Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 3.715

2000
‎horixe da bidea. Bada, neronek ikusi nuen jauzilariak ere preparazio berbera egin bide zuen bere kirol bizimoduan; ala beharbada ez, hori ez dago sekula ziurtasun erabatekoz jakiterik, batik bat halako kirol berezi bati buruz hitz egiten dugunean. Tira, nolanahi izanik ere, ziur dakit (han eta hemen galdetu nuelako) nik ikusi nuen eski jauzilariari, Marius Lippiri alegia, izugarri gustatzen zitzaiola Paul Delvaux pintore belgikarra, eta Jaume Muxarten koadro bat baino gehiago zuela zintzilikaturik bere etxeko egongela funtzionalean.
‎Enuresia baldin bada arrazoia, bedi. Aurkikuntza horretara eraman gintuen bide luzeaz nahiago dut ez hitz egin. Barkatuko zait ahalkea.
‎Era berean, egun batez jakin zuen gauza ba  tzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan, gordean edo lozorroan, une jakin batean azaleratzeko ordu haiek guztiak ez zirela alferrekoak, egonean zerbait egiten ari zela, laster argituko zitzaion eginkizunen bat; eta beste egun batez, argi izpi gorrizta haien pean, whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sen  tsual batean bilduta;" ongi, Fontaine, ederki", eta, gorputza jiratu ere gabe, jakin zuen berarekin ari zirela, aspaldi entzun gabea zuen abizen hura berea zela, eta irribarre batez erantzun zion Fontainek agurtzera zetorkion gizaseme ezagunari: " kaixo, Rimouski, nola zu hemen, nork bidaltzen zaitu?", eta Rimouskik, era berean irribarretsu, baina Fontainen galdera erretorikoak entzun izan ez balitu bezala, maleta bat uzten dio barra gainean kontu handiz," bihar, gaueko hamarretan, 4 moilan, hitz egin bezala", eta lepoaldea estutu zion gero pixka bat, agur gisa segur aski, ez mehatxu gisa.
‎Telefonoa hartu, eta lantegiko zenbakia markatu nuen. Bai, mesedez, Eugenio Feuerrekin hitz egin nahi nuke; oi, barka, jauna, baina Feuer jauna atzo hil zen; nola?; bai, jauna, auto batek harrapatu zuen Abenidan eta seko utzi zuen... Negar zotinka hasi zitzaidan Rosita, eta asko sentitzen dut doi doi esanik moztu nuen deia.
‎Nik ez dut esperientziez hitz egiten, sentsazioez baizik. Nire literatura begientzat egina dago.
‎Eta ikusleak ezinago bero, eta gu harriekin ere konfesiotan hasteko zorian geunden une horretantxe, bada, piztu ziren argiak, hasi ziren musikak, poztu ziren ikusleen eta teleikusleen biho  tzak. Eta, ordu laurden baten buruan, olatuarena eginez, sumsum corda alai oihartzun  tsua besterik ez zen entzun patio gotikoaren airean, eta hain ederki eta kutsakor entzun ere, non bai baitzirudien gargolek ere Jainko agindu bati jarraiki hitz egiten zutela, mende eta mendeetako isiltasuna apurtuz. Estalki apropos hura aukeratu zuten hiru aurkezleek jende aurrean azaltzeko; jaso zuten harrera ez dago hitzez azaltzerik; egundoko txalo, oihu eta negarrak ez ziren nahikoa izan hiru Jainko haien presentzia eskertzeko.
‎Zer zela-eta? Ezin zuelako hitz egin, gor mutu zelako. Baina ez al dugu, ordea, orain minutu batzuk esan emakume honek sekulako trebezia zuela baieztapen apodiktikoak jaulkitzeko?
‎Apiril osoa. Egun pare baten gorabeherak ez du istorioaren muina ezertan aldatuko, hori seguru; nolanahi ere, gauzak progresiboki gertatzen joan ziren, monotonia itsuan, poliki poliki, gradazio logiko baten barnean, halako kasu batean, logikaz hitz egitea gehiegizko lizentzia ez ote den ez dakigun arren.
‎Ez neukan beste irtenbiderik. Eta halaxe, hiru mosketariak hitz egiten hasi baino minutu doi bat lehenago, aitorpen mingarria egin nion lagun hondoak joari, besarkada estu batean lotzen ginela: " Lasai, adiskide.
‎" Bai, halaxe uste dut. Liburu hartaz, ordea, nahiago nuke ez hitz egin; esperientzia mingotsa izan zen hura niretzat, ondorio honetara iritsi bainitzen: maitasuna ez dela existitzen...".
‎Azken atal hau da, irakurle, nekosoena, mingarriena, arriskutsuena; ezen, azken atal honetan neu izango bainaiz protagonista, neure biziaz hitz egingo dut. Ez gustura eta ez nahi  ta, dagoeneko antzemango zenuen bezala.
‎aurreko ahapaldia mikatza egingo zitzaizun agian, baina mikaztasun hori nahitaezkoa zen orain nire kantuaren goxotasuna ahoratu nahi izatera. Zeren, irakurle maite eta ziur nago jaso duzun purrustadatxoa barkatzen jakingo didazula, nola hitz egin nezakeen neure defentsa moduaz, neure izaeraz eta jokaeraz eta aldarteaz edo niri dagokidan beste ezein alderdiz, neure ezaugarririk behinenaz, neure jatorrizko bekatuaz eta izendapenaz, neure espiritu osoa zizela  tzen duen goi arnasaren ezaguerarik ez baduzu. Esan:
‎Eta diren horretantxe errespetatu ditut nik beti, eman didatena esker onez jasoz, gehiago eskatu gabe, ezer eskatu gabe. Jasoak liburu bihurtu ditut, hitz egin dira nire esku tximeletatsuetan; eta hi  tzak, musu. Bizitza, ordea, eman duzuna da, ez jaso duzuna; eta hau ez dakite gizasemeek.
‎Ke laino lodiak ere ezin lor zezakeen haien urduritasuna estaltzerik. Nire azalpenak, noski, ez ziren entzunak izan; horretaz gain, bi aurkezleek gaitsetzi egin zuten nire jarrera, txanda ez zegokidalarik hitz egin nuelako. " Gainera esan zuen Otso  tzarmendik, puruaren keaz bost aro olinpikoak eginez, funtsezkoena ahaztu duzu, gonbidatu jauna; eta funtsezkoena da hemen dugun hiena nazkagarri hau ez dela hiena bat, hienaz mozorroturiko gizaseme bat baizik.
‎Eskubide osoa duzu. Baina nik ere hitz egin nahi nuke.
‎Bien aurretik joan nintzen etxeraino. Migel eta Edurne lagun handiak balira bezala ari ziren hitz egiten. Nire barneko gorrotoa egunarekin batera itzali zitzaidan.
‎Etxera iritsi, eta Edurnek hitz egin zidan. Migel aurrera bidali zuen, eta, une hartan, ikaragarri poztu ninduen Edurneren begi onak.
‎Ez zen erantzunaren zain egoten. Nik banekien bazekiela galdetutako gauza guztien erantzuna, baina zer edo zertaz hitz egin behar zuen gurekin, eta edonori atsegin zaio jakitea bere gainetik dagoen batek bere arazoen berri dakiela eta kezkatu egiten dela. Gaur, egia esan, ezin dut horrelakorik jasan, baina orduan bertute zoragarri, gizon zuzenaren ispilu iruditzen zitzaidan erretorearen galdetu behar etengabea.
‎Jainkoak ametsetan hitz egin zion Jakobi
‎Gerra ondorengo garai zailek uxatzen omen dituzte bihotzetik eta pentsamenduetatik gerra garaian gelditutako odol arrastoen oroitzapenak. Baina gurasoek ez ziguten gerraz hitz egiten. Gogoratzen dudana, nire aitak gerra garaiko bere argazkiak gordetzen zituen kutxatxoa da.
‎Agurearekin hitz egiten genuenetan, bitxiago iruditzen zitzaidan etxeko irratian en  tzuten nuen doinua. Galdua zuen bere doinua.
‎Ganbaratik irten, eta zerbait hartzera jaitsi zen sukaldera. Ahots gazte sendoa zuen, eta haren mihiak zaldi pausoen hotsa zirudien, hitz egiten zuen bakoitzean. Buruan jira-biraka nuen haren ahotsa hurbildu zi  tzaigunean.
‎Bihotza zabaltzen zait, eta mila poz jariotan irekitzen, hartaz gogoratzen naizenean. Zerbait gardena dela esatea zail egiten zaigun garai nahasi hauetan egungo Astarrain ikusi besterik ez dago, tamalgarria deritzot Astarrain eder hartaz hitz egiteari. Hainbat abesti sortua da haren ertzetako baserrietan.
‎Aita arrautza frijitua jaten ari zen. Nekatuta etortzen zen lanetik eta errespetuz eta erdi isilik egoten ginen, harik eta hark hitz egiteko baimena ematen zigun arte.
‎Danek telefonoaz nazka nazka egina egon behar du. Kaliforniako bidaia agentzikoekin hitz egitea lortzen duenean, Madrilekoekin harremanetan daudela erantzuten diote eta, beraz, oraingoz ez dakitela Chicagon non ostatatuko garen. Eta hori dioskun bakoitzean, taldekideak sumindu eta oldartu egiten zaizkio (Jordi askojakinak beti iraganeko pasadizoak kontatzen dituenez, bidailagunek Preterito deitzen diote aurpegira esan digu behin gizon batek bere burua altzairuzko upel batean bota zuela urjauzietan behera, pipiritaka; eta pentsa  tzen dut Dan gizon haren antzera sentituko dela hotelaren kontua hizpidera ekartzen duten bakoitzean).
‎Hala gauzak, ustekabean rockarena ez, baina Rubenena izan da gaur bisitatu ahal izan dudan museoa, izan ere, hitz egin ahala, bere bihotzeko gela gehienetako ateak zabaldu dizkit, eta ni edozein museotan baino zurtuago eta txundituago geratu naiz beraren aitorpenekin.
‎Ni pentsakor egon naiz (neurri batean erraza iruditu zait hain orokorki hitz egitea, teoria horiek norberaren egoerara ekarri gabe, eta, ezin ukatuko dut Karmelo eta Ruben hain hurbil ikusirik, sekulako sentitu dudala Adela eta Estherren turismo sexuala zertan den ezagutzeko; eta gehienbat Karmeloren gogoetarekin bat egin dut:
‎Baina hasiera batean txantxa giroan hasi dena serioagotu egin da. Nik, esate baterako, egundo inori aitortu ez diodana azaldu diot (gaur inon ez da erlijioaz hitz egiten): Maritxu Teilatuko, Ekialdeko Erregeetan edo Olentzerorengan sinesteari uzten zaion bezain molde naturalean utzi niola nik Jainkoarengan sinesteari; horrekin batera adierazi diot, beharbada haur denboran asko errepikatzearen poderioz, Aitagurea edo Agurmaria bezalako otoitzak zentzurik gabeko zurrumurru baten antzekoak iruditzen zaizkidala (ez diot aitortu, alabaina, beharbada haur denboran Amabirjinaren garbitasun eta errugabetasun erabatekoak hainbeste nabarmen  tzearen poderioz, adoleszentzian Agurmaria errezatzen hasi, eta, barnetik irteten zitzaidan halako bulkada baten eraginez," Puta, puta, puta" hasten nintzela, eta zazpi ahaleginak eginagatik, lehen harritua ni neu nintzela, ezin izaten niola birao mingarri hari eutsi; batzuetan besteak ez, baina norbera da bere buruarekin harritzen eta haserretzen dena) eta, nire ustetan, guztiz zaharkituak daudela.
‎Ni prest nago zuri nahi bezainbat denbora emateko jarraitu du, oraingoan isilunea berak egiten zuela, baina zuk ere eskain iezadazu niri tartetxo bat: joango al gara norabait afaltzera?; lasaiago hitz egin dezakegu.
‎Dabidek egiaz tiro egin baino doi bat lehenago gertatu zen: larunbat batez Teresarekin telefonoz hitz egin eta gero, dutxa bat hartu, eta apain apain prestatu nin  tzen Dabidekin irteteko; baina Teresari zerbait esatea ahantzia nuelako, oraingoan Dabid dutxatzen ari zen bitartean, berriro ere telefonoa hartu eta, haren zenbaki guztia markatu beharrean, DE tekla sakatu nuen, alegia, aurreko zenbaki berera deia errepikatzeko. Eta deitu banuen, deitu nuen, zeren, nik hitz erditxorik esan aurretik ere, Teresaren ahots bihurriaren ordez, ahots sentsual eta jostarin bat entzun bainuen:
‎Baina ez nintzen hil, eta harrezkero apenas hitz egin nuen Dabidekin(" Nik zurekin gura dut, baina utzidazu neska horrekikoa behar bezala amaitzen. Ez diot minik egin gura", errepikatzen zidan larrusendo hark, niri minik eragin ez balit bezala).
‎Ez dut ukatuko: gaur oso gustura hitz egingo nuen Teresarekin; lehertuko ez banaiz, atzokoa, eguneroko honi ez ezik, hezur eta haragizko norbaiti ere kontatu behar diot; baina deitu diodan bi aldietan erantzungai  lua atera zait eta ni, halabeharrez, harria baino isilago geratu naiz.
‎Baina, esan bezala, orain desberdin begiratzen diot bizi  tzari, paisajeari, gizonei (dagoeneko ez dut pentsatzen gizon bat musukatu edo berarekin oheratuz gero, bizitza osoa harekin eman behar dudanik; haiek, bestalde, desberdin begiratzen didatela eta aintzat hartzen nautela ohartzen naiz). Goizean, esate baterako, Rubenekin gustura ibili naiz anasazi indiarren erruinetan ikusmiran; honetaz eta hartaz hitz egin dugu, gai hutsalak hizpidera ekarririk, baina oso atsegina egin zait haren begirakune lotsa  tia nirearekin gurutzatzea, edota hura lotsagorritzen ikustea Tomek eskutik kamera kendu, eta esan dionean:
‎harengan topatu ditut behar beharrezkoak nituen laztanak, besarkadak, musuak, hitz eztiak, eta, egia esatera, ez dakit ez ote naizen urrunegi joan, Rubenen bidean ez ote naizen behaztoparri gertatu. " Nire lagunak pozak txoratzen jarriko lirateke Bakarnerekin ez, eta benetako neska batekin harremanak izan ditudala esango banie", adierazi izan dit trufaz azken egunotan, baina ez Ruben ez ni ez gara ausartzen etorkizunaz hitz egitera. Badirudi ez dugula elkar behartu edo mindu nahi; badirudi biok ere elkarren gorputzen gose garela, eta gose horrek ez duela amaierarik(" Orain arte neure buruari ematera mugatua, bazeneki zenbat laztan dudan zuri emateko...", esan zidan afaldu ondoren hotelera itzuli ginenean).
‎Orain ere kontrolpean eduki behar al nauzu? Itzultzen naizenean hitz egingo dugu... Horrelako zerbait grabatzeko gogoa sentitu dut etxera deitu, eta Karmeloren mezu beti bat beti bera entzun dudanean.
‎ziur ez egotea, seguru ez sentitzea, kategorikoki horrela esaten baldin bada ez hitz egitea atsegin dut.
‎" Orain, Estatu Batuetan, filosofia bulegoak modan jartzen ari dira. Nonbait, jendea betiko psikiatrekin aspertu, eta, besterik gabe, bizitzaren gai nagusiez filosofoek zer esaten duten jakin nahian dabiltza, hitz egin, beste laguntza premiarik gabe. Beharbada nik ere halako bulego bat jar nezake, Mirandan... edo Gasteizen", esan dit gaur ere, eta nik barre egin diot, eta oraingoan baita erantzun ere:
‎Eta ezin dut ukatu poztu egin naizela telefonoa hartu, eta ordu erdi barru irteteko geratu garenean. Esango nuke bera ere poztu dela berarentzako opari bat dudala jakinarazi diodanean (telefono kontuez ari naizela, gaur Karmelok ez du Dabidi zertan deitu...; gaur seguruenik elkarrekin afaldu, eta aurrez aurre hitz egin ahal izango dute, eta ez zaie zeresana faltako; Adela ere Estherrekin toki dotore batera afaltzen eta kontua ordaintzen imajinatzen dut baldin eta, donuts kaxa huts hori ikusirik, goserik geratzen bazaie).
‎Dabidekin hasi baino urte pare bat lehenago (berarekin sekula ez dut horretaz hitz egin), lodi ez egon arren, askoz gutxiago jatea erabaki jaten hasi nintzen. Baina, egun kritiko horietako batean, goseari gehiago ezin eutsi, eta kilo eta erdi sagar jan irentsi nuen, harrapazka, erretzaile konpultsibo batek abstinentziari utzi, eta zigarroei ekingo liekeen modu bertsuan.
‎Gaur gauean zure dendara joan nahi nuke Edo bestela: Zurekin hitz egin beharra daukat.
‎Nire barrena gutxi asko argitu den arren eta, lehertuko ez banaiz, hau guztia norbaiti azaldu behar diot. Inorekin baino gusturago Teresarekin hitz egingo nuke, baina bihar arte itxaron ezin, eta oraintxe Rubenen dendara joango naiz joan beharra daukat.
‎Mapa hori bidailagunen ahotan egon da ibiltzen hasi garenean (Preteritok, esate baterako, adierazi du Manhattanen bakarrik Afrika osoan baino telefono linea gehiago dagoela). Baina mapa hori ez dut orriotara ekarri nahi izan munduaren egoeraz hitz egiteko (hori egiten nuen Dabidekin, batez ere" luxuzko ertzain" egin aurretik), neure buruaz hitz egin beharra dudalako baizik: Dabidek ni ilunpetara zigortu ninduen egiaz tiro egin zidan egunean, baina Karmeloren deia en  tzun eta gero, beharbada bera sentituko da ilun baino ilunago.
‎Mapa hori bidailagunen ahotan egon da ibiltzen hasi garenean (Preteritok, esate baterako, adierazi du Manhattanen bakarrik Afrika osoan baino telefono linea gehiago dagoela). Baina mapa hori ez dut orriotara ekarri nahi izan munduaren egoeraz hitz egiteko (hori egiten nuen Dabidekin, batez ere" luxuzko ertzain" egin aurretik), neure buruaz hitz egin beharra dudalako baizik: Dabidek ni ilunpetara zigortu ninduen egiaz tiro egin zidan egunean, baina Karmeloren deia en  tzun eta gero, beharbada bera sentituko da ilun baino ilunago.
‎Eta nik hitz egin ahala, Rubenen irribarre gero eta zabalagoari erreparatu diot.
‎Nik pozik egin diot irribarre, eta pozik egingo nioke beste aitorpen andana bat (esango nuke, zor ere, zor diodala; baina beharbada nire egoera azaltzeko aukera hain hurbil ikusteak beldurtu egin nau; beharbada ezkondua naizela jakiteak niregandik uxatu egin dezake; ez dakit), baina ordurako nahikoa genuela pentsatu, eta, hizpidea epaiketara lerratu aurretik, Adela eta Estheren turismo sexualarena kontatu diot, gain gainetik, Luisekin izan dituzten egonaldiak jardunaldiak aipatu gabe. Gero, ordea, luze hitz egin dugu atzoko ezusteko epaiketa saioaz, eta lekuko sorpresarekin batera, Adelak sortu zuen ezinegona eta zalantza giroa aipatu dugu.
‎Nonbait, ez oso aspaldi lankideren batekin abentura bat izan zuen eta, Xavierren isilpean gorde ahal izango zuela uste izan bazuen ere, gure epaiketaren kontu horrek zuzenean eragin dio; pertsonaiekiko identifikazio handia, oso handia izan omen du; ni orain konturatu naiz: haren hitz egiteko modua ez zen txantxetakoa. Eta azkenean lehertu egin da, eta Xavierren erreakzioaz ez dizut ezer esango...
‎Beharbada beste arrazoi bat ere izan da hiri honetan hain agudo laketzeko, izan ere gaur amarekin eta Teresarekin ere hitz egin ahal izan dut.
‎Nork esan dizu zuri ez dutela ezer sartzen? galdegin dio jende aurrean apenas hitz egiten duen Lolak.
‎Bazkalorduan, gaur ez naiz oso eroso sentitu. Ez dut batere atsegin gutxi jaten dudala oroitaraz diezadaten; ez dut batere atsegin bidailagunen aurrean hitz egin, eta neure burua zuritzen ibili behar izatea. Eta, gaur, Adelak denen aurrean oso argal nagoela eta gutxiegi jaten dudala nabarmentzeaz gain, Rubeni (Patxi eta Karmelorekin bezala, gutxienez Rubenen lagun ere izan nahi nuke" Bai, bai, lagun, lagun...", entzun diot Teresari esaten) egiten ari nin  tzaion igarkizuna denen aurrean egitea proposatu dit...
‎c) Gaur etxera gurasoei deitzeko gogoa etorri zait, baina oroitu naizenerako beranduegi zen; erlojua sei ordu atzeratu dugula ahantzi, eta berandutu egin zait. Bestalde, gogorra egingo zait turistoi dagokigun poztasunarekin hitz egitea eta, gogorra, batez ere Dabid nire alboan balego bezala itxurak egitea mintzatzea... Guztiarekin, amak ez dit eskatuko Dabid jartzea (ez dakit telefonoz inoiz bizpahiru hitz baino gehiago trukatu ote dituzten), bai, eta gaitz erdi.
‎Eta ustekabean Monument Valley ko gau zoragarria dastatu ahal izan nuen, eta Ruben alboan izan banu, jainkotasunaz ez beste zerbaitez hitz egingo genuela sumatzen dut; Ruben alboan izan balitz bart den dena kontatuko niola pentsatzen dut, eta seguruenik haren besoetan babestuko nintzela. Baina Gero, ordu ttikitan, bakarrik eta negarra luzaroan eta gozo egin ondoren, azkenean malenkoniaren besoetan lokartu nintzen, agian goizean esnatuko ninduen musu baten esperoan; baina Dan izan da, musurik gabe, deitu didana:
2001
‎M (hasitako lanarekin jarraituz, maitasun lerdez): Oi, oi... hitz egin dezala orain haizeak, mendiak, neguak, hondartzak... (Hasarre  tzen hasita):
‎Tipo pitxiak, lagun. Ea ikasten dugun behar bezala hitz egiten...
‎A (burua altxatu gabe): Jateko garaian ez da hitz egiten, seme.
‎Egun ederra dago, udaberria delako. Loiola eta Eduardo elkarrekin hitz egiten hastekotan dira.
‎Seguru, Eduardo? Ez al da izango ez duzula nirekin gehiago hitz egin nahi?
‎Senarrarekin hitz egingo duela esan dit.
‎Senarrarekin hitz egingo duela.
‎Honezkero, konturatuko zinen, ezta, dagoeneko, ez dutela amamak eta amonak hitz egiten. Zergatik den galdetuko duzu, seguruenik.
‎Mitxelena bezalako maisu handi baten lanik sentituenak ezagutarazten ez baditugu? Eta horiek guztiak komunikatzeko orduan bidea beti guk egin beharraren nekeaz hitz egiten ez badugu?
‎Arthur Schnitzler idazle austriarrak zioen moduan, elebidunak aukerakoa du hizkuntza baten zein bestearen erabilera; aitzitik elebakarrak, ez baitu berean hitz egin beharraz gainera, besteak berera ekartzea beste aukerarik, eta halakoetan elebidunarena, aukera baino, derrigorrezko jokabidea gertatzen da. Halatan, begi bistakoak dira egoera batetik zein bestetik datozen ondorio psikologikoak, komunikatzaileak, administratiboak, politikoak, elkarbizitza justiziazko batekin zerikusia dutenak guztiak ere?, eta nago errealitate horri behar bezalako zentzuz ez begiratzeak kalte asko dakarkiola gure arteko komunikatu ezinari.
‎Paulo apostoluaren hitzak datoz gogora: " Haur nintzenean, haurrari dagokionez hitz egin, haurrari dagokionez uste, haurrari dagokionez asmatzen nuen. Gizondu orduko, berriz, haurkeriak utzi ditut".
‎Alferrik ibiliko gara gure hizkuntz arazo eta gaitz guztien iturria badiren eta ez diren lege edo arauetan bilatu nahirik, aldi berean argi eta garbi onartzen ez badugu euskararen erabilera oztopatzen duten faktore asko eta asko gure baitakoak direla, euskaldunon baitakoak alegia. Â Euskaldun askoren hizkuntz gaitasun maila apala, egoera formal gehienetan erdaraz aritzeko joera edo errazkeria, euskaraz jasotako prestakuntza profesional urria, euskararen eragin indar sozial mugatua, gure hizkuntz jarrera eta jokabideen arteko desoreka begi bistakoa (Bernardo Atxagak ederki gogorarazi digunez, jendeak berealdiko gauza pila egiten du euskararen alde, salbu eta beharrezkoa den bakarra: hitz egitea), euskararen ideologizazio maila handiegia edo indarkeriari gehiegitan loturik agertzea, besteak beste, denak dira gure gizartearen barru barrutik euskararen erabilera sozialaren normalizazioa zango trabatzen duten faktoreak.
‎Beraz, euskaldun izateak, euskaldun jantzi eta oso izateak, gure barru barruan euskara noranahiko hizkuntza izateraino lantzeak ez gaitu beste hizkuntzak lagatzera behartzen, ez gaitu deusen aurkako bihurtzen. Hori ongi ulertu genuke, eta aintzat hartu, hain zuzen ere aintzat hartu genukeen bezala euskaraz hitz egiteko gauza ez izateak ez duela inor euskararen aurkako bihurtzen.
‎Oroitzen naiz aipatu nizkiola Etxepareren argitalpen berriari egin zion hitzaurrea, Asaba zaarren baratza izenekoa, eta Orixeren heriotzean lana ere. Hurrengo batean zehatzago hitz egitekotan geratu ginen. Ez genuen, halabeharrak dakarren ezinbesteagatik, hurrengo egokierarik izan.
‎Suziri batena bezalako bat bateko eztandaren eragina izan zuen aipu luzeak, nire asmo zaharraren eta Koldo Mitxelenaren pentsamenduaren gaurkotasun erabatekoaz hitz egitera eraman baikintuen. Halatan, Mitxelenaren testu interesgarrienen erdaratze lana zehaztu, lagina bideratu eta egitasmoa gauzatu egin behar genuela erabaki genuen egun hartan.
‎Halatan, Mitxelenaren testu interesgarrienen erdaratze lana zehaztu, lagina bideratu eta egitasmoa gauzatu egin behar genuela erabaki genuen egun hartan. Â Asmoaren bideragarritasunak eraman gintuen, lehen urrats hartan, Â Gipuzkoako Aldundiarekin hitz egitera. Egin genituen hasierako bilera haietako batetik irten zen gaztelaniazko irakurleei eskaintzen genien antologia euskaldunen eskuetan ere jartzea, euskal irakurleak liburu bakar bat eskergarria izango zuelakoan, ez Klasikoak sailean dauden Mitxelenaren euskal idazlan guztiak (Meig, aurrerantzean) izeneko hamar liburukien ordezko, hartara heltzeko atariko baino, bere horretan ere batasun lokarri batek lotua.
‎Gizabanako desberdinen batuketak, gizarte deitzen dugun proiek  tu jakin batekiko adostasunak eta desadostasunak bereganatzen ditu, behin behinekoak auzi honetan, behin betikoak beste mauzi horretan, eta abar... Baina nekez hitz egin daiteke borondate desberdinen metaketaz eta elkarrekin eta benetan egindako bideaz, komunikaziozko bidea behar lukeen horretan hiztun komunitate batek bestearenari buruzko ezjakintasun ia erabatekoa badu.
‎Oker geunden, noski. Zaharrek, zaharretan onenek, guk baino hobeki idazten zuten euskaraz, lehen eta oinarrizko hizkuntza zutelako guk ez bezalako moduan; hitz egin, noski, guk baino ederkiago egiten zuen edozein nekazarik, edozein bertsolarik, euskaraz funtsaren funtsean ederkiago zekielako. Hori, urte haietan, dagoeneko aldarrikatua zuten Altubek, Mokoroak," Sabiagak" (Apalategik), gehiegik entzungor egin bazien ere.
‎Hemen, gaur aurki daitekeen euskal batzarrik lotsaizunezkoenean, Aita Villasante Kortabitarteren ondoren gainera, hitz egitera lotsagabetu naizenez gero, alferrik litzateke baimen eske eta aitzakia bila hastea. Hasi nadin beraz nire esatekoak esaten, nola edo hala.
‎Ezagutzen duzue, ordea, harako aspaldidanik –gizonak hitz egiten ikasiz geroztik– sortutako joko bitxi hura. Geure buruarentzat behaztopa bila, mintzabide berri bat asmatu dugu, ohikoa eta egunerokoa errazegia delakoan nonbait.
‎Ezarri zaizkigun mugarrietarik irten gabe, XVIII XIX. mende barruan alegia (bitartean zehazkiago), hiru punturen inguruan mintzatu nahi nuke, labur eta arinki noraezean, besterik ezinean. Hizkuntzaren egoeraz hitz egin dut aurren aurrenik, eta euskal literaturaz ondoren: idatzirik dagoena literatura izango dugu saio honetan, nahiz paperek artikulu fedekoak edo etxearen zein erleen gobernua tratatu.
‎Kazetaritzaren barne munduan, Ajuria Eneako Itunarekin bat etortzeak, edo ez etortzeak, aldeak bereizi zituen eta ezagumendu profesionalak identifikazio hori agerian uztea edo, nolanahi ere, identifikazio harekiko desadostasunak agerian ez uztea, eskatzen zuen. Sistema politikoak bideratu zuen muga hedabideen sistemara igaro zen, eta hartan ere –neutraltasunari buruz hitz egin dugunean azaldu dugun bezala– kontsentsutik at gelditzen zena biolentoen aliatu  tzat hartzen zen. Zentzu honetan, sistema politikoak zehaztu zuen hedabideen norabidea.
‎Gainera, hedabideak paper berezia jokatzen ari ziren berriro gizartearen mobilizazioan. Elkarretaratze eta manifestaziorako deiak egiten zituzten, eta haietan parte hartzeko dei egiten zuten; irudi batzuetatik besteetarako bidaian, gizartean banatzen zituzten egoeraz hitz egiteko erabili behar ziren argudioak eta aldarrikapenetan bideratu beharreko kontsignak. Hitz batean, iritziaren eta gizartearen jokabidearen" artikulazio" 16 paper garrantzitsua jokatu zuten.
2002
‎Dena istant batean jazo zen, Toki Onako sarreran. Josu R pankartaren egokitasunaz hitz egiten ari zen Paulorekin multzo ugaritsu baten erdian, tabernatik irteten ari zirenak atera zain barrura sartzeko. Bat batean, norbaiten hatz puntak sentitu zituen bizkarrean, deika bezala.
‎Eta beste guztiei ere bai. Txantoi txikiak beti bezain zorrotz hitz egin zuen.
‎Une hartan, alabaina, Patxi harakina beraiengana etortzen ikusi zuten," Non zagok zerri hori?" oihu egiten zuela, eta solasa bertan behera utzi beharrean aurkitu ziren.  Tabira guztian ezaguna zen Patxiren hitz egiteko modu zakarra eta bihotz ona. Bere bi metro eta ehun eta berrogei kilotan harategiko hiz  kera baldar hura beste maleziarik ez zitzaion ezagutzen.
‎Traukoren estuasunak barregura eman zion, lehentxoago hain oilar agertu zena umilduta ikusirik. Zirika egiteko gogoa ere izan zuen, baina apaltasunez hitz egitea aukeratu zuen.
‎Azkar ibili zuen, bai, lehenbailehen bueltatu nahi bazuen. Zorionez, ez zitzaion inor hitz egitera hurreratu Abenida guztian, ezta Garibai kalea saihetsean utzirik haren segidan luzatzen zen Errebalean ere. Harrigarria bazen ere, munduak bere martxari jarraitzen zion, ezer gertatu izan ez balitz bezala.
‎Presa handia zuela ematen zuen. Hala ere, autora sartu aurretik, zigarro bat atera, iziotu, eta Txino eta Valdése  kin hitz egiteko beta hartu zuen. " Azken aginduak ematen ari zaiek", deliberatu zuen Josu R k haiei begira.
‎Atzean utzi zituen Ospitalea, eta haren segidan zegoen plaza, mutil koxkorretan futbol zelai sonatua izana, eta San Adriango aldatsetik jarraitu zuen, presaka. Azkar ibili behar zuen, bai, ez bakarrik lagunei segituan bueltatuko zela agindu zielako, baita bidean hitz egitera ingura zekizkiokeenak uxatzearren ere. Halatan, ez zuen jendearen aurpegietara begiratzen, baizik lurrera edo zerura, berandu dabilenaren hil edo biziko abia pausoan.
‎Gutxi. Edota, bizi guztian zenbat aldiz hitz egin ote zuen berarekin bakarka. Ia inoiz ez.
‎Aizak, Manuel, akordatzen haiz lehen pankartari buruz hitz egin dugula?
‎Eskerrak. Behin zinema areto barruan, Josu R k honela hitz egin zien lagunei:
‎Sukaldera joan eta katilua bete ur edan zuen. Gurasoek Manuelen ihesaldiaz hitz egiteko gogoz ziruditen arren, Josu R k ez zien hartarako aukerarik eskaini:
‎Baina ez zuen inon erantzunik aurkitu bere galderarentzat. Bizkor zihoan, berandu bailebilen, hitz egiten inorekin ez entretenitzearren.
‎Ez zekiat. Gero, gure artean hitz egin, eta zer edo zer pentsatuko diagu.
‎Edozein modutan hik ezin prentsari buruz larregi berba egin, Hierron kolaboratzen hasia haizenez gero. Apirilean bi artikulu argitaratu diate, hil honetan bat eta datorren  hilean beste bat argitara emateko hitz egina haiz. Eta zergatik ez aitortu, pozik ikusten duk hire firma artikuluen oinean.
‎Artikuluaren amaiera  aldean hire izena ikusi duk idatzita, eta zuzenean jo duk bertara, hitaz zer dioen jakitera: " Buka  tzeko, Harri eta herriri buruz zerbait hitz egitea  nahi dut. Danok gogoratzen degu atera zuen zarata.
‎Meli! Hire emaztearekin hitz egiten ari haizela ohartzen haiz. Berari adierazi behar diok jazotakoa.
‎Bigarren zatia hasia zen ordurako. Eta Rikardoren ondoan jarriz, besoa haren lepotik pasatu eta lagunkiro hitz egin zion:
‎Berak tabernako jendeari begiratzen zion, eta tabernako jendeak Mikeli begira  tzen ziola ikusten zuen. Are gehiago, beraiek tabernara sartu zirenetik, jendeak baxuago hitz egiten zuela esango zukeen. Eta ez hori bakarrik.
‎Ezpainak zurituta pastelaren kremagatik, aho beterik mintzo zen. Berak zioenez, Manuelekin hitz egiten egona zen batek zera esan omen zion: Manuelek, badaezpada, ez zuela bere etxe ingurutik azaldu nahi.
‎Paulok pastel zati bat eskatu, eta keinu egin zion, jolas makinetara gonbidatuz. Aldi berean hitz egiten zuten denek, ez zegoen ahots bakar bat bereizterik. Paulo eta Kandido jolastokiko atarian barrena galdu zirenean, Trauko heldu zen.
‎" Egun guztia eguzki bolari jarraika pasatu diat, eta neure buru gaineko argi hauek noiz piztu diren ez nauk konturatu". Ordurako, Txantoi txikia bueltatua zen alboko lagunartetik, eta fabrikako hitzarmenari buruz hitz egiten ari zen Fernando etorri berriarekin. Kandido eta Paulo elkarri harrokeriak botaz eta irabazle imintzioak eginez irten ziren jolastokitik.
‎Aldi berean, ez zien begirik kentzen beste adiskideei, eta belarria haien elkarrizketetara jarria zeukan. Entzuten zuenagatik, Txantoi nagusia eta Orrondo bakarrik zihoazen Manuelen gainean hitz egiten. Besteak eguneroko kontuekin zebiltzan:
‎Bien bitartean, Astarloako espaloietatik  harat honat iragaten zen jendetzatik bat baino gehiago inguratzen zitzaien, Manuelen azken berriak ematera, edota hartaz zer edo zer jakin nahiz. Lagun taldeak bere osotasuna gordetzen zuen arren, aldika, lagunetako baten bat jendearekin hitz egiten geratzen zen atzean, eta kalean aurrerago arte, ez zitzaien berriz elkar  tzen. Josu R, jendearekin ez entretenitzeko, Traukorekiko hizketaldia mintzagai berriez hornitzen ahalegintzen zen, haien arteko jardunari berebiziko garrantziaren itxura emanez.
‎Josu R, Traukorekin hitz egiten zuenarekin batera, pentsatuz zihoan, Astarloa kalea ibili ondoren, nondik joko zuten: elizaren ataria mugatzen zuen zeharkako kaletik, ala Astarloaren jarraian luzatzen zen Kalebarritik.
‎Izan ere, ahal zen neurrian behintzat, ohiko errondaren itxurak gorde nahi zituen, eta Orinocoko giroa egokiro uztartzen zitzaion bere nahiari. Lagunen aurpegietan nabaria zen Manuelen ihesari buruzko ardura, baina inor ez zen hartaz  zuzenki hitz egitera deliberatzen, batik bat gauza berririk ez zegoelako, eta zer edo zer esanez gero, norberaren kezka edo iritziak baizik izango ez zirelako.
‎Orrondo sartu zen lehena, eta Kandidoren keinuari" beltza" erantzun zion; jarraian Txantoi nagusia, eta keinu berdinari" gorria" erantzun zion. Orrondok ez zuen inork zirika  tzerik behar izan, hitz egiten hasteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
hitz 3.715 (24,46)
Lehen forma
hitz 3.715 (24,46)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hitz egin nahi 181 (1,19)
hitz egin behar 131 (0,86)
hitz egin ezan 71 (0,47)
hitz egin hasi 68 (0,45)
hitz egin ez 54 (0,36)
hitz egin modu 47 (0,31)
hitz egin ari 44 (0,29)
hitz egin gogo 40 (0,26)
hitz egin utzi 29 (0,19)
hitz egin ere 26 (0,17)
hitz egin jarraitu 20 (0,13)
hitz egin ondoren 19 (0,13)
hitz egin joan 18 (0,12)
hitz egin ahal 16 (0,11)
hitz egin aukera 15 (0,10)
hitz egin saiatu 15 (0,10)
hitz egin etorri 14 (0,09)
hitz egin gabe 14 (0,09)
hitz egin egon 13 (0,09)
hitz egin ausartu 12 (0,08)
hitz egin era 12 (0,08)
hitz egin eskatu 12 (0,08)
hitz egin gauza 9 (0,06)
hitz egin aurre 8 (0,05)
hitz egin gai 8 (0,05)
hitz egin ni 8 (0,05)
hitz egin al 7 (0,05)
hitz egin baimen 7 (0,05)
hitz egin baino 7 (0,05)
hitz egin behartu 7 (0,05)
hitz egin entzun 7 (0,05)
hitz egin erabili 7 (0,05)
hitz egin jakin 7 (0,05)
hitz egin ukan 7 (0,05)
hitz egin gustatu 6 (0,04)
hitz egin ote 6 (0,04)
hitz egin prest 6 (0,04)
hitz egin ahala 5 (0,03)
hitz egin aritu 5 (0,03)
hitz egin asmo 5 (0,03)
hitz egin bera 5 (0,03)
hitz egin beste 5 (0,03)
hitz egin esan 5 (0,03)
hitz egin garai 5 (0,03)
hitz egin geratu 5 (0,03)
hitz egin hura 5 (0,03)
hitz egin ikasi 5 (0,03)
hitz egin ohi 5 (0,03)
hitz egin segitu 5 (0,03)
hitz egin zu 5 (0,03)
hitz egin ahalegindu 4 (0,03)
hitz egin asmotan 4 (0,03)
hitz egin berri 4 (0,03)
hitz egin gaitasun 4 (0,03)
hitz egin ostean 4 (0,03)
hitz egin pasatu 4 (0,03)
hitz egin premia 4 (0,03)
hitz egin adore 3 (0,02)
hitz egin arte 3 (0,02)
hitz egin balio 3 (0,02)
hitz egin besterik 3 (0,02)
hitz egin bezala 3 (0,02)
hitz egin erabaki 3 (0,02)
hitz egin eraman 3 (0,02)
hitz egin eskubide 3 (0,02)
hitz egin hori 3 (0,02)
hitz egin horrela 3 (0,02)
hitz egin joera 3 (0,02)
hitz egin lehen 3 (0,02)
hitz egin ohitura 3 (0,02)
hitz egin une 3 (0,02)
hitz egin zi 3 (0,02)
hitz egin agindu 2 (0,01)
hitz egin ahalmen 2 (0,01)
hitz egin ahots 2 (0,01)
hitz egin aitzakia 2 (0,01)
hitz egin ala 2 (0,01)
hitz egin alde 2 (0,01)
hitz egin amaitu 2 (0,01)
hitz egin arrazoi 2 (0,01)
hitz egin arrunt 2 (0,01)
hitz egin bai 2 (0,01)
hitz egin bat 2 (0,01)
hitz egin beharrean 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia