Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Behar duen bezala hunkitzen du, musikaren bidez, hain justu. Gertaldi bereziki inarrosleak ditu, hala nola, pianoan norgehiagoka dutenekoa, protagonistak lehorreratu nahi duenekoa (ez lehorreko mundua ezagutzeko, itsasoa lurretik ikustea nolakoa den jakiteko baizik) eta jaistera ausartzen denekoa. Bestalde," Virginia" untzia dinamitaz gainezka dagoela behin betiko urperatzeko, mundu guztiak alde egin du, Bederatziehunek izan ezik.
‎kontuan izanik prozesua oso korapilatsua dela eta alderdien artekozenbait desberdintasunek konponezinak diruditela, hori guztia ez ote da ondasunakbanatzeko saiakera hutsal bat? Eta hori, ez ondasunen jabe gu ez garelako, jabe izateko aukerarik izango ote dugun ez dakigulako baizik?
‎Baina ez al da egia, halaber, ezen beti duela hitzen bat korapilo bakoitzeko, eta hala edireiten duela haien laxatzeko modua eta manera? Eta, ote da bizitza bertzerik, bidean sortzen diren korapiloak laxatzen jakitea baizik. Eta ez al da, bertzalde, don Frantzisko ene aita spirituala eta ene lagun mina... eta konfiantzazko gizona, beraz?
‎Neure buruari oroitarazi behar izan nion ez nintzela gomuta txarreko etxe hartara mokokatzera etorri, jakitera baizik. Jakitera, jakiteak, makurrak ez zuzentzeaz gainera, zoriontsuago eginen ez ninduela jakin arren.
2001
‎Onartzen ez duen gutxiagotasun sentimendu bat agerian uzten duelako, ahulezia zeinu gisa interpretatzen dituen muga batzuk agerian uzten dituelako; ezin duelako onartu bere zorigaitza ez diola sortzen falta duenak, daukana baloratzen ez jakiteak baizik, eta besteren bizitzari begira, ez duelako zirrikiturik ere uzten berea onartzeko, ez baitu bere bizitzarekin konprometitu nahi, erantzukizunik ez hartze arren.
2002
‎2002ko martxoaren 12an honako hau onetsi zuen Gobernu Kontseiluak: Oinarrizko errentaren laguntza ekonomikoetarako 96.841.080 euro; gizarte larrialdietarako laguntzetarako 15.476.062 euro (ez dira laguntza periodikoak, norbanakoen ohiko edo ez ohiko gastu jakinetarako baizik); Joseba Azkarragaren hitzetan, zera bermatu nahi da baldintzak betetzen dituztenentzat: hamabi hilabetetan lanbide arteko gutxieneko soldataren %79ko diru sarrerak pertsona batentzat; %25 gehiago bigarren pertsonarentzat; eta, %10 gehiago hirugarren pertsonatik aurrera.
‎E rrealitatea gordin, den moduan, agertu nahi izan dugu, baina ez etsipena sortarazteko, dauzkagun oztopoak zeintzuk eta nolakoak diren jakiteko baizik. Datozen urteotan Europako bilakabidea izango dugu alde; ez Espainiak ezta Frantziak ere ezin izango diote luzaro eutsi euren itxikeriari eta horretan izan dezakegu aukera.
2003
‎guzti guztiek ez noski (hitzez eta idatzizzoraga rri dakien irakasle askotxo baitago tartean, zorionez), baina hainbatek bai. Hori ez da iritzi pertsonal hutsa, hezkuntza munduan luze zabal onartutako gertaera jakina baizik. Ikusi besterik ez dago, besteak beste, goi mailakoikastaroen (bai irakastordu barnekoen eta bai, bereziki, irakastorduz kanpokoen) eskaeraren zabala.
‎Proposamen hau onartu zen, eta ideia berriak eskatuko ditu manifestazio horien gaien inguruan. Izan ere, jendea ez da abstrakzioengatik ateratzen, helburu oso jakinengatik baizik. Nazioarteko Kontseiluaren zeregina izango da asmo horrentzat ideiak aurkitzea.
2004
‎" Zuek frantsesek ez duzue ikusten dakizuen hura baizik". Beraz, ez ditugu gauzak diren bezala ikusten, dakigun bezala baizik. Hegoaldearekin horretan nintzela ohartu nintzen.
2007
‎Errealitatearen berri ematerakoan hizkuntzarekin egiten baitugu topo ezinbestean, gogoz nahiz gogoz kontra. Eta errealitatearekiko topatze hau ez da nola hala suertatzen, modu eta molde jakinetan baizik. Hizkuntza ez baita errealitatea atzemateko tresna soila, ezta gizon emakumeen arteko adierazpide, komunikabide hutsa; besterik ere bada hizkuntza:
2008
‎Izena ez da horietan txikiena. Alde horretatik, beraz, izena ondo pentsatuta eta negoziatuta hautatu behar da, ez edonola, asmoz eta jakitez baizik. Izenaren eufonia, esanahi etimologikoa, identitate edo jatorri kulturala eta linguistikoa, originaltasuna, hurbiltasuna... ezaugarri horiek guztiak hartu behar dira kontuan artez hautatzeko.
‎[Aurrekoaren ondorio pedagogikoa.] Erakuts bekie gure munduko haurrei ezen gizaki azkar/ argi/ baliozko/ adimenduna ez dela" ondo" duen hura, baizik eta ondo aditzen edo entzuten duena; zinetan eta benetan, ez dela munduan beste adimenik, ez adimen intelektualik eta ez adimen emozionalik? aditzen jakitea baizik. Aditzen dakienak bere hartan aditzen du; moztu (epaitu) edo luzatu (biribildu) gabe aditzen du.
2010
‎(barrez) Eta, bestetik, uste dut gazteentzat interesgarria izan daitekeela gure belaunaldiak emakumeen askapenerako egin zuenetik ikastea. Ez gauza bera errepikatu dezaten, nondik datozen jakiteko baizik eta, batez ere, ez ahazteko ez zaigula inoiz ezer debalde eman. Lortu dugun guztia gure borrokarekin lortu dugu, ezer ez da zerutik erori.
‎Bestalde, alde batetik, datuak interpretatu eta kontraste lana egiten aritu garenok beste behar bat sumatu dugu, eleaniztasunaren gogoeta egin beharra, hain zuzen ere. Gazte eleaniztunak nahi ditugu; euskarak iraungo badu, ez bakarrik euskaraz jakin baizik eta euskaraz egingo dutenak...
2011
‎Ez dezagun kontraesanik atzeman ez dagoen tokian: giza identitatea ez da identitate abstraktu bat, sozializazio jakinak zedarritutako esperientzia jakina baizik. Aniztasunak ez du, berariazko sozializazio jakinen bidean, gizaki orok duen oinarrizko eskubiderik, duintasunik, zapuzten.
‎Esaldi ederra, jakintasunaren atea zabaldu egiten baitu. Izan ere, dakiena baizik ezin daiteke harritu ez dakielako.
2012
‎Bada, bilatzailean" Jaguar" hitza idaztean animaliari buruzko erreferentziak azalduko zaizkizu zerrendaren goialdean, eta ez autoaren ingurukoak. Ezinegona ez du adibide konkretu horrek sortzen, Google ek zure mezu elektronikoetan esandakoa hitzez hitz prozesatzen duela jakiteak baizik. Nondik nora ibiltzen da, gainera, zure eskuetatik ihes egin duen informazio hori?
‎Ez dakizu zehatz zenbat. Ez lehen bisita egin zizun egunaz oroitzen ez zarelako (hori zizelarekin grabatua duzu burmuinean), zein egunetan bizi zaren ez dakizulako baizik.
‎Garrantzitsua askotan ez da izaten zer egin behar duzun jakitea, zer ez duzun egin behar jakitea baizik. Hori baldin badakizu, horri usaina hartzen badiozu, salbatu zara.
‎Baina, esan dudan bezala, hori ez zen Brasilera joatea galarazten zidan arrazoi nagusia, nire salgaiak noren eskuetan utzi ez jakitea baizik. Beraz, azkenean erabaki nuen haiek hartu, eta Ingalaterrara joatea, eta hara iristean nirekin zintzo jokatuko zuen lagunen bat egingo nuen edo ezagunen bat aurkituko nuen.
‎Partaidetzazko eredua OMEren arabera (1983), osasun hezkuntza partaidetzazko eta beharretara egokitutako eredu batetik abiatuta hartzen badugu, populazioak haren ikaskuntzan erantzukizun bat hartuko du eta ez da jakitean oinarrituko, egiten jakitean baizik.
2013
‎Hainbat espaziotan freskotasun eta ur falta sumatzen ari dira. «Gauza ez da bizitzera mendi puntara joatea, etxean zer sartzen ari garen jakitea baizik. Espazio asko era azkarrean eraikita daude, eta arazoak ugariak dira:
2014
‎Nafarroan ingelesarekiko" obsesioa" dagoela baieztatu du, eta, horren ondorioz, gauzak plangintzarik eta prestatutako irakaslerik gabe egiten ari direla uste du. " Ez zait iruditzen gure konplexuaren soluzioa orduak igotzea denik, orain dauzkagun orduak kudeatzen jakitea baizik; didaktika hobetzea, azken finean".
‎Izan ere, gaur egun, gazte asko karrera ikasteko garaira irits daitezke benetako informatikara hurbildu ere egin gabe. Informatika, izatez, ez baita ordenagailuak erabiltzen ikastea, horiek nola funtzionatzen duten ulertu eta menderatzea eta programatzen jakitea baizik. Egongo da pentsatuko duenik programatzea bizitzan ez zaiola baliagarria gertatuko ia inori, informatikara dedikatzen ez bada behintzat.
2015
‎Benetako dilema ez da emakumea zer den jakitea, maite ditugunei kalte zergatik egiten diegun jakitea baizik. Beldurragatik, beharbada?
‎Ez nuen neure burua zuritu nahi, beraz, neu bainintzen Madrilgo Burtsaren Etxea lehertarazi nuena, neu sarraskiaren errudun bakarra, baina egin, emakume batengatik egin nuen egindakoa, nahiz eta emakumeak berak honetaz guztiaz fitsik ezin jakin. Areago, komunikabideetatik jakindakoa baizik ez zuen ezagutzen gaixoak.
‎Ala uste dugu Italia edo Alemaniako bateratze prozesuak, kolonien independentzia, edo azkeneko urteotako bereizketa eta independentzia esperientziak gatazka barik jazo direla? Quebec-en ere, kasu adierazgarri bat aipatzearren, ez dute bilatzen populazioaren %l00 adostea, %50, 1 nork duen jakitea baizik. Estatua bere hartan mantentzea nahi dutenen diskurtsoa argi bezain interesatua da puntu honetan:
‎Egon ere, hortxe dago auzi honen gakoa: Sanchez Carrionek iradoki bezala, ibilbide oso hori osatzera jo ezean, hizkuntza gutxituaren kanpo funtzioetatik sartzen hasiko litzateke hizkuntza inbaditzailea, harik eta barne funtzioak ordezkatu arte, elebitasuna, jada esana dugun moduan, ez baita egoera finkoa, hizkuntza biren arteko ordezkatze prozesuaren fase jakina baizik (eta, onenean ere, ordezkatze prozesua eskema diglosiko batekin apur bat galgatzea lortuz gero, eskema horretan hizkuntza bat beti izango da ezinbesteko hizkuntza, bestea hizkuntza baztergarria izatera kondenaturik egongo den bitartean). 184
‎2 Ama prioreak, Maria Bautistak, idatzi dit nola poztu zen berori Jainkoak honetan egin digun mesedeaz; eta ez zegoen hark esan beharrik, nik badakidalako, berorren mirabe hain zintzoei dagokiguna izan ez arren, nahikoa dela Jainkoaren gauza izatea horretaz pozteko, haren etxeko eta erreinuko pertsona denez. Nik diotsot berorri, oso bihotz altxagarri izan zaidala, eta, dirudienez, aurrerantzean bakea izango dela, gauza handia baita, eta eragozpenik ez izatea hain prelatu desberdinekin bide honi ekin diogunok, zer egin ongi jakitea baizik. Izan bedi bedeinkatua guztiagatik.
‎2 Ez dakit nik zertarako nahi dituzten berorren aitatasuna eta gainerakoak hor penaz eta zigorrez beterik, eskumikatuak izateko nahiko baitziren aita Mariano eta aita priorea. Ez dut beste bihotz altxagarririk, berorren aitatasunak Arganda doktore jauna duela jakitea baizik. Eman goraintzi asko; benetan nahiko nuke bera berriro ikustea, eta ez dezala ahaztu esatea mesedez eskatzen diodala ez fidatzeko, jende horrek ez baitio utziko bere askatasuna bilatzeari, lepoak moztuta bada ere, hala egingo dutela esaten baita berorren aitatasuna itzultzen bada; eta, egin ez arren, beti da ongi aurrez neurriak hartzea zer gerta ere, jende hain odolberoaren artean egonik.
‎Lehen idazketa berezkoagoa, familia artekoagoa da: . Elizak irakasten duenari men egiten diogu, nik beti egiten dudan bezala (eta hau berau ere ez dizuet irakurtzen utziko, adituak diren pertsonek aurretik ikusi gabe); ez bada [egoki idatzia], ez da izango maleziagatik behintzat, gehiago ez jakiteagatik baizik. –Kontuan hartzekoa da, oraingoan ere testua berriro aztertzean Teresak begirune osoz hau gehitu zuela:
2016
‎Arrazoi osoa zuen. Ez da ez nuela poesia gustuko, hura nola irakurri eta dastatu ez nekiela baizik; ez nekiela benetan poesia zer zen. Udaberriko Anderrek erakutsi zidan arte.
‎«Bakanak dira euskara sustatzeko jarrera aktiboa duten arduradunak. Lanak euskaraz oso atal jakinetan baizik ez dira eskatzen. Arduradun politiko gehienentzat zama edo arazo da euskararen erabilera eta eskakizuna bera; adibidez, izendapenak egiteko garaian».
2017
‎Merkatu haietan ideologien, zientzien eta irudikapen sozialen produktuak hibridaturik aurkituko ditugu. ...elako. esan bezala, hiztun arruntek zientziaren ikerketa teknikoen bermea bilatzen dutelako eta ikerlari adituek hiztunen praktika errealetan bermatu nahi dutelako euren jakintza. interesgarriena, beraz, ez da zein den egiazkoagoa edo objektiboagoa eztabaidatzea; erreala nahikara sortzeko, eraldatzeko edota iraunarazteko, ditugun objektibatze, esku hartze eta ebaluatze bideek zein ondorio dituzten jakitea baizik. bestaldetik, hizkuntzen egoera soziala ikertzen denean zeharka edo zuzen maiz ikertu da zein diren hiztunen iritziak, jarrerak, balioak, diskurtsoak, eta halako disposizio psikosozialak. gutxiagotan, berriz, zein den hiztun haiek euren testuinguru (sozio) linguistikoei buruz dituzten pertzepzioak eta nola eragiten dieten euren hizkuntza praktikei. baina, hizkuntza orotako kideek badute te... eguneroko berriketan eta solasaldietan sortu eta landu egiten den" egoerako definizo diagnostiko ebaluazioa" 3 bistan da erabilerarekin batera beti doala ekintzan bertan inplikaturik, arauzko erabilerari buruzko gogoeta edo diskurtsoa. hori dena areagotu eta handitu egiten da hizkuntza gutxitu eta bazterturen bat legitimatzeko prozesuetan. baina dialektologian edo hizkeren eta erregistroen balio eta estatus sozialaren ikerketan kontuan hartu bada ere, hiztunen ezagutza soziolinguistikoa ez da aski landu.
‎Pitagoras filosofo handi haren dizipuluek ez zuten beste agindurik behar eta ez arrazoirik, jakitea baizik haien nagusiak esan zuela (Zizeron, De natura Deorum):
‎Ez da protagonista izan behar. Lan bazkari batean ez da elkarrizketa monopolizatu behar, entzuten jakitea baizik, eta istripuak edo gaixotasunak saihestea komeni da. 4 Kontseilua.
‎Oskola ezgai da, baina ez enpresa mundua saiatu ez delako, bestelako arrazoi batzuengatik baizik. Egun konpetentzia edo gaitasunetan oinarritutako heziketa dugu, hots, edukiei eta memorizazioari garrantzia kendu eta oinarrizko gaitasun jakin batzuen jabe izatea helburua duen heziketa eredua; helburua ez omen da jakitea, egiten jakitea baizik. Alabaina, horren da lainotsua gaitasun kontzeptua, De Ketelek esan bezala, aterki semantikopean ia dena sartzen dela; horren da lausoa terminoa, definizio funtzionala edozeinen eskuetan geratzeko uzten dituela ateak zabalik.
2018
‎Esan dezagun, bidenabar, zentzugabekeria lohi hutsa dela esatea lord Darlington antisemita zela edo harreman estua zuela Britainiar Faxisten Elkartearekin eta gisako erakundeekin. Lord jauna zer jaun mota zen ez jakiteak baizik ez dezake azaldu halakorik adieraztea. Lord Darlingtonek ezinikusia zion antisemitismoari; behin baino gehiagotan entzun nion bere atsekabea agertzen iritzi antisemiten aurrean.
‎–Galdetu nien, baina ez zidaten erantzun teoriatik zekitena baizik.
‎Jendea ez zen ordu jakinetan baizik etxetik irtetera ausartzen, eta orduan ere kutunak lepotik zintzilik zituztela, Sein Floret haurraren irudiaz batzuk, musde Dexesenaz asko. Bakan batzuk ikusten ziren, halaber, Dama Beltza irudikatzen zuten kutunekin:
2019
‎Eskolan, jende guztia baino helduago naizela iruditzen zait, eta horrek ez du zerikusirik Richardekin egin nuenarekin, dakidanarekin baizik: denak hilko dira.
2020
‎William Bynum zientzia historialariak Newtonen pasadizo agian alegiazko hori kontatzen du EHUren ZIO bildumako Zientziaren historia txiki bat liburu atsegin eta jakingarrian (Juan Garziak beti bezain dotore ondua da euskarazko itzulpena). Hainbat zientzialari, behar bezain zuhur," Ezer ez dakidala baizik ez dakit" esan eta esan ari zaizkigun honetan, eta hainbat zientzia dibulgatzaile," jakintsuagotzen gaituen zalantza orokorraren baitan", zomorro malapartatuaren berri albait ulergarrien ematen ari zaizkigun honetan, badirudi aditu dudagabe bihurtu garela denok, kontrakarrean: nork ez dauka, bada, bere teoria koxkorra izurriaren hasieraz, maskarak egoki erabiltzeaz (are, euskaraz maskara esateko hitz egokiaz), hurrengo birus oldeaz, gizartearen patuaz…?
‎Turismoa zendu da, eta Lazaro bezala zutiturik berriro ere pausoak emateko gai izango ote den jakitea baizik ez zaie geratzen sektoreko eragileei. Nekez aurkitu ahal da koronabirusak kalte handiagoa egindako alor bat.
‎... ezer ez dakidala baizik
‎Kazetariek berrogei bat metroko segurtasuneko tartea uzten zuten gure atzean, badaezpada ere, taxilariaren aldarteak uxaturik. Nonbait, ez zidaten taxian argazkirik atera nahi, nora gindoazen jakin baizik. Oiartzunera bidean azaldu nion taxilariari gosaritan bilbatu nuen plana.
‎Nik ere gauza bera egin baitut eta, elkarrekikoa denez gero, egin baitidate niri ere sexuan lotutako bikotekideek. Beraz, ez zitzaidan damutzen Maitenak ni erabiltzea, zertarako ninderabilen ez jakitea baizik. Oso argi bainuen, sexu jolaserako baldin bazen, txakurtxoarekin nahikoa zuela.
2021
‎Nire ustez horri aurre egiteko inportantea da galtzaileen esperientzia jasotzea. Baldakoa horren barruan sartuko nuke, nahiz eta hormigoi puska batzuk izan, arkeologiak ez du izaera monumentala bilatzen, jende arruntaren bizitza eta historia jakitea baizik.
‎Anderea erran zion zaldunak, ahal izan dudan heinean disimulatu dut zure alaba ene andereñoari nion maitasuna; ene gurasoek, haren eta ene arteko ezkontzaz hitz eginez, nik nahi nuena baino gehiago deklaratu dute, esperantza galtzean etorri zaidan zoritxarra ikusirik, ez ene atsegin partikularrerako bakarrik, badakidalako baizik bertze nehorekin ez dela izanen enekin balego bezain ongi tratatua eta maitatua. Mundu honetan duen lagunik hoberena eta fidelena galtzen duela ikusteak min gehiago ematen dit nihauren bizitza galtzeak baino, harengatik bakarrik gorde nahi bainuen; hala ere, deusetarako balio ezin dionez, irabazi handia da bizitza hau galtzea.
‎Baina elebidun ote den ezetz erantzutekotan da; izan ere, hizkuntza ofizialik ez daukan herrialde honetan, ingelesa berezkotzat jotzen da: zein hizkuntza dakizkizun galdetzean, ez da ingelesa aipatzen, horrez gain dakizkizunak baizik. Herenegun, eskola hasi aurreko entsegu orokorra izan zuen alabak:
‎...ezinak ezkutatzea, ahuldadea, koldarkeria eta beldurrak agertzeko inolako beldurrik ez izatea baizik, norberaren zein ondokoaren zaintzari arreta jarriz; baliozkoa izatea ez baita etengabe eta leku oro ‘produktiboa’ izatea, une bakoitzari eta ingurukoei balioa ematea baizik; jakintsua izatea ez baita arzalpen orojakileak ematen aritzea, ingurukoak entzun eta ingurukoen jakintza probesten jakitea baizik; aitortua izatea ez baita besteen etengabeko gurtza eta laudorioen jopuntuan egotea, etxe edo taldeko buru eta oinarri goren izatea, hurkoen laztan, keinu edota begi kliska goxoa baizik; askea izatea ez baita ondokoen lotura eta konpromisoekiko aske egotea, baizik eta, hartu, eman eta buelta, hartu emanetan askatzea, loturak aberastuz, elikatuz eta askatzaileagoak eginez; gurasoak, bikotea... Azken batean, gizona izatea ez baita ‘gizon (ustez) autentikoa’ aukera bakar gisa gorpuztu eta ezartzea, beraori auzitan jarri eta birpentsatzea baizik:
‎Euskaltzaleak omen direnen kasua, berriz, ezberdina da, erabilgarritasunaz gain nortasunedo identitate ikur gisa ere ikusten baitute. Aitzitik, Jausororekin, ematen du euskal identitatea ez dutela euskaraz bizitzearekin lotzen egun, euskara jakitearekin baizik. Harago doa Jausoro, ordea, baieztatzen duenean euskara mundua ez dutela ezagutzen eta, are, bost axola zaiela, euskara ez baitute kultura jakin batekin lotzen.
‎Apodakaren hitzetan, autonomoa bere burua gobernatzeko gai dena litzateke eta, ondorioz, bere buruari mugak jartzeko gai dena, autonomiak, beste gauza batzuen artean, auto kontrola ere esan nahi baitu. Auto kontrola ezinbestekoa da autonomoa izateko, autonomo izatea ez baita inor behar ez izatea edo buruaskia izatea, ingurune sozialetan bere burua gidatzen jakitea baizik. Alabaina, ez gara aske eta autonomo jaiotzen, eta ez dira erraz eskuratzen diren horietarikoak, kontrakoa baizik; askatasuna eta autonomia ekinaren ekinez, esfortzuarekin, lortzen (borrokatu, garaitu behar) dira.
‎Hanek ere, ildo beretik, harreman eta nortasun solidoak konfliktoetan sortzen eta eratzen direla dio, gizakia konfliktoetan heldu, garatu eta hazten baita. Horrenbestez, paradoxikoa iruditu arren, auto kontrola da askatasuna eta autonomia erdiesteko bidea, aske izatea ez baita mugarik gabe nahi dena egitea, testuinguruaren arabera aukera ezberdinen artean hautatzen jakitea baizik.
‎Inork ez genuen inoiz pentsatu lan hori egingo genuenik. Ez lan txarra delako, bazenik ere ez genekielako baizik. Eskumuturretik heldu nion:
2022
‎Bereziki Xiberoko Botzeko behazale kartsüek egürükitzen züen arrahenki haren" Egün bat hitz bat"! Eta ez da erraiteko baizik, ez nüan haren heriotze berria jakinik baizik, non eta irratiaren bidez entzüten düdan: " Nik exi goraintzi erran izozü!" (nik exi delarik ene partez xiberotarrez) Agitzea ere...
‎Egia zuen, bai, betidanik zekiena baizik ez zen. Bere ametsetako Anak jakinarazi ziona baizik ez.
‎Kontu bat ahaztu –edo ezkutatu– egiten du, ordea. Ikasteko eskubidea izango dute, bai, baina derrigortasuna, benetakoa, erdaraz jakiteari baizik ez dagokio. Horixe agintzen du Espainiako Konstituzioak.
‎Beti du arrazoi giza harremanei dagokienean. Talde bat zuzentzea ez da soilik aginduak ematea, agindu horiek nola eman jakitea baizik.
‎Bertze pertsona baten arabera egotea da, norberaren beharrak bigarren maila batean jartzea bertzearen mesedetan. Ez da bere burua erabat ahaztea, bizitzaren momentu batean bertzearen beharrak lehenesten jakitea baizik. Ez da betirako, gerora posizionamendu horretan segitzen baldin badu mendekotasuna sortzen ariko baita umearengan.
‎Tximeletak sortu zizkion Mattini sabelean. Ez Lidek berarekin umeak izan nahi zituela pentsatzeak; Lide hori irudikatzera arribatu zela jakiteak baizik.
2023
‎" Sormena ez da ideia bat izatea, ideia egokia zein den jakitea baizik".
‎–Hedabideetan horixe esan zuten, baita Madrilgo egunkari batek ere; baina berriemaile batentzat harrigarriena ez zen lapurrekin tiroka jardutea, latina jakitea baizik: emakume batek latinez irakurtzea, halakorik...
‎—Ez dakit ezer. Ez dakidala baizik ez dakit.
‎Garrantzitsuena ez da tamaina, egiten jakitea baizik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia