Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 113

2001
‎suma erraza, halere, Gipuzkoako Diputazioan lan egiten zuela kontuan hartzen bada. Dena den, zeharka bazen ere, zer edo zer aitatu nahian ibilia ematen zuen Nemesio Etxanizek, besteak idatzitako lan ospetsuenen berri eman eta gero, hauxe baitzioen: " Azkena, gure gerrate denborako zure pasadizuak… Eta jakiña, zu ere ez izan Jainko, eta gizona zeran aldetik, batzuentzako akatsez ikutua agertu izan zera, zeure iritzietan.
‎Artzain onak ardi guztiak manera berean bazkatzen zituela errepikatzen ziguten haur ginenean eta ardien artean zaldarea berdin banatua zela sinesten genuen, jale handiek txikiagoentzat partea uzten zutela. Ildo horretarik latza kausitzen nuen irratian, enekin eskolan ibiliak demagun, garapen estrategiaz elekatzen hautematean, garapena dudan jarri ezean, hitza ezpain artetik lerratzen zitzaienean pulindei bezala hantzen zitzaien papoa. Duela hogei urte beraiek ziren, gure" zaharrek" alokazione eta subentzioekin iraun zutelako, giro kolonialista batean tematu zirela ahoak eman ahala salatzen zutenak.
2002
‎Autobideek zeharkatutako auzo amaigabeak, beroa, gustu txarreko neon argiak... Los Angelesen bizitzea ez da Beverly Hillsen ibili ostean eman dezakeen bezain samurra, diruduna ez bazara behinik behin.
‎Betaurrekoak janzteari amore ez ematearren behar baino urrutiagotik irakurtzen ari zen mostradoreko kristala ia bere osoan hartzen zuen tabloidea. Irribarre malmutzez begiratzen zien Mentxuk tituluei, Espainiaz kanpoko mundua izugarri txarto zebilela ematen baitzuen. Sindikatuek kontra egin berri zioten Londresko gobernuari soldaten beherapena geraraztearren, eta Italiako agintariek ez bide zekiten herritarrek, inoiz dibortziatu ahal izatearren, ezkontzen atzerrira joatearen iruzurra zelan konpondu.
2003
‎Geldirik egotean egonkortasun eskasa izaten dute, zanbuluka dabiltzala ematen du.
‎Bakar bat ere ez. Herri gunean entzuten zen zaratari erreparaturik, guztiak han zehar zebiltzala ematen zuen. Nik, badaezpada ere, San Bartolome auzunetik jo nuen, geltokiko horma atzealdetik igoz.
‎Askotan egiten dio hori. Lotsagarri utzi nahian dabilela ematen du. Crónicas marcianas edo ikusi nahi duela entzun nahiko lioke, kritikekin segitzeko.
2004
‎Orain dela sei urte Pako Iriondok, Euskal Mendi Federakundeko orduko presidenteak, ekin zion egitasmoari. Harrezkero geldiunea ere izan du asmoak, baina orain dela bi urte berriz ere ekin diote eta jarraipen batzorde bat dabil eman beharreko pausoak ematen.
2005
‎Izengabeko aurpegiak, berarena bezalakoak, nasa batetik eta bestetik mugitzen, elkarri begiratu axolagabeak zuzentzen, elkarren arteko distantziak neurtzen itxaroteko lekua aukeratzerakoan... Eta bera, lehen aldiz bizirik sentitzea zer den baleki bezala, pentsamenduak nora gabe ibiltzeak ematen dion askatasuna dastatzen.
‎–Ez duzu ezer entzuten? –galdetu zidan arrebak– Kanpoan norbait dabilela ematen du...
‎Futbol talde bateko kamisetak bailiran. Hilobi batzuk aise aurkitzen dira, beste batzuk berriz, gugandik ihesi dabiltzala ematen du, hil ondoren ere beren miresleei itzuri egin nahiko baliete bezala. Cioranen hilobia da nik topatu nahi dudana.
2006
‎Bachelard ek dio txoriaren gorputzak eta ekimenak bere baitan jira-biran ibiltzeak ematen diotela forma habiari. Habiak forma biribila dauka, eta habia da txoriaren lehen gunea, aurki barrutik kanpora eta kanpotik barrura hegan egingo duen txoriaren lehen etxe goxo, lasai eta kutuna.
‎ageriko eta axala, gertakariena, kroniketan agertzen dena, hori deitu ohi da historia; eta barnekoa, isila, historiaren substantzia, ur gaineko uhinen azpi azpian dagoen itsas hondoa, intrahistoria. Azaleko historiak, batera eta bestera zoro zoro dabilela ematen duen artean, sakonean barnehistoria bere horretan iraunkor dago. Arazorik gabe ulertzen dugu:
2007
‎Niri babesle bila ibiltzeak emango lidake beldurra!
‎Jexux Mari Irazu, Jon Maia eta Aitor Mendiluze dira kiniela gehienetako kuttunak, plazaz plaza ibiltzeak ematen duen ofizioa, saioari eusten jakitea, eurena baita. Baina ez dugu ahaztua Jon Martinek aurreko Gipuzkoako Txapelketan hauek atzean utzi zituela, Maialen Lujanbiorekin buruz burukoa jokatzeko.
‎Guevararen aipamena egiteko unea zela iruditu zitzaion Migeli, eta nolako jokaldia komeni zitzaion hausnartu zuen. Urtemugaren itzalean Iruñean antolatzen ari ziren jardunaldien berri hasi zitzaion azaltzen lehenik, eta abiada probestuz, txapelarena aipatu gabe, erakusketa ere zabaltzekotan zebiltzala eman zion jakitera. Ekimenaren ikur gisa erabiltzen ahal zuten zerbaiten bila zebiltzan, bertze zenbait oroigarrirekin batera paratzeko, eta aholku eskatu nahi zion, zeren...
2008
‎Pixkanaka jantzi eta gorputzeko giharrak luzatzen hasi zen, kontu handiz. Gero logelan zehar ibiltzeari eman zion, herrena saihesteko ahaleginak eginez, bere burua konbentzitu nahian ez zegoela hain minduta, normaltasunez ibiltzeko gauza zela.
‎Beren trepeta beltzak garraiatu ezinik zebiltzan. Batzuk beren zerraldoekin zebiltzala ematen zuen. Nadia azterketa egitera sartu zenean lehen baino bakarrago sentitu nintzen haren airezko musu eta begiradarik gabe, eta etxera abiatu nintzen.
‎(Bere buruari) Joder! Bezeroak uxatzen nabilela ematen dik gainera!
2009
‎Deus sive Naturarekin bizitzen ikasi egiten da (Einsteinen eran ikasi ala Indiako mistiko baten modura egin), eta ikasi egiten da Jainko bulgare batekin bizitzen ere (San Tomasen modura ikasi ala Orixeren amonatxoaren eran): alegia, Jainkoa ez da inoiz bide bat ibili gabe ematen, eta zalantza gabe bide ezberdinak daude Jainkoagana (edo Ez Jainkoagana), tradizio ezberdinak, eta Jainko ezberdinak bidearen buruan. Bakarrik. Jainko bulgarearekin?, gaur, gure kulturan, arduratuak eta bilatzaileak ere kultura aditu dexente behar du, lehenagoko kultura batzuetan, ahozko kulturetan?
‎Horregatik, eta bidean hartutako ardo guztiengatik, jakina. Baina nire hitzak entzutean Xantik arestian ipini zuen aurpegia ikusita, Ugarteren sumoa ez zela egiatik horren urruti ibili ematen zuen. In vino veritas.
‎Zuhaitzetako hostoen dantza ikusten dut hemendik, nola mugitzen dituen haizeak bals baten erritmora. Keinuka dabiltzala ematen du, urduri, inoiz haizeak orbel eginda eramango dituela jakingo balute bezala.
‎ABEL. Ez da erraza, ez. Drogarekin zebiltzala ematen zuen, eta edonork sartuko zuen hanka.
‎ITXASO. Ba ni izorratu nahian zabiltzala ematen du. Baina hara, herri txiki honetan erreta bizi bazara?
‎JOANA barratik atera eta mahaiak jasotzen hasiko da. Hartara, EMAKUME bat sartuko da tabernan, aldeetara begira, norbaiten bila dabilela ematen du. JOANAri erreparatu eta hurbildu egingo zaio.
‎Jarraitu behar nuen bide bera hartu zuela ikusita, beste espaloira pasatu nintzen semaforoa berde jarri zela aprobetxatuz edo. Hogeiren bat minutu ibiltzen eman ostean, Errekaldeko aterpetxera sartzen ikusi nuen. Harritu egin nintzen; nonor izango zuela hark ere han pentsatu nuen.
‎Erabaki bat hartu nuen ibiltzen nindoala, itzuli egingo nintzela biharamunean; ez nekien zertarako, baina itzuli egingo nintzen. Ikusi nuenari buruan bueltaka hiruzpalau minutu ibiltzen eman ondoren, ostera ere planoari begiratu behar niola konturatu nintzen, ez bainuen inolako segurantzarik nondik nindoan. Non nengoen eta nondik joan behar nuen autobus geltokira argitu nuenean hasi nintzen berriro ibiltzen.
‎Nik beti amodio librea defendatu dut, eta, politikan ere, printzipio horri eutsi nahiko nioke. Gaur egun, mundu guztia eta esparru guztietan ezkontza monogamo horrekin obsesionatuta dabilela ematen du. Non geratu da gizaki libreen ausardia?
2010
‎Erreakzio desberdinak izan genituen bikotekideok hasierako garrasi eta kexuen ondoren. Ni tristura itzelak bete ninduen eta etxean zehar ibiltzeari eman nion, hausnarketa bakartian murgilduta, ezinezko azalpen baten bila. Sara, ostera, erabat mututu zen, eta umetxoaren gorpua beso artean estuturik, ohean etzan zen, katu begibakarra alboan zeukala.
‎KANDIDO. A bai? Ba zeuen lekuaren bila zabiltzatela ematen du, umearen nahiak eta beharrak ahaztuta.
‎Mendeku bila dabiltzala ematen du Arantza Zuluetak jasaten duen egoera ankerra ikusita eta egoera hori erabaki politiko baten ondorioa dela. Urteak eman ditu abokatu honek euskal preso politikoen defentsan eta espetxe politika eta espetxeetan ematen den oinarrizko eskubideen urraketa salatzen.
‎Horietakoa da ordenagailu bidezko iruzurretan parte hartzeagatik atxilotu zuten Erregea. Baina badira ere laurogeitaka urte dituela dirudien agure hori bezalakoak, gurpil aulkian eserita oxigeno maskarari eta besoko zainetik xiringa bidez sartzen dieten gazurari lotuta baino biziraun ez dezaketenak, etxartera ezin atera eta promenada ordua kartzela zaindariek korridoreetan harat honat ibiliz ematen dutenak.
2011
‎Gehiago du Aralarrek, esaterako. Baina Aralar, ez dakit zer dabilen aspaldi honetan; bere burua salbatu nahian dabilela ematen du. Aralar eta EA oso ondo moldatu lirateke, pertsonalismoak alde batera utzita.
‎Lekua ezagutzea amets bat betetzea izan zen" dio Irurtzungo eskalatzaile gazteak. Yosemite," beste historia bat" Joseba Arlegik mendiari lotutako diziplina guztiak maite ditu baina akaso denbora gehien eskaladan eta mendian ibiltzen ematen du. Eskaladatik abiatuta espeleologia, arroilen jaitsiera eta beste egiten ditu, eta neguan eskiekin zeharkaldiak egin eta mendian ibiltzen da.
‎Gorputzeko zein atal faltako zitzaion? Hasieran bertako hiltzaile bati aurka egin behar ziotela uste zuten; orain, Alemaniakoa ikusita, nazioartean mugitzen zen ehiztari baten atzetik zebiltzala ematen zuen. Laugarren gorpua Nancyn ager liteke, edo San Petersburgon edo Bosforoaren erdi erdian.
‎Paganiren bizitzan, obran eta heriotza figuratuan murgildu zen Urkiza sukar ero batek eroanda legez, urte batzuk lehenago Paganik berak Sylvia Plath agonikoarenean egin zuen moduan. Hain zebilen emana ezen Paganiren biografo bihurtzeko arrisku larrian suertatu zen.
2012
‎Gazteek, katean galdu ezin dugun maila osatzen dute, horregatik jarri dut hor arreta. Horregatik eta kate maila hori euskararen erabileran ahul dabilela ematen duelako. Gainera, gazte hauek noizbait guraso izango dira, eta etorkizunean beraien dituztenean etxerako zein hizkuntza hautuko duten erabakigarria izango da.
‎Ez dakit inteligentzia den mundua martxan jartzen duena, ala inertzia, ohitura, automatismoa, indiferentzia. Berez bezala dabilela ematen du: zerk mugitzen du mundua?
‎Uztailaren 4tik 14ra, eskopeta eskuan hartu eta inguruan ibiltzen ematen nuen denbora gehiena, egunero pixka bat, gaixoaldiaren ondoren indarrak biltzen ari den norbaiten antzera, zaila baita sinestea zein jota nengoen eta zer neurritaraino nengoen ahuldua. Erabilitako sendabidea erabat berria zen, eta agian ez zuen ordu arte sukarraldirik sendatu, eta ezin diot inori, nire saioan oinarrituta, erabiltzea gomendatu.
‎Beste pixka bat gehiago hitz egin ondoren, nitaz ari zirela pentsatu nuen orduan?, bi lagunek elkar agurtu zuten hasieran bezalaxe batak bestearen apatxa joz; eta bere aurrean joan behar nuela adierazi zidan zuri beltzak keinuz; esandakoa egitea iruditu zitzaidan egokiena, gidari hobea aurkitu ahal izan arte. Nire pausoa moteltzera egiten nuenean, hhuun, hhunn oihu egiten zuen; banekien zer esan nahi zuen, eta nekatua nengoela eta ezin nintzela bizkorrago ibili ematen nion aditzera, ahal bezain ongi; orduan, gelditu egiten zen pixka batean, niri atseden hartzen uzteko.
‎Halako zalapartarik! Txinpantze guztiak elkar akabatzen dabiltzala ematen du. Oihuak eta garrasiak.
‎(11:47) Baina alfer lanean gabiltzala ematen du. Ez dago gure
‎(17:06) Gorde gordeka gabiltzala ematen du, hostotza artetik
‎Gezurra esan eta nik sinetsi egin nion? Benetan zebilela ematen zuen. Jode?
‎Zirudiena baino gazteagoa izango zen. Asko ibiliarenak ematen zuten zimur haiek, haize askok erasandakoak. Zapatilla zarpail busti haiek zenbat kilometro egin eta zenbat herrialdetako hautsak eta hondartzak harrotu ote zituzten?
2013
‎Arratsalde osoa ibilian eman zuen, ibaiaren ertzetik Barakaldoraino ailegatu zen, burua gelditu ezinik zuen eta ibiltzeak pentsatzen laguntzen zion, pentsamenduak ere mugiarazten zizkion. Bederatzietan etxera ailegatu zen, dutxa bat hartu, patata bat eta haragi xerra frijitu, eta haiek jan zituen.
‎Nik zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta miresgarriagoa iruditzen zitzaidan haren ordezkoak ertzainen aurrean lehenik, espetxean gero eta ondoren adiskide eta ezagunekin egin zuen lana, antzezpena edo dena delakoa. Hain maisuki egin zuen ordezkapena, non orain Triesteko plazan zebilenak ematen baitzuen, bere herren eta guzti, haren imitatzailea. Gelditu, berokiaren lepokoa altxatu eta zigarro bat piztu zuen.
‎Bingley andereñoak ez zuen erantzunik eman; eta, geroxeago, jarlekutik zutitu eta gelan gora eta behera ibiltzeari eman zion. Figura dotorea zuen eta ibilera polita; ordea, hori guztia zuzentzen zitzaion pertsonak, Darcy jaunak alegia, bere ikasgura setatsuari lotuta zirauen.
‎Konplizitate bila dabilela ematen badu ere, MIREIAk agerikoa ez den bataila dauka barruan, DOROTHY ez da konturatzen.
‎Euli eta xomorroen emana areagotzen ari da egunsentia hurbildu ahala. Baina barrutik entzuten diren garrasi zirraragarriak dira susmorik txarrena ematen dietenak; barrukoak eultzi gori gorian dabiltzala ematen du:
‎Zure atzetik dabilela ematen du.
2014
‎Orain bai, horrela bai merkataritzara zuzendutako kanpaina: oharkabean izan arren, mezu horrekin euskara desatsegin bat ere bazegoela aditzera eman zuen Udalak, eta, horrez gain, euskara sustatzeagatik barka eskean zebilela ematen zuen); bestetik, herri ekimenetik jaiotako hiruzpalau proiektu independente, euren arteko koordinazio bakoak eta, desberdintasunak desberdintasun, eragin mugatukoak. Horren ondorioak begi bistan daude:
‎Beste planeta batean txineraz nabilela ematen du.
2015
‎Horrelako galdera erretorikoak botatzen zituen, inoren probokaziorik gabe. Baina azken aldian, Nagorek zekienez, Bilbo inguruko gazte arazodunekin ari zen lanean, eta pozik zebilela ematen zuen.
‎Ea nire memoria ere berera etortzen den. Akaso oraindik garaiz nenbilke eman zitzaidan agindua betetzeko.
‎–Ez, ez dut uste, nahiz eta norbait badabilela ematen duen; nahiko garbia egoten da beti. Sozialismoari buruzko zenbait liburu ere badaude; Cole ren Historia del pensamiento socialista, esate baterako.
‎Poliziaren kuartel ostetik doan kalean behera abiatu da, handik hiriko kale nagusiraino dena aldats behera da-eta. Pausoa motelduta dabilela ematen du, armada hitzak zama astunen bat ekarri izan balio legez; orain bai, beldur izpi bat nabaritu du tripetan. Erabakia hartuta dago, ordea, eta aurrera egingo du, deabruari berari buruz buru begiratu behar badio ere.
‎Batez ere ahizpak hain etxe onean eta kokapen egokian, eta monasterio ezagunean uzten nituela ikusteak eman zidan, eta etxearen zatirik handiena ordaintzeko adina zuten mojak zeudela etxean ikusteak; horrela, kopurua osatzeko etorriko zirenak, gutxi ekarririk ere, zorrik gabe gera zitezkeen. Eta, batez ere, lanez gozatu izanak ematen zidan poza, eta atsedenaldiren bat izateko nengoenean, banindoan, izan ere jai hau Espiritu Santuaren Pazkoaren aurreko igandean izan zen, 1576 urtean, eta gero hurrengo astelehenean abiatu nintzen ni, oso bero egiten zuelako eta Pazkoa bidean ibiltzen eman beharrean Malagonen igarotzeko, egunen bat gelditu ahal izatea nahi bainuen; hori dela-eta presa handia hartu nuen.
2016
‎Goizean jaiki eta ez omen du gosaltzen, jateak pentsamendua zikintzen diolako, eta bere gelan atzera eta aurrera ibilian ematen ditu orduak, tarteka aulkian eseri eta ordenagailuan lerro bakan batzuk idatziz. Inoiz atearen zirriztutik begiratzen dionean irribarre bat ezpainetan duela sumatzen badu, badaki mundua erortzen hasten bada ere ezin zaiola molestatu.
‎Iturria zein da? Aipatu zenuke), Detroiteko teilatuetan frankotiradoreak zeudela aipatzen zuen, poliziako kideak tirokatzen zituzten frankotiradoreak, eta gazteak suteen artean dantzan zebiltzala ematen zuela
‎" Gainera, oraindik barkamenik eskatu gabe jarraitzen duzue, ez duzue onartzen 2003an txarto egin zenutenik. Zerbait eskutatzen zabiltzatela ematen du, isuna ordaindu eta dena ahaztu gura duzuela. Beste behin, gestio penagarri bat egiten ari zarete", leporatu diete EH Bilduko kideek gobernu taldekoei.
2017
‎“Zaharrena, Jon, bizikletan ibiltzen da, afizionatuetan, baina maila onean; bigarrena Zumaiko bertso eskolan dabil, eta pilotan ere bai, eta gazteena ere kirolzale amorratua da, aita bezala; bidenabar esanda, gure anaiak Euskadi eta Espainiako txapelak irabazi baititu rallyetan. Orain bizikletan ibiltzeari eman dio eta iaz Quebrantahuesos proba egin zuen”, diote bi arrebek.
‎Eta larriena da, aurrekoa nahiko larria izanda, gutxi daukatenetako askok, gehiegik, gutxienekoa ere ez daukala. Hitz korapilo batean nabilela ematen du, baina bai zera: horiek dira benetako marra gorriak, miseria ez miseriatik bereizten dutenak.
‎Futbol talde bateko kamisetak bailiran. Hilobi batzuk aise aurkitzen dira, beste batzuk berriz, gugandik ihesi dabiltzala ematen du, hil ondoren ere beren miresleei itzuri egin nahiko baliete bezala. Cioranen hilobia da nik topatu nahi dudana.
‎BAZKALDU ostean logelara igo ginen, anaiak dutxa hartu nahi baitzuen. Goiz guztia ibiltzen eman zuela eta goizean hartu ez zuen dutxa orain zeukala hartzea, lasaitzeko, epeltzeko. Baietz, euria ari zuela, eta baietz, ziurrenik ez zela arratsaldez irtengo, edo agian ez zela irtengo, ez zekiela, baina dutxa hartuko zuela.
‎Jarraituko dut. Agurtuko dut, kafe batera gonbidatu, nahiz eta presaka dabilela eman. Bai, zergatik ez?
‎Atzerritik maitasun hori indar handiagoz antzematen da. Normalean jende kopurua txikiagoa bada ere, euskararekiko maitasuna hain da handia, ezen Paris osoa gurekin Korrika dabilela ematen baitu.
‎Gidariari begiratu ere ez dio egin, paretik pasatzean; oso kontzentratuta dago, antza, eskuetan daraman gauza horretan. Hil ala biziko zerbaitetan dabilela ematen du. Baina ez dut uste hil ala bizikoa izango denik.
‎Lodia, betaurrekoduna. Aparkatzeko toki bila zebilela ematen zuen.
‎Leihotik begira hasi da Itziar. Zerbaiten bila dabilela ematen du, hortxe, errepidearen ezkerraldean.
2018
‎Bere mespretxu guztia adieraziko duen berba baten bila dabilela ematen du. Berba hori baino lehen iritsi da anbulantzia, ordea.
‎Hurrengo goiza Laudioko kaleetan norabiderik gabe ibiliz eman nuen, Guardia Zibilaren kuarteletik urrun, badaezpada ere. Beharginentzako otorduak prestatzen zituen herriko taberna batean bazkaldu nuen, eta, iluntzean, Basaurirako trena hartu nuen; bazkarian eta trenaren txartelean xahutu nituen nire azken sosak.
‎Kalez kale ibiliz ematen dik Milano oro har lehen baino garbiago dela, komunetan ere bai. Paolaren etxebizitza ez duk nabarmenena, baina orokorki Bocconi karrikan auzo txukunean duk.
‎Emeki eta gero azkarki, ibiltzen eman naiz. Errepidean artzainen eta etxeko andreen agurrei apenas erantzuten diet. Ez naiz bidean gelditu nahi, negar malkoetan nire baitan dabilena ez salatzeko.
2019
‎Heldu dira lehoiak, gure automobilaren ondoondotik pasa dira, lau metrora ikusi ditut. Arra liskarrean ibilia ematen du, itsuski zauritua dago. Lehoiak jaramonik egin gabe, astiro, baldar, lerroz lerro zelaiaren gurutzatzen, bistan galdu ditugu.
‎Afrikar anderea Noraren aurpegiera irakurtzen zebilela ematen zuen, ezaguna egingo balitzaio bezala.
‎Minnedammen auzunetik hegoaldera begira ikusten zen dorretxearen aurrealdeko aldapan, Kilde hoddet, iturburu deituriko aldean, hiri osoan gelditzen zen baserritar bakarra erdi kantuan zebilen kodainaren erritmo alaian belar moztu berde latz bihurtuarekin azpelak egiten. Itxuraz ezelango ardura barik zebilela ematen zuen, inguruan gertatzen zenaz ohartu gabe bezala edo. Alboan, astoa, apareju eta guzti, estrata gaineko sasi kimuak jaten.
‎Alfhild mediku forentse andrea bakeak egin nahian zebilela ematen zuen, Haakonsson inspektoreak esker onez hartuko ziona. Halakoak noizbait egiten zituzten, nahiz eta gehienetan txakurra eta katua bezala ibiltzeko joera zuten.
‎Kale gurutzean, garagardo kamioia geldituta. Gidaria tabernatara aluminiozko upelak eramateko zama jaisten zebilen besoak garbalduta, izerditan, eta ernegaturik zebilela ematen zuen. Alemana zirudien jubilatu bikotea alboei begira interesaturik zeuden, andrazkoak eskuetan zuen mapari aldizka begiratuz.
‎Gutunketa hau hasi nuenean, baserri galdu batetik porruak nola hazten ziren kontatuko nizula uste nuen, abentura gutxi izango nuela paperak betetzeko, baina hara, oraintxe bertan road movie batean nabilela ematen du. Ez dizut xehe mehe kontatuko egunotan pasatu zaidan eta ikusi dudan guztia, bestela gutun bat ez baizik eta liburu oso bat nuke-eta.
‎Burua neskatoa zegoen tokirantz jiratu zen. Une batez, kulunkatu, eta kontzentratu nahian zebilela ematen zuen. Gero, sugea bezain bizi, izaki hura eskaileretarantz irristatu eta gorantz egiten hasi zen, neskatilarengana.
‎Edo emakumeak etsipenez onartu du, edo familiak senarraren esku utzi du, beharturik; zernahi gisaz, maiteminez ezkondurik ere, senarra nagusi bihurtzen zaio; bien harremanak betebehar bat dira, eta, askotan, tirano bat iruditzen zaio senarra. Dudarik gabe, inguruabarrek baldintzatzen dute nor aukeratuko duen maitale gisa, baina askatasun kutsu bat dago harreman horretan; ezkontzea eginbeharra da, eta maitalea edukitzea, berriz, luxua; hain zuzen, maitalea atzetik dabilkiolako ematen du amore emakumeak: agian ez daki maitalearen amodioa egiazkoa ote den, baina gutxienez seguru dago maitaleak desiratzen duela; maitalea ez dabil inolako legeri obeditu nahian.
‎Eskopeta tiro gehiago entzun ziren, lehen baino hurbilago, burrunban aurrena, gero banaka, ehiztarietako bat taldeak botatako piezak errematatzen ariko balitz bezala; tiroekin batera, zakur ardailatuen zaunkak. Barrakoien arteko kale nagusian zeuden, eta ehiztariak hantxe bertan zebiltzala ematen zuen. Beroa bezala, eraikinen zementuak handitu egiten zuen hotsa.
‎Orduz geroztik kontzientzia handiagoa izan nuen neraman eta ez neraman arropaz. Gertu gertuko jendeak ere, garai hartan, eta aurrerago ere bai, esan izan dit erne ibiltzeko ematen dudan itxurarekin, eskubidea neukala nahi bezala janzteko eta makillatzeko, baina jendeak gero edozer gauza pentsa zezakeela niri buruz... Hain nengoen desados mugatze ahalegin horrekin, zalantzaren aurrean bider bi egitea hartu bainuen joera gisa.
‎Eroso egokitu bezain laster, hamahiru mila kiloko lema hartu zuen gidariak mende, eta lehorrera jo genuen segidan. Urdinak apaltzen hasiak ziren, eta Italiako Errenazimentu garaiko pintura baten barruan genbiltzala ematen zuen.
‎Azpijokoan zabiltzatela ematen du.
2020
‎Urteak joan urteak etorri, gure aurretikoek erabili zituzten erremedio asko eta asko galdu egin dira. Dena dela, medikuntza alternatiboaren erabilerak azkenaldian izan duen gorakadaren eraginez, naturarekin eta inguruarekin lotutako erremedioak ostera ere indarra hartzen dabiltzala ematen du.
‎Osteoblastoek mekanosentsibilitatea dute. Ibiltzean ematen dugun pausu bakoitzeko, input mekaniko bat jasotzen dute: hezurra erabiltzen ari dela ikusita, ulertzen dute hezurra sortu behar dutela.
‎Deitura hori buruan atxiki nuen eta, Interneten izen bereko bizpahiru idazle agertu bazitzaizkidan ere, berehala jakin nuen zein zen eta, haren argazki bakanei begira, esatea ez dago ondo baina lasaitzen hasi nintzen, haren itxurak eta egoteko moduak ez baitzuten zerikusirik nik buruan nuen kiroldegiko gaztearekin: izututako izaki baten tankera hartu nion, agertokira deskuidatuta sartu den aktorearen despistea zuen aurpegian eta ihes egiteko aukeraren baten bila zebilela ematen zuen. –
‎Goizeko lehen orduan iritsi ginen ospitalera, Leire lauzpabost ordu lo eginda eta ni begirik itxi gabe. Presaren presaz zebiltzala ematen zuten denek, pasilloetan barrena garbitzaileak joan etorrian edo erizainak beren mahaitxoekin geletara sartu irtenean edo sendagileak bekadun gazte andanak atzetik zituztela.
‎Galtzekotan den paisaian oinez ibiltzeak ematen duen behin behinekotasuna eta hauskortasuna sentitzen ahal dira ibai bazterrean ingurumarira begira. Zer gertatuko da itsasadarraren ertzetan bizi diren jendeekin?
‎–Baina zer diozu, aita? Sorginkeriatan zabiltzala ematen du.
‎Gau osoa zirkuluetan ibiltzen eman nuen bizirik irauteko.
2021
‎Korrikalari gazte askok osatzen dute gaur egun oraindik Italiako taldea, eta, gauza guztien gainetik, bertan dagoen giroa azpimarratu du Zubizarretak. Haiekin taldean ibiltzeak ematen dizkion onurak ere ez ditu ahaztu, eta eskertu egin du jasotzen duen babesa. «Taldean egoteak onurak besterik ez dizkit ekarri orain artean.
‎Itxura batez euskara gaietan etengabeko errotari biraka gabiltzala ematen du, arazoei soluziorik aurkitu ezinean. Halere, hizkuntza gaiak asmoz eta jakitez joan behar dira, pazientzia eta ekina batera erabili eta nekeari leku izpirik eskaini barik.
‎–Oker dabilela eman dezagun –esan nuen– Hori ez da zorigaitzeko bizitza horren zigorra ezartzeko arrazoia.
‎LucÃaren harridurazko keinuaren aurrean, Barbara Daviden begietan babesa bilatu nahian zebilela ematen zuen; mutilak ez zekien ez zer egin, ez nora begiratu. Konbentzituta zegoen, gero eta gehiago, ez zuela han egon behar.
2022
‎Orduan ohartu omen zen barneratzen ari zen geografia habitatu hark ez zeukala zerikusi handirik aita Dominikaren Eskual Herriarekin. Alegia, ibiliak eman ziola ezagutza. Eta esan gabe doa, konplexutasunaren kontzientzia.
‎Partida berdintzea deitzen diote saltoari hiritarrek, tontorrean paratutako Kristoaren estatuak bi besoak aldeetara zabalik dituenez, gola ospatzen dabilela ematen duelako. Atrakzio turistiko bilakatu da tranpolina, Lourdes pagano moduko bat, hortik agintarien izerdi hotzak.
‎Jaiki berritan izan duen zirrara bortitza berriztatu zaio Etxanozi: inpunitate osoz azpijokoan ibiltzeak eman liezaiokeena baino sentsazio indartsuagoa da, boteretsuagoa. Sentitzen da agertokiaren atzealdean eszena zuzenduz balebil bezala, eta hein berean da obraren sortzaile, gidoilari, protagonista eta ikusle pribilegiatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dabilela 20 (0,13)
zebilela 14 (0,09)
dabiltzala 9 (0,06)
ibiltzen 9 (0,06)
zebiltzala 9 (0,06)
ibiltzeak 7 (0,05)
nabilela 5 (0,03)
ibiltzeari 4 (0,03)
ibiltzeko 4 (0,03)
gabiltzala 3 (0,02)
ibilia 3 (0,02)
ibiliz 3 (0,02)
zabiltzatela 3 (0,02)
ibili 2 (0,01)
ibiliak 2 (0,01)
ibilian 2 (0,01)
zabiltzala 2 (0,01)
Ibiltzean 1 (0,01)
badabilela 1 (0,01)
dabil 1 (0,01)
dabilkiolako 1 (0,01)
genbiltzala 1 (0,01)
ibili gabe 1 (0,01)
ibili ostean 1 (0,01)
ibiliarenak 1 (0,01)
ibiltzean 1 (0,01)
nenbilke 1 (0,01)
zebilen 1 (0,01)
zebilenak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia