Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2000
‎Bere onetik irtenda zegoen, pozez zoratzen, eta nire geroko bizitza igaro zitzaion begien aurretik, latina asko ikasiko nuen, eta gero sotana beltzez jantziko ninduten. Herrira azaltzen nintzenean, ni noren semea nintzen galdetuko zioten, eta berarekin zer ikusirik banuela adieraziko zuen. Harrokeriaz erantzungo zuen.
2002
‎Gertakariek izugarriz  ko abiada hartu zuten uztaileko asteburu hartan. Â" ETAk Ermuako PPko zinegotzi bat bahitu eta 48 orduko ultimatuma eman du", zioen ostiraleko egunkariak. " Bihar, 16:00etarako, presoak ez badituzte Euskal Herrira ekartzen, hil egingo dutela ohartarazi du ETAk", jarraitzen zuen berriak, letra txikiagoan, izenburu azpiko tituluan. Erlojuaren aurkako  lasterketa hark oso amaiera tristea eduki zuen, larunbat arratsaldean Blanco Garrido hilda agertu baitzen Lasarte inguruan.
‎Kanab Estatu Batuetako hegoaldeko herri nekazari girokoa zen, eguzkitsua, zapala, isila eta lasaia. Herrira sartu ginenean apenas zebilen jenderik bere kale garbi zabaletan. Laster aurkitu genuen lo egiteko lekua:
2003
‎Euskal Herrira joan nahi ote zuen. Horixe galdegin nion gero.
‎Euskal Herrira joan nahi ote zuen. Ekin egin nion berriro.
‎Espainiaren eta Ama Birjinaren alde oihu eta eupada batzuk ozen botatzeko. " Espainiako itzulia" Â lasterketa berriro ere Euskal Herrira ekarriko genuela ozen iragarriz. Motorrean joaten imajinatzen nuen neure burua.
‎Izan ere, mende bukaera aldera, euskal lurretara bisitari etorri ziren atzerritar gehienek ere gogotik miretsi zituzten –bereziki– Bizkaia eta Gipuzkoako egitura soziala eta bertako erakundeak. Wilhelm Humboldt hizkuntzalari prusiarra dugu bisitari horien artean ezagunetarikoa (bi bidaia egin zituen Euskal  Herrira , 1799 eta 1801ean). Humboldtek egiten duen erretratuan, euskaldunak erakunde libreen bitartez gobernatzen dira, batzarrak era demokratikoan eginez.
2005
‎Ama frantsesa zuen, paristarra, 68ko maiatzeko mugimenduan ibilia. Euskal atzerriratu batekin elkartua zen, eta amnistiaren ondoren Euskal Herrira etorria zen bizitzera. Frantseseko eskolak ematen zituen Donostian.
‎Idoiarekin joan nintzen; bera Paco Ibañezen zale amorratua zen, eta haren disko guztiak zeuzkan. Idoiaren amak Parisen ezagutua zuen Paco, eta adiskide minak ziren inondik ere, ezen, hura Euskal Herrira etortzen zenean, behin baino gehiagotan hartu zuten etxean.
2006
‎Behin eta berriro esaten zigun inguruan ibili behar zutela, laster joango zirela haren bila hitzordua zuten tabernara. Eta, behin eta berriz esan genion arren, are Euskal Herrira bueltan eramango genuela agindu genion arren, ez zigun kasurik egin. Hantxe utzi genuen, barran bermatuta, zorua ganba azal eta muskuilu oskolez harrigarriro estalita zeukan Mantxa barruko taberna hartan, itxaroten.
‎Ez dakigu Euskal Herrira bakea ekarri behar omen zuen ekintza hark arrakasta izan zuen ala ez. Apika, aldaketaren dardarek iraun zuten nanosegundo haietan halaxe izan zen.
Herrira itzultzen naizenean konturatzen naiz denbora badoala. Bizi ginen etxea zegoen tokian parke txiki bat dago.
‎– Herrira itzuli naiz.
2007
‎Ez zen aurreneko aldia etsiak hartzen zuela. Herrira itzuli zenetik horrelako hamaikatxo beheraldi pasea zen, gehienak maistra lanak eraginak, baina ez bakarrak. Demetrio, alkate, gestore?
‎" Bistak behinik behin ederrak izango dira", esan zuen bere kabutan, gainalde hartatik ikusiko zen itsas paisaia imajinatuz. Laugarren solairuko balkoian presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzen zuen pankarta mapadun haietako bat ikusi zuen zintzilik.
2008
‎Londres nuen helburu. Berlineko proiektuari amaiera emana genion, eta, Euskal Herrira itzuli ordez, Londresen proiektuari jarraipena emateko aukera eskatu nuen. Gogorregia zatekeen Euskal Herrira itzultzea.
‎Berlineko proiektuari amaiera emana genion, eta, Euskal Herrira itzuli ordez, Londresen proiektuari jarraipena emateko aukera eskatu nuen. Gogorregia zatekeen Euskal Herrira itzultzea. Euskal Herria zu gabe.
‎Donostiako Komunikazio fakultatean irakasle plaza bat atera zen, egun erdiz lana egin beharrekoa, astelehenetik ostegunera. Ez zuen itxura txarrik, Euskal Herrira itzuli eta nolabait pixkanaka aldaketa guztiak asimilatzen hasteko. Bizitza berria, etxe berria, betiko lagun eta betiko lekuan.
‎Bera ere Londresen bizi izan da azken bost urtean, eta duela hiru hilabete itzuli zen Euskal Herrira . Lehen aldiz maskararik gabe elkar ikusi genuen gauean, bere etxean bukatu genuen larrutan.
‎Jota geratu naiz segundo erdi batez, baina berehala erreakzionatu dut, eta ziurtasunez erantzun diot ez dakidala zer entzungo edo irakurriko zuen horri buruz, asko esajeratzen dela eta Espainiarekiko batasuna bilatzen duten horiek fanatiko talde txiki bat baino ez dutela osatzen, euskal gizartearen gehiengoak gaitzesten dituela haien ekintzak, eta apenas dutela eraginik eguneroko bizitzan. Lasai lasai etor daitezkeela Euskal Herrira , oso herrialde segurua dela. Gure etxea haiena dela.
‎irakatsitako guztiaren oso laburpen txukunak egin dizkidate. Karpeta batean gorde ditut, Fakultateko nire kideei erakusteko asmoz, Euskal Herrira iristean.
‎ez dut sekula amaitu Foucaulten liburu bat, behin baino gehiagotan saiatu naizen arren, inguratzen nauen giro intelektual zein sentimentalak bultzatuta. Baina horrek axola gutxi du orain, Euskal Herrira itzuliko naizen honetan. Nire gelaxkari azkeneko begirada eman, damuz, sutegiek lehenengo egunean bezain beltz jarraitzen dutela konturatu naiz, edo are beltzago, ziurrenik?, Mark eta Harrison agurtzen saiatu, ez dizkidate haien ateak zabaldu:
‎Gobernadoreak, behin kargua utzirik, erbestera joko du ETAk mehatxaturik dagoelako. HBko anaiari halako batean minbizia diagnostikatuko diote, anaia erbestetik Euskal Herrira itzuliko da, hilzorian dagoen anaia agurtzera. Eta tarte horretan, ETAk erail eginen du.
‎Seme alabak ditu. Horietako bat, Maria, polizia nazionala sartu da eta Euskal Herrira bidaliko dute. Bilbon, gau batean, Joseba ezagutuko du, berak ez daki, baina aitona hil zuen erreketearen iloba.
2009
‎PNVren informazio eta propaganda zerbitzuan egin zuen lan. 1963an Euskal Herrira itzuli eta Oiartzun bere jaioterrian jarri zen bizitzen. Iñaki Sarasketa Pello ere bertakoa izan, eta, nahiz eta 1965ean Eibarrera bizitzera joan, erraz egingo zuen topo Oñatibiarekin, biak sator lanean zebiltzala.
‎Gudari zaharrak jakin zuelarik nazi ohiekin harremanetan zebiltzala Inazio eta beraren lagunak, salatu egin zitian alderdian, eta Inazio ihesi irten zuan, garai hartan gutxiagogatik garbitzen baitzuten nornahi. Haurdun zegoen emaztearekin alde egin zian Mexikotik, eta Euskal Herrira iritsi zuan, ezkutuan. Hurrena Mexikora itzuli zenean, istripu" arraro" batean hil omen zuan.
‎Aspalditik darabildan kontu bat da: Drakula topatzeko ez dago Transilvaniaraino joan beharrik, Transilvaniakoek ere ez dute Euskal Herrira hurbildu beharrik Basa Jaun hango basoetan topatzeko.
‎Itzulera baten historia titulua eman zion Martin Ugaldek Venezuelatik Euskal Herrira itzultzeko erabakiaren kontakizunari.
‎Kanta horretan agertzen den hizkuntza ordezkatzearen gaia dela eta, esan beharra dago lehen kantagintzaren garaian kanta batean baino gehiagotan agertu zela immigrazioaren gaia. Enric Barbaten" Els qui vénen" kantan, adibidez, edota Serraten" Veremadors" izenekoan. Herrira iritsi berritan, ahal duten moduan, jaioterrian ez duten bizibidea bermatuko dien lanaren bila dabiltzan etorkinen gorabeherak kontatzen dituzten kantak dira. Hala ere, gai horri buruzko begiradan ez da aintzat hartzen hizkuntzaren aldean.
2010
‎Abestiak egiten ari nintzela Yoyes hil zuten, 1986an, eta asko hunkitu ninduen, hainbeste jende bezala Euskal Herrian eta kanpoan. Gauza jakina denez, organizaziotik atera zenean ETAk debekatu egin zion Yoyesi Euskal Herrira itzultzea, eta bere askatasun pertsonalaren izenean desobeditu zuenean, erakunde armatuak ez zuen gupidarik azaldu, eta hil egin zuen. Garai batean ETAn militatuz edo militatu gabe organizazioa defendatzen zuten Yoyesen anaia eta ahizpa guztiez gogoratu nintzen, eta zein atsekabetuta egongo ziren.
‎Zur eta lur gelditu zen, nola ezagutzen nuen nik abesti hura? Maria del Mar Bonetek oso bertsio ezaguna grabatu zuela ez ote zuen gogoratzen esan nion, eta haren diskoak Euskal Herrira ondo iristen zirela. Ez nuela ahoskapen katalan txarra esan zidan.
‎Xabiertxorekin sortu zen harremana ez zen dokumentalarekin bukatu. Euskal Herrira etortzera animatzen zuen, bertan zinemaren munduan zerbait aurkituko zuelakoan, baina Daniela ez zegoen bakarrik eta horrelako erabakia hartzeko lotuta sentitzen zen urtebete lehenagotik kide zuen mutilarekin. Dorrego plazari begira zegoen etxe bateko ganbaran bizi ziren biak.
‎Barkamena eskatzen zion lehenago ez erantzun izanagatik eta, bide batez, Xabiertxo hila zela jakinarazten zion. Eskerrak ematen zizkion bere aita zenarekin izandako harreman sanoarengatik eta beti erakutsi izan zion arretagatik eta gonbitea egiten zion inoiz Bedaiopera edo Euskal Herrira inguratuz gero, alargunaren etxera azaltzeko, elkar ezagutzeko bidea egin zezaten. Xabier bakean hil zela jakinarazten zion, sufrimendu luzerik gabe, eta Lopez Mendizabal jaunaren heriotzaz egunkarietan azaldutako berrien kopia batzuk ere bidaltzen zizkion Xabiertxoren oroigarri.
‎Laguntza behar du baina ez daki zer egin. Herrira ezin du betaurreko bila jaitsi, haurrek ezin dutelako ikusi; telefonoz ezin dio inori laguntzarik eskatu, mendian horrelakorik ez dagoelako; eskutitz bat bidal dezake betaurrekoak behar dituela esanez, baina ziur erantzuna ez litzaiokeela Gabon Gaua baino lehen iritsiko eta berak ordurako lan guztia egina eduki behar du. Sutondoan jarri da, gaztainak atera ditu danbolinetik, errekatik hartu du ur trago eder bat eta pentsatzeari eman zaio.
‎Euskal Herrira etorri zenean, Danielak Argentinarekin zeuzkan lotura ia guztiak hautsi nahi izan zituen, ahizparekin zeukana izan ezik. Amelia zen mundu harekin gelditu zitzaion harreman bakarra eta bere bidez jasotzen zuen hango berri eta iritsarazten zien berea.
‎Mezu hauek ez zuten Daniela bultzatu hartutako erabakia auzitan jartzera. Erabaki irmoa hartuta etorri zen Euskal Herrira eta bizimodu berriaren zimenduak sendotzen hasteko zorian zeudenean ez zeukan bikote ohiaren traizioa ahaztu eta berriro tranpan erortzeko arriskua hartzeko gogorik. Nicolasen arrakasta internazionalak ere ez zion eraginik sortzen, horren guztiaren azpian zegoen subjektua berak askoz hobeto ezagutzen zuelako obra artistikoaren interpretazioaren arabera jainkotzen zutenek baino eta bazekien haragi eta hezurrezkoa izateaz aparte, puntu ahul ugari zeukala, berak uste baino gehiago agian.
‎Kubara familia bisitatzera joan zen lehenengo aldian asaldatu omen zitzaizkion ama eta ahizpak kolore goibela zuela esanez, gaixotuta ote zegoen, ea nora joan zen bizitzera eta zer egiten zuen itxura zaindu gabe. Lehenagoko argazkiak ikusiz frogatu zuen egia zela esaten ziotena, berezko kolorea, edo Kuban bizi zelarik zuena, behintzat, galdu egin zuela nabarmen, eta eguzki saioak egiten hasi zen Euskal Herrira itzuli zenean. Horretarako lekurik egokiena txoko hura zela konturatu zen eta ahal zuen guztietan jartzen zen.
‎Hollywoodeko bikote famatu batena kontatu zigun. Bilboko Guggenheim ezagutzeagatik etorriak omen ziren Euskal Herrira eta, ez dakite nola, baina lagunaren hotelean hartu zuten ostatu. Leku diskretua zelako izango zela uste zuten.
‎Azkenik, nagusiek berriz ere Euskal Herrira itzultzea proposatu zidaten eta hala etorri nintzen 2006 urtean.
‎Asko dira atzerrian bizi diren euskaldunak. Kanta zaharrak eta gure artean kontatzen direnak gogoan hartuz gero, edozeinek pentsatuko luke atzerriko euskaldun horiek negar batean bizi direla Euskal Herrira noiz etorriko ametsetan.
‎Atzerrian bizi izan naizen hogei urte horietan urtero etorri izan naiz Euskal Herrira oporretan. Baina egia esan, sarritan ez gogo onez; pixka bat kostata baizik.
‎Zein dira euskaldunen asmo eta helburuak? Ba al dago joaterik Euskal Herrira han dagoen indarkeria dela-eta. Euskaldunok independentzia nahi al duzue?".
‎Beraz, bidegabea zela EHri halako kritikarik egitea, eta euskal gizarteak bazekiela nolako ahalegina egin zuten ezker abertzaleko kide guztiek egoera hartara iristeko eta Euskal Herrira demokrazia eta bakea ekartzeko.
‎Mikel Laboa, Xabier Lete, Antton Valverde, Ansa Ahizpak [478]... Artista haundi hauek ere, nork bere tankera zaharberritua emanez, Euskal Herrira zabaldu baitute Trabukoren kanta. Mikel Laboa izan genuen ahazturaren hauspetik aurrena atera zuena, gero Letek eta Valverdek tarteka kantatzen zuten Lekuonatarren doinu berri hura ikasi genuen, eta atzeneko kantaera berria, Ansa Ahizpen ahots zoragarrian aditu duguna, Elizondoko kantaldian 2008an.
‎Apaiz hau, orduan asko bezala, potro samarra zela dirudi. Beste batean hala esan omen zion Eustakio Iribarren zinegotziari, ez zela joanen gehiago Beheko Herrira , lotsagarri zeuden bideak konpontzen ez bazituen. Eustakiok orduan [368]:
‎Gaur goizean albiste alderantzizkoa, egunkari honetan bertan: Soilik gastatutakoaren laurdena itzuli da Euskal Herrira . 43 milioi pasatxo jaso omen da.
2011
‎Begiak dena bustita dauzkazu". Herrira joaten naizenetan, askotan entzuten diot hau jendeari: " Ama guztiaren beharrekoa izango zen, bera ordea!...
‎Nire auzoko kuartelean denak dira gazteak, buru egiten duen tenientea salbu, zer da ba uzkitik jaiotako putakume kabroia, ez omen du etsiko hiriko plaza nagusia odolez bustita ikusi arte, hala esan zuen tenienteak Euskal Herrira etorri berritan. Zakur zahar zornatu batek baino gehiago du gaiztotik, eta kaleko jantzian dabilenean, bele bat ematen du, beti beltzez janzten baita.
‎Asko harritu ninduen goitizenarenak, estilo liburu gehienek edo galarazita daukate edo ez dute gomendatzen?, baina, hartaz galdetzera nindoan unean, Euskal Herrira ekarri zuen motiboa aipatu zidan: zerga iraultzaileari buruzko erreportaje bat idazteko enkargua.
Herrira sartzen gara, kontrol bakar bat ere ez topatu izanaren fortunarekin. Platanondoen eta adarrak lurrean.
‎Gero, egunkarian kontratu iraunkorra egin zidatenean, areago urrutiratu nintzen, neure borondatez, baina baita giroak hartara behartuta ere. Herrira itzultzen nintzenean, banekien zer esan nahi zuten jende klase baten begiratuek: egunkari eskuindar batean jarduteak neu ere eskuindar bihurtzen ninduen.
‎Gorbeiako sai zuria! Askotan esan diat Euskal Herrira joan behar duala, ene senideei ene berri eman eta, bide batez, hura nolakoa den ezagutzera. Otxandiora, ene jaioterrira joango bahintz, laster ikusiko huke egia edo ipuina den elurrarena.
‎–Beti esaten dizut gustura joango nintzatekeela Euskal Herrira , baina itsaso zabalaren beldur naizela.
‎Baina ezustean, bertan behera utzi beharra eduki nuen neure asmoa. Egun batean, urruneko herri batera abiatu ginen errementaritzako zeregin batzuk egiten, Euriaren Herrira , eta, hara bidean gindoazela, sei soldadu agertu zitzaizkigun itsumustuan gure aurrean. Haietako batek ni ezagutu eta oihuka hasi zen:
‎Horietako batean neure bizimodua kontatzen diat, Otxandion jaio nintzenetik orain arte egindako guztia. Gura baduk, irakur dezakek, baina, Euskal Herrira hoanean, Otxandioko ene senideei ematea gura nikek. Arduratuko haiz horretaz?
‎Euskal Herrira bueltatuz, alkohola duten edariek bi aldeetako kontrabandoa ezagutu dute. Iparraldetik batez ere xanpaina eta koñaka ekartzen ziren eta alderantzizko bidea Ricard, izpirituak, Jerezak, ardoak... egin zuten.
‎Poniak, Donibane Garazitik ekartzen ziren. Baina Euskal Herrira Ingalaterratik etorriak izaten ziren.
‎Alemanen nazismo eta arrazakeriatik ihesi, juduak ere pasatu izan dira Hego Euskal Herrira . Hala dio Maritxuk(" ayudé a pasar la frontera a 39 judÃos..."), hala diote askok.
‎Garai honetan, Espainiako erresumako aduana Pirinio aldera bideratu zen, Kataluniara eta Euskal Herrira , bi herriak bitan puskaturik utzita.
‎Handik lau urtera, Axun sintoma berberekin hasi zen eta sendagileak esan zuen berriro operatu behar zutela. Berehala agiri bat eskatu nien sendagileei umeei pasaportea atera ahal izateko eta nire anaiengana bidaltzeko Euskal Herrira . Anjel Orexara, J. Andoni Lizartzara eta Maite Urretxura.
‎Eskerrak beti badagoela jende zintzoa eta edadeko gizon bat arduratu zen hartaz eta ordubete pasa baino lehen paper guztiak sinatuak ekarri zizkidan. Hurrengo egunean, Legazpiko emakume batengana joan nintzen, handik egun batzuetara Euskal Herrira ateratzekoa baitzen eta nire egoera azaldu nionean esan zidan aurreratuko zuela bidaia. Maletak prestatu eta Austerlitzeko geltokira joan ginen.
‎Martina poloniarrak, berbarako, urrira arte zeukan kontratua. Gero Galiziara edo Euskal Herrira joan gura lukeela eta, gurean lan kontua zelan zegoen galdetu zigun. Izan ere, joanak ziren nonbait sasoirik onenak:
‎Heldu eta biharamunean bertan, bestalde, dezenteko ustekabekoa hartu nuen, Nerek deitu baitzuen esanez Basurtuko ospitaletik hots egin zutela eta sudur hezurra zuzentzeko ebakuntza hurrengo asteartean izango zela (Euskal Herrira bueltatu eta berehala, beraz). Nik, ordea, agenda erabat lotuta neukan ordurako, eta, zelan edo halan, lortu genuen azkenean ebakuntza desprogramatzea.
‎Iñaki Petxarroman euskal kazetariak gogorarazten duen bezala (Lurra, zorua bailitzan), sarri gertatzen da honakoa: kalabazin bat Euskal Herrian sortu eta Madrilen metatzen da, merkataritza sare handiak nora bidali erabaki zain; ohikoa da kalabazina ostera ere Euskal Herrira itzultzea, mila kilometro inguru eginez, kalitatea galduz eta nabarmen garestituz. Herbehereetan antzekoa gertatzen da ganbekin:
2012
Herrira iritsi naiz. Aulne ibaiaren bi ertzetan eraikitako etxe
‎1796an, Espainiako Gortean euskal Foruen antolakundearen oinarri juridikoak aztertzeko batzorde berezia antolatu zen. Ondoren, 1802an, Espainiako historiarako errege akademiak Diccionario Geográfico Histórico izeneko ikerketa lana, hego Euskal Herrira mugatuz, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiztegiak argitaratu zituen. Jakituri handiko informazioaren artean, honako ideia nagusiak ere zabaldu zuten:
‎W. Humboldt Euskal Herrira etorri zenean, buruzagi batzuekin harreman zuzena trabatzeko aukera izan zuen. Baina aldi berean, Bergaratik igaro ondoren, Euskal Adiskide Batzarretako elkartearen emaitza kritikatu zuen, azken batean, bertatik ateratzen ziren pertsona ugari Espainiako karrera militarrean aritzeko baino arduratzen ez zirelako.
2019
‎– Herrira joango zara egunero, neska gazte bila, iluntzean hemen gurekin denbora pasa egoteko prest egongo direnak. Ulertzen?
‎Ez da erosoa, baina huraxe da hamabi lagun eramateko moduko ibilgailu bakarra. Herrira sartzean, Lalek galdetu dio:
‎" E Vittoria le persone plebee in essa parlano Biscaino ò Bascongado, che é difficiliss (im) a lingua d’apprendere". Eta ni hain zuzen ere bascologue edo euskalari atzerritarrei buruzko ikerketa lan bat egitera etorria nintzen Euskal Herrira , ni neu ere haietako bat sentiturik, izan ere neure haragitan bizi izan baitut zer den euskaldunen min  tzairan igotzea, goratzea edo aireratzea. Alfredo Trombetti linguistak ere sentitu zuen lilura hori, baina herrikidea, Humboldten antzera, euskararen jatorriak kezkatzen zuen (Le origini della lingua basca, 1925) eta nire lana hurbilketa xume bat besterik ezin zen izan, aukeran, Txepetxenaren antzekoagoa, ahalegin akademiko xume bat neure burua indarberritzeko.
‎Gauean, ohean, pentsatu nuen Manexek ezin zuela sumatu ere egin berarekin gutxienez behin amodioa egina nuela: Euskal Herrira etorri aurretik izan zen, Boloniako itxaronaldian; ohearen barrunbean, ohearen bakardadean. Horrek are gehiago lotzen ninduen beragana.
‎Baina lehen gau hartan zinezko une inauguratzailerik ez, eta itsasoko zurrunga urrunek ordezkatu zizkidaten gorputzen intziri desiratuak. Edonola ere, Antonio Tabucchi idazle pisarra Portugalen nola, halatsu sentitu nintzen ni Euskal Herrira iritsi berria nintzela.
‎Alabaina, ni bederen jaitsi egin nintzen, eta irudipena dut are gehiago jausi nintzela Euskal Herrira etorri baino egun gutxi batzuk lehenago. Fisikoki ezinezkoa bazirudien ere, gertatu egin zen.
‎Euskal Herrira ni hilabete baterako joateak ez zion onik egin. Jeloskorra da bera.
‎Erantzunik gabe. Jausi egin nintzen, baina Euskal Herrira hegaldatzeko ordua iritsia zitzaidan. Antzera sentitu bide zen Txepetx soziolinguista, lan bat egiteko aitzakiarekin, Nafarroako mendialdera jo zuenean.
‎hiri edo lurralde berriekiko interesa, une inauguratzaileekiko beharrizana, toki berriak ezagutzeko gogotik baino gehiago, utzitakoetatik ihes egiteko gogotik dator. Uste dut antzeko zerbait senti  tzen nuela Euskal Herrira etorri nintzenean. Edo, besterik ezean, nire peripezia existentzialen kokalekua aldatzeko beharrizana.
‎Horrekin batera, itsasoak markatutako bizimoldera egokitu nintzen, horrexek markatuko zuen nire erloju intimoa: itsas  beherarekin, hondartzara jaisten nintzen, gehienbat ibili luze bat egitera eta noizean behin bainualdi bat hartzera; itsasgorarekin, egoitzara itzultzen nintzen, trementinaren lurrin sarkorraren eta gereziondoaren su gozagarriaren artean, bakarrik, bakarregi, Euskal Herrira nire antzera etorritako euskalariak ikertzera: Landuchio, Humboldt, Webster, Dogdson, Schuchardt...
‎" l, avènement définitif de la Liberté". Ez nuen argumentu argirik nire hipotesirako baina, gaitz erdi, gutxienez baneukan aski materialik Euskal Herrira etorritako euskalariei buruzko lana burutzeko.
‎aurrena Belgikara bidali zuten, baina geroago Paueko familia batek adoptatu zuen. Imajinatuko duzuenez, ni han sortu nintzen; gero, Euskal Herrira irakasle itzuli nintzen, baina birramaren hizkuntzarik gabe.
‎José MarÃa Sà ¡ nchez Carrión" Txepetx" soziolinguista Espainian sortu zen, Cartagenan, XX. mende erditsuan, eta Ceuta, Granada eta Salamancatik igaro ostean, Euskal Herrira jo zuen. La Navarra Cantà ¡ brica (Malda Erreka) ikerlanean zientzilariengan ohikoa ez den apaltasunaz mintzatu zitzaigun:
‎Kostaldeko bidean barrena, tarteka marteka Abadiaren gaztelua agertzen zitzaidan, eta ezin ukatuko dut nire lanetarako jakintsu hura ere erakargarria zitzaidala: Euskal Herrira etorri aurretik ere, Anton Abadia euskalarien zerrendan nuen, gehienbat Dublinen sortua zelako, baina Manexek argitu zidan aita zuberotarra zuela. Hala ere, interesgarriagoa egin zitzaidan jakitea hainbat urtez Etiopian bizi izan zela, eta berak eginiko frantsesa amariña hiztegia gerora nork eta Rimbaudek erabili zuela, poesia utzirik Afrikara jo zuenean.
‎Euskal Herrira turbulentzia artean heldu nintzen, baina habiatik lehen jauzia noiz egingo dagoen txorikumea bezala nengoen, emozioa zainetan, bertigoa odolean. Gisa hartan hasi nintzen indarrak biltzen, bai Hendaiako bai Lazkaoko eskoletan:
‎Nehork ez zuen haren berririk. Ez zen sekula Euskal Herrira itzuliko. Bizirik bederen.
‎Euskal Herrira berantago helduko zen, ziur, garia, garagarra edo oloa. Baina, edozeinetara ere, Mediterraneo itsasoaren inguruneetan, ekainaren hasierarako uzta lanetan ziren normalean.
2020
‎Beranduegi, ordea. Herrira iritsi zirenerako, haurra hilik zen, nekeak, hotzak eta akidurak joa.
Herrira iritsi naiz. Postaletako bitxi eder horietakoa da herria.
‎" Gaztelauen morroi euskaldunok inoiz Euskal Herrira etortzen badira, orduan gaztelaniaz mintzatzen diren jauntxo euskaldunak izaten dira, eta euskaldun behartsuok gaztelauen menpe jartzen gaituzte, ni jarri ninduten bezala". Berriro ikusi zuen bere burua tosta madarikatu hartan eserita, eskuak babaz josita, urdaila gosez orroaka, gorputza zehatz minduta eta izerditan beratuta, beste hamaika errugabe belarri bakar edo hagin mehatzez inguratua, erresuma atzerritar baten zerbitzura kateatuta.
‎1936an, altxamendu frankista gertatu eta gutxira, Nafarroatik Gipuzkoara zihoazen karlistek ezagutu eta atxilotu egin zuten. Egun batez egon zen preso Donezteben, eta, askatu zutenean, Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes. 1940 arte erbestean ibili zen, joan eta etorriak eginez hara eta hona.
2021
‎Batzuk urrutitik etortzen dira hari argazkiak egitera, eta gero beren buruei argazki gehiago ateratzera joaten dira. Herrira sartu irtenik ere ez dute egiten, ia ia.
2022
‎Sarak badaki alfabeto latindarra irakurtzen, eta bazekizkien frantsesa eta gaztelera apur bat ere Euskal Herrira migratu aurretik. Zaharren egoitzan egunero egunkaria irakurtzen du.
‎" Nolanahi ere den, gizarte gatazkaren batean murgilduta edo hura epaitu behar duen edozein gizartetarako itaun eta gertaera unibertsalak dira, Euskal Herrira ere, jakina, erraz erakartzekoak".
‎Baina alferrik. Herrira itzuli dira Jesusek harako bidea hartuko zuelakoan, baina han ere semearen arrastorik ez. Jerusalemera itzuli dira berriro, tenpluan begiratzea otu zaie.
‎Baina, Mediterraneo buelta bakarrik ez, beste paraje batzuetara, Alpujarra, Viena, Laponia, eraman zuen lanak halaber. Baita, nola ez, gastronomiaz ari baikara, Euskal Herrira ere. Erreportaje batean Arzak bisitatzen du –" askorentzat, jatetxe hori zapaltzea, kapritxo baino, helburu bilakatu da" –, eta jasotzen ditu errezeta batzuk, abakando entsalada epela, ozpin olio berotan erretako begihandia, gazta fresko tarta ahabiduna –hatzak zupatzekoa–.
2023
‎Arren, psikologo jauna, ez pentsa ni kanpotarren aurka nagoenik. Makina bat jende etorri zen Euskal Herrira goseak hilda penintsulako hainbat bazterretatik, eta besoak zabalik hartu nituen neure herrikide gehienek bezala, nola ez nuen ba egingo, geuk ere larrutik sufritu dugu-eta arrozte prozesua, oraindik oroimenean iltzatuta dut nola kontatzen zidaten gurasoek zer nolako sufrikarioak pairatu behar izan zituzten gerraostean, nola jende askok ospa egin behar izan zuen atzerrira. Eta, aitor dut, hona etorri diren kanpotar gehienak esker onekoak izan dira herri honetan egin zitzaien harreragatik, nire senar petrala izan ezik.
‎Zuazo, K. (2002): Deba Ibarretik Euskararen Herrira . Eibar, Badihardugu Euskera Alkartia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia