2007
|
|
Terexa erakasleak pazientzia galduz, alkatearen alaba zaflako batekin etxerat igorri zuen, hunek Xano defenditu zuelakotz natura zientziako kursoaren erdian, erranez kurso horien gatik zuela burua galdu, eta bixtan dena erakaslearen gatik. Eltzea gainditu zuen xorta izan zen gertakari hau, eta herriko arduradun, apez, kontseilari eta beste jakintasun handiko jendeak bildurik, alkateak deliberatu zuen biztanleen erdian ezin bizi zitakela hoien era
|
hartu
nahi ez zuen izaki bat. " Joan bedi beraz, xoriak diren lekurat, kaiolarat".
|
|
Eta hola egina izan zen. Xano
|
hartu
zuten, esku zangoak estekatu, garbitu ere hain zen zikina eta bereber utzia aspaldi hartan, eta herri beherean zen etxe zahar batetako borda erdi lurreratu batean zerratu zuten, janari gisa arto edo ogi bihiz ohatutako talo meta bat emanez ondoan. Eta Xanok, horiek guzien artean, ttiuttiuka eta hixtuz segitzen zuen, beti atxikiz ezpain xokoan, bere irri ezti eta umila.
|
|
Alkatea, burgoi eta papo hantuz laudatzen zutena ordu artean, ahaparkatua izan zen, laidostatua, mehatxatua, eta zerbaiten egiterat manatua. Orduan bildu zituen berriz bere herriko eta nihunezko jende aditu guziak, bai emazte, bai gizon, erranez eliza aintzinean eginen zutela biltzar orokor bat, nun bakoitzak emanen zuen bere pentsa-moldea, guzien izenean
|
hartuko
delibero bat, eta azkenean, xori haurra harrapatu eta, haren kasua konponduko ahal bezain garbi eta laster.
|
|
Kaseta eskuan
|
hartuta
berriz ganbaran sartu zen urhats erne batean.
|
|
Alta, tutik ez zuen balio borda tzar hark, bazakien hori Mañexek arras ongi, halere zer herra bere suhiarentzat! Eta atera zen airearen
|
hartzera
, zionaz...
|
|
Hainbeste berri txar bat batean, ez Kaiet ez Xana ez ziren beren onean ihardokitzeko eta gainerat haurrer erraiteko beren aitatxi maitea zendua zela. Halere amak besotik
|
harturik
ereman zituen ganbaralat eta erran zeien:
|
|
Handik ilabete baten buruan, Xantxo eta Kattinak ilerritako bisita bat egiten zutela, orhoitu zire aitatxiren opariaz. Etxerat eta, sekretuaz ez zirela gehiago zordun erabaki ondoan,
|
hartu
zuten Mañexen ontzia eta baratze xokoan zen pikotze baten azpian ongi gorderik zabaldu. Han kausitu zuten paper mustupilakatu zahar bat, nun hau irakurtu zuten:
|
|
Ez duk ulertzen! Haugi hunarat, ordu duk aztiantzako gauzetan barnatzea, aspaldian enekin ibili ondoan, jakinean ezarriko hait, egun batez horrela ene segida
|
hartuko
duk, beharbada.
|
|
...ago, anddere xakur ttette horietarik, ileak goiz guziz orraztaturik, usainonez (diotenez, bainan ez duk hala ez!) eta krema zerbaitez apaindurik, lepoan distirant eta girgillatsu koilarre bat, azukre mokor baten biltzeko altzoetan jautzika xanpa mehar eta xehe bat bakarrik ateratuz, lumadun izakien arrabotsa iduri baitu zakur ots bat baino gehiago, kapa eta xingolez beztiturik bere madamaren antza
|
hartuz
, gure kastakoa zitekalarik nahiago baitu bi hankadunen arrazatik agertu, ezin baitu emerik ere ezagutzen ahal, zituen bi mokorroak kendu baitizkiote gazte gaztean, lasai, legun eta umil egon dadien, beti beropean, saloian bereziki, edota negu betean su bazterrean mimenezko zare oihalez apaindutako xirtxil batean etzanik, nun ez den ere, gauza harrigarria, bi hankadunen ohantzean sartzen, izitua, ...
|
|
Goiz goizean merkaturat heldu ginen eta, lehen jende saldoa lekuen
|
hartzen
ari zen, bakoitzak behi, ardi edo zerri tropa bat estekatzen zuela burdinezko kadenetan, bertze batzuk aldiz saski edo zareetan zituzten mozkinak lurrean hedatzen denek ikusteko gisan, aitak aldiz zaldia uzten zuela bere karrosarekin merkatuaren erdian zegoen platana erraldoi baten azpian eta giderrak enborrari estekiz — zaudezte hor biak, itzalean izanen zirezte sarri — eta, bere karro... Goiza joan zautan kasik ohartu gabean jendez mukurru zen plaza hartan, eta ordukotz begiak klikaka hasiak nituen akidura eta lo eskasa gatik, azkenean jarri bainintzen karrosaren alkian, handik bederen goradanik ikusten nintuela merkatuko harat hunatak, emazte, gizon, kabala, erhauts eta kearen artean, aments batean bezala.
|
|
Eguerdi aspaldixkan pasatua zen, elizako erloiuak jo zuenez bainakien, aita beste bi gizonekin, eni keinu ahin bat eginik, joana zen ostaturat, noiz ere izitzeko harridura batek
|
hartu
ninduen, batbatean, platana abarrari lotua zen aitaren zakua igitzen eta goiti joaiten ikusi nuelarik — jes, zer mirakuilu da hau — eta lasterka abiatzekotan nintzen aita abisatu beharrez norbaitek zakua ebasten ziola, orhoitu nintzalarik berak errana, ixilik egoiteko edozer gertaturik ere, eta zozo baten gisa, begiak borobil zapartaturik, lotsati eta ez hainbat adore, gure zakua arbola... Eta, orduan galdezka nindagon nihauri, zer da ixtorio hau, ez jakin nun zer begira, hostotza sasitu hartan ez baitzen deus antzemaiten, zer erranen nion aitari ikusiko zuelarik bere zakuaren falta, noiz ere — bena, bena, zer da berriz hori?
|
|
Hauxe zen ixtorioa! Hainbeste denbora gutiz hainbeste gauza bitxi gertatzen zen ene begien bixtan eta lotsadura edo harridurak
|
harturik
, deus ezin erran ez egin, nigarrak kasik begietan nintuen, ahalge, beldur, zerbaitetan huts egiten nuela eta nik dakita zer sendimendu nahasten baitzauzkitan barnean, abantxu dolutua zertarako debru merkaturat jin nintzan, daldaran zaldiari lotu nintzan, hura bederen ez zautala berekin emanen — nor debru da gizon zikin eta itsusi hori, zer behar du gure karrosan sarturik... — enbeiak tiraka aihertzen ninduen ostaturat aitaren ikusteko lehiarekin, bederen zerbaitetaz ohartaraziko nuela — eta sekulan zaldia ere ereman baleza!
|
|
— ez, haurra, eta ez diat jakin nahi ere... badakik zertako? — egia, ahantzia nuen — ixilik... ixilik egoiteko manuaren gatik, eta ixildu nintzen hainbeste nuelarik erraiteko, aitak zaldiaren giderrak
|
hartu
zituen hitz bat erran gabe, eta biak oinez eta bakarrik, karrosan norbait zelarik alta, abiatu ginen merkatutik etxerateko bidean. Hiritik ateratu eta, alkietarat iragan ginen eta zaldiaren urhats inarrosiaren menpe abiatu etxerat buruz, karrosaren kulunkak loa ekar arazten zautala nahi gabez.
|
|
Zokoko kanbarako murrua desegin ginuelarik, nik bainuen pikotxa eskuan, harri mokor bat kolpe batez dautzarazi nuen ustegabean eta zilo batean agertu zen pistola erdoildu zahar bat, segur bere lekuan ez zegoena, gure etxean nehork ez baitzuen holako tresnarik ibiltzen, ez ihizin ez bestela. Zer harridura, enetzat hasteko, zeren eta aitak, deus izan ez balitz bezala segitu zuen, pistola eskuan
|
hartuz
zabortegirat botatu nahiz, zirtzilkeri bat bailitzan, bainan, nik, txistez, besoa hartu nion — ez, zertako bota. Nundik dator, zure ustez, botiga tzar hori?
|
|
Zokoko kanbarako murrua desegin ginuelarik, nik bainuen pikotxa eskuan, harri mokor bat kolpe batez dautzarazi nuen ustegabean eta zilo batean agertu zen pistola erdoildu zahar bat, segur bere lekuan ez zegoena, gure etxean nehork ez baitzuen holako tresnarik ibiltzen, ez ihizin ez bestela. Zer harridura, enetzat hasteko, zeren eta aitak, deus izan ez balitz bezala segitu zuen, pistola eskuan hartuz zabortegirat botatu nahiz, zirtzilkeri bat bailitzan, bainan, nik, txistez, besoa
|
hartu
nion — ez, zertako bota. Nundik dator, zure ustez, botiga tzar hori?
|
|
Hainbeste zen neke nun, gehiendu eta, beren haurrak oro joan ziren egin ahala urrun, beren bizipiden bila dudarik gabe, bainan gehiago, bake bila. Mezulariak azaldu zuen Pettanek mendia utziz Xemark berari galdetzen ziola bere etxean
|
hartzea
, bere haurretan pobreena zelakotz, eta gisa hortan, bera iduria nunbait Ez zitzaiola posible hirietara joanak ziren haurren etxerat joaitea, hori baino iltzea hobe zaiola. Xemark berari zuela, beraz, egiten proposamen hau:
|
|
Xemark berari zuela, beraz, egiten proposamen hau: edo
|
hartzen
zuela bere etxean hil artino, edo bera, Pettan, ezbeharreko lerrakada baten ondotik, leize zulo batean behera jautzi eginen zuela. Eta, Jainkoaren manamenduek norbere buruaz beste egitea kondenatzen zutenez, istripuak ez ditu debekatzen, beraz, jadanik hautatua zuela leku bat nundik ere bere jauzia ez zuen huts egiten ahal eta denek, Jainkoa barne, sinetsiko zutela zortearen ezin aurrikusizko hala beharra, desohorerik ez zadin izan nehorrentzat.
|
|
Edozoin gisaz, mendi madarikatu hau, etxe madarikatu hau eta emazte madarikatu hau utziko ditut ahal bezain laster. Jesus berak, hura karlos bizi izan baita irriskurik ez
|
hartzeko
, konprenituko nau, oi zortea!"
|
|
— Maddi, uste duzu aita etxean
|
hartzen
ahal dugula. Ala erran behar diot leize zulora buruz abia dadin?
|
|
— Hobe duzu zurekin
|
hartzea
, erran zuen Maddik.
|
|
Ez dut hortako gogorik, erran zuen herrenak. Baratzeko lurrik hoberena
|
hartuko
dautazu, eta hori ez da pusatzen ahal: haratago, dena harria da!
|
|
— Gero berantegi izanen da, zuk hoberena
|
hartuta
.
|
|
— Andere, zehe bat lur
|
hartu
dauzut, golde bat baino gehiago itzuliko dauzut!
|
|
Berak bazakien ba nola eginen zuen baratze landa zabal baten egiteko. Hitzaren atxikitzeko, aitzur eta jorrak
|
harturik
, etxe gibeleko lur eremu zilokatua landu zuen, hunat joz, harat pusatuz, egunak eta egunak han kunkurturik, eskorga eta palak eskuetan, ari zen ari, ziloen tapatzen, gaineko lurra planatuz eta denbora berean itzuliz, nihunezko ongarri, kaka, xori ondarkin, oilo luma, sukaldeko arrasta eta nork daki zer sakatzen baitzituen lurraren gosea ezin asez. Azkenik, sasietan zurkaitz ondo meta bat mozturik, esparru baten xutitzen hasi zen, argazkietan ikusten den bezalako zerrailu pollit bat eginez baratzearen inguruan.
|
|
Biharamunean, berriz bere arnesak
|
harturik
, baratze berriaren lantzen hasi zen, bainan aldi huntan landareak hor zituen eta egunean egunekoa, sasoinean sasoinekoa, porru, aza, tomate, piper, marrubi eta jainkoak daki zer agertu ziren, Maddi, Kaiet, Luixa eta Xemarken plazerrarentzat, nahitaez. Ez zen guti harro gure Pettan, errana eginik, eta ordutik etxeko bizia ere lasaitu zen pixka bat, Maddik ez zeiolakotz gehiago so bortitz hura egiten, uste gabean berak ere erran baitzuen:
|
|
Ene beharriak, beren laburtasunean, beti zai dirade eta ene zakur lagunek diotenaz, kartierreko hoberenak ditut, kanpoko ala barneko kalapita edo arrabots guziak entzuten ditut eta jakinean ala sekretuan egiten diren gauzak senditzen. Nahiz ez den beti gaitz hortaz ohartzea, ikusten badut batek edo besteak besoetan ene
|
hartzeko
desira duela, segur naiz nunbait zerbait ongi ez dagonik badela. Hola entzuten dut usutan, batek" a, hi ba, zakurra lagun bat hiz, konfidantzazkoa, hi ba..." eta handik berehala besteak nau deitzen" llabri, te, te, haugi haugi enekin, gu biek elgar ulertzen diauk hobeki..." jakin zazue orduan hobe dutala biekin akort izaitea, bat ez bestea hautatu gabe, zeren eta zerbaitetaz edo nunbait elgarren samur baitira, eta nik, pairatzeko partez, nahiago dut biekin ongi izan, hori ikasi dut ene bizi luzeari esker.
|
|
Ez ditu ardiak atera, bainan dilingo zen makila beltz bat
|
hartu
du, zaku handi bat bizkarretik ereman eta joan gira biak oihanari buruz. Nekez segitzen nizaiola, bi hankaduna aintzinean bazoan, burua apal eta haritzondo baten albora helduta, han plantatu da, niri buruz itzuli eta orduan dut ikusi, espaldari kontra emaiten zuen makila luze eta beltz harek bi begi zulo bazituela, beltzak heiek ere, eni so zirela azkar, eta handik, su, pindar eta danbadak
|
|
Gauzak hola, beste bi negu pasa ziren familia areagotu zenetik, Pettani, gogoratu zitzaiolarik azken bidaiaz artatu behar zuela, bere munduko pasaia ttipitzen ari zaiola aitortuz" azken zapetak preparatzen dituk holako horietan, oi zortea! " eta deliberatu zuen hil kutxa baten egitea, berari egokia zitakena, hau ez baitzitaken beretzat nihun ez zeneko lan bat, neurriak behar bezala
|
hartzen
baziren. Bazakien mahasturiak hil-kutxa berriak saltzen zituela, kebide sahetsean, agerian, egun oroz orhoitzeko lur huntako bizia laburtua zuela eta noiz nahi joateko prest zela.
|
|
Oi zortea! Ordu arte bazuen ba zer eginik, eta kontent zen bere buruari ez baitzuen erraiten ahal" hau edo hori egiten ahal huken eta ez duk egin", bainan ez, bere buruaz arras satifos zen, pipa
|
hartu
zuen eta supazterrean jarri asebetetako eran.
|
|
" Gurasoak ez omen dira hautatzen, familia den bezala
|
hartzen
da", nork deabru zuen hori kantatzen. Eta bai, familia heldu den bezala onartu behar da, ados naiz, bakarrik eneak ez nau ni onartu.
|
|
Arrats hartan, Maddi sartu zen sukaldean, aitatxi Pettan gau on batez agurtzeko xedearekin. Atea zabaldu bezain laster, erre usain zakar batek
|
hartu
zion sudurra eta ikusi zuen supazterreko ikatz mordoaren gainean, araugabeko gauza bat: aitatxi eroria zen, buruz behera, ganibeta eta zurkaitz xiri bat eskuan zituela oraino, jauntziak erretzen hasiak zitzaizkiola.
|
|
Dozierretan deus ez bada agertzen ere, uste dugu bederen Maddi eta Lastagak holako gauza bat onhartu zuketela pentsatuz laguntza pixka bat bilduko zutela bai diru aldetik, bai lanen egiteagatik. Bainan, gertatu beharra gertatu zen, eta handik laster" lotura azkar batek
|
hartu
zituen Maddi eta Olate, hau gizon lerden eta gaztea izanez, ez baitzuen Maddik lan handirik izan hunen enganatzeko, bera ere gazte eta asebete ez izaneko neska baitzen". Noiz eta nola deliberatu zuten geroko ekintza, nehork ez daki eta auzoek diotenez, errejistroetan ikusi dugun bezala," laster hasi ziren Lastagaren goaitatzen edo elgarri keinuka ere beraren bixtan, hunek ez baitzuen deus entzuten ez ikusten, alta hainbeste duda zuelarik Olate jin aintzin".
|
|
Auziko txostena irakurtuz, ohartzen gira Olatek berak xehetasun gutti eman zuela, dudarik gabe beldurrez horregatik irriskuak
|
hartzen
zituela, bainan aitortu zuen, egia edo ez," ez nuen nahi nik hortaratu, Maddik nau enganatu", eta" zertako ez duzu errefusatu" galdegin ziolarik jujeak," ez nakien zertan nintzen eta nun nintzen.." errantzun omen zuen. Bainan, beherago, eiherazainaren lekukotasuna agertzen da berriz eta harek dio" Olatek du Maddi enganatu, hori ez bazuen egiten, berak ere etxe hartarik kanpoa zuken, eta norat joanen zen?".
|
|
Gertakaria bera aipatzeko, epaiketan konsiñatua den bezala, hala nola pasatu zitezken gauzak. Urtarilaren hastapenean iduriz, mila zortzi ehun eta hogoita bederatzian, deliberoa
|
hartu
zuten zerbaiten gisaz Lastagaren desgertaraztea. Modu bat edo gehiago zalantzan ezarri zutenez ez dakigu, bakarrik eiherazainak zionez" ainhitz lekutan ikusten ziren Maddi eta Olate, ixilka, ikerka, hau ikus hura hunki, hunat so egin, harat behatuz, nabari zen ez zakiteka oraino..."" zer?" erran zuen jujeak, eta" nik ez dakit, ez nintzan heiekin" eta" nolaz dakizu beraz zertan ari ziren?", eta paperrean ez da deus gehiago idatzirik.
|
|
Herriko ehorzketa, bataio, ezkontza, komunione, absoluzione, katexima, edo elizako ofizio guziak airean eremaiten zituen, baita ere, denbora berean, nortsu zen mezarat heldu goaitatzen, ilherrietako belardia tapikatzen zuten haurrak erasiatzen, horiek guziak ondorio eraginkor bainan irudimen gabeko jokabide batean. Igande eguerditetan, ardura heldu zen gure etxera jatera eta oilaskotik bietan
|
hartzeko
ez zen herabe. Mahaitik ateratzen ginen bezain laster, gure lekua ez baitzen gehienen artean izatea, gure azken bekatuak kondatzen zizkion amari, pentsatu gabe kofesioko sekretuaren haustea zitakela hori, begia bizi, kontzientzia garbi, kafe kikerra eskuan, buhaka beroxe zuelakotz.
|
|
Apez berriak ez zuen nihundik ere hartaz begien baztertzeko xederik izan, dudarik gabe. Ikusi zuen, estimatu eta, azkenean, gogoan
|
hartu
. Ene arrebak, bere sekretuzko karnetean kontsiñatzen zuen bezala eta, nik jakinez nun gordetzen zuen irakurtzen bainuen ixilka, gertaera ontzat hartu zuen bainan ez zuen gehiagoko komentariorik egin.
|
|
Ikusi zuen, estimatu eta, azkenean, gogoan hartu. Ene arrebak, bere sekretuzko karnetean kontsiñatzen zuen bezala eta, nik jakinez nun gordetzen zuen irakurtzen bainuen ixilka, gertaera ontzat
|
hartu
zuen bainan ez zuen gehiagoko komentariorik egin. Aitortu behar dut, ene zortzi urterekin, miresturik nengoela holako" amodio" ixtoriaren jakinean izateaz:
|
|
Azken batean, hamabost urtez berak buru eman zuen herri hartan eta ez zuen laguntza baten beharrik, bereziki hainbeste ahuleziaz hornitua zen apez gazte jilufri baten ganik. Bixtan dena, koralak sofritu zuen eta kasik gelditu ere, bainan ene arrebak bere lekua berriz
|
hartu
zuen eta eliza guzian berriz ezagun ziren" te deum" eta beste litaniak, hauek gure apez xaharra loriatzen baizuten, bere beharri tutek ez bazuten ere deus ezagutzen musika mailan, bederen igandetako oilaskoaren berri izanen zuela berriz handik goiti.
|
|
Hiru aste pasa ziren jakin ginduelarik, goiz batez, gu haurrek merezi ginuela" gure xintxotasuna konduan
|
hartuz
" ateraldi ttipi baten egitea itsaso hegira. Ez naiz arras segur, bainan, badut beldurra, geroak erakutsiko daukun bezala, gure itsasorateko bidaia horrek bazuela beste helbururik, gure ez zutenez buru xokoan Xantianaren ikusteko xede ttipi zonbait, zertan zabilan bere leku berrian eta nola konpontzen zen bere izaera ezustezkoan.
|
|
Adios lisatze, kozina egite, buketa hedatze eta beste lan murriztu eta etorkin gabeko horiek, ez dira beretzat, Xantiana bezain gisako neska batek beste gero baten mentura behar zuela" aterako da segurki, badaki zer ari den". Denak ongi zoatzin beraz, amak ez zuen kezkatu behar, eta" nahi baduzu bederen, denbora puska bat gehiago atxik ginezake hemen, kontratuz kanpo, bixtan dena, hain gira beraz kontent, bazter guziak airosten baititu... dute bat
|
hartuko
duzu? ".
|
|
" Haur maitea, Zure mezan parte
|
hartu
dut egun, beharriak zabal eta erne, behar orduan hor nintakela zure laguntzeko. Ez dut hortaratzerik izan hain duzu berriki eta lerdenki zelebratu Gure Jaunaren Ofizio Saindua.
|
|
2 Xutik ezin egona baduzu, ahalaz ez zaitela Ama Birjinaren estatuari berma, are gutiago besatraka
|
hartuz
musuka.
|
|
— Eta ispiluaren aurrean, badakik zer kolore
|
hartzen
duten?
|
|
... kamamila erran duk? Zertako ez, biak hizkiz iduriak dituk eta balitekek gaizki
|
hartu
dutan botiga tzar horren izena...
|
|
Ehorzketak heldu den astelehenean iraganen dira herriko hilerrian. Eskerrak gure penetan parte
|
hartu
nahi duenari. Jana Mari Zubieta, bere laguna eta Ion bere semearen partez"
|
|
Hori izan zen eltzea gainditu zuen ttorta, eskolako aitzindariak ene aitatxi amatxi galdekatu zituen" ez da posible, ez du hola segitzen ahal, ez hemen hasteko" eta ene arbasoek segidan, hain ziren despitatuak, ene balentriak kontatu ene aitari: "
|
har
ezak berriz hirekin, guk ezin diagu deus atera".
|
|
Eta bestea aldiz, ez bada nehoiz ez nihoate joan, ez du sekulan jakin enekin zer eta nola egin. Haurra delarik, aita batengandik espero dugu gure eskolako bizian interes
|
hartzea
, adiskideek eman kanikak miratzea, xokolet puska bat askaritzat ematea, kartabla pisuegi bada garraiatzen laguntzea, xoriek habian dituzten umeen erakustea, eta abar. Ez, bera ez da joan!
|
|
Jende guti bildu da, hogei bat gorenez, denak ere zahartuak, ezagutzen ez ditudanak gehienbat, salbu aitatxi eta amatxi, gaizoak, negarrez urtuak, batek besteari besoa emanez. Beren aitzinean, kutxa bi xibaleten gainean pausatua, emazte bat beltzez beztitua, berrogei bat urtekoa iduriz, berria izan behar daiteke, ene aitak laguntzat
|
hartu
zuena bere mozkor garaiak utzi zituenetik. Ez dut uste ama hor daitekeenik, ez dut ikusten ez sumatzen ere, ez zitaken zer nahi gisaz bere lekua hemen!
|
|
Orduan naiz ohartu emazte haren ondoan zagola hamar bat urtetako mutiko bat eta eskutik
|
harturik
erraten zion: " Ale, goazen etxearat Ion, orain bukatua da".
|
|
—... ez. Ez tik sekulan tintarik ez zizelik hunki ere, arra zelakoan eta bere leinu kideen aitzinean ez zegiolakoan komeni hartaratzea, nahiago zitian gezi arkuak
|
hartu
eta pizti bila joan larretan gaindi, edota harpoi edo amu haga batekin ur bazterrean egon arrain esperoan.
|
|
—... begozte, urrun dituk oraino. ...n luma hezurrarekin egina duk, hautatua, leundua, zulatua eta ufatuz soinu bereziak ateratzen ikasi diat... xarmagarriko soinuak... hegaztien pareko histuak... beraz, honekin egiten ditiat ene eskariak, baina ere uros naizelarik Abaren oroitzapena jautsarazten diat suaren eta kearen eraginez, harpe zuloetan enetzat agertzen balitz bezala, histu soinu batez jauzten laguntzen diat, haren berotasunak
|
hartzen
nik, nik harena hartzen diat...
|
|
... orain duk unea,
|
har
ditzagun lastargia, ikatz kutxa, errauts gorria, eta goazen... harkaitz zutabe horren ondotik doa lurpeetarako bidea, xendra... eta han ormaren zabalean ikusiko duk Aba garbitu duen basa idia... gorriz emokatua... gezi bat saihetsean... eta ere abelgorriak, oreinak. Baina, ez dituk bakarrik ikurrak agertzen hemen, orman tilingo diren harkaitz puska horiek erabiltzen ditiat ttunttunaren egiteko, orein adar punta batekin, jo eta jo ari nauk gure arbasoei deika, entzun gaitzaten...
|
|
... ene ar kidea kontent izan hadi, hirekin iragan une onak gogoan ditiat, ez ninduan jotzen, ez mespretxatzen, abere larru beroaren azpian
|
hartzen
ninduan, goxo goxoa, eta nik gogoa nian airean, ikusiz koba zuloa, arpea, esku zabalak, esku nabak, xirula, ormetako tintak, larru gorriak...esku gorriak... hire besoak...
|
|
Denak urruntzen ari dituk, ene etxetik eta herrirako bidea doblatu duk, eta gainera lehenago sekulan ikusi ez nituen patar batzuetaz ere gehitua izan duk. Eta izugarri dena, autobusa
|
hartu
behar dudanean, beti presan duk, lasterka joan behar diat haren kausitzeko, usaian ni heltzen nintzelarik baino goizago abiatzen zidak.
|
|
Jendeak berak, ni heien adinean nintzen baino gazteagoak dituk. Berrikitan, ene lantegiko erretretadun batzar batetan izan nauk eta harritu nauk ikustearekin zer ñiñiak
|
hartzen
dituzten orain langile gisa! Halere, aitortu behar diat guk ginen baino ongi ikasiagoak direla:
|
|
—... begozte, urrun dituk oraino. ...a duk, hautatua, leundua, zulatua eta ufatuz soinu bereziak ateratzen ikasi diat... xarmagarriko soinuak... hegaztien pareko histuak... beraz, honekin egiten ditiat ene eskariak, baina ere uros naizelarik Abaren oroitzapena jautsarazten diat suaren eta kearen eraginez, harpe zuloetan enetzat agertzen balitz bezala, histu soinu batez jauzten laguntzen diat, haren berotasunak hartzen nik, nik harena
|
hartzen
diat...
|
|
... zer debru, ez datak bakerik emanen bere lapin zikin... xo... xo... zertan nintzan... a ba, hola pasatu dituk uda huntako egunak... suerte on bat ukan diauk holako langilearen kausitzea... langilea bai, bainan ez lan gose diren hoietarik ez... gozoki ari den bat, karkulatuz... denbora
|
hartuz
ere zonbait aldiz... auzoeri ez zeian ez sobera gustatzen hori... bena, bakotxak bere heina... eta beti prest halere... iduriz frango laket zian gure etxean... eta frango ontsa akomatzen gintian...
|
|
...k erran nahi zian nitan konfiantxa bazutela nunbeit... nitan kondatzen ahal zutela... kabalen haztera eta etxeko lanen egitera jiteko prest nintzela erran neian... zoazte gustian, maitasunezko bidaia baten egitera... tortoil pare bat bezala... badukezue beharra, etxaldeko trabak baztertzeko pixka bat... ingurumenaz aldatzearen beharra... hik, Xexili, bereziki hiritar izanik luzaz... aire amiñaten
|
hartzera
...
|
|
... hire erraner bai, banikek hortaz zer... erran... nihaurek, sudur puntatik neramakela nahi bahu... gaizo ni... hi bezalako emazte galant eta distirant batek burua galarazteko baizik ez luken... bainan... hola hobe beharbada... gu biek badikenau gune iduritsu bat... egun batez baitugu itzuli handi bat
|
hartu
itzuliezinezko itzuli bat... erran nezaken... bainan horiek gure egitateak dituk... nehork ez dik deus jakin behar...
|
|
— Ez likek beste beharrik, eni
|
hartzea
! Saia daitezela ikusteko!
|
|
Ez zuen ez konprenitzen nolaz bere haur gehiena harriturik zagon herri huntako alor eta pentzetaz. Eztare Joanesen sensualitatea, hunek nahi baitzuen
|
hartu
plazer tresna bat bezala.
|
|
Xano ttipia zen bakarra erakasleak aditzerat eman ixtoriekin amentsetan galtzen zena, bereziki hegaztin kontuetan. Bere lagun guziek xoro batentzat
|
hartu
zuten, goiz batez, kondatu zuelarik nola ohazpian gordetzen zituen zapetak atzartu eta xori bilakatu ziren eta airean abiatu kanporateko leihoak zeharkatuz, gaua han eraman jostaketan, berriz zapeta erarat itzuli artean, azkorrian. Beste egun batez, erran zuelarik nola gau ainara batzuek besotik poliki harturik ereman zuten zeru gorenetan gaindi, oihan, herri, mendien goikaldean jauregi miresgarri batetaraino, orduan irriz zaflaka eta imintzioka ari zitzaizkion eta geroztik Xori buru izen gaitiaz apaindua izan zen betiko.
|
|
Bere lagun guziek xoro batentzat hartu zuten, goiz batez, kondatu zuelarik nola ohazpian gordetzen zituen zapetak atzartu eta xori bilakatu ziren eta airean abiatu kanporateko leihoak zeharkatuz, gaua han eraman jostaketan, berriz zapeta erarat itzuli artean, azkorrian. Beste egun batez, erran zuelarik nola gau ainara batzuek besotik poliki
|
harturik
ereman zuten zeru gorenetan gaindi, oihan, herri, mendien goikaldean jauregi miresgarri batetaraino, orduan irriz zaflaka eta imintzioka ari zitzaizkion eta geroztik Xori buru izen gaitiaz apaindua izan zen betiko.
|
|
— Bainan, burutik joaiten ari hiza ala nunbait kaska gaixto zonbait
|
hartu
duk?
|
|
Ez zen ez gaitz izan taula puska zonbaiten biltzea: seila
|
hartu
eta tiraka, bihurdika, ostikoka hautsi zuten eta, gelditzen ziren taula puskekin, egin zituzten lau lerra berek behar bezalakoak. Gaitzago izan zeien, haatik, heien estekatzea oski ferratuetan.
|
|
— Ez zakala beti dena beltz ikus, gaizo mutikoa! Irri egin ere badiauk ba, bigarrren pentze hura
|
hartu
dularik, gure gibeletik hixtuka ari zen ihiztari zozo hua lekian gainean utzi diauk, ba ala ez?
|
|
", jan aintzineko otoitza hasi zuen Kaietek, denak xutik zaudela eta azken hitza erran orduko, guziek" halabiz" erran eta jarri ziren mahainean. Maixanek salda bero beroa ekarri zuen, pausatu eta gizkeia
|
hartuz
eman zion lehen partea Kaieti. Antton eta Ximun ixil ixila ziren, burua apal, sudurra kasik azitaren barnean, beha hea nondik aterako zen ekaitza.
|
|
Zerbait herrestaka ibili balitz bezala eta denek behererat emaiten zutenan. Hixtuka ari izanik, ez din arraposturik ukan eta berriz etorri delarik, bidea
|
hartu
din gain behera. Abiatu orduko bizikletako errotak zilatu zizkion alanbre puska batzuen gatik eta kasik han berean, bi zapeta ferratu zikinduak eta bustiak harrapatu ditin:
|
|
Abiatu orduko bizikletako errotak zilatu zizkion alanbre puska batzuen gatik eta kasik han berean, bi zapeta ferratu zikinduak eta bustiak harrapatu ditin: lotsak
|
harturik
han utzi ditin eta jandarmeen abisatzerat joan dun. Bidean apezari kondatu dion ze gertatzen zen eta hunek, ustez eta zerbait bitxi gertatu zela herrian, zeinuak jo arazi ditin...
|
|
Oldarturik, hunek berriz Piarresi bi paso eman dizkion, bestaldian hobeki kasu eginen zuela nor zertaz akusatu gabe! Eta azkenik, Piarresek Olaberri papotik
|
hartu
din eta arroilan sartu, baizik eta berak egina zukela kolpea beren auzo harremanen arregelatzea gatik!
|
|
Afaria bukatua zenez geroz, usaian bezala Kaietek
|
hartu
zuen egunkaria, ixil ixila eta hasi zen irakurtzen.
|
|
Xinkoa! nork daki nun den, nork joan daukun!" makila
|
hartu
zuen, boneta ezarri, palto zahar bat bizkarretik eman eta zanpa zanpa abiatu zen kanporat buruz.
|
|
Grefierrak deitu zituelarik, Pettanek
|
hartu
zuen boneta eskuan, besoa eman Kattalineri eta sartu ziren biak tribunaleko gela handian, banka baten puntan jarri beste jende zonbaiten artean eta ixil ixila, burua apal, beha egon zer nola pasatuko zen. Jaun juje arropadun bat han zagon jendeari buruz jarria, bi epaile lagun aldean zituela berarekin solasean ari.
|
|
... urteak joan... denbora joan... nausietxekandereak eztitu zitian, bai segur, nitaz arta gehiago
|
hartuz
: heiekin askaltzen ahal nindian, artetan arno xorta bat ukaiten nian igandetan, ene lanak ez zitian hain bortitzak, ohartu zitian ahala ttipituz ari zitzaitala eta arras ontsa konprenitzen zitean gauza hori, nun ari zitzaizkian biak, aldizka edo betan, familiako seme bezala nintzela etxe huntan, beren haurra bezala konsideratzen nindutela eta horrengatik ene geroaz kezkatu behar zutela, eta hola beren ustez bainan" ez bortxaz he, hiaunez", berrogoi urtez goiti xerbitxu egin ondoan, erretreta on bat merezitua nuela, bai segur" zertako ez hik ere bestek bezala", eta hola sar nindaitekela" o, ez behala ez, bainan denbora puska baten buruan, hik nahiko dukalarik bakarrik, badakik Donapaleun baduk erretreta etxe bat, Giscaren emaztiak benedikatia, uste duka zer uhuria, halakoa eta holakoa han dituk aspaldi huntan eta hain dituk laket nun etxia ez die aipatzen ere, eta jakizak ez hizala ahantzia izanen, jinen gituk hire ikusterat ahal bezain usu, ez hadi lotsa izan, ez hadi griña hortako, jana, edana, loa, denak izanen dituk, zer xantza, badakik serorak dituk gero han hire zerbitzuko, orduan... prest izanen hizalarik... bena, ago gustian he!
|
|
— Jar hadi, aperitifa bat
|
hartuko
duk
|
2008
|
|
Antton Xabatene, Beñat Paxkorene, Bautixta Pintarrene, Manez Zimelene. Kafe ttintta baten
|
hartzen
ari dira besteak etorri artean. Badakite Joanesek ongi banaturik ezarriko dietela bakoitxari bere lana, hesol edo paldo jartzaileak alde batetik, burdin hari eta sare finkatzaileak bestetik.
|
|
Ikusiz bozak goraxko altxatzen hasi zirela, Joanes, etxeko nagusiak ez ditu utzi bazterrak samintzera. Hitza
|
hartuz
erraiten deie: Ikusteko zein eskualdek daukan gizon andana bizkorrena, nik uste dut elkarren arteko kondaketa baten egitea zenuketen hoberena.
|
|
Goizeko seiak aldera, argi zirrintan, Piarre Beltxa, pertsularia, auzo herrira zoalarik Ihauteritako bestara, oartu zen Haritxeneko labaki hesleak kantu eta irrintzinaka bakoitxak beren etxeetarako bidea
|
hartzera
zoatzila. Barrandatu zituen eta kantu hau moldatu zieten:
|
|
Ahalgetua zen! Egun, zuriek
|
hartzen
zuten iztil beltzezko emokadura horrengatik!
|
|
Katixak sarrarazten ditu bi gizonak sukaldera, bi kadiretan jarrarazten eta ontzitegiko taulatik gutuna eskuan
|
hartuz
, dio auzapezari: Zuhaurek ere irakur zenezake ba gutun hau, bainan nahiago dut amaren ahotik entzun ditzazun hemen izkiriatuak dituen ezin asmatuzko kakolakeriak.
|
|
Axuranta oinustean zenbait ordu egona naiz hatsa
|
hartu gabe
! Ez baitzuten arrosaren usaina puttiko horren oin horailek.
|
|
Nihoiz ezin daitekela gutan soldado segurrik... Behar ditugun sendagailu bereziak ezin ditugula
|
hartu
familiako gozoan baizik.
|
|
Azpi behako batean ikusi du Sapateiko Marie Battit ere, besoak kurutze bere bular nasaiak ezin gordez ari zela! Sakeleneko Katixa meza horretan aurkitzen eta brixtez xutiturik joan zen bizkar estalgien
|
hartzera
, apezak erran lekura. Bi andere soka tirarien bizkar zabaletan ezarri zituen amultsuki.
|
|
Eritu zen, xotina jauzirik. Halarik ere, atsegin handitan sartu omen zen, ziolarik, on zutela, Balitzaneko Zuriek, iztilean beltzaldi on baten
|
hartzea
eta, menturaz, Gorri pagano horiek ere doi bat xurpailtzea elizan.
|
|
Ikus zenezake berrogei urte dituen nere bihotz hau, bizian lehen aldikotz dela amodioaz eskale xumea zu zaren bezalako miresgarriaren aurrean. Sinesten dut, nekezia eta traba aunitz pairatu duzula! Bainan, orain iduri luke, sakelak bete ondoren, besteak ez deus batzuentzat
|
hartzen
dituzula. Iduri zerbait mendekioren menean nahi duzula mundu guzia ezarri.
|
|
Peio eta Marie Leonak elkarretaratzeko hautatua duten arats zoragarri horretan, bi sorginak hertzain jantzietan agertuko dira eta hurbilduko Porroxkeneko itzulira aratseko hamaikak baino lehenago. Ikusiko dute Peio etortzen, zurubiak
|
hartzen
eta haieri gora iragaiten Marie Leonak esleitua dion leihotik barnera sartzeko.
|
|
Bi kaxketadunek ikusi dute orai gure Peio amorosa, hesi bazterrez, ixil eta burua apalduz hurbiltzen belartegira. Hortik zurubia
|
hartuz
laster xutik ezarri eta mailadiari gora leihoratzen. Hau bertan idekirik barnekalderatu da gure gizona.
|
|
Lehena Xemartinen ihardespena: zazpi daldaraz ikaraturik harma
|
hartu
du! Bi tiro igorri pentze bazterreko haritz abarretara.
|
|
Zizkok bere gain
|
hartu
du abere higuin hori hortik bixtatik lekuaraztea. Lau hatzkadan doakio gainera, bi ausiki onak eginez izter mazeletan, letain ukaldi batez nahi dio buztana moztu, bainan buztan litsak ditu kausitu eta, deabrukeriaren ezin bestelakoa, letainak litsetan kokatu!
|
|
Hor dago lurrean jarria, hatsa ezin
|
hartuz
! Hanka bat eta ezkerreko besoa hautsiak.
|
|
Ikusten dugun bezala, anaiak eperik ez uzten. Bestelako jokamoldeak
|
hartu
behar. Hor da beharrezkoa agertzen Gillome eta Katixaren laguntza.
|
|
Horra, nola konpondu diren bi familiak. Sakelenekoek
|
hartuko
dituzte Leixturreko lau migak, ordaintzat emanen behi gazte aratxedun bat eta beste bi behi ernari etxeko ederrenak.
|
|
Etxerateko bidea
|
harturik
, motor burunba eztia lagun eta jartoki gozoan zapaldurik atsedenean da gure gizona. Hala ere, Peio tirriatzen da zerbait argitasun ukaitera.
|
|
Bi sorginek segitu dute mugimendua. Badakite xuxen Peio, ortzegun goizeko zortzietan Hemen Ongi ostatu izkinan gertatuko dela jendeketakoaren
|
hartzeko
.
|
|
Marie Leonari dei egiten duela! Hau, ur garbia
|
harturik
doakio begien ikuztera, oihal xuri batez xukatzen baitizkio.
|
|
Nor ote duen Peiok itzalpeko etsai hori. Erraiten ere baitio: Etzira bakarrik iztildua izana, Bittor Sakelenekoak ere badu zuk bezainbat
|
harturik
, beraz ixil zaite othoi! Garrantzisua zen egun egitekoa nuen bidaia, bortxatua naiz hitzarmen berri bat hartzera! Zuk badukezu etsai bat! Ote dakizu nor den" Triuxela" horren itzaletik jokotrian ari zaitzuna eta zertako. Ez dut nehoren bildurrik!
|
|
Nor ote duen Peiok itzalpeko etsai hori. Erraiten ere baitio: Etzira bakarrik iztildua izana, Bittor Sakelenekoak ere badu zuk bezainbat harturik, beraz ixil zaite othoi! Garrantzisua zen egun egitekoa nuen bidaia, bortxatua naiz hitzarmen berri bat
|
hartzera
! Zuk badukezu etsai bat! Ote dakizu nor den" Triuxela" horren itzaletik jokotrian ari zaitzuna eta zertako. Ez dut nehoren bildurrik!
|
|
Bi sorginek, bai eta Sakeleneko ala Leixturrekoek hatsa
|
hartzen
dute jakitean Peiok ez dioela ikus bere lege gizona, 25a baino lehen. Kezka bat hala ere!
|
|
Peio omore onean da goiz honetan, irria lasai, nahi du Hemen Ongi n geldialdi bat egin, kafe baten
|
hartzeko
. Ez daki gibel aldeko girgileria horren azpian etzanik dagoela Bittor sorgina eta berak sentitu gabe ere, eskuineko sakelatik hartu diola zigarro ontzia eta horretan diren puroak sakastatuekin trukatzen dizkiola.
|
|
Peio omore onean da goiz honetan, irria lasai, nahi du Hemen Ongi n geldialdi bat egin, kafe baten hartzeko. Ez daki gibel aldeko girgileria horren azpian etzanik dagoela Bittor sorgina eta berak sentitu gabe ere, eskuineko sakelatik
|
hartu
diola zigarro ontzia eta horretan diren puroak sakastatuekin trukatzen dizkiola. Paper batean izenpeturik:
|