Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2000
‎Eta, akabatu nuenean, ez dakit zer gertatu zitzaidan, barren osoa irauli baitzitzaidan. Eta haur batek bezala egin nuen nigar, luzaroan. Eta nigar haren ondotik bertze emazteki bat nintzen jada... zeren etxeko ardi beltz hura guztiz beltza izan baitzitekeen, baina nik baino zabalagoa zuen bihotza.
‎Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. Eta gogoan nituen, halaber, untzian ordu arte entzunak, zeren eta kontatu baitzigun, konparazione, gurekin Sibilian itsasoratu zèn kapitain espainiar batek, zeina ekaitzaren ondorez hil baitzen, itsas kolpe batek eramanik, ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak; halako moldez non erraiten baitzuen ezen bazegoela filibustero bat, Jean David Nau zeritzana, Frantziako Olonnen jaioa eta hargatik L’Olonnais deitua, zeinak egun batean bere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
‎Egun hartan, bada, eguzki jaiki berria distiratsu baino distiratsuago zegoen, eta ez gutiago itsas gaina, zeinak baitzirudien eguzkiak sutan ipinia. Eta neure oina Itsasoko Amaren gainean jarri, zeren eta halaxe baitzeritzan Piarres Oihartzabal kapitainaren untziari, eta, tupustean, haur jaioberri bat bezala sentitu nintzen, gorputza dar dar eta zangoak ere dar dar, hain bainengoen neure baitaren baitarekin bat eginik eta, aldi berean, neure baitarik kanpoan... eta haur jaioberri batek bezala egin nuen nigar ere, ez penaz eta nostalgiaz, zeren eta ez bainuen neure iraganaz zertaz penaturik, baina alegrantziaren alegrantziaz eta bozkarioaren bozkarioaz, iraganeko huts hautsetarik etorkizuna ikasteko prest, eta neure amaren arimako sabel hotzetik itsasoaren suzko altzorat eta haren besoetarat erortzeko prest...
‎Edo bertze zerbait ote zen eta bertze arrazoin bat ote zegoen haren azpian...? Baina, arrazoinak arrazoin, larrialdi haietarat ni baino ohituagoa zegoen, zinez, azpian nuen emaztekia, zeinak, kalapita hasi orduko eta oihu haiek aditu orduko, aingira labain batek bezala egin baitzidan ihes gorputzaren behealdetik, are nahastuago eta noragabetuago uzten ninduela... Baina nahaste borraste hura ere ez nuen betiko, zeren, ezustearen ondotik eta lehen beldurraren ondotik, bizi-nahiak eta iraun nahiak hartaraturik, suspertu eta areagotu baitzitzaidan injenioa, piztu zitzaidan buruan argi bat, eta abiatu nintzen, halatan, aulkiaren gainean utziak nituen beztimenden bila, erdi haztamuka...
‎Gu, Ttipiren ikasbideei jarraikiz, horrelako mugidetarako arroztuak geunden jadanik, geure gisara ulerturiko materialismo historikoaren fabore. Hain segur ere, zakur zorrizu bati bezala eginen genion ihes, Charly hartaz gustatu ez balitz. Merkatu plazako arrain saltzaile larriagoarekin bere lehen esperientzia homerikoaren ondotik, ezin konpreniturik geunden zer ikus zezakeen Charlyk saindu jale motz estu horrengan.
2004
‎Eskua dar dar zebilkidan... eta ez bakarrik hotz sarkorragatik. Sarjentuak atzeko leihatilara begiratu eta haren besoak automata batenak bezala egin zuen jauzi.
2005
‎Baina zer gertatzen zen ba nola presio soziala eta Estatuaren presioa, falangista batek bezalaxe funtzionatzen zuen. Orduan, zuri berdin zaizu hori abertzalea baden, gero funtzionatu falangista batek bezala egiten badu. Baina hori asko eman da, eta orduan dago jende bat esaten duena, baina gu Francoren kontra geunden?
2007
‎Nanouk eskimala ikusi dute. Mutilak komedia batekin bezala egin du barre, batez ere Nanoukek izokinak arrantzatu eta, pozarren, buruan hozka eginez akabatu ostean algaraka ikusi zaionean. Irenek oso adi jarraitu du filma, ulertu egin nahi du nolakoa izan daitekeen egunero eta egun osoz zuria baizik ikusten ez duen norbaiten gogoa, zuria eguna eta gaua, zerua eta lurra, sua eta ilargia.
2008
‎Apopilo berria, jauna, itxuraz sasoi onean eta biolina bezain gozatua. Kargazain batek bezala egin du lo, Johnekin pega pega eginda, branka brankaren kontra biok, gau osoan.
‎–Silver, esan zuen beste gizonak, eta konturatu nintzen, aurpegia gorritua edukitzeaz gain, bere ahotsa bele batena bezain marrantatua zela eta soka tinkatu batek bezala egiten ziola dar dar?. Silver, esan zuen?, zaharra haiz, eta zintzoa, hala ziotek behintzat; eta, gainera, dirua ere badaukak, marinel gizajo askok ez bezala; eta ausarta haiz, oker ez banago.
‎Korridore ilun batean bezala egin didate lasterka hitzek gogoan barna, arrapaladan.
‎Aztore batek bezala egin digu soak. Argia ahuldu egin da leiho goretan eta halako ilunpe bat ezarri da gelan, gauzen eta jendeon hegiak lausotuz.
2009
‎Ez zen konplimenduetan ibili. Moskete batekin bezala egin zidan su:
2010
‎obligazioa ere bai, nire kasuan?, nahiz eta, neure izaeragatik, nekez desesperatzen naizen, Gabino, hori, baina, ez da nire meritua: Jainkoaren grazia da?, Lisieuxekoak aditzera ematen duena baino sosegu handiagoarekin bizi naiz bederen, Jainkoaren gauak hartzen nauenean ere gaua hartzen baitut Jainkoaren sehaskatzat, eta haur txiki batek bezala egiten baitiot otoitz, egin bedi eta egin bedi, gaua baita, azken batean, egunsentirako bidea; Benjamin Mariaren itsustasunarekin topatu nintzenean ulertu nuen, halaber, norberak bizitzan koadro bat pintatu behar duela, bai, baina Jainkoak jartzen dizkiola lehen baldintzak:
‎obligazioa ere bai, nire kasuan—, nahiz eta, neure izaeragatik, nekez desesperatzen naizen, Gabino —hori, baina, ez da nire meritua: Jainkoaren grazia da—, Lisieuxekoak aditzera ematen duena baino sosegu handiagoarekin bizi naiz bederen, Jainkoaren gauak hartzen nauenean ere gaua hartzen baitut Jainkoaren sehaskatzat, eta haur txiki batek bezala egiten baitiot otoitz, egin bedi eta egin bedi... gaua baita, azken batean, egunsentirako bidea; Benjamin Mariaren itsustasunarekin topatu nintzenean ulertu nuen, halaber, norberak bizitzan koadro bat pintatu behar duela, bai, baina Jainkoak jartzen dizkiola lehen baldintzak: markoaren neurriak eta mihisea, baita kolore batzuk ere, kolore ezin zatarrago batzuk tartean; eta nik hantxe nuen, bada, haurra, semetxotzat ere banuena, arras itsusia; handik aurrera, baina, neuri zegokidan harekin jainkozko koadro bat osatzea, harekiko jarrera baldintzarik gabea sendotuz eta neurririk gabeko maitasunez maitatuz, Jainkoaren baldintzak abiapuntutzat harturik, Jainkorik gabe ez baitzegoen jainkozko kadrorik egiterik, egin eta egon, egon eta egin...
‎Ez nuen sekula anaia horrela ikusi. Lehoi batek bezala egin zuen harengana, ukabilka, harramazka, ostikoka hartu zuen. Hasieran ustekabean harrapatu zuen erasoak, baina senarra anaia baino askoz ere indartsuagoa nuen, hordituta zegoen bezala egonda ere, eta segituan hartu zuen mendean.
2011
‎Itsasoarekiko estreinakoa Asilah ko hilerritik entzundako orroa izan zuen, orro haren izugarria, eta itsasoarekin batera heriotzarekin ere egin zuen topo, ustekabean. Hassanengana doa orain, baina ez du han Mercedesik aurkituko, ezkondu delakoa ere gezurra dela jakingo du, eta Parisen, aurrera ateratzekotan, lana asto batek bezala egin beharra dagoela ikasiko du laster. Iraganeko ametsetatik ez dago itzarri beharrik, iraganekoak dira eta ondo daude beren horretan, baina etorkizunekoetatik iratzartzen gaituztenean nahiago genuke lo jarraitu.
‎Gogoratzen naiz obraren hasierako mirariari buruz hasten nintzela hizketan eta, oratoriako liburuetan gomendatzen duten moduan, hizkera xehean egiten nuela, mekanikatik hartutako adibideak erabiliz. . Motor zahar batekin bezala egiten dira saioak, behin eta berriz, eta martxan jartzeko ez dela gauza uste duzunean pizten da, jartzen da abian?, kontatzen nien entzule saiatuei, adin batetik gorako gehienek ikusi baitute auto zahar bat martxan jarri ezinik, eta eleberriaren prozesu horretan ematen diren krisialdiekin jarraitzen nuen, izan ere idazle batek nor izateko krisialdiren batzuk gainditu behar izaten baititu.... –Bere biografian krisialdi handi bat aipatzeko gai ez den idazlea galdutzat eman daiteke, ez da inoiz literaturaren heroi izango?, esaten nien ondoren, ordurako esaldi borobilak egiten ere trebatzen hasia bainengoen.
‎Orduan atea zabaldu zen, eta Charles gazteak, argitan zutik, eskuak gerrian zituela, soldadu gazte batek bezala egin zion oihu:
‎Urte batzuk izan ziren horrela ibili ginenak, gero arazoak izan genituen, han ibiltzen ginenetatik batzuek osasuna galdu genuen. Bagenuen oso adiskide min bat, maite bat, asko biltzen gintuena baita ere bere ingurura, pilotari gazte bat, erremontekoa, Mattin Mujika, eta hau ere taldekoa zen eta honen pilota partidutara ere askotan joaten ginen eta izugarrizko soinuak ateratzen genituen eta peña bat bezala egin genuen eta mutil hura, 1994an, 28 urterekin, hil egin zen. Bizkarrezurreko tumore bat izan zuen, orduan horrek ere asko lurperatu gintuen denak, eta orduz geroztik ni nahiko aparte nago, eta ez dago lehengo martxa hura, baina bai, izan genituen bost edo sei urte nahiko eroak...
‎beren ausikiaz zaurtzen baitute sagarraren axala lehenik eta gero giharra bera. Haiek alha diren gunean axala lehenik hantzen da, eraztun bat bezala egiten baitu adarrean. Emeki emeki erdiratuko da axal hura, eta porrosketan lurrerat eroriko, uzten duelarik zauri beltz bat.
‎Pintz horiek lekuka baizik ez dira hastean, baina, gertatzen da geroxeago aho guztia hartzen baitute, zauri bakar bat bezala egiten dutela orok elkarrekin. Orduan guztiz neke zaio kabalari deusen ahora hartzea, edo ahoan erabiltzea.
‎Beste biak, lehen orrialdea osorik irakurri aurretik kondenatu zituen sutara. Petrikilo batek bezala egiten zuen oihu:
2012
‎Emmak eskuineko sorbaldaren gainera makurturik zeukan burua. Bere ahoaren ertzak, irekita baitzegoen, zulo beltz bat bezala egiten zuen bere aurpegiaren behealdean, bi erpuruek kakotu gabe segitzen zuten eskuzabaletan; hauts zuri baten antzekoak ihinztatzen zituen bere betileak, eta bere begiak desagertzen hasiak ziren oihal mehe bat zirudien zurbildura likitsu batean, zenbait armiarmak gainean sarea egin balute bezala. Maindirea abaildu egiten zen bularretatik belaunetaraino, ondoren oinetako behatz puntetan berriro altxatuz; eta Charlesi iruditzen zitzaion, masa elemenak, egundoko pisuak zamatzen zuela hura.
‎Gero, bere gelara igo eta luze jauzi zen ahuspez bere ohearen gainean, eta han haur batek bezala egin zuen negar Emmak, burua burkoan murgildurik.
‎Gauaren erdian etxera itzultzen zenean, ez zen iratzartzera ausartzen. Portzelanazko ontziko argiñoak erlantz dardaratia biribiltzen zuen sabaian, eta sehaska txikiaren errezel itxiek, itzalpean bonboilatzen zen etxola bat bezala egiten zuten, ohearen alboan. Charlesek so egiten zien.
‎Hauetarik aipagarriena, arratsean, Hirondelle ren helera zen. Orduan ostaliersa garrasika hasten zen eta beste ahots batzuek ihardesten zuten, bitarte horretan Hippolyteren, goialdean baul bila, ilunpean izar batek bezala egiten zuela. Eguerdian, Charles etxera itzultzen zen; ondoren irten egiten zen; gero Emmak salda bat hartzen zuen, eta, bostak aldera, ilunbistan, eskolatik zetozen haurrek, beren eskalapoiak espaloian herrestan, guztiek jotzen zuten beren erregelaz aterpeko teilatu ertza, batak bestearen ondoren.
‎Hiriko zaratak abantzu ez ziren heltzen beraiengana; eta gelak txikia zirudien, beren bakardadea are estuagotzeko aproposa. Emmak, bonbazinezko txabusina batez jantzirik, besaulki zaharraren bizkarraren kontra pausatzen zuen mototsa; hormako paper horiak urrezko hondo bat bezala egiten zuen bere atzean: eta bere buru biluzia ispiluan errepikatzen zen, erreten zuria erdian, eta belarrien gingila adatsen azpitik agerian zuela.
2013
‎Gerla lana edo ofizioa bilakatu zen soldaduentzat, François Cocheten arabera. Lubakietan bizi zirenek ofizio bat bezala bizi zuten gerla haren ustez, eta langile on batek bezala egiten zuten beren lana. Eskualduna k maiz errepikatu nahi izan zuen euskaldunak perfil horretako soldaduak zirela, hala nola eredugarriak, langile onak, indartsuak eta kementsuak.
‎Benetako bost izarreko batek bezala egiten du barre. Beldurra eta gustua ematen dit.
‎Bentrilokuo batek bezala egiten dut barre.
2014
‎Dickensen nobelatan gerora ikusi nuena jasanarazi zidaten niri. Asto bat bezala egiten nuen lan. Iluntzean bukatzen nuen normalean.
2015
‎Kanpaiak jo zuenean, Kebirrek malguki batek bezala egin zuen salto bere aulkitik, eta zuzenean jo zuen Beltránen gorputzaren bila. Ustekabean harrapatu zuen Beltrán, eta kolpe zuzen bat botatzen saiatu zen, baina marseillarrak iskin egin zion abiada harrigarriko mugimendu batez.
‎eta ero batek bezala egiten duzu oihu:
‎eta gogoratzen dut haur batek bezala egin nuela negar,
‎Denbora asko aurrezten da. Zenbait lan (zimendatzea, hornidura – ura, argia, saneamendua) beste etxe mota batean bezala egin behar badira ere, etxebizitza askoz lehenago amaitzen da. Aurrefabrikatutako etxea obra garbia da.
‎eta ero batek bezala egiten duzu oihu:
‎Seko geratu nintzen, ez atzera ez aurrera. Minik handiena gerrian, baina suge bat bezala egiten zuen gorantz garondoraino. Anbulantzian atera ninduten bulegotik.
‎Ezta horrela ere! Gizagaixo agoniatsu bati bezala egin zidan kasu. Larritu egin nintzen.
‎Mexiko hortan zeri lotuak diren azkenik horgo trafikante batzu, hauk gero ta gehiago halere. Iduri lege bat bezala egina beren artean. Droga saltzaileek beren lana erreski egiteko hasi behar dela saka saka kazetalarien hiltzen.
2016
‎47 Kaxa, lehenik bere pordoiarekin, gero pordoirik gabe... Pordoirik gabe, kaxak danbor batek bezala egiten du soinu.
‎48 Dunbala, bakarrik lehenik, eta ondotik tomek lagundurik... Pordoirik gabe, kaxak danbor batek bezala egiten du soinu.
‎3 Kontrabaxua. Zatiaren hasieran biolontxelo batek bezala egiten du soinu, baina bukaeran, baxuago, ez du dudarik sortzen.
‎Elizaz ere ba bixtan da. Hor, Guy Lalanne k halako xuxenketa bat bezala egiten du. Usu erran da, eta beti erraiten, elizaren gibelaldeko atea agotak deitzen zirenen gatik egina zela, handik sar ziten eta handik atera, beste jendetarik berex...
2017
‎Oso bizi kalitate ona daramat. Kirola ere pertsona arrunt batek bezala egiten dut. Hau da nire mezua, hain zuzen ere:
‎Follow yourself da euren lema," zure erara egin", horretan saiatzen dira. Gustatzen zaien hori egiten dutela nabarmentzen dute, egiten dutenarekin gozatzen dutela, garai batean bezala egiten dutela lan eta modan dagoen horri ez diotela erreparatzen. " Badakigu orain marrubiekin eginiko vodka egon litekeela modan, baina ez da hori egin nahi duguna, egiazko gauzak egin nahi ditugu, garai batean egiten zituzten moduan".
‎Mango gisako denda batean jaka bat 10 edo 20 euroan erosten duzuenean, zergatik da hain merkea? Bada hegoalde globaleko emakume batek ordaindu duelako prezio hori, esklabo batek bezala egin baitu lan, atsedenik eta lan baldintza duinik gabe. Edo, bestela, nondik dator gure argia, gure energia elektrikoa?
‎Halakoek dimidiant dies suos, bere egunak erdizkatzen dituzte, bi erdi egiten dituzte, zeren erdi bata, gaztetasuna, gaizki enplegatu bazuten ere, beste erdia, zahartzea, ongi bukatu baitzuten. Eta hau da azkenekoz ongi erdizkatzea, gaiztoa utzirik ona hartzea, jondoni Paulo batek bezala egitea.
‎Eta orduan ahots bat iritsi zitzaion, xuxurlaka bezala; Muhammad Aliren esaldi ospetsu eta esanguratsu hura eztiki sartu zen bere burmuinean: . Tximeleta batek bezala egin hegan, erle batek bezala ziztatu?. Amaren ahotsa zela pentsatu zuen, ametsetan zegoela.
‎NEBekoak zerrenda eta mahaikoa bat datozen egiaztatzen ari dira, egiten dituzten keinuekin interpreta daitekeenez. Bideoaren 1.10ean, Manikkalingamek orria mahai gainean paratu du; idatzia emandako etakideak ETAren firma jarri du erakundearen zigiluarekin; Manikkalingamek boligrafoa atera, eta sinatu egin du; NEBekoak hartu du orria; egiaztatzaileek buruarekin agur keinu bat bezala egin diete etakideei, eta bukatu da bideoa. Bostekorik ez bideo osoan, hitzik ere ez bi parteen artean.
‎Bainan zer da ixtorio hori? Euskal Elkargoak berdintze bat bezala egina du delako ondarkinen zerga berezi horrentzat eta gertatzen dena da berdintze horrekin herri batzu irabazle direla eta beste batzu galtzale... Kasu gehienetan, hanbateko diferentziarik gabe egia erran...
‎Joanden ebiakoitzean," Lagun Alai" herriko korala mistoa kanbo ko Arditeia zahar etxean izan da, orai ohidura bilakatu animazioaren eskaintzen. Plazer handirekin eman ditu kantu herrikoiak, kantu berriak eta erlijiozkoak, kantu italiar bat ere, hau begi klixka bat bezala egina entzuleen artean zagon Roger Etchegaray kardinalari, etxe huntan egoiliar dagona urtarrilaren 3az geroz. Kantaldia bururatzean, denek kantatu Agur Jaunaren ondotik, adiskidantzako basoa eta gozokiak murtxatuz solasak abiatu dira batzu eta bertzekin, batzutan emozio puska batekin, hauen artean Jaun Kardinalarekin ere.
2018
‎Kanpotik kisketaz itxiz gero, barrutik indarrez astinduta ere ezin zen ireki. Une hartan, gela hartan giltzapetuta zegoen Laugarren Ergela, eta, leihora igota, kriminal laidoztatu batek bezala egiten zuen garrasi:
‎Denborak errota batek bezala egin zuen aurrera, tirriki tarraka.
‎Berriro irakurri zuen eta amaitzean negar egin zuen. Ume batek bezala egin zuen negar, zigor hura akaso merezi zuela eta azkenik libre zela pentsatuz.
‎Berriro irakurri zuen eta amaitzean negar egin zuen. Ume batek bezala egin zuen negar, zigor hura akaso merezi zuela eta azkenik libre zela pentsatuz.
‎Bada dioenik matxito bat dela, bada dioenik ahanzkorra dela, nahita ahazten duela eta ez nahigabe (nola egiten da hori?). Bada dioenik ez duela sekula ahazten, “veleta bat, haizeak nondik ematen dion”, bada dioenik sentikorregia dela mundu honetarako, tipula zuritzaile batek bezala egiten duela negar. Bada dioenik berak eginarazi zituela etxe atariko mehatxu pintadak bizi zuen egoera garbiago utzi eta biktima peto bilakatzeko.
‎Zeharkatu behar genituen mendiak goraxkak dira. Pirinioen erdiko katean daude eta arku bat bezala egiten dute, non soka Iruñetik Tolosa arteko bide handia bailitzateke. Bi hiri horien artean, lehenetik hamar legoatan, bigarrenetik hirutan, Lekun146
2019
‎Zerikusia izan dezake horretan ere taldea testuinguru ez euskaldunekoa izateak, azken batean, halako eremuetan euskararen aldeko aldarrikapenek indar handiagoa hartzen baitute. edozein modutan, oro har, musikariek hizkuntza hautuarekiko duten kontzientzia aldatu dela agerian geratu da. dena den, oraindik ere euskaraz kantatzeko erabakia hartzen dute talde askok, baina konpromiso horren beherakadak hurrengo belaunaldiko musikarien hautuan zein eragin izango duen ikusi da. era berean, aurreko belaunaldiak euskaraz kantatzeko egindako hautu kontziente eta konprometituaz jakitun dira egungo musikariak. Badakite euskararen aldeko ekintza bat bezala egin zutela hizkuntza horretan abesteko erabakia, eta onartzen dute egindako lan hori. euren ekarpenak eurei bidea zabaldu baitie, eta euskaraz" natural" kantatzeko aukera eskaini die. era berean, jakitun ere badira ondorengo belaunaldien aurrean erreferentzialtasuna eduki dezaketela eta euskaraz kantatzen jarraitzeko katean katebegi bat gehiago direla. horretaz jakitun izan arre... Badakite begirune edo atxikimendu bat lorLander Muñagorri Garmendia – Zergatik kantatu euskaraz?
‎Spitzek deabru batek bezala egiten du borroka erantzun zion Perraultek, haren zauriak aztertzen zituelarik.
‎Orduan, baina, trumoi batek bezala egin zuen eztanda sarjentuaren ahotsak, boterea bere esku duenaren ziurtasunaz:
‎Baina guk ezetz esan diegu. Izan ere, pointer bat da, baina doberman batek bezala egiten du zaunka?!
‎Denbora asko ematen nuen Marcos eta Anaren etxean. Amona egoitza batean sartu behar izan genuen eta amak asto batek bezala egiten zuen lan dena ordaindu ahal izateko. Arrebak, ikasle bikaina izanik, liburutegian ematen zituen orduak.
‎Azkenean, une hartara iristen zen guztietan bezala, Trikik garrasi egitea lortu zuen. Odolustu behar duten txerri batek bezala egin zuen txilio, baina ohea ez zuen odolak blaitu, pixak baizik.
‎Haien zain gera zedila agindu nion morroiari, eta lotara joan nin  tzen. Berehalaxe lo hartu nuen, marinel peto batek bezala egiten dut-eta nik lo.
2020
‎Ez, inola ere erantzun zion Fidelek, nik peritu izan nahi nuen eta hori izan da nire lanbidea bizitza osoan. Egia da, ustezko liburuzale eta zinemazale amorratu askok baino liburu gehiago irakurri eta film gehiago ikusi ditudala, baina aisialdirako aukera bat bezala egin dut beti, ez xede profesional batekin. Ezkonduta ez egoteak eta seme alabarik ez izateak asko irakurtzeko eta film asko ikusteko aukera erraztu didala esango nuke, hori bai.
‎Beste batzuek errezeta bat bezala egiten dute.
‎Jainkoarren, esklabo bat bezala egiten dut lan.
2021
‎16 Testuetan ageri dira zenbaitetan bestelako forma berezi batzuk. Hala, zergatik... baitforma (Jendeak zituen haren hitz ederrak miretsi, zergatik mintzatu baitzen guztiz miragarriki, Etxeberri Ziburukoa) edo zeren ezen... baitgisakoa (Zer ere erremedio eman baitut sabeltasunarentzat, baliatuko zarete uxadarentzat, zeren ezen biak bat bezala egiten baitira, Dassanza).
‎16.2.3b Tradizio handia du erabilera honek, ez da gaurko kontua: Eta hau da azkenekoz ongi erdizkatzea, gaixtoa utzirik, onaren hartzea, Jondone Paulo batek bezala egitea (Axular); Eta damu hartu Manases batek bezala (Mogel); Holako eta holako Ormaetxea bat bezala, liburu idazlea (Orixe); Campion batek[...] gorengo izarretaraino goretsi zuen (Mitxelena).
‎Anjel Lertxundi: «Umeei dena pure bat bezala egina ematea astakeria bat iruditzen zait».
‎Non zegoen galdetu zion bere buruari. Ahotsak kobazulo batean bezala egin zion oihartzun barruan, eta irudiek dardara egin zioten begien aurrean. Gogoratzen zuen azken aldian Bilbon zegoen, etxera bidean, eta gero, halako zulo beltz batez aparte, ezer ez.
‎Eta bere marruak inork entzuten ez dituela badakien behi batek bezala egin du bultza Sarak. Behin, birritan, hirutan.
‎AEBetako filmetako garungabe horietako batek bezala egin nezakeen bestela: katedralaren kanpandorrera igo eta jendeari tiro egin:
2022
‎Sarkin eta bizkarroi bat bezala tratatzen nauzu. Esklabo bat bezala egiten dut lan goizetan eta gero familia zaintzen dut. Bakarrik zure tratu txarra falta zitzaidan.
‎Hauek dira: Areata eta alboko alopeziak. José Luis Torres albaitariak azaldu duenez, albokoaren arrazoia «zakurrak hanka bat bezala egiten dion lamido konpultsiboa» da. Urduritasuna edo estresa izan daiteke, animaliak bakardadearen euskarri ez delako, adibidez.
‎Hiru izeba eta ama bat alargunak zeuzkeat eta horiek izango dituk gaur, orain eta hemen eskolarik onena. Batek esan zaidak ijitana batek bezala egiten dudala negar eta hori ona dudala, berari ez ziotela utzi. Ez zegok horren pareko coach ik.
‎Burua Kalanbreren sabelean pausatua duela, katu batek bezala egiten du urruma Lilik lohasman, samur samur. Bekaitz ziztada bat sentitu du Etxanozek.
‎Orduan, Iriarte andreak lixibaz bustitako zapi bat hurbildu zidan sudurrera. Usain sarkorrak labana batek bezala egin zuen bidea nire buruko lainoan barrena.
‎Eta bazen han beste emakume bat, gutaz asko arduratzen zena, Juanita. Gizon batek bezala egiten zuen lan".
‎Furgonetaren gainetik bidali zuen hogei urteko gizakia. Autoak probatzeko erabiltzen dituzten panpina horietako bat bezala egin zuela gora kontatu zien Igorrek ertzainei. Galipotaren gainera erori zen kolpe zakar batean, gorputza lehenengo eta burua gero.
‎Oso atsegin dut, txarrantxen kontra zanpatu eta hesi elektrifikatuan kiskal daitezen, gero begietatik odola jaria dezaten eta titiburuak edo potroak erauz ditzaten, euren artean loka eta zapal daitezen, edo, zer esango dut, puta zerriak baitira, bel  tzak batik bat, goitik beheraino tripak ireki ditzaten. Kontaketa ongi doanean, haurtxo jaioberri batek bezala egiten dut lo.
‎intzirika lehertu zen. Ume batek bezala egiten zuen negar, Bernardek egingo zukeen moduan, aho handi freskoa zabalik eta espantuka, malkoak uharka zerizkiola masailetan behera. Bazetorren gaua, gozo eta bare.
‎Bi leihoren artean zegoen marmolezko plaka batean, dirdaitsu, 14 hildakoen izenak, urrezko letretan. Bitartean, gero eta astrapala handiagoa zetorren hiritik, eta olatu batek bezala egiten zuen talka elizako hormen kontra. Emakumeak eta haurrak sartzen ziren; Jainkoari eskerrak ematen zizkioten haraino iritsi ahal izan zirelako; otoitz egiten zioten geratzen zitzaien biderako.
‎Bitartean katua, nekatuta, garaile, ihintzez blai, belar izpi bat mastekatuz, Jacquelineren gelan sartu zen, eta haren ohera igo, leku epela bilatuz haren ointxo meheen ondoan. Irakinontzi batek bezala egiten zuen xurrunga.
2023
‎Aldiz, seigarren egun bat prestatzen ari dute martxoaren 7ko, orduan sekulan baino jende gehiago biltzeko xedearekin. Arte huntan pausaldi bat bezala eginik, ustegabeko handi zerbait ez bada segurik gertatzen.
‎Zer! Espiritu hain ona duzun, Eta haur goxo bat bezala egiten duzu Beldur hutsez hiltzen den!
‎Auzoko liburutegia, liburuzaina eta liburuak dira bizitza salbatuko dioten elementuak. " Liburuek ez dute etxea egiten, etxea dira bere horretan; ate batekin bezala egiten dugu: liburu bat irekitzen dugu eta sartu egiten gara.
‎Fromberg mendatean, ordea, amore eman dute haiek ere; lehenik Haleyk, eta ondoren, Pidcockek. Hortik amaierara arte, erlojupeko batean bezala egin du bidea Pogacarrek.
‎Ananakada pare batez txikitu dizkiot BMWari atzerako ispilu biak. Autoa ikusten duenean, ezarritako gidoiari jarraiki, jaioberri batek bezala egin behar luke negar.
‎Barrerik ere ez. Josebaren begiak bere gainean sumatu dituenean, aldiz, malguki batek bezala egin dio salto besoak, Lirainen sorbaldak bildu eta astintzeko. Keinu ezerosoa izan da goxoa baino gehiago.
‎Clavell exekutatu zutela. Asto batek bezala egin zuen Joanak irri. Bere zizeiluan jarria zen, erregeordearen gizonek suntsitu ez zuten gauza bakarra huraxe izaki, eta ikara betean behatu zion gizonak.
‎Beso bat luzatu zuen orduan, eta platera kanpoan pausatu, leiho hegian, eskaintza bat bailitzan. Berehala itxi zuen, eta behor batek bezala egin zuen Joanak irri. Emakumeek gehiago luzatu zituzten ondoren lepoak eta oin puntak, zuhaitzen arteko iluntasunari bereziki erreparatuz.
‎Batzuetan, zerrikume batek bezala egiten zuen Dolçak kurrinka goiko solairuan. Ozen egiten zuen oihu eta garrasi, eta biziro hasten ziren goitik behera dardaraka emakumeen bizkarrak.
‎Sarrera ateko heldulekuaren kirrinka aditu nuen barrura isilka sartzean eta zokomiran hasi nintzen. Zoruko zurezko oholak zapalduz urratsak egin ahala, hondoratzen ari den itsasontzi batek bezala egiten zuen karraska etxeak. Itxi usaina zeukan, inor bizi ez den etxeak izaten duena.
‎Besterik gabe onartu nuen bakardade hori artea beharrezko deabru bat bezala egiten dudanean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia