Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 6.656

2000
‎Ez dago zalantzan jartzerik Pirinio gehienean, hemendik Kataluniaraino, ugari direla euskarazko sustraiak dituzten toki izenak. Ezpairik gabe esan nezake mendi horietan hainbeste ibili garen euskaldunontzat ez dela horretaz zalantzarik. Baina, zerbait sakonago jakin nahi dutenek, arren, jo dezatela Joan Coromines en Estudis de Toponímia Catalana() bilketa oparo eta ikerlan bikainera.
‎On deritzat Araba elebidunari, alde batetik bertako jatorrizkoa oraindik zenbait herritan egiten den euskara delako eta, bestetik, legez Euskal Autonomia Erkidegokoa delako. Horren arabera, 1979ko abenduan onarturiko Estatutuaren barnean ibili beharra dugu, gaztelera eta euskara, bi hizkuntzok ofizialtzat hartuz, eta 10/ 1982 azaroaren 24ko euskararen normalizazio legeak onartzen duenaz baliatuz. Ez baita legezko talde politiko bakoitzak berak deritzon eran erabiltzea, gehiengoak legeztatuan baizik.
‎Baina Txemari hamabi pertsonarentzako logela huts bat tokatu zitzaion, dena berarentzat, eta pozik sentitu zen, inork gaizki begiratuko zion beldurrik gabe egin baitzezakeen nahi zuen guztia han: ordenagailuarekin ibili , jan, lo egin eta, zergatik ez, mozkortu. Komunera joateko logelatik irten beharrak ematen zion nagia, eta zegoena baino pixkatxo bat eroago egonez gero logelako leihotik behera egingo zuen txiza.
‎Eta egia da. Orduan nazka ematen zidan Ralphek, tabernan Duncan eta ni kontrolatzen ibili zenetik. Barreka eman genuen bidaia osoa.
‎Bazkaldu ere ez genuen ganoraz egin... Ihesean bezala ibili ginen, horixe! Beste bostak atzetik bagenitu bezala, je, je.
‎Inguruetatik paseatu dugu, aterkirik gabe nahiz eta euria masailetako txirristan olgetan ibili .
‎–Baina, baina... baina ze ostia diozu? Eider adarrak jartzen ibili zitzaidan, eta zu dena ezkutatzen. Eta ez nabil udalekukoaz, e?
‎Ralph. Bai, aurreko gau hartan Duncan eta nire arteko elkarrizketa" kontrolatzen" ibili zen hura. Berarekin paseatuko al nuen galdetu dit.
‎Prakak, berriz, panazko lodi batzuk, euria kupelkadaka egin zuen egun baten ostean baino aldatu ez zituenak, lehor zeuden bakero batzuk janzteko. Kamixeta ere, bat eta bakarra ibili zuen soinean: logotipoa ia joanda zuen neolitikoko Nafarroa Oinez batekoa.
‎Ilunetan ibili zen hondartzaren paretik, noizbehinka aurretik zetozkion zaharrei zeharka begiratuz edo pausoak zenbatuz farol batetik bestera.
‎Alderantziz, noizean behin egurrezko karabana bat etortzen zen Lahinchera, garai hartako putetxea alegia, eta hantxe izaten zinen zu ere, ilaran, sosak eskuan dantzan zenituela. Eta beno, ez gaitezen inguru minguru ibili : egia da Allisek zure etxea eta abereak lortu zituela, baina Mary...
‎Nahikoa zen horretarako Eiderrek aipatzen zuen gida hori bere gelako apalen batean aurkitzea, eta artxiboz artxibo, izandakoaren pausoak jarraituz, bigarren, hirugarren, laugarren... enegarren artxiboa zabaltzea. Zeren gida famatua Eiderren gelan egongo baitzen seguru asko, eta beharbada Txemaren eskuetan kulunkatu zen unetxo batez, Irlandako historia liburuei gaineko hauts apurra kentzen ibili zenean. Beharbada hantxe egon zen, norbaitek irekiko ote zuen esperantzaz kargatua, nork daki zein sekretu gordeaz bere orrien artean.
‎Beraz, Dublinera heldu orduko erabaki zuen ezetz, ez zuela gidarik erosiko. Ondo gogoratzen zuen, Eiderrek askotan kontatuta, nondik nora ibili zen bere oroimenetako laguna: Dublin Cashel Killarney Dingle Lahinch Clifden Derry Belfast.
‎Eta zorte ona, ez soilik Kilkennyraino kolpe batez iristeagatik, baizik eta gidariak arestian aipatu dudan zerbeza horietako bat edatera gonbidatu ninduelako. Gizon jatorra zen, eta hantxe ibili ginen kontuak esaten. Euskal Herriari buruz aritu zitzaidan, hizkuntza zahar bat ere ba omen dugula gogorarazi zidan, eta gure egoera politikoak baduela antzik beraienarekin.
‎Ezerk poztekotan, horrek poztuko zuen. Hitzak apaintzen ibili barik, egunkariek puta deitzea bere izandako neskaetsaiari. Horrek emango zion poza eta, nola edo hala, arrazoia.
‎Nondik ibili naizen, leku politak ikusi ditudan... betiko galderak egin zizkidan. Eta nik egia erantzun nion:
‎Bederatzi urte eman ditut berarekin, daudenik eta urterik politenak berarekin eta soilik berarekin. Eta nora noa, Txema utziz gero, kalean zehar burua makurturik ibili behar badut, inori begietara so egiteko beldurrez. Eta nori laguntza eskatu, merezi ere merezi ez dudala jakinik?
‎Rocío oso berandu agertu zen, ia gauez. Ez dakit nondik ibili zen," don’t worry" batez erantzun baitzion nire galderari, eta segituan amodiotan bildu ginen, biak neure ohean, herenegundik erabiltzen dugun ohe bakarrean.
‎Ahalegindu naiz atzo nondik ibili zen jakiten, eta mutil horiek nola ezagutzen zituen, baina keba, ez dit oso erantzun zuzenik eman, eta nahiago izan dut gehiago ez ekitea. Ze goxo sartzen den kolakaoa etxetik hain urrun.
‎Horrela, bat batean. Ez zirudien segika ibili zitzaionik: ustekabean egin zuten topo, besterik gabe.
‎Bi egun behar izan zituen Txemak Killarneyra heltzeko, baina azkenean hantxe zen. Eiderren egunerokoari kasu eginda stoparen aukerari ekin zion berak ere, ez baita gauza bera –otu zitzaion– autobusean bidaiatzea, ordura arte egiten ibili zen bezala. Batetik, garestiagoa delako, eta bestetik turista mailara makurtarazten duelako horrela bidaiatzen duena.
‎Zuk ere badakizu pisura zenbaitetan etorri zela, eta arrastiren batean poteatzera irten ginen... Normal ibili zela esango nuke nik.
‎Arraroena zen disket hura beste guztiekin batera ez aurkitzea, eskutitzez beteriko kutxa batean baino. Txemak ezagutzen zituen Eiderrek Irlandan bizitako guztiak, nola herrialde guztia ibili zuen eta aterpetxeetan lo egiten zuen, eta bertako pub zaharretan izan zituen mozkorraldi eta elkarrizketa luzeak, edota hango kondairak eta paisaiaren berezitasunak zenbateraino maite zituen. Baina disket hartaz ezer ere ez zekien.
‎Antzinakoa, hori bai. Herritik ibili zen gero, hurrengo egunerako hiru sandwich erosi zituen eta aterpetxera bueltatu zen biharamuneko bidea zein izango zen mapan aztertzera. Jonathan Swift handiaren irudiak estaltzen zuen bere gelako atea.
‎Baina denbora batean amets bat baino hagitzez gehiago izan zuan... Edo ez al dakik ezen jaun Esteban Etxegoien —gure etxeko ardi beltza— eta haren bi anaiak —jaun Eusebio Etxegoein eta jaun Pedro Etxegoien— ezin anaikiroago konpondu zirela, hura protestant zen arren eta bertze biak katoliko, ezkutuan eta isil gordean ibili behar izan gabe?"
‎Nola ibili ginen hurrengo egunetan osaba Joanikot eta biok bazter guztiak miatzen, gutuna gorde zezakeen lekuaren bila! Baina leku hura, bertzalde, nonahi egon zitekeen:
‎Zientziaren Eliza hura gehiago izan zen, beraz, gure isilpeko adiskidetasunari izena emaiteko modu bat, eta konplizitate keinu bat, etxeko bertze guztienganik bereizten gintuena, eta elkartzen... nahiz eta horrek ere ez zigun eragotzi egite guti batzuen aitzinatzea, zeinetarik pare bat bederen sonatuak baino sonatuagoak izan baitziren... zeren, komunionearen kontuan izan ezik, osaba Joanikot Lutheroren guragoa eta aldekoagoa baitzen Kalvinena baino eta, ondorez, gauzak gehiegi ez lotzearen aldekoa, airearekin aire eta haizearekin haize, eta zeren halakoak ere izan baitziren gure egite haiek ere —bihurrikeriatik ere franko zutenak, bertzalde—, bere mementuan ohartuko zaren bezala... eta zeren, osabak noizbait erran zidan bezala: " Baldin satorren moduan ibili behar badugu, satorren moduan ibiliko gaituk, Joanes, lurpean, baina, haiek bezala, lurra ere jo diagu noizik behin, mutturraren erakusteko bertzerik ez bada ere".
‎Bai, geure solas sekeretuak ere izaiten genituen, eta, nola osabak uste baitzuen ezen Historia gezurraren gainean eraikia zegoela, eta egiaren atxikitzea zela gure egitekoa, hala kontatzen zizkidan, zetozkion bezala, mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak —etxeko bertze guztiek ahantziak zituztenak, nahiz eta aitona Nikolasek ahantzi nahi eta ezinean zebilela zirudien—, Arkimedesi eta Pitagorasi buruzkoak ez zirenean —haiek ere bertze Historia baten protagonistak zirenez gero, Zientziaren Historiarenak—, arratsaldero emaiten zidan eskolaz baliaturik, zeinetarat gero eta gutiago etortzen baitzen Mattin, bataz, anaiak studiatzea atsegin ez zuelako eta zernahiren aitzakia egiten zuelako eskola haietarat ez joaiteko, eta, berriz bertzea, aitak erabaki zuelako ezen jaun administratzailearen irakaspenak —jauregiari eta etxeko negozioei lotuak— hagitzez ere inportantagoak eta beharrezkoagoak izanen zitzaizkiola etorkizunean, hura etxeko primua eta herederoa izanik. Baina, handik harat, ez uste ezen osaba mailu bat bezala ibili zitzaidala, bere katixima partikularra irakasten eta egunoroz lezionea hartzen, edo Luthero edo Kalvinen izenak eta haien erranak noiznahi den izaiten zituela ezpainetan. Eta ez uste ezen kontu haiekin kontzientzia hersten eta estutzen ibiltzen zitzaidala, mila galdegite eginez, nola egiten baitzizkidan aritmetika edo geometria irakasten zidanean.
‎—Osabaren tramankulu hori sorginkeria hutsa da, eta kontuz ibili zenuke.
‎Hartaraz gero, ez zen berriro ezkondu ez apez egin. Eta eskola emaiten ibili zen urte luzeetan, teologia eta erlijionea irakasten batik bat, Parisen aldi batez eta Baionako Apezpikutzako Kolejioan bertze aldi batez, harik eta gure aitak bere eskaintza egin eta jaun Marcelek onartu zuen arte, guri goizero eskola haien emaiten hasteko.
‎Eta ez uste ezen zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela, edo ibili nintzela ipuineko nobizio hura bezala, bere burua gau eta egun zigortzen omen zuena baina azkenean ordenatik egotzi omen zutena, ardilarru bat zigortzen zuelako, bere burua zigortu orde...! Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure buruaren engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde hartaz trufa zitezkeèn estudianteen soei eta haien erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten...
‎Zeren boz batek erraiten baitzidan orain ezen, lehen manamenduak manatuaren arabera, lehenbailehen salatu behar zintudala jaun erretorearen aitzinean, Jainkoa guztiz ere zegoelako zure gainetik; bertzeak, berriz, ezetz, bertze judas bat izan nahi ez banuen bederen; buruak arrazoinik arrazointsuenak bilatzen zituen, salatzearen zuritzeko eta justifikatzeko; eta bihotzak, berriz, jakinarazten zidan ezen imajinazinoaren idurikeriak zirela haiek guztiak, eta ez arrazoinaren arrazoinak, eta konfiantza eman zidanari konfiantzaz ihardetsi behar niola. Eta horrela ibili nintzen, harik eta egun batean neure deliberamenduaren hartzerat deliberatu nintzen arte: Jainkoak bi hautabide eman zizkidan, eta nik ere bertze bi emanen nizkizun:
‎Bertze gauza bat da nola eraman zuen sufrimendu hura guztia, noiz eta hiltzerat kondenatu baitzuten... Izan ere, Jesu Kristok ez zuen oinazea bilatu; aitzitik, ihesi ibili zen, eta hargatik erran zuen: " Hastan kaliz hau eneganik...", harik eta, ihes egiterik izan ez zuenean, bertze hitz haiek erran zituen arte:
‎—Azpilkuetako Martin ere, letretan eta zuzenbide kanonikoan hain jakintsua zen nafar hura, Doctor Navarrus zeritzatena, harri hauen artean ibili zen irakasten...
‎Eta, haren izena ezagun egiten bazitzaidan ere, zeren jaun Marcel prezeptorearen ezpainetarik noizbait aditua bainuen, Bartolomé de Carranza artzapezpikuarenarekin baterat, zerbait gehiago jakin nahi izan nuen, eta orduan kontatu zenidan nola Barasoaingo doktoreak Fernando Katolikoaren indar armatuetarik ihesi ibili behar izan zuen, haren familiakoak Nafarroako errege legitimoaren aldekoak zirelako; nola apez ordenatu ondoren urte luzeetan Salamancan irakasle izan zen, Frantzisko Vitoriakoarekin batean, eta gero Portugalerat joan zen, non Coim brako unibertsitatean aritu baitzen, luzaroan han ere; nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola har... lehena, ez zuela onartzen Espainiak Nafa rroa bereganatu izana; bigarrena, Martinek erraiten zuela ezen erregek gorrotatzen zuela eta hargatik ez zuela haren Gorteetan kargurik; hirugarrena, nafarra zela eta Albre ten aldeko familia bateko kide eta partaide; laugarrena, Franziaren laguna zela eta Frantziako kulturakoa; eta kontatu zenidan, finean, nola Mar tinek ospitale batez dotatu eta hornitu zuen bere jaioterria, Barasoain, hil ondoren.
‎—Orthezerat itzuli ondoren, ene lagun protestant batek, zeinari Jacques de Bela baitzeritzan, gutun bat skribatu zidan, non jakinarazi baitzidan ezen berak ere gutun bat jaso zuela eta kontuz ibili beharra nuela, zeren baitzirudien, gutunak zioenaren arabera, ezen bizkondearen aldeko jende batzuk goganbehartsu zeudela nitaz, Mathalasen buruaren kontu hura zela kausa: " espainiarraz" goganbehartsu zeudela, alegia, zeren frantsesentzat espainiar bainintzen, are espainiarrago gauzak okertzen hasi zirenean —eta, behakoa iluntzen zenuela, zeure etorkizunaren berri bazeneki bezala, erantsi zenuen—:
‎Eta biharamunean ere halaxe ibili nintzen, harik eta arratsaldean aita, bezperan iragarri bezala, Donibane Lohizuneko bidaiatik itzuli eta etxean presentatu zitzaigun arte, arrai eta alegera, negozioak ezin hobeki zihoazkiolako.
‎Eta, urtean bizpahiru aldiz, aitak inguruko jauntxoak bildu eta guztien arteko solasetan berdin gertatzen zitzaidan, eztabaida filosofiko teologikoren bat sortzen zenean... nahiz eta hori bakanetan gertatzen zen, zeren eta aita baitzen buru haien artean buru, eztabaiden nondik norakoak fintkatzen eta bideratzen zituena, eta hark laketago izaiten zituen ehizarekin loturikako gaiak... eta bertze jaun gehienek ere bai, egia erran. Baina, nehoiz eztabaida filosofikoren bat sortzen bazen, ikusgarria zen nola ibili behar izaiten zuen osaba Joanikotek soka baten gainean bezala, zuhur eta ausart aldi berean, eta nola izaiten zuen aita jesuita zelatari, sokatik noiz eroriko...
‎" Nik ikusi nuen deabrua tigre haren baitan, bai, eta tigrea hil genuen, baina deabrua bizi da... zeren, nik baino hobeki dakizuen bezala, deabruak gaur tigre baten forma har baitezake, bihar belearena, eta etzi herensugearena. Eta horregatik erraiten dizuet, halaber, ezen gure biktoria hura egun batekoa izan zela, eta nehoiz baino erneago eta itzarriago ibili genukeela, deabruaren kontrako borrokan..."
‎Txinan ibili diren misiolariek erraiten dute ezen txinatarrek erabiltzen dutela suplizio eta tortura mota bat, hitz guti batzuetan azalduko dizudana: lotzen dute biktima goiti beheiti jarleku batean; ipintzen dute iturri baten azpian, zeinari ura, itogin edo itaxur baten modurat, xortaka darion; erortzen zaio biktimari ura buru gainerat, beti toki bererat, orain xorta bat eta orain bertze bat, harik eta, xortaz xorta, buruan zulo bat eragiten dioten arte...
‎Zeren, bere burua azote bat gehiagoz apaltzenago eta beheratzenago zuenak ez ote zuen goratzenago bere burua gradu bat gehiagoz, ez dakit Jainkoaren aitzinean, baina bai bertzearen aitzinean? Eta ez ote da halakoa izaiten, anitzetan, gure jokabidearen funtsa eta muina, eta ez ote nintzen ni ere berdintsu eta orobatsu ibili handikeriazko amets hantuetan galdurik. Zeren eta amesten hasi bainintzen, aita Tomméren laudorioen ondotik, ezen Urbiaingo doktorea edo Urbiaingo jakintsua izan nintekeela, Hiponako edo Akinoko maisuen eredurat, haien mailan eta graduan...
‎Aita, bere aldetik, herstura ezin hertsiagoan egon zen, nehoiz ez bezala, medikuari eta barberari galde eta galde, durduzadurak harturik. Ama, berriz, Mattinen gelatik kaperarat eta kaperatik Mattinen gelarat ibili zen, eta ni haren gibeletik.
‎—Badirudi ezen zaldiz ihes egin baino lehen, Maddalenek karta labur bat utzi ziola Joanikoti, non erraiten baitzion ezen haizea bezalakoa zela eta haizearekin egin zuela ihes. Biharamunean haren gibeletik ibili zen Joanikot egun osoan, baina alferrik, eta, etxerat itzultzean, bere gelan sartu, horditu, eta hitz haiek erran eta ber erran zituen gau hartan, buruan bertzerik ez baleuka bezala: " Maddalen, Maddalen, andere noblea egin nahi zintudan, eta zu, berriz, puta!
‎—Hago lasai, Joanes —ihardetsi zidan osaba Joanikotek—, zeren eta Jainkoak behin mugitu baitzuen bere hatza, mundua sortu zuenean, eta ez dik berriro mugituko. Izan ere, Jainkoa akasgabea duk, baita Hark egin lehen mugimendua ere, bertze mugimendu guztien katea ekarri duena eta etengabeko kreazioaren katea, eta, hala, ez dik gu bezala okerrak xuxentzen ibili beharrik, egiten duen guztia zuzena delako...
‎—Erran digutenez, horrela ibili zen maisua, dorretik harri jaurtikika, gorputz eta objektu materialen lege fisikoak studiatzeko, eta haien mugimenduak grabitate indarraren eraginpean... —erran nion.
‎Baina ez fidatu. Zeren, batzuei entzunik, baitirudi ezen bizitza osoan harriak jaurtikitzen ibili zela, eta hori ez duk egia. Baina badakik nolakoa den jendearen jokabidea, baita zenbait biograforena ere, sainduei buruz eta gizon handiei buruz ari direnean, eta nola haien egite handiak are handiagotzen dituzten eta exageratzen.
‎Zeren paretaren kontra adarka dabilen aharia kementsua eta ezin adoretsuagoa izanen da, baina nehola ere ez burutsua eta argia. Eta bertzeen buruetarat eta bertzeen baitarat argia eraman nahi duenak edo eraman nahiko lukeenak argi ibili beharra du edo ibili luke, eta argiago erabili bere burua. Urkabean, ordea, erortzen da burua, eta itzaltzen da buruko barren argia.
‎Zeren paretaren kontra adarka dabilen aharia kementsua eta ezin adoretsuagoa izanen da, baina nehola ere ez burutsua eta argia. Eta bertzeen buruetarat eta bertzeen baitarat argia eraman nahi duenak edo eraman nahiko lukeenak argi ibili beharra du edo ibili luke, eta argiago erabili bere burua. Urkabean, ordea, erortzen da burua, eta itzaltzen da buruko barren argia.
‎Eta hala ibili ginen guztiok jauregian aldi batez zirimonia maisuaren erranetarat, marionetak edo ximinoak bagina bezala, hau honela egin behar da, hori horrela, eskuin zangoa honat, ezkerrekoa harat, burua goiti eta burua beheiti...
‎HATSARREAN kontatu dizut nola bai aitak eta bai aitona Nikolasek ere erraiten ziguten ezen urbiaindar guztiok ginela noble, baina batzuk bertzeak baino nobleago, eta halakoak ginela etxegoiendarrak. ...4marra eta azpimarra—, goikoen eta behekoen munduak bereizten zituena eta batzuen eta bertzeen arteko harremanak fintkatzen, halako suertez, non, goiti beheitikoak baitziren manuak eta desaireak ezinbertzez, eta beheiti goitikoak begirunea eta obligazinoak; aitonak, bere aldetik, ez zuen ukatzen marra hura, ezta manuen emaitea goikoei zegokiela ere, baina berez hala zena ez zuen azpimarratzen ibili beharrik, eta uste zuen, bertzalde, ezen begirunea eta obligazinoak bi aldeetarat zeudela, eta goiti beheitikoak zirela beheiti goitikoak bezainbat; eta desaireak beti zeudela, edo gehienetan, soberan.
‎Eta gurea ezin neurtu badugu, nola neurtu bertzeena? Eta, neurtu ezin dena neurtu ezin bada, zergatik merituak partitzen eta banatzen ibil, nola ibili baitzen aita, hain modu arinean eta hain modu ankerrean. Ez al zuen berak ere merezi, merituen arabera ordain ziezaioten, bertze ostiko batekin, lehengusua hain itsuski eta krudelki tratatzeagatik?
‎Eta hala, bada, bigarren egun hartan goizetik osaba Joanikotekin ibili ginen harat eta honat, eta arratsaldean, berriz, korrida bat izan zen, segidan kontatuko dizudana. Eta gauez, afaria eta dantza, alborat utziko ditudanak, ez luzatzeagatik.
‎Kontua da ezen aita manuak emaiten ibili zitzaigula bisitaldi haren bezperan, orain oinez eta orain zaldiaren gainean, eta, halako batean, Mattinen eta bion aitzinean gelditu zela. Eta erran zigun:
‎" Faun da eta alferrikako, anitz bitartekoren erabiltzea, guti batzuk aski direnean". Eta hala ibili zuan hura, halaber, unibertsoaren esplikatzeko, bere teoria ezin xumeago harekin.
‎Zer erranen dizut nik obra hartaz, ez bada ezen anitz ibili izan naizela ni harat eta honat, baina ez ditudala haiek bezalako kakategiak munduan ikusi?
‎" Ez dut ulertzen! Ez dut sinesten!" Osaba Joanikotek behin eta berriro oroitarazi zizkidalako ote da, noiz eta, Pisarat iritsi ondoren, paseo luze hura egin baikenuen, Galileo ibili tokietarik. Zeren eta Veneziarat heldu, eta...
‎Atertu zuenean, osaba eta biok gurditik jaitsi eta, gurdizainari laguntzeko asmotan, harri batzuk jarri genituen gurpilen aitzinean; gero, berriz, gurdian zituen bi taket eman zizkigun gurdizainak eta manatu zigun ezen taketak lurrean berma, eta bulka genitzala gurpilak gibeletik, berak zaldiak zigorrez jotzen zituen bitartean, eta entseia gintezela, halatan, gurdia lohitik ateratzerat. Eta, arestian erran bezala, nik gauez gaizki lo egin nuen eta urduri nengoen... eta hala ibili behar izaiteak are urduriago jarri ninduen. Eta gurdizainak erraiten zuen:
‎Eta aitona Nikolas gurekin hala ibiltzen zen, eta bere bi semeekin ere —ene aitarekin eta osaba Joanikotekin, alegia— halatsu ibili izan omen zen, noiz eta aitona Nikolasek hartarako beta izaiten baitzuen, zeren, Urbiaingo eta Olabeko olen ardura bere gain zuela, nekez izaiten baitzuen bertze deusetarako astirik. Eta, harreman haien berri emaiten zidala, osaba Joanikotek behin batean erran zidan:
‎Eta, baldin egia bada ezen jakintsuak bere burua ezjakintzat duela, nola erraiten baitzuen Publilio Siriarrak —Non pote non sapere qui se stultum intelligit—, jakintsua zen orduan don Frantzisko, zeren ikasleak baino gutiago dakiela aitortzen duen irakaslea, nola aitortu baitzuen berak, kontatuko dizut noiz, ez baitzitekeen bertzerik izan. Finean, Prima docet rectum sapientia, erraiten zuen Juvenalek, eta ezin uka ezen don Frantzisko gizon justua eta zuzena zela, eta bide justutik eta zuzenetik ibili izan zela, eta zuzentasun hura izan zitekeela haren jakintasunaren froga.
‎Pedroren begiak noraezean ibili ziren istant labur batzuetan, harik eta bizkarra xuxendu, pitxerra goratu, eta oihu egin zuen arte:
‎Eta, nola hura ez baitzetorren eta nola burutik ezin bazter bainezakeen zertan ari ote zitekeen, hala, neure jakin nahiak bentzuturik, goiti beheiti jantzi, kanporat jalgi, eta ni ere, enigmaren argitzeko, ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat, Mattinen xerka.
‎—Berant ibili haiz bart gauean...
‎—Han Italian behin eta bi aldiz izan ninduan galtzaile. Eta oso gaizki ibili ninduan denbora batean, pobre eta errumes, hik ongi dakian bezala. Eta orain garaile naizela, ez nagok ergelkeria baten egiteko...
‎Pedro Huizi hasi berria zen kaperako freskoa pintatzen —nola gozatu nuen nik fresko haren egiteko ibili ginen hiru hilabete haietan, ahal nuenean Pedrori laguntzen niola, baita pintzelada batzuk emaiten ere! —, noiz eta osaba txakur tipi harekin heldu baitzen, Pedro eta biok egiten ari ginen lanaren ikusterat. Eta oroitzen dut ezen ikusi bezain sarri galdetu niola, handiz:
‎Izan ere, napolitarra naiz eta, napolitar guztiak bezala, odol beroa eta suharra. Eta badakizu ezen gehiegizko suak liskarra dakarrela, halako moldez, non, hala ibili izan bainaiz ni, liskarrez liskar, bizitza osoan... eta ez amaren kontseilu faltaz! Izan ere, zenbatetan ez ote zidan erran hark:
‎—Gaur bakarrik ibili nahi nuke, zure baimenduarekin... —eta, nola bainengoen zurturik erran berri nuenaz, eta nola, bertzalde, neuri beha bainuen Arkimedes; lur mugikorretan sartu den oinezkoa bezala, zeinak, periletik alde egiteko asmotan, urrats bat aitzina egiten baitu, perilean gehiago sartzeko, halaxe mintzatu nintzaion segidan—:
‎Eta, hala, osaba goibel eta irritsu uzten nuela, irritsu eta goibel, igande hartan bakarrik ibili nintzen.
‎Eta han izen bakarra izan zuen: Molière, zeina baitzuen teatroan nehoiz izan den gizonik handientzat eta jeinuen jeinutzat... halako suertez, non, handik harat, Molière goiti eta Molière beheiti ibili baitzitzaigun, jakina...
‎Baina derradan ezen, Pedro Huizik bere fresko hura egiten eman zuen denboraren azken partean, aita eta Mattin harat eta honat ibili zirela, anaia negozioen munduan treba zedin eta aitzina; ni, berriz, kasik ez nintzen denbora hartan jauregitik atera, eta osaba are gutiago bere dorretxetik: horregatik, aita etorri zenean, eta erran zuenean ezen freskoaren inauguraziorako osaba Joanikot ere gonbidatu behar zuela, urduri jarri nintzen.
‎—Zeren, zer...? Zentzutik kanpoan ibili ote da, bada, Maddalenekin, ni kanpoan egon naizen bitartean...? —gordin mintzatu zen aita.
‎Eta zeren ohituz joan baitu bertzeen bekatuak entzuten, aitorlekuak nehoiz ikara ez dezan —eta, segidan, orain amari eta orain aita jesuitari so egiten ziela, hala mintzatu zen—: Baina erradazue Maddalenekin adimendutik kanpoan ibili denetz... edo ezkutuan...
‎Eta, noiz eta fresko hura ikusi eta jauregiko egongela handirat joan baikinen, berdintsu eta orobatsu ibili ziren osaba Joanikot eta aita Bartolome, konfesionearen profita eta onura mintzagai zutela, oker ez banago. Baina orduan gertatu zen ustekabekoa.
‎Eta hurrengo hiruzpalau egunetan Mattin eta Elbiraren ehizan ibili zen aita, nola azeria oiloaren gibeletik, ezkutuan eta isilpean, tregoarik gabe... harik eta, halako batean, biak atrapatu zituen arte, bazkal aitzinean, zaltegian.
‎Eta, gaztigua jaso ondoren, ibili ere kasik ezin zitekeela, logelarantz abiatu zen, bakarrik, bakar bakarrik, bertzeok bazkaltzerat gindoazen bitartean.
‎Baina, aitak, amak eta aita Bartolomek ateratzen zituzten arrazoinen aitzinean, osaba, ohi ez bezala, isil isilik egon zen denbora guztian, atsekabetua eta desgogara. ...eta bere etxean eta gurasoen etxean!; amak, deabruak nonahi den eta noiznahi den erein zezakeela bere hazia, baita handikien baratzean ere, eta neurri guztiak ere ez zirela aski, hari buru egiteko; eta aita Bartolomek, finean, arrai eta alegera egoitekoa zela eta Jainkoari eskerrak emaitekoa, bai, halarik ere, zeren gaitzak tenorez harturik baitzuen erremedioa, eta zeren Mattinekin bederen tenorez ibili baitziren. Eta guztiak zeuden, beraz, desgusturat, baina gusturat; nahigabeturik, baina nahitsu, osaba Joanikot izan ezik, zeren baitzirudien ezen atsekabez atsekabe zebilela...
‎Sinets ez sinets ibili zen osaba. Eta zenbatenaz egitenago zuen, bere barren borroka hartan, sineste alderat, hainbatenaz adieraztenago zuen haren bisaiak ene aurkako mesprezua eta erdeinua, narda eta higuina.
‎Anitzetan gertatu izan zitzaidan umetan: ...eta bazterrezina, bertzalde, nahigabeari zerraion kezka eta arrangura, non akabatzen bainuen, finean —batzuetan lehenago, bertzeetan geroago—, ahul, herbal eta eri, ahiturik eta sukarrak harturik, eta orduan ere halatsu gertatu zitzaidan; eta, nola ondorea kausaren neurrikoa izan ohi den eta beronen araberakoa, eta nola osaba Joanikotekin izan nuen nahigabea neurrigabekoa izan zen, hala ibili nintzen lauzpabortz egunetan sukar izugarri batekin, zeinak, goizetan zerbait beheiti egiten bazuen ere, arratsetan goiti. Deabru tipi batek bere sutegia eraiki ote zuen, bada, ene buruan?
‎Fede kontuetan gizon gogorra eta zurruna zen arren, gozo ibili zitzaidan aita jesuita nik hari eginikako lehen aitor hartan, neure kontzientzia estutu gabe eta neurriz kanpoko galdegiterik egin gabe. Halarik ere, aita Bartolomek ongi baino hobeki zekien orduko zer nahi zuen eneganik, eta, akabantzan, bere kontseiluen emaiterat beharturik sentitu zen:
‎—Zenbatenaz osaba Joanikotekin gutiago ibili , hainbatenaz hobe... zeren hiru baitira arimaren etsaiak eta izterbegiak: zientzia, zientzia eta zientzia.
‎aitaren hitz haiek, konparazione, noiz eta Mattinen alde atera baitzen, hura hartzaren ehizan zebilelako, gogortki eta ostinatuki: " Mundua aitzina egiten dutenena da, ezbeharren eta ondikoen gainetik"; edo, amaren figura eta iduria —amaren irria eta amaren musua—, hain eder egin zitzaidana eta behin eta berriro dei egiten zidana, zintki eta fintki jarrai nenkion, bere irri hark eta bere musu hark ireki zidaten bidetik... eta gogoratu zitzaidan, halaber, nola san Agustinen ama, santa Monika, otoitz egiten ibili zen, gau eta egun etsi gabe, semeak bekatuzko bideari utz ziezaion amoreakatik eta zuzenekoari atxik, eta nola erdietsi zuen azkenean bere xedezko xedea... Eta ez ote zen, bada, amaren eta bion arteko historia bertze historia haren idurikoa, zergatik ez...?
‎Eta hala ibili nintzen eternitate hartan, eguna joan eta eguna etorri, Elbiraren musu hura burutik kendu ezinik! Eta begiak hersten nituen, eta puntu bero eta heze hura errotzen zitzaidan bekokiaren erdian, eta hatsarrean puntu bat bertzerik ez zena handituz eta handituz joaiten zitzaidan, harik eta buru osoa hartzen zidan arte, gorputz osoa, mundu osoa...
‎—Zer? Ongi ibili al hintzen lehengoan Elbirarekin? —eta, hitzak irri maltzur batez laguntzen zituela, segitu zuen—:
‎—eta, hitzak irri maltzur batez laguntzen zituela, segitu zuen—: Baina enekin ere ibili zuan, hirekin baino lehenago... eta ezin gogarago gainerat! Galde iezaiok hihaurk berari...
‎—ihardetsi zion ezin seriosago zaldun harroak, zeinak halaxe eman baitzion segida bere hitz jarioari, irri bat ezpainetan, begi bat Joxe Aberasturiri beha eta bertzea bere lagunei, eskua ezpataren heldu lekurat zeramala—: Baina kontuz ibili nuke, benturaz, zeren eta munduko ezpataririk beldurgarrienaren aitzinean egon bainaiteke, Brandebar barán de Barbaria ren aitzinean, alegia... —eta irri karkaraka hasi zen.
‎Eta hala ibili nintzen nihaur ere neure bortz amorio haiekin, bakoitzaren edertasunarekin edertasun handiago baten bila, nahasten nituelarik, konparazione, honen begiak haren kokotsarekin, edo honen biloa haren masailekin, harik eta ohartu nintzen arte, lehenik, ezen ezin nezakeela erretratu hura nehola ere osa, zeren Nenbo beltza baitzen eta bertze laurak zuriak, eta hautu hartan orin bat baino gehiagorako nah...
‎Eta ni ere halaxe ibili izan natzaizu, lurrez lur, eta hala nabilkizu oraino ere, nahiz eta batzuetan adinak eta erreumak gogogabeturik naukaten eta etsirik be zala... baina ez guztiz: izan ere, guti batzuetan suspertu bezala egiten naiz eta orduan ohartzen naiz ezen geratzen zaizkidala bertze lur batzuk —bertze mila lur—, neure oinek oraino ukitu eta aurizki gabeak baina ukitu eta aurizki nahi nituzkeenak, eta ohartzen naiz, halaber, ezen, inguratzen nauten objektuei eta izakiei so egiten diedan bakoitzean, deus guti dakidala haiei buruz, bizitza kasik osoa haiei beha eman dudan arren... eta jartzen naiz haien aprendizkoan berriro, ea arrazoinaren edo bihotzaren begiz sekeretutxo berriren bat igartzen eta ebasten diedan, lehen eskolarat joan banu bezala, ileak urdindurik ditudan arren.
‎Urteak neramatzan nik urtaroen berri jakin gabe, zeren, ni ibili nintzen lurretan, hezea eta beroa ziren nagusi, eta urtaro bakarra zen klima haren fruitu eta ondore, uda eta udaberri artekoa zirudiena, eta batetik zuena bertzetik bezainbat... Eta larrazkena ere han zegoen, egia erran, baina ezkutuan, uda udaberri iduriko bertze urtaro haren baitan urturik eta ezabaturik, zeren, klima hartan, larrazkenak landareei eragiten zizkièn zauriak, eragin orduko sendatzen eta orbantzen baitzizkien uda udaberri iduriko urtaro hark.
‎Eta sartu nintzen hariztian, ikusi nuen orbela, hartu nuen hosto bat eskuan, eta hosto eroriaren zainek osatzen zuten hieroglifikoan neure heriotza irakurri nuen... eta orduan, malenkoniak arras hartzen ninduela, denbora ene zainetan barrena igarri nuen, jauziz jauzi eta leizez leize... Baina, segidan, orbela usaindu nuen, bat batean eta bete betean... eta, usainaren haritik, haurtzaroko gertaki hura oroitu nuen, noiz eta orbelaren gainean anaiarekin jostetan ibili bainintzen, biak ohantze haren gainean besarkaturik arrodaka, urrunetik alboka baten notak eta soinuak zetozkigun bitartean, artzainen batek edo joak... eta, kasik oharkabean, orbelaren gainean etzan eta arrodaka hasi nintzen orduan ere... eta, arrodaka nindoala, aldi bateko haurra sentitu nintzen, heriotzaren atzaparretarik urrun.
‎—Bisita haren ondotik, zalantzaz zalantza ibili nintzen. Zeren aita Bartolome izan baitzen ene harroina, eta harroin hura dar dar ikusi nuen, haren jokabide eskasaren ondotik.
‎Baina, hura aditu bezain fite, ilundu zitzaion behakoa don Venanciori, zeinak, inguru minguruka ibili gabetanik, erran baitzuen:
‎—Hala, bada, misione hartan erdietsi nian lehen hari muturra, eta hari hartarik tiraka laxatu nian lehen korapiloa... Eta, geroztik, hala ibili nauk, hari batek bertze hari baterat ninderamala eta korapilo batek bertze baterat, harik eta korapilo guztien laxatzea erdietsi dudan arte... ez trabailu eta izerdi gutirekin, zeren zazpi aldiz gutienez amore emaitekotan izan bainaiz, baina, gibelat egiteko puntuan eta tenorean izan naizen bakoitzean, beti ediren diat aztarna berriren bat, bidean aitzina egiteko kemena eman didana —eta, bar... Eta, hala, azken hariak don Venanciorenganat eraman nindian eta hari esker laxatu ahal izan nian azken korapiloa eta etorri ahal izan nauk honaino...
‎Zeren, orduan bai, guztiz libre sentitu bainintzen... eta zeren ez bainuen jada isilpean ibili beharrik, nola ibili bainintzen Ocomotoko presondegitik jalgi nintzenez geroztik...!
‎Zeren, orduan bai, guztiz libre sentitu bainintzen... eta zeren ez bainuen jada isilpean ibili beharrik, nola ibili bainintzen Ocomotoko presondegitik jalgi nintzenez geroztik...!
‎Eta nik ere euskaraz ihardetsi nion, neure leinuaren berri emaiten niola, baita neure esperientziarena ere: urte luzeetan studiatzen ibili nintzela, eta bortz sei urtez itsasoan barrena, marinel eta kontulari gisa. Eta hurrengo galdegitea gaztelaniaz egin zidan, nola eginen baitzidan beti handik aitzina.
‎Eta, irri zaratatsu baten ondotik, kapatazak zigorra airean ibili , eta lurraren kontra inarrosi zuen, Gorukiren parean doi. Eta, Gorukik jauzi egiten zuela, eta hatsangaka hasten zela, kapatazak erran zuen:
‎Eta, indiarren aurkako gudu izugarri haren berri emaiten zidala, nagusi nafarrak kontatu zidan nola sartu zitzaion Ezekieli saihetsean, guduaren irabazteko puntuan zeudenean, indiar maradikatu batek jaurtiki zion gezi pozointsua, eta nola ibili zen hura, haren ondorez, zorabioz zorabio, harik eta azken zorabioak harrapatu eta mutila amesgaizto batean bezala sartu zen arte, behin eta berriro erraiten zuela: " Konfesionea, aita, konfesionea, zeren bekatu mortalean bainago!"
‎...uetarat, don Venancioren plantazionetik paseoan gindoazela, biok bakarrik—, gure artekoa erabaki baino lehen, neure berri eman nahi nizuke eta naizen bezalakoa agertu, zeren ez baitago egiazko zuhaitzik, erro egiazkorik ez duenik, eta nik sendo nahi nuke amorioaren zuhaitza... eta, hala, adarretarik ibili gabe, jakizu ezen enegan dakusazun bakea tenpestaren ondoko bakea dela, zeren eta halaxe ibili bainintzen denbora batean tenpestaz tenpesta. Eta ene lehen tenpesta ene lehen amorioa izan zen, eta amorio hura koadro bateko gazte segail bat izan zen.
‎—Kontuz ibili , zeren ezin lizunagoak baitira beltzen kantak, eta ezin lizunagoak dira beltzen dantzak...
‎Zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínek zinez izan behar baitzuen bere osaba inkisidorearen eskolakoa, eta zeren hala ibili baitzen hura hiru euskaldunon gibeletik, nola or hisikatua ehizaren arrastoan, etsi gabe.
‎Ene espantua, jaun André...! Ordu artean mila lekutan ibili izan nintzen, eta mila bidaia egin nituen, halako moldez, non, anitzetan eta halabeharrez, arratoiak izan bainituen bizilagun, batik bat untziz ibili izan nintzenean denbora luzez, zeren baitakizu ezen arratoiak direla halakoetan untzietako ohiko izurri: ordea, bidaia haietan guztietan, ez zidan nehoiz arratoi batek ausikirik egin... nahiz eta behin baino gehiagotan itzarri behar izan nuen, haietarik bat edo bertze eskuan zebilkidalako, edo aurpegian edo buru gainean ere noizbait.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
ibili behar 767 (5,05)
ibili ohi 149 (0,98)
ibili nahi 120 (0,79)
ibili ahal 38 (0,25)
ibili ere 37 (0,24)
ibili omen 37 (0,24)
ibili beharrean 36 (0,24)
ibili ote 35 (0,23)
ibili ez 28 (0,18)
ibili al 18 (0,12)
ibili egin 18 (0,12)
ibili baino 17 (0,11)
ibili gabe 16 (0,11)
ibili orde 16 (0,11)
ibili beharreko 15 (0,10)
ibili zale 15 (0,10)
ibili ibili 11 (0,07)
ibili gabeko 10 (0,07)
ibili mundu 10 (0,07)
ibili ezean 9 (0,06)
ibili ar 8 (0,05)
ibili barik 7 (0,05)
ibili zitu 7 (0,05)
ibili ahala 6 (0,04)
ibili ondoan 6 (0,04)
ibili ondoren 6 (0,04)
ibili ondotik 6 (0,04)
ibili bera 5 (0,03)
ibili berri 5 (0,03)
ibili ezan 5 (0,03)
ibili ni 5 (0,03)
ibili azken 4 (0,03)
ibili baldin 4 (0,03)
ibili beste 4 (0,03)
ibili den 4 (0,03)
ibili ei 4 (0,03)
ibili gau 4 (0,03)
ibili gero 4 (0,03)
ibili gin 4 (0,03)
ibili gura 4 (0,03)
ibili neska 4 (0,03)
ibili apur 3 (0,02)
ibili baizik 3 (0,02)
ibili besterik 3 (0,02)
ibili beti 3 (0,02)
ibili bide 3 (0,02)
ibili eliza 3 (0,02)
ibili ezin 3 (0,02)
ibili ezinik 3 (0,02)
ibili gu 3 (0,02)
ibili hurrengo 3 (0,02)
ibili jardun 3 (0,02)
ibili ukan 3 (0,02)
ibili zira 3 (0,02)
ibili bai 2 (0,01)
ibili baina 2 (0,01)
ibili eman 2 (0,01)
ibili erauntsi 2 (0,01)
ibili esan 2 (0,01)
ibili espira 2 (0,01)
ibili etengabe 2 (0,01)
ibili gainera 2 (0,01)
ibili gauza 2 (0,01)
ibili gezur 2 (0,01)
ibili gizaki 2 (0,01)
ibili han 2 (0,01)
ibili hori 2 (0,01)
ibili hura 2 (0,01)
ibili inguru 2 (0,01)
ibili itxura 2 (0,01)
ibili jakin 2 (0,01)
ibili kontu 2 (0,01)
ibili kulunkari 2 (0,01)
ibili nu 2 (0,01)
ibili ostean 2 (0,01)
ibili txiki 2 (0,01)
ibili zuek 2 (0,01)
ibili Antonio 1 (0,01)
ibili Bizenta 1 (0,01)
ibili Espainia 1 (0,01)
ibili Europa 1 (0,01)
ibili Euskalduna 1 (0,01)
ibili Joseba 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
ibili behar ukan 219 (1,44)
ibili nahi ukan 53 (0,35)
ibili behar egon 42 (0,28)
ibili behar eduki 26 (0,17)
ibili behar ez 12 (0,08)
ibili behar hori 10 (0,07)
ibili nahi ez 9 (0,06)
ibili behar nu 8 (0,05)
ibili behar ere 7 (0,05)
ibili gabeko bide 6 (0,04)
ibili behar ote 5 (0,03)
ibili beharreko ibilbide 4 (0,03)
ibili egin behar 4 (0,03)
ibili ez ote 4 (0,03)
ibili nahi nu 4 (0,03)
ibili apur bat 3 (0,02)
ibili baino ez 3 (0,02)
ibili behar hura 3 (0,02)
ibili ere ez 3 (0,02)
ibili ez ez 3 (0,02)
ibili gura ukan 3 (0,02)
ibili ar apaiz 2 (0,01)
ibili azken urte 2 (0,01)
ibili baino gehiago 2 (0,01)
ibili behar bada 2 (0,01)
ibili behar baldin 2 (0,01)
ibili behar bide 2 (0,01)
ibili behar inor 2 (0,01)
ibili behar suertatu 2 (0,01)
ibili beharreko bide 2 (0,01)
ibili beste aukera 2 (0,01)
ibili egin nahi 2 (0,01)
ibili ere bai 2 (0,01)
ibili ere egongela 2 (0,01)
ibili ere egun 2 (0,01)
ibili ere halaxe 2 (0,01)
ibili espira kiribil 2 (0,01)
ibili ezean ez 2 (0,01)
ibili gau bat 2 (0,01)
ibili itxura egin 2 (0,01)
ibili ni ondoan 2 (0,01)
ibili ohi den 2 (0,01)
ibili zale ukan 2 (0,01)
ibili ahal argi 1 (0,01)
ibili ahal zarata 1 (0,01)
ibili ahala ere 1 (0,01)
ibili Antonio Agaramont 1 (0,01)
ibili ar adin 1 (0,01)
ibili ar Paris 1 (0,01)
ibili azken egun 1 (0,01)
ibili azken hamar 1 (0,01)
ibili baina bestela 1 (0,01)
ibili baina gehiegi 1 (0,01)
ibili baizik ez 1 (0,01)
ibili behar al 1 (0,01)
ibili behar amorratu 1 (0,01)
ibili behar apalgarri 1 (0,01)
ibili behar arropa 1 (0,01)
ibili behar askatu 1 (0,01)
ibili behar asko 1 (0,01)
ibili behar astun 1 (0,01)
ibili behar azalpen 1 (0,01)
ibili behar azpimarratu 1 (0,01)
ibili behar barik 1 (0,01)
ibili behar behin 1 (0,01)
ibili behar behor 1 (0,01)
ibili behar bera 1 (0,01)
ibili behar beraz 1 (0,01)
ibili behar bertan 1 (0,01)
ibili behar beti 1 (0,01)
ibili behar denbora 1 (0,01)
ibili behar desiratu 1 (0,01)
ibili behar direlako 1 (0,01)
ibili behar duda 1 (0,01)
ibili behar edota 1 (0,01)
ibili behar edozein 1 (0,01)
ibili behar egokitu 1 (0,01)
ibili behar egun 1 (0,01)
ibili behar ekarri 1 (0,01)
ibili behar elkar 1 (0,01)
ibili behar eman 1 (0,01)
ibili behar esan 1 (0,01)
ibili behar etekin 1 (0,01)
ibili behar etengabe 1 (0,01)
ibili behar euskaltzale 1 (0,01)
ibili behar gainera 1 (0,01)
ibili behar gau 1 (0,01)
ibili behar gogoratu 1 (0,01)
ibili behar gosetu 1 (0,01)
ibili behar gustatu 1 (0,01)
ibili behar haragi 1 (0,01)
ibili behar harat 1 (0,01)
ibili behar hau 1 (0,01)
ibili behar hortaz 1 (0,01)
ibili behar itsasoratu 1 (0,01)
ibili behar izate 1 (0,01)
ibili behar jende 1 (0,01)
ibili behar kezka 1 (0,01)
ibili behar konfrontazio 1 (0,01)
ibili behar kopla 1 (0,01)
ibili behar lotsa 1 (0,01)
ibili behar mingots 1 (0,01)
ibili behar moteldu 1 (0,01)
ibili behar muga 1 (0,01)
ibili behar nekagarri 1 (0,01)
ibili behar ohiko 1 (0,01)
ibili behar omen 1 (0,01)
ibili behar oraindik 1 (0,01)
ibili behar orde 1 (0,01)
ibili behar ordu 1 (0,01)
ibili behar oso 1 (0,01)
ibili behar sortu 1 (0,01)
ibili behar sumindu 1 (0,01)
ibili behar tokatu 1 (0,01)
ibili behar toki 1 (0,01)
ibili behar zentzugabe 1 (0,01)
ibili behar zu 1 (0,01)
ibili beharrean beste 1 (0,01)
ibili beharrean halako 1 (0,01)
ibili beharrean hura 1 (0,01)
ibili beharreko afera 1 (0,01)
ibili beharreko duda 1 (0,01)
ibili beharreko horrenbeste 1 (0,01)
ibili beharreko kontu 1 (0,01)
ibili beharreko toki 1 (0,01)
ibili beharreko tresna 1 (0,01)
ibili bera hitz 1 (0,01)
ibili bera kartzela 1 (0,01)
ibili bera ondoan 1 (0,01)
ibili bera pantaila 1 (0,01)
ibili berri egin 1 (0,01)
ibili beste egin 1 (0,01)
ibili beste erremedio 1 (0,01)
ibili besterik egin 1 (0,01)
ibili besterik ez 1 (0,01)
ibili besterik ezin 1 (0,01)
ibili bide hori 1 (0,01)
ibili bide seguru 1 (0,01)
ibili Bizenta Mogel 1 (0,01)
ibili den ote 1 (0,01)
ibili eliza markatu 1 (0,01)
ibili ere asko 1 (0,01)
ibili ere egin 1 (0,01)
ibili ere ibili 1 (0,01)
ibili ere kasik 1 (0,01)
ibili ere konkor 1 (0,01)
ibili etengabe argitu 1 (0,01)
ibili Europa zahar 1 (0,01)
ibili Euskalduna hotel 1 (0,01)
ibili ez arren 1 (0,01)
ibili ez beste 1 (0,01)
ibili ez ukan 1 (0,01)
ibili ezan bazter 1 (0,01)
ibili ezan ni 1 (0,01)
ibili ezan zati 1 (0,01)
ibili ezean gardostu 1 (0,01)
ibili ezinik bastoi 1 (0,01)
ibili ezinik geratu 1 (0,01)
ibili gabe galdetu 1 (0,01)
ibili gabe izaki 1 (0,01)
ibili gabe jakinarazi 1 (0,01)
ibili gabe nu 1 (0,01)
ibili gabeko bidezidor 1 (0,01)
ibili gabeko mendi 1 (0,01)
ibili gabeko pasabide 1 (0,01)
ibili gau bakarrik 1 (0,01)
ibili gau bera 1 (0,01)
ibili gauza bat 1 (0,01)
ibili gero gero 1 (0,01)
ibili gizaki barru 1 (0,01)
ibili gizaki trafiko 1 (0,01)
ibili gu Espainia 1 (0,01)
ibili gu independentzia 1 (0,01)
ibili han jolas 1 (0,01)
ibili hura ezkondu 1 (0,01)
ibili ibili bidetxo 1 (0,01)
ibili ibili egin 1 (0,01)
ibili ibili ere 1 (0,01)
ibili ibili erreka 1 (0,01)
ibili ibili haize 1 (0,01)
ibili ibili lur 1 (0,01)
ibili ibili ur 1 (0,01)
ibili jardun ohi 1 (0,01)
ibili kontu handi 1 (0,01)
ibili mundu hamar 1 (0,01)
ibili nahi ipar 1 (0,01)
ibili nahi ni 1 (0,01)
ibili nahi ote 1 (0,01)
ibili nahi zeru 1 (0,01)
ibili neska arrosa 1 (0,01)
ibili neska mindulin 1 (0,01)
ibili neska nortasun 1 (0,01)
ibili ni bare 1 (0,01)
ibili nu dilema 1 (0,01)
ibili nu jira 1 (0,01)
ibili ohi baita 1 (0,01)
ibili ohi ukan 1 (0,01)
ibili ondoan fin 1 (0,01)
ibili ondoan heldu 1 (0,01)
ibili ondoan honezkero 1 (0,01)
ibili ondoren Ane 1 (0,01)
ibili ondoren atsedenaldi 1 (0,01)
ibili orde ardo 1 (0,01)
ibili orde neu 1 (0,01)
ibili txiki herabe 1 (0,01)
ibili zale bai 1 (0,01)
ibili zale erantzun 1 (0,01)
ibili zale ez 1 (0,01)
ibili zale horiek 1 (0,01)
ibili zale omen 1 (0,01)
ibili zira egun 1 (0,01)
ibili zitu behintzat 1 (0,01)
ibili zitu hemendik 1 (0,01)
ibili zitu kabroi 1 (0,01)
ibili zitu soldadu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia