Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2015
‎Kontura zaitezte, Jainkoaren maitasunagatik, zuei bizia ematearren berea galdu zuena hiltzera zoaztela; kontuan izan zeuen etsaiengandik babesten zaituztena dela. Eta hau guztiau aski ez balitz, aski izan bekizue jakitea ezin duzuela ezer haren ahalmenaren aurka eta goiz edo berandu betiko suaz ordaindu duzuela halako doilorkeria eta ausarkeria nabarmena. Maiestate hau loturik eta guri digun maitasunaren lokarriz estekaturik ikusten duzuelako ote da?
‎Emaguzue aditzera, oi arima maitaleak, zeuen zoriona betikoa dela jakiteak ematen dizuen gozamena, eta zein atsegina den ez dela amaituko ziur jakitea . Oi gu bai dohakabeak, ene Jauna!, guk ongi dakigu hori eta sinesten dugu; kontua da, egia hauetaz gogoetarik ez egiteko ohitura sartu sartua izanik, arimei guztiz arraro egiten zaizkiela, eta ez dituztela ezagutzen ezta ezagutu nahi ere.
‎1 Oi egiazko Jainko eta ene Jauna! Poz handia da, Zugandik aldendua egotearen bakardadeak nahigabetzen duen arimarentzat, alde guztietan zaudela jakitea . Baina maitasunaren irakina eta nahigabe honen eragin biziak hazten direnean, zertarako balio du, ene Jainko?, adimena nahasten baita eta egia hau ezagutzeko arrazoia ezkutatzen, ezagutzerik ez ulertzerik gabe.
‎2 Ez da pena eta lotsari txikia guretzat, geure erruz geure burua ez ezagutzea eta nor garen ez jakitea . Ez ote litzateke ezjakintasun handia, ene alabak, norbaiti nor den galdetu, eta ez bera nor den, ez bere aita eta ama nor izan ziren, ezta nongoak ziren ere ez jakitea?
‎2 Ez da pena eta lotsari txikia guretzat, geure erruz geure burua ez ezagutzea eta nor garen ez jakitea. Ez ote litzateke ezjakintasun handia, ene alabak, norbaiti nor den galdetu, eta ez bera nor den, ez bere aita eta ama nor izan ziren, ezta nongoak ziren ere ez jakitea –Hau zorakeria handia izanik ere, ez dago konparatzerik gugan dagoenarekin, zer garen jakiten saiatzen ez garenean, eta gorputz hauetan gelditzen garenean, eta horrela, abespeluan, entzun egin dugulako eta fedeak dioskulako soilik arima badugula dakigunean.
‎Beharrezko da jakinaren gainean joan zaiteztela konparazio honetara. Beharbada, honen bitartez, nahi izango du Jainkoak arimei egin nahi izan dizkien mesedeetatik eta hauen arteko desberdintasunetatik, nik uler ditzakedan heinean, zuei pixka bat aditzera ematea; guztiak ditu inork ulertu, asko baitira; are gutxiago ni bezalako kaskar batek; izan ere, Jaunak egiten dizkizuenean, ez dagoela egin ezinik jakitea , oso pozgarri gertatuko zaizue; egiten ez dizkion hari, berriz, Jaunaren ontasun handia goresteko; zeruan dauden gauzak eta dohatsuek gozatzen dutena gogoan erabiltzeak ez digu kalterik egiten, alderantziz baizik: poztu eta beraiek gozatzen dutena erdiesten saiatzen gara; horrela, era berean, ez digu kalterik egiten erbeste honetan hain Jainko handia kiratsez beteriko har batzuekin harremanetan jar daitekeela jakiteak; eta hain ontasun ona eta erruki neurrigabea maitatzeak.
‎Eta egin ere, Martaren ofizioa egin zuen, Jaunari oinak garbitzean eta bere ileaz xukatzean, eta uste al duzue penitentzia txikia izango zela hura bezalako andre batentzat, kale haietatik joatea, eta beharbada bakarrik, nola zihoan erreparatzeko gogo berorik ez zuelako, eta egundo ere sartu ez zen lekuan sartu, eta gero fariseuaren gaizki esate eta sufritu beharreko beste gauza asko sufritzeko? Izan ere, hura bezalako emakume bat hainbesteko aldaketa egiten herrian ikusi, eta dakigunez, hain jende txarraren artean, Jaunaren, beraiek hain amorru handia zioten haren, adiskidea zela jakitea nahiko baitzen nolako bizitza izan zuen gogora ekartzeko, eta orain santatzat agertu nahi zuela, argi baitago berehala aldatuko zuela janzkera eta gainerako guztia; bada, gaur egun hain ospetsuak ez diren pertsonengatik beltzak esaten badira, zer izango ote zen orduan. Nik diotsuet, ene ahizpak,, alderik onena?
‎Grazia hauek esaten jakitea beste gauza bat dela dio; Bizitza Liburuan ere ongi bereizten ditu grazia hauek hartzea, nolakoak diren ulertzen eta hitzez adierazten jakitea.
‎Grazia hauek esaten jakitea beste gauza bat dela dio; Bizitza Liburuan ere ongi bereizten ditu grazia hauek hartzea, nolakoak diren ulertzen eta hitzez adierazten jakitea .
‎hartzen ditugun mesedeen berri jakitea zein irabazi handia
‎–Nik ez dakit; idazteko agindu didanari galdetu behar, ni ez bainago nagusiekin eztabaidatzera behartua, haien esana egitera baizik; ez litzateke, gainera, ongi egina izango. Egiaz esan ahal dizuedana da, nik oraindik esperientziaz ez nekienean eta neure bizian jakingo nuenik ere burutik pasatzen ez zitzaidanean (eta arrazoiz, poz handia zitekeelako niretzat zerbaitetan Jainkoari poz ematen niola jakitea edota zantzuetatik hori ateratzea), liburuetan Jaunak bera zerbitzatzen duten arimei egiten dizkien mesedeak eta ematen dizkien pozak irakurtzen nituenean, poz handi handia ematen zidan eta horrek Jainkoa biziki gorestera zeraman nire arima. Bada, nire arimak, hain kaskarra izanik, hori egiten bazuen, onak eta apalak zirenek askoz ere gehiago goretsiko dute; eta behin gorestearren soilik, oso ongi dator esatea, nire iritziz, eta kontura gaitezela zenbat poz eta atsegin galtzen ditugun geure erruz.
‎1 Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan; izan ere, naturaz gaindiko gauzak izaten hasten dira, eta oso zaila da aditzera ematea, Haren Maiestateak egiten ez badu, idatzi zen beste leku batean bezala, nik ulertzen nuen heinean, orain dela hamalau urte, gutxi gorabehera. Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago dudala uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea . Egin beza Haren Maiestateak hortik onuraren bat etorriko bada, eta bestela, ez.
‎Gozotasunak, berriz, Jainkoagan hasten dira eta berezkotasunak sentitzen ditu eta esan ditudanak adina gozatzen du haiekin eta askoz gehiago ere bai. Oi Jesus, zein biziki nahi nukeen nik hau ongi adierazten jakitea !; izan ere, neure iritziz, argi dut bien arteko aldea eta nire jakintza ez da iristen hori adieraztera. Egin beza Jaunak.
‎Nik gutxi dakit arimaren grina hauetaz, eta sentsualitate eta gure izaeratik datorrenaz, oso motela naizelako, bestela beharbada emango nuke aditzera?; nik handik igaro izanik ulertuko banu, jakingo nuke aditzera ematen. Gauza handia da jakitea eta letrak izatea edozertarako.
‎ez da ilunpe itsuagorik, ezta ilun eta beltzagorik hura baino. da jakitea , hainbesteko distira eta edertasuna eman zizkion eguzkia bera oraindik beraren arimaren erdian egonik, han ez balego bezala dela Harengandik parte izateko, Haren Maiestateaz gozatzeko egiaz gai izan arren, eguzkiak bertan diz diz egiteko kristala gai den bezala. Ezerk ez dio onik egiten; eta hortik dator, horrela bekatu astunean egonik, egin ditzan egintza on guztiak inolako fruiturik gabeak izatea zeruko aintza lortzeko; izan ere, iturburu hartatik, Jainkoagandik, ez badator, gure bertutea hortik baita bertute, eta Harengandik aldendurik, ezin daiteke atsegin izan haren begietan; azken batean, bekatu astun bat egiten duenaren asmoa ez da Hari atsegin ematea, deabruari ematea baizik; hau ilunpea bera denez gero, arima gaixoa ere ilunpe berean murgildurik geratzen da.
‎Bada, kanpoaldeari dagokionez behar deneraino iristeko ongi bagoaz ere, bertuteetan asko eta asko behar da honaino iristeko eta ez dugu axolagabe jardun behar, ez gauza txikian ez handian. Horregatik, ene ahizpak, eskatu ozen Jaunari, nolabait zeruaz goza baitezakegu lurrean, bere laguntza eman diezagula gure erruagatik gera ez dadin eta erakuts diezagula bidea eta eman diezazkigula indarrak ariman, altxor ezkutu hau aurkitu arte lurra aitzurtzeko, bada, egia da gure barruan dagoela, eta hauxe nahi nuke nik aditzera eman, Jaunak nahi badu nik hori egiten jakitea .
‎Gauza hauetan guztietan, utzi egin behar diogu nola izan zen arrazoi bila aritzeari; gure adimena hori ulertzera iristen ez bada, zer dela-eta jardun burua hausten? da hori egiten duena ahalguztiduna dela jakitea , eta, ahaleginak ahalegin guk parterik ez dugunez gero, Jainkoa baita hori egiten duena, ez dezagun parterik izan nahi ulertzean.
‎3 Honetaz aritzeko asmorik ez banuen ere, pentsatu dut, bere burua horretan ikusten duen arimari pozgarri izango zaiola Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienei zer gertatzen zaien jakitea , orduan egiaz galdua dela dena dirudielako. Ez ditut gertatzen diren ordenan agertuko, oroimenera datozkidan eran baizik.
‎6 Uste dut on handia egin zidala gure benetako lurraldea ezagutu eta hemen erromesak garela ikusteko ere, eta gauza handia da han zer dagoen ikustea eta non bizi behar dugun jakitea . Izan ere, norbait lurralde batera badoa bertan behin betiko bizitzera, asko lagunduko dio bideko nekeak eramaten eta baita gauza zerutarretan pentsatzen eta gure solasa hartaz izaten ere, atseginez beterik egongo den lurraldea dela ikusi izanak; erraz egiten da.
‎Ez da erraz, berak gurtu zituen Kristoren irudi ugarien artean, zein irudiz ari den hemen jakitea . Bi tradizio daude:
‎Berriro gogorarazten digu barruko gauza horiek esaten jakitea oraintsu Jainkoak egin grazia dela. 1560a baino geroagokoa; data horretan izan zen lehen aldiz A. Pedro Alcántarako santuarekin.
‎Lehenengoetan biziki sentitzen nuen; gero, ordea, poztu egiten nintzen. Eta beraz, kantatzen ez nekiela bestek jakiteari batere garrantzirik ez ematen hasi nintzenez gero, askoz ere hobeki egiten nuen; zoritxarreko ohoreak eragozten zidan hau egiten jakitea , nik ohoretzat nuena, bakoitzak nahi duen gauzetan jartzen baitu.
‎2 Beste hau, berriz, nola den adierazten hasterik ere ez dago, ezta ulertzerik ere; baina ariman berariazko sua sentitu nuen, nolakoa den esaten ez dakidana. ...zin jasanezkoak; bizitza honetan oso larriak igaro banituen ere eta, medikuek diotenez, hemen sufri daitezkeenik handienak (izan ere, elbarritu nintzenean nerbio guztiak uzkurtu zitzaizkidan, izan ditudan beste era askotakoak, eta are gehiago deabruak eragindako batzuk ere, kontuan hartu gabe), ez dira ezer ere han sentitu nituenen ondoan, eta amaierarik gabe eta sekula ere eten gabe izango zirela jakitea .
‎Ez da erraza lehengusina hau nor zen jakitea .
‎4 Ia hasieratik ohartu nintzen esperientziaz ulertzen zidala esaten niona; hori zen, hain zuzen ere, nik behar nuena; izan ere, orduan ez nekien neure buruari ulertzen orain dakidan bezala, esaten jakiteko eran; gero Jainkoak eman dit Berak egiten dizkidan mesedeak ulertzea eta esaten jakitea , eta beharrezkoa zen niri bete betean ulertuko zidana eta zer den azalduko zidana hortik pasatua izatea. Hark argitasun handi handia eman zidan, irudizkoak ez ziren ikuskarietan behintzat ez bainuen ulertzen zer izan zitekeen hura, eta arimako begiekin ikusten nituenetan ere iruditzen zitzaidan ez nuela ulertzen nola izan zitekeen; esan dudanez, nik uste nuen gorputzeko begiekin ikusten direnak bakarrik direla kontuan hartzekoak, eta halakorik ez nuen nik.
‎behar duten jakitea , eta ongi gidatua izateak egin zion probetxua.
‎Eder izango zaio Jaunak berorri hauek guztiak ematea lehendik ez baditu, eder izango zaio idatzirik aurkitzea eta zer den ulertzea. Bada, gauza bat da Jaunak mesedea egitea, beste bat zer mesede eta zer grazia den ulertzea, eta beste bat nolakoa den esaten eta azaltzen jakitea . Eta lehenbizikoa besterik ez dela behar badirudi ere, arima nahasirik eta beldurti ibili ez dadin eta munduko gauza guztiak mende hartuta Jaunaren bidetik kementsuago joan dadin, ona da eta mesedegarria ulertzea; egoki da halako bakoitzarengatik Jauna biziki gorestea grazia hori duenak eta ez duenak, Haren Maiestateak bizi direnetako norbaiti eman diolako gu guztion onerako.
‎Honi batzuetan ongi deritzot nik; baina Kristogandik guztiz aldentzea eta gure miseriekin eta sorkari guztiekin batera jainkozko Gorputz hau sartzea ezin dut onartu. Haren Maiestateak nahi beza nik aditzera ematen jakitea .
‎Izan ere, Jainkoak beldurraren bidetik badarama, nirekin egin zuzenez, lan handia da, hura nork ulerturik ez bada; eta oso gogoko du bere burua deskribatua ikustea, eta orduan argi ikusten du handik doala. Eta on handia da zer egin behar duen jakitea , honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko. Izan ere, nik asko ikusi dut eta denbora asko galdu dut zer egin ez nekielako eta pena handia ematen didate hona iristen direnean beren burua bakarrik ikusten duten arimek; izan ere, liburu espiritual ugari irakurri dudan arren eta kasu honi dagokiona ukitzen duten arren, gutxi azaltzen dute, eta hartan oso aritua den arima ez bada, asko azaldurik ere, nahiko zail egingo zaio ulertzea.
‎5 Gauza argia da maiteago izaten dugula pertsona bat hark egiten dizkigun egintza onak gogora ekartzen ditugunean. Beraz, zilegi eta merezimendu handikoa baldin bada beti oroitzea Jainkoari zor diogula geure izatea eta ezerezetik sortu gintuela eta Hark mantentzen gaituela eta haren heriotzaren eta nekeen gainerako onura guztiak, gu sortu baino askoz lehenagotik orain bizi direnetako bakoitzaren alde eginak zituenak, zergatik ez da izango zilegi nik jakitea eta sarri gogoan erabiltzea huskeriei buruz hitz egin ohi nuela, eta orain Jaunak egin duela Berari buruz baizik hitz egin nahi ez izatea. Hona hemen bitxi bat, nahitaez maitatzera gonbidatzen duena, emana zaigula eta dagoeneko haren jabe garela gogora ekarriz, eta hauxe da apaltasunean oinarrituriko otoitzaren ondasun guztia.
‎10 Ikus dezazuen haren erruki handia eta zein on handia izan den niretzat otoitza eta irakurtzeaalde batera ez uztea, hemen esango dut, garrantzi handikoa baita hori jakitea –deabruak arimari egiten dion erasoa haren jabe egiteko, eta Jaunak erabiltzen duen iaiotasun eta errukia hura Beraganaitzultzeko eta ni gorde ez nintzen arriskuetatik gordetzeko.
‎10 Gogoan dut, otoitz ordu haietan gau hartan atsekabe handia eman zidala, Jainkoaren etsaigoan ez ote nengoen pentsatzean. Eta nik grazian nengoen ala ez jakiterik ez nuenez gero (ez hori jakitea nahi nuelako, baina hiltzea nahi nuen, hilda nagoen ala ez ziur ez dakidan bizitzan neure burua ez ikusteagatik; izan ere, niretzat ezin zitekeen heriotza gogorragorik izan Jainkoa iraindua nuela pentsatzea baino) eta estutu egiten ninduen pena honek; halakorik ez zezala onartu eskatzen nion, pozez beterik eta malkotan urturik. Orduan kontsola nintekeela eta Jainkoaren grazian nintzala ziur egon nintekeela ohartu nintzen; izan ere, halako Jainko maitasuna eta Haren Maiestateak halako mesedeak eta sentimenduak ematea bekatu astunean zen arima bati ezinezkoa zen.
‎Berberak aitortuko zuen geroago horren zergatia. Jainkoaren esperientzia mistikoaren grazia jaso zuen; baina oraindik ez esperientzia hura ulertzeko, are gutxiago adierazteko eta komunikatzeko grazia, gauza hauek adierazten jakitea ere Jainkoaren graziatzat baitu. Honela dio:
‎–Bada, gauza bat da Jaunak mesedea egitea, beste bat zer mesede eta zer grazia den ulertzea, eta beste bat nolakoa den esaten eta azaltzen jakitea –(Bizitza Liburua, 17, 5).
‎Egia da, beste kasu bat ere izan zela, honekin zerikusirik ez duena. Baina benetan on handia egin zidan, Eskritura Santuko gauzen bidez ziurtatzen zidalako, horixe baita niri gehien eragiten didana, ongi dakielako ziurtasuna izatea, hark baduela ziurtasuna jakitea , beraren biziera onarekin batera.
‎Argiari eusteko izan daitekeen erremediorik hoberena, ezin duela ezer eta nigandik datorkiola konturatzea da; izan ere, beragan egon arren, une batean nik alde egin baneza, gaua etorriko da. Hau da benetako apaltasuna, berak zer egin ahal duen eta nik zer egin ahal dudan jakitea .
‎Nik orain esango banu, hobeki emango nuke aditzera. Garrantzi handikoa da hau nola den jakitea , sekretu handiak daudelako barruan Jauna hartzerakoan. Tamalgarria gorputz hauek ez uztea haietaz gozatzen.
‎Dagoeneko esan dut Jaunak aditzera ematen didana, nik eragotzi ezina dena; ulertzen dut hori, besterik ezin dudalako. Baina sekula ere ez diot eskatu Haren Maiestateari zer edo zer ulertarazteko niri, berehala begitanduko bailitzaidake neure irudimenak sortua dela eta deabruak engainatuko nauela; eta, Jainkoari eskerrak, ez nau sekula jo jakin minak gauzak jakin nahi izateko, ezta ez zait batere axola gehiago jakitea . Asko kosta zait hau, diodanez, nahi gabe ulertu baitut; baina Jaunak, ni hain kaskar ikusi ninduenez gero, nire salbamenerako aukeratu duen bidea izan dela uste dut, onek ez baitute behar hainbeste Haren Maiestatea zerbitzatzeko.
‎Frai Domingok idatzi dit hona orain, Ávilara iristean hura eramango duen mezulari bat hartzeko dio. Pena ematen dit eta ez dakit zer egin, gaitz handia egiten baitit, berorren gorentasunari esan nionez, haiek hori jakitea . Gure Jaunaren maitasunagatik, joka beza azkar horretan; har gogoan haren zerbitzurako dela.
‎3 Eta emakume horiengan gogoko dudan gauzetako bat aita horiekin tratatu dutela jakitea da, eta ahal dudan guztian berori zerbitzatzea. Izan ere, pertsona espiritual guztiak ez dira nire gogoko gure monasterioetarako, aita hauek aitortzen dituztenak ez badira, eta horrela ia guztiak dira haietan daudenak, eta orain ez dut gogoratzen hartu ditudanetatik haien alaba ez den inor, halakoak komeni baitzaizkigu; nire arima haiek hazi zutenez gero, Jaunak monasterio hauetan haien espiritua ezartzeko mesedea egin dit.
‎5 Bera hona etorri zen eta asko poztu naiz berarekin (zorte oneko gizona eta benetakoa eta gauzak ongi ulertzen zituena iruditu zitzaidan), eta beroriei buruz jakiteaz poztu naiz batez ere; izan ere, Jaunak egin didan mesede handietako bat mundua zer den beroriei adieraztea izan da eta berorien burua sosegatu nahi izatea, eta zerurako bidean doazela jakitea ; hori zen bizikien jakin nahi nuena, orain arte oso kezkaturik bainengoen. Guztia egiten duenari aintza.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin, ene alaba. Pozgarri zait hobeki dagoela berorrengandik jakitea . Jaunak nahi beza aurrera joan dadila eta mediku horri ordain diezaiola, egiaz eskertu baitiot nik.
‎Guztiak oso pozik dira, negozioak nola eramaten diren ikusirik. Nik dudan pozik handiena bisita beltz hau amaitu izatea da eta gehiago ez duela berorren aitatasunak horretan erantzun beharrik izango jakitea , hain garesti irten baitzait; eta desira handia izanik, oraindik hain on handia luzaroko izango ez delako beldurrez nago.
‎Bai aurkitu zuela gure Jaunak halako martiritzarako zain aberatsa! Eta komeni da jakitea , jende honekin kontuz ibil daitezen. Jainkoak barka biezaie, amen?
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren karitatearekin, ene alaba. Benetan poztu naiz berorren gutunarekin, eta nireak atsegin zaizkiola jakitea pozgarri zait niri, elkarrekin egoteko aukerarik ez baitugu.
‎Orain Matusalen mugitzen bada, ez du nahi gure aurka izatea. Egoki da izan diren ahaleginen berri berorren agurgarritasunak jakitea . Nire gutunarekin batera zetorren idazkitxoa ere jaso nuen.
‎3 Ama prioreak eta ahizpek eskumuinak berorri, hain etxe ona aurkitu dielako. Oso pozik daude, eta badute motiborik, guretzat egoki egoki datorrelako, eta sail handiagoa hartuz zabalduz joan daitezkeela jakitea gauza handia da. Oso egoki litzateke Pazko ondoren hormak eraisten hasiko balira.
‎2 Arrazoi beragatik eta beste gauza askorengatik beharrezkoa da, mojak aita prioreen mende ez egotea. Gerta daiteke batek gutxi jakitea eta moja guztiak egonezinik utziko dituen gauzak agintzea; inor ez delako izango nire aita Gracián bezalakorik; eta gerokoari begiratu behar diogu, honezkero eskarmentu handia dugulako, eta arriskuak saihestu beharra dagoelako; izan ere, moja hauei egin diezaieketen onik handiena da, aitor entzulearekin ez dadila beste hizketarik izan bekatuak esatean baizik, bildutasuna gorde dadin aski baita a...
‎2 Ama prioreak, Maria Bautistak, idatzi dit nola poztu zen berori Jainkoak honetan egin digun mesedeaz; eta ez zegoen hark esan beharrik, nik badakidalako, berorren mirabe hain zintzoei dagokiguna izan ez arren, nahikoa dela Jainkoaren gauza izatea horretaz pozteko, haren etxeko eta erreinuko pertsona denez. Nik diotsot berorri, oso bihotz altxagarri izan zaidala, eta, dirudienez, aurrerantzean bakea izango dela, gauza handia baita, eta eragozpenik ez izatea hain prelatu desberdinekin bide honi ekin diogunok, zer egin ongi jakitea baizik. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik.
‎2 Ez dakit nik zertarako nahi dituzten berorren aitatasuna eta gainerakoak hor penaz eta zigorrez beterik, eskumikatuak izateko nahiko baitziren aita Mariano eta aita priorea. Ez dut beste bihotz altxagarririk, berorren aitatasunak Arganda doktore jauna duela jakitea baizik. Eman goraintzi asko; benetan nahiko nuke bera berriro ikustea, eta ez dezala ahaztu esatea mesedez eskatzen diodala ez fidatzeko, jende horrek ez baitio utziko bere askatasuna bilatzeari, lepoak moztuta bada ere, hala egingo dutela esaten baita berorren aitatasuna itzultzen bada; eta, egin ez arren, beti da ongi aurrez neurriak hartzea zer gerta ere, jende hain odolberoaren artean egonik.
‎Harri eta zur naukate Jainkoaren gauzek, hain urruti ziruditenak orain hona dakarzkit. Gaur gure aita Graciáni idatzi diot Madrilera; izan ere, hau bide horretatik doa; gauza ziurra denez gero, beroriek laster jakitea komeni da. Ez negarrik egin zeruan dagoenagatik, gainerakoak ekarri dituelako Jaunari eskerrak eman baizik.
‎Poztu naiz benetan nireak ez galtzeaz, ama priore ordeaz nuen iritzia agertzen nuelako han, berorren agurgarritasunak hobeki jakingo duen arren zer komeni den berorren etxean; hala ere, nik diotsot, zentzugabekoa dela oso ama prioreak eta priore ordeak osasun eskasa izatea. Eta baita ama priore ordeak irakurtzen eta korukoa ongi ez jakitea eta konstituzioaren aurka doa. Nork esaten dio berorren agurgarritasunari arazoren bat balego, nahi duena bidali ezin duenik?
‎1 Jesus izan bedi berorrekin, ene alaba, eta eman diezazkiola berorri eta alaba guztiei Pazko zoriontsuak, nik eskatzen diodanez. Niretzat oso pozgarria izan da, osasunez ongi dagoela jakitea . Ni ohi dudan bezala nago, besoa nahiko gaizki dut eta burua ere bai; ez dakit zer errezo egiten duten.
‎11 Barka beza berorren jauntasunak, luzatzen ari bainaiz: izan ere, atsegin zait berorren jauntasunak gertatzen denaren egia jakitea , aita Tostado hortik joango balitz, badaezpada. Nuntzioak etorrita haren alde egin zuen eta aita Graciáni esan zion ez egiteko bisitarik; eta, komisario apostolikoa izaten jarraitzen badu ere (nuntzioak bere eskumenik erakutsi ez duelako eta, dioenez, ezta kendu ere), Alcalára joan zen berehala, eta han eta Pastranan koba batean egon da, esan dudanez, gaitzespen testigantzak sufrituz, eta ez da gehiago baliatu bere mandatuaz, eta han da eta guztia dago etenda.
‎Gauza berriren bat egon dadinean, luze idatziko diot berorri, gutunak ziur joango direla esaten baitit. Ongi etorriko zitzaidan berorrek halako adiskidea zuela Madrilen jakitea eta orain ere ongi etorriko zait, beharbada.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Berorren berri jakin gabe hain aldi luzean egoteak sortzen didan bakardadeaz gain, gauza gogorra non dagoen ez jakitea . Ezer etorriko balitz, sufrimendua litzateke; baina hori gabe ere ematen dit sufrimendua.
‎2 Nire gauzei buruzko sekretuari dagokionez, ez diot bekatupean behartzen duenik, horren aurkakoa bainaiz eta deskuida baitaiteke; nahiko da jakitea pena emango didala. Promesari dagokionez, nire aitor entzuleak esan zidan baliogabea zela, eta biziki poztu nintzen, kezkaz bainengoen.
‎Espiritu Santua izan bedi berorrekin, ene seme. Ez dut luze idazteko astia izatearen zorterik; baina, nik diotsot zorte ona dela berorren gutunek sortzen dizkidaten bihotz ukitua eta are poza, eta Jaunak egiten dizkion mesedeen berri jakitea , egunetik egunera handiagoak baitira. Hemen egiten duen lana ordaintzen dio orain.
‎8 Aita horrek sentitu du Guadalajaran beraren eta Pauloren artean egiten duten diferentzia; izan ere, handia da pertsonen artean dagoen aldea, eta berezko honek indarra du. Benetan nahiko nuke berorren aitatasuna atsegin agertzea haren aurrean, esaten dituen hitzetan nolabaiteko ganora ikusten baitiot; eta bakoitza bere ahultasun eta guzti ongi eramaten jakitea gauza handia da. Jainkoak eman diezagula behar den sendotasuna Bera kontentatzeko, amen.
‎Gaur gotzainari esan diot frai Anjelek Alban egin zuena eta hari iruditu zitzaion ez zuela okerrik ezer egiten; izan ere, esaten zidan ea zer kalte etorriko zitzaigun monasterio hauen gobernua izatetik, ea zer egingo zigun. Medinakoaz ere esan nion zerbait; izan ere, haiek gauza hori isilean ez daramatenez gero, ez zuela gorabehera handirik iruditu zitzaidan, eta honek gauza batzuk jakitea komeni zela, bada, nire iritziz, ez du ezagutzen gauza haien funtsa. Hala ere, eskrupuluz beterik nauka, eta bihar handik inor ez badator ni aitortzera, ez dut Jauna hartuko:
‎Ez beza nire aitak min hartu gauza hauek entzutean, berorren aitatasuna eta ni erantzukizun handiaz zamatuak baikaude eta Jainkoari eta munduari kontu eman beharra izango baitugu; eta maitasun handiaz diodala dakienez gero, barka diezadala eta egin eskatzen diodan mesedea, hau da, idazten dizkiodan gutunak jendaurrean ez irakurtzekoa. Kontuan izan beza ulertzeko era desberdinak izaten direla eta gauza batzuetan nagusiek ez dituztela beti hain argi esan behar gauzak; gerta daiteke ni hirugarren pertsona batez edo neure buruaz aritzea, eta ez da egoki izango inork jakitea , ez baita gauza bera neure buruaz edo berorren aitatasunaz edota beste pertsona batzuez aritzea, beste hori nire ahizpa bada ere; Jainkoarekin zer solas darabilkidan inork jakiterik nahi ez dudanez eta harekin ari naizenean inork eragozterik nahi izaten ez dudanez, gauza bera da Paulorekin nagoenean ere?
‎Hau gure aitari burua berotzen jardun eta honek berorren agurgarritasunari esaten dionerako da. Sartzeko denak ez du txistik egin behar; eta begira, ene lagun, kontu handiz ez dadila jar mojak hartu eta hartu egitera, bizia kostako baitzaio guretzat diren ala ez jakitea . Nicolaoren horrek polita baino besterik ez dela dirudi.
‎8 Jakin beza Jesusen Lagunditik bota dutela ahizpa San Frantziskoren neba, eta pena eman dit. Ez naiz ausartu idazten, berari pena ez ematearren, eta beharbada hobe izango da gugandik jakitea . Paper horren bidez ikusiko du Jesusen Lagunditik ziurtatu nahi bainuen. Salamancan dagoen beraren adiskide batengandik?, eta ama prioreak hori idazten dit.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene alaba. Osasunez ongi dabilen jakitea askoz ere nahiago nuke bidaltzen dizkidan opari guztiak baino, hauek erregina batenak bezalakoak badira ere. Gure Jaunak ordain biezazkio.
‎Jainkoa izan bedi beraiekin. Oso atsegin izan zait Paulo oso maite dutela jakitea , eta honek haiek maitatzeak ere poztu nau, baina ez hainbeste. Dena dela, Sevillako horiek maite ditut nik, eta egunetik egunera gehiago, nik beti adiguriz tratatu eta zerbitzatu nahi nukeenaren alde hartzen duten arduragatik.
‎Konstituzioek ama priore ordeak koruko latina irakurtzen jakitea eskatzen baitute.
‎Badakit gure Jaunak aditzera eman diola gauza bera, baina Haren Maiestateak nahi du, berorren karitateak jakitea ni ere horretaz jakinean nagoela. Kontuan izan, berorren Senarra ongi baliatuko dela haietaz, eta batez ere berorren doteko bost mila dukatekin beteko dudala nik emandako hitza, egun horretan ordaindu behar baitut gaur egun nire alabak bizi diren etxea?
‎...abe gera gaitezen, eta horrela, diote, sartu aurretik hara joan behar dela eta handik jakinarazi berorri, edo pixka bat lehenago, eta berorren etxean sartu albait disimulurik handienaz, eta behar izanez gero, itxaron gaua egin arte, eta joan dadila gure aita gotzainagana, bedeinkazioa eman diezagun biharamunean lehenbiziko meza eman ahal izateko; hau eginik egon arte, sinets beza berorrek inork ez jakitea dela hoberena. Beti egin ohi dut horrela eskuarki.
‎Bere bizitzaren kontakizunera itzultzen da, eta nola perfekzio handiagoan ahalegintzen hasi zen, eta zein baliabidez. Onuragarria da otoitza daukaten arimak gidatzen ahalegintzen diren pertsonentzat hasieratan nola jokatu behar duten jakitea , eta ongi gidatua izateak egin zion ona.
‎Uste dut ez duela egingo hor ohi duen bezalako berorik. Jainkoak egin dezala ikusten duen premiaren arabera; izan ere, nik diot, gogorra dela berori eguraldi horrekin ibiltzea, kontsolagarri izango bailitzaiguke berorren berri sarriago jakitea . Ez dadila gelditu, nahiko nuke, eta ez dakiola burutik pasatu ere egin Sevillara joaterik, egiaz izurritea dagoelako.
‎Gure arimen edertasun eta duintasunaz ari da. . Konparazio bat jartzen du ongi ulertzeko, eta hau ulertzea eta Jainkoagandik hartzen ditugun mesedeen berri jakitea zein irabazi handia den agertzen du. Gaztelu honetako atea otoitza dela dio.
‎3 Izan ditudan zereginak, osasun kaskarra eta beste bide batetik berorien osasunaren berri jakitea zuribide izango ahal zaizkit, azkenekoz idatzi nionetik berorren gorentasunari gehiago ez idazteko. Eta egia da, neure otoitz xumeetan, duten balioa dutela?
‎Horiek uste izango dute bizitza okerreko gauzetan darabiltela [beste haiek], eta honetaz gozatzen bazter batean egotea dela zuzena. Jaunaren probidentzia da, nire iritziz, hauek ez jakitea noraino iristen diren beste haiek, hasierako gar horrekin berehala harainoko jauzia egin nahiko luketelako, eta ez zaie halakorik komeni; izan ere, oraindik ez daude behar bezala hazita; beraz, egun gehiagotan elikatu beharra dute hasieran esan nuen esneaz. Egon bitez jainkozko bular haien ondoan, Jaunak ardura hartuko baitu, indartsu egon daitezenean, gehiagora ateratzeko, bestela ez bailukete lortuko uste duten onurarik, beren buruari kalte egitea baizik.
‎Eta bai egoki dela izen hau azpimarratzea, Errege ahaltsua, goragokorik ez duena, amaigabeko erregetza izango duena! Honela dagoen arimari, ziur asko, ez zaio faltako federik, Errege honen handitasunaz asko jakiteko, Hura den guztia jakitea ezinezkoa baita bizitza honetan.
‎2 Ez diot hau arrazoi handirik gabe. Izan ere, esan dudanez, garrantzi handikoa da jakitea Jainkoak ez dituela guztiak bide beretik eramaten, eta, beharbada, beheragoko bidetik doalakoan dagoena, goragokotik doa Jaunaren begietan.
‎10 Oi, hau bai badela zer eskatzen dugun ez jakitea , baina bai ongi eratu zuela haren jakinduriak! Izan ere, bere presentziaz ongi baliatzekotan ikusten dituenei, agerian agertzen zaie; horrela, gorputzeko begiez ikusi ez arren, era asko ditu arimari bere burua agertzeko, barruko sentimendu bizien eta beste hainbat bidez. Egon zaitezte zuok gogo onez Berarekin.
‎3 Nik, konturatuz gero, beti jarriko dut gogoetazko otoitza ahozkoarekin batera, izutu ez zaitzaten, ene alabok; nik badakit zertan amaitzen diren gauza hauek, honetan nahiko ikusi baitut, eta horrela, ez nuke nahi inork urduriturik jar zaitzaten, gauza kaltegarria baita bide honetan beldurrez joatea. Garrantzi handikoa da ongi zoaztela jakitea , ibiltari bati oker doala eta bidea erratu duela esatean, batetik bestera ibilarazten baitute, eta nondik joan behar duen bila dabilen bitartean nekatu egiten da eta denbora ematen du eta beranduago iristen da.
‎Ene Jainkoa! Nork lituzkeen hemen era batera gizakien hitz etorri guztia, eta jakinduria, hemen jakin daitekeenez, ezer ez jakitea baita, kasu honetarako. Jaun hau eta gure ona nor den pixka bat ezagutzeko pentsa ditzakegun hainbeste gauzen artean zerbait aditzera ematen ongi asmatzeko!
‎Izan ere,, sinesten dut? diodanean, arrazoizkoa da zer sinesten dudan ulertzea eta jakitea ; eta. Gure Aita, diodanean, maitasunak eskatzen duena izango da gure Aita hau nor den eta otoitz hau irakatsi zigun maisua nor den jakitea.
‎diodanean, arrazoizkoa da zer sinesten dudan ulertzea eta jakitea; eta. Gure Aita? diodanean, maitasunak eskatzen duena izango da gure Aita hau nor den eta otoitz hau irakatsi zigun maisua nor den jakitea .
‎3 Orain ulertuko duzue otoitz horretatik gogoetazko otoitzera dagoen aldea, esanda geratu dena baita: zer esaten dugun eta norekin hitz egiten dugun eta hain Jaun handiarekin hitz egiten ausartzen garenak nor garen pentsatzea eta jakitea . Hau eta honen antzeko gauzak, haren zerbitzuan zein gutxi egin dugun eta zein behartuak gauden hura zerbitzatzera, buruan erabiltzea da gogoetazko otoitza.
‎Gainerako pertsonekin hitz egiten duzuenean bezala; zergatik falta behar zaizkizue hitzak gehiago Jainkoarekin hitz egiteko? Ez sinetsi halakorik; nik, behintzat, ez dizuet sinetsiko, lagungarri hori erabiltzen baduzue; izan ere, bestela, pertsona batekin harremanik ez izateak dakar, pertsona hori guretzat arrotz izatea eta harekin nola hitz egin ez jakitea ; badirudi ez dugula ezagutzen, eta baita ahaidea bada ere, ahaide eta adiskide izatea harremanik ezaz galtzen baitira.
‎Bil zaitezte, bada, Maisu on honen ondoan, Hark irakats diezazuena ikasteko prest prest, eta zuek ikasle onak irten zaiteztela egingo du Haren Maiestateak; eta ez zaituzte Hark utziko, zuek Bera uzten ez baduzue. Begira jainkozko aho hark esaten dituen hitzak, lehenbiziko unetik ikusiko baituzue Hark dizuen maitasuna, ikaslearentzat ez baita on eta dohain txikia bere maisuak maite duela jakitea .
‎Uste duzue gorabehera gutxikoa dela zerua zer den eta zuen Aita guztiz santua non bilatu behar den jakitea –Bada, nik diotsuet, adimen barreiatuentzat garrantzi handikoa dela, ez hau sinestea soilik, baita esperientziaz ulertzen saiatzea ere.
‎3 Oi ene Jauna, egiaz ezagutuko bazintugu, ez litzaiguke axola izango ezertxo ere, Zugan egiaz fidatu nahi dutenei ugari ematen diezulako! Sinetsi, ene adiskideok, gauza handia dela hau halaxe dela jakitea , hemengo mesede guztiak gezurra direla ikusteko, arima bere baitan bilduta ibiltzetik pixka bat desbideratzen dutenean. Oi, nork ulertaraz diezazuekeen hau!
‎Zer den, gero, baterako eta besterako fedea hain lotan edukitzea, ez baitugu lortzen ulertzea zein ziur hartuko dugun zigorra, ezta zein ziur hartuko dugun saria ere! Horregatik ongi da, ene alabak, Gure Aita esatean zer eskatzen duzuen jakitea , Aita Betikoak ematen badizue, ez diezaiozuen uko egin, eta pentsa dezazuen ea ongi datorkizuen, eta ongi ez badatorkizue, ez ezazue eska, baizik eta eska ezazue Haren Maiestateak argi egin diezazuela; izan ere, itsu gaude eta gogorik gabe bizia emango dizuen janariak jateko; heriotzara eramango zaituztenak jateko ez, ordea; eta hain arriskutsua eta hain betikoa den heriotzara!
‎8 Haren Maiestateak nahi beza, bizitza honetatik atera baino lehen maitasun hori guri ematea, heriotzako orduan gauza handia izango baita gauza guztien gainetik maite izan dugunak epaituko gaituela jakitea . Ziur joan gaitezke geure zorren auziaz.
‎Eta onez eraman ezinekoa dena, Jauna, hau da: maite zaitudan ala ez eta nire desirak zure aurrean aintzat hartuak diren ala ez, ziur ez jakitea . Oi ene Jaun eta Jainkoa, aska nazazu gaitz guztitik, eta eraman ondasun guztiak dauden lekura!
‎Zein den ona antzematea zaila delako, arretaz eta kontu handiz ibili behar da. Maite dutela hark ez jakitea eta inork ez esatea, hori litzateke hoberena; baina deabruak bere maltzurkeriekin estutu egiten du, hala gerta ez dadin, eta aitortu behar duen guztia horixe dela eta aitortzera beharturik dagoela pentsarazten dio. Horregatik ezer ez dela sinets dezatela nahiko nuke nik eta ez diezaiotela jaramonik egin.
‎4 Beharbada, ene ahizpak, honetaz jardutea lekuz kanpo dagoela uste izango duzue eta esan ditudan gauza hauek badakizkizuela. Jaunak nahi beza behar den bezala jakitea , eta bihotzean sartu sartua geratzea; bada, hori badakizue, ikusiko duzue ez dudala gezurrik esaten Jaunak honaino ekar dezanak halako maitasuna duela diodanean. Jainkoak egoera honetaraino ekar ditzan pertsonak bihotz handikoak, leinargizkoak dira; ez dira kontentatzen gorputz hauek bezalako gauza kaskarrak maitatzeaz, ederrenak badira ere, grazia ugari ere ugari badituzte ere; egia da, ikuste ederrekoak direla eta Kreatzailea goresten dute; baina horretan gelditzeko, ez.
‎Baina nik diotsuet, ez dakidala egiaz nola bereiz daitezkeen, ahozkoa behar den bezala eta norekin hitz egiten dugun dakigula errezatua izango bada?. . Uste duzue gorabehera gutxikoa dela zerua zer den eta zuen Aita guztiz santua non bilatu behar den jakitea –Bada, nik diotsuet adimen barreiatuentzat garrantzi handikoa dela, ez hau sinestea soilik, baita esperientziaz ulertzen saiatzea ere??
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia