Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1

2019
‎Raimundo Silvak besoa Maria Sararen bizkar gainean pausatu zuen, gorputz hau ezagutzen zuen, ezagutu egiten zuen, eta ezagutza horrek indar infinituaren sentsazioa ematen zion, eta horrekin batera beste sentsazio bat, guztiz kontrakoa, huts infinituarena, nagitasun barearena, munduaren gainean geldituko litzatekeen eta pausatzeko unea geroratuko lukeen hegazti erraldoi batek eman lezakeen bezalakoa. Etxera itzuli ziren poliki poliki, gaua ez zela sekula bukatuko iruditzen zitzaien, ez zuten lasterka ibili behar orduak geldiarazteko, edo presaz hasteko, denborak ez du horretarako baizik baimenik ematen. Maria Sarak esan zuen, Jakin minez nagok ikusteko zer idatzi duan, agian arrazoi duk esaten duanean idazle bihurtzeko bidean hagoela, Ni serio ez hartzeko bezain zuhurra hintzela uste ninan, Ez zagok jakiterik, ez zagok jakiterik, oihalik onenek ere ez ditek zikintzeko bakarrik balio, Zuzentzaile bezala infernuko zigorretara kondenatuta banago, pentsa zein izango den nire patua idazle bezala, Infernua baino okerrago, uste diat, agian linboa baizik ez, Neuk ere hala uste dinat, baina linbora joateko adina pasatu dinat, eta bataiatu nindutenez gero, zigorrari itzuri egiten badiot ere, zionat itzuri sariari, nonbait, ez zegon ihesbiderik, hemen Porta de Ferro zegonan, duela berrehun urte bota zitenan, gutxi gorabehera, alegia, atearen hondarrak bota zitiztenan, noski, inork ez baitaki mairuen garaian nolakoa zen, Ez ezak gaia aldatu, ideia ona duk, Zer ideia, Nobela hori argitaratzearena, Gure argitaletxean, Hipotesi bat duk, Zuzendari literario txarra haizela emango zinan, sentimenduen bidez erosten ahal dena, Liburuak nahikoa kalitatea izango duela uste diat, Ez al dun uste gure ugazabek, euren buruak irrigarri ikusi eta gero, Umore zentzu apurrik ez al dute izango, Ez dinat inoiz egiaztatu, beharbada nire errua dun, ez naizelako nahikoa irekia, Hik liburua bukatu, gero ikusiko diagu, saiatzeagatik ez diagu ezer galduko, Etxean daukadana ez dun liburu bat, gertaera solteak kontatzen dituzten hamarnaka orri batzuk baizik, Abiapuntu bat duk, Ongi zagon, baina orduan baldintza bat paratuko dinat, Zein, Neu izatea nire liburuaren zuzentzailea, Zertarako, egilea beti izaten duk bere obraren zuzentzaile txarra, Zertarako, ez bat dagoen tokian bai bat ager ez dadin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia