Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 8.514

2000
‎Izan ere, guretzat alegiazkoa zena, harentzat egiazkoa baitzen. Kantalditik landa jin zitzaigun erraitera xume xumea, haur bat bezala, batere ahalkerik gabe, negar egin zuela. Horrelako harreman aberats horiek nola ez goza?
‎Beste ehun urte bizi jakiteko. Dena den, uste dut heriotzaren eta autokonplazentziaren artean kulunkatzen dabilen gizarte bat bezala ikusiko gaituztela, eta beldurtzen nau epaiak.
‎Edozein modutan ere, azken urteetan, Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeetan izaten da txikien abstentzioa (96koetan% 27, 2), adituen ustez alderdi estatalistek beren hauteslegoa hobeto motibatzen dutelako. Hauteskunde motagatik, EHren abstentzio deiaren eragina neurtzeko erreferentzia garrantzitsuenetako bat bezala hartuko da azken hori.
‎Pozten nau horrelakoak entzuteak, baina nik ez dut nobela zeozer handia bezala ikusten. Hamar hilabeteko lan prozesuaren ondoren, nire zatitxo bat bezala ikusten dut. Egia da lehen lanek kutsu autobiografiko handia izan ohi dutela.
‎Arrastiria nobelaren koadroa da. Nobela koadro batean bezala idatzia dago, sei ataletan banatua, eta bakoitzaren sarreran egoera bat dago.
‎Nik esan nahi nuena da sarritan profesionaltasunarena panazea bat bezala aurkeztu zaigula. Eta ez da horrenbesterako.
‎Oro har, azken osoko bilkuran gertatutakoa beste eztabaida antzua izan da. PSEren proposamena bake plan bat bezala saldu nahi izan digute. Bake planak, ordea, ez dira Legebiltzarreko ez legezko proposamenen ondorioz inola ere aurrera aterako, baizik eta batzuen eta besteen arteko hizketaldien ondorioz.
‎Bi gauza daude eta oso garrantzitsuak. Batzuetan dena bat bezala hartzen da Atapuerca. Alde batetik giza hezur oso zaharrak daude, gutxi, baina oso zaharrak, 800.000 urtekoak.
‎Baina ez dezaten pentsa populazioaren gehiengoak segituko dienik, ezta gutxiago ere. Hemengo herritarrek ez dute departamenduaren afera eguneroko obsesio bat bezala bizi. Gazteei kurtsoak ematean ez dut behar hori sentitzen.
‎Orain, Ordiziako Gazte Asanblada irratia birmuntatzeko asmotan dabil, eta horretarako dirua biltzeko kanpaina bati ekin dio, bere arduradunetako bat den Aitor Gartziak adierazi digun bezala: " Beste ekintza bat bezala planteatzen dugu; oso ongi funtzionatzen zuen eta berriz ere emititzen ikusi nahi dugu".
‎Ez dut uste dagoenik. Eskola komunitate bat bezala definitzen da. Denok hiltzen garenean eta mundua desagertzen denean galaxian disolbatuta milaka milioi urte barru, orduan jakinduria batek esan dezake:
‎Irakurria dut diskoak egiteari utziko diozula. Nola hartzen duzu zuk musika, bitarteko edo helburu bat bezala?
‎Argumentua musikaren similen bitartez dago antolatuta. Adibidez, aurreko nobela, jazz banda bat bezala zegoen antolatuta. Instrumentu bakoitzak bere protagonismoa zuen, baziren kontrabaxua eta bateria, hau da, estruktura erritmiko bat, saxofoiari mugak ipintzen zizkiona eta dena batzen zuena.
‎Hizki larriz idatzitako Bestearen lekua hartzen duen heinean, subjektuakbere sufrimendua zuzentzen dion Beste horren kokagunea hartzen duen neurrian, analistak hortxe egiten dio uko nagusi izateari. Eta horrexegatik hitz egiten dugupsikoanalisiaren etikaz eta analistaren gogoaz, nagusi izatearen gogoa baino indartsuagoa litzatekeen gogo batez bezala. Gogo hau enigmatikoa da.
‎Bi konpromiso mota hauek sarritan gatazkan jartzen dira, eta gatazka guneak antolatzen dira. Familia bakoitzak badu bere Liburu Nagusia, eta bertanidazten dira partaideen zor eta merezimenduak, kontu liburu batean bezala. Liburuhonek duen ezaugarri bat, belaunaldiz belaunaldi transmititzearena da; honela, ondorengoek beren aurrekoek egindako zorrak ordaindu behar izaten dituzte, berenleialtasun bertikalerako konpromisoengatik.
‎Laburbilduz, ondokoa esan genezake, alegia, barne taldea, familia harremanensarearen fantasiazko berreraikipena dela eta subjektua sare horren barneratzetiksortzen dela. Subjektuaren baitan eszenategi bat bezala errepresentatuta dago, etapertsonaiak argudio baten gisan erlazionaturik beren artean. Argudio edo dramatika hau da subjektua kanpo taldearekin harreman dialektikoan jartzen duena.
‎Ihardukizale baino, ez lerrokatu bat bezala iruditzen zitzaidan Txillardegibereziki. ETAren sorrera haragitu zuen jauzi nazionalaren parte hartzaile, harenganikusi dut berak deitzen zuen bere gudu lagunen aldaratze marxistari buruzko grinahanditzen.
‎Ahalegin neketsuen bitartez, arreta jarriz.Animaliek jaiotzez ekartzen dute bizirik irauteko aski izango zaien sena edo instintua.Gizakiak, kultura? bizi behar du, bigarren natura bat bezala lortuko duena. Kulturaren, izaria?
‎Kasu batzuetan, nirean alegia, txikitatik eskainiez zidatena eta urteak pasatu ahala deskubritu dudana erdiesteko. Herri bat bezala, beste herriak munduan zehar saiatzen diren gisan, aske izateko eta gurean guk erabakitzeko. Iruditzen zait bizitza, pertsonarena, indibiduala dela, norberarena, bereziadela.
‎Zentzu honetan, existitu, gizakia bakarrik egiten da. Bereexistentzia zauri bat bezala sentitzen duen eta bizitzen duen abere bakarra. Harri batekegiten duena da, izan, ez existitu; edo, hobeto esanda, ezer ez du egiten, egin, eta horiizatea da, existitzea barik.
‎–Gizonaren helburua zeruan jarriz, bide hutsa bihurtzen dubiziera, eta itxaropenak eta lilurak gordetzeko aukera bakarra ematen dio gizonari?. Eta: . Bestalde, bizitza hobakunde bat bezala jotzean, zeregina bihurtzen da biziera?.
‎Agian, adierarik positiboenean ere esan ahaldaiteke hori. Edo, gutxienez, derrigor esanahi negatiboa bakarrik izan gabe, agian aitorliteke, erlijioak egiaz erlijioa izatea galdu ahala, gerraondoko gure kasuan adibidez, Abrahamen eta Isaaken espiritua, etika eta logika konbentzional oro ostikatuz, anbiguotasun guztiekin, nahi bada?, erlijio berri bat bezala, aber tzaletasun berriakinkarnatu duela. Sozialki abertzaletasun hau askotan antierlijiosoa izango da, horregatik, marxista?.
‎Giltza bat daezusteko berbatxo hori. Zentsurak beharturiko maskararen azpian keinu ezkutu bat, bat bezala, Txillardegik sekula idatziko duen nobelarik itxuraz ez existentzialistenari, urrun: Exkixu, 1988, erabakia eta bizitzaren zentzuaz betiko galderarierantzun, garbi?
‎jasangaitzagatik kexuka bazegoen ere, Aramaiokoa bezalako herri euskaldun batean, kolonizazio, bikoiztu hori ez zen arazo gisa bizitzen. Ez behintzat era dramatikoan; antifrankista etahorrexegatik astindua izan ondoren, herria etsipen natural batez bizi beharreanaurkitzen zen eta zinema ere zerbait on ekar zezakeen kontsumo produktu bat bezala, ikuskizun gisa onartzen zen. Ildo horretatik, gizarte kezka gehiegirik gabe hautatu, proiektatu eta ikusten ziren Sin novedad en el Alcazar (1958/03/23) bezalakopelikulak.
‎hortik induzitzen da ezen a ondasuna 100 moneta unitateko baliokideadela. Baliokidetza hori irudiaren bidez adierazteko, esan daiteke ezen 100 moneta unitateko zirkuitua a ondasunaren gainean eratu eta itxi egiten dela; horrela a ondasuna100 moneta unitateetan bilduta dago, kartazal baten barruan bezala. Azken analisian, egiaztatzen da ezen L ren alokairuaren eraketak langileari berari bere produktuaematen diela, baina beraren era nominalean:
‎puntua da, gizakiaren adimena, eta adimenak izenen adieren bitartez ezagutarazten duenzentzumenezko errealitatea, ez direla berdinak. Nik daukadan errusinol kontzeptua, horrenbestez, errusinol biziduna ez den zerbait da, eta errusinol bizidunarekin kanpokoerrealitate batekin bezala erlazionatzen da; kontzeptu abstraktu hori ager daiteke soilikerrusinola esentzialki hilkorra baldin bada, hots, errusinola bere bizitzako unebakoitzean hil edo suntsitzen ari baldin bada. Baina, memento bakoitzean hiltzen ariden errusinola da, hain zuzen ere, denboran barrena dirauen errusinola, une bakoitzeanorainaldian hiltzen edo desagertzen ari dena, iraganean, amiltzeko?.
‎Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. Eta, astebetea iraganik, erdi eroturik bezala jalgi zen gizagaixoa bertatik, erranez ezen gartzela hartarat aspaldi kondenatuak izan zirenen nigarrak eta intziriak —gaizkileenak, nahastekarienak eta gainerako jendailarenak— aditu zituela han barruan, eta amets batean bezala ikusi zituela haiek guztiak —ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik hartu zuen ziega ilun hark fama are ilunago hura, jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin; eta ez hauek erran ziotelako sinesten ziotela, baina bai isilik geratu zirelako, irririk et... Eta Mattin eta biok ere halatsu geunden, zeren eta artean umeak baikinen, imajinazinoaren edozein fantasia sinesteko prest.
‎Bai, geure solas sekeretuak ere izaiten genituen, eta, nola osabak uste baitzuen ezen Historia gezurraren gainean eraikia zegoela, eta egiaren atxikitzea zela gure egitekoa, hala kontatzen zizkidan, zetozkion bezala, mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak —etxeko bertze guztiek ahantziak zituztenak, nahiz eta aitona Nikolasek ahantzi nahi eta ezinean zebilela zirudien—, Arkimedesi eta Pitagorasi buruzkoak ez zirenean —haiek ere bertze Historia baten protagonistak zirenez gero, Zientziaren Historiarenak—, arratsaldero emaiten zidan eskolaz baliaturik, zeinetarat gero eta gutiago etortzen baitzen Mattin, bataz, anaiak studiatzea atsegin ez zuelako eta zernahiren aitzakia egiten zuelako eskola haietarat ez joaiteko, eta, berriz bertzea, aitak erabaki zuelako ezen jaun administratzailearen irakaspenak —jauregiari eta etxeko negozioei lotuak— hagitzez ere inportantagoak eta beharrezkoagoak izanen zitzaizkiola etorkizunean, hura etxeko primua eta herederoa izanik. Baina, handik harat, ez uste ezen osaba mailu bat bezala ibili zitzaidala, bere katixima partikularra irakasten eta egunoroz lezionea hartzen, edo Luthero edo Kalvinen izenak eta haien erranak noiznahi den izaiten zituela ezpainetan. Eta ez uste ezen kontu haiekin kontzientzia hersten eta estutzen ibiltzen zitzaidala, mila galdegite eginez, nola egiten baitzizkidan aritmetika edo geometria irakasten zidanean.
‎Sosegu hark, ordea, bertze ezinegon bat eta bertze urduritasun bat aurkitu zuen hurrengo kale kantoian, zeren, neure egitekoa eginez gero, ohoin bat bezala sentitu bainintzen, zure etxeko hurkotasuna hain modu zakarrean hausteagatik. Eta bi bozak berriro itzarri, eta nehoiz ere baino hitzontziago eta kalakariago aritu zitzaizkidan, eta, halatan, gau hartan lorik ezin egin nuela, neure gorputza martirizatzeari ekin nion, nehoiz ere baino beroago eta sutsuago.
‎—nik aditzeko moduan mintzatu zen emaztekia, medikuari baino gehiago neuri xuxendu balitzait bezala: haatik, baldin dudaren bat banuen, ez nuen luzaz iguriki behar izan, zeren, medikuari adio egin bezain fite, eneganat etorri eta, bere semeari ahakar egiterat zihoakion ama batek bezala, fermu eta fintko, baina baita gozo eta emaro ere, erran baitzidan, euskaraz—: Mutila, ez al duk nehoiz ere aditu ezen astoa meneratzen dela zigorrez, baina gizona hitz onez...?
‎Nik baino hobeki dakizu ezen gorputzean mila zain ditugula, odolaren irioiteko eta bideratzeko, geure organoak eta bertze gorputz zati guztiak behar bezala trabaila daitezen eta berrizta; eta berdin eta orobat dakizu ezen bertze hainbertze gertatzen dela arimaren lurretan, nondik joaiten baitira hemendik harat eta handik honat mila erreka eta errekasto, adimenduaren pentsuak eta bihotzaren sentimenduak iturburu dituztenak: erreka haien urak, haatik, lohitsuak eta istiltsuak ziren ene baitan, zeren, aspaldi hartan, ubideei mugak eta hesiak ipini izan bainizkien, hormak eta kontrahormak, uren abiada geldiarazi zutenak eta haien galtzerat eta usteltzerat utzi; nigar hark, ordea, uholde bortitz batek bezala, aitzinetik eraman zituen hesiak eta mugak, baita ene pentsu eta sentimendurik lohienak ere, eta hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen biziberriturik eta hats berriturik.
‎Eta, urtean bizpahiru aldiz, aitak inguruko jauntxoak bildu eta guztien arteko solasetan berdin gertatzen zitzaidan, eztabaida filosofiko teologikoren bat sortzen zenean... nahiz eta hori bakanetan gertatzen zen, zeren eta aita baitzen buru haien artean buru, eztabaiden nondik norakoak fintkatzen eta bideratzen zituena, eta hark laketago izaiten zituen ehizarekin loturikako gaiak... eta bertze jaun gehienek ere bai, egia erran. Baina, nehoiz eztabaida filosofikoren bat sortzen bazen, ikusgarria zen nola ibili behar izaiten zuen osaba Joanikotek soka baten gainean bezala, zuhur eta ausart aldi berean, eta nola izaiten zuen aita jesuita zelatari, sokatik noiz eroriko...
‎Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen bat batean eta supituan: Mattin eta biok geunden, bakoitza bere ohe gainean biluzik; bi oheen arteko hutsunean, berriz, jainkosa bat bezala zetzan Elbira —Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi bat nuen eskuan... eta argi hartaz zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi zuen; eta aitzina egin zuen sugeak Elbiragan...
‎Horrela sosegatu nahi izan nuen Mattin, baina alferrik, zeren baitzirudien ezen landare pozointsu bat bezala errotu zitzaiola amets hura buruan, eta hala gertatu zen ilunabar hartakoa.
‎" Datorren hilean noak, Joanikot!" Eta, hatsa bereganatzen zuela, esplikazioneak eman zizkidaan: " Badakik ezen gure etxean, zorionez, aitak manatu, bai, baina amak deliberatzen duela, eta ama beti izan diat alde, eskuko marketan eta taro teko kartetan izar bat pizten ikusi zuenetik Italiako zeruan..." Eta Pedroren hitzak eta Pedroren erabakia haize bildu bat bezala sartu zitzaizkidaan, ustekabean, bihotzean, halako tailuz, non zainetako su tipia su handi bihurtu, eta suak arras hartu baininduen. Eta hegaldatu egin nahi nian, bai, zinez hegaldatu nahi nian nik ere, mementu hartan, berdin zitzaidaan jada norat.
‎Ordea, urduritasun hark gehiago zuen alegrantziatik kezkatik baino, zinez bainengoen bozkarioz gainezka, neure lehen itsasaldi haren aitzinean! Eta, noiz eta biharamuneko goiz eguzkitsuan haizeak untziaren belak hantu eta hanpatu, eta portutik jalgi baikinen, Kolon tipi bat bezala sentitu nintzen, mundu berri baten konkistatzerat zihoana, untziak ur urreztatuen artean aitzina egiten zuela.
‎Izan ere, ba ote nekien, Venezian porturatu eta hango karriketan ibiltzen hasi ginenean, non nengoen eta norat nengoen, egiazko paisaje bati edo amets bati beha? Zeren eta, Alessandrok bere etxerat ginderamatzala, laino batean bezala bainindoan, ongi jakin gabe oin zolak ere lurrean ote nituen edo airean... Dakizun bezala, jaun André, munduan zerbait ibilia naiz eta lur ederrak eta hiri ederrak ikusi izan ditut, baina Venezia baino hiri ederragorik ez.
‎Izan ere, erran berri dizut ezen, gogoratzen dudan neurrian, sentitzen zuena erraiten zuela aitona Nikolasek eta erraiten zuena sentitzen: ez zuela deus ere gordetzen, alegia, eta zen bezalakoa onartzen zuela etxeko iragana... nahiz eta ez nagoen oso segur, zeren eta iragan hark bere kontradikzionea baitzuen, kontzientzian barrena itzal bat bezala luza zekiokeena, eta uste dut ezen itzal hark ere egitekorik aski eman ziola, ez dakit bizitza osoan, baina bai bizitzaren azken aldian. Eta segur nago eta gero eta segurago nago ezen itzalpean nahi izan zuela itzal hura, baina ezin izan zuela, halako suertez, non itzalak itzali baitzuen aitona bera ere, finean.
‎Edo, ez al ziren, bada, haiek katolikoak izan? Eta ez al digu nehoiz erran, bertzalde, ezen jaun Eusebiok Amaiurretik ihes egitea erdietsi zuela, baina jaun Pedro heroi bat bezala hil zela. Eta, baldin gauzak hala gertatu baziren, zer barkatu behar zion, bada, erregeordeak heroi bati, dominak eta sariak izan ohi direnean heroitasunaren ordain...?
‎Eta hura titan baten lanaren fruitua zuan, eta guztia zuan su-mendi baten eztanda... eta, su-mendi haren aitzinean, ene indarra euli batena zuan, eta ene argia ipurtargi batena. Eta iduri haiek haize bortitz bat bezala sartu zituan ene baitarat, eta haize hark nik ordu arte imajinatu eta eraiki nituen bertze iduri guztiak errotik edeki eta ezabatu zitian. Eta, Michelangeloz eta Michelangeloren buruaz betetzen nintzela, nitaz eta neure buruaz hustu ninduan.
‎Eta ahalketu egin nintzen. Baina, neure zelataldiaz ahalke banintzen ere, ez naiz nehoiz ere damu izan orduan egin nuenaz, zeren gizon emakumeen arteko harremanen munduan loreak eta harri preziatuak ez baitira egunorozko kontuak, eta eszena labur hura, aldiz, diamante landu bat bezala oroitzen dut, bere baitan eguzki tipi bat gordetzen duena eta denboraren urrunetik, oraino ere, noizbehinka, izpi distiratsuren bat igortzen didana.
‎—Napolitarrari eman dizkiot bi errealak bart gauean, eta... —eta, filosofo tipiari, gutitan bezala, upela hustua baino hutsago geratu zitzaion burua, bat batean... eta haur bat bezala sentitu nintzen, babesik eta gerizarik gabe.
‎Eta hain ziren guztizkoak ene pentsu haiek eta hain gibelaezina ene deliberamendua, non berehala abiatu bainintzen aitaganantz, oinazturak hartua bezala, Mattin eta Elbira beren atsegin lohian utzirik. ...eta zina hausteko eta hausteko, zeren eta ez bainengoen zinaren betetzerat behartua, zinezko ohorea ohorezko zinaren gainetik zegoenean; eta erraiten zidan, bertze hitz batzuekin, ezen gizon jokatu behar nuela eta ezin jar nezakeela neure gizontasuna kolokan eta kordokan, nihaur ere gizon nintzenez gero, eta hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela, eta ez memelo eta lolo ezdeus bat bezala geratu, besoak uztarturik; eta erran zidan, azkenik, ezen osaba Joanikotek guztiz ulertuko zuela ene jokabidea, segur baietz, zeren hura ere gizon baitzen, eta amorosturik zegoen gainerat, ni bezala, eta ulertu behar zituen gizon baten obligantzak eta eginbeharrak, amorosiaz denaz bezainbatean. Eta joan nintzen aitaren langelarat, baina ez nuen ediren; eta baterat eta bertzerat joan nintzen, eta hura nehon ez...
‎Izan ere, gutitan ikusten nuen nik anaia beldur, eta orduan, zinez, beldur zen, ez dakit zeinen beldurrago, aitaren edo zigorraren, zeren ez baitakit zeini behatzenago zion, aitari edo zigorrari. Fortunak, eta neure azpikeriak batez ere, anaiaren gainetik jarri ninduten behingoz, eta arrano bat bezala sentitu nintzen txepetxaren aitzinean, nehoiz baino gogarago, lorios eta biktorios.
‎Ezten kolpe bat bezala sentitu nuen belarrondoko hura. Eta, segidan," Zergatik...?", galdetu nahi izan nion.
‎Eta irri egin zidan, eta irri hura bertze eguzki bat bezala zabaldu zen, eta eguzki hark berarekin eraman zituen hodeiak eta erreka lainoak, tristurak arestian bilduak, eta Elbiraren begietako ur uherrak berriro egin ziren ur zilar, ur garden.
‎orain argirako bidean gaude, eta orain ilunerakoan... Erran nahi baita ezen, arratsalde gogoangarri haren ondoren, guztiak okerrera egin zuela, noiz eta anaiak hitz pozointsu haiek xuxendu baitzizkidan, zaldia ene aitzinean geldiarazi ondoren, zeren anaiak atsegin baitzuen zaldiz ibiltzea, orain lasterka eta orain akrobata bat bezala, besoak zabalik, edo goputza alde baterat makur makur eginik:
‎Tacitum vivit sub pectore vulnus, 12 erraiten zuen Virgiliok, noiz eta erregina Didok Eneasi zion amorioaz ari baitzen, eta ni orain ez natzaizu bularpean nuen zauri hartan hatza sartzen ibiliko, ez gertaki hari buruzko atsekabeak eta aitzin gibelak argitzen hasiko, baina erranen dizut, iragaitzaz bada ere, ezen hain handia izan zela ene tormentua, non oinaze bihurturik sentitu bainuen neure bihotza ere, dolorezko dolorez. Eta erranen dizut, halaber, ezen iduri hura —anaia eta Elbira besarkaturik eta bat eginik erakusten zizkidana— haize bortitz bat bezala sartu zela ene ariman... halako suertez, non erdiz erdi harrapatu baitzituen neure ametsik gozoenak... Eta iragan zen haizea, behatu nion neure arimari, eta han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak:
‎—Bada, damu ez bahaiz, oihal pedazatu bat bezala utziko diat azala, zaurien zauriez! Eta zin degiat ezen munduan ez dagoela Fierabrasen baltsamorik, zauri horiek sendatuko dituenik...!
‎Zeren, haien irakaspenik gabe eta haien jostetarik gabe, nekez biribil baitzitekeen halako ateraldirik ene ezpainetan, eta nekez obra nezakeen buruak bururatua, hain mementu larrietan! ...ztia batzuen kastakoa, baina bai hornitu nindutelako bertze bertute batzuekin, zeinetarik adierazgarrienetarik den beldurraren gainetik jauzi egiteko dudan fermutasuna —edo axolagabetasuna erran ote nuke, jaun André? —, beldurrak berak —edo ahalkeak berak, beharbada— eraginik eta bulkaturik, zeren eta anitzetan beldurraren aitzinekoa ohi baita ahalkea, bertzeen aitzinean ergel bat bezala geratzeko trantzeaz libratzen gaituena.
‎Bertzenaz, badakizu nola erraiten duten ezen goseak edo istanteko larrialdiak adimendua eta injenioa pizten dutela eta, nitaz denaz bezainbatean, baietz aitor dezaket, zeren pikaro bat bezala ari bainintzen —Amsterdameko portuan eta bertze portu batzuetan ezagutu nituèn pikaro haiek guztiak bezala, gehienak ere jokorat eta jan edanerat emanak, alferkeriarat eta arloteriarat, errietarat eta liskarretarat, edo sal-erosi nahasietarat eta bertze mila tratu gaixtotarat—, eta pikaro bat bezala mintzatu bainintzaien ondotik zalduntxo haiei, engainamendu handiz:...
‎...injenioa pizten dutela eta, nitaz denaz bezainbatean, baietz aitor dezaket, zeren pikaro bat bezala ari bainintzen —Amsterdameko portuan eta bertze portu batzuetan ezagutu nituèn pikaro haiek guztiak bezala, gehienak ere jokorat eta jan edanerat emanak, alferkeriarat eta arloteriarat, errietarat eta liskarretarat, edo sal-erosi nahasietarat eta bertze mila tratu gaixtotarat—, eta pikaro bat bezala mintzatu bainintzaien ondotik zalduntxo haiei, engainamendu handiz:
‎Eta, hodei baten gainean bezala nengoela, pentsatu nuen ezen mementu ezin hobea izan zitekeela hura edabearen hartzeko, baina, nola ongiegi eta ezin gogarago bainengoen, bertzalde, hala, agortu arte bizi nahi izan nuen istant hura eta istant haren istant guztiak; ordea, istant hura eta istant haiek agortu eta eneganik iragan bezain fite, joan zitzaidan edabearen hartzeko gogoa.
‎Zeren, lehengoan ere, gorputzaldi ezin gaitzago batekin jaiki bainintzen —eta nola oroitu nintzen Quevedoren hendekasilabiko hartaz!, zeinak baitio: Soy un Fue, un Será y un Es cansado—, deusetarako gogorik gabe; eguraldia ere halakoa zegoen, gris bustia, eta hark ere ez zidan deusetan laguntzen; eguerdian, haatik, eguraldia altxatzen hasi zen eta, hala, aulkia hartu eta etxe aitzinean paratu nintzen, eguzkitarat, musker bat bezala, laxo, zabal eta ez antsia... Eta, bat batean, zer dohatsu sentitu nintzen eguzki errainuen euri epel hartan, eta nola errotu zitzaizkidan berriro aitzina egiteko borondatea eta bizigogoa, arima berritu banintz bezala, ongi nekien arren, bertzalde, ezen bizitzaren bazterrean eta hondarrean nuela gorputza, zahartzaroan sartua... eta neure urratsen akabantzan!
‎Eta diot: hari ikustezin batzuk ote ditugu buru barrenean, eta spiritu bat —edo iratxo bat ote da, jaun André? —, zeinak hariak astintzen dituen, arrabitajole batek bezala arrabitaren hariak. Eta, halatan, nik pentsatzen dut, edo iratxo horrek pentsatzen nau?
‎Zeren batzuetan iduritzen baitzait ezen mila boz eta bertze hainbat mintzo ditudala neure baitan. Eta nahi nituzke iratxo horiek guztiak neure erranetarat, orkestra batean bezala, nik zuzendu partitura jo lezaten. Baina, batuta atxiki orduko, desafinatzen du orain honek, horrek gero, hark geroago, eta noizbait ere haiek bihurtzen dira zuzendari eta, batuta eskutik kentzen didatela, alborat uzten naute.
‎Eta, osaba Joanikotek erranen lukeen bezala, eliza tipi honetan nago, eta ene eliza honek kide bakarra du... baina, bakarra naizen arren, ez nago bakarrik, eta, ahal dudanean, uzten ditut, amets batean bezala, neure beso hauek luzatzerat, eta besarkada gozo batean neureganatzen ditut neure oroitzapen onak eta ez hain onak, eta neureganatzen dut mundua, mundutik kanpoan nagoen arren.
‎Izan ere, orain artean erran ez dizudan arren, anitzetan ageri izan zait bizitza zirkunferentzia bat bezala, puntu ezdeus batetik puntu ezdeus bererat garamatzana, geure deusezetik deusezerako bidaian. Baina gaur, etxe aitzinean geldi nengoela, marraskilo bat ikusi dut, eta bururatu zait ezen hura, arrastaka zebilen arren eta ezin baratxago, nehor baino urrunago irits zitekeela, zeren haren etxeak spiral bat baitzuen armarri...
‎Halarik ere, ez nuen Urbiainen itzal bat bezala sartu nahi, zeren bainekien ezen bertzeen aitzinean itzal bat bezala agertzen dena bihurtzen dela, finean, bertzeen goganbeharraren iturri, eta nik ez nuen halakorik nahi. Hargatik, igandean amarekin eta sor Klara Uraitzekoarekin Urbiaingo elizarat joan nintzen, meza entzuteko asmoz, eta, horrela, apezarekin, alkatearekin eta bertze jende batzuekin egoiteko parada izan nuen, meza adituz gero.
‎Halarik ere, ez nuen Urbiainen itzal bat bezala sartu nahi, zeren bainekien ezen bertzeen aitzinean itzal bat bezala agertzen dena bihurtzen dela, finean, bertzeen goganbeharraren iturri, eta nik ez nuen halakorik nahi. Hargatik, igandean amarekin eta sor Klara Uraitzekoarekin Urbiaingo elizarat joan nintzen, meza entzuteko asmoz, eta, horrela, apezarekin, alkatearekin eta bertze jende batzuekin egoiteko parada izan nuen, meza adituz gero.
‎Eta nik osaba Joanikot eta Maddalen oroitzen nituen, noiz eta haiek edabe bana hartu baitzuten, bertze mundurat egiteko, amets gozo batean bezala... eta, orduan, barren barrendik eskatzen nion Jainkoari, neure zalantzen erditik, zeren Hark ez baininduen sinesbera egin, ezen eraman zezala ama ere, noizbait, bertze amets gozo batean: Jainkoak entzun egin zidan, ustez bai behintzat, zeren ohean lotan zegoela izan baitzuen hark bere egunen fina eta akabantza, handik bi urterat.
‎Eta, handik harat, hitz haietan jarri nuen neure fede osoa, halako suertez, non, Felisaren eskuetan uzten zintudala eta nihaurk lehen marratik eta lehen lerrotik bigarrenerat egiten nuela, urrunetik behatzen hasi bainintzaizun, igurikirik ezen Jainkoak egunen batean bere hitza bete eta dei eginen zizula, eta hala libratuko gintuela biok nik egin bekatutik... Eta, bitartean, ene barrengo hutsa mila arauz eta bertze hainbat ordenantzaz bete nuen, jauregiko kide guztiak eta gauza guztiak zein bere tokian paratzen nituela, gure mundu tipi hura osoki eta konplituki ibil zedin amoreakatik, akatsik gabeko makina bat bezala.
‎—Gutitan liluratu izan nau gizon batek nola erotu eta liluratu baininduen aita Bartolomek, halako moldez, non ergel bat bezala sentitzen bainintzen haren aitzinean, borondaterik gabeko jostailu bat haren eskuetan... zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen, neure hutsaren estaltzeko; gizon sutsua zen eta nik haren sua behar nuen neure zalantzen erretzeko eta deusezteko. Eta aita Bartolome jauregirat etorri eta, handik gutirat, osaba Joanikotekin Italiarako bidaiatik itzuliz gero, apez izaiteko erabakia hartu zenuen zuk, Joanes, eta orduan are itsuago sinetsi nuen, zu jaio ondoren izan nuen ametseko hitz ustez profetikoetan, zeren Jain koak zinez nahi baitzintuen berarentzat... eta sinetsi nuen, halaber, ezen Jainkoak probidentzialki jarri zizula aita Bartolome, zeure xedearen erdiesteko izan zenezakeen gidaririk argiena.
‎Eta, akabatu nuenean, ez dakit zer gertatu zitzaidan, barren osoa irauli baitzitzaidan. Eta haur batek bezala egin nuen nigar, luzaroan. Eta nigar haren ondotik bertze emazteki bat nintzen jada... zeren etxeko ardi beltz hura guztiz beltza izan baitzitekeen, baina nik baino zabalagoa zuen bihotza.
‎Eta, haur bat bezala, nigar batean urtu nintzen.
‎Eta, hura aditu orduko, irri karkaraka hasi zitzaion Joxe Aberasturi, denbora batean bezala.
‎Nola oroitarazi zidaten don Fidelen hitzek Alain Coup d’Œil itsas lapur begibakarrarenak, noiz eta kortsario frantsesak garbi utzi baitzidan ezen haren begia Jainkoaren begia zela, eta begi hark erabakitzen zuela bizitzaren eta heriotzaren arteko aldea bere menekoen artean! Zeren eta don Fidel ere halatsu baitzebilen bere plantazioneko erresuma tipi hartan, bertze jainko tipi bat bezala, bere faboreak eta eskubideak menekoen artean banatzen. Baina ez:
‎Eta, indiarren aurkako gudu izugarri haren berri emaiten zidala, nagusi nafarrak kontatu zidan nola sartu zitzaion Ezekieli saihetsean, guduaren irabazteko puntuan zeudenean, indiar maradikatu batek jaurtiki zion gezi pozointsua, eta nola ibili zen hura, haren ondorez, zorabioz zorabio, harik eta azken zorabioak harrapatu eta mutila amesgaizto batean bezala sartu zen arte, behin eta berriro erraiten zuela: " Konfesionea, aita, konfesionea, zeren bekatu mortalean bainago!"
‎Hamaika pena eta sufrimendu iragana nintzen ni orduko, baina ez nuen nehoiz gibela egin: ...Coup d’Œil itsas lapurrarekin herstura ezin hertsiagoan egon nintzenean; ez oihanean indiar gorriekin triskantza hura ikusi nuenean, eta ez don Fidelen plantazionean ikusi nituen izugarrikerien aitzinean ere; aldiz, gartzela hartan behin baino gehiagotan egon nintzen gibela egiteko puntuan, eta han sentitu nuen lehen aldiz neure burua hiltzeko posibilitatea ere, ez dakit sentsazio krudel bat bezala edo tentagarri ezin eztiago bat bezala.
‎Hamaika pena eta sufrimendu iragana nintzen ni orduko, baina ez nuen nehoiz gibela egin: ...herstura ezin hertsiagoan egon nintzenean; ez oihanean indiar gorriekin triskantza hura ikusi nuenean, eta ez don Fidelen plantazionean ikusi nituen izugarrikerien aitzinean ere; aldiz, gartzela hartan behin baino gehiagotan egon nintzen gibela egiteko puntuan, eta han sentitu nuen lehen aldiz neure burua hiltzeko posibilitatea ere, ez dakit sentsazio krudel bat bezala edo tentagarri ezin eztiago bat bezala.
‎Eta egia da ez zebiltzala urrearen gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar baitzuten bizitzeko eta zeren haietarik nornahi baitzegoen prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai, nahiz eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bed...
‎Eta nik erraiten nion ezetz, urrun zuela hondar orena, zeren, artean, emazteki ederra baitzen... eta hark ihardesten zidan bere etsipen gozo hartarik ezen hobe zela arbolatik fruitu heldu bat bezala erortzea ezen ez fruitu ustel bat bezala.
‎Eta nik erraiten nion ezetz, urrun zuela hondar orena, zeren, artean, emazteki ederra baitzen... eta hark ihardesten zidan bere etsipen gozo hartarik ezen hobe zela arbolatik fruitu heldu bat bezala erortzea ezen ez fruitu ustel bat bezala.
‎Izan ere, Rosaren faltan, nork eskainiko zizkidan haren hitzak, eta nork eskainiko hark errezitatzen zizkidan poemak, bere boz partikular harekin? Nork eskainiko zizkidan, handik harat, bere besoak, eta nork bere magala, nik haietan atseden har nezan, haur batek bezala.... Nork jarriko zizkidan, Rosaren faltan, azuzenak, eta nork jarriko arrosak eta orkideak beirazko ontzian, alabastrozko mahaiaren gainean, loreak, halatan, gure sentimenduez mintza zitezen?
‎Eta behin erabakia hartuz gero, aita ez zen, ez, gibelatuko, zeren, hegazti harrapari batek bezala, atzaparretan baitzeramatzan etxeko legeak eta arauak... eta ez zen peril izaiten, halatan, gaztigatuaren iduri penatuarekin bihotza bera zekion edo hauts zekion.
‎Baina, zergatik zetozkidan bururat kontu haiek, bai, baldin neure otoitzetan, bertzenaz ere, artez mintzatzen banintzaion Jainkoari, bertze ararteko baten beharrik gabe? Eta orduan, Jainkoari zintki eta fintki otoitz egiten niola, eskatu nion ezen bere argiz argi nintzala eta goberna zezala ene burua... eta orduan gogoratu zitzaidan ezen, nola ibili bainintzen bortz sei urtez haragiz haragi, putaner gaixto bat bezala, hala, bertze bortz sei urtez eginen nuela penitentzia eta eginen niela, halatan, haragiari eta haragikeria suerte guztiei uko, aldi bateko asea eta gehiegikeria bertze aldi bateko goseaz eta eskasiaz pagatzen nuela, kastitatearen, garbitasunaren eta onestasunaren bidetik, gizon presturik prestuenen eredurat. Eta, beharrak beharturik eta konbentzimenduak konbentziturik, erran nion Jainkoari, nigar purpuilak begietan, hil nintzala eta akaba nintzala molderik moldegaitzenean, baldin neure hitza betetzen ez banuen, eta baldin ordaintzen ez banuen zuzentki eta onestki neure bekatuaren deskargua eta pagamendua.
‎Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. Eta gogoan nituen, halaber, untzian ordu arte entzunak, zeren eta kontatu baitzigun, konparazione, gurekin Sibilian itsasoratu zèn kapitain espainiar batek, zeina ekaitzaren ondorez hil baitzen, itsas kolpe batek eramanik, ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak; halako moldez non erraiten baitzuen ezen bazegoela filibustero bat, Jean David Nau zeritzana, Frantziako Olonnen jaioa eta hargatik L’Olonnais deitua, zeinak egun batean bere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
‎—Aitortu behar diat, halarik ere, ezen ez nuela uste horrela hengoenik —erran zidan kapitainak—, zeren haur bat bezala ikusi izan baihaut urteotan, bertze marinelekin arrai eta alegera kasik beti, liburuez ahantzirik eta bizitzaren liburuan murgildurik...
‎Zeren, merezi ote zuen nenbilen bezala ibiltzea, plazer apur eta labur haiengatik, baldin banekien eta segur banengoen ezen narda eta hastioa zela plazer haren ondorea? Zeren munduko atseginak ez bainindukan jada azpian amets gozo batek bezala, baina amesgaizto batek bezala.
‎Zeren, merezi ote zuen nenbilen bezala ibiltzea, plazer apur eta labur haiengatik, baldin banekien eta segur banengoen ezen narda eta hastioa zela plazer haren ondorea? Zeren munduko atseginak ez bainindukan jada azpian amets gozo batek bezala, baina amesgaizto batek bezala.
‎Eta, amaren aitorraren argitan, garbi oroit dezaket nik ere orain aldi hura eta aldi hartako hainbat gertaki. ...n eta pertsona baten eginak eta ekinak zentzuz aldatzen baitira eta erranahi berezia hartzen, noiz eta bertze pertsona batez amorosten den, nola izan baitzen amaren kasua, baina, ikusmoldeak ikusmolde, kontua da ezen ni ere ohartua nintzela orduko amaren joko bikoitz hartaz, osabarekin zuen erlazioneaz denaz bezainbatean, nahiz eta, nola artean haurra bainintzen eta, gauza haien alderakotzat, haur bat bezala pentsatzen bainuen —Platon eta Aristoteles errezitatzeko moduan nengoen arren, bertzalde—, ez nion bertzelako signifikantzarik eman.
‎Eta, handik harat, zer...? Ordu arte itzal bat bezala bizi izan zuèn bertze kezka hark bere lekua eta bere gorputza aurkitu ote zituen apur bana aitonaren baitan. Zeren orain denbora gehiago baitzuen hartan pentsatzeko eta zeren lehen hutsegiteak bertze hutsegite hartarat eraman baitzezakeen —guztizkorat eta behin betikorat— ohar zitekeelako, ororen buruan, ezen falserian eta gezur handi baten gainean eraiki zuela bere bizitza.
‎hain zen begi bistakoa bere premisa hura, non ez baitzuen erran hari buruz maiseatzen eta lardaskatzen ibiltzea merezi. Eta benturaz horregatik iragan zitzaidan burutik sententzia hura, istanteko haize bat bezala, oharkabean. Baina haizea batetik bertzerat dabil, eta harat egin duenak honat egin dezake berriro ere... eta niri ere hala gertatu zitzaidan, haize hura berriro etorri zitzaidala, ez alde egiteko, baina buru buruan sartzeko, eta neure burmuinetan errotzeko.
‎Eta nola etorri zitzaidan, antzina hartan Jobi bezala, Jainkoaren maradikatzeko gogoa! Ordea, irensten nuelarik birao hura, otoitz egin nion segidan Goikoari ezin barrendikago barka ziezadala, eta eskatu nion ezen izan zezala Felisa zeruko lorian eta har zezala haur bat bezala bere beso kementsuen artean, nola hartzen baininduen umetan hark ni.
‎...intorearen eskuari esker eta haren trebeziari esker; zeren eta, espazio hain da itxura batean zinezkoa eta sakona, eta hain da itxuraz erreala eta bizia —eta mirakulua, ondorez, hain da osoa eta betea—, non baitirudi ezen gu ere marrazkian sar gaitezkeela eta hango eta hemengo objektu eta pertsonen artean ibil gaitezkeela, eta haiekin mintza; edo, erran nezakeen ezen mihisea leiho hertsi bat bezala agertzen zitzaidala, marrazkilariaren eskuaren aiduru zegoena, honek hura ireki ahal izan zezan eta zabal, eta hala irekitzen zituela Pedrok bere leiho haiek, maisuki, zeren eta marrazkilari ona baitzen —pintorea baino hagitzez hobea—, iduriak eta itzalak, scorzoak eta perspektibak arras bereganatzen zituena. Eta, hala, Errege magoen adorazionearen marrazkia akabatu zuenean, erran nion:
‎Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. ...ertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea. Edo, ez al zen arrazoin printzipalena izanen ezen maisu ezin hobea nuela osaba, eta harenganik eta haren injeniotik gero eta gehiago ikasten ari nintzela, zeren eta nik osabari eman ihardespena, osabak berak egina izan baitzitekeen bertze zirkunstantzia batzuetan?
‎Jesuitaren aitzinatze hura bertze mehatxu bat bezala hartu zuen txakurrak, zeinak ere aitzina egiteko keinua egin baitzuen, eta orduan, noiz eta ohartu baitzen ezen bertze aterabiderik ez zuela, osaba txakurraren senerat eta haren nahirat plegatu eta laxatu egin zuen, herritarrei ezin klarkiago eta ozenago erraiten ziela:
‎Eta horregatik harritzen nintzen, zeren eta, anitzetan, Urbiaindik iragan itzal bat bezala agertzen baitzitzaidan Italian ezagutu nuen gizona, eta iragan itzalak iragan egiten dira, nekez egiten dute bi aldiz leku beretik.
‎Izan ere, nola ene egia eta ene ohorea guztiz lohituak izan diren Ofizio Sainduaren sententzia horrekin, hala, burua jaso beharra diat, ohorezko gizon izaiten segitu nahi badut bederen. Eta, baldin burua jaso nahi badut, ezin onartu diat, bildots batek bezala, Inkisizioneak ezarri didan desterruko pena, baina haren aurka altxatu beharra diat, ahal dudan neurrian. Eta kanoiaren desarra duk ene neurria, eta egin zaidan injustiziari nik eman beharreko ihardespena.
‎BIDEAN jarri nintzen, bada, Donibane Lohizunerantz, Piarres Oihartzabal kapitainarenganat, Jainkoari otoitzez nengokion bitartean eta zeruari galdegiten ezen etxean egon zedila, ez itsasoan, zeren babesik gabe bainengoen, ezkatarik gabeko arrain galdu bat bezala, munduan bakarrik, teilaturik gabe, eta zeren norbaiten beharra bainuen, neure barrenaren husteko eta neure asmoen berri emaiteko.
‎" Tentagarriak, zatozte eneganat eta ez iragan aitzinat, zeren ostatu bila bainabilkizue, eta zeren ez baitago zuen besoak baino ostatu hoberik". Eta nik tentazionearen boza aditu nuen, eta, denbora batean bezala, kasik oharkabean, ezetz erran nion neure buruari, edo ezetz erran zidan, hobeki, kontzientzian gorderik nuen harrak eta betiko harrak, zeina, neure iraganarekin hausterat deliberatu nintzenez geroztik, aurizki eta ito nahi bainuen, zeren eta ez bainuen nahi neure etorkizuna eta neure kontzientziaren gorabehera guztiak haren ezezkoek erabakitzea, baina baiezko batek eta mila baiezkok.... Eta, beraz, ezezko hari baiezko bat eta mila baiezko zerraizkiola, are gehiago zabaldu nituen begiak...
‎Zeren mementuak eta mementuak baitaude bizitzan, eta neure oina untziaren gainean jarri nuenekoa izan zen haietarik bat. Zeren bizitzako anitz mementu, gehienak erran liteke, berdintsu eta orobatsu dira, egunorozkotasunaren kolorekoak eta, beraz, kolore umilekoak edo kolorerik gabekoak; guti batzuetan, ordea, lehertzen da denbora gure baitan, bolbora balitz bezala, eta bizitza ezin koloretsuago azaltzen zaigu, su festa batean bezala. Eta, bizitzaren festan, esperantzaren urdinak eta odolaren gorriak hartzen gaituzte orduan, udazkenaren horiak eta udaberriaren berdeak, elurraren zuri beltzak eta doluaren beltz zuriak, koloreen kontzertu distiratsu bezain iheskorrean.
‎Egun hartan, bada, eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen, eta ez gutiago itsas gaina, zeinak baitzirudien eguzkiak sutan ipinia. Eta neure oina Itsasoko Amaren gainean jarri, zeren eta halaxe baitzeritzan Piarres Oihartzabal kapitainaren untziari, eta, tupustean, haur jaioberri bat bezala sentitu nintzen, gorputza dar dar eta zangoak ere dar dar, hain bainengoen neure baitaren baitarekin bat eginik eta, aldi berean, neure baitarik kanpoan... eta haur jaioberri batek bezala egin nuen nigar ere, ez penaz eta nostalgiaz, zeren eta ez bainuen neure iraganaz zertaz penaturik, baina alegrantziaren alegrantziaz eta bozkarioaren bozkarioaz, iraganeko huts hautsetarik etorkizuna ika...
‎Egun hartan, bada, eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen, eta ez gutiago itsas gaina, zeinak baitzirudien eguzkiak sutan ipinia. Eta neure oina Itsasoko Amaren gainean jarri, zeren eta halaxe baitzeritzan Piarres Oihartzabal kapitainaren untziari, eta, tupustean, haur jaioberri bat bezala sentitu nintzen, gorputza dar dar eta zangoak ere dar dar, hain bainengoen neure baitaren baitarekin bat eginik eta, aldi berean, neure baitarik kanpoan... eta haur jaioberri batek bezala egin nuen nigar ere, ez penaz eta nostalgiaz, zeren eta ez bainuen neure iraganaz zertaz penaturik, baina alegrantziaren alegrantziaz eta bozkarioaren bozkarioaz, iraganeko huts hautsetarik etorkizuna ikasteko prest, eta neure amaren arimako sabel hotzetik itsasoaren suzko altzorat eta haren besoetarat erortzeko prest...
‎Edo, berun hotzez, ez dakit. Edo, munstro bat ote zen, bertzerik gabe, buruan sartu zitzaidana eta jadanik erotzen hasia zena, zeren buru osoa biraka hasi baitzitzaidan bat batean, noria bat bezala.... Eta jira-bira haiekin estomaka eta hertzeak ere are gehiago nahastu eta, handik gutirat, karelerat hurbildu, eta goitika egin nuen.
‎" Joanen naiz ni, kapitaina!" Eta oihu harekin izuaren zaldia apaltzen nuela eta haren gainetik egiten nuela, mesanako belaren jaisterat eta erriatzerat joan nintzen, harik eta haizeak kolpe izugarri bat jo, eta ohartu nintzen arte ezen mesanako mastak krak egin zuela eta gainerat zetorkidala. Brankarantz egin nahi izan nuen ihes, baina une hartantxe uhin hantu urguilutsu batek —edo urezko horma jigant bat ote zen hura, jaun André? — jostailu bat bezala altxatu zuen untzia brankatik eta, untzi gaineko zurezko zola hezean labain egiten nuela, gibelka erori nintzen. Gero, min izugarri bat nabaritu nuen oinean.
‎Eta adimenduan ez zuen argi handirik. Eta, harat eta honat zihoala, usnan bezala zihoan, or bat bezala eta doktor Odoratus bat bezala. Eta kalakaria eta eleontzia zen.
‎Eta adimenduan ez zuen argi handirik. Eta, harat eta honat zihoala, usnan bezala zihoan, or bat bezala eta doktor Odoratus bat bezala. Eta kalakaria eta eleontzia zen.
‎Hitzik gabe geratu nintzen, eta, zer egin ez nekiela, besagainak goratu nituen, ergel batek bezala; eta kapitainak, ene mamirik gabeko behakoan eta ene besagainen keinu dorpe hartan ene ergelkeria irakurtzen zuela, erran zidan:
‎Ordea, sentimendu hura, denborarekin, ahulduz, flakatuz eta baretuz joan zitzaidan... eta, are gaitzago eta okerrago, zeren, irri eta zirri orotarik haratago, hustasun bat bezala nabaritzen hasi bainintzen, haragiaren argi guztiak, asearen aseaz eta soberaniaren soberaniaz, ahitu, agortu eta iraungi balitzaizkit bezala, eta neure zorion idurikoa zorigaitz bihurtu. Zeren, egiten dugularik bertzeen bakardadeekin bat, iduritzen baitzaigu ezen gurea urtu egiten dela haienean eta haiena gurean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bat 8.514 (56,05)
Lehen forma
bat 5.835 (38,41)
batean 1.016 (6,69)
batek 1.006 (6,62)
bati 276 (1,82)
batetik 57 (0,38)
batekin 53 (0,35)
batez 40 (0,26)
baten aurrean 34 (0,22)
baten gainean 19 (0,13)
baterako 18 (0,12)
baten barruan 16 (0,11)
batena 16 (0,11)
batera 14 (0,09)
baten 8 (0,05)
baten ondoren 8 (0,05)
batenak 8 (0,05)
batetan 8 (0,05)
batekoak 7 (0,05)
baten azpian 5 (0,03)
batean zehar 4 (0,03)
batekoa 4 (0,03)
BAT 3 (0,02)
Bat 3 (0,02)
baten barnean 3 (0,02)
baten gainetik 3 (0,02)
baten kontra 3 (0,02)
batengana 3 (0,02)
batengandik 3 (0,02)
batentzat 3 (0,02)
BATEAN 2 (0,01)
bata 2 (0,01)
bateko 2 (0,01)
baten barrutik 2 (0,01)
baten buruan 2 (0,01)
baten mende 2 (0,01)
baten ostean 2 (0,01)
bati buruz 2 (0,01)
Batean 1 (0,01)
batak 1 (0,01)
batarena 1 (0,01)
batarentzat 1 (0,01)
batekoei 1 (0,01)
batekoek 1 (0,01)
batekoetan 1 (0,01)
baten aurkakotzat 1 (0,01)
baten aurretik 1 (0,01)
baten baitan 1 (0,01)
baten bidez 1 (0,01)
baten esku 1 (0,01)
baten gainera 1 (0,01)
baten ondotik 1 (0,01)
baten ordezko 1 (0,01)
baten pareko 1 (0,01)
baten pean 1 (0,01)
batenaren aurrean 1 (0,01)
batenari 1 (0,01)
batengan 1 (0,01)
batetarik 1 (0,01)
bati esker 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 2.820 (18,56)
Alberdania 756 (4,98)
Pamiela 558 (3,67)
Open Data Euskadi 525 (3,46)
Susa 494 (3,25)
Booktegi 466 (3,07)
Maiatz liburuak 322 (2,12)
Berria 321 (2,11)
Argia 272 (1,79)
Consumer 249 (1,64)
Herria - Euskal astekaria 185 (1,22)
UEU 173 (1,14)
Jakin liburuak 151 (0,99)
Jakin 148 (0,97)
Euskaltzaindia - Liburuak 110 (0,72)
Goenkale 65 (0,43)
Karmel Argitaletxea 55 (0,36)
Uztaro 54 (0,36)
Labayru 53 (0,35)
EITB - Sarea 52 (0,34)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 51 (0,34)
Erlea 47 (0,31)
Hitza 44 (0,29)
Kondaira 32 (0,21)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 30 (0,20)
Urola kostako GUKA 29 (0,19)
Aldiri 28 (0,18)
Guaixe 27 (0,18)
LANEKI 24 (0,16)
ETB serieak 21 (0,14)
Karmel aldizkaria 21 (0,14)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 20 (0,13)
Ikas 20 (0,13)
AVD-ZEA - Editorial Dykinson 20 (0,13)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 19 (0,13)
goiena.eus 17 (0,11)
Uztarria 17 (0,11)
alea.eus 16 (0,11)
Bertsolari aldizkaria 16 (0,11)
aiurri.eus 15 (0,10)
hiruka 15 (0,10)
uriola.eus 12 (0,08)
Txintxarri 12 (0,08)
Euskaltzaindia - EHU 11 (0,07)
Osagaiz 11 (0,07)
aiaraldea.eus 11 (0,07)
Karkara 11 (0,07)
ETB dokumentalak 10 (0,07)
Ikaselkar 10 (0,07)
erran.eus 10 (0,07)
Maxixatzen 9 (0,06)
Zarauzko hitza 9 (0,06)
HABE 7 (0,05)
Noaua 7 (0,05)
ETB marrazki bizidunak 3 (0,02)
barren.eus 3 (0,02)
Euskalerria irratia 3 (0,02)
Anboto 3 (0,02)
Euskaltzaindia – Sü Azia 3 (0,02)
IVAP 2 (0,01)
Chiloé 2 (0,01)
Euskaltzaindia - EITB 2 (0,01)
Deustuko Unibertsitatea 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Sarea 1 (0,01)
Orain 1 (0,01)
Antxeta irratia 1 (0,01)
plaentxia.eus 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat bezala ikusi 242 (1,59)
bat bezala sentitu 237 (1,56)
bat bezala hartu 169 (1,11)
bat bezala bizi 136 (0,90)
bat bezala ulertu 105 (0,69)
bat bezala egin 96 (0,63)
bat bezala begiratu 92 (0,61)
bat bezala agertu 80 (0,53)
bat bezala egon 73 (0,48)
bat bezala tratatu 73 (0,48)
bat bezala jokatu 63 (0,41)
bat bezala erabili 62 (0,41)
bat bezala funtzionatu 60 (0,39)
bat bezala hitz 59 (0,39)
bat bezala sartu 56 (0,37)
bat bezala aurkeztu 52 (0,34)
bat bezala geratu 51 (0,34)
bat bezala irudikatu 47 (0,31)
bat bezala portatu 46 (0,30)
bat bezala hil 45 (0,30)
bat bezala ibili 45 (0,30)
bat bezala zabaldu 37 (0,24)
bat bezala gelditu 35 (0,23)
bat bezala jo 32 (0,21)
bat bezala kontsideratu 32 (0,21)
bat bezala erori 31 (0,20)
bat bezala baizik 29 (0,19)
bat bezala hasi 29 (0,19)
bat bezala mugitu 28 (0,18)
bat bezala ari 27 (0,18)
bat bezala definitu 26 (0,17)
bat bezala atera 25 (0,16)
bat bezala azaldu 25 (0,16)
bat bezala jarri 25 (0,16)
bat bezala ere 24 (0,16)
bat bezala zaindu 24 (0,16)
bat bezala mintzatu 23 (0,15)
bat bezala ukan 23 (0,15)
bat bezala joan 22 (0,14)
bat bezala aritu 21 (0,14)
bat bezala erreakzionatu 21 (0,14)
bat bezala utzi 21 (0,14)
bat bezala entzun 20 (0,13)
bat bezala etorri 20 (0,13)
bat bezala gogoratu 20 (0,13)
bat bezala hedatu 20 (0,13)
bat bezala jantzi 20 (0,13)
bat bezala planteatu 20 (0,13)
bat bezala eraman 19 (0,13)
bat bezala heldu 19 (0,13)
bat bezala irakurri 19 (0,13)
bat bezala jaso 19 (0,13)
bat bezala maite 19 (0,13)
bat bezala bildu 18 (0,12)
bat bezala lan 18 (0,12)
bat bezala pentsatu 18 (0,12)
bat bezala begi 16 (0,11)
bat bezala bera 16 (0,11)
bat bezala eman 16 (0,11)
bat bezala altxatu 15 (0,10)
bat bezala bota 15 (0,10)
bat bezala deskribatu 15 (0,10)
bat bezala hazi 15 (0,10)
bat bezala erakutsi 14 (0,09)
bat bezala errepikatu 14 (0,09)
bat bezala esan 14 (0,09)
bat bezala interpretatu 14 (0,09)
bat bezala oroitu 14 (0,09)
bat bezala luzatu 13 (0,09)
bat bezala onartu 13 (0,09)
bat bezala sentiarazi 13 (0,09)
bat bezala ageri 12 (0,08)
bat bezala eduki 12 (0,08)
bat bezala jarraitu 12 (0,08)
bat bezala puztu 12 (0,08)
bat bezala saldu 12 (0,08)
bat bezala antolatu 11 (0,07)
bat bezala behatu 11 (0,07)
bat bezala gertatu 11 (0,07)
bat bezala gorde 11 (0,07)
bat bezala irten 11 (0,07)
bat bezala landu 11 (0,07)
bat bezala lehertu 11 (0,07)
bat bezala negar 11 (0,07)
bat bezala sortu 11 (0,07)
bat bezala bakarrik 10 (0,07)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia