Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 495

2000
‎Orain gutxi, Hollywoodeko akademiak interneten estreinatutako filmak ez dituela estreinaldi bezala onartuko esan du, ez duelako dirurik uzten. Gure esku dago, ez badugu zirkuitu komertzialetan ibili nahi, beste bide bat bilatu behar dugu.
‎Hortaz, gizakia dagoen heinean ageri da soilik errealitate naturaleandenbora, gizakiak sortu eta suntsitzen baitu etorkizunaz duen ideiaren arabera. Etaetorkizunaren ideia orainaldi errealean, beste nahi baterantz zuzenduriko nahi gisaageri da, edo, gauza bera baita, gizarte ezagutzaren bila dabilen nahi gisa; nahi honekeraginiko ekintzak paratzen du, hain zuzen ere, historia abian. Ondorioz, ez dagoproiektuaren denborarik historiarik gabe.
‎—Gaur bakarrik ibili nahi nuke, zure baimenduarekin... —eta, nola bainengoen zurturik erran berri nuenaz, eta nola, bertzalde, neuri beha bainuen Arkimedes; lur mugikorretan sartu den oinezkoa bezala, zeinak, periletik alde egiteko asmotan, urrats bat aitzina egiten baitu, perilean gehiago sartzeko, halaxe mintzatu nintzaion segidan—:
‎AITONA Nikolasek buruan sarturik zeukan, bere aita jaun Albert Etxegoienek hala irakatsirik, ezen negozioen munduan ez zegoela geldi egoiterik eta harremanetan jarri beharra zegoela hango eta hemengo jendearekin: ...hargatik ere eraman izan zituen umetan bere bi semeak —bata, gure aita, jaun Martin Etxegoien, eta bertzea, osaba Joanikot— batetik bertzerat, hainbat bidaiatan —Gipuzkoarat hiruzpalau aldiz eta Iruñarat bitan—, bere aitak berarekin egin zuen eredurat, biek Nafarroako erregeordeari eginikako bisitan; eta gu ere —Mattin eta biok, haren bilobok— berdintsu eta orobatsu ibili nahi izan gintuen, halako moldez, non ongi baino hobeki oroit baitezaket Mattinekin eta aitona Nikolasekin Gipuzkoarat egin bidaia, Irun Hondarrabirat, nik sei urte bertzerik ez nituela. Baina, negozioak bere lehen obligazionetzat bazituen ere —baita bere buruhauste gehienen iturri ere, derradan bide batez—, kultura zen aitona Nikolasen zaletasuna —artea, zientziak eta hizkuntzak—, eta alor horiekin loturikako gaiak zituen on, gozo eta ezti.
‎Eta, zure hitz haiek gogoan nituela, galdetu nion neure buruari zergatik egin behar nuen nik deus berezirik guztia alferrikakoa zenean, gero gerokoak. Eta kapitainaren irakaspenak nituen, finean, haizea bezalakoa izaiterat bulkatzen nindutenak, baina haizeak ez zuen araurik, eta nik, ordu arte izan nituèn arauen gainetik ibili nahi nuen engoitik, gero gerokoak...
‎Izan ere, Italiarat famaren bila abiatu ninduan eta ez nian ediren; hemen, aldiz, bilatu gabe ediren diat, eta ez nagok haren uzteko prest. Eta hik ere huts egin duk heure liburuarekin, eta ene buruaren gainean zentzatu huke, hutsetik hutserat ibili nahi ez baduk bederen... Baina bazekiat ezen ezinezkoa dela hi bezalako harri koskor bat konbentzitu nahi izaitea... eta bazekiat, halaber, ezen, muturka ere ha siko ginatekeela, baldin elkarrekin bizitzen segituko bagenu.
‎Aetate fruere; mobili cursu fugit, eta nik, gazte nintzelarik gozatu nahi nuen bizitzaz, zintki eta arintki, denbora ere arin baitzihoakidan ihesi. Eta, nola baitira gaztearen ezaugarriak kemena eta ezinegona, eta nola gazte denak, ondorez, leku eman behar izaiten baitie bai kemenari eta bai ezinegonari, bizitzari berari ere leku eman ahal izaiteko, hala ibili nahi izaiten nuen nik harat eta honat, itsasotik itsasorat eta portu batetik bertzerat, geldigaitz eta ekurugaitz.
‎Auto zurian ibili nahi nuen; ez, elurra zen zuria, eta beharbada, autoa ez zen ukuiluko atearen ondoan egongo.
‎Eta nik ez dut memoria handiegia izan nahi, ez dut gatzezko estatua bihurtu nahi, ez dut etengabe errebobinatzen ibili nahi. Hala ere, memoriaren kontu horrek gero aita ekarri dit gogora, eta haren memoria ezaren begiak...
‎b) Goiz osoan talde osoa Dan gidariarekin ibili gara eta bazkaldu ere bidailagun guztiek batera bazkaldu nahi izan dute. Arratsalde osoan ere talde osoarekin ibili nahi ote zuten beldurrez, nola edo hala desenkusatu naiz (ez nago ni itxurakeriak egiten hasteko moduan): " Hemen bizi den lagun batekin geratua nago".
‎arreta handiz ez baitut ibili nahi.
2001
‎Baina beno, bezeroa erregea delako txorakeria hori bere buruari beste behin gogorarazi eta bi whiskolak atera dizkio. Hori bai, whisky oso gutxi eta kokakola askorekin, ez baitu gero inoren txahala garbitzen ibili nahi.
‎Egin duguna ez duzu deus, egin nahi eta uste dugunaren ondoan. Abiatu garen bidetik ibili nahi genuke, ordea. Halaz ere, inork bere iritziz eta burubidez lagundu nahi badigu bide horretan aurreratzeko, mila esker:
‎Gorago adierazi bezala, Lafittek bazuen esperantza Vichyko Gobernuak Frantzia eskualdekatzeaz, eta populuen izaera, mintzaira, odol eta ohiturei errespetua ekartzeaz ageri zituen xedeenaldera. Posibilismoaren bidetik ibili nahi zuen, eta prest zegoenho rretarako Xalbat Arotzarena hitlerzalea rekin elkarlanean aritzeko. Hala, ekainaren 27an," Hiruak bat" izeneko artikulua argitaratzen du Eskualduna astekarian, eta hor salatzen du Charles Brun adiskidearengandik —Vichykogobe rnuko kidea— jakin duen berria, nola Vichyko batzorde berezi batek eskualdekatzeari buruz bere proposamena aurkeztu behar dion Petain mariskalari uztailaren 25ean.
‎nahi dudanarekin eta nahi dudan moduan ibiliko naiz! Eta orain Terexarekin ibili nahi dut, berak ere nerekin ibili nahi duelakoz!
‎nahi dudanarekin eta nahi dudan moduan ibiliko naiz! Eta orain Terexarekin ibili nahi dut, berak ere nerekin ibili nahi duelakoz!
‎– Ibili zate egundaino hegaka? –galdetu zien Rafaelek– Ibili nahi duzue?
2002
‎Baditugu, bestetan bezala, ezinegonak eta lasaiak. Presakaegi ibili nahi luke agian zenbaitek, eta ez da harritzeko. Urte gehiegi iragan zaizkigu' bertan goxo' geundelarik.
‎Nire potina ez da itsasoari amarrukeriaz arrainak ostuteko izango. Nik... itsasoan ibili nahi dot. Ez arrainik ito.
‎Aukera ona da, gehixeago ordaindu arren, zein ordutan deitzen duen begira ibili nahi ez duenarentzat.
‎Nik ez dut uste ardura hainbeste politikoena denik, berauek ibili nahi edo behar izan dituzten surf, tablena, baizik.
‎Burugogorrak halakoak! Itsuegi ibili nahi izan duzue ez zakiat zenbat urtetan. Erosoago egiten zitzaizuelako.
‎Alboko bulegaria kopetilun bueltatu zen bere idazmahaira, baina Josu R ez zen horregatik arduratu. Bera ere urduri zegoen enkarguetako mutikoak ekarritako albistearekin, baina ez zion bere buruari kezkak aldarrikatzeko eskubiderik aitortzen, eta ez zuen besteen aurrean itxurak egiten ibili nahi.
‎Orain arratsaldeko saihets itzal hura beste aldera mugitu du mahai gaineko argiak, gurekin batera ibili nahi izan balu bezala. Kontatu dizut odol beroak ginela gu, zu orain zaren modukoak esan nahi dut, eta berotasun horrek eman zigula indarra abentura berri honetan sartzeko, forever young ginela, egia izan gabe, esan baitzigun Dylanek.
2003
‎Pentsa, konturatu gabe errepide horretan sartu denari bizitza izorratzeko arriskua dagoela. Azkar ibili nahi duenak, zirkuitu bat bila dezala.
‎mila eta hirurehun inguru. Ez nuke hain manifestazio ederrak antolatzen dituen euskal militantzia beti kritikatzen ibili nahi, baina nik esan gabe ere galdera airean dabil: non daude, zertan, egunkaria itxi berritan euskarazko egunkari baten falta aldarrikatzera Donostiara bildu ziren ehun mila lagun haiek?
‎Nik ezetz erantzun nien. Arriskuak ikusten nizkion heriotzaren antzezpenari eta, bestalde, senarrarekin haustekotan, erabat hautsi nahi nuen, ez nuen bizitza osoan haren itzal izaten jarraitu nahi, ez nuen batzarrik batzar, omenaldiz omenaldi inoren alargun, fantasma baten lekuko izanez ibili nahi, joan zedila emakume horrekin nahi bazuen, esan nion, edo nahi zuenarekin –esan zuen eta ahotsa mehartu egin zitzaion berriro, kolpetik hautsi balitzaio bezala.
‎Jela zatiak edalontzian mugitzen zituen bitartean hizketan jarraitu zuen eta editorearekin eta abokatuarekin ere hitz egin zuela jakinarazi zidan eta espektatibak ezin hobeak zirela, gisa horretako heriotza batek sekulako eragina izan zezakeela salmentetan eta leienda bat bihurtzeko aukera guztiak nituela, edo zituela berak, edo biok genituela, azken batean hura guztia bion kontua omen zelako. Ezetz erantzun nion, nire leienda nik neuk kontrolatu nahi nuela, horretarako zegoela bera eta horretarako ordaintzen niola eta ez nuela inolaz ere idazle handi baten alargun izan nahi, ez nuela bizitza omenaldiz omenaldi ibili nahi. Eztabaida zakarra izan genuen.
‎Alderantziz, hizkuntzak eta jendeak, ideia beraren ildotik, eder eta on kausituko dituzu, uraren gainean dilindatzen den zubi hertsian lasterka aldiro lerratzear zabiltzala zure herrikide zenbaiti irudituko zaien arren. Ez dute zure hatzetarik ibili nahiko, zure bidea lanjerosegi daukatelako. Isolatua izanen zara, nehor ez da zurekin hitz egitera plantatuko eta zure kide ohien diskurtsoak sinesgaitz bihurtuko zaizkizu; une gogorra date, baina noizbait isolamendu latz horretan urtuko zara eta dastatuko duzun bakardadeak bakea oparituko dizu.
‎Giltzari eman arren, Damianek ezin du autoa berriz martxan jarri. Autoak ez du ibili nahi.
ibili nahi izan nuen aztarrika
2004
‎Haren amaieran Algorta moderno eta komertziala hasten da. Tabernaz taberna edo dendaz denda ibili nahi duenak hementxe du aukera paregabea, baina guk itsasertzaren bila joko dugu berriz. Horretarako, Aretxondo kalea bukatu bezain laster ezkerretara egitea da onena, oso hurbil dagoen San Nikolas plazarantz.
‎Eta, hala ere, libre utziko balute, inork ez dio ezer berdinduko, holakorik berdin ezina dela jakitun sobra ere. Momentuz, Frantziakoak ez dira hauek bezain aditu, tartean eta tarteka bide hori ibili nahiko luketenak ezagutzen badira ere haien lerrotan. Eta atxilotuek ez dute nonbait tortura sala dezaten ETAren agindurik.
‎Ez dut nahi! Nik Errusiar Mendian ibili nahi dut! Banoa!
‎Doraemon, bideo jokoan ibili nahi duzu?
‎Gure autoa geldiro jaitsi zen Wewelsburg gazteluko errepide bihurrian behera. Nire gorputzeko hezur mami guztiek habailan ihes egiteko eskatzen bazidaten ere, ez nuen lasterregi ibili nahi: garitako zaindariak hurbil geneuzkan artean, eta ez nituen susmoan jarri nahi.
‎Begirunea izan behar zaie, beren baitan samurtasunezko altxor bat ezkutatzen dutelako. Horregatik ez nuen neskaz neska ibili nahi, nire grinak asetzearren. Ez nuen presarik.
‎Izan ere, zera... Iker eta biok zera... elkarrekin ibili nahi genuke, eta zera...
‎Estuegi eta prestuegi irizten ziola akordatu da, harremanen zuzentasunekiko milikeria haiekin guztiekin. Oker dabil Miren, lehendabizi marikoi batekin ibili nahi eta gero ezkondu batekin bukatu, nahiz eta adimenak esan ez dutela elkarrekin bukatuko; Harakinendako behintzat, ongi ezagutzen du Harakin, Miren tartetxo bateko emakumea baino ez baita. Esan egin lioke Harakini; komun zulo honetatik atera, mutur aurrean jarri, eta bazekiat Mirenekin habilela bota, hotz hotzean.
2005
‎Nik ez dut behi zikin horrek edandako uretan ibili nahi! Kutsatu egingo ninduke!
‎Haurrentzako parkea igaro eta helduagoentzat atondutako parkea dugu, arrokan gora lau hankan ibili nahi duenarentzat ere badira hemen, kare-harritan bide motz batzuk. Berehala basoan murgilduko gara.
‎Beren arrebarekin ibiltzerik nahi ez zutelako hilerrira indarrez eraman eta hilobi batean giltzaperatua utzi zuten bederatzi urteko mutikoaren istorioa azaltzen du Aitor Aranak, Ibaizabal argitaletxearen Matxinsalto bilduman plazaratutako Hilerriko mamuak kontakizunean. Oso gaztea izan arren, erruz maite zuen Iñakik bere adin bera zeukan Nekane, herriko alkatearen alaba txikia, eta neskatoak ere beste hainbeste maite zuen Iñaki.
‎Bere buruaren aurkezpen horrekin ez da gaitza asmatzea zein gustu estetikotatik ibili nahi duen. Higuinaren estetikan ibili nahi duen idazlea genuke Mikelats Gorroto.
‎Bere buruaren aurkezpen horrekin ez da gaitza asmatzea zein gustu estetikotatik ibili nahi duen. Higuinaren estetikan ibili nahi duen idazlea genuke Mikelats Gorroto. Horrela abiatu zituen bere lehenengo olerkiak, eta ildo beretik jo nahi izan du ipuin bilduma honetan.
‎Eraikineko pantaila handiak eskaintzen dien bideo-klipa ikusten geratzeko asmorik ez dute, ordea, presaka dabiltzan japoniar guztiek bezala. Naroak astiroago ibili nahi luke, beti ametsetan ikusi duen hiriak eskaintzen dionaz gozatu, Tokioko bihotzetariko bat den alde honetatik ibiltzeko astirik ez baitu izan orain arte, aterpetxetik urrun egon ez arren. Komikietan sartuta sentiarazi du minigonak izterraren goialdea ozta ozta estaltzen dien marinel uniformedun nerabeak nonahi ikusteak, eskolara joateko ardura handirik gabe, antza (ez bada hango eskoletako ordutegia izugarri malgua dela).
‎Berari laguntza eskatzea bururatu zitzaidan, seguru jakingo zuela zer egin, eta dirua utziko zidan edozein irtenbide bilatzeko. Baina ez, ez kontatzea erabaki nuen, ez nuen umemoko baten antzera ibili nahi, nire arazoak neronek konpondu nituen.
‎Zirkuitu balizatuetatik kanpoko lurraldea da. Basa ez bada ere, mendi goietako malkarretan menturatzean bezalako zerbait, irristaka ibili nahi ez bada, eskumakila ez ezik, pioleta eta kranpoiak behar ditu ibiltariak.
‎" Ni ez nengoen hemen, atunetan genbiltzan!" esaten didate, eta flota etorrarazi zutela entzuna daukadala komentatzen dudanean" A, bai, egia da...! Baina egun hartan familia hartuta Igeldora joan ginen, umeek funikularrean ibili nahi zuten eta aprobetxatu egin genuen, ze nik Franco, badakizu..." asmatzen dizute bere ministroak ez baina Franco bera gizon ona zela defendatzen zutenek. Franco zetorrelako desertatu omen zuten herri honetan espaloiak mukuru ageri ziren, beraz, Franco begi puntan ikusi nahi ez zuen apezaren hitzetan...
‎Liluratuta gelditu zen, auzoan denek ezagutzen zuten elkar, bazekien izen arrotzak zirela haiek, abenturakoak, izen haiek hartzea arraun elkartean sartzea baino bereziagoa zela. Tom irakurtzen ari zen liburu batean ageri omen zen Huck," Hire antzeko bat" eta hori aski izan zuen onartzeko, gauza sorgintzat zeuzkan liburuak, eta harrezkero Huck izan zen auzoko mutiko guztientzat, Huck, zakur izena nire iritziz, Tom katu izena den bezala, txakur katu ibili nahi zutelako agian, gertatzen dira halakoak prakadunen artean prakadunak mutikoak izan arren. Hamabina urte zituzten eta beldurgarriak ziren erramutan, edozein helduk baino arinago zeharkatzen zuten biek ala biek portua alderik alde txalupa hartuta.
2006
‎Nire ustez, kontu asko mugitu dira eta, oroimena apurtxo bat astinduta, oso azkar mugitu direla esango nuke. Horixe azkarrago ibiltzea nahiko nukeela! Batez ere egoeraren benetako sufrimendua zuzenean pairatzen dutenak gogoan hartuta.
‎“Legezko musika deskargatzen duzunean, disko gogorrean gordetzeko edo beste euskarri batera esportatzeko gai denean, garestitu egiten da prezioa (kanona) horregatik”. Eta gogoan dute artista askok (“copyleft”) musika Interneten kanonik gabe ibiltzea nahi dutela. Dirua biltzeko grina Plataformako kide den Internauten Elkarteak (AI) Estatuko Administrazioari eta Justiziari eskatzen die “kanonaren tropelia honi barrutia jartzeko, egile eskubideen mantuaren azpian sozietate pribatu batek dirua biltzeko asmo neurrigabea baitago”.
‎Ironiaz Kanpotarra. Nik ez dut atzerritarrekin ibili nahi. Joan zaitez pikutara! Eskegi egin zuen, eta nik, buru makur, autobusean joatea hobe izango zela pentsatu nuen.
‎– Atzerritarrekin ez dut ibili nahi.. .
‎Margotze lana esan dizut lehen ere ze nekagarria zen, jarrera egokia aurkitu ezinik. Hori dela-eta, saio laburrak egiten genituen, gero ez bainuen masajeak ematen edo hartzen ibili nahi, zer gerta ere. Nekeaz gain, bazen beste arrazoi bat pintaketan luzaro ez aritzeko:
‎Ez nuen su egurrik ezta egur ikatzik ikusi. Eta tramankulu hura egin bazuten, ez zen txikikerietan ibili nahi zutelako. Eguzkiaren norabidea neurtzeko tresna zeukan eskuan Bernatek.
‎Polizia bota bat ikusi nuen pasaportea hurbiltzen zidala. Lurretik jaiki nintzenerako, amona poliziei kontatzen ari zitzaien nondik gentozen, zein mundu laburra nuen nik, nondik nora ibili nahi genuen Italian.
‎Oraindik erabaki gabe baldin baduzue, badakizue hemen, gurean, ongi etorriak izango zaretela. Egia esateko, nik ere badakit biok bakarrik ibili nahiko duzuela egun horietan, baina Paris edo gure lurralde honetako beste edozein paraje aukeratuz gero, kontuan izan nire eskaintza.
‎Hortaz, gizakia dagoen heinean ageri da soilik errealitate naturalean denbora, gizakiak sortzen eta suntsitzen baitu etorkizunaz duen ideiaren arabera. Eta etorkizunaren ideia orainaldi errealean, beste nahi baterantz zuzenduriko nahi gisa ageri da, edo, gauza bera baita, gizarte ezagutzaren bila dabilen nahi gisa; hain zuzen, nahi honek eraginiko ekintzak paratzen du Historia abian. Beraz, ez dago proiektuaren denborarik Historiarik gabe.
‎Jende gutxi espaloietan ere. Badirudi kale arteko gerizpeetatik ez duela inork irten nahi, labe kaleotan ez duela inork ibili nahi. Bero honek basamortu bihurtu behar du hiria.
2007
‎Hirugarren eta bigarren pisuen artean geratu zen, txantxazalea halakoa. Zer uste zuen, jolasean ibili nahi nuela, besteetan bezala. Ostikoa eman eta bat batean arrazoibidean sartu zen, heldua balitz bezala.
‎–Ez esan txorakeriarik, Edelmiro. Neska eskolan lotsatuta ibiltzea nahi al duzu.
‎–Agian. Nik ere, asko ibiltzeagatik hankak nekatzen zaizkidanean, eskuen gainean ibili nahi izaten dut, Pariseraino. Pena, ez dakidala.
‎Agiñatik abiatu nahi dutenentzat goizeko 8:15ean autobus bat zain egonen da beti ere elkartearen egoitzan, abiapuntura eramateko, erran nahi du Agiñara. Azkenean oinez ibili nahi ez dutenentzat edo ezin dutenentzat goizeko 11: 00tan autobus bat aterako da Agerratik zuzenean Goizuetara joateko.
‎Asmo onez ari zen, baina buztanetik zintzilikatu eta Tarzan izanen balitz bezala, zabuka ibili nahi ote zuen egin zitzaion Migeli; beraz, ez zuen erantzuteko lanik hartu.
‎Ez ditu etxeko giltzak erabiliko, txirrina joko du, etxera sartzean enkontrua naturalago egin aldera. Ama parez pare nahi du ate azpian, ez du etxetik zehar bere bila ibili nahi, muxuaren bila.
2008
‎Azken finean, gauzak ondo egiten saiatu behar gara gero karreran emaitza onenak ateratzeko. Aurten, Belgikako klasiketan hobeto ibili nahiko genuke, baina zaila da esperientzia behar delako. Pixkanaka, baina ari gara.Fitxaje berririk ikusiko al dugu elastiko laranjarekin. Zazpik utzi behar dute eta hiru berri ditugu:
‎So dagoenak agian ez du pintoreak erakutsi nahi izan duena ikusiko, baina oso ongi da hala. Horregatik ez dut ene lanak esplikatzen ibili nahi. Gainera, ene pinturak ez du azalpen handirik behar, non ez den aldarrikapen ikur bat edo beste.
‎Legea gehiengo jakin batek inposatu zuenetik igaro diren hamarkada luzeetan, hiru parada izan ditugu gehiengo hura aldatzeko, eta hiruretan kale. Eta guztietan, itxura osoz, teorian behintzat euskaltzaleenak direnek, abertzaleek euskara mundu berri baten ikurrik kuttunena dutenek hain zuzen, huts egin izanagatik, dela adabakigintzari uko egin nahi izan ziotelako (oi, kontsumismo zalekeria zaharkitu hori, birziklatzearen aldeko ideia berrien garaiotan!), dela parlamentari batek ibili nahi izan duelako munduko gailurrik altuenetako magaletan, gure bazterretako politikagintza lau honetatik ihesean.
‎Lehenengoz (ez azkenekoz) arazo politikoak azaleratu ziren desfilean: atleta irlandarrek uko egin zioten bandera britainiarraren atzetik joateari, finlandiarrek ere ez zuten ikur errusiarraren atzetik ibili nahi izan, Suediako bandera ez zen azaldu eta estatubatuarrek ez zioten erregeari erreberentziarik egin.
‎bere egitekoen zerrendari gainbegiratu bat eman ote zion, bada? Bera, baina, beste gauza batera zihoan, eta ez zuen adarretatik ibili nahi; sukaldeko atea iragan bezain laster halaxe erabaki zuen, bai, eta ez zuen atzera egingo, ez horixe! Eta hala, hirugarren ahaleginean, ahoa ireki ez ezik, hitz ere egiten zuela, honela esan zion:
‎Beti nirekin ibili nahi duen ahizpa txikia igogailuaren zulotik behera bota dut, eta zapatei begira gelditu zait, deus esan gabe. Lurperatu zaitut eta, aldi berean, gorrotatzen hasi.
‎Ederki, ederki. Beti berdin, ezagutzen ez den tokian edozelan ibili nahi. Ehiztaria ala eskopeteroa da zure laguna?
‎SIMON DAVIS: Ez nuke nire haurrak eskailera hauetan ibiltzerik nahi, arriskutsua litzateke.
‎Gizonek, bestalde, eurekin batera xamanen zereginetan parte hartzea nahi lukete. ... (on) Eurekin batera ibiltzea nahi dute, dantzatzea, nire bularreko hekula espirituaren kantua kantatzea. Horixe nahi dute, badakit.
‎–gizalantzaren bideetarik ibili nahi badugu? (J.
‎Proiektuaren foiletoan argi ikusten zen egitasmoaren filiazio inperialfrankista, Espainiak autarkian bizi eta Alemania naziarekin eta Italia faxistarekin parez pare ibili nahi zuen garaikoa:
‎UNAI: Munduan zehar ibili nahi dut eta ez hemen usteltzen geratu. Eta are gutxiago orain, gauzak dauden bezala.
‎KEVIN. Rakel zegoenean, bien artean nengonan beti. Orain Haizea dagoela, ez dinat diplomatiko lanetan ibili nahi.
‎IKERNE. Zeurekoi hutsa zara. Denak zure inguruan dantzan ibiltzea nahi duzu.
‎Niri berdin zait Haimar podiumean egotea edo ez egotea. Euskaltel Euskadiko txirrindulari bat, gutxienez, aurrean ibiltzea nahi dugu. Etapa bat irabaztea izango da lehen helburua, eta lehenbailehen lortzen badugu, askoz hobeto, lasaitasuna emango baitigu.
‎Halakoetan, denok nahi izaten dugu aurrean joan: esprinterren taldekideek, sailkapen nagusian aurrean ibili nahi dugunok... Sekulako jende pila elkartzen gara erorikoak saihesteko.
‎«Lagunak, familiak, gustura egoten dira hemen eguerdian, ez baita uholderik. Baina lanpetuago ibili nahi genuke!», azaldu du Robert nagusiak. Auzo guziko ostalariak elkartu dira, bestak hasi baino lehen.
‎Zergatik ez dakiela dio, baina beti izan du gustuko erraldoien gonapean ibiltzea Unai Lako agoiztarrak (Nafarroa). Txiki txikitatik datorkio zaletasuna. Hamar urterekin jadanik erraldoiekin ibili nahi zuen batetik bestera, eta aitzakia ezin hobea aurkitu zuen horretarako: gaiteroekin danborra jotzea.
‎Bi taldeek balantze bera dute, 3, eta normalean antzeko egoeran egongo dira luze, jaitsiera saihestu nahian. Menorcak ez du partidarik irabazi etxetik at. Bruesa ere ez dabil nahi bezain ondo etxean, baina aurkari izan dituen taldeak ligako indartsuenetakoak direla ere nabarmendu behar da.
‎bere egitekoen zerrendari gainbegiratu bat eman ote zion, bada? Bera, baina, beste gauza batera zihoan, eta ez zuen adarretatik ibili nahi; sukaldeko atea iragan bezain laster halaxe erabaki zuen, bai, eta ez zuen atzera egingo, ez horixe! Eta hala, hirugarren ahaleginean, ahoa ireki ez ezik, hitz ere egiten zuela, honela esan zion:
‎Arrastaka dabilenari eransten zaion zikina, baina nik ez dinat arrastaka ibili nahi, esan zidan behin.
‎" neri jarraitu nahi didanak uka beza bere burua". Esan nahi du bihotzaren esanera ibili nahi duenak (bere) buruaren kontra egon behar duela eta egin behar duela. Ni aurreneko fasean nago:
‎Kontrako eztarritik ibili nahi eta perbertsiorik latzenean amildu ginen: bihotza ideiaz bete zitzaigun eta poz tristuraz burua.
2009
‎bertso saio gehiago egiten dira bazterretan, eta aretoak lepoz gain betetzen dira. Hasieran ozta ozta moldatzen ginen bederatzi programa osatu ahal izateko behar adina bertso biltzeko, orain larri larri gabiltza nahi genukeen leku guztietara iristeko.
‎Berriz ospe berri baten egitea, berriz kantatzen ibiltzea… Behar bat dut ibiltzea, horra joatea, ezker eskuin, jendeekin egotea… Egia da, beti beti beti ibili naiz, azken denboran ez hainbat, baina beti, kontzertuetan eta. Galdea jaitsi da, emanaldiak gutitu dira, baina ibili nahi nuke hala ere, beste neurri batean bada ere. Ikusiko!
‎Irundarrak laugarren postua lortu zuen joan den udan C1 kategorian, Beijing-eko Olinpiar Jokoetan, eta ondorioz, ilusioz eta konfiantzaz beteta aurre egingo dio lehiaketa honi, nahiz eta, bere ustetan, kirol maila Olinpiadetakoa baino handiagoa izango den, bereziki gogoan hartzen badugu ordezkari bat baino gehiago izango direla herrialde bakoitzeko. Pausoz pauso ibili nahi dut, finalera zaratarik atera gabe iritsi, eta buru belari jardun unerik garrantzitsuenetan. Beijing-en egindako lanak onenekin lehiatzeko gauza naizela frogatu zidan, azaldu du palistak.
‎Goxo eta jator zen, baina ez nuen onartu... Berak ni ibiltzea nahi zuen goi mailan ibiltzeko gauza izango ote nintzen ez nekien?.
‎–moja zalantzan ikusita, gehitu zuen?: Lasai, Maravillas ahizpa, ulertzen dut kontuz ibili nahi izatea, azken batean, ez gaituzu ezagutzen. Azalduko dizut.
‎Txinar ostatu batean egin zuen bazkaria eta ondoren metroaren geltokirantz zuzendu zen, Greenwich Village ra joateko asmoz. Ibili, nekatu arte ibili nahi zuen, orpoak minbera zekizkion arteko nekea.
‎Ez nuen zalantzarik alferreko saioa izango zela. Hala ere, Josebak aspaldi egindako bide bertsuak ibili nahi nituen.
‎–Potroetan akain bat izan nuenetik, niretzat ez dago etsai txikirik?; hala, bada, estalinista erretxinaren jokabide hartan guztian, garbi zegoen arrazoia: konbentzituta zegoela; baina, nola ageriko arrazoi batek beti baitu ezkutuko bat guxienez, baliteke merituak egiten ere ibili nahi izatea; Nikolaik, izan ere, argi zuen, argi behar zuen, bere portaera gehiegizkoak salatzen zuenez, egun argiz hirian gertatutakoak, borrokatxoak eta liskarrak?
‎Bai, badakit apur bat arraroa dela? Etxea bilatzen ari da eta aurkitu arte ez zuen liburuekin batera eta bestera ibili nahi. Normala ere bada?
‎Bihar, hotel bat atzeman nahi nuke. Eroso ibili nahi dut Parisen eginen dudan denboran.
‎...rcenak edo Antiguedadek, apika orain badakite jakin, Peñalvak eta Etxenikek bezain ongi, ez dagoela nuklearra erabiltzea beste erremediorik, baina behinolako borroketan barrikadaren alde batean nabarmen egoteak kateatu egin ditu, lotu, fideltasun txatxu batek ez die orduko sareak hausten uzten, ezin dira egia berrietara zabaldu, saldukeria leporatuko liekete betiko adiskideek eta ez dute bakarrik ibili nahi.
‎Ezaguna da, literatura unibertsalean, jujeenganako eta justiziarekiko mesfidantza, alderdi baten mendean eta esanetan lerratzen direlakoan; orobat, aurreko aldietan, azken judizioa itxuratzeko behin eta berriro erabili izan diren lur honetako judizio aldiak eta horren protagonistak. Zer esanik ez, administrazio eta burokrazia ez dira salbu geratu, batik bat, aske eta libre ibili nahi izan duten pertsonaia literarioetatik hainbaten aurrean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ibili 441 (2,90)
ibiltzea 20 (0,13)
ibiltzerik 10 (0,07)
Ibili 8 (0,05)
ibiltzeko 4 (0,03)
dabil 2 (0,01)
dabilen 2 (0,01)
dabilela 1 (0,01)
dabiltzanek 1 (0,01)
gabiltza 1 (0,01)
habil 1 (0,01)
ibil 1 (0,01)
nabilenean 1 (0,01)
zabiltzan 1 (0,01)
zebilen 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia