Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 535

2000
‎Ene Lizeo garaia zen, eskola pribatuan ikasten nuen, eta ezagutu nuen laborari eta euskalduna izatea zer zen, biziki sofritu nuen izaite hura. Irakasleak mediku edota abokatuen semeen ondoan ibili ohi ziren, jende xumearekin gutxi. Laborari semeak, euskaldunak pixka bat bazter uzten gintuzten.
‎Gaur egun nekez jaisten da 20.000 ibilgailutatik, eta uda garaian 30.000 inguru ibiltzen da. A autobidean, duela hamabi urte, 20.000 ibilgailu inguru ibili ohi zen egunero. Gaur egun kopuru hori bikoiztu egin da.
‎Errotarako eta azokarako bideak ere ondo ezagutzen zituen. Bertsolaria ez izan arren, zama astunegiak bizkarreratuz ibili ohi zen plazarik plaza. Guregatik eginiko lanak ez zaizkio astotxoari behar bezala eskertu.
‎ibili luzea egin duela. Eta asko ibili ohi denak asko ikusi ohi du, eta asko ikusi ohi duenak, asko ikasi, eta horrek beti ematen du konfiantza.
‎Han ez zegoen giro abertzalerik. Beste ingurune batean ibili ohi ginen gure taldetxokoak; Bilboko Arnaizen inprimategian elkartzen ginen lanaren ondoren, zahar eta gazte. Tabernetara joan, garagardoren bat hartu, berriketan egin...
‎Egunez ezin zinen ohean etzan edo eseri; aulki bat bazen mahaian esertzeko, baina ez zeneukan eserita egoterik. Kartzeleroa isilka ibili ohi zen galerian, ateetatik begiratzen, eserita edo etzanda harrapatzen zuenaren ateari ostikadak eta zartadak emateko. Bihotza eztarritik ateratzeko moduko sustoak ematen zizkizuten sasikume haiek.
‎Heriotza giroa zen Andazarratekoa. Eta hala ere, txikitan ohi nuen moduan, likarekin kardantxiloak harrapatzen ibili ohi nintzen, kardantxiloen ordez txantxangorriak harrapatu arren.
‎Gazte eta zahar, nahasian ikusten zen jendea han. Hala ere, bazen nahasmen hartan murgildu gabe Alde Zaharrean, Bulebarrean eta inguruetan beti elkarrekin ibili ohi zen bikote bat, anaia bi. Egundo ez nituen ikusi taberna batera sartzen eta ardoa edaten, edo lagunartean parrandan.
‎Hernia lunbarraren oinazez dabilela diosku Antxonek. Hezetasunak edo hotzak ukitzen duenean, edo zerbaiti postura deserosoan indarrez heltzen dionean, orduan batez ere, minari ezin eutsirik ibili ohi da.
2001
‎Ez ziren frankista militanteak, baina aitak irabazleen aldeko joera zuen nonbait. Arestitar gazteak, nolanahikoak izanik ere, irakurle porrokatuak omen ziren, argiak; biblioteketan ibili ohi ziren. Juan Mari Arestik ere, bigarren semea, idatzi izan du nobela bat edo beste.
‎Gizaki oro bizimodu hobe baten bila ibili ohi dela eta, burges ukitua, askok arbuiatzen zuena, gizaki guztien ezaugarria ez ote den galdetzen zuten alean.
‎Animali hauen artean gaude gu. Mermeladak, dultzeak, ukenduak, edabeak, likorrak, eta abar luze bat negurako osatzeko hor ibili ohi da arantza artean jende desdetxa sasoi honetan. Zastateko eta zastateko artean gehienak arantxanbiloak eta masustak biltzen eta gutxi batzuk elorri zuri eta astalarrosen pinporta gorriak jasotzen, etxera iritsitakoan, ahal dela, eskardak kendu eta holako edo halako ontzietan era batera edo bestera sartzeko.
‎Bi urtekoen txanda. " Balantzaka ibili ohi diren animaliak ditu maiteenik. Animalia aundi badira, obe, gainera igo baititeke.
‎Hori dela eta, isileko ehiztariak, txori ehiztariak, gizatasun arrastorik ez duten pertsonak, gaizkileak eta mafia antolatuak landak eta basoak arakatzen ibili ohi dira, non zer harrapatuko gero saltzeko.
‎Baina ez dago itxurekin fidatzerik, Emili! Otsoa ardiz mozorrotuta ibili ohi da maiz. Baina ni ez naute engainatzen...
‎Ez nolanahikoa, gainera. Nolanahiko lasterkariak, badaezpadakoak, erdi aldera ibili ohi dira beti, ez aurreneko sekulan, ez azkeneko.
‎Halabeharrez, asmoz eta jakitez jokatu ez genuelako, ez dakit. Nolanahi ere den, beranduxko ibili ohi gara: Nafarroako Diputazioak egin zuen proposamendua 1868ko Iraul  tzaren bezperan agertu zen, eta Bilboko Medikuntza Fakultatea tiroka ari ginenean sortu.
‎Neurtitz gai hutsa ote zen, bada, Oihenartek beti ahotan daukan maitasun hori? Edo gehienez ere gorputzarekin zer ikusirik ez duen harako Platonen izenarekin batean ibili ohi den mamirik gabeko irudipen hura. Ez, horratik.
‎Ugatzak esplikatu zion ezer ez nekien xelebrea nintzela, arlotea, hankabiko afrus eta mozoloa, funtsean fraideek, eurogero ibili ohi nintzela profitaturik, pergutadan sarturiko zozoa, mokoroa frekuenteki bildu zale, makarra, golos, putaner eta ardankoia, adimenez urri eta bizioz luze, ahul, mengel, mendrea eta, finean, ezertarako ere arriskurik sortzen ez zuen zomorroidea.
2002
‎Beraz, antzerkiaren testuaren desmitifikazioa nabarmendu behar dugu azken hiru hamarkada hauetan, idazle bakartia eta konpainia sortzailearen artean arrakala galanta zabaldu den bitartean. Alde batetik, kezkaturik ibili ohi dira antzerki idazleak ez baitute talderik aurkitzen euren elkarrizketak eszenaratzeko. Bestetik, antzerkigileek testu egokiak gose minez bilatu dituzte han hemenka.
‎Bitartean, harantz honantz ibili ohi zen dagerrotipari asko, 300 kiloko ekipoa mando gainean karreatuz, animalia urduri jarri eta bere plaka, lente eta kubetak hautsiko ote zirenen beldur. Beste batzuk, ordea, Donostia, Iruñea edo Baiona bezalako hiriak aukeratu zituzten bere bizilekua finkatzeko.
‎Gijongo Nazioarteko Zinemaldiaz hitz egin litzateke, izan ere, Jose Luis Cienfuegosek zuzentzen duenetik, Espainiako egutegi zinematografikoaren ezinbesteko zita bihurtu baita. Bere arrakastaren arrazoia, lan serioa eta profesionala egiteaz gain, zinemaldi hau «espainiar» Sundancean bihurtzean besterik ez dago, horretarako mementoko zinema kontrakulturalenaz osatutako egitaraua eskainiz, hau da, zirkuitu komertzialetatik at ibili ohi den zinema eskainiz.
‎Bihotz barrunbeak arakatuz ibili ohi da Karmelo C. Iribarren poeta donostiarra, hirian zehar, bihotz horien alde ilun eta samurrak bere poemetan azaltzeko. Bere buruarengandik hasita, edozein gizaki bakartik gorderik eduki dezakeen samina edo poztasuna atzeman nahi luke, gero min edo poz hori poema batean islatzeko.
‎Arina eta bizkorra zirudien ezezagunak, erraz mugitzen dakiten horietakoa, ariketa asko egiten ohiturikoa, lasterka egin eta jauzika ibili ohi den gizasemearen itxurakoa. Baina, batez ere, eta beste berezitasun guztien artean, gazte haren kera zen azpimarratzekoa:
2003
‎Oso ondo kantatzen zuen. Manzanillon Carlos Puebla eta Manuel Navarro Lunarekin ibiltzen zen kantuan, gazteak ziren eta neskei serenatak abesten ibili ohi ziren. Gero, Habanara etorri ginen eta hemen Euskal Orfeoiaren partaide izan zen luzaroan.
‎Eskerrak ordu hauetan ez den errepidean auto askorik ibili ohi, osterantzean honezkero gidariren batek aurrean eramana izango zintuen. Amak egunero esaten dizu, bada, kontuz ibiltzeko errepidean!
‎–Romain zen bere izena, Romain Gary, eta hura bezala, frantziar idazle ospetsua bezala jantzita ibili ohi zen, jendeari arretarik jarri gabe, esaldiren bat ezpainetan zuela, drama txiki baten antzezpena entseatzen ari den aktore baten moduan. Jendeak begiratu hutsarekin zekien idazle bat, idazle handi bat zela, zuek izan ezik.
‎Horrela egona nintzen behin edo behin hasieran, maitemindu berritan, leiho horietara begira euripean. Maiteminduak beti egon edo ibili ohi dira euripean, euriak zauriak sendatzen ditu, euriak bakardadea ematen du eta babesa eta aitzakia ere bai aurreko etxearen kontra, espaloian, atezuan geldirik egoteko. Horrelaxe egona nintzen ni behin edo behin Monikaren etxeko txirrina jo edo ez zalantzan," ni naiz, hemendik nenbilen eta zurekin gogoratu naiz" esateko.
‎Hilabeteak igaro zituen horrela, ondoez horren mendeko, lerro bakan batzuekin borrokan, idazteko pasioaren eta aldi berean ezintasunaren morroi, aurreratzen zuen apurra biharamunean ezabatuz. Etxean barrena ibili ohi zen itsumustuan, ibilbide jakinik gabe, zakur deslaiak aurreko bizitzan galdutako hezurren bila ibiltzen diren antzera, inoiz galdutako hitz edo ideiaren bat horma zurietan idatzirik aurkituko zuelakoan beharbada, eta nirekin topo egiten zuenean izutu egiten zen batzuetan, edo garraztasunez begiratzen zidan beste batzuetan.
‎Ahots lodiak baretu egiten ditu. Abereek ulertu egiten zuten eta, batzuetan, gainetik kendu ezinik ere ibili ohi zen. Gizakiak, aldiz, arrotz egiten zitzaizkion askotan.
‎Batzuek haren zurruntasuna azpimarratzen dute, eta lagunarterako zuen adur doi eta eskasa. Arrunki jantzia ibili ohi zen, trajerik gabe, baina uniformaturik zihoala ematen omen zuen, halakoxea baitzen pausajean ere erakusten zuen zeremonia. Intimitatean, ordea, koraza horiek galtzen zituenean, edariren bat eskura zuenean gehienbat edo inoiz emakumeren bat begiko zitzaionean, arras bestelakoa izaten ere ba omen zekien, zorrotza, okurrentea eta umore onekoa.
‎–Beltzez jantzi ohi zen uda eta negu, laburregi geratzen zitzaion traje batekin, eta bi eskuak poltsikoetan, ukondoak atzean zituela ibili ohi zen jendeari arretarik jarri gabe, esaldiren bat ezpainetan zuela, drama txiki baten antzezpena entseatzen ari den aktore baten moduan. Gizon segaila zen, edonon nabarmentzeko modukoa, eta begiratu hutsarekin egin zezakeen jendeak bere arazoen zerrenda.
‎Horietako askok beren borondatez aukeratu omen zuten kale bazter edo zubi azpietako bizimodua. Bazuen lagun bat Parisko kaleetan hiriko orkestra filarmonikoan bakarlari gisa urte askoan biolina jotakoa eta orain botila husturen bat eskuan astinduz biraoka edo edonorekin liskar bila ibili ohi zena. Bazuen beste bat teologo bezala liburu lodiak idatzia eta orain, pitin bat berotzen zenean, ateismoa predikatzen zuena.
‎Emakumearengan noraeza sortzen duela ikusi gabe. Autopistan zamaz kargaturik ibili ohi diren kamioiak bezala dabil emakumea. Pasaiako ontziak bezala.
‎Hiztegi entziklopedikoetan esaten denaz landa, Gerra Zibilean teniente gradua iritsi zuen. Kazetariekin ibili ohi zen, propaganda zereginetan.
2004
‎Gaur egun bost pertsonatik batek alergia arazoak ditu »polenaz gain, beste hainbat alergenok eraginak» eta gaitz horiek gora egingo dutela esan daiteke datozen urteotan, poluzioa eta bestelako kutsatzaileak direla medio. Bestalde, gaitz horien kontrako medikazioa ez da batere zehatza, eta horrexegatik alergia arinek jota ibili ohi direnek ez dute, normalean, medikazio edo botika espezifikorik hartzen, nahiago izaten baitute beren sintomak bere kasa desagertzea. Eta hori, kasu askotan, ez da beraiek uste bezain azkar gertatzen.
‎Horixe idatzi dut artikulu honen hasieran. Baina kasu askotan »beti ez esatearren» zientzia garapena moralaren atzetik joan delako mentalitatea azkarrago ibili ohi da moralitatea baino eta, batez ere XX. eta XXI.ean, zibilizazioa dirdiratsuagoa ageri zaigu kultura baino. Poeta hark zioen moduan, bitarteko hobeak ditugu helburu ez hobeago baterako.
‎Utz dezagun libertatearen tautologia gogo jardun metafisikoetan ibili ohi direnentzat. Gu ez gara mundu horretan bizi, mundu anker eta garratz batean baizik, hain zuzen ere libertate horren berorren izenean, bidenabar, Aranburuk honezkero jakin zukeen delako libertate horren jatorria eta oinarria zein den?
‎Langile euskaldunen esku trebeak erabakigarriak izango zaizkigu. Baina ez gaitezen, haatik, otoi, lege babesaren izaera juridikoa erlatibizatzen hasi, eta ez gaitezen ahoz aho ibili ohi den leloan gehiago lelotu: alegia, azken hitza Dekretuaren agindua bete behar duten langileen gaitasun jarreretan dagoela gogoraraziz.
‎Jakitekoa litzateke, inondik ere, bateko zapalkuntza eta besteko tolerantzia bakarka dabiltzan hizkuntza politikaren estrategiak diren, ala elkarren osagarri moduan eratutako suntsipen bideak. Zeren, horrelakoetan, bataren mesedetan ibili ohi baita bestea, elkarrekikoan osagarri. Demagun lehendabizikoaren adibidea:
‎Eta gainera, futbol birtualeko egoitzan, joko lekuan eta Sewashi ibili ohi den leku guztietan begiratu dut, baina arrastorik ez.
‎Mikel Zarate (Haurgintza minetan), Enaut Etxamendi (Gilentegiko Gilen), edo Joan Mari lrigoien (Babilonia) itxoin egin behar da benetako baserrien kezkak ezagutzeko. Bestalde euskaldunok mutur batetik bestera ibili ohi garelako baserriaz ahaztu ginen, azken nekazarien bizitzaz ez da jende asko arduratzen, nahiz munduan oraindik% 75.a nekazari izan, gure herrian ehuneko 7 tik behera jaitsi garelako, baina gogoratu behar zaigu gure hizkuntzaren oinarriak, zibilizazio guztietan bezala, artzainek, nekazariek, itsasgizonek eta esku langileek eraiki zituztela.
‎Epistemologia naturalizatzeko ahaleginetan ibili ohi direnek epistemologia tradizionala ordezkatu egin behar dela, edo, behintzat, eraldatu, diote.
‎Dakikezuenez, Ariel Sharin, Bilboko metroan gas puxikak banatzen ibili ohi zen Gas plazako gas tetxero japoniarra, hurkatu egingo dute Japonen, bertako agintari eta juje ustelek hala erabakita. Lur jota gaude, aldizkariari heltzeko indar eta adore barik, Ariel Sharinen ausentzia
‎Pilota ere zure inguruan ibili ohi da boteka. Erresto ona izan al da, zure bizitzan, ETBn azalpen emaile aritzea?
‎Iritsiko da galderak egin eta erantzuteko tenorea –eten zidan andreak, bere irakasle paperean guztiz sartuta– Erran dizudan bezala, zientzia ezkutuek liluraturik daukate Himmler. Izan ere, joan den mendetik, Alemanian eskutik helduta ibili ohi dira halako para zientziak mugimendu germanista eta arrazistekin. Ariosofiaren moduko izugarrikeriak asmatu zituzten gehienak logia eta talde beltzetako kideak ere izan ziren:
‎Gizakiaren existentzia indibidual nahiz kolektiboari begiratzen badiogu konturatzen gara etengabeko aldaketak ezagutzen dituela, ala pentsaeran eta ideologian, ala jokatzeko eta sentitzeko eran, ala bizitzeko eta espresatzeko maneran. Ohartuki eta oharkabe gizakia, banaka hartuta zein elkartean, zabuka eta noraezean bezala ibili ohi da, zirt edo zarteko erabakiak hartu behar dituela eta erabaki horietan huts egin dezakeela. Goizago edo beranduago gizakia horren jakitun eta ohartun da.
2005
‎Olatua beti izan daiteke arriskutsua beraren aurrean gaudenean; zer esanik ez ekaitza dakarrenean. Gipuzkoako kostaldeko errepidetik ibili ohi direnek badakite zerbait horretaz.
‎Zer esanik ez, erromeria aukera ederra da elkartearen euskal dantza ikastaroetan parte hartzen dutenek ikasitakoa praktikatzeko. Ikastarook azarotik maiatza arte irauten dute, eta 35 lagun inguru ibili ohi dira horietan.
‎Erabat itsuak diren eskiatzaileak abiadura txikiagoan ibili ohi dira, soinuaren arabera (gidariak bizkarrean daraman bozgorailutik irteten den ahotsa, alegia) bakarrik orienta daitezkeelako.
‎Bi ordenagailutan ibili ohi den erabiltzaileari, USB giltzatako artxiboak eta bi PCak automatikoki sinkronizatzen dituen Pen Drive Manager programa biziki baliagarria gertatuko zaio.
‎Marroren ahotsak sega batek bezala moztu zizkidan zangarrak; aldi berean, ganbaratxora igotzeko xedez oinak bermaturik neuzkan eskailera maila birrindu egin zuen ahotsik behartu gabe botatako esaldi mingotsaren lurrun herdoiltsuak. Ez zuen izaten eztarria urratu beharrik batere, aski baitzuen mingostasun zakar hura auzo guztiko haurrak izu laborrian ipintzeko, ez bakarrik ni bezalako beldurtiak, baita ausart asko ibili ohi zirenak ere.
‎Hamaika hauen ekoizpenean ere ez da egon ohi aldaketa nabarmenik azken urteotan. Duela urte batzuk produkzio osoaren baitan %60 pasatxoan ibili ohi ziren, baina badaramatzagu hiru bat urte %50aren ardatza ren inguruan dabilena, goitik betiere. Hamaika hauek suposatzen dutenprodukzioaren zatia iaztik hona hazi egin da propo rtzi onalki, puntu eta erdi (%53, 5), eta ez da asko, baina zifra absolutuetan dezentea izan baita:
2006
‎Agiñara bitarteko 3,5 kilometroak ordea, erraz igoko ditugu. Aldapa etzan samarra da, giharrak berotzeko aproposa eta, gainera, auto gutxi ibili ohi da gora eta behera. Dena den, hara iristean geratu egingo gara, paisaiaz gozatu eta iturrian bidoia betetzeko, Antiora heldu arte ez baitugu beste iturririk topatuko.
‎Ibon d' Estanesen jende asko ibili ohi da, Somportera doan bidetik erraza baita bertara igotzea. Hortik, Pirinioetako Parke Nazionalean barrena, Canfranc-era jotzen du GR ak eta bertako kanpin batean egin dugu lo.
‎Euskal Herrian ere ibili ohi gara txangoan. Hainbatek ez, baina gero eta gehiagok izan ohi ditugu buruan gisa honetako galderak:
‎Mila gurutzeraino aurki daitezke han eta horregatik Santiagoren lehen otoitz-leku gisa hartzen da hau. Kristautasuna Espainiako lurretan erabat zabaldu baino lehen mendi honetan nafar eta baskoi gaiztoek Santiagorantz zihoazen erromesei lapurretan egiteaz gain, asto gainean bezala ibili ohi zitzaizkien gainean eta hil egiten zituzten.
‎Baina, funtsean, gauza bera da. Bestea baino gogorragoa da, politagoa ere bai, letoizko motiboak baititu; kasu honetan, hemen ibili ohi ziren lokomotor haietako bat da.
‎" En el cerebro, señores, de los pueblo salvajes y los primitivos pueblos, los centros motores están mucho más desarrollados que los directores. – El pueblo vasco es un pueblo activo, fuerza, mucha fuerza, aunque le faltan ideas, porque en nosotros las ideas se truecan en fuerza" 215 Errotik ekintzaile, euskalduna abentureroa da eta etxetik kanpo ibili ohi da, guduan, itsasoan eta nahinon: " Y hoy hay vascos en todas partes; pueblo joven y como tal flexible, es español en España, francés en Francia, americano en América y vasco en todas partes" 216 Disertazioa –" zientzia" eta erretorikaren tortilla bat, ber denboran euskoen kritikaren217 eta losintxarena bezalaxe–" el sentimiento más vivo, el alma del alma de nuestro pueblo, el individualismo, el espíritu de independencia" hitzekin amaitzen da218.
‎Bat baino gehiago, azkenik, eskale eta alderrai ibili ohi ziren, gaizkile gisa ez zenean, Jainkoaren eta jauntxoen bide horietan zehar.
‎Beste leku askotan bezala, Japonian ezaguna zen ipuin kontalarien langintza, herriz herri edo jauregiz jauregi abesten eta ipuinak kontatzen ibili ohi ziren pertsonen ofizioa. Bideetan bizi ziren artista horiek elbarriak edo itsuak izan ohi ziren askotan, eguneroko ogia beste era batera lortzeko modurik ez zutenak, edo, hau ere gertatu ohi baitzen maiz, beste eginkizunetarako grina handirik ez eta eskale eta komedianteen bizimodua aukeratzen zutenak.
‎Grigoriren begi suhartuek, hitz goriek eta bizitzeko zuen indar izugarriak liluratu egin zuten Alexander Nevski monasterioko pope zaharra –hirurogeita hamabost bat urte bazituen ordurako–, eta bere borondate onenarekin San Petersburgoko aristokraziako dama dotore eta aberatsei aurkeztu zien. Grigori Yefimovitxek –zikina, ezjakina, zabarra, lizuna, aker usainduna– erabat liluratu zuen gortearen inguru minguruan ibili ohi zen jende txolin eta kaskarina; mendietatik jaitsitako hartz bat herriko plazan aurkezten den moduan aurkeztu zieten tsarraren familiakoei, eta ustekabean jauregiko egongela eta saloietara sartu zen, aspaldiko bere bizileku naturalera sartu izan balitz bezala.
‎Aitaren babesik gabe, gaixotasunak eta etsipenak zaharkitutako ama kexatiaren arduratik urrun, nerabetasunak munduaren argiak erakutsi bezain azkar gau klubetako argi koloretsuak aukeratu zituen Ruthek, eta haietan ibili ohi zen gona estu, zigarreta bokila luze eta baso sakonak zituela lagun. Barrako neska hasi, arropa modelo jarraitu eta stripper amaitu zuen, eta bitartean, tabernako konbertsazio emaile, edaleen adiskide eta bezeroen ohekide izateaz gain, seme alaba pare bat bildu zituen.
‎Budapesteko hiria inoiz baino ederrago zegoen garai hartan, inoiz baino aberatsagoak ziren hiriburu hartako aberatsak, eta László, hogei urteko gazte loratua, familia onenen etxe eta jauregietan ibili ohi zen, etxe oneko etxekoandre lanik gabeko eta aspertuak bisitatzen. Hipnosi saioak egiten zizkien señora haiei, eta, haiei ez bazen, etxe on haietako seme melankolikoei edota etxeko alaba txolin eta apetatsuei.
‎Logela errementeria bada, faroa izan liteke hemengo sutegia. Bere argitara, logela honetan ibili ohi diren itzalak ikus ditzaket eta, bide batez, nire barruan azaltzen direnak ere bai. Zirkulua da bere argia honaino bidaltzen duen suaren ahoa.
‎Etxetik ateratzen ere ez dut entzun, ba. Isila izango da, kontuz ibili ohi den horietarikoa, musikarekin izan ezik.
‎Amona Erikak, ordea, atsegin osoz segitzen zion solasa, eta gizonak esertzeko baimena eskatu zionean, amona leiho ondoko paretaren kontra arrimatu zen gerruntze saltzaileari tokia egiteko. Hizketan segitu zuen gizonak, orain hemengo kontuez eta gero hangoez, zerez asea ugari duen oiloa artaletik artalera ibili ohi den moduan.
‎Gure aita zena, minbiziaren ondorioz, zen, eta hari azken olioak, edo erlijioaren bidezko nolabaiteko kontsolabidea behintzat, ematera etorria zen Jenaro. Sotanarik gabe ibili ohi zen. Apez gazte, moderno eta dotorea zen; oso gazte, oso moderno eta oso dotorea, Don Quintin, Don Joaquin, Don Anastasio eta herriko beste apez batzuekin konparatuz gero behintzat.
2007
‎Alde batetik, ordurako bertso eskolan buru belarri sartuta ibiltzen nintzen, astean ordu dezente igaro ohi nituen kantari. Eta, kantari ari ez nintzenean, bertso zaharrak irakurtzen ibili ohi nintzen. Hartara, eguneko ordu gehienak euskaraz bizi ohi nituen eta jolas orduetan ere ez nintzen gai izaten erdaraz hitz egiteko.
‎autobusa ibiliko da ikastetxeetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa haurrei gerturatuz. Musikariek Donostiako egoitzan egin ohi dituzte entseguak eta kontzertuetara joateko autobusean ibili ohi dira alde batetik bestera. «Autobusa orkestraren instrumentu bat gehiago da.
‎Mendebalak ekarritako euripean, goardia zibilekin topo. Eskerrak natura babesteko taldekoak ziren goardia zibilak, txikizioan ibili ohi diren moteroen ordez, artista bakezaleen taldea geldiarazi eta identifikatu behar. Haiek ere, Marianek bezala," son vascos" pentsatu zuten nonbait, ikurriñaren lekuan Afrikako tribu galdu bateko bandera baldin bazeramaten ere furgonetan artistek.
‎" Egia da kirol jarduerak azken urteetan gora egin duela, baina herri kirolaria izateko oraindik ere bide luzea falta zaigu". Iritzi berekoa da Iratxe Aranburu Zarauzko (Gipuzkoa) atleta txapelketa ofizialetan ibili ohi den korrikalaria eta Euskadiko Selekzioan parte hartu izan duena: " Kirol jarduerak gora egin du, baina gurea oso gizarte sedentarioa da.
‎Perretxikozale gehienak udazkena iristeko irrikan izaten dira, otarra hartuta lurrak ematen duen fruitu preziatuenetako bat biltzera joateko. Zale amorratuak udaberrian eta udan ere ibili ohi dira, baina udazkeneko hitzorduan ez dute huts egingo: mendian gora eta behera ibiliko dira, urtero bisitatzen dituzten txoko ezkutuetan, baso eta zelaietan, perretxiko bila.
‎Emeak handixeagoak izaten dira, eta arrek kolore biziagoak izan ohi dituzte. Jarrera aldetik ere bereizten dira; izan ere, arra ibili ohi da eme bila batera eta bestera; nahiko lurraldekoia da, gainera, eta lurralde finko finko bat izaten ez duen arren, dagoen tokian dagoela, inguruan dituen arrak uxatzen saiatzen da.
‎abestia artean sortu gabea, eta kantaria bera ezagutzen ez nuena, Txema Viñasprek aurki nire espiritu eraginberan haren hazia utziko bazuen ere. Pablo Milanés da kantari hori, arestian aipatu dudan Silvio Rodríguezekin batean ibili ohi zena, garai batean, gaztetxo maitabera askori eta gaztenahi gaztanbera ez gutxiagori hornizio sentimentala eskaini diena, urtetan eta urtetan. Haren kantu bat entzun dut irratian aspaldi ez dela:
‎Ezin da gauza bera esan mende bat geroago Linné ren arrazen klasifikazioaz (1766), berton ezaugarri fisikoekin moralak lotzen baitira: arraza europarra kolore zurikoa da, tenperamentu sanginikoa, gihartsua gorpuzkeraz, bere burua legearen arabera gobernatzen du; arraza amerikarra kolore gorrikoa, kolerikoa tenperamentuz, zuzena, ekanduen arabera gobernatzen du bere burua; arraza asiarra, larua, melankolikoa, zurruna, aieruen arabera gobernatzen du bere burua; arraza afrikarra, beltza, flegmatikoa, makala, apetaren arabera ibili ohi da. Klasifikazio hau Europa ilustratuaren aurreiritzi arrazista korrienteen erakusgarri nahiko egokia da.
‎Esan behar da bere lana bete zuela animaliak. Itxura beldurgarria zuenez, etxez etxe ibili ohi diren kobratzaile eta saltzaile guztiak uxatzen zituen, baita Jehovako lekuko lekurik gabeak ere.
‎Birjaiokundeaz eta, batez ere, Ilustrazio alemanaz gerozko nazio kontzeptua Herodoto eta literatura grekoaren ereduan inspiratuz joan da geroz eta gehiago. Herodoto-k leinu greko ioniarrak, eoliarrak eta doriarrak bereizten ditu; bereizten ditu politikoki banatuak eta are etsaituak ibili ohi diren polis edo estatu autonomo diferenteak ere (Esparta, Atenas, Tebas, Mizenas); beraz, ikusten du Grezia politikoki ez dela bat; baina, hala ere, hiriek eta jendeek, denek herri edo nazio greko bakarra, beste guztietatik bestelakoa, osatzen dutela, uste dutela beraiek, erliebatzen du. Uste omen dute hori, elkarren arteko gatazka guztien gainetik, pentsatzen dutelako:
‎Amaren bidez ezagutu zuten semea: Juanito, kasinoan kantari ibili ohi zen mutil festazale bat. Emakumeak burua jaso zuen preso hartutakoak zein ziren ohartzean, eta garrasi batean lehertu zen:
‎– Konturatuko zinen oraindik eskuratu ez dudan diruaren kontura egiten ditudala gauzak eta erosketak –aitortzen zidan– Zenbat halako lan nik abokatuentzat! Oraindik ez baitut ikasi irabazitako diruarekin soilik bizitzen, eta beti ibili ohi naiz irabaziko ditudan balizkoen kontura. Hori bai garestia benetan, halakoxea bainaiz ni:
‎Oroitarazi izan ez balio, hotelera eramanen zituen bueltan. Botikan erositakoak galtzetan zeuzkan eta, aldatu ondoren, ibili ohi zituenak eman zizkion zaharrari. Arto irinaren koloreko guayabera lisatu berria zeraman jantzirik, eta ezkerreko sakelan gorde zituen.
2008
‎Han ez zegoen giro abertzalerik. Beste ingurune batean ibili ohi ginen gure taldetxokoak; Bilboko Arnaizen inprimategian elkartzen ginen lanaren ondoren, zahar eta gazte. Tabernetara joan, garagardoren bat hartu, berriketan egin…".
‎Nire burua ispiluaren aurrean ikusten dudanean ere, horixe bera ikusten dut, arratoi bat, batez ere nire hortzengatik. Eta kaletik nabilenean ere, azkar ibili ohi naiz, arratoia bezain azkar. Horregatik aukeratu nuen izengoiti hau, deigarria ere badelako.
‎Javier Correak Bogotako egoitzan hartu gaitu ostiral goiz batez. Bizkartzainarekin ibili ohi bada ere, sindikatuaren egoitza etxe xumea da kanpotik, gutxieneko segurtasun neurriak baino ez dituena. Bai baitakite gau eta egun grabatzen dietela sarrera eta gura dutenean erasoko dietela, edozein neurri hartuta ere.
‎Nafar Gipuzkoetako mendi bideak ondo baino hobeto ezagutzen zituzten, bizimodua ateratzeko eta zertxobait gehiagorako bide egokia zitzaien garai hartan. Behin baba txikia, ardoa bestean, saskiak ondo beteta muga pasa eta, basoan ezkutatu ondoren, lasai ibili ohi ziren. Ondo ikasia zuten noiz eta nondik pasa.
‎Sinesgarri izan nahi zuten hitzek, ordea, sinesgaitz egin zuten kontatutakoa. Aitak ondo asko ezagutzen zituen inguruko baso eta mendi guztiak, eta inolaz ere ez zen arriskatuko txaroldunak ibili ohi ziren muga inguruetatik zamarekin pasatzen. Ondo zekien mendi bide eta bidezidorretatik zehar ibiltzen, odolean zeraman, zuhaitz enbor eta orbel pilatuek markatzen zituzten bideetan oinez ikasitakoa zen aita, eta hala erakutsi zion berari ere artean neska koxkorra zela.
‎Miller ek esango lukeen moduan, bere soslai etnolinguistikoaren eta kulturalaren izaera inplizitua onartu nahi ez dutenak,, gizakia bere gizarte harremanen saretik lurrundu? nahirik bezala ibili ohi dira. Ez dute jarrera garbi bat hartu nahi euskal abertzaleen eta espainiar edo frantses nazionalisten artean, bateko edo besteko izatearen gakoa jarrera esplizitu horretan balego bezala.
‎Besterik gabe ateratzen saiatuz gero gehiago hondoratzea baino ez duzu lortuko. Basamortuan 4x4ekin ibili ohi diren abenturazaleek xaflak eroaten dituzte beti autoari irteten laguntzeko, eta presioa jaisten diete pneumatikoei, guk ez geneukan basamortuan abenturatan ibiltzeko hainbesteko asmorik, ordea. Eta mapak marra gorri polita dakar, alajaina!
‎Eskailera horietan eserita joaten zaio tarte luze bat. Artean mutikoa zela, aurrean zituen olatu horietan ibili ohi zen jolasean udako eguerdi sargorietan. Bi eskuekin gezi baten punta irudikatuz irristatu ohi zen olatuen gainean, bularra hartxintxarretan urratu arte.
‎Bekainak altxatuz diosala egiten badiot, berriz, irribarre lotsati batekin erantzun ohi dit, beldur da nonbait nirekin hizketan ikusiko ote duten. Horregatik, jeneralean, elkarrekin baina aparte antzean ibili ohi gara, bakoitza bere bidetik, gaizki konpontzen diren bikote adinekoen antzera, eta ibilaldi baten buruan semaforo batek gelditzera beharturik edo kristalen baten bestaldean atzematen dudanean, buruaren keinu batekin egiten diogu diosala elkarri, disimuluan. Begirada barea du.
‎Batarekin dagoenean bestearekin egon nahi luke. Laurekin batean egon ezin duenez, arnasa hartzeko betarik gabe ibili ohi da, abaildua eta eroria, begi zulo handiekin, baina zoriontsu, harik eta eraiki duen gaztelua erori eta azpian harrapatzen duen arte.
‎Bale hiltzaile izenez ere ezagunak. Zelatan ibili ohi dira munduko ozeanoetan barrena, fama txarreko izen horri ohore eginez!
‎Jadanik esan dizuet hobe dela ezagunekin etnografia bilketaren egitea. Nire aldetik, auzo zaharrekin, ahidekin ibili ohi naiz. Ez naiz sekulan ausartu Azkuek hartu zituen arriskuetan Zuberoako zokoan, nire ama euskalkian.
‎16) Irudi> izan: > «Neke> dirudi»> (DCCb, 254). Honelakoetan irudi> zue ren modukoak ibiltzen ohi ditu.
‎Idazlea bizitu zen garaian ibili ohi ziren tresna, lanabes eta antzekoen hiz tegia ere azter daiteke Lizarragaren izkribuen bidez. Hona hemen ele horieta ko batzuk: Akullo, aga>, haga?, aizkora, alesta>, mustuka?,, estropajo para la vajilla?
‎Egon zen ibilera xelebrerik ere. Inoiz Aita Demetrio Garmendia predikari miretsiak asto bat eskatu, eta han joan zen etxez etxe ongi ezaguna zuten herrietako dendariak eta familiak ikustatzera, asto zamariaren bastak Egutegiz beteta (Soraluze, Bergara, Arrasate, etab.). Ezagutzen dugu, gainera, takoekin Tolosaldean auzoz auzo presaka batean ibili ohi zen Garate-ren lana.
‎Budaren adatsa gordetzen omen du pagodak bere azpian; Buda jainkoaren zale bik muinoraino eraman baitzuten, hantxe gordetzeko asmoz. Berria bolo bolo zabaldu omen zen, eta erromes leku ohiko bihurtu zen harrezkero, eta itzelezko pagoda bat eraiki zuten; gaur egun, haren inguruan ibili ohi dira fededunak, erloju orratzen aurkako aldera jirabiran.
‎hala nola urteak betetzen dituztenak, estuparen inguruan jarrita dauden iturri ugarietatik edatera. Haur jaioberriek ere Shwedagonera egin behar izaten dute lehenengo bidaia, monjeen bedeinkapena jasotzera, toga gorri eta guzti ibili ohi baitira ingurumarian, iragatean exotismo lorratz bat utziz.
‎Hala eta guztiz ere, aire giroturik eta berogailurik gabe diraute bizirik urte osoan monasterioan bizi diren berrogei monjeek. Arnasa estu eta larri hartzeraino hotz egiten duelarik ere sorbaldak agerian ibili ohi dira monjeak, beren tunika laranjez estalita beharrean. Halako baldintzetan, ez da harritzekoa larruaren kolorekoa izatea haiek azala, eta gaur egungo edozein tramankulu moderno ere bazter utz daitekeen osagarritzat hartzea.
‎Dagoeneko buruan darabil Wenzhoun frankizia bat zabaltzeko asmoa, Txinako manufaktura industrien gunean. «Asmoa dugu, halaber, denda txiki bat zabaltzekoa Shanghaiko Taikang kalean; kale horretan, izan ere, atzerritar asko ibili ohi da, eta ezin aproposagoa da Kuluskako janari anoak saltzeko, ez baitugu alde batera utzi nahi catering zerbitzua». «Ez dugu», dio Alañak, alboan baitu beti bikotekide duena, Sara, zeina «merkataritza lanean ezin hobeto aritzen baita».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ibili 521 (3,43)
ibiltzen 11 (0,07)
dabil 1 (0,01)
ibili ondoren 1 (0,01)
ibilitakoek 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia