Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 213

2000
‎Gerriarekin eta hankekin kontuz ibili beharra dago. Ez da beso indarra bakarrik.
‎Matrikulazioaren azken datuek asaldatu dute zenbait gizarte sektore, batez ere lehen aipatu dudan unibertsitateko hura eta bi alderdi politiko nagusien agintariak; eta, geroztik, haurrak euskarazko ereduetan ez matrikulatzeko etengabeko kanpaina batean egoten dira batzuk. Nafarroan arlo honetako gutxieneko eskubideak lortzeko, ereduen aukerarena edo ikastetxeen autonomiarena kasu, herrialde zibilizatu batean normala ez den borrokan ibili beharra dago.
‎Aldizkari ofizial hauetan datu zehatzak eta interesgarriak aurki daitezke, baita albisteen osagarriak ere, irratilarien ikutuaz irratitik emateko eran egon daitezkeenak. Haatik, kontuz ibili beharra dago, agiri hauetan zama ideologiko handia egon ohi baita.
2001
‎Gauza jakina da Ipar Amerikako ekonomia" eztulka" hasten denean, mundu guztiko ekonomiek kutsaturik amaitzen dutela. Ahalegin guztiak motz gerta daitezke eta argi ibili beharra dago krisialdi larrian erori nahi ez bada.
‎Itzala norberaren arimaren metafora baldin bada, herri batek ere, itzala galtzenduenean, arima galtzen du. Gauzak horrela, normala da jaso duguna gorde nahiizatea, eta ez da inolako eskandalurik sortzen frantses batek edo espainiar batekesaten badu, tentuz ibili beharra dagoela ingelesaren itzal luzearen aurrean. Bainalogika hori desagertu egiten da, untxia prestigitadore baten kapeluan bezala, eremuurriko hizkuntza eta literaturei aplikatzean.
2002
‎Lehen egunean nahikoa lan izan dugu lur hartzen. Aterpetxera iritsi orduko azkar ibili beharra dago, denek utzi nahi baitute goiko ohatzean zakua. A zer ume piloa, eta ni bakarrik!
‎Bidaiek ohitura aldaketa eta gorabeherak sortzen dizkiete, ez daude horretara eginak eta, beraz, erne ibili beharra dago, arreta galtzeak endredoak eragin baititzake.
‎Hala eta guztiz, kontuz ibili beharra dago, ordaindu ezean interesak bikoiztu egiten direlako; beraz, ordainketa atzeratuz, baliteke urteko %26ko interesak nozitzea.
‎–Faxismoak? iraganda, demokrazian, ezarritako edo jarauntsitako markoaren etikak estetika ordezkatzearekin, denek gai berriekiko ardura morala erakusten dutela dirudien honetan, adi ibili beharra dago. Sozialismoaren eta komunismoaren ideiak edo suediar ereduko ongizate estatua ez ezik, merkatu ekonomia sozialaren eta Estatu nazionalaren dotrina ere birrindu dira.75 Demokraziaren itzalean, ahal
‎Kontuz ibili beharra dago artegatasunak bazterkeria ekar ez dezan, ez ezagutzak errezelua sor ez dezan, inkonprentsioak esklusioa sor ez dezan. Norbaitek bere kultura begi kritikoz ikusteko gaitasuna garatzen ez badu, nekez ulertuko ditu besteenak.
‎Baina, ordurako, beranduegi izango da", esan zion bi ertzainetan buru zenak ikasketa buruari. Ni, gezurti bat izateaz gainera, gaztea nintzen, eta, gazte izate soilagatik, ez nintzen moldae  rraza berak defendatzen zuen sistemarentzat, kontuz ibili beharra zegoen nirekin. Gaztea nintzen, susmagarria nintzen, galga berean zeuden biak.
‎Eta horretarako gizalegeari edo Justizia damari berari gaina hartu behar bazitzaion ere, hark berdin berdin jokatuko zuen. Gaztea nintzenez susmagarria nintzen, eta kontuz ibili beharra zegoen nirekin, zentzatzeko ordua iritsi arte behintzat. Eta ordu arte, kontrolatuta eduki behar den euli gogaikarri bat baizik ez nintzen.
‎Hori lortzeko, jakina, bide luzea ibili beharra dago. Neure aburuz, hiru bide desberdin jorratu genituzke datozen urteotan.
‎kontu handiz ibili beharra dago mugalde honetan.
2003
‎Saretik deskargatzen diren erabilera mugatuko Shareware izeneko programekin ere kontuz ibili beharra dago: horiek instalatzean oso litekeena da PC a programa ezezagunek infektaturik gertatzea, instalazioak dirauen bitartean erabiltzaileak letra txikia irakurtzen ez badu.
‎Inork ez diagu balio honetarako, baina ibili beharra zagok.
2004
‎Azokan plastikozko dirua erabili ezin denez, bisitari gehienak sosak amaitu orduko kutxazainaren bila abiatzen ziren. Kanpoaldean kontuz ibili beharra zegoen zorua zapaltzean, txorkatila bihurritzeko moduko erretenak daude eta. Tolosan Paper Ingeniaritza Ikasketak amaitutakoan ez nuen imajinatuko sekula hainbeste paper euskaraz inoiz inprimatuko zenik, milaka kilo paper gure hizkuntzan argitaratuko zenik.
‎Etorri zaizkigu, berriz ere, besteok! Erne ibili beharra egongo da; bestelan..., laster egingo dute banketea hauek gure hegaztiekin.
‎Belarri ertza zigortu gabe ordenagailuari etekin politagoa atera ahal izateko, PC horren osagaiak hautatzeko unean erne ibili beharra dago; bestela, zarata arazo bihurtu denean, soinu hori zein osagaik sortarazten duen identifikatu eta, horren ordez, beste bat, isilagoa, ipini behar da.
2005
‎...ri bizkarrean duala, lasai, hi geldi hadi hor behean, horrela, errak erria edo bira nahi duan bezanbat gaitziturik, heu agintari, portuko nagusia haiz, eskertzen diat txo, hiru mila zaldi zauzkaat nire bizkarrean arnaska, garabi bihurtzen ditiat eskuok hire ur fresko horrekin bete didaan bidona jasotzen, ongi hago behe horretan, ez hadila honat inoiz igan, 380 voltioko indarra zaukaagu hemen, erne ibili beharra zagok zernahi burdina puska ukituta ez kiskaltzeko, gertatu izan duk, eta hire hanka toteldu horrekin, ez hurbildu balekebale, alde egin ezak, hoa putzura nahi baduk, ken hadi hortik, lanean jarraitzeko gogoa eman didak, hoa bertze makinistengana, eman iezaiek egarri pixko bat hekeri, a zer ustel koadrila, halakoak esaten nizkion urketariari neure kolkorako, hi haiz portuko printzea baina...
2006
‎Eskuinean pareta eta ezkerrean amildegia. Trepada dezente ditu eta aurretik norbait badoa, eror daitezkeen harriekin adi ibili beharra dago. Guri, adibidez, Diagonalean sartu berri ginenean, aurreko espedizioak askatutako harriak susto ederra eman zigun.
‎agentziekin salerosketako kontratuak sinatzean oso tentuz ibili beharra dago.
‎[OFF] Hankak babestuta ibili beharra dago.
‎Zuk ba al dakizu zer zen garai hura? Isil isilik ibili beharra zegoen. " Zain dago ama, zain aita...".
‎Taulatxo mizenikoen bidez eta ondare arkeologikoak erkatuz eraiki den soziologia mizenikoa bat dator, gehienetan, testu epikoetan, bereziki Homeroren testu zaharrenetan, agertzen den gizarte heroikoarekin. Halere, ardura handiz ibili beharra dago testu hauekin; batetik, Aro mizenikoa islatzen duten pasarteekin batera, Aro Lausoa eta Aro Arkaikoa islatzen dutenak ere badaudelako; eta, bestetik, bereizketa historiko soziologikoak egiterakoan interpretazioaren eskuetan eror gaitezkeelako: etorri ere, aditu guztiak ez bat, sarreran ikusi dugunez.
2007
‎Inolako zalantzarik gabe. Eta tentu handiz ibili beharra dago gauzak ondo egiteko. Izan ere, pentsatzen dut batzuetan ardura gehiegi jarri dugula zientziaren arlo batzuetan, eta beste batzuk albo batera utzi ditugula.
‎Horretarako, baina, derrigorrezkoa da norabide egokia ematea. Eta horretan fin ibili beharra dago, gainera, planeten tamaina oso txikia baita haien orbitarekin konparatuz.
‎Etengabe ari dira bera eta bere lagunak jauntxoekin sesioan. Kontuz ibili beharra dago terratenienteekin, ez zaizu hala iruditzen. Amorratuta daude hauteskundeak galdu izanagatik.
‎Ez dut etsi, ordea. Magia kontuetan akatsik txikienak dena zilipurdika dezakeela esan diot, arreta handiz eta oso erne ibili beharra dagoela gauzak ondo egingo badira, eta laguntzaileak ere oso konfiantzakoa behar duela izan, ezin duela edozeinek eta edonola, ezagutza handikoa, etxekoa, behar duela izan nahitaez. Berak, esaterako, ez duela lan horretarako balio, mozkotea dela nire kutxan sartu eta gauzak ongi ateratzeko.
2008
‎Ia dena da ezkorra albistegietan, zorionekoak mezu apokaliptikoen eta gizakiaren gaiztotasunaren teorikoak. Badirudi kazetari ausarta izateko, mila pasartetan trebatutako tipo gogorra, ilunpetan ibili beharra dagoela beti.
‎Garbi dago etxebizitzak finantzabide gozoa direla Jaizkibelen kanpo portua egin nahi duten erakundeentzat. Sanpedrotarra auzo elkarteko Jose Ignacio Elortegiren iritziz" etxebizitzen arazoarekin kontu ibili beharra dago, ematen du etxebizitzen kontra gaudela baina ez da horrela. Esaten duguna da ezin dela errepikatu orain dagoen masifikazioa".
‎Denok dakigu eraikinak kristal asko dituela. Kontu handiz ibili beharra dago sartzeko eta lainoarekin kalteak handiagoak direla dirudi; eguzkia ateratzen denean ikusitakoa gutxiago izatea espero dut.
‎Ez da batere segurua izango itzulera bidaia. Zuhur ibili beharra dago. Arriskugarriak izan daitezke errepideetako bihurguneak, treneko bagoi hutsak, gaueko ikuskatzaile zelatariaren errondak?
‎Bai. Ahal izanez gero, hobe izaten da denborarik ez galtzea, gero horrekin arrastaka ibili beharra baitago mendian. Baina argi dago erlojupekoan bi minutu galduta ere, ondoren Tourreko mendateetan alde hori ez dela ezer.
‎Nolanahi ere, ez naiz iritsi helmugara; artista sekula ez da iristen helmugara! Egunero bila ibili beharra dago, lanean aritu; bestela, hilik zaude. Gainera, gaur egun gero eta sari gehiago dago; ez da kontuan hartzen pianistek sari asko duten eta, beraz, sariak ez dira lehen bezain garrantzitsuak.
‎Ukaezina da Interneten baliagarritasuna. Baina kontuz ibili beharra dago, bertan edozer gauza aurkitu baitezakegu, guztiz frogatuta dauden datuak eta edozeinek botatako proposamen eroak. Beraz, ezinbestekoa da norberak gutxieneko irizpide bat izatea erabaki asko hartu ahal izateko.
‎Gizabanako eroena edo xantuena, bere banakoan, sozialdemokrazia txepel batera iristen da gehienaz ere. Beraz, argi ibili beharra dago, eta oso kontuz, beren burua antisistema, iraultzaile edo apurtzailetzat deklaratzen dutenekin (G).
‎Izenak protagonistaren izaerarekin bat etorri behar du. Izenek maparen puntu zehatz batera garamatzate, denbora zehatz batera eta tentuz ibili beharra dago aukeratzeko garaian. Jakina da, esate baterako, Espainiako Gerra Zibiletik ihesi Errusiara joan ziren haur euskaldunen artean ez zegoela Nahia edota June izeneko neskatorik.
2009
‎Ikatz hila edo ilentia tenazekin hartu eta plantxa barrura botatzen zuten berotu zedin. Kontuz ibili beharra zegoen, izan ere, berotzen zegoela itotzen bazen, arriskutsua izaten zen plantxa zabaltzea. Gerora txapa edo ezkaratz ekonomikoan ipinita berotzen ziren plantxak.
‎Ahoan, sudurrean edo eztarrian egiten badute zizta, azkar ibili beharra dago, hanpadurak itxi egin baititzake arnasbideak.
‎Gaitasun handiagoa lortu nahi bada, ordezko txartelekin ibili beharra dago.
‎Garai bateko txorrotekin, ur hotzari eta beroari neurria hartu beharra dago gustuko tenperatuta lortu arte; txorrotaren barruko gailu batek nahasten ditu bi emariak, hotza eta beroa, eta bat ireki eta bestea itxi ibili beharra dago.
‎Prozesu mantsoa da, eta aspergarri samarra behin eta berriz egiteko: helbide barran nora joan nahi dugun idatzi edo laster marketan klik egin behar da lehenik, eta jarraian, orrian aurrera eta atzera ibili beharra dago, bat hautatu eta bestea bereizi, zerbait berria non ikusiko.
‎Lema Pausoak oinatzetan izango da, hau da, Julio Cortazar idazle argentinarraren obra baten izenburua bezala. Hain zuzen ere, biktimen oinatzetatik eta indarkeria terroristak gizartean utzi duen arrastoetatik berriro ibili beharra dagoela sinbolizatu nahi dute, oinazea gertuago sentitzeko, Buesa Fundazioak azaldu duenez.
‎KITTO: Begiak zabal zabalik ibili beharra dago beti. Nik sinetsi egin nahi dut ez duzula zerikusirik izan, baina, zeure onerako, ipini arreta gehiago.
‎(haserretzen hasita) Errealista nauk, ez dramatikoa! Jende honekin tentuz ibili beharra zagok. Gure asmoen berri izaten baditek... gureak egin dik.
‎Atezuan jarri nuke. Eskarmentuak irakatsi dit tentuz ibili beharra dagoela ahul itxurakoekin, mozorro hutsa izaten baita askotan erakusten duten akidura: uste duguna baino indar gehiago ezkutatzen du ahul askok.
‎Bestela esanda, usteek badute aintzakotzat hartu behar den dimentsio publiko bat. Esaten denean norberak nahi dituen usteak eta sinesmenak eduki ditzakeela, kontu handiz ibili beharra dago. Pentsa dezagun honelako egoera batean (batzuentzat egoera hau karikatura bat baino ez da):
2010
‎Horixe izan zen Fernandez de Larrearen lehen hausnarketa, etapa bigarren postuan amaitu berritan. Zutoinaren inguruan ibili beharra dago gola sartzeko. Arabarrak badaki taldea Igor Antonen neurrira eginda dagoela.
ibili beharra dago.
‎Nietzschek esana da: . Munstroekin borrokatzen denean, kontuz ibili beharra dago norbera munstro bihur ez dadin. Begirada amildegian hondoratzen baduzu, amildegia barrura sartuko zaizu azkenean?.
‎Ez dago toki jakinik, lehenik heltzen denak hartzen du eta kito. (Umoretik) Erne ibili beharra dago.
‎Izan ere, ziur nago zesta punta probatzen duen gaztetxoak gustua hartu eta jarraituko duela. Horrela ibili beharra dago, jai dago gainerakoan. Omenaldia eskaini zizuten San Juanetan, orain bi urte... M.B.Biziki estimatu nuen nirekin horrela gogoratzea.
‎Nietzschek esana da: " Munstroekin borrokatzen denean, kontuz ibili beharra dago norbera munstro bihur ez dadin. Begirada amildegian hondoratzen baduzu, amildegia barrura sartuko zaizu azkenean".
‎Mirentxuk idatziarekin zer egin jakin nahi zuen, batzordera bidali behar zuen ala zinegotziaren eskutitz bat bidali behar zitzaion nola halako esplikazio bat emanez eta gaia gainetik astinduz. Izaskunekin kontuz ibili beharra zegoen, eskutitza egunkarira bidaltzeko eskrupulorik ez zuelako.
‎Lehen aste osoa igandea iritsi zain pasatzen banuen, handik aurrera ez zidan etxetik ateratzeko gogorik ematen. Eta neguan zer esanik ez, orduko neguak ez ziren oraingoak, ibili beharra zegoen bide txar haietan, labana bezalako hotz harekin, zertarako eta Jaunaren hitza baino etsaiarena entzuteko. Behin baino gehiagotan gelditu nintzen etxean hilekoaren aitzakian edo dena delakoan.
‎Ni, nire giroan, Erroman, Vatikanoan, berehala konturatu nintzen, euskalduna nintzenez, erradikaltzat hartuko ninduela zenbaitek nahitaez. Eta nirekin kontuz ibili beharra zegoela beren ustez; beste era batera esanda, ni, euskalduna izanik, ez nintzela oso fidagarria. Vaticano Irratiko zenbait lagunen aldetik ere, nabarmena zen ez nindutela ni begi onez ikusten.
‎Konpetentzia egingo zieagu panfleto politikoak botatzen dituztenei!" Lubis begira jarri zitzaidan. " Kontuz ibili beharra dago, David. Ez dira gauzak nahastu behar", esan zuen.
‎Jean Michel Billon Saint Aignango alkateak adierazi du egoera lasaitu den arren oraindik erne ibili beharra dagoela. Duqueneten familiak Saint Aignan erretzeko mehatxua egin zuen.
2011
‎Ispiluaren atzetik barrez ari zaidana, burla haizez hartzen nauena, zein da, neu naiz? Eta kalean oihuka kantuan eta dantzan hasi nahi izaten duena, bakarrik dagoenean negarrari ematen diona, bizitza beste zerbait zela uste zuena, zeu zara. Beinke, sekula ez zara zeu, haizearen meneko orbela zara, egunero arrisku bizian zaudela esaten dizu telebistako albistegiak, kontuz ibili beharra dagoela, dena da orain lapurreta hilketa bortxaketa, nahikoa da kolpe txar bat, ezbehar bat, istripu tonto batek dena bota dezake kareletik, badakizu, ezerk ez du irauten, ongizateak ere ez du asko iraungo, hobe zenuke pentsio plana hartu, aseguru bat egin, diru bat gorde biharko egunerako, hobe zenuke ustekabeei aurre hartzen hastea, oraindik ondo zaude, baina kolesterolak ez du abisatze... Besteak dira zeu.
‎Arrazoi du berorrek, amona, maiz idazten dio amonari, Jasminkak ez bezala hark agudo erantzuten baitio, gutuna gutunari. Arrazoi du, bai, bankuekin kontuz ibili beharra dagoela dioenean, hemen ere, edozer egiteko haien mende dabil jendea, gaur joan naiz estreinakoz nagusiak soldata uzten digun bankura, kutxa esaten diote hemen, eta behi beltz belarri handi batek gobernatzen du. Orain nagoen herri honetara iritsi nintzen egunean hotza zen galanta, amona, eta behi belarri handi horren bulego baten bebarrura bildu behar izan nuen lotara, kutxazain izeneko aparatuaren gordeleku epelera.
‎Elkarrizketa batean, ikerketa zeraman polizia buruetako batek esan zuen nahiago zuela errudun bat solte uztea, errugabe bati zerbait leporatzea baino. Gero, akusazio soil batek kasu honetan norbaiten bizitza hondatu zezakeela eta kontu handiz ibili beharra zegoela gehitu zuen.
‎juduen auzoko etxe dotore batera. Hala ere, kontuz ibili beharra zegoen; agentearen esanetan, gizonaren atzetik zebilela, hark lauzpabost aldiz jiratu omen zuen burua, baten bat haren zelatan zebilelako susmoa balu bezala. Janek etxea inguratzeko agindu zuen segituan, eta baita berari auto bat bidaltzeko ere, lankideekin ahalik eta azkarren elkartu nahi zuelako.
‎Bestalde, gero eta behar gehiago zaukaagu. Kanpoan ere ibili beharra zagok eta, bat kanpoan denean, bestea hemen egotea komeni duk. Elenari ere aipatu zioat inoiz kontu hau eta nigaz bat zatorrek.
‎Bazkalondoan bordara joan nintzen, eta neguan lizar hostoa edukitzeko lau lizar kimatzen aritu nintzen. Neguan sartuak ginen eta erne ibili beharra zegoen ganaduarekin, non zebilen ez bazenekien elurretan haien atzetik ibiltzea benetan nekagarria zen eta. Txerriak ere saldu nituen, maiatzerako umeak egiteko zegoena izan ezik.
‎Afaldu bitartean denetik aritu ginen hizketan pixka bat. Erne ibili beharra zegoen, alemanek zeukaten guztia, bizi ziren pertsonak eta abar apuntatu baitzuten. Ohera joan ginen eta hurrengo egunean mendira, ikatza egiteko egurra txikitzera, beren lurretan baso handia zuten eta.
‎Bizitza bera bezala, egunero berbera eta egunero desberdina, eta zer errezeta hoberik zirimola horren erdian, ziklo honen amaieran, norbere tempo propioa bilatzea eta Mannen lumarekin batera oh, denbora idaztea baino, modu horretan eguneroko jardunari damaiogun garrantzi neurribakoa eta erlojuan behera ustez ihesi doazen hondar aleen erorketa erlatibizatuta, bai horixe. Erlatibizatu garrantzia, erlatibizatu presa, erlatibizatu baretasuna, eta, Hasierrek zioen moduan, bizkor ibili beharra dagoenean bizkor ibili, baina ez presaka, eta mementoaz jabetu une oro, eta kapela hautsita izan izpiak aise sar daitezen, eta surfean jardun, egunerokotasunean gutxieneko soseguz nabigatzeko sekretua horixe baino ez baita azken batean: hotsa eta ardaila elikatzeari utzi eta, hotsa eta ardaila baino haragoko tempo propioan zoazela, dohainik egokienak atera, olatuetara moldatu eta surfean jardutea.
‎azti ibili beharra dago
2012
‎Gure gurasoek gurtzen zituzten mediku batzuek tartean tartean auskultatu egiten gintuzten, maitasun handiz, miserian ernetako gaixotasunik itsatsi ote zitzaigun jakiteko. Erne ibili beharra zegoen, lur hezeak bronkitiko lurrak baitziren. Gogoan dut nola nire haur garunean iltzatua neukan erizain bati entzun nion esaldia:
‎Ondoren, itsasontzien bidez, Ilustrazioaren ideiek Amerikaran bidaiatu zuten. " Garai batean espiak ere izaten ziren eta kontuz ibili beharra zegoen".
‎Zerbaitetan edo norbaitengan itsu itsuan sinestea arriskutsua da, idealizazioak ez dira onak eta pentsamendu kritikoak aberasten gaitu, aldeko eta kontrako ezaugarriak aztertu eta ematen ditugun urratsak modu kontzientean emateak. Ni neu dena erlatibizatzen saiatzen naiz, zuhurra izaten, nahiz eta beti ez dudan lortzen eta batzuetan ez dut mezua nahi bezala helarazten, kontuz ibili beharra dago beti. Orokorrean, sozialki justuak iruditzen zaizkidan gauzak defendatu ditudala esango nuke, eta nire asmoa ez da inor erasotzea, nire pentsamenduarekin koherentea izatea baizik.
‎Jendeek ondo ikasi dute zertan den joko hipermodernoa: ibili beharra dago, hara hona, gelditu barik, erroen ordez hegoak behar omen ditugu. eta oroz gain, azalean ibili, ez hondoa jo gero, eta igaro, ez gelditu.
‎Orduan, pentsakor geratu zen Petxorin. «Bai, erantzun zidan?, tentu handiagoz ibili beharra dago... Bela, gaurtik aurrera ez haiz gehiagotan etorriko gotorlekuko hesibabesera».
‎61). Horregatik, kontuz ibili beharra dago atzerriko obrak euskaratzean; antzezlan onak itzuli behar dira soilik, euskal herritarrei hezkuntza ona ziurtatuko diotenak bakarrik:
‎IBON. Argiago ibili beharra zagok.
‎Oinetakoak ere, bart betuna emanda izanagatik, elurtzan itxura guztia galduta dauzka. Bizitzan, zerbait lortu nahi izanez gero, erneago ibili beharra dago. Oinazpietako zerrautsa mugitu du, lehenbizi ezkerreko oinarekin eta ondoren eskuinekoaren, irla garbi batean gelditu arte.
‎Ea honek guztiak ondoriorik ez dakarren, ausartaizez agertu arren benetako unean negarrari ematen baitiote. Dena den, kontuz ibili beharra dago, hauek gai direlako erregearena eskolan azaldu zitzaiela esateko. " Egun on" esanez agurtu du Inasek ikasle taldea.
‎—Berori ere pittin bat argituta dago, gotzain jauna —esan zuen bere ahoak— Erne ibili beharra dago xanpainarekin. Mezetako ardo goxoa baino gaiztoagoa da.
‎McCourtek ogitartekoa jaso egin zuen lurretik, eseri egin zen eta ikasleei ezer esan gabe, lasaitasun handienaz ogitartekoa jaten hasi zen besteen harriduraren aurrean. Ezusteko ateraldi horrek, lekuz kanpo harrapatu zituen ikasle bihurriak eta handik aurrera jakin zuten irakasle berri harekin kontuz ibili beharra zegoela, ez zelako edozelan kokiltzen eta bazekielako situazio larrienetatik ere airoso eta duin ateratzen.
‎Umea zarenean, egon liteke fede primario bat, berezkoa, oraindik inguruarekin dugun harremana eraikitzen doan heinean. Baina bizitzak berak aurrera egin ahala, kontuz ibili beharra dago bihurtzen zaren pertsonaia horrekin. Film bateko pertsonaia bihurtzen zarelarik, jadanik gauza gutxi dago deskubritzeko, papera betetzera kondenatuta zaude.
2013
‎Jokamolde horrek, estrategia sindikala baino gehiago, enpresarien estrategia dirudi. Gaizki ari zarete eta gezurretan ibili beharrean zaudete estrategia oker hori «disimulatzeko». Geroz eta egoera okerragoa izan, hobe.
‎Zarauztarrak umorez hartu du gertatutakoa: Han kanpoan zintzo zintzo ibili beharra dago, badaezpada. Argazki kamerak noiznahi eta nonahi daude begira.
‎herritik kilometro pare batera bizi zen, mendi aldera, txabola ezin apalago batean, bakarrik; hiru gerratan parte hartua zen, bere erranetan, eta kalera jaisten zen bakoitzean gerran pasatutakoak izaten zituen herritarrekin mintzagai; ibili ere halaxe ibiltzen zen, gerriari lotuta zimitarra bat zuela, gainetik kentzen ez zuena, ezta pixa egiteko ere. . Mundu honetan erne ibili beharra zagok beti. Izan ere, aurkariari aurrea hartzen ez badiok, aurkariak hartuko dik, eta orduan, kito?!
‎azken egunetako grebek eta protestek herrialdea geldiarazia zuten, eta poligono hura ez zen salbuespena. Kontuz ibili beharra zegoen, hala ere. Gauza segurua zen Ahmetek ez zuela grebarik egiten.
‎Trafikoa geroz eta handiagoa zen, eta behin baino gehiagotan heldu behar izan zioten Tareki besotik, norabide zuzenari begiratu gabe gurutzatu nahi baitzuen kalea: hemen autoak kontrako zentzutik zetozen, argi ibili beharra zegoen. Taxi beltz eta handiak ikusi zituzten, autobus gorri eta altuak, bulegoetan korrika bizian sartzen ziren gizon emakume garaiak, gabardina gris asko, gizon beltzak, emakume asiarrak eta turbantedun gazteak.
‎herritik kilometro pare batera bizi zen, mendi aldera, txabola ezin apalago batean, bakarrik; hiru gerratan parte hartua zen, bere erranetan, eta kalera jaisten zen bakoitzean gerran pasatutakoak izaten zituen herritarrekin mintzagai; ibili ere halaxe ibiltzen zen, gerriari lotuta zimitarra bat zuela, gainetik kentzen ez zuena, ezta pixa egiteko ere. " Mundu honetan erne ibili beharra zagok beti. Izan ere, aurkariari aurrea hartzen ez badiok, aurkariak hartuko dik, eta orduan, kito...!
‎Goizeko orduetan nire Ford Sedan aren motorra berotu zuten aldapak zailak ziren jaisteko ere, eta erne ibili beharra zegoen bihurguneekin. Poemarekin ere antzera nenbilen, bihurgune bat eskuinetara, beste bat ezkerretara, amildegi bat aurrean, batxeak nonahi.
‎Petrikiloak dioenez, Axineren besoko zauriak arinak dira; harramazkak baino gutxi gehiago; ongi ongi garbitu, ukendua jarri eta aise eta laster sendatuko omen zaizkio. Xemenen lepoko zauriez, berriz, petrikiloak dioenez, tentuz eta arretaz ibili beharra dago, gaiztotzeko arrisku larria baitute.
2014
‎Elkarrizketa Filosofikoak, gerrak eta Pariseko Komunak eragindako zirrararen pean idatziriko meditazioak dira, La Réforme intellectuelle et morale ren garai eta giro berekoak (1871; 1875ean berrikusiak nolanahi ere). Esan bezala, hurrengo urteetan Renan demokraziarekin abenitu egin baita, kontuz ibili beharra dago horko adierazpen erradikal askoren balorazioarekin, haren pentsamendua berregin nahi denean. Hala ere, errealitate politiko berriari egokitu bazaio, egokitu (berari, pertsonalki, horrek onarpen publiko eta arrakasta handiena ekarri dio), entusiasmo handirik gabe egin du.
‎Zaldiaren ibilera besterik ez zen aditzen bide inor gabean, eta bizkortu nahian zaldizkoak esaten zizkion berba zenbait. Ilunpe horietan, arretarik handienaz ibili beharra zegoen bidetik ez ateratzeko, bide bazterrak Obera zihoazen errekasto eta urmaelez beterik baitzeuden.
‎Beste alde batetik, gero eta kontu handiagoz ibili beharra zegoen izotz pusken artean, igarobideak estutzen ari zirelako.
‎–Baina ederki erreparatzen diet nik etxe honetara sartzen diren guztiei. Kontuz ibili beharra dago.
‎Beraz, haziei buruzko liburu edo katalogo batean laborantzarako egutegi gomendatu bat irakurtzen dugunean, tentuz ibili beharra dago, kontuan hartu behar baita norako diren gomendioak eta non gauden.
‎Merkatuak, eta, zehatzago esanda, produktu baten eskaerak, eragina izango du, baita ere, gure erabakian.Eskaera handiko barazki batek lehentasunezko lekua har dezake gure baratzean.Hala ere, tentuz ibili beharra dago monolaborantzara eraman gaitzaketen gehiegizko espezializazioekin, horrek parasito arazoak ekar ditzake eta.
‎Zenbaki horiek osoak dira. Batuketa eta kenketa eragiketarik arruntenak izanik ere, zenbaki osoekin aritzean kontuz ibili beharra dago; izan ere, erraza da zeinuak nahastea eta, ondorioz, emaitza okerretara iristea
‎Etxean partidurik ezin irabazita dabil Bergara azken asteotan, eta argi ibili beharrean dago. Izan ere, jaitsiera postuak bost puntura dituzte bukatzeko sei jardunaldi geratzen direnean, eta hurrengo asteko partidua ere ez du batere samurra; sailkapenean hirugarren dagoen Tolosaren etxera doa.
‎Hor bukatu zen. Baina kontuz ibili beharra zegoen Antoñita Morenorekin.
‎Gauza bat, gogoan hartzekoa: Lacost horrekin kontuz ibili beharra zegok. Oso ezpatari ona duk, eta mihi zorrotza dik gainera.
‎Sardexka patata tortillaren mamian barneratu orduko, alabarekin lehiatzea beretzat huskeria izango zela iritzita, Txominen aurrean zerbait esateko gogoa piztu zitzaion Xabiri. Hitz potoloak, txantxak eta balentriak ziren helduen arreta bereganatzeko Xabiren errepertorio bakarra, baina bazekien gurasoak atezuan izango zituela, eta kontuz ibili beharra zegoen, ez ote zen kontua errietaren batekin amaituko.
‎Kontuz ibili beharra dago. Ez dira konformatzen apuntatzearekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia