2000
|
|
" Jainkoak estutu bai, baina ez du sekula itotzen". Eta horrexegatik, planteamendu hori hain arin egin duenak ez du iraina eta begiratu gaiztoa besterik jaso, eta, horrez gainera, lurrean zerraldo
|
uzteko
moduko kolpe zaparrada bortitza.
|
|
Itaunari ez diote erantzuten jakin.
|
Utzi
beharra dago denborak aurrera egin dezan. Badakite, hala ere, denbora irabazteak ez dakarrela ezer onik, horrek beti bizia galtzea baitakar.
|
|
Neskak esa  ten zion" hartu nire ezpainak, jan nire ezpainak", horrelaxe, panpina batek esaldi txepel bat errepikatuko lukeen moduan, emoziorik gabe, eta mutila, zeina ni baino gazteagoa baitzen eta era berean ederki burusoildua, gogor saiatzen zen maiteñoaren eskakizunak betetzen, jubilatu urrezko txarteldun talde bati zeharka begiratzen zien bitartean; haiek, era berean, zeharka begiratzen zioten mutilari, eta pentsatzen zuten beraiek askoz ere ederkiago beteko zuketela neskatoaren erregua, mutil ezjakin hark baino; ezen, ordurako, mutila beste ezpain batzuk ari baitzen jaten, nahastuta, beste ezpain gozo eta petalo irekien antzeko batzuk. Eta halaxe, bada, Schubert bukatu zen, eta kanpora begiratzeari
|
utzi
nion, nire baitara begiratzeko; bakarrik nengoen eta ene buruari zuhurtasun osoz azaldu behar nion zergatik ahoskatu nuen konplot hitza, zergatik kanporatu nuen izen beldurgarri hura, esku anonimo batek idatzia zirudiena eta, hala ere, hain ankerra eta hurbila egiten zitzaidana. Eseri egin nintzen; hegazkin batek zeru ubela zulatu zuen, eta ikuskizun hark uharte huts baten erdian abandonatuta dagoen naufragoaren modura sentiarazi ninduen, zergatik esaten asmatuko ez banu ere.
|
|
gerrikoa kendu eta hogeita hamar edo berrogei bat aldiz astindu nuen; amorrurik gabe baina irmoki, buruan nahiz soin adarretan. Ez zen behin bakarrik ere kexatu, ez zuen txintik ere esan, eta asper asper eginda
|
utzi
nion zigorketari, itsuak astinduarekin gozatu zuen edo ez guztiz argitu gabe, baina; zalantzak, bestalde, nahikoa alditxartu ninduen, egia esan behar baldin bada.
|
|
Ez, jakina: erabili zuen tonu guztiz zinikoak ez zuen zalantzabiderik
|
uzten
: esaten ari zitzaidan:
|
|
Hari biltzeari, erraldoi galderaz beteriko hari begiratzeari
|
utzi
nion lipar batez. Ordokia suzko eguzki baten pean ur  tzeko zorian zela zirudien.
|
|
Ezta arimarenik ere. Eta orduan barre egiteari
|
utzi
nion, eta ulertu nuen soilik torturaren bidez lortuko nuela mertzenario saldo haren aitorpena. Argi zegoen, baina, haiek ere ez zirela nolanahi torturatzen utziko, eta, era berean, jakinaren gainean egongo zirela halako gauza bat gerta lekiekela, eta, gertatuko balitzaie, ze modutara jokatu behar luketen.
|
|
Eta orduan barre egiteari utzi nion, eta ulertu nuen soilik torturaren bidez lortuko nuela mertzenario saldo haren aitorpena. Argi zegoen, baina, haiek ere ez zirela nolanahi torturatzen
|
utziko
, eta, era berean, jakinaren gainean egongo zirela halako gauza bat gerta lekiekela, eta, gertatuko balitzaie, ze modutara jokatu behar luketen. Litekeena zen, bada, gauzak okertzea eta ni jipoitzea, edota zakur zehatu mixerable bat bezala jo eta akabatzea; baina, pentsatu nuen jarraian, balio ote zuen zerbaiterako bizitza hark?
|
|
Era berean, egun batez jakin zuen gauza ba  tzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan, gordean edo lozorroan, une jakin batean azaleratzeko ordu haiek guztiak ez zirela alferrekoak, egonean zerbait egiten ari zela, laster argituko zitzaion eginkizunen bat; eta beste egun batez, argi izpi gorrizta haien pean, whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sen  tsual batean bilduta;" ongi, Fontaine, ederki", eta, gorputza jiratu ere gabe, jakin zuen berarekin ari zirela, aspaldi entzun gabea zuen abizen hura berea zela, eta irribarre batez erantzun zion Fontainek agurtzera zetorkion gizaseme ezagunari: " kaixo, Rimouski, nola zu hemen, nork bidaltzen zaitu?", eta Rimouskik, era berean irribarretsu, baina Fontainen galdera erretorikoak entzun izan ez balitu bezala, maleta bat
|
uzten
dio barra gainean kontu handiz," bihar, gaueko hamarretan, 4 moilan, hitz egin bezala", eta lepoaldea estutu zion gero pixka bat, agur gisa segur aski, ez mehatxu gisa.
|
|
Zein ingenuoa gure Diogenes zaharra! Baina
|
utz
ditzadan burubide hauek; Will Langekin ari nintzen. Eta zer esan dezaket nik, bada, William Langez, neuk gizon hura sekula ikusi ez banuen?
|
|
Handik hamar bat minutura, gutariko zaharrena zen ikusleak, esperientziaren ahoz, isiltasun txuri hura hausteko ausardia izan zuen. Esaldi terrible bat entzun ahal izan genuen orduan, kirolari haren patuari buruz zalantzabiderik
|
uzten
ez zuena.
|
|
Burrunba lizun bat izan zen, kontaezina. Bagoia akordeoi baten antzera ximurtu zen, eta leihatilan pausaturik zeuden euliek sexu jotzeari
|
utzi
zioten. Alarma urrunen batek jo zuen orduan, militarretik edo desegokitik zerbait bazuena, ez dakit ongi; begiak ireki nituen, ezbaikor, segur aski garunetatik azaleratzen zitzaidan izerdiaz blai, eta ikusi nuen, begiratu erdi hauskara erdi urdin batez, esku odolez beteetatik erori zitzaidan liburua, eta poztu ere egin nintzela egia da.
|
|
Segituan jabetu nintzen taxia kanpotarra zela, kolore haiek ez baitziren gure hirikoenak bezalakoak. Pentsamendua aske
|
utzirik
, laster izan nuen buruan hurrengo kate mailaren irudia: taxi haren barnean ama eta arreba zetozen, hegoaldetik, oporrak garaiz aurretik etenda.
|
|
Telefonoa hartu, eta lantegiko zenbakia markatu nuen. Bai, mesedez, Eugenio Feuerrekin hitz egin nahi nuke; oi, barka, jauna, baina Feuer jauna atzo hil zen; nola?; bai, jauna, auto batek harrapatu zuen Abenidan eta seko
|
utzi
zuen... Negar zotinka hasi zitzaidan Rosita, eta asko sentitzen dut doi doi esanik moztu nuen deia.
|
|
Aspaldi esana
|
utzi
zuen Marko Aureliok: " Berrikuntza ez da existitzen, gizakion esperientzia guztiak analogoak dira".
|
|
Baina gudariak badaki ez dela hain erraza gertatuko, irabaztear duela oraindik gudualdirik bortitzena. Etxe atarian
|
utzi
du taxiak. Barruan izango al du oraindik emazte jostuna?
|
|
|
Utz
ditzagun, orduan, autoak, eta eser gaitezen parkean. Giro ederra dago.
|
|
Ez dakit, Henrik. Harri eta zur
|
utzi
nauzu.
|
|
Argi fokoek begiak itsutu zizkiguten, ez genuen asmatzen kameren aurrean zein jarrera hartu. Patxi Otsotzarmendiren hitzaurrea luzea izan zen, txuria eta biguna, morborik gabea; programaren xedea argi adierazi zuen, uste okerrerako biderik
|
utzi gabe
, esanez saio hura elkarkidetasunezkoa zela, anaien arteko solas bihozkor polit bat, gure esperientzia borti  tzetatik lezio zorrotzak ikasteko aukera ezin hobea zela, beti bezala, Oinazeak orduak luze ditu berezi hura, baina, aurrez ikusle minberak ohartarazi nahi zituela, badaezpada ere, han bizitzaren laztasuna ez areagotua baina bai bere horretan azal zitekeelako, hau da, bere gordintasun gu... " Eta auskalo esan zuen atzera Otsotzarmendik ahots hari apurtuz, bai, auskalo non dauden hondamendi eta giza zoritxar hauen arrazoiak.
|
|
Horixe galdetu zion, tenore ahotsez, Otsotzarmendi jaunak. Isiltasun kristalezkoa egin zen patio gotiko eraberrituan, eta habe zuten kapiteletan mahats mordoak jateari
|
utzi
zioten bat batean tximinoz mozorroturiko zaharsaridun aspertuxeek. Horixe zen galdera:
|
|
Ez litzateke ezinezkoa izango gauzak nola gertatu ziren zehatz mehatz adieraztea, kronologia deitzen den hori eskrupulosoki errespetatuz, saihesbideak ekidinez, oroimenak eskaintzen dizkizun hutsuneak eta babesak alde batera
|
utziz
; ez litzateke, ez, batere zaila izango, eta agian horrela jokatu litza  teke, erarik zuhurrenean ez ezik ortodoxoenean ere. Baina honako istorio hau ez da kronika poliziako bat edo biografia baten kontatze soil hotza, eta narrazio honek halako intentziorik ez duenez eta benetako intentzioaz ez dugu hemen ezer esango, irakurle zolia ez iraintzearren batik bat, barkatuko zaigu xehetasun kronologikoetan ezen ez oroimenak agintzen dizkigun pasarteetan nahiz gertakarietan, edota istorioaren garapenarekin (eta egiarekin, beraz) zerikusirik izan zezakeen txikikerietan estuegi ibili ez bagara; eta ez, esan bezala, estu ibiltzea bereziki nekosoa gerta zitekeelako, baizik eta estutasun horretatik askatzeak, gure ustetan, bizitasun pixka bat ekarriko liokeelako aditzera eman nahi den kontakizunari.
|
|
Birao bat bota zuen, gordina, sakrilegoa, errepikaezina. Begiak igurtzi zituen badaezpada ere, zakar eta sasoiz, loaren orratzak kentze aldera, baina igurtzaldiak ez zion hark espero zuen fruiturik eskaini, eta gorri gorri
|
utzi
zituen, gau guztia negarrez pasatu izan balu bezala. Gauzak bere onetik ez ateratzea erabaki zuen, desarrazoiaren sareetan ez erortzearren, gehiegikeriei eta mamuei kalipuz uko egitea.
|
|
Gauza berdintsua gertatu zitzaion erlojuarekin: eskumutur berria dezentez sendoagoa zuela eta, berea zuen plastikozko erlojua ez zi  tzaion bertan kabitzen, eta
|
utzi
behar izan zuen; gauerdi batez, komunera pixa egitera jaiki zelarik, eskumuturrera begiratu, eta Hublot MDM bat aurkitu zuen bertan lotuta, eta pozaren pozez gaua begirik bildu gabe joan zitzaion ia kilo erdia balio zuen erloju deportiboari begira, esfera urdinak eta kautxuzko uhalak osatzen zuten pitxi ezinago dotoretik begiak ezin kendurik.
|
|
Asteburuko atsedenaz gogoberriturik, eta xanpaina onak ajerik ez duela
|
uzten
jakina denez, primerako aldartean jaiki zen Brown jauna, txistuka esango genuke, eta leihoko beira leuna bustitzen zuen euriak beste aerolito bat ekarri zion mihi idorrera: Loak ez du oinazerik.
|
|
Zergatik zegoen gugandik hain hurbil basiliskoa? Bere begiradaren indarrez soil soilik gizaki bat akabatzeko boterea zuen suge erregeari, nolatan
|
utzi
hain libre. Ez al zekiten, akaso, zinpeko zaintzaile haiek basiliskoa Satanas berbera zela, zeinak, paradisuan ezkutatuz, Adan eta Eba engainatu baitzituen?
|
|
Hura ez zen behialako nire paranoietako bat. Hain zen dena argia, hain zen jokabide haren sinbologia garbia, non ateratzen nituen ondorioek ez baitzuten ezbai minimoenarentzat zirrikiturik
|
uzten
. Eta, hortaz, apurka apurka ene baitan sortzen joan ziren errezeloak, egunek aurrera egin bezala, gorpuzten joan ziren, indartzen, errealitate bihurtzen.
|
|
Negarrari ekin genion gero, Edurtxo Caterpilarrek behin eta birritan adierazi zigun arren amonatxo haurdunena parodia bat zela, halako antzerki satiriko bat. Baina guk eta horrexegatik jakin nuen beste hiru gonbidatuen izaeraz eta minduraz beste begi batzuekin ikusten genuen oro, anestesiaren edo maitasunaren begiekin, guk edaniko ardoaren ozpinduak zer berezi bat, hondar berezi bat
|
utzi
baitzuen gugan, sentiberatasun isuria biziki areagotzen zuena; guk, hortaz, ezin ikus genezakeen graziarik halako satira beltz batean, edota azafatek beren borondate on guztiarekin egun batzuk atzera erakutsi ziguten show gaztaina lerden beroarekin, hienaren larrutzeari edo Afrikako ume gosetuen gainean egiten ziren txiste gordinei irribarrerik txikiena ere egiten ez genien modu berean.
|
|
Eta keinu egin zidan ezker begiaz, keinu berezi bat, keinu bat zeinaren bidez eta gauzak bere onetik gehiegitxo ateratzen saiatu gabe adierazi nahi baitzidan ederki ezagutzen zuela nire iragana, alegia nire iragan onanista, eta ez ibiltzeko orain larritasunekin eta are gutxiago oraindik hura ezkutatu nahian; eta bekainak okertzeko modu ezohiko harengatik eta gero, ukabila itxi eta eskuari eman zizkion astindu azkar eta, batik bat, bortitzengatik, iruditu zitzaidan barre egin nahian zebilkidala gizagaixo suharra, bi arrazoi zirela medio: bat, neure iragana ezkutatu nahi izateagatik; bi, bizimodu hura
|
utzi
izanagatik. Ni ez nengoen, ordea, gehiago pairatzeko prest, eta esan nion gaizki ulertu zuela nire galdera, nik ez niola sexuaz galdetzen, bere esistentziaren funtsaz baizik, eta kontuz ibiltzeko, gero, nire gainean esaten zituenarekin.
|
|
Argi zuriaz lepo, argiaren begiez blai, noizbait
|
utzi
zioten hiru aurkezleek paperak eta errepasatzeari. Beti bezala, Otsotzarmendi jauna izan zen hitza hartu zuena.
|
|
Piztiek hala eskaturik, titiak erakutsi behar izan zituen azkenean. Ana Morena ez zen gehiegitxo kexatu, oro galdua duenaren etsipenarekin askatu zuen bularretako bikoitza, eta airean
|
utzi
zituen lau bular dilindariak, tilin eta talan, denbora luzez. Exhibizionismo puntu bat ere ikusi uste izan nuen dohakabe haren jardunean, halako jaidura hozkirritsu bat.
|
|
" Bada, telekinesiaren bidez". Erantzunak hotz
|
utzi
zituen guztiak, eta Otsotzarmendi jaunak xehetasun gehiago eman zezala eskatu zion. " Telekinesiaren bidez nire pertsonalitatea beste gizaki batengan txerta dezaket ukimenaren bidez; hau da, nik behar nukeena da...".
|
|
" Telekinesia fenomeno metapsikiko bat da, zeinaren bidez objetuak leku batetik bestera eraman ahal baitaitezke...". Deerek, mendeku egarriz, ez zion esaldia amaitzen
|
utzi
. Akabo jokoak eta itxurak.
|
|
Armando Bonilla zen, Otsotzarmendi jaunak ahots hanpatuz azaldu zuen bezala, alboan nuen gizagaixo onanista gortzen hasia gaixotasun batek bestearekin zerikusirik izan ote zezakeen pentsatu nuen tarte laburño batez; alegia, bigarrena lehenaren ondorio izan ote zitekeen, baina ez nuenez taxuzko hipotesirik ehuntzerik lortu, bada hementxe
|
utziko
dut, oraingoz behintzat, auzia. Harixeri tokatzen zitzaion hurrengo larruketa mingotsa.
|
|
Zinpeko zaindariak ere adiago ikusi ahal izan nituen, ehuntsu bat, zartailuarekin erdi jolasean bezala, titiriteroen antzera, baina disziplinaren legea ezarriz, ez gehiegizko erakustaldiz, ez; nahikoa izan zuten bi tximino lizun eta errutilo hegatsgorri kantari bat garbitzearekin, bakea egin zedin. Sakrifizioa gure onerako izango zelakoan, bazterrean
|
utzi
nituen behingoz nire kontzientzi eragozpen bazterrezinak. Hiru piztia haiek hil bazituzten, izango zuten arrazoi pisuzkoren bat zinpeko zaintzaile zintzo haiek.
|
|
Nola eraman hainbeste sofrikario? Nola gainditu senitartekoen heriotzak
|
uzten
duen zauri sendaezina. Ez nuke, hala ere, hemen eromenaren laudoriorik egin nahi batik bat, laudorio hori aspaldian egina zelako, idazle holandar batek eta dotore asko gainera; soil soilik eskatu nahi nizuke, irakurle maitea, adinak ematen dituen pribilejioez balia  tzeko baimena, modurik arrazoizkoenean betiere, gehiegikeriarik gabe.
|
|
" Jakin behar du jendeak, jakin behar du etxeko teleikusle errespetagarriak, gizaseme dohakabe itxurako hau, gizaseme onanista zikin hau zer den, zer izan den, gizarteak berriz inoiz halakorik pairatu beharrik izan ez dezan". Airean
|
utzi
zuen esaldia, eta Deerek ezpainak busti zituen ur tragoxka batez. " Iturri onetik dakigu Armando Bonillak Afrikan egin zituen misiolari lanak zer  tzuk ziren, eta ez dira, lagun maiteak, erraz, itsu itsuan sinesteko modukoak.
|
|
Baina nireak alboratuz, eta atzera hari nagusira itzuliz, esan behar dut eguraldia ez zela ez hotz ez bero, Armando Bonilla zutik zegoela, erronkan, itzalita zegoen kamera bati finko finko begira, eta berak hartu zuela hitza aitorpen edo hustuketa bati ekiteko asmo sendoarekin; eta esan behar dut, zinez esan ere, Deere jaunak aurrez iradoki edo zituen basakeria izugarriak ez zirela inondik ere faltsukeria, Armando Bonillak berak delektazio psikopataz aitortu baitzituen hemen paperean idaztekoak ere ez direnak, bere izugarrian. ...ezurrekin txikitu behar zutenez, bada, bai, bidea erraztuko ziela, eta haien odol egarri basatia asetuko ziela denbora puska baterako, ziren astakeriarik beldurgarrienak asmatuz eta bere ahoan jarriz; eta erakutsiz, gainera, egin zituenak gustura egin zituela, eta harro zegoela egindako izugarrikeriez, eta atzera berriz egingo zituela, gogora eta zorion betean, aukera izanez gero; eta irakurlea ez
|
uztearren
, eta berari zor zaion errespetuz baina, era berean lumaren jabe denaren guztiz desgogora eta atsekabe handiz, eta idazlearen galbahe etiko edo, nahi bada, autozentsuratik iragazita, (betiere irakurlearen mesederako izango delakoan, noski), aitorpen hartatik pasadizo erakusgarri batzuk ekarriko ditut hona, nahikoa eta soberakoak izango direnak, zalantza izpirik gabe. Nahasi samarrak edo gertatzen bazaizkio irakurleari, barkamenak aurretik, baina oroimenak ahaztuta nahiago dituen gauzekin ez dago eskakizun handiekin ibiltzerik.
|
|
" Zer oroit dezaket nire iraganaz? Keniako matatuetan dozenaka hildako
|
utzi
nituela bide bazterretan edo zuhaitz lerdenen kontra zanpatuak, eder ba  tzuen truk. Tanzanian, haurtxo siamdarrak erdibitzetik atera nuela ogibide nahikoa itxuroso bat?
|
|
Ez gustura eta ez nahi  ta, dagoeneko antzemango zenuen bezala. Nola ekarriak izan ginen, zer jukutria eta azpijoko erabili zituzten, aspaldian
|
utzi
nituen esanda. Bere kabuz, diruaren akuiluz, etorriko zenik ere izango zen apika; ez naiz ni horien artean zenbatzekoa, Jainkoak ongi daki hori edo jakingo luke, aspaldian hila ez balitz; era berean, dagoeneko ohartuta egongo da irakurlea Oinazeak orduak luze ditu programa ez zela programa arrunt bat; zerbait izatez gerotan, gehiago zela epai bat, non gonbidatuak eta irakurleak jakin behar luke gonbidatu hitz horri zein zentzu eman ez baitzuen defentsarako aukerarik txikiena ere, nire aurretik joan ziren gizagaixo guztien paraderoak ezinago argi erakusten duen moduan.
|
|
Ezen, ustezko harritzarra tankera hartan erori eta ez zela txikitu ikusirik, ikusle batek eta bik eta hiruk programaren faltsukeria salatu zuten, eta biluzik, larru gorritan, sarreraren dirua itzultzea eskatu zuten. Hiru dohakabe atzipetu haiekin zer egin zuten ez dut dagoeneko oroimen garbirik, baina ez nintzateke oso oker ibiliko baieztatuko banu, hodi zabal ezkutu ba  tzuez baliaturik, halako gas mota hotz hotz bat bideratu zutela protestagileengana lekuko fidel gisa erabil dezaket nire ezker eskuko hatz txiki une harez geroztik izoztua, minutu eskasen buruan seko izozturik
|
utzi
zituztelarik, hitza ahoan dilindan zutela.
|
|
Ez zeuden noski lo, teleikusleak pentsa bide zuen moduan, ez; hilda zeuden. Eta zendu ubelduak erretiratu ahala, hain zen nabarmena harmailetan haiek
|
uzten
zuten hutsunea egizu kontu, irakurle, berrehun bat gizaki zein animalia erretiratuak izango zirela aise, gehiago izan ez baziren, non ezuste berri hura nola edo hala konpontzearren, panpinak jarri baitzituzten hildakoen eserlekuetan, txotxongiloak, kartoi harrizko tigreak edo putreak edota salamandrak, igel  tsuzko giza irudiak, pelutxezko hartzak, granitozko edo alabastrozko giza-enborrak, ma... Ordezkapen hark guztiak jakina, gastu erantsi bat ekarriko zion programa lehen ere sobera garestiari, esku-langile eta eskultore eta artistei eskaturiko lana ordaindu egin behar zitzaienez, eskuzabal ordaindu ere segur aski.
|
|
Barkatu, baina halaxekoak ziren gauzak. Eta dagoena errezeloaren erresuman
|
uzteko
zuhurtzia baldin badut, eta era berean, zenduena zeina, gehiegikerietan erori gabe, genozidiotzat kalifikatuko bailuke edozein irrati edo telebistako berri esatarik eta haien salketarena, ez da nahikoa froga eta ebidentzia ez dudalako, baizik eta niretzat ere, Euripides jakintsuak idatzita utzi zuena aintzakotzat hartuz, zuhurtzia delako benetako balorea. Baina nire uste izugarri hauek ez direla eldarnioak erakustearren, eta orain ere beti bidaialagun aldaezin izan dudan zuhurtziari eskua emanik, hitz bi soil soilik:
|
|
Barkatu, baina halaxekoak ziren gauzak. Eta dagoena errezeloaren erresuman uzteko zuhurtzia baldin badut, eta era berean, zenduena zeina, gehiegikerietan erori gabe, genozidiotzat kalifikatuko bailuke edozein irrati edo telebistako berri esatarik eta haien salketarena, ez da nahikoa froga eta ebidentzia ez dudalako, baizik eta niretzat ere, Euripides jakintsuak idatzita
|
utzi
zuena aintzakotzat hartuz, zuhurtzia delako benetako balorea. Baina nire uste izugarri hauek ez direla eldarnioak erakustearren, eta orain ere beti bidaialagun aldaezin izan dudan zuhurtziari eskua emanik, hitz bi soil soilik:
|
|
Halako infamiarik! Eta jarraian esan zuten horregatik erabaki nuela T. ko liburutegitik gehiago ez irtetea, kontzientziaren zama astunak, errutasunaren mamuak, ez zidalako nire herritarrekin bizitzen
|
uzten
, eta hantxe neramatzala, bolizko dorrean isolaturik, bizitzako azken hamar urteak, eta zeharo zoratzen hasita nengoela noski, nire hainbat ekintza burugabek argi eta garbi frogatzen zuen bezala. Faltsukeriaren gainean faltsukeria, irakurle.
|
|
Uste dut esana dagoela eta esana ez badago, birritan esana
|
uztea
ez da kalterako izango ni T. ko liburuzaina naizela, eta horrez gain baina betiere bigarren mailako jardun gisa, hainbat liburu argitaratzeko ausardia lotsagabea izan dudala, horrek, noski, nire buruari idazle izendatzeko eskubidea ematen ez didala badakidan arren. Banitatearen izana arintzearren, bat edo bat aipatzeari egoki deritzot:
|
|
Urduritasunak baretzen joan ahala baina minutu pare bat baino gehiago pasatzen
|
utzi gabe
, Otsotzarmendi jaunak, zurbil aurpegia eta itzal begiak, mikrofonoa ezpaineratu zuen kemen indarberrituaz; hain kementsu, ezen alkatxofa irensteko zorian izan baitzen, eta eskerrak prestu hurbildu zitzaizkion han ber bertan zeuden bi katamotz, bestela espasmo gorrien artean hilko baitzen aur  kezlea. Ofizioa ofizioa da, ordea, eta Otso  tzarmendi jauna datorezia ikusgarriz atera zen trantze larritik, gatz eta piper handiko grazia bat inprobisatuz, bertsolari batek egingo zukeen modu aparteko berean.
|
|
Ez genuen Deere jaunaren aprobaziorik behar izan. Txundi txundi eginda
|
utzi
gintuen denak gure jakintsuaren erakustaldi hotzak. Edurne Caterpilar bere jesarlekutik altxatu, eta biziro estutu zuen bere kontra, atzealdeko titiak nahigabe zanpatuz.
|
|
... eta Kandidok ez du bakean
|
uzten
ari zen Migel. Atzo bertan ere, Anjel komunean pixa beharrean zela, atea itxi zion Kandidok kanpotik.
|
|
Ziur nintzen, eta ez nekien nola parte hartu. Eta
|
utziko
ote zidaten parte hartzen. Kandido bakean uzteko eskatzen banien, beldurti bat nintzela pentsatuko...; ez, ez, jostorratza baino luzeagoa behar da gehienetan haria; baina egun hartan tamaina berdintsukoak nituen bai haria bai jostorratza.
|
|
Eta utziko ote zidaten parte hartzen? Kandido bakean
|
uzteko
eskatzen banien, beldurti bat nintzela pentsatuko...; ez, ez, jostorratza baino luzeagoa behar da gehienetan haria; baina egun hartan tamaina berdintsukoak nituen bai haria bai jostorratza.
|
|
Begiak ixteak beste mundu batean murgiltzen gaitu. Ireki  tzeak hausten digu, ordea,
|
utzi
genuena baino hobea aurkituko dugun itxaropena. Eta abeslariek Ego sum luze hura amaitu zutenean, ireki nituen begiak.
|
|
Ba, ni ez noa itsas-ertzera esan nion haserre. Zoaz zu, eta
|
utz
nazazu bakean.
|
|
|
Utz
ezazu Migel!
|
|
Lehengusinak
|
utzi
ninduenean, joko bera hasi nahi izan zuen Migelekin. Nire bihotza estutu zuen, eta gure amarena zabaldu.
|
|
Betaurrekoak puskatu nizkion, eliz atariko aulki gainean
|
utzi
zituen batean. Ni gainean eseri, eta kras!
|
|
Erretorea agertu zenean hilerritik zetorren, guztiok futbola
|
utzi
, eta berehala hurbildu gintzaizkion eskuan muin egitera.
|
|
Ezina zen arazoa gerorako
|
uztea
. Bustita nengoen eta, tira!, jende gehiago konprometitu behar genuen, norberaren erantzun beharra aho ireki hutsean lagatzeko.
|
|
|
Utz
ezazu Migel!
|
|
Lehen ere izebak berdin
|
utzi
zuen, baina ez nintzen ezer esatera ausartu.
|
|
Hirugarren urtea egitera zihoan elbarri bat egokitu zitzaidan gela hartan mahai lagun. Okertua, elbarria zuen eskuineko eskua, eta maisuak ez zion ezker eskuaz idazten
|
uzten
.
|
|
Anjel,
|
utz
ezazu gurutzea hortxe.
|
|
Nik begirada jaso dudan istant batean, Ruben goiko pisurako eskaileretan desager  tzen ikusi dut eta, ez bat eta ez bi, neure burua ere harrituz, Patxi bere horretan
|
utzi
, eta Rubenen atzetik joan naiz (beharbada Marierrauskinek gauerdian alde egiten zion printzearen antzera sentitu naizelako, eta orain  goan etsitzeko prest ez nengoelako). Jende artean nekez bada nekez aurrera egin(" Rakel, Karel...", entzun dut nire atzealdean), eta goiko barrako izkina batean aurkitu dut.
|
|
Sugea eta traidorea hi, emaztea ustel  tzen
|
utzi
, eta halako perla komunzulotik behera bota nahi izateagatik! Zain bat lehertuko ahal zaik, pistolero madarikatua!
|
|
(Aurreko hitzak idazten ari nintzela, esku bat sentitu dut mantapetik labaintzen, aurrena izterretan gora, hurrena ipurmasailetan laketua eta, azkena, nire plazarraren artekaren bila. Eta nik, nola esango nuke, idazteari
|
utzi
behar izan diot...)
|
|
Eta egia da orain alegera nagoela, baina egia da, halaber, leher kaka egina sentitzen naizela. Horregatik, aldizkaria aurreko eserlekuaren bizkarreko sarean
|
utzi
(Bruselan erosi nuena ere bertan ezarri, eta, Bilbora heldutakoan, biak ala biak ere bertan ahantziko ditut), koadernoa altzoan hartu, eta lo kuku bat egiten saiatu aurretik, Rubenek oparitutako argazkiak ikusiko ditut. Ahalik eta indartsuen egon nahi dut, gaur Teresarekin sekulako parranda egiteko; aldean daramadan arimari (aurkitu ninduenetik ez diot alde egiten utzi) primeran etorriko zaio, eta zer esa  nik ez, nire GMI ari.
|
|
Horregatik, aldizkaria aurreko eserlekuaren bizkarreko sarean utzi (Bruselan erosi nuena ere bertan ezarri, eta, Bilbora heldutakoan, biak ala biak ere bertan ahantziko ditut), koadernoa altzoan hartu, eta lo kuku bat egiten saiatu aurretik, Rubenek oparitutako argazkiak ikusiko ditut. Ahalik eta indartsuen egon nahi dut, gaur Teresarekin sekulako parranda egiteko; aldean daramadan arimari (aurkitu ninduenetik ez diot alde egiten
|
utzi
) primeran etorriko zaio, eta zer esa  nik ez, nire GMI ari.
|
|
" Kaixo, Rakel naiz. Orain ez nago etxean, baina zure izena eta telefono zenbakia
|
utziz gero
, neuk deituko dizut. Mila esker".)
|
|
zuzendu zaio Tom, kasik oihuka, karabana bat aurreratzen ari ginela. Abiadura muga nomás gainditzen duzunean, ezkutuan dauden poliziak sirena hots betean agertuko zaizkizu, eta hutsagatik jarriko dizuten isunak hilkutxa hotz baten antzera
|
utziko
zaitu.
|
|
Ezaguna al zaizu? Orain
|
utzi
egin behar zaitut. Cave of the Winds era jaistekoak gara, urjauzien azpira.
|
|
Baina jatekoa eskatu berria nintzela, ezustean, Ruben sartzen ikusi dut. Ez dut ukatuko hasiera batean deseroso samar sentitu naizela (nahiago nuen inork zer eskatzen dudan, nola jan edo zer
|
uzten
dudan ez ikustea), baina bidailagunen artean hautatu behar izanez gero, Ruben ez da aukeraketarik txarrena. Horregatik, mahai guztiak beterik zeudela ikustean, ez zait gehiegi kostatu nirekin bazkaltzera gonbidatzea, horregatik eta bera ere bakardadezalea delako, oso lotsatia dirudielako, gustuko dudalako.
|
|
Ba orain dela gutxi arte ezin izan dute harrapatu, hain zuzen ere Central Park en ezkutatua... Hori argitu didanean, Rubeni musu emateko gogoa etorri zait; baleki zer nolako lasaitua eman didan (ez, Mary Landford ez dago berak uste bezain gaizki); baina Karmelorekikoa hain gertu sentiturik, badaezpada ere musua biltegian
|
utzi
dut.
|
|
Dani berari" Gigantosoa da" atera zitzaion," ez nuen uste halako hotel batera aldatuko gintuztenik". Baina gero jakin zuenean parkinean ezin genituela fardelak
|
utzi
, eta dendak, eta hoz  kailuak, eta suak, eta... nonbait, segurtasun arrazoiengatik ez dute onartzen furgonetan ezertxo ere uztea, dena gure geletan sartu behar genuela, amorratzen jarri zen.
|
|
Baina gero jakin zuenean parkinean ezin genituela fardelak utzi, eta dendak, eta hoz  kailuak, eta suak, eta... nonbait, segurtasun arrazoiengatik ez dute onartzen furgonetan ezertxo ere
|
uztea
, dena gure geletan sartu behar genuela, amorratzen jarri zen. Baina, esan bezala, taldekideok pozaren pozez geunden eta ez zitzaigun gehiegi axola izan trasteak garraiatzea eta gure geletan partitzea.
|
|
nik ez nuen ezagutzen ez Juan Carlos Perez ez haren musika, baina atseginez entzun dut harik eta Boston bistatu dugun arte, izan ere orduan jendea aztoratu, eta pozaren pozez hasi baita furgonetatik bertatik argazkiak ateratzen. Eta Bostonera heldu, heldu gara, baina aurrera eginez, aurrera eginez, azkenean inguratu egin dugu, eta baita atzean
|
utzi
ere. Hasieran Boston hiri handia izango zela pentsatu dugu, eta ibilbide luzea egin genuela erdialdera heltzeko, baina hiria bistatik galdu dugunean jendea galdezka eta marmarka hasi da:
|
|
Nire ustez inportanteena maitatzeko dugun ahalmena kamusten ez
|
uztea
da zehaztu du Rubenek," kamusten" esatean eskuekin airean komatxoak marrazten zituela, eta maita  tzeko aukerak bilatzea segitu du niri begira.
|
|
Aurre  koan aipatu zenidan behin sagar betekada bat izan zenuela eta harrezkero ezin dituzula ikusi ere egin". (Nik esaten ahal nion berak duen lehorreriarako oso egokiak direla, osasunerako inondik ere donuts ak baino egokiagoak, baina ohi bezala katuak mihia jan dit...; ni lotsa  garri
|
uztearren
, edozer egingo lukee  la  koan nago).
|
|
c) Hartza: gaurko kanpina orain artekoak ez bezalakoa da, mendian sigi saga hedatzen den pistaren inguruan osatua dago, eta par  tzela ttikitan zatikatua; eta dendak munta  tzen ari ginela, basozaina etorri, eta hartzarekin kontuz ibiltzeko ohartarazi digu, batez ere denda barnean inondik inora janaririk ez
|
uzteko
. Gizonezkoak, umeen pare, taldeko emakumeak beldurtu nahian ibili dira eta ni ez naiz beldur izan, harik eta, afalondoan, dendara bakarrik erretiratu naizen arte.
|
|
Horra ba. Eta abokatuak aipatu duen gizontasunaren neurri horrek jarraitu du, erreakzionatu ezinik eta ahoa bete hortz zeuden abokatu, fiskal eta epaileari begira, kaxkarra izan behar du beraren lehen haurdun
|
utzi ondoren
, haurra ekartzea galarazi, eta, txeke baten kontsolamendu eskasarekin, andregaia bertan behera utzi zuen, zenuen momentutik. Ez al da hala, Billy Haurra?
|
|
Nik, esate baterako, egundo inori aitortu ez diodana azaldu diot (gaur inon ez da erlijioaz hitz egiten): Maritxu Teilatuko, Ekialdeko Erregeetan edo Olentzerorengan sinesteari
|
uzten
zaion bezain molde naturalean utzi niola nik Jainkoarengan sinesteari; horrekin batera adierazi diot, beharbada haur denboran asko errepikatzearen poderioz, Aitagurea edo Agurmaria bezalako otoitzak zentzurik gabeko zurrumurru baten antzekoak iruditzen zaizkidala (ez diot aitortu, alabaina, beharbada haur denboran Amabirjinaren garbitasun eta errugabetasun erabatekoak hainbeste nabarmen  tzeare...
|
|
Nik ere zeure alboan igaro nahi nuke gaurko eguna. Patxiri ohar bat
|
utziko
diot eta, ongi iruditzen bazaizu, taldekoekin zortzietan dugun hitzordura joan baino ordubete lehenago gera naiteke.
|
|
Bai, Teresak esan zidan lagun horrekin ezkontzekoa zarela...
|
utzi
diot airean, nire ahotik atera ez diren hitz hauek en  tzungo zituelakoan: " Ni ez naiz ezkontzazale, baina norbaitekin ezkonduz gero, zu aukeratuko zintuzket".
|
|
Higaduraz ari naizela, begien bistan geratu da Xavier eta Olgaren artekoa izan dela handiena. Goizean goizetik, senarra kopilotu eta emaztea furgonetaren atzealdean joan dira, denon aurrean agerian
|
utziz
elkarrengandik ahalik eta urrunen nahi zutela. Eta goizean goizetik, Olga betaurreko beltzak jantzirik ibili da.
|
|
Dabidek berak kontatu zidan hori guztia eta, egun batez, aita asaldatua nola joan zi  tzaion, burumakur eta errukarri, bi anaien arteko harreman horren berri ematera. Baina berria ematearekin aski ez, eta Karmelo jakitun jartzeko Karmelori tiro egiteko eskatu zion, zehatzago esanik, harreman hura bertan behera
|
uzteko
(lotsagatik, Josebari ezer ez esatea exijitu zion). Albistearekin gaizkitua, Karmelo egun batetik bestera desagertu zen eta herrian zabaldu ere egin zen ETArekin zerikusia izan zezakeela.
|
|
Albistearekin gaizkitua, Karmelo egun batetik bestera desagertu zen eta herrian zabaldu ere egin zen ETArekin zerikusia izan zezakeela. Dabidek, bestalde, sos batzuk aurreratuak zituen, uda partean Gernikako taberna batean egiten zuen lanari esker, eta Karmelok norabait alde egiteko beharra zuela eta,
|
utzi
egin zizkion. Eta Karmelo Montpellier-era joan, joan zen, eta ez zen gehiago itzuli.
|
|
Dabid! Dabid!", jarraitu zuen ahotsak, eta orduan
|
utzi
nuen.
|
|
Baina ez nintzen hil, eta harrezkero apenas hitz egin nuen Dabidekin(" Nik zurekin gura dut, baina
|
utzidazu
neska horrekikoa behar bezala amaitzen. Ez diot minik egin gura", errepikatzen zidan larrusendo hark, niri minik eragin ez balit bezala).
|
|
Hasiera batean, Dabid eta biok aski kanpinzaleak ginen, baina aurrena ertzain eta hurrena" luxuzko ertzain" egin ondoren, mendietako kanpinak alde batera
|
utzi
, eta eguzkitara jo  tzen hasi ginen, Mediterranio aldeko hoteletara gehienbat. Eta EEBBetan berriro ere kanpinetan nabilela, lehengo garai haietako tokiak datozkit gogora.
|
|
Goizean Rubenekin ibili naiz, eta Tomekin; arratsaldean, Karmelo ere hurbildu zait, eta Tom; afalondoan, azkenik, Ruben, Karmelo eta Tom izan ditut lagun. Badirudi ez diotela bidezkoa irizten neska bat bakarrik ibiltzen
|
uzteari
; badirudi Adela eta Estherren turismo sexuala ez dela oso arrakastatsu gerta  tzen ari...; badirudi, goizaldean Tomekin izan dudan ezustearen ondotik, adeitsu baino adei  tsuago agertu nahi zuela nirekin (txizestu izan naizen batean, komunera joan, eta, neskenean sartzearekin batera, Tom topatu dut, ispilu aurrean, ezkutatzen saiatu, baina nik istant batez argi ikusi dudan biboteorde bat prob...
|
|
Guztiarekin, sarrera bera baino harrigarriagoa irteera bera gertatu zen: dutxa bat hartu eta, hiria ezagutzeko geratu ginenean, denok oso bestelako itxura agertu genuen; Dan eta Tom salbu, denok dotore baino dotoreago azaldu ginen behingoz elastiko turistikoak alde batera
|
utzita
.
|
|
Tamalez bihar goizean bertan ostera ere kanpora alde egin beharra daukat. Su eten baten hotsa zabaldu da, baina oraindik ezin kaskopelatua bakarrik
|
utzi
.
|
|
Niri aukera bakarra bururatzen zait. Betiko moduan, zure mezua
|
utzi
ahal didazu, zure mezu, eman dezagun ofiziala, eta hori izan dadila berak entzuten duena. Eta gero, beranduago, baina Rakelek mezua entzuna duela ziurtatutakoan, ostera ere bigarren mezua uzten saiatu ahal zara, egiazkoa edo.
|
|
Betiko moduan, zure mezua utzi ahal didazu, zure mezu, eman dezagun ofiziala, eta hori izan dadila berak entzuten duena. Eta gero, beranduago, baina Rakelek mezua entzuna duela ziurtatutakoan, ostera ere bigarren mezua
|
uzten
saiatu ahal zara, egiazkoa edo. Zer iruditzen zaizu?
|
|
Hor zaudela jakitea, nire mezuak entzuten dituzula jakitea lagungarri gertatuko zait azken txanpari ekiteko. Bihar ere mezua, éxcusez moi, mezuak
|
uzten
saiatuko naiz.
|
|
Danek doi batean itxaroterik ez ote zuen galdegin dio, baina Adelak ezetz erantzun, oso larria zela eta, gainera, txorakeriarik ez egiteko, bestela berak ongitxo dakiena egingo duelako... (Adelaren ezusteko erreakzio horrek oraingoan ere harri eta zur
|
utzi
gaitu).
|
|
noiz lehor noiz heze, noiz egutera noiz ainube, noiz bero noiz hotz... Horixe sentitu dut, behinik behin, azken egunotako basamortua atzean
|
utzi
, eta uraren festa den Yosemite parkean sartu garenean, ibaiak, ur jauziak, aintzirak eta abarren abarra ikustean. Baina parkean barrena furgonetatzen Danen hitzetan ari ginela, denok harriturik eta hunkiturik ikusi ditugu, oihanaren hedadura handi batean, sute baten hondakin ikusgarriak.
|
|
Allô, Dabid, Rakel naiz eta ongi nagoela esa  teko deitzen dizut, eta Karmelori ni gehiago ez zelatatzeko eskatzeko.
|
Utzidazu
lasai ibiltzen, aske ibiltzen. Orain ere kontrolpean eduki behar al nauzu?
|
|
Gaurkoa da Rubenek eta biok dendan igaro ahal izango dugun azken gaua. Bihartik aurrera hotelean egin dugu lo, baina seguruenik Adela eta Estherrekin batera, zeren Luisek ez baitigu egunero gela libre
|
utziko
... Nork esan behar zidan gaua dendan igarotzea hotelean baino nahiago izango nuela?
|
|
Edozein modutan, egun gutxi geratzen zait eta ez dut eman nizun berba jango. Horregatik, jakizu egia dela, goizean, basoan Rakel eta Ruben atzean
|
utzi
ditudala, baina aldi berean jakin behar duzu Tomekin itzuli naizela. Bai, badakit zuri ez zaizula inporta, baina ez nago lasai birigarro horrekin.
|
|
Ez dakit, Dabid, ez dakit, baina gizon horrengandik ez dut ezer onik espero. Baina tira, ez arduratu, eta
|
utzi
dena nire esku. Ez ahantzi bihar San Frantziskotik, edo harantzean, deituko dizudala.
|
|
Eta berari ezertxo ere aipatu ez badiot ere, gaur burutazio txoro bat izan dudala: San Frantziskora bidean, San Joakin haran mugagabe eta fruta arbolez betean barrena gentozela, hango fruituen ugaritasuna eta lurraren emankortasunaren ikusirik, bururatu zait pilula hartzeari
|
uzten
ahal diodala, eta patuaren esku utzi ni haurdun geratu ala ez. Polita litzateke bidaia honetatik halako opari batekin itzultzea.
|