Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 64

2000
‎Lau pareta artean egoteari utzi eta lurrari lotu, lurra lantzeko eta eguneroko lagun egiteko ez bazen ere –beranduegi bainuen nekazari egiteko–, lurra neure oinekin zapalduz ibiltzeko gutxienez. Norabide jakinik gabe, noraino helduko edo noiz itzuliko nintzen jakin gabe, bidez bide, joan eta joan, euskal txara, zelai, baso, mendi eta herrietan barrena, aspaldiko partez bizitzarekin aurrez aurre topo egiteko esperantzan. Albiste ahalik eta garrantzitsuenen inguruan bizitzeari utzi eta bestelako albiste batzuen bila jo nahi nuen, albiste askoz txikiago baina batez ere askoz neureagoen bila.
2004
‎Aurtengo negua neguago izango da Gasteizen: ez dugu izango bidegorrietan barrena Joseba Olalde gure argazkilariaren irribarre goxoarekin topo egiteko esperantzarik.
‎Hura irakurri eta Portugalera txango bat egin nuen baina ez testu haren euskailua egiteko esperantzaz, ene asmoa ez baitzen hura aberastea.
2007
‎Hasi gabe dagoen film baten modukoa da orain. Autobusa hartu eta hiriko erdigunera jaistea erabaki dut, koloreren batekin topo egiteko esperantzan.
2009
‎Itzain lanetan aritu zen idien jabeak, Antonio Erkiagak, lan hobea egiteko esperantza zeukan. “bagenekien Harri Beltza mugitzeko bihurria dela eta baita Nafarroa plazako lurra ere ez dela egokiena, hala izanik ere, uste genuena baino gehiago itsatsi da harria lurrera.
‎II. Eman dezagun baietz. Krisi honen kalamitateari aurre egitekotan esperantza bakarra gugan bakarrik dagoela, eta ez bankan edota haren gobernu morroietan. Eta eman dezagun baietz, arrazoiak ikusten dituzula eta gogoa duzula maiatzaren 21eko greba orokorra egiteko.
2010
‎ALIZIA. Egonkor. Eta aurrera egiteko esperantzarekin.
‎Baina izaeraz baikorra naizenez, badut hobera egiteko esperantza. Zoritxar katearen azken kate-begira iritsia naizela eta gutxika berriro ere nire zangoen agintea berreskuratu eta onik aterako naizen esperantza daukat.
2011
‎Basoko pagorik ederrenari ere hostoak erortzen zaizkio udazkenean, gogoan dut hostorik gabe gelditu nintzen eguna; olatu ikaragarriek astindu ninduten eguna; aurrera egiteko esperantzarik eta indarrik ez nuen eguna. Nik zein zen Gorkaren arazoa galdetu nion eta hark, minbizia zuela esan zidan.
2012
‎Enpresa pribatu baten interesa gehiago da ibarreko interes orokorra baino". Enerizek Nafarroako Gobernuaren aurrean zubi lanak egiteko esperantza azaldu zuen Rodriguezek," Sakanan erabat desinformatua izan ez dezan". Arartekoak azaldu zienez, Ingurumen Informazio Legean oinarrituta Sustapen eta Ingurumen Departamentuetan duten informazioa ematea eskatu behar dutela. Porlandegiak egitasmoa aurkeztean eta alegazioak aurkeztu nahi baditu, Olatzagutiko Udalari propio entzunaldia eskaini zaiola ere gaineratu zuen Enerizek.
‎Ez neukan ohearen epelean lo egiteko esperantzarik eta sofan etzanda nengoen. Gloriak ez zuen nirekin hitz egin nahi izan, ez zituen nire erreguak entzun, ezta barkamen eskaerak ere.
2013
‎Halakoxea da Gabriel Aresti bizsitan, eta, Tolosako emanaldiaz gain, beste hainbat dituzte hitzartuak dagoeneko Oskorriko kideek udaberrirako, Barakaldon, Getxon eta Hazparnen besteak beste. Gasteizko Principal antzokian emanaldi bat egiteko esperantza ere badute. Donostiako Viktoria Eugenia antzokian ere aritzekoak dira, neguan, abenduaren 29an.
‎Bretoiaren zaldiaz jabetuko nintzen eta, bertzeak ohartu orduko, lauhazka abiatuko nintzen, erreka ondoko bideari segituz. Rohango dukearen gizonekin bat egiteko esperantza nuen, Pontivyn.
‎Hain juxtu ere, 80 urteko ilunpe horri argia ematera heldu gara orain. Ez duzue alferrik lan egin esperantzaren sugarrari kontu diozuenok. Ez duzue?
‎–Basoñoan ibili naiz aldi batez paseoan zeurekin topo egiteko esperantzaz. Gutun hau irakurtzeko ohorea egingo zenidake?
‎Hala, 60etako lehen urteetan, etxebizitza dorreari egokitu zitzaion, ezbairik gabe egokitu ere, geroaren berehalako etorreraren berri ematea. Garapena erdiesteko grinak itsuturiko gizarte hartan, hain izan ziren berdintzat joak hiria eta hazkundea, non bizitza dorreak nonahi ugaldu ziren, are nekazari inguruetan ere, bizimoduak ez beste ezein arrazoi sozioekonomikok halakorik agintzen ez bazuten ere; beste funtsik ez zuen garapen sukarraldi hark, hiriarenak ziren sinboloak bereganatzearen poderioz aurrerabide ekonomikoarekin bat egiteko esperantza besterik (Vinuesa eta Vidal, 1991). Sukarraldi hari petrolioaren krisiak emango zion amaiera (19731979).
‎Aterpe eza benetako arazoa zen eskifaiarentzat, eta iparralderantz jarraitzea erabaki zuten. Hala, abuztuaren 21ean mendebalderantz jo zuen Bodegak, iparralderanzko brisaren batekin topo egiteko esperantzan; baina haizeak ez zeuden haren alde. Zeramatzan mapak, Jacques Nicolas Bellin kartografo frantsesarenak, ez zion ezertarako balio, eta ez zekien non edo noiz aurkituko zuten lurra.
‎Giro etsigarri horretan idatzi zuen Rezanovek harako hura: " Hemendik alde egiteko esperantza dugulako irauten dugu Sitkan".
2014
‎Azkenik, kantonamendu hauteskundeen aldatzeak are gehiagoko beranta emanen dio, ez baita inkesta publikorik haizu bozen denboran. Hoberenean, berotzeko sare berriaren inkesta martxotik lekora egiteko esperantza du axuantak. Obrak berak 2015ean hasiz noizbait, sarean izanen diren ipar Baionako bizilagunek plantan lukete arteko neguko.
‎Onomatopeiek hartu dute apartamentua, plok plok plok eta tik tak, komunean itxi ezin den txorrota eta sukaldeko horman zintzilikatutako erlojua hurrenez hurren, bata bestearen atzetik tantaka baina egundo bat egiteko esperantzarik gabe.
‎Bart elurra egin du eta mendi kaskoak oraindik soineko zuriarekin apaindurik daude. Unea profitatu eta mendi ibilaldia egiteko deliberoa hartu dut, elurrarekin olgetan egiteko esperantzarekin. Arratsaldeko lehen orduan abiatu naiz aspaldi egon gabeko mendirantz.
‎Gure herrietarik soldado altxatuak izaiteko adinean ziren gizon guziek ukan zuten deia. Hemengo zonbeit gazte sartu ziren Baionako Erreximenduan, zoina izan baitzen igorria Belgikarat, Alemaneri buru egiteko esperantzan. Abuztuaren 23an, Gouze deitu herrian izan ziren guduka ikaragarriak eta gure errexemendutik 360k galdu zuten bizia.
‎Mexikarrek xapela beretu nahiko dute menturaz aldi huntan ere, baina Jean Marc-ek ederki ihardoki dio Loquillori eta berak irratian erran duenez ondoko partidetan hobeki egiteko esperantza dauka. Binaka, Frantzia nagusitu da giro bero batean.
2015
‎–Gure herrialdean lanak bizitzeko adina ematen ez digulako utzi dugu jaioterria?, eman dit azalpena Alionak, nik deus galdetu gabe baina askotan argitu beharrean gertatu izan balitz bezala. . Ez dut etorkinik ezagutzen bere jaioterria utzi eta hona diru-laguntza eske etorri dena; guztiak lana egiteko esperantzarekin etorri dira, hartu dituen herrian euren etorkizuna eraikitzeko eta hartu dituen herriaren etorkizuna eraikitzeko itxaropenarekin?. Niri emandako argibideak bere buruari esaten ariko balitz bezala mintzo zait hariaren beste aldetik:
‎Nagikeria zela eta, gehienetan ez genuen ohe tolesgarria erabat zabaltzen, elkarrizketak monosilaboetara mugatzen ziren eta laztan goxoak ezinbesteko kontaktu behartuetara. Ohartzerako ez geneukan ezeren gogorik, ez proiekturik, ez helbururik, eta hobera egiteko esperantza handirik gabe bizi ginen, sendaezinezko malenkoniaz beterik. Zorigaiztokoak ote ginen?
‎Leiendaren arabera, barku fantasmako kapitainak errari jarraitu du itsasoz itsaso benetan maite duen emakume bat aurkitzen duen arte. Zazpi urtean behin porturatu daiteke, duen emakumearekin topo egiteko esperantzarekin.
‎Eta ez zuen erantzuten. Nik gauza bera egiteko esperantzaz telazko poltsa itsusi horietan ekartzen zituen liburuak begiratzen nizkion. Bera eta bere kaos zoragarria.
‎Madrilen fundazioa egiteko esperantzaz.
‎Biltzarra bukatu da pintxo eta zintzur bustitze batekin. Segi beti aitzina, aurten hobeki egiteko esperantzarekin.
2016
‎" Lehiatzera beti, baina hamar urtetan jokatuta eta sekula irabazi gabe, postu on bat egiteko esperantzarekin joan nintzen. Ez nuen irabaztea espero".
‎Erromak hainbat herri eta jende erauzi zituen bere lurraldeetatik Hiriko ustiagai izan zitezen, baina erromatar bihurtzeko aukera emanez eta inoiz inori esan gabe, bere jatorria zela eta, besteak baino gutxiago zela eta izango zela betiko. Herri eta lurralde guzietako jendeek borroka zezaketen Erromako legioetan, gizarte mailakatu hartan gora egiteko esperantzan. Tolerantzia hori, irekitasun hori ezinbestekoa da inperioa eraikitzeko.
‎Biltzarra bukatu da pintxo eta zintzur bustitze batekin. Segi beti aitzina, aurtengo sasoina hobeki egiteko esperantzarekin.
2017
‎Umore onez nago, behintzat, eta kantatzeko gogoz. Saio polita egiteko esperantza dut, nahiz eta gero ez dakizun zer aterako den. Edonola ere, kanporaketan aritzeko ilusioz aurkitzen naiz.
‎Urte hondarra, beste anitzek ez bezala, maite dut nik. Egun gutxi geratzen zaion urtea buka dadin goaitatzen dugu, humanitateak deus mirakulurik egiteko esperantzarik gabe, oraino okerrago egin ez dezalako itxaropenarekin, gogoaren pelegrinazio libreetarako tartea. Izan ere, bi egiteko dira garai horretan.
‎Erreferentzia gisa, Lizartza inguruan hasita, Arantzazuko errepidera helduak direla esan daiteke; oraindik, dena den, beherako bidea dute egiteke. " Gesaltzako kobarantz doa bidea. Beraz, oraindik beherago egiteko esperantzaz dihardugu", dio Borja Abarrategi AMETeko kideak. Aurreikusten dutenaren arabera, Lizartza1 koba Gesaltzakoarekin loturik egon liteke.
‎Bego hortan, izanen baita beste aukera bat. Aratsaldeko 6ak alderat bukatu da merkatua, helduden urtean berriz egiteko esperantzarekin.
2018
‎Itsasoz egindako bidaia gogorra eta luzea suertatu zitzaidan, baina azkenean, Erromara, Kristautasunaren hiri sakratura, iritsi nintzen. Zakotean gutuna neraman eta bihotzean justizia egiteko esperantza. Aita Sainduak gutun hura irakurrita, bere aliatu ziren espainiarrek gure erresuman eta kaperan egindako triskantza, hilketa eta bidegabekeriak jakinen zituen, jakinen eta zigorturen gainera; nafar higanotek nehoiz egin ez zutena, gaztelar katoliko haiek, Jainkoaren eta Aita Sainduaren izena lohituz, egin baitzuten.
‎Gaur gaurkoz, azken postuan dira Arrasate Arlutzekoak, Abadiñoko xake taldekoekin berdinduta –hamar talde daude, eta bi jaitsiko dira– Dena den, ez dute amorerik eman, eta azken bi partiduetan goraka egiteko esperantzarekin dihardute: " Ez jaisteko lehian dauden zenbait taldek hitzordu gogorrak dituzte; ahalegin handiak egin dituzte punturen bat eskuratu gura badute.
‎Gaineratu du bizikletan oso ondo ikusten duela bere burua: " Lan on bat egiteko esperantza baneukan, asko entrenatu dut-eta". Denboraldiko lehenengo lasterketa horrela hasteak izugarrizko poztasuna eman dio oñatiarrari.
2019
‎" Homeopatia arraroa da gaurko gizartearentzat, proposatzen duena erabat betatuta dago. Hori tragedia da niretzat, giza sufrimenduari aurre egiteko esperantza ukatzen baitu. Ezin dut hori onartu".
‎" Gizarteak betaturik du homeopatia", dio Joseba Argintxona elkarteko kide eta topaketen koordinatzaileak: " Niretzat tragedia da hori, giza sufrimenduari aurre egiteko esperantza ukatzen duelako"/ Argazkia: Aritz Loiola
‎Hortaz, erritmo horri eusten saiatuko dira finalean. «Neure burua eraman nahi dudan bideetan eraman dut batzuetan, baina finalean hobeto egiteko esperantza dut», adierazi du Sotok. Hain zuzen ere, hark jantzi zuen txapela orain dela bi urte, laugarren aldiz.
‎Korneliak bere semeak seinalatu eta, hona hemen nire harribitxiak? harro esan zuenean, etsenplurik makurrena eman zuen geroari begira; ama gehiegi bizi dira harrotasunezko keinu hori berriz egiteko esperantzaz; eta, hori lortzeko, ez dute dudarik izaten hezur haragizko norbanako txikia sakrifikatzeko, haren existentzia kontingente eta lausoa ez baitzaie gogobetegarria. Senarraren antzekoa izatea inposatzen diote, edo, kontrara, antzekoa ez izatea, edo aita, ama, arbaso ohoraturen bat hezurmamitzea; eredu prestigiotsu bat imitatzen dute:
2020
‎Donibane Lohizune Ziburuko III. Ikurrina zegoen gaur jokoan Getxon, ETE ligaren barruan. Bezperan, Getarian, bigarren izan ondoren, Zumaiako ontziak bazituen gauza handiak egiteko esperantzak, baina gaurkoan ez da posible izan. Kike Manterolak gidatutako ontzia laugarren izan da gaur, Tolosaldea, San Juan eta Hibaikaren atzetik.
‎Dirua egiteko esperantzan etorri nintzen eta ezin nuen ezer gabe bueltatu. Ez nion Luis Mariri minik egin nahi, baina ezkontzeko eskatu zidanean, argi ikusi nuen nire zulotik irteteko aukera nuela, herrira abiatzeko dirua aitzakiarik gabe emango zidala, eta Waldorekin utzitakoa berreskuratzeko beste unerik ez nuela izango.
‎Hori, noski, bizirik lurpean sartzea bezalatsu zen. Horretaz gain, berak ez zuen ihes egiteko esperantzarik, baina Mary Thomasen zeuden hogeita bi lagunek bazuten ihesbiderik. Eragozpen bakarra soka lodia zen, bi ontziak lotzen zituen soka hura.
‎Espainiako Kopak lehiaketa eredua aldatu du denboraldi honetarako, torneoa ikusgarriago egiteko esperantzan, zaleek eta taldeek garai batean ematen zioten ospea eta babesa berreskuratzeko. Partida bakarrera jokatutako kanporaketak, finalerdietara arte, talde ahulenaren etxean.
2021
‎Ez nuen espero horrelako lana egitea. Denbora txukun bat egiteko esperantzarekin plazaratu ginen.
‎«Thalatta! Thalatta!», oihukatu zuten, Xenofonteren Anabasian, Asiako itzulera egiten ari ziren hamar mila greziar desesperatuek, «itsasoa, itsasoa», kosta ikusi eta bihotza erdiraturik, persiarrei eskapu egiteko esperantza konplituko zitzaielakoan. Itsasoaren deiadar horrek literatura idatziaren historia osoa korritu du, eta haren oihartzunak, denboraren poderioz, ezin konta ahala itsas epopeiatan ailegatu dira gaurko egunera.
‎Iaz, horietako batzuk egin egin zituzten; beste zenbait egokitu; eta asko bertan behera utzi. Aurten, bai, aurrera egiteko esperantzaz daude, eta batzuk egitaraua argituz doaz. Horietako bat da Donostiako Kursaal Eszena.
‎Martijak eta Jakak bigarren itzulian lan hobea egiteko esperantza duteJulen Martijak eta Erik Jakak burua altxatu gabe jarraitzen dute. Aurreko larunbatean 15 eta 22 irabazi zieten Peña II.ak eta Albisuk Labriten.
‎Gaur, Urdulizen, Altuna III.a eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari (22:15, ETB1), eta euren jokoa berreskuratzea eta maila ona ematea, hori da Jakaren eta Martijaren nahia. Bigarren itzulian lan hobea egiteko esperantza dute, eta zulotik atera nahi dute. Partida oso zaila dute aurretik, baina gogor saiatuko dira.
‎Johnson doktoreak —ilustratu ingeles ospetsua— esaten zuen inork ez duela sekula idatzi, astazakil edo txoriburu hutsa izan ezean, diruagatik ez bada. Ez dakigu zein buru mota zuten antzinako idazleek, baina denek zekiten hasmentatik beretik ez zegoela liburukien salmentaren bidez dirua egiteko esperantza izpirik ere. I. mendean, Martzial umorista kexu zen:
‎Guardia zibilak operatibo handi bat eman zuen martxan ihes eginak aurkitzeko, Atares general manu pean, eta gehienak atxilotu. Hasierazko tiroketa eta gero ez zen benetako enfrentamendurik izan, gehienak akiturik eta ihes egiteko esperantza galdurik erresistentziarik gabe harrapatuak izan baitziren. Atalosti ondoan Oriol Sole Sugranyes preso katalana63 hil zuten, desarmatua zelarik, hain segur zainek sortu anabasan.
2022
‎«Nagusitasun handia kanpotik ikusiko zen; barrutik ez ginen sobran nagusi ikusten, baina ongi. Beti dago ondo egiteko esperantza, eta beti joan behar da irabaztera».
‎Epaile zibil anitz bezala, sorginen debrukeriaz segur zegoen, denetan ikusten zuen, akusatuak itsuski torturatzen zituen, zernahi erokeria aitoraraziz; haurren erranak ere serioserat hartzen zituen, eta akusatuak elkar salatzera bultzatzen, suari ihes egiteko esperantzan.
‎Ez, izen ematea irekia zen. Baina izen ematea ez da merkea eta bidaiako gastuak eta abar kontuan hartuta, txapelketa ona egiteko esperantza dutenek baino ez dute ematen izena. Hau da, maila handiko kirolariak batu ditu.
2023
‎Txortan egitea besterik ez ninan nahi, neska Mugikorra hartu, ordua begiratu eta atzera gau mahaian utzi du, hasperen batez berandu dela adieraziz. Dena den, oraindik larrutan egiteko esperantzarik ez balu, honezkero amaitua zuen elkarrizketa.
‎Egoerak hobera egiteko esperantza handirik ez du Jesus Arrizubietak: “Nik garbi dut Tafallako geltokia desagertuko dela.
‎Hura bihurtu baitzen Artozki: basakeriari aurre egiteko esperantza. Elkartasuna, mendekuaren gainetik.
‎Euskal enpresak ez dira bereziki baikorrak hurrengo urtearen hasierari dagokionez, ez behintzat Laboral Kutxak eginiko azterketan parte hartu dutenak. Izan ere, gehiago dira 2024aren hasieran okerrera egingo dutela uste dutenak hobera egiteko esperantza dutenak baino. Lautik batek (%25, 2) uste du hurrengo hiruhilekoko fakturazioa oraingoa baino okerragoa izango dela; aldiz, %18, 9k uste dute hobea izango dela.
‎" Udaleko kide batek adierazi duen minarekin, guztiz identifikatzen gara, guk ere sentitzen dugulako. Hala ere, aldi berean, herriari aurrera egiteko esperantza emateko mahai ingurua baliagarria izan zitekeela ere pentsatzen genuen. Egoera konplikatua izanda, errespetuz eta zintzotasunez, uste dugu mahai inguruak aukera eman zezakeela hautagaiok herriak bizi duen egoera konplexuari aurre egiteko gai garela adierazteko.
‎Ez zaizkit egun asko geratzen Termalesen, baina ari naiz materiala biltzen, apurka. Hiru elkarrizketa luze egin ditut jadanik aurrez aurre, eta beste pare bat behintzat egiteko esperantza dut. Kalabazak ere jaso ditut.
‎gure auzoko autobus geralekura joan eta Paristik Portorainoko ibilbidea egiten duen gaueko azken expressoa hartu nuen etxekoei txintik esan gabe. António izeneko sorterriko aspaldiko adiskide minaren gaixotasun sendaezinaren berri ematen zidan gutun bat zela bide, sorterrira itzuli eta nengoen itogunetik ihes egiteko esperantza nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia