Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 3.527

2000
‎K. L. idazle gaztea begira begira gelditu zaio; agureak ate nagusiko maratilari eragin dio, behin eta berriz, dardara batean, estualdiren batek larritzen dizkio barrenak; laster batean inguratu zaio adiskide bat laguntzera; beste bi, gero; beste lau, hurrena; baina ez dute maratila demonioarekin asmatzen. Gelako arduradunak, matrailak leher zorian gorri, larriuneetako irteerara jotzen du, baina hau ere itxita dago, kanpotik itxita.
‎Baina jende asko ez dago konforme planteamenduarekin, dagoeneko bi ordu pasatu baitira, dagoeneko joan baita eguerdia eta hasi baita jendea gosetzen, seko gosetzen; eta jendea ez dago batik bat esandakoarekin konforme, akademiko xaharra hil egin baita dardar gordinen artean, betiko esaldia ahoan lore zuela: " Jainkoak estutu bai, baina ez du sekula itotzen". Eta horrexegatik, planteamendu hori hain arin egin duenak ez du iraina eta begiratu gaiztoa besterik jaso, eta, horrez gainera, lurrean zerraldo uzteko moduko kolpe zaparrada bortitza.
‎Armada aipatu duenean, jendea begira gelditu zaio. Inor ez da ausar  tzen airean dabilen mamua aipatzera, baina ez du luze iraun isiltasunak: " Eta hau estatu kolpe bat balitz?
‎Jesus ene! Baina ez al da jendea igogailuetan eta autoetan eta etxeetan deskuidatuta itxita gelditzen. Bada, hemen gauza bera!
‎Dorreak ere prest dira, armaz hornituak, belaze infinitu batean bezala. Baina ez da, noski, belaze bat. Elurra darie begiei, oinazeak urdindutako malutak.
‎Debekatuta dago hau, bai, esplizitoki, aldi berean, espiraletan jardutea edo espiralki jokatzea; ajerezaren arauen arabera, espirala, puntu batean sortzen dena, biziaren iturri baita, itzuliak eginez infinituraino luza daitekeena. Hori horrela izanik, espiralak konotazio zuzenak ditu ekologiarekin, naturarekin eta sorkuntzarekin, eta ajerezak, kontzeptu horiek deuseztu ez, baina ez ditu onartzen, garaietan aurrera egin ahala eta bere praktika asko zabaldu eta herrikoitu delarik, ikuspegia zertxobait malgutu den arren. Praktikan, baina, espiralki joka  tzea guztiz debekatuta dago, non edo non ez gaur, ez hemen, mugimendu horren aurrean itsuarena egiteko joera ikusi bada ere.
‎Hauxe da, egiaz, lehen lehenik pentsatu nuena. Baina ez; ez zen halakorik ezer: ez tupusteko ez errailetik irtete ez nahaste, hartaz geroago arte jabetu ez banintzen ere.
‎Neure buruarekiko konfiantza sendotu ahala, konplexuak ere astinduz. Jende aurrean naturaltasun osoz igeri eginez, plazan, abenidetan, hipermerkatuan; noiz crawlez, noiz biz  karrez edo bularrez; beti gizalegez eta inor hartxintxarrez edo lauza txikiz edo belar izpiz zipriztindu gabe; umeen aurrean, buruz behera inoiz jauzirik egin gabe; Udalak( baina ez soilik Udalak) eman zizkidan aginduak (xelebreak gehitzekotan ibili naiz, baina eutsi diot tentaldiari) estu estu betez; alegia, nire garraiomodu ez ezik bizimodu ere bilakatu dena ahalik eta erarik arruntenean aurrera eramanez, inon enbarazurik edo ezustekorik sortu gabe, eskatzen zaizkidan erakustaldiei gogotsu erantzunez, baina muga jakin ba  tzuk sekula gainditu gabe; beti oharkabean eta...
‎Lo ere ez zegoen, noizbehinka, poliki poliki, irekitzen baitzituen begiak, inora ez begiratzeko. Estasiatua zegoen, baina ez zen ilapsoa, entzumenari zegokion gogo bahiketa baizik. Supituan jabetu nintzen:
‎Biziki estimatzen dizut, lagun. Baina ez dago, zoritxarrez, zer eginik. Aspaldian joana nauzu adi mugaz haruntz erbeste itzalera.
‎Gero, denok batera, jauzilariek (e) lur hartzen zuten alderantz jiratu genuen burua, han Arcadius Lippi ikusiko genuelakoan. Baina ez. Inork ez zuen haren arrastorik aurkitu.
‎Alarma urrunen batek jo zuen orduan, militarretik edo desegokitik zerbait bazuena, ez dakit ongi; begiak ireki nituen, ezbaikor, segur aski garunetatik azaleratzen zitzaidan izerdiaz blai, eta ikusi nuen, begiratu erdi hauskara erdi urdin batez, esku odolez beteetatik erori zitzaidan liburua, eta poztu ere egin nintzela egia da. Baina ez zuen luze iraun poz hark; nire solaskidea agure ile urdindu bat, sorbalda erorixe eta begiratu aratz garbikoa hilotz zen zoru grisean bi ilara harantzago. Hilotz zen, eta idorki zegien irribarre.
‎Borroka nahiak ez du arnas handirik, fruituak behar ditu, ahalik eta lasterren, indarrak baz  katuko baditu; gero noraeza dator, etsipena, gorrotoa; eta behin zirkuluaren baitan sartua, itxi egiten dira itzulbideak eta estutu sarezuloak. Bizitza, esaten den bezala, tonbola bat da, baina ez argiztatua eta koloretsua, iluna eta beltza baizik.
‎Ezin zuelako hitz egin, gor mutu zelako. Baina ez al dugu, ordea, orain minutu batzuk esan emakume honek sekulako trebezia zuela baieztapen apodiktikoak jaulkitzeko. Bada, halaxe adierazi dugu, bai, eta ez, horratik, oker.
‎Ez dakigu, era berean, zer eguraldi egiten zuen Brown jaunaren eskuan aldaketa txiki hura gertatu zen egunean, euria ari zuen ala eguzkia zegoen; badakigu, ordea, zein egun zen, eta hori jakinik, eguraldia ere nolakoa zen jakitea baino gauza errazagorik ez dago. Jar dezagun, beraz, egun euritsu bat zela, eta haizeak ere gogor astindu zituela hiriko tamarizak eta platanondoak, baina ez gingko bilobak, hiri hartan ez zegoe  lako gingko bilobarik.
‎Erabateko itxuraldaketa esan dugu, oker ez bagaude, baina ez dugu orain kolpetik adieraziko zertan zetzan aldaketa bitxia; epeka emango dugu horren berri, apurka apurka, hitz lasterraren harmoniara egokiturik, ez horrenbeste intrigari eustearren izan ere, kontakizun honetan, intriga ez baitago itxu  raldaketaren zernolakotasunean, beste zerbaitetan baizik, ezpada kontaeraren arnasa bere gradazio egokian ematearren. Beraz, eta on  tzat jo dugun apiril euritsuaren buruan, lehen aldaketa hatz txikietako azazkalena izan zen.
‎Bizarra ezin hobeto egin zion, azal azaleraino, marra geometrikoak markatuz, berak ohikoa zuen eraz guztiz kontrara. Miraz, gainera, eskuaren jokamolde autonomo hark beste sentimendurik ere ekarri ziolako gogora; sentimendu nahasi samarrak, baina ez zuen hartan gehiago sakondu nahi izan. Berandu zebilela eta, ziztu bizian jantzi zen, beti bezain txukun eta urdin, eta galtzerdiak janzteko garaian ez zen ohartu oinak ere ez zituela jatorrizkoak.
‎orain ezin zuen jasan gaztaren kiratsa. Sentsazioa engainagarria zelakoan, puskatxo bat ahoratu zuen haserre, baina ez zion bertan segundo bakarra ere iraun: hura higuina!
‎Orain gutxiago entzuten zuen, gehiago usaintzen, ez zitzaion camember gazta gusta  tzen eta asko, berriz, Margarita pizza; laztu egiten zitzaion ilea ile beltz motz kixkur antzekoa, ez jada horaila foam zati bat uki  tzean, eta bistak arintzera egin ziola iruditzen zitzaion, hobeto ikusi ez baina begiak lehen baino azkarrago mugitzen zitzaizkiola, artega bezala, urduriago. Eta ikusmenak eman zion Brown jaunari lanik handiena, beste laurek baino hagitzez gehiago, konturatzerako joan egiten baitzitzaizkion begiak, lotsagabeki eta jendetasun arrastorik gabe, edozein lekutara edo egoeratara, eta batez ere emakumeen bularretara zenbat eta beteago, orduan eta lotsagabeago, eta neskatoen titietara; gizonezkoei ere kontu handiz erreparatzen zien, baina ez guztiei, soslai jakin batera atxikitzen zirenei bakarrik, eta haien beroki eta gabardina barrenetara begiratzen zien finko finko eta urduritasunez, zerbait aurkitu nahian bezala, gauza gorderen bat...
‎Eta guztietan garbiena, erabiliena eta sinesgarriena gaixo zegoela esatea zen, ohean zegoela gripe izugarri batek jota. Halaxe bota zuen aitzakia han eta hemen, eta eragozpenik gabe izan zen berriz ere sinetsia (amak aholku ugari eman zizkion telefonoz, baina ez zegoen semearen etxean azalduko zen kuidadorik: elbarria zen); hortik aurrerakoak Brown jaunaren guztiz gogoz kontrara gertatu ziren, barne indarrak kontrolatu balitu bezala:
‎Baina orduantxe, ehiztariak horrenbeste ordu untxiaren zain egin ondoren, eskopeta prestatzen duen irrika amorruzkoarekin bezalaxe, piztu egin ziren argi guztiak sekulako zalapartaz, eta ni ahoa bete hortz gelditu nintzen (zentzu figuratuan har bedi, mesedez, adierazpidea), esaldi hasi berri bat alboan neukan gizasemeari ulertezin egin zitzaiona, dudarik gabe, zeren, oker ez banago, medikuak erretzea debekatua ziola erantzun baitzidan xalo xalo, sekula ikusi dudan esku keinurik tristeena eginez, bai, orduantxe esaldi hasi berri bat airean gelditu zelarik, edo, hobe esan, aireak eraman zuelarik. Gertakari txiki ezusteko hark nire baitan sortu zuen ondoeza ez dut orain aditzera emango; soil soilik esan behar dut, betidanik gogaitu izan nauen komunikazio inkomunikazio dikotomiak sortzen dituen arazo nire ustez konponezinekin akordatu nintzela orduan ere ezinbestean, eta, atzera, nire teoria ezkorra, nahi bada, eta agian atzerakoi samarra ere bai, baina ez horregatik okerra edota enpirismorik gabea sendotu egin zen, kasik errefutaezin bihurtzeraino. Mila froga eman nitzakeen gizakion arteko komunikazio ezintasunari buruz; horietatik bat aukeratzekotan, nire izate guztia aspaldidanik zauritzen duen adibidea aukeratuko nuke zalantzarik gabe, ezinago argi adierazten zuelako nire teoriaren funtsa batetik, eta, bestetik, ni neurrigabeki eta desesperatuki mintzen ninduelako.
‎Exhibizionismo puntu bat ere ikusi uste izan nuen dohakabe haren jardunean, halako jaidura hozkirritsu bat. Baina ez nion ametitu nire buruari pentsamendu makur hura, zakarkeria matxista atzerakoi hura. Zeren, egia izanik ere, zer egin zezakeen urkamendia zain zeukan emakume koitaduak?
‎Armando Bonilla zen, Otsotzarmendi jaunak ahots hanpatuz azaldu zuen bezala, alboan nuen gizagaixo onanista gortzen hasia gaixotasun batek bestearekin zerikusirik izan ote zezakeen pentsatu nuen tarte laburño batez; alegia, bigarrena lehenaren ondorio izan ote zitekeen, baina ez nuenez taxuzko hipotesirik ehuntzerik lortu, bada hementxe utziko dut, oraingoz behintzat, auzia. Harixeri tokatzen zitzaion hurrengo larruketa mingotsa.
‎Baina nireak alboratuz, eta atzera hari nagusira itzuliz, esan behar dut eguraldia ez zela ez hotz ez bero, Armando Bonilla zutik zegoela, erronkan, itzalita zegoen kamera bati finko finko begira, eta berak hartu zuela hitza aitorpen edo hustuketa bati ekiteko asmo sendoarekin; eta esan behar dut, zinez esan ere, Deere jaunak aurrez iradoki edo zituen basakeria izugarriak ez zirela inondik ere faltsukeria, Armando Bonillak berak delektazio psikopataz aitortu baitzituen hemen paperean idaztekoak ere ez direnak, bere izugarrian. Nire ustez, hala ere eta uste hau ziurtasun bihurtzea nahi nuke, baina ez dut horretarako arrazoi nahikorik aurkitu, Bonilla jauna gezurretan ari zen, plantak egiten, esan nahian bezala era guztietara larrutu behar zutenez, itaunketekin eta infamiekin eta gezurrekin txikitu behar zutenez, bada, bai, bidea erraztuko ziela, eta haien odol egarri basatia asetuko ziela denbora puska baterako, ziren astakeriarik beldurgarrienak asmatuz eta bere ahoan jarriz; eta erakutsi... Nahasi samarrak edo gertatzen bazaizkio irakurleari, barkamenak aurretik, baina oroimenak ahaztuta nahiago dituen gauzekin ez dago eskakizun handiekin ibiltzerik.
‎Ondoezak jota bezala eseri nintzen urkamendi aulkian, automata baten itxura betean, odolgabetua, eroria, ordurako ni neu ez banintz bezala. Baina ez nengoen urduri, eta aulki hartan esertzearekin batera halako koraje ezkutu batek hartu zituen nire barrenak, dena galdua ikusten duenaren koraje gartsu hil edo bizikoak. Halaxe pentsatu nuen ataka larri hartan:
‎Irribarretsu hurbildu zitzaidan, mihi gorria kasik ezker gingileraino luzaturik. Argiak piztu ziren orduan, argi guztiak, eta oinaztarri batek oinaztarri artifizial baina ekologiko batek, dudarik gabe zerua bitan ebaki zuen; gero eztanda egin zuen trumoiak ala lehenago izan zen?, eta danbatekoarekin kili kolo zegoen gargola bat lurrera jausi zen abaila beldurgarrian; baina ez zen mila zatitan txiki txiki egin, gargola mitologiko hura ez zelako harrizkoa, nik errezeloa egin bezala, kartoi harrizkoa baizik. Beraz, ez zen huraxe eliza gotiko bateko patioa, dena kartoi harri huts hutsa baizik.
‎Ezen, ustezko harritzarra tankera hartan erori eta ez zela txikitu ikusirik, ikusle batek eta bik eta hiruk programaren faltsukeria salatu zuten, eta biluzik, larru gorritan, sarreraren dirua itzultzea eskatu zuten. Hiru dohakabe atzipetu haiekin zer egin zuten ez dut dagoeneko oroimen garbirik, baina ez nintzateke oso oker ibiliko baieztatuko banu, hodi zabal ezkutu ba  tzuez baliaturik, halako gas mota hotz hotz bat bideratu zutela protestagileengana lekuko fidel gisa erabil dezaket nire ezker eskuko hatz txiki une harez geroztik izoztua, minutu eskasen buruan seko izozturik utzi zituztelarik, hitza ahoan dilindan zutela.
‎martiri gizagaixo baten modura aurkeztu behar nuen neure burua, niganako errukia sortarazi behar nuen bihotz gogor haiengan, eta handik etorriko zitzaidan salbazioa. Errukia bai noski, baina ez erruki mixerable baldarra, oinarri sendoekikoa baizik, jasoa, ongi argudiatua, erudizio puntu bat zuena. Eta helburu hori lortzeko asmoarekin ekin nion, bada, defentsa lan nekosoari.
‎Noizbait irten ziren, baina, hiru errege magoak, eta Otsotzarmendi jaunak hartu zuen atzera hitza programaren nondik norakoak eta helburuak eta audientzia maila aipatzeko, eta adierazteko, era berean, etortzear zela oraindik interesgarriena, biziena, hunkigarriena, eta jarraitzeko, beraz, bertan kieto, sekula ikusi gabekoak behingoz, eta ezin hobeto gainera, ikusi nahi izanez gero. Eta, hurrena, Maria Morena aipatu zuen teatralitate handiz, eskuin besoa bere osotasunean luzatuz eta besapeko izerdi orban lotsagarria nabarmen erakutsiz, ene irudikotz, baina ez aurretik han zeuden ikusle ordurako desmadratzen nahiz odolusten hasiei fin portatzeko esateaz ahaztu gabe, isiltasun eta errespetu osoz. Ez zitzaien, nonbait, gaztigu agerikoa gehiegi atsegin izan anfiteatro urrunean zeudenei, eta, erantzun gisa barre karkara lazgarri bat irten zen han goitik, zenduak zut jar  tzeko moduko mamu oihu bat.
‎Baina, Migel, hori gezurra da! Baina ez nuen nire ahotsik entzun.
‎Negarrez hasi zen. Bihotza kizkurtu zitzaidan niri ere, baina ez zegoen umekerietan jarduteko astirik.
‎Garbi zegoen, ez nuen kezkatu beharrik. Eta gauean Kandidoren gorputz zauritua ikusten nuenean, ez zela nire errua, baina ez nuen lorik egiten.
‎Astebete barru azaldu zitzaigunean, aurpegian zituen oraindik zigorraren arrastoak. Denek zekiten zigorraren berri, baina ez zion inortxok ere ezer galdetu. Beldur handiegia zioten Migeli.
‎Argi zegoen maisuak ere bazekiela gertatutakoaren berri, baina ez zuen hitzik esaten. Egoerak ihes egin zion, eta errudun aurki  tzen zuen bere burua.
‎Han zegoen ama, baina ez ninduen agurtu. Negarrez zegoen amonari begira, eta amona zuriegi zegoela iruditu zitzaidan.
‎Nire amorruak ez zuen funtsik, eta gainera ni ere irrikaz nengoen itsas-ertzera joateko. Baina ez dut behin ere oso gustuko izan Migelen aurrean nire burua makurtzea.
‎Txistuka hastea erabaki nuen, baina ez ninduela lasaitzen, eta berehala isildu nin  tzen. Haserrea sentitu nuen beldurraren ondoren.
‎Keinu bat egin zidan; solas bat eduki nahi zuen nonbait nirekin, baina ez nengoen prest. Egun gutxi izango zituen gurekin.
‎" Iturri baten barrea duzu", esan zidan behin amak. Baina ez dut uste nire orduko barrea iturri baten barre algaratsua zenik.
‎Sutondoan jarraitzen zuen Migelek. Banekien irtenbidearen bila zebilela, baina ez zuen aurpegirik eman nahi. Aspaldian zegoen esnea irakiten.
‎Bi, lau, bost urte igaro ziren, eta gaur arte! Jakina zen, baina ez genuen ezertxo ere jakin nahi. Zein zaila den sarritan gauzen egia edatea!
‎Eta nire seinako pausoen erritmoan hasi nintzen abesten. Gure aitona ez zen behin ere oso eliza zalea izan, baina ez dakit zergatik ematen zion abesti honi ironia sakon baten airea:
‎Argia itzalita zegoen, baina ez zen zaila Migelek une hartan nolako begiak zituen asmatzea.
‎Lehen ere izebak berdin utzi zuen, baina ez nintzen ezer esatera ausartu.
‎Birigarro ederra Tom hori, baina ez da parte txarrekoa hasi zaigu. Entre nous:
‎Ez didazu sinetsiko, baina hartu, eta kanpora irten behar izan nuen, à la belle étoile lo egitera. Belarretan etzan berria nintzela, Ruben dendatik irteten ikusi nuen, baina ez komunera joateko: Rakelen dendara kuku gordeka hurbildu, eta han inguruka ibili zen, deitu, ez deitu, sartu, ez sartu, zalantza balu bezala.
‎Zer gehiago esango dizut? Rakel gaur nire aurretik ibili da telefonoz deitzen, baina ez du erantzunik jaso. Orduan nik burutazio bat izan dut eta aurreko deiko zenbakia errepikatzeko tekla sakatu dut, norbaiten ahotsa entzuten ote zen jakitearren.
‎Orduan nik atzo bere gelara eramatea ahantzi zitzaidan oparia luzatu diot. Baina ez diot atzo pentsatutako ezertxo ere adierazi. Gure ordez egoera bera mintzo zela iruditu zait.
‎Sara izango zen, baina ez egin kasurik hasi zen nahastua eta estropezuka, ez egin kasurik. Huskeria bat da.
Baina ez nintzen hil, eta harrezkero apenas hitz egin nuen Dabidekin(" Nik zurekin gura dut, baina utzidazu neska horrekikoa behar bezala amaitzen. Ez diot minik egin gura", errepikatzen zidan larrusendo hark, niri minik eragin ez balit bezala).
‎orain oso gustura hartuko nuke Frank Sinatrarena bezalako dei bat, baina Dabidek ez daki pianoa jotzen eta, hemen, hemen ez dago telefonorik... Baina ez nadin engaina: ongitxo dakit, telefonoa egon arren, Dabidek ez lukeela deituko.
‎harengan topatu ditut behar beharrezkoak nituen laztanak, besarkadak, musuak, hitz eztiak, eta, egia esatera, ez dakit ez ote naizen urrunegi joan, Rubenen bidean ez ote naizen behaztoparri gertatu. " Nire lagunak pozak txoratzen jarriko lirateke Bakarnerekin ez, eta benetako neska batekin harremanak izan ditudala esango banie", adierazi izan dit trufaz azken egunotan, baina ez Ruben ez ni ez gara ausartzen etorkizunaz hitz egitera. Badirudi ez dugula elkar behartu edo mindu nahi; badirudi biok ere elkarren gorputzen gose garela, eta gose horrek ez duela amaierarik(" Orain arte neure buruari ematera mugatua, bazeneki zenbat laztan dudan zuri emateko...", esan zidan afaldu ondoren hotelera itzuli ginenean).
‎Nik, inguruan, zer edo zer afaldu bitartean itxaron, eta, handik ordu eta erdira, artean irteten ez zela ikusirik, hotelera itzuli nintzen. Han, zeregin hoberik ez, eta Tomen fardelak arakatzen hasi nintzen, baina ez nuen ezer berezirik topatu. Gero oheratu egin nintzen eta, halako batean, hoteletan egoten diren segurtasun kutxekin gogoratu nintzen.
‎Horrelako zerbait grabatzeko gogoa sentitu dut etxera deitu, eta Karmeloren mezu beti bat beti bera entzun dudanean. Baina ez dut egin. Beharbada zalantza sortu zaidalako mezu hori inprobisatzeko gai izango ote nintzen; beharbada zalantza sortu zaidalako agurrean" musu bat" edo zer esatea komeni ote zen; beharbada Dabidi orain nire ahotsaren lasaigarria ere eskaini nahi ez diodalako.
‎Horregatik, jakizu egia dela, goizean, basoan Rakel eta Ruben atzean utzi ditudala, baina aldi berean jakin behar duzu Tomekin itzuli naizela. Bai, badakit zuri ez zaizula inporta, baina ez nago lasai birigarro horrekin. Gainera, nire atzoko zelataldiak zer edo zertarako balio izan du:
‎STOP. Baina ez ahantzi: maite zaitut.
‎Polizia izan daiteke, FBI koak, edo mendeku bila dabilen hiltzaile ondo ordaindu bat. Baina ez naute erraz desabalorinatuko, ez horixe", aitortu dit botila atxiki amaigabe batez hustu, eta hori esateagatik" Montoncito de gracias" emateaz bat: " Ezin naiz zuengandik milimetrotxo bakar bat ere urrundu.
‎Ezetz? Ezin dizut halakorik esan, baina ez da lehen bezala. Gauzak erabat aldatu dira gure artean.
‎Egia esan, Karmelok ere bereak eta asto beltxarenak esan dizkit. Baina ez da konfiantza faltagatik izan, zurekin buruz buru egon, eta maite zaitudala esan gura nizun, behar zaitudala, ezinbesteko zaitudala. Gura baduzu, prest nago guztiari buruzko xehetasun guztiak emateko, prest nago eskatzen didazun guztia betetzeko...
‎Ez, burutazio txoro bat izan da. Gezurra esan diot nik, eta berehala" Barkatu" gaineratzeko gogoa etorri zait, baina ez dut egin. Zu frogan jartzea besterik ez nuen nahi.
‎Bart, ordu ttikitan, gelara Adela eta Esther etorri beharrean, Adela etorri da, baina ez bakarrik, bere lehengusu Luisekin baizik. Adelak, barre artean, isiltzeko agintzen zion, baina Luisek, musukatu bitartean, komunera zuzendu du.
‎Orduan matxinada erabatekoa izan da eta, nekez bada nekez, azkenean erabaki hau hartu dugu: ezinbestean hotel honetan geratzen garela, baina ez Chicagon ez gainerako hirietan ez dugula halakorik onartuko. Laster, Luis eta Jordi bozeramaile izendatzearekin batera, denon izenean agentziara fax bat igortzea erabaki dugu.
‎Lo egin ezinik, amorrazioa sentituko dut Dabid Loti Ederra baino lokartuago dagoela imajinatzean, izan ere hark egundo ez baitu arazorik izan lo egiteko (nik dakidala, lapurretarena gertatu, eta ondoko egunetan bakarrik ibili zen loezak joa), ezta egiaz tiro egin zidan gauean ere; gau hartan garbi asko iritsi zitzaizkidan gonbidatuen gelatik haren zurrunga hotsak. Baina ez, Gasteizen arra  tsaldeko seiak inguru izango dira eta auskalo hura non dagoen, auskalo norekin. Espazio desberdinetan ez ezik, denbora desberdinetan ere bizi garela dirudi.
‎Galderaren desegokitasuna gorabehera, nik Rubenen lanbidea ezagutu ahal izan dut, baina ez haren iritzia, izan ere hura lotsagorritu eta doi doian entzuteko moduan eran  tzun baitio:
‎historia, psikologia edo, zergatik ez?, buruko neke handirik sortuko ez didan lorazaintza. Baina ez dakit bada: irudipena dut honetan ere Dabidekiko konplexua izan dudala.
‎Uste dut, azkenean, halabeharrez ohituko naizela erantzungailu malapartatu horrekin berba egiten. Baina ez dakit Rakel segitzera noizbait ohituko ote naizen. Goizeko beharra erraza egin zait.
‎Roulotte bat, zakar maniobratuz gure furgoneta aurreratzen ikusi dugu, eta haren gidariak gelditzeko imintzioa egiten zigula leihatilatik besoa atereaz. Gaixoren bat eramango ote zuten eta gure laguntzaren beharrean ote zeuden bururatu zaio norbaiti, baina ez: furgoneta roulottearen atzealdean gelditu, errepidean izkinatu, eta, bertako aitona amonekin batera, ez zaigu ba Luis azaldu!!!
‎Ez dakit zer esan eta, excusez moi, benetan, baina gutxienez zurekin berba egin ahal izango banu. Baina ez duzu erantzuten eta ez dakit zelan jokatu. Batzuetan, egunero aparailu horrekin jardutearen jarduteaz, pentsatzen hasten naiz maitalearekin norabait joan zarela, eta dagoeneko bost axola zaizula nik kontatzen dizudana.
‎Hik heure bizitza egin behar dun. Aizan, baina ez dun hori eman dinadan berri bakarra, presta hadi: Patxi ezkondu egiten zaigun!
‎Herenegun etxera deitu nuenean, ez nuen zure mezurik topatu. Baina ez nuen uste... Gaur, ostera, dei bat jaso dut, baina inork ez du berbarik egin eta eseki egin didate.
‎Tira ba, esan bezala, Rakelek horrela antolatzen du bere informazio sentimentala, esaldi itxuraz xelebre batzuen inguruan. Eta gaur zugatik sentitzen dut hori baino askoz gehiago azaldu ezin izana, baina ez pentsa egunerokoa eskuratzea ahantzia dudanik. Beharbada Las Vegas en?
‎Teresari kasu egin nahi nioke, baina ez dut ukatuko Dabidi deitzeko gogoa ere etorri zaidala. Behinik behin ongi nagoela esateko deituko nioke eta niregatik ez arduratzeko (baldin eta arduratua badago; guztiarekin, New Yorken ez bezala, orain ez nuke nahi bera hemen nire bila azaltzea).
‎a) Goizaldeko laurak aldean eta, Bostonen bezala, gelara Adela eta Esther etorri beharrean, Adela bakarrik etorri da, baina ez guztiz bakarrik, haren lehengusu Luisekin baizik. Alabaina, komunera sartu arren, Bostonen ez bezala, nire begi erdi itxiekin Luisek atea erdi irekia uzten zuela ikusi dut, eta haien larrualdiaren hots ttikienak eta biraorik handienak ezin garbiago en  tzutean deseroso sentitu naiz, deseroso eta estrainio.
‎Alabaina, nola esango nuke, handik gutxira Dabidek egia osoa esan aitortu behar izan zidanean, egiaz tiro egin zidanean alegia, zuloa neuri sortu zidan eta, zabaldu zitzaidan hutsuneari erreparaturik, pistola batena baino gehiago kanoi batena zirudien. Egia esatera, nik ere halakoxe zuloa eragingo nion eskultura hura ezustean hartu, eta jaurti nionean, baina ez nuen jo, eta zulo bakarra neuri zabaldu zitzaidan, handi eta biribil, eta halako hustasuna uzten duen zulo bat, halako neurria duen zulo bat nekez itxi daiteke, nekez...
‎irrikatan zeuden hiriko eta iragarki neonargitsuak ikusteko. Ni, ordea, leher kaka egina senti  tzeaz gain, azken boladan bezain axolagabe nindoan, baina ez denbora luzerako. Kanpo aldera begiratu nuen batean, zer eta tigre bat ikustea iruditu zitzaidan.....
‎Sentitzen dut, baina ez dut billete ttikiagorik. Euria...
‎Are okerrago autobuseko hartan nire ttikitasunaren, nire desanparoaren lekukoak asko gehiegi zirelako; eta haien begietan irribarre makurren bat, haserre keinuren bat sumatu nuelako sortzen ari nintzen atzerapena zela eta. Orduan ez zitzaidan bururatu, baina gerora pentsatu izan dut bidaiariren batek txanpon batzuk uzten ahal zizkidala, baina ez. Orduan ez nuen pentsatzeko adorerik ez astirik izan eta, txoferrak mesprezuzko imintzioak egiten zituela ikusirik, nola edo hala" Noizbait jaitsiko al zara?" adieraziz, autobusetik alde egin beste irtenbiderik ez nuen izan:
‎Ala monumentuak ikusi baino zerbait interesgarriagorik egin duzue?". Nik hara eta hona ibili garela erantzun diet, eta ezetz, estimatua dagoela, baina ez dudala donuts ik nahi, ezta artean zabaldu gabe zituzten txokolatezkoetatik ere. Orduan haiek ez dute onik izan ikusi eta fotografiatu dituzten toki guztiak aipatu arte (gaurkoan bakarrik bi errollo amaitu eta dagoeneko argazki errebelatuekin agertu dira, eta batean baino gehiagotan Danekin batera agertzen ziren edo hura bakarrik ezustean aterea).
‎azken batean, taldeko guztiak baino dotoreago eta pinpirinago jantzia zegoen. Baina ez da egia. Ni handik gutxira atzetik joan natzaio, benetako detektibeak baino askoz artega eta traketsago, baina zelan edo halan jarraitu diot, eta denbora guztian bakarrik ibiltzen ikusi dut, inortxorekin elkartu gabe.
‎Gainera, ni topatu ahal izateko, arimak bi eragozpen ditu: alde batera, hegaldia Bruselan eskalarik egin gabe izan balitz, arimak Sondikan arrasto zuzena hartu, eta lehenago edo geroago helduko zen New Yorkeraino, baina ez da horrela eta benetan egiteko zaila izango du; bestera, hiri honetara heldu arren, nekez aurkituko nau hainbeste jenderen artean (are nekezago kontuan izanik hemen inoiz baino Mary Land  fordago naizela...)
‎Politikaria, ordea, guztiz gogogabetua zegoen (herria ttikiegia zitzaion, nonbait) eta, kosta ahala kosta, ekitaldi hura beste norbaiten esku uzten saiatu zen. Herrixkarantza zihoazela ere, sakelako telefonoz azken ahaleginak egin zituen, baina ez zuen ordezkorik lortzerik izan. Guztiarekin, inaugurazio hitzak esan zituenean, inortxok ere ez zion erreparatu haren gogo gabeziari:
‎Egia da gezurra esan nuela, baina ez nahitara, jende askoren konfiantza ez zapuztearren baizik. Nik ez nion batere beldurrik egia esan, eta barkamena eskatzeari; baina era berean ez nituen gure nazioaren oreka eta aitzindaritasuna kolokan jarri nahi.
Baina ez al zinen ohartzen ezkondua zegoela. Ez al zintuen horrek uxatzen?
Baina ez zizun halakorik eskatu, ezta. Berak eutsi egin nahi izan zion zuen arteko relationshipari, ezta?
‎Begi itxiak zituen animalia mengel hura ikustean larritu egin nintzen eta berehala astinduka hasi nintzaion, laster indarrak berreskuratu, eta begiak zabalduko zituelakoan. Baina ez baitzuen halakorik egin, nire estutasun hartan pentsatzen hasirik, bi aukera bururatu zitzaizkidan: alde batera, Polikarpo katuari ahora eman, eta froga ezin hobea izan nezakeen hark akabatu zuela erakusteko; bestera, amonari egia osoa esaten ahal nion.
‎Gaurkoan Petrified Forest parke ikusgarritik deitzen dizut eta Rakel zelan dabilen galdeginez gero, jakizu gaur ez duela trukatu berbarik ez Rubenekin ez Dan gidariarekin eta, en plus, nik kopetilun eta mingulin ikusi dudala. Parentesi bat eginez, goizean zehar Rubenekin berba egiten saiatu naiz, baina ez dut net berbatsu topatu. Zuregatik, eta bakar bakarrik zuregatik, zer edo zer atera guran, esan diot taldekide batek homosexual  tzat hartu duela.
2001
‎Egun argiz dago eta laster hasiko du euria. Irratia piztuta daramate, baina ez diote atentzio izpirik ere jartzen. Nekea sumatzen da bi gizonen aurpegietan.
‎M (etsipenez baina ez triste): Arrazoi duzu, maite.
‎Jakina badakidala, jaunak. Baina ez duzue pentsatuko semea torturatzen ari naizenik, ala. Mesedez!
‎I: Estimatuta zagok, lagun, baina ez diat ezer hartu nahi.
baina ez hau.
‎P: Tira, Turner, lasai (Barre karkara urduria egiten du, baina ez daki zer gehiago esan).
‎G: Nik fisikoa nahi nuke noski, zerarik drastikoena, baina ez dakit nolaz ibiliko naizen...
‎S: Baina ez duzu ulertzen, aita. Ni armen kontra nago, indarkeria ororen kontra.
‎Ez, Benigno. Eskertzen diat baina ez... Aspergura hau, botagura hau, interes falta hau sendaezina dela bazakiat...
‎Ya lo creo! Negar eta negar, baina ez zuen hankarik askatzen zuri alaenak!
‎Ez zen krokodilo bat. Tira, bai, krokodilo bat zen, baina ez benetakoa.
‎R (harriduraz): Baina ez al dakik. Ez al hago jakinaren gainean?
‎Salaketa ere jarri diat... Baina ez zagok ezer egiterik...
‎Denek itxura bera izaten dute. Baina ez dago itxurekin fidatzerik, Emili! Otsoa ardiz mozorrotuta ibili ohi da maiz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
baina 3.513 (23,13)
bainan 14 (0,09)
Lehen forma
baina 2.647 (17,43)
Baina 863 (5,68)
bainan 10 (0,07)
Bainan 4 (0,03)
Bainarik 1 (0,01)
Bainon 1 (0,01)
bainon 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina ez ukan 197 (1,30)
baina ez jakin 171 (1,13)
baina ez egon 168 (1,11)
baina ez eduki 57 (0,38)
baina ez al 31 (0,20)
baina ez hori 27 (0,18)
baina ez ni 22 (0,14)
baina ez ezan 21 (0,14)
baina ez esan 20 (0,13)
baina ez pentsatu 16 (0,11)
baina ez nu 15 (0,10)
baina ez beti 14 (0,09)
baina ez iruditu 12 (0,08)
baina ez guzti 11 (0,07)
baina ez hain 11 (0,07)
baina ez omen 11 (0,07)
baina ez ote 11 (0,07)
baina ez bakarrik 10 (0,07)
baina ez bera 10 (0,07)
baina ez gehiegi 9 (0,06)
baina ez bakar 7 (0,05)
baina ez edozein 7 (0,05)
baina ez hura 7 (0,05)
baina ez zu 7 (0,05)
baina ez beste 6 (0,04)
baina ez gu 6 (0,04)
baina ez haiek 6 (0,04)
baina ez kezkatu 6 (0,04)
baina ez ahaztu 5 (0,03)
baina ez behar 5 (0,03)
baina ez erabat 5 (0,03)
baina ez etorri 5 (0,03)
baina ez euskal 5 (0,03)
baina ez ikusi 5 (0,03)
baina ez aita 4 (0,03)
baina ez azken 4 (0,03)
baina ez bizi 4 (0,03)
baina ez egin 4 (0,03)
baina ez hainbeste 4 (0,03)
baina ez hemen 4 (0,03)
baina ez hitz 4 (0,03)
baina ez ibili 4 (0,03)
baina ez joan 4 (0,03)
baina ez nahitaez 4 (0,03)
baina ez orain 4 (0,03)
baina ez uste 4 (0,03)
baina ez begirada 3 (0,02)
baina ez berdin 3 (0,02)
baina ez betiko 3 (0,02)
baina ez bide 3 (0,02)
baina ez egia 3 (0,02)
baina ez entzun 3 (0,02)
baina ez erabateko 3 (0,02)
baina ez gehiago 3 (0,02)
baina ez gerra 3 (0,02)
baina ez gogo 3 (0,02)
baina ez jende 3 (0,02)
baina ez kontu 3 (0,02)
baina ez luzera 3 (0,02)
baina ez nahi 3 (0,02)
baina ez oso 3 (0,02)
baina ez presaka 3 (0,02)
baina ez Tomas 3 (0,02)
baina ez amets 2 (0,01)
baina ez apaiz 2 (0,01)
baina ez aski 2 (0,01)
baina ez asko 2 (0,01)
baina ez aurre 2 (0,01)
baina ez auto 2 (0,01)
baina ez berak 2 (0,01)
baina ez bihotz 2 (0,01)
baina ez denbora 2 (0,01)
baina ez edonola 2 (0,01)
baina ez edonolako 2 (0,01)
baina ez ekin 2 (0,01)
baina ez elkar 2 (0,01)
baina ez errealitate 2 (0,01)
baina ez erruki 2 (0,01)
baina ez esku 2 (0,01)
baina ez ETA 2 (0,01)
baina ez etsi 2 (0,01)
baina ez etxe 2 (0,01)
baina ez euskara 2 (0,01)
baina ez ezagutu 2 (0,01)
baina ez ezinezko 2 (0,01)
baina ez galdetu 2 (0,01)
baina ez garai 2 (0,01)
baina ez Leturia 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia