Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 988

2000
‎Udako oporrak badira ere, eta Euskal Herria epela bidean bada ere, haize hotzari aurre egitekotan gara. Alaskako hegoaldean untziz bidaiatu dugu, lau egunez.
‎Eta Kultur sailburuak dirua ematen du, besterik ez. Administrazioak ez du kulturarik sortzen, egitekotan subentzioaren kultura sortzen du.
‎porrot egitekotan dauden beste estazio ugari bezala, estatuko irrati komertzial batekinakordioa izenpetzera behartua izan da, Europe 2 taldearekin preseski, Europe 1enmusika estazioen sarearen baitan. Hasiera batean, Baionako irratiari zenbait irratsaioemateko hitzarmena sinatu zuten, osoki desagertu zen arte.
‎Adibide aberatsa da borroka armatuari buruzko balioen salda, baina beste hainbatgairi buruz hitz egitekotan , baliagarri gerta dakigukeena ere. Gertaera bera, antzekoegoera, ekintza bat ala bestea baloratzeko kinkan, segun eta nongo protagonistak diren, bi diskurtso politiko ezberdin sortzen baitira.
‎–ikaraldia goizeko atentatuan??,, dezepzionagarria euskaldunen arteko partida??? Beste batzuetan hitz mintzatua grabaketekin konbina daiteke, abiatze erakargarriagoak egitekotan : esaterako, demagun Lionel Jospin ek deklarazio garrantzitsuak egin dituela.
‎—Jakinen huen, segur nagok baietz, zeren eta morroi neskameak ezin trebeagoak izaiten baitira berririk ezkutuenari ere hegoen jartzeko... jakinen huen, bada, ezen Joanes apez egitekotan dela...
‎Eta, bat batean, gogorat etorri zitzaizkidan Alain Coup d’Œil en manuz ene aitzinean hil zituzten bortz beltzen, bi indiarren eta kortsario haren buruak, batzuei eta bertzeei lepotik odola borborka zeriela, begiak sufrimenduaren azken mugaraino zabal. Eta gibela egitekotan egon nintzen, jaun André, baina ez nuen jada gibela egiterik, zeren eta puntu hartan okerragoa izan baitzitekeen ene koldarkeriaren erakustea...
‎Eta, azkena emaiteko historia ez dakit irrigarri edo nigargarri honi, zeina Boccaccioren lumarendako bertze ipuin baten egiteko gai ezin egokiagoa izan baitzitekeen, derradan ezen guardia buruak erran zigula, hasteko, bi hautabide genituela, gertatuak gertatu ondoren: edo ez genituen puta haiek salatzen, zeren ezein salatzailek ez baitzuen nehor salatzeko eskubiderik, baldin berak ere salatua izaitea merezi bazuen, nola izan baitzen gure kasuan, etxe galdu hartan fornikatzen harrapatu gintuztelako; edo, egitekotan , uko egin genion nork bere poltsaren jabetasunari, puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak, eta hargatik ebatsi zizkigutenez gero, hain zuzen ere, diru poltsak, nezesitate handian zeudelako. Eta, puntu hartarat iristen zela, guardia buruak erran zigun are boz sendoagoaz ezen kontent ere egon gintezkeela, zeren, alde batetik, hagitzez ere hobe baitzen gure diru haiek bide onetik bideratzea, nola egin baitzuten puta haiek, beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela, beren seme alaben mantenuan, gizalegeak eta Jainkoaren legeak manatuaren arabera; ezen ez bide gaixtotik, nola izan baitzen gure asmo ezin lizunagoa; eta zeren, bertzetik, puta haiei zorren ordaina barkatzea izan baitzitekeen gure bekatuaren kulpa eta hobena ordaintzeko modurik egokiena; eta akabatzeko erran zigun ezen, baldin, halarik ere, justiziak haiek harrapatzea nahi bagenuen, uste genuelako ezen gure eskubidea zela, lasai egon gintezkeela, zeren segur baitzegoen berant baino lehen harrapatuko zituztela putatzar haiek... nahiz eta ez zen, bertzalde, erraza izanen," zeren eta baitakizue nolakoak diren putak:
‎Bakartasunak hainbateko bihotz ikara eragin zidan. Oihu egitekotan nengoela, komunetik heldu ziren hotsek Kristinaren berri eman zidaten.
‎—Ona, Eduardo, ikaragaragarria! —Tomas, aho oztopoka eta esku zartaka, bezero guztiak harengana adi— Negar egitekotan , dotore, hik bezala. Hau busti beharra zagok!
‎Berez, liburuen kontu horrek oinarri zehaztu gabeko interes kutsu nola halakoa baizik ez zuen oraindik niretako. Semearekin solasaldi bat gizonez gizon egitekotan , bertze gai batek aise ere gehiago kilikatzen ninduen, susmotik haratagoko soslai errealagoez horniturik, esku artean nituen datu guztien ariora: Ximurraren sarrera begi bistakoa Kristinaren bizian.
‎Ni imintzioka hasi, eta gainerakoak oihuka, dena izan da bat. Luze gabe, gidaria jakitun jartzea eta kamioneta gelditzea lortu dugu eta, salto egitekotan nintzela, Ruben aurreratu zait eta bera joan da bila. Jendeak adarra jo dio:
‎Preso sozial batzuk gu erasotzera bultzatu zituzten hasteko, ordainetan mesedeak eskainita. Hala ere, etsaiaren kaltetan gertatu zen eta gertatzen da, preso arriskutsuenak, lehen graduan eta guztiz jazarrita edukitzen dituzten preso sozialak alegia, ez baitira izaten kartzeleroei mesede egitekotan . Preso arriskutsu horiek izan ohi dira, hain zuzen, nolabaiteko klase kontzientzia daukatenak eta duintasun gehien dutenak, eta bizi baldintzen egoera gogorragatik gurekin txukunen konpondu ohi direnak ere bai, jakina.
‎Izututa, lehenbailehen behera egitekotan nintzela, nire betiko ohiturari jarraituz buzoian ezer ba ote zegoen begiratzea bururatu zitzaidan, baina han ez nuen Gasteizko mendizale batek bezperan utzitako txartela baino aurkitu. " Akabo lilura, Julen", esan nion, etsita, neure buruari.
2001
‎Adibideari jarraituz, ezker abertzaleak badu harri hori mugitzeko gaitasunik baina akordio abertzale batekin errazago mugituko genuke edo abiada handiagoa emango genioke. Garbi duguna da gu harria mugitzen hasi ezik beste batzuk ez dutela egingo eta egitekotan proba plaza berdinean egingo dutela, Gasteizkoan, eta Madrileko idiekin, eta guk harria idi euskaldunekin mugitzen hasi nahi dugu.
‎Kitarra jotzen bizi zen bohemioaren fansa, Bikuña ere Ameriketan izana da (satelitez bada ere), eta inori egitekotan , Iparragirre sariak berari egingo dio ilusiorik handiena. Telebistako txoritxoak esan digu, gazteagotan artzain ibili omen zinela, Sakanako Uharte Arakilen...
‎1971ko otsailean, Lurrak duen satelite gertukoenari hirugarren bisitaldia egitekotan ziren iparramerikarrak (lehenago ere joateko asmoa izan zuten, baina" Apolo XIII". ak kale egin zien). Oraingoan hutsegiterik ez zuten nahi, eta Mendebaleko komunikabideetan ez zen berri horri itzal egin ziezaiokeen beste gertakizunik.
‎Are gehiago, orduan eta gure buruak zibilizatuago eta heziagotzat hartu, orduan eta hobeto asmatzen dugu elkar jo gabe min egiten. Eta aspaldian, ondo dakiguna zera da inori min egitekotan bihotzera jo behar dela, artaz eta zuzen, bihotza dutenei, kuanto! Eta horretarako bada, aspaldion, sekula ez bezala erabiltzen den atzaparra:
‎Egiaztatu egokitu zaizun edo hautatu duzun klinika hori legeztaturik dagoela eta eraman ezazu (ebakuntzak porrot egitekotan ) adierazpenak egingo dizun lekuko bat.
‎Hark ez zion kasurik egingo. Eta egitekotan , ea zenbat diru gastatu nuen horrelako tontakeriak alfer alferrik erosten galdetuko zidan. Ba nik neure burua izugarri erakargarria ikusten nuen ispiluaren aurrean arropa haiek jantzita.
‎Oroitzen naiz aipatu nizkiola Etxepareren argitalpen berriari egin zion hitzaurrea, Asaba zaarren baratza izenekoa, eta Orixeren heriotzean lana ere. Hurrengo batean zehatzago hitz egitekotan geratu ginen. Ez genuen, halabeharrak dakarren ezinbesteagatik, hurrengo egokierarik izan.
‎Noizbait, joan den udaberrian edo, bere asmoaren jakile egin ninduen: eleberri bat egitekotan omen zebilen, eta nolabait esateko, existentzialista horietakoa. Lehen baino lehen has zedila eskatu nion, eta ahalik lasterren buka zezala.
‎Dena den, datuok ez dira oraindik beti ere erabat homologagarriak eta, gainera, kontuak hobeto egitekotan , hi ru zifra horiei ezarri litzaizkieke hezkuntza pribatua ren gastua, helduen formazio iraunkorra, barnea ntolamendu inbertsioa eta ateratzear dauden diseinu berri etan eralgitakoa; baina, gezurra dirudien arren, ELGArenbaitan ere gutxi batzuk baino ez dira datu horien jakitundi ren Estatuak.
‎Metafisikan ere, iraultza berdina egitekotan , bidea oinarri metodiko berria aurkitzea zen eta, ideia honi jarraikiz, Kritika metodoaren tratatu gisa aurkezten du Kantek. Bere metodoa transzendentala da, hau da, esperientziaren baldintzez galdetzen duena, eta ez transzendentea, hau da, arrazoiketa soilen bidez esperientziaren mugez goiti joz zerbait lortu nahi duena.
‎Baina bi arrazoi daude maitariari (iturriari) begira jartzeko: 1) maitariak bera maitaria izan behar duela gogokoen, konparazioak egitekotan ; 2) gogozko jardunean maitaria (iturria) kaltetzen bada, ematen duena ez dela ur garbia izango, eta ur zikinak kaltetu egingo duela iturria eta, berez, ondoren emango dituen urak ere bai.
‎–Sobera masokista naiz bortizkeriaren onartzeko –eta aitorpenaren latza mendratzeko arraileriaz segitu nuen–: Zerbait egitekotan , zergatik ez genuke elkarrekin jokatuko?
‎suizidatzeko tentazioak eduki nituen, baina hala edo nola, aldi latza gainditu nuen. Lana, emaztea, adiskideak, hiria, hots, bizimodua errotik aldatzea erabaki nuen; oihan honetara etorri nintzen, oihan osoa elektrifikatu eta Mark Knopfflerren kantak etengabe entzunarazteko asmoa duen konpainia batentzat lan egitekotan , elektrika jartzen laguntzeko. Zoritxarrez, kortozirkuitu batek belarria erre zidan; belarria moztu zidaten, lan hori utzi behar izan nuen eta hemen naukazu, gondolero.
‎Kasua bertan behera utzi nuen eta vodkaz puska batean ahantzi. Azeriaren harrapaketa hasia zen eta Mantxola nire ipurdi aluari kosk egitekotan zegoen. Ez zegoen beste aukerarik.
‎Sofan eseri nintzen, Jokinen aldamenean eta Pabloren aurrean. Azken honen begietan munduko amorrazio guztia gainezka egitekotan zegoen. Arnasa era nabarian larritu eta lepoko zainak, hil edo biziko adarkada eman beharrean dagoen zezenaren pare, handituta zeuzkan.
2002
‎Hainbat komunikabide izan dira Txapelketa Nagusiari jarraipen luze eta zabala egin diotenak. Kritikari kritikaren bat egitekotan , batzutan etxekoiegia izatea da leporatu diezaiokedan bakarra. Behin baino gehiagotan izan dut irudipena bertso mundukooi zuzenduegia egon ote den.
‎Beltzak eszenan sartzen direnean berriz, zabarkeria nagusitzen da. Elkarri bultzaka eta ostikoka, barrabaskeriarik handienak esanez, ardo zahatoagatik borrokan.... dantzarik apenas egiten duten, eta egitekotan , narrats. Herriko ordena haustea da kontua, eta gorrien ordezkari gorenak engainatzea lan bakarra.
‎Astopisten herria ei zen gurea 1972an. Eta zeuzkaten zirkulazio arazoei nolabaiteko konponbidea emate aldera, gaur egun hain ezaguna zaigun Bilbotik Behobiarainoko autobidea egitekotan ziren. Proiektu honek ez zuen protesta larriegirik sortu, ez behintzat Leitzarango autobia egiterakoan izan zirenaren parekorik.
‎Irailean, berebat, eta arrazoi horrexengatik, sindikatuak eta mugimendu sozialak Bruselan konferentzia bat egitekotan dira: landako bizimoduak bizirik iraun dezala aldarrikatu nahi dute.
‎Hainbat aldiz entzun eta irakurri ahal izan dugu Fu Manchu gaizto mitikoaren inguruko istorio bat dabilkizula buruan aspaldidanik. Filma egitekotan egon zinen baina azkenean bertan behera gelditu zen dena.
‎dopina, baliabide ekonomikoak, mota guztietako arauak. Beti egitekotan eta pasa dira 7 urte. Desastrea da.
‎orra izlarijen lorrak ze zori, ze suberte ixaten daben. Entzun bai ta jaramonik ez egitekotan , entzunikuari etxamon egitekotan, bape ezta juan biar olako tokijetara. Onetzaz, egi garratzak entzun geuntsozan oraintsuko itzaldi baten Biteri izlari trebiari.
‎orra izlarijen lorrak ze zori, ze suberte ixaten daben. Entzun bai ta jaramonik ez egitekotan, entzunikuari etxamon egitekotan , bape ezta juan biar olako tokijetara. Onetzaz, egi garratzak entzun geuntsozan oraintsuko itzaldi baten Biteri izlari trebiari.
‎Etenbako lana da euzko abertzaliona. ¡ Ainbat dogu oraindik egitekotan !... Zabaldutez, zabaldu da bai, era pozgarrijan gure asmuen barrija.
‎aipagarria da, batez ere, lan eskuaren arlokoa.Lan faktorearen gaineko nazioarteko politika oso urrun dago kapital faktoreariatxikitzen zaion politika liberaletik. Izan ere, kualifikazio handiko profesionalak ezezik gainerako langileek muga traba eta orotariko oztopoak jasan behar izaten dituzte herrialdez aldatzeko, batik bat hegoaldetik mendebalderako ibilbidea egitekotan . Etorkinen gaineko politika murriztaileak oso hedatuta dauden arren, lanarenarloan ere herrialdearteko joan etorrien areagotzea oso nabarmena izan da azkenhamarkadetan.
‎Ez nator gerrarako deirik egitera, ezta gutxiagorik ere. Esan guradudana hauxe da, alegia, alor horretan ere euskaraz egitea eta eragitea guztiz delabeharrezkoa, gero eta jende gehiago baitago, maila ertaineko unibertsitate ikasketak egitekotan dagoena nahiz eta bestelako lan batean jardun; eta geroago etajende gehiago baitago, arrazoi desberdinengatik bere etxean ikastea nahiago duena.Eta jende horiei guztiei euskaraz egiteko ahalbidea eman behar zaie. Ezin diogumerkatua erdarari libre utzi, are gehiago horretarako ahalmena daukagunean, Udako Euskal Unibertsitateak duen moduan.
‎Ezin da goitik ezarri, ezta eredu funtzionalistaren bidetik ere. Aitzitik, guztia dago erabakitzeke, egitekotan , behetik egin dena.
‎Barruan geratu zirenek, berriz, ez zuten zorte handiagorik izan, goseteaz eta pobreziaz gain, errepresio politikoa bortizki jasan behar izan baitzuten. Francoren aurka ezin hitz egin, eta, egitekotan , ezkutuan eta ahopeka egin behar zen, auzokoak entzun ez zezan, badaezpada. Irratiak, bitartean, optimismoa eta folklore espainiarra eskaintzen zituen, irabazleen mezuekin nahastuta.
‎Zelatatua sentitzen zen. Une batez, etxera alde egitekotan ere egon zen. Gainera, Langreok gola sartu zuen, eta partidua aldats gora jarria zitzaion beraren taldeari.
‎Ia ezer jan gabe nengoen azken hogei orduetan, baina aitak pasadan bezala aipatutako beste atentatuak jateko gogoa kendu zidan derrepentean. Zigarro bat erreko nukeen, ezer egitekotan . Aitaren kaseteen artean begira hasi nintzen entretenitze aldera.
‎Urrun gaude kontu hauetan katalanek egiten dutenetik, ez izan dudarik. Eta lana ongi egitekotan holakoen ekarria ezinbestekoa da, batez ere arlo askotan hizkuntza behar bezala finkatu gabe dagoen une honetan. Zuri galdetuko balizute zein den euskal telebistaren helburu nagusia, zerbitzu publiko bat eskaintzea eta euskararen ziurtatzeko bideak jartzea dela erantzungo zenuke, edo, martziano baten aurpegia jarri ondoren, ongi pasatzeko zerbait dela pentsatuko zenuke?
‎Gure burua engainatzen segi dezakegu, eta bulego publikoetan denek bere titulua besapean dutelako bulego hura euskaldundu dugula esan, baina ez dakit horrekin euskarak zinez aurrera egiten duen. Nahiz, hau ere esan behar da, euskarak aurrera egitekotan baldintza hori bete behar duen. Ez dakit nik zein den honen konponbidea, ez dakit baduenik ere.
‎Erran nahi baita munduak berdin jarraituko lukeela, existituko ez balitz" (literaturari gertatzen zaion gauza berbera, hain zuzen ere). Baina, egitekotan , lan sendoa eta batik bat argia egin litzateke, Morenok berak bere lanean zehar defendatzen duen bezala.
‎Gonbidapena eskertu nuen, baina Arizonara joateko asmoa genuela, eta, planak aldatu nahi banituen, gainerakoekin hitz egin nuela erantzun nien. Kontzertuaren ostean berriro berba egitekotan geratu ginen: izan ere, momentu hartantxe Pete Shelley eta Steve Diggle eszenatokiaren gainean zeuden, eta hura ikusi beharrekoa zen.
‎Auzi honetan, bada, hizkuntzak maila batetik gora egitekotan eta aldameneko hizkuntza indartsuen itsasoan itota amaitu nahi ez badu, unibertsitatea funtsezko eta ezinbesteko zutabe eta eremua du, herri euskaldunaren aldeko hautua egin nahi baldin bada.
‎Zorroztasun araua, baina, gozotasunarena bezain oinarrizkoa da; errugabetasun egoeran leukakeen baino egoera hobea eskainiko balitzaio errudun bati espetxean, tentazio moduko bat litzateke hori gizabanako ahul eta zorigaiztokoentzat edo, behinik behin, ez luke zigor klase horrek okerren bat egitekotan dabilenarengan itxarotekoa den eraginik izango.
2003
‎Atzerapausorik da egin gainera: atzera egitekotan , estatu horrek indemnizatu du ez bakarrik kontzesioa egin zion konpainiari, zerbitzu hori eskaini dezaketen munduko konpainia guztiei baizik.
‎Iziartxu izan ezik ia ezer ere ez zitzaion ajola. Hitz egitekotan berak eluke erabiliko beste gairik. Baina edozeinentzat, honelako gai bateko berbaldi luzeak entzutea aspergarria izango litzake.
‎Gure gurasoak biak ziran herri eta auzo berean jaiotakoak (Iurretako Gaztañatzan), eta euren artean ez eben euskerea baino beste berbetarik erabilten. Sekula santan ez neutsen gure gurasoei alkarri erderaz berba egiten entzun; inoizkoren baten egitekotan be, euren aurrean erdaldunen bat egoanean izango zan, erdaldunak be ulertu egien.
‎Ez, niri ez deustazu esan beharrik; egitekotan , gustetan jatzulako izan daitela... Dana dala, ez legoke txarto; seguru nago berak ez leukela zalantzarik eukiko onartzeko.
‎Ilunabarretik egunsentira bitartean geldialdirik egitekotan , txaleko islatzailea jartzea aholkatzen da.
‎Hiru lagun baino gehiagorekin bidaia egitekotan , hobe da aurretiaz hitzarturiko egitaraua betetzea, liskarrik nahi ez badugu.
‎Legeak xedatua du jabekide guztiek Idazkariari ohartarazpenak jasotzeko helbidea jakinarazi behar diotela; horrela ez egitekotan , jabe horien etxebizitza edo tokira bidaltzen zaizkienak baliozkoak izango dira.
‎Ezaguna den legez, kanpo zorraren arazoa 82ko abuztuan Mexikok bere hartzekodunei eginbehar zizkien ordainketen atzerapena eskatzen duenean eztanda egin zuen. Hegoaldeko gainerakozordunak gauza bera egitekotan Iparraldeko banketxe sistemaren porrota izateko arriskuaren aurreangobernuei neurriak hartzea eskatzen diete, eta hemendik sortuko dira birnegoziazio prozesuak etaEgiturazko Doikuntza Planak. Gai horren inguruan gehiago jakiteko, ikus Atienza (2002).
‎«Zure izena Programako Sailburuen artean jartzeak azalpen sinplea du, Elhuyarrekoak esan zidaten nahiko animaturik zeundela eta horregatik jarri nuen. Iruñean egitekotan garenez gero interesatzen zaigu zure izena programan egotea.
‎Paradisu bat zena zementuz ito baitzuten, mila etxe eta beste hainbat dorre egiten zituztela, zabortegiak eta autopista, zentro komertzialak eta harrobiak, modurik antiestetikoenean. Baina oraindik ez dira gelditu, eta beste hiru mila etxe egitekotan dira, ustezko demokrazia ustel honetan, Donostiako udaletxeak horixe baitu, antza, helburu eta lehen asmo. Nik ez dut ukatuko babes ofizialeko etxebizitzak behar direla, baina egin ditzatela beste nonbait!
‎Sexua hotz. Beharbada gure zuloak ere bat egitekotan egoten ahal ziren. Ez itzuli.
‎Aitaren kontuagatik apenas ikasi ahal izan duzu ezer. Aurreko orduan etxera alde egitekotan egon zara, baina bertan gelditu zara batekin eta bestearekin berriketan, arratsaldekoak ematen dizun ezinegona arintzeko edo. " Kromagnoni motiboa kontatzea banuen", pentsa  tu duzu, irribarretsu.
‎Bizkaiak bou biak egitekotan ziren maniobraren berri eman zion Císcarri. Hori egin ostean Bilborantz jo zuten.
‎Elenak eta biok elkarrekin egoteko modua izan genuenean ekaina bere erdia egitekotan zen, Bilbo galtzekotan ginen eta hondamenera bidean gindoazen. Haurrak eta gazteak erbesteratzen amaiturik, nagusien ihesaren tenorea zen.
‎Atezainak telegrama bat pasatu eta alde egitekotan izan zen. Sinbadek besotik oratu zion.
‎Zorionez, diot, bisitaria, Bernardo ei zen hura, negar egitekotan baitzen. Hirugarren arrazoiko zerbaitek min eman zion.
2004
‎Beste edozein lanbidetan bezala buru belarri murgildu nintzateke horrelako zerbaitetan hasiz gero. Filmetako musika egitekotan guztiz sartu nintzateke mundu horretan eta momentuz ez da nire asmoa. Arlo horretan sartuz gero, ikasi egin nuke eta gero nire lekutxoa egin.
‎Alabaina, egoerak asko egin dezake txarrera eta dena da posible. Poliziaren oraingo honetan Ertzaintzaren erantzule politikoak, hau da, Lakuako Gobernuak, esku hartzeak saihestu egin ditu, eta esku hartzerik egitekotan , arreta handiarekin egin.
‎Uribe Kostako azpieuskalkiaz oro har, Xabier Bilbaok uste du" euskara erdararekiko diglosian badago, bertoko euskara batuarekiko ere bai. Ez dago harreman sarerik bertoko berbeta erabiltzeko, eta egitekotan , familia barruan egin behar da. Guztiz galduko den?
‎Gora iritsi arte ez dugu gerizperik izango, inguruko mendi magaletan sasia eta zuhaixka besterik ez dago eta. Horregatik, txangoa udan egitekotan goiz ibiltzea komeni da, eguzkiak bete betean ez jotzeko.
‎Paseatzera ateratzen naiz, baina nekatu egiten naiz. Psikiatrarekin ere ibili nintzen nire buruaz beste egitekotan izan nintzelako. Emazteari eskerrak emateko moduan naiz nire umore txarra eraman erraza ez delako.
‎Kontratua sinatu den unetik bertatik bi alderdiek hartu dute hura betetzeko hau da, batak etxebizitza eta besteak dirua entregatzeko konpromisoa hartu dutenez, erostunak kontratua zorrozki bete dadin eska dezake, salbuespen batekin: ordaindutako diru kopuru hori kontratuan zigorrezko arrak direla adierazten bada; gauzak horrela izateak bide ematen dio saltzaileari kontratua baliogabetzeko, seinalea bikoizturik itzultzen badu (edo, erostunaren kasuan, emaniko kopurua galtzeko, atzera egitekotan ).
‎Besterik ere izango da beharbada, baina Agoteren iritzirako nagusiak horiek dira. Iruzkinen bat edo beste egitekotan , lehenik eta behin, errealitatearen diskurtsoari dagokionez, Agoteren argudioa zurkaiztu gura nuke. Alegia, errealitate soziolinguistikoaren izaera historikoa eta politikoa estaltzen duen pentsaera horrek euskararen auzia ez du ikuspegi dinamiko eta aldakorraren argitan behatzen, egungotasun estatiko hutsean baino.
‎agintari, idatzi, baita zubererazko ahul, zinegotzi. Baliteke euskal argote bat egitekotan sabinismoez baliatzea. Igela aldizkarian geuk
‎Nolanahi delarik, Euskal Herriaren historia moduko gai zabal bat atalkatzea aski konplexua delarik, egitarau ofizial honek aurkezten duen soluzioa nahiko onargarria iruditzen zait, ukatu gabe bestelako aukerak ere posible zirela. Egitura orokor honi zuzenketaren bat egitekotan , 10 atala nik 0 atalarekin elkarturik emango nuke, ondoren esango dudan moduan. Aipa ditzadan bada, atal desberdinak banan.
‎Beste urte bat joan jaku eta aurtengo jaiak pasatu egin dira. Balantze arin bat egitekotan herria pozik lotu dala esango neuke. Eskerrak emoteko beste hainbat arrazoi bere egon leike, baina lar luzatu barik honako hau esanez amaitu gura dot:
‎eguzkitan hobeto egiten delako hegaz, hobeto ikusten delako jendea hara eta hona korrika. Edozelan ere, eguzkitan mingarriagoa delako negar egitea eta, azken beltzean, negar egitekotan , hobe delako euria ari duenean egitea. Beste sostengurik ezean, galtzaileak holako kontsolamenduak topatu behar ditu.
‎2 Bakarka egin ezin duguna, elkarrekin egitera. Jauzi egitekotan egin dezagun urrutiago, esaten dute askok. Itzultzekotan gaztelaniara, ingelesera...
‎Beste hitzetan esanda, ikusleak egiten du zinema eta, era berean," Euskal Zinema" delako hori egileek bezainbeste ikusleek egingo lukete edo, zehazkiago adierazita, egile eta ikusleen arteko loturak egin egingo luke gure zinema, egitekotan .
‎Niri ere gogoratzen zitzaizkidan paradisu kontu haiek, eta, bai, gauza arraroak ziren. La Vacheri begiratu eta urrezko galdera bat egitekotan jarri nintzen.
‎Egon zen Harakinen matraka unagarriari kontra egitekotan , baina zertarako, erabaki zuen. Auto barneko iluntasun goxoa deserosoa egin zitzaion.
‎Harakin ñoñostiarraren adar jotzea egitekotan izan zen, baina eutsi egin zion, bazterrak berriketarako ez zeudela erabakirik.
2005
‎Maite du agian, eta baita gurtu ere akaso. Erabili, ordea, balio dion neurri, alor eta egitekotan baino ez du erabiliko.
‎Ahantzi barik, noski, organizazio horien abiapuntuko egoerak erabat baldintzatuko duela planaren esijentzia maila. Eta nonbait egitekotan indar, gure egunerokotasunari loturiko jardueretan egin litzateke, kalea irabaziz.
‎Apez beltzak etorri daitezke Europara istudioak egiteko, beren herrian ez den ikasketa batentzat. Esku ukaldiak ematen ahal dizkiete hemengo apezei, beren ikasketei kalterik ez egitekotan : ez dira beraz erretor edo bikario izaten ahal.
‎175 Zuzenketak egitean entzun dut apezpiku bat erraten, aita familiakoen apeztea onar lezakeela Aita Sainduak egitekotan . Frantziako apezpikuen biltzarretan sekulan ez dutela gai hori hunkitzen. bataiatu haurrak, sortu eta berehala egiten ohi zirelarik, ainitz hiltzen zelakotz.
‎Esne hori horra azaltzea garrantzirik gabeko eta nahi izan gabeko gertakaritzat jo zutenez, ondorioztatu da fabrikatzaileak lehengaia zorrozkiago kontrolatu duela (animali espezie desberdinetako esneak edukitzeko andela bera ez erabiltzea edo, horrela egitekotan , kalitate alorreko arazo hori berriro gerta ez dadin, edukiontziak zorrozki garbitzea, adibidez) edo elaborazio prozesua arreta biziagoz zaindu duela (animalia espezie desberdinetako gazten ekoizpen lerroak ez nahastea, esate baterako).
‎b) Eraikina egitekotan , erkidego eraentzaren arauak, halakorik zehaztuz gero.
‎Lehenengo enkantean ez bada onartzeko moduko eskaintzarik, bost eguneko epe-mugaren barruan hartzekodunak eska dezake bere kredituaren ordainean finka nahiz finkak adjudikatzea zenbateko horrekin, aurreko zamak indarrean daudela onartuz. Adjudikazioa eska dezake berarentzat edota hirugarrenei lagapena egitekotan .
‎Bai, amona Kontxik arerioak ere izango zituen eta bazituen, jakina, euli eta eskorpioien neurrikoak, baita erbinude eta lehoien neurrikoak ere?, baina guztiek ere bazekiten, telebistan ikusitakoaren bidez, tanke bati egin behar izango ziotela aurre, inoiz egitekotan . Eta ez zioten egiten, noski.
‎Garaiotan oso ugari diren kontzeptu eta ideia okerrei aurre egitekotan hasi nintzen lan hau garatzen. Herri honetako bereizgarri den biolentziaren inguruko tesi konkretu eta mardul bat jaso nahi nuen, horretarako Joxe Azurmendi filosofo zegamarra hautatu nuen, bere Demokratak eta biolentoak liburua abiapuntutzat hartuko nuelarik.
‎Hirugarren puntuak imaginazioarekin lotura zuzena dauka, entzulea lotuta gelditzen baita belarrira joaten zaizkion hitzekin, lotuta eta sugestionatuta. Irudirik gabeko informazioa izanik, errazago ailegatzeko motiborik badauka irratiak, testu irudikatzailea egitekotan , noski. Dena dela, telebistako irudiaren eta testuaren arteko txertaketa egokia eta indartsua egiten jakinez gero, ez dago horren zuzen eta erraz ulertzeko beste ezer.
‎Hain zuzen ere, Algortako Etorbidea, Telletxe, Juan Bautista Zabala, Torrene, Amesti, Andikoetxe eta Andres Kortina kaleak itxiko dira Algortan; eta Kale Nagusia, Negubide, Aramendi, Zalama, Bidebarrieta, Bidearte, Santa Ana, Adiskidetasuna eta Jolastokieta, Areetan. Ildo horretan, autoak kentzeko beharra azpimarratu dute udal arduradunek, horrela ez egitekotan , garabiak eramango dituelako. Hain zuzen ere, 10:00ak arte baino ezin izango da zamalanak egin eta kale horietan dauden garajeetatik autoak atera.
‎Madrilera itzuli zenean, maitasuna ziurtatuko zion abenturan murgil egitea erabaki zuen Itziarrek. Jakinaren gainean Joseba maite zuela, eta, egunen batean bi gizonen artean aukera egitekotan , Josebarekin geldituko zela.
‎Eta Ixaskunek prestatutako sardinez eta Labarkako ardo beltzaz berotzeko esperantza eta beharretan igo ditut lau solairuak, oinez, korrika," jinasi apur bat egitekotan " Ixaskuni azaldu nionez.
‎Suárez/ Calvo Soteloren arteko aginte trukea egitekotan diputatuak bertaraturik," todo el mundo al suelo" oihuak, Parlamentu osoa bahiturik, parlamentariak zizeiluen atzean gorderik... Truke baketsu galanta.
‎Itotzera doan katemearenak ziruditen txilio haiek. Etxetik ihes egitekotan ginela, elbarriaren aitak harrapatu gintuen lepotik. " Zer egin diozue semeari?
2006
‎Guk mugak izan genituen. Emakume batek goi mailako karrera bat egiteko edo izan behar zuen oso aberatsa edo bestela, egitekotan , nebak egingo zuen, baina neskak ez. Kontua da gazteak fantasia horretan bizi direla, baina zer gertatzen da gero lan mundura ateratzen zarenean eta zer gertatzen da batez ere bikotekidearekin bizitzen jartzen zarenean eta familia daukazunean?
‎Munduaren egoera ikuspegi aurrerazale batekin aztertzen duen aldizkaria da New Internationalist. Hemengo kioskoetara paperean iristen ez denez, harpidedun ez egitekotan Internetez irakurtzea daukagu. Orain itxuraldatu berria du bere gunea, eta erantsi dioten «Artxiboetatik» atalean duela bi urteko artikulu interesgarria ekarri dute lehen orrira, gaur orduan adina balio duelako.
‎Horrela ez egitekotan , jangai horien efektuak kontsumitzaileak erdietsi nahi dituenez kontrako alderakoak izango dira eta, areago, zenbaitetan pisuaren gehikuntza ekarriko diote.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
egin egon 107 (0,70)
egin geratu 22 (0,14)
egin ibili 17 (0,11)
egin gelditu 15 (0,10)
egin ere 14 (0,09)
egin ez 11 (0,07)
egin eduki 8 (0,05)
egin bera 5 (0,03)
egin omen 4 (0,03)
egin den 3 (0,02)
egin egin 3 (0,02)
egin ezinbesteko 3 (0,02)
egin ipini 3 (0,02)
egin jarri 3 (0,02)
egin sartu 3 (0,02)
egin zer 3 (0,02)
egin al 2 (0,01)
egin ari 2 (0,01)
egin banatu 2 (0,01)
egin erran 2 (0,01)
egin gaztelania 2 (0,01)
egin harritxo 2 (0,01)
egin hasi 2 (0,01)
egin herri 2 (0,01)
egin hobe 2 (0,01)
egin ikusi 2 (0,01)
egin ordena 2 (0,01)
egin Araba 1 (0,01)
egin Berlusconi 1 (0,01)
egin Blanco 1 (0,01)
egin Frantzia 1 (0,01)
egin Internet 1 (0,01)
egin Joseba 1 (0,01)
egin Kattalin 1 (0,01)
egin Mercadona 1 (0,01)
egin Mike 1 (0,01)
egin adimen 1 (0,01)
egin ahal 1 (0,01)
egin aldapa 1 (0,01)
egin aldeko 1 (0,01)
egin amarratu 1 (0,01)
egin arma 1 (0,01)
egin artista 1 (0,01)
egin bada 1 (0,01)
egin baino 1 (0,01)
egin baita 1 (0,01)
egin bakarrik 1 (0,01)
egin baldin 1 (0,01)
egin baldintza 1 (0,01)
egin barru 1 (0,01)
egin be 1 (0,01)
egin behe 1 (0,01)
egin berandu 1 (0,01)
egin berdin 1 (0,01)
egin berezitu 1 (0,01)
egin bertan 1 (0,01)
egin beso 1 (0,01)
egin besterik 1 (0,01)
egin betiere 1 (0,01)
egin bi 1 (0,01)
egin bide 1 (0,01)
egin bihotz 1 (0,01)
egin bospasei 1 (0,01)
egin delako 1 (0,01)
egin denbora 1 (0,01)
egin diputatu 1 (0,01)
egin egia 1 (0,01)
egin erabateko 1 (0,01)
egin erabili 1 (0,01)
egin erratu 1 (0,01)
egin erregimen 1 (0,01)
egin errugabetasun 1 (0,01)
egin esan 1 (0,01)
egin esperantza 1 (0,01)
egin espezie 1 (0,01)
egin etorri 1 (0,01)
egin eurak 1 (0,01)
egin ezin 1 (0,01)
egin ezker 1 (0,01)
egin ezkutu 1 (0,01)
egin frontoi 1 (0,01)
egin gipuzkera 1 (0,01)
egin gizaki 1 (0,01)
egin goiz 1 (0,01)
egin guzti 1 (0,01)
egin haiek 1 (0,01)
egin hala 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
egin eduki gura 6 (0,04)
egin ere egon 6 (0,04)
egin den egin 2 (0,01)
egin eduki aintzat 2 (0,01)
egin egon beste 2 (0,01)
egin egon bezala 2 (0,01)
egin ez jakin 2 (0,01)
egin ez ukan 2 (0,01)
egin gaztelania pasatu 2 (0,01)
egin harritxo plaza 2 (0,01)
egin ordena aukeratu 2 (0,01)
egin zer baldintza 2 (0,01)
egin adimen ez 1 (0,01)
egin al egon 1 (0,01)
egin aldapa korrika 1 (0,01)
egin ari den 1 (0,01)
egin arma esku 1 (0,01)
egin artista berak 1 (0,01)
egin baino ez 1 (0,01)
egin baita frantses 1 (0,01)
egin bakarrik egin 1 (0,01)
egin baldin ibili 1 (0,01)
egin baldintza hori 1 (0,01)
egin banatu ezan 1 (0,01)
egin barru jokatu 1 (0,01)
egin behe egin 1 (0,01)
egin bera fede 1 (0,01)
egin bera lehengusu 1 (0,01)
egin berandu ailegatu 1 (0,01)
egin berdin egin 1 (0,01)
egin Berlusconi ez 1 (0,01)
egin bertan behe 1 (0,01)
egin beso jarrera 1 (0,01)
egin besterik ezin 1 (0,01)
egin bi egin 1 (0,01)
egin bide bera 1 (0,01)
egin bihotz jo 1 (0,01)
egin Blanco exekutatu 1 (0,01)
egin bospasei ordu 1 (0,01)
egin den horiek 1 (0,01)
egin denbora iragate 1 (0,01)
egin diputatu bertaratu 1 (0,01)
egin egia esan 1 (0,01)
egin egin atze 1 (0,01)
egin egin ezan 1 (0,01)
egin egon ahal 1 (0,01)
egin egon aro 1 (0,01)
egin egon aurpegi 1 (0,01)
egin egon elizpe 1 (0,01)
egin egon eman 1 (0,01)
egin egon ere 1 (0,01)
egin egon haiek 1 (0,01)
egin egon hori 1 (0,01)
egin egon igogailu 1 (0,01)
egin egon iruditu 1 (0,01)
egin egon jabetu 1 (0,01)
egin egon jakin 1 (0,01)
egin egon jakinarazi 1 (0,01)
egin egon kar 1 (0,01)
egin egon nahiz 1 (0,01)
egin egon oroitu 1 (0,01)
egin erabateko kazeta 1 (0,01)
egin erabili ohi 1 (0,01)
egin ere berdin 1 (0,01)
egin ere ibili 1 (0,01)
egin erratu egin 1 (0,01)
egin erregimen berri 1 (0,01)
egin errugabetasun uste 1 (0,01)
egin esperantza bakar 1 (0,01)
egin espezie kide 1 (0,01)
egin eurak indar 1 (0,01)
egin ez erori 1 (0,01)
egin ez lehiatu 1 (0,01)
egin ezinbesteko ukan 1 (0,01)
egin ezker abertzale 1 (0,01)
egin ezkutu egin 1 (0,01)
egin Frantzia erresuma 1 (0,01)
egin gelditu ezan 1 (0,01)
egin gizaki bat 1 (0,01)
egin goiz ibili 1 (0,01)
egin guzti sartu 1 (0,01)
egin haiek abiatu 1 (0,01)
egin hala egin 1 (0,01)
egin herri pozik 1 (0,01)
egin hobe teoria 1 (0,01)
egin hobe ukan 1 (0,01)
egin ibili agertu 1 (0,01)
egin ibili ez 1 (0,01)
egin ibili itxaron 1 (0,01)
egin ibili orduan 1 (0,01)
egin Internet irakurri 1 (0,01)
egin Joseba egin 1 (0,01)
egin Mercadona beste 1 (0,01)
egin omen egon 1 (0,01)
egin omen ibili 1 (0,01)
egin sartu gelditu 1 (0,01)
egin zer ezaugarri 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia