Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2000
‎Amaiera ez da beti beharrezkoa, baina egitea komeni da, albistea oso luzea denean. Amaierak elementu finko bat eduki behar du (zer) eta bestea aldakorra izan behar da (nor edo non), noiz galdegilea bazterturik, hots, aipatu gabe utzi ahal dugularik.
2001
‎Ura. Kontuan hartu behar genuke ezen, 70 80eko hamarkadetan, perfumeen moda Poison edo Opium bezalakoen zalea zela, nolabait esateagatik usaimena ase utzi ahal duen usainak, alegia: loredunak eta espeziadunak.
‎– Nazkatuta nago oraintxe, Markos. Neurri batean anabasa honek lasaitu egiten nau, orain bai baitaukate nahi zutena eta behingoz bakean utziko ahal naute!
2002
‎Aizak hi, hilotz gor eta mutu hori, ergelkeria besterik ez dioan aldarrilari hori: itsu utziko ahal haute Siria jainkosak, sorturiko ororen ama unibertsal ahalguztidunak?, Sabadio jainko sainduak, Belonak. Idan bere Atisekin bizi den amak?, eta Venus erreginak, bere Adonis lagun duela?, niri denbora luzez irain egiteagatik bufoi bati dagozkion txantxez. Zer uste duk, zoro horrek, jainkosari abere oldartsu bat eskain diezaiokedala, ala?
2003
‎lege natural eta aldaezina da, hil eta gero gurasoek seme alabei utzi behar dizkietela euren ondasunak; lege naturalen taldean sartu ohi da beste hau ere: nork bere ondasunak xedatu ahal ditu testamentu bidez. Lehenengo legeari norainoko mugagabea emanez gero, aitak edo amak ditu bere ondasunak xedatu, eta, kontrara, bigarrena gehiegi zabaltzen bada, eta gurasoei euren ondare osoa xedatzeko askatasuna ematen bazaie, aitak edo amak jarauntsirik gabe utzi ahal ditu seme alabak, are gehiago, mantenu barik ere utz ditzake, den dena arrotzei ematen badie.
2005
‎Lizentzia edo arrazoi zuzenen bat dela-eta erregistratzaileak Erregistroa utzi ahal duenean, aldian aldiko erregistratzailea izango da erregistratzaile horrek Erregistroaren hiriburuan, probintzian edo probintzia mugakideen erregistro barrutien barruan izendatzen duena, baldin eta izendatutakoak hori onartzen badu. Bestela, Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du, ordezpen zerrenda gogoan izanda, edo, horrez landara, erregelamendu honetan xedatutakoa kontuan hartuta.
2007
‎76): adierazpen zientifikoek arreta ipintzen dieten beste ezagutzei; ezagutza zientifikoaren forma eta edukiak kritikara irekiak diren; adituen eremu sozial eta instituzionala nola organizatua den. Irakurketa honek agerian uzten ahal ditu, besterenartean: zientzialarien erreflexibitate falta; zientziaren erregulazio politikoan biltzendiren interes desberdinen arteko konplizitatea; ezagutza desberdinen mailaketaketa lehenesteak (Wynne, 1995).
‎Nahitaezko oinordekorik ez balego, kopuru hori are handiagoa izan liteke. " Ondare solidarioa dohaintza bat da, pertsona batek uzten ahal duen herentzia osoaren erabilera libreko herenaren parte dena" Epe luzerako erronkatzat hartzen dut zure lana, espainiarren %23k baino ez baitu testamentua egiten. Hala ikusten duzu?
‎Edan bitartean, mahai gainetan banaturik zeuden platerei erreparatu zien Migelek, eta inon ez zuen arrainik ikusi. Lehendanik oharturik zegoen, eta sinetsezina egiten zitzaion; itsasoz inguraturik oro, nola uzten ahal zuten bildu gabe hainbertze elikagai. Ez zuen konprenitzen, eta bere lagunari egin behar izan zion galde.
2009
‎Nabigazioa hasitakoan, horrek dirauen bitartean eta bidaia amaitu arte, kapitainak hurrengo kasuan bakarrik utzi ahal du tripulazioko kidea lehorrean edo itsasoan: delitu batean errudun izateagatik, pertsona hori espetxeratu eta agintari eskudunarengana eraman behar denean lehenengo sarrera portuan; halakoetan, kapitainak nahitaez eraman behar du itsasgizona agintariarengana.
‎Saltzaileak epailearen zainpean utzi ahal ditu gauzak, erosleak ez baditu garaiz jasotzen.
‎Taldea ongi aritu da, eta zortea ere alde izan dugu, aurkari nagusiak, Eldak, puntu bat utzi baitu Vicar Goyaren kontrako partidan. Europan ere ari bazara gerta daitezke holakoak, eta edozein pistan uzten ahal duzu puntu bat. Guretzat nahiko eroa izan da azken hilabetea Txapeldunen Ligarekin eta ABF ligarekin, baina ez zaigu hori gertatu, eta kontuan hartzekoa da.
‎Ez, ez, nik ez diot jujamendu txarrik ekarri nahi, neska oraindikan gaztia da, eta erran behar dena, aski graziosa, baino ni haren ama izan banitz, segur ez zela horrela turnatuko. Zer nahi duzue, gurasoak berak gisa hartakoak izandu ditu, apartatu eta haurra hemen utziz ahal zuten urrunena joanez, funtxik gabeko jendeak, zer!
2010
‎Arazo horiek lehenago uzten dutenen artean kontzentratzen dira; beraz, DBHko lehen zikloa uzten duten ikasleen% 60k diziplina arazoak ditu edo izan ditu. Txostenak erakusten duenez, adierazle horiek guztiak lehen eta bigarren hezkuntzako hezkuntza fase guztietan agertzen eta metatzen dira, nahiz eta eskola porrotaren prozesua areagotu egiten den derrigorrezko bigarren hezkuntzan, ikasleek ikasketak utzi ahal dituztenean legez (16 urtetik aurrera). Eskola publikoan, DBHra pasatzeak ikastetxez aldatzea dakar, eta horrek irakaslearekiko harremana aldatzea dakar.
2011
‎Lurrin merkea, ordea. Laino azpian dauden iruindarrak eta bisitariak konorterik gabe uzten ahal dituen kolpe baten gisako lurrin merkea. Sudurreko mina eragiten duen kolpea.
‎EAJren izenean Ramuntxo Camblongek dio «biziki untsa» dela, «berri ona da».Euroaginduaren aurkako kolektiboaren izenean Francis Charpentiek lau puntu ezberdinetan banatu du haien balorazioa. Lehenik eta behin «oso pozik gara irabazitakoaz, denek genekielako Daniel Dergik bizitza uzten ahal zuela bertan». Garaipenean «mobilizazioak bere pisua» izan duela azpimarratu du.
‎— Zer, apoak hola hiltzen dituzu? Uzten ahal zenuen bizirik, eta otoizten zaitut ene lurrean ez diezadazun hil bertzerik! Nahi badizkidazu zenbait ekarri bazterretarik, esker deraukezut.
‎Orain, bederen, xori ttipiak ohartuko ahal dira etsaia dutela etxean, eta gosez hiltzera utziko ahal dute bere kume maiteen galtzailea. Zuzen baizik ez litzateke.
‎Testuinguru horretan Pedro Marik bereak eta bost egin behar ditu liberalen artean, bizirik aterako bada. Horretarako eragozpenik handiena hizkuntzarena da, euskara baita bere benetako nortasuna agerian utzi ahal duen gauza bakarra. Aukera bat baino ez du:
2012
‎Korronte nagusietatik aparte samar, pelikulaz pelikula berezko ikuskera eraikitzen ari da Wes Anderson zuzendari estatubatuarra. Horrelakoetan gertatu ohi den moduan, haren filmek muturreko erreakzioak eragiten dituzte, baina nekez uzten ahal dute inor hotz. Komikigintzaren estetikatik oso hurbil, plano bakoitza kolorez eta ikonoz betetzen ditu Andersonek, eta pop kulturaz eta surrealismoz blaitutako irakurketa ezin bereziago eskaintzen.
‎Horrela, erosotasun sentsazio bat sortuz joan zen, non denok maila berean geunden, nahiz eta eginkizun desberdinekin: ikusleoi gauza gutxi eskatzen zitzaigun, inoiz ez besteen aurrean agerian edo urduri utzi ahal gintuztenak, eta beste ikusle guztiek ere gauzatuko zituztenak; kolektiboa zen gure ikuslego lana. Bitartean, antzezleek antzezle izaten jarraitzen zuten, nahiz eta hurbiltasun batean kokatu.
‎Argazkiarekin egin beharrekoaz ez zeukan zalantza handirik. Utzi ahal zuen, noski, Cocoren gelan bertan, eta hara gidatu gero Lalande Biran. Baina Coco une batetik bestera itzul zitekeen oihanetik.
2013
‎Deus gutitarako. Uzten ahal gintuzten larruazalik gabe; horrek ez zigun indarra berretuko. Luze gabe, komitrea bera ikusi genuen, marinel tropa baten buru, arbolaren inguruan bela nagusiaren soketatik tiraka.
‎Lurrean barreiaturik dauden paperak biltzeari lotu zaio, banan banan, presarik gabe. Ez daude denak behar zuten ordenan, baina antolatze lan hori geroko uzten ahal du. Bertze egiteko bat, ez azkena, Sarako lehenbiziko egunetarako.
‎–Eta gero, bueltan zatoztenean, ahizpa bat edo bi utzi ahal dituzue nirekin; eta ausartuko nintzateke esatera negua amaitu baino lehen senarra bilatuta izango diedala.
‎Justinianok kontrakoa defendatu arren, testuek ez zuten barne koherentziarik gai honetan. Alde batetik, Julianoren testua zegoen, Digestora bildutakoa (1, 3, 32), eta horren arabera, ohituraren eta zuzenbide idatziaren oinarria herriaren onarpena zen, eta, ondorenez, ohiturak indarrik gabe utzi ahal zuen aurreko legea. Beste alde batetik, Kodearen testua aipa zitekeen (8, 52, 2), eta bertan Konstantinoren araua jaso zen; horren ariora, ohituraren agintea ez da hedatzen arrazoiarekin edo Lex deitutakoarekin bat ez datorren kasuetara.
‎Goiz goizik, biak elgarrekin zeuden, jangelan. Gosaltzen ari zirelarik Etxehorik galdatu zion bere axuantari: Orduan atzeman duzu enigma. Atzeman, ez oraino ez, baina azkenean osatuko Uzten ahal duzu lan hori, egin dudalako. Ongi, bertzenez ni lotuko banintzaio enigmari laster argituko nuke. Eta zer dira hitz horiek. Hau atzeman dut, entzun.
2014
‎Merkataritza Ganbera ez da oraino gai errateko dirutan zer heinetarainoko makurrak izan diren. Enpresek txostenak gaur arte uzten ahal zituzten. Segur da laguntzek ez dutela dena estaliko.
‎Espainiar agintariak ohartu berri omen dira Kataluniako burujabetasuna ez dela Artur Masen tema bat, ezta Oriol Jonquerasen edo David Fernandezen apeta ere, baizik eta herritar askoren nahi kolektiboa. Eta burujabetasuna ez dela buruzagi batzuen kontua ohartuta, burujabetasunari bultzada eman dion erakunde sozialaren kontra jo nahi omen dute orain, ANCren kontra, noiz eta Signa un vot per la independencia kanpainak burujabetasunarekiko herritar katalanen atxikimenduaren neurria agerian uzten ahal duenean. Ez omen doaz buruzagi bat edo batzuen kontra nahiz Carme Forcadell espetxeratua izateko aukeraz ere mintzo den..., baizik eta gizarte katalanaren parte handi baten babesa duen elkartearen aurka.
‎–Bakean utziko ahal gaituzte! Pertsonak gara, ez pertsonaiak.
‎Eta besteetan ferreta eta pegarra hutsak. Emaztea garbia eta langilea da, etxeak beldurrik gabe urtea uzten ahal du jitera, urrun eta aitzinera so egiten duenik baitu buru. Holako bizia ez da parabisuan baizik finitzen ahal.
‎Bazkaria zuten azterketa osterako, jatetxea hartuta, Bilbon bertan, baina ordu bi baino gehiago falta oraindik. Imanol Sarasuak esan zuen bere etxean utzi ahal zituztela gauzak, karpetak, liburuak, eskuetan erabili behar ez izateko arratsalde osoan, gau osoan, hartuko zituztela beste egunen batean, ez zituztela asko behar orain.
2015
‎Hiria asko kanbiatu dela berretsi du. Auzoa bera ere ikaragarri, lehen alabak kalean jolasten zirela gogoratzen du, lasai uzten ahal zituztela haurrak bakarrik. Garai batean auzoan denek ezagutzen zutela elkar, anitz gurutzatzen zirela; orain lehengoak bakarrik ezagutzen ditu.
‎eta erabakia guztien gogokoa izango litzatekeela. Eta nahi ez badute ere, niretzat pozgarria litzateke berorren aitatasunak haiek alde batera uzteko ahal duena egitea. Ez zait errazago egiten pentsatzea berorren aitatasunari berriro men egitera eta berriro hastera etorriko direla, berorren heriotza bilatzera baino.
‎Osasunean kalte handia egin dit, eta horrela, tentaldia izango da, arima libreago geratzen dela iruditzen bazait ere; negozio garrantzitsu eta premiazko bat duenaren antzera da; gainerako gauzak laster batean amaitzen ditu, beharrezkoentzat duenerako oztopo izan ez daitezen. Eta horrela, gauza batzuk ahizpek egiteko utzi ahal ditudanean, poz handia hartzen dut, nolabait nire eskuz hobeki egingo balira ere; baina helburu horrekin egiten ez direnez gero, Haren Maiestateak betetzen du falta hori, eta zenbat eta gehiago saiatu gauzetatik aldentzen, probetxu handiagoa izaten dut nik neure barnean. Hau argi ikusi arren, batzuetan ez naiz saiatzen behar adina, eta egiaz kaltea sentitzen dut eta kasu honetan askoz ere gehiago saia naitekeela eta hobeki izango nintzatekeela.
‎Ulertu eta ikusi gabe ezer pasatzen ez zaion Jaun eta Senarra duzue. Eta horrela, gauza oso txikiak izan arren, haren maitasunagatik ez utzi ahal duzuena egin gabe. Haren Maiestateak sarituko du; egintza hartan jarri zenuten maitasuna baino besterik ez du begiratuko.
‎Irudi bat sortu da joskera horretatik, edo hobeto esan, ikonografia bat sortu da, praktiken artikulazio eta zentzuaren konfigurazioa. Mursegok berak egin edo halako moduan topatu ote duen alde batera utzi ahal dugu, eragiketa berbera da eta. Kantaren asmoa ez da eusnob hori hedatzea, ez da identitate haren alde egitea, kontrakoa esan liteke, baina, hala ere, jende klase bat atondu eta aditzera eman du, zein izango dira ondorioak?
‎http://www.vanidad. es/ belleza/ flequillos por veni [eskuratze data: 2014/05/28] Parodiak, berriz, aipatu gabe utzi ahal ditut, aski ezagunak dira eta.
‎Berriz ere odola ematen da Aiherrako Herriko Etxera joanez, uztailaren 13an, astelehenarekin, 15:00etatik 19:00etara eta uztailaren 15ean, asteazkenarekin 8:00etatik 12:00etara. Odol eskas gorrian baitira, osagarri onean direnek pentsa dezatela jestu ttipi batek emaitza onak uzten ahal dituela. Ongi etorri odol emaile guziei!
2016
‎Nola zitekeen esperientzia horiek hain luzaz sekretuki aitzinera eraman izatea, eta debekatu zituzten ordutik izaki berri horien ahalmenak gehitu izatea ere? Baldigarria zen ikustea haien benetako itxura, gizakiarena baizik ez zelako eta hori beldurgarria ager zitekeen, balizko lurrikara batek jendeen artean libro uzten ahal zituelako, nehork ohartu gabe nor egia, nor kopia.
‎Jakina, inork ez zuen Sternek baino gehiago sentitu norbera izateko askatasunaren premia. Zeren dohain inpertsonala duten idazleak dauden bitartean, modu horretan Tolstoi batek, esate baterako, pertsonaia bat sortu eta bakarrik utzi ahal gaituelarik pertsonaia sortu berri horrekin, Sternek beti egon behar du presente gure arteko harremanetan laguntza emateko. Gutxi edo deus ere ez litzateke Bidaia Sentimentalatik geratuko, baldin eta Sterne bera deitzen dugun guztia liburutik aterako bagenu.
‎Aitzinean Labrit xakurra zaunkaka, ondotik dituela etxaldeko mutila eta neskaren aita amak. Ama kexu: Baina nolaz uzten ahal duzu haurra errekan jostatzera. Bero egiten din, egun ez dun hoztuko!
‎Ama kexu: " baina nolaz uzten ahal duzu haurra errekan jostatzera?" Gilen lasai: " bero egiten din, egun ez dun hoztuko!" Gibeleko atetik Josefina atera zen:
‎Georges VI hil zelarik, arras gaztea, 57 urtetan, Elixabeten aldia jin zen eta geroztik beti hor da. Artetan han edo hemen aditzen da bere seme zaharrenari uzten ahal lukeela bere kargua bainan ez omen da aparantziarik ere hortarik ari!
‎Haur Eri elkartea, Baionako ospitalean diren haur erietaz arduratzen da. Sartzea urririk da, ateratzean bakotxak nahi duena uzten ahal du elkarte hunen alde.
2017
‎Euren bizia arriskuan jarri ere egin zuten, gainera. " Ekintza ondo irten zitzaigun, eta ahalegina egin egin nahi izan genuen, nahiz eta tentsio handiko kableak frijituta ere utzi ahal gintuen".
‎Galtzen nuen burua, ero bilakatzen nintzen. Ez zen nire falta, bortxatua nintzen. Bortxatua zinen bai, nahi baduzu uzten ahal dugu kondaira hori. Ez, behar dut segitu hain itsusia delako eta, horrela, kanpoaraziko dut deabrua nire burutik. Egin ezazu orduan, hobe bada zuretako. Geroxago torturatzen nuen, nire buruari erranez bortxatua nintzela, egiten nuen gero eta aiseago.
2018
‎Pua! Matxino horiek utziko ahal zaituzte halako batean bakean!
‎– Utziko ahal naute! –eta sendo hartu nuen arnasa.
‎Ostia, bakarrik utzi ahal gaituzue?
2019
‎izenpetze horren karietarat, Europa batuaren kontrakoek alimaleko gezurrak hedatu dituzte. Hala nola erran duten Frantziak Alemaniari uzten ahal lukeela bere Ipar Ekialdeko zati on bat, Alsazia besteak beste. Bai eta Nazioarteko erakunde nagusian, Frantziak baitu bere alkia segurtasun batzordean, alki hori partekatuko duela Alemaniarekin.
‎PPren aldiko ministro ohia da Eduardo Zaplana, preso dago ustelkeria egotzita, leuzemia dauka, eta arriskuan ei du bizitza. Libre uzteko eskatzen ari da hainbat eragile; haietako askok ez dute neurri bera nahi euskal preso erientzat.Espainiako Zigor Kodeko 91 artikuluak dio gaixotasun larri eta sendaezina duen preso baten «bizitza arrisku nabarian» badago baldintzapean aske utzi ahal duela epaileak edo auzitegiak. 2012an Auzitegi Nazionalak Josu Uribetxebarria Bolinaga euskal presoa baldintzapean libre utzi izanak, zeukan minbiziagatik, bizi itxaropen laburra iragarri zioten?
‎bere gobernuan parte hartzen dutenak baino ez ditu bere artera biltzen. Unibertsalitate abstraktoak, berriz, nazioarteko zuzenbide publikoak ezagutzen dituen aktore bakarren, hots estatuen esku uzten ahal ditu komunak: estatuek konfiska ditzaten bide ematen du.
2020
‎«Sormen handia duena edo erronkak gustuko dituena hasi daiteke maila altuagotik. Bestela ez; frustratzen ahal zara, eta porrotarekin alde batera uzten ahal duzu. Onena emaitza baikorrak lortzea da».
‎Hereneguneko norgehiagokan aurpegi ona erakutsi arren eta ia hogeita hamar minutuz Bartzelona ahalguztidunari aurre gin ostean (9 puntuko errenta izatera heldu ziren Mumbrurenek bigarren laurdenean) logika eta “blaugranen” fisikoa nagusitu ziren. Pesicek partidu bakoitzean lau jokalari 12ko deialditik kanpo itzi ahal ditu eta Mirotic izan zen horietako bat (luxua da hori egitea). “Beltzezko gizonak” Joventut eta Teberiferen aurka gertatu bezela barruan duten guztia kantxan laga zuten baina alferrik izan zen eta final erdietara zituzten aukera apurrak desagertu ziren.
‎–Gu ez gara drogazaleak, tio, ea jabetzen zaren. Gura dugunean utzi ahal dugu.
‎Bakarrik utzi ahal gaituzu, Paul?
‎Chastity Belt, momentu bat utzi ahal gaituzu?
2021
‎Eta ikusi zituelarik Floridek hain minduak gizonaren bisaia eta begiak, non munduko larruazalik ederrena sua bezain gori ageri baitzen, eta behakorik goxo eta atseginena hain izugarri eta sumindu, bihotzean eta begitartean izarniatzen zuen su biziki kiskalgarri bat iduri zitzaion; eta sumindura hartan, gizonak bere esku azkar eta ahaltsu batekin hartu zituen Florideren esku delikatu eta ahul biak. Baina Floridek, ikusiz defentsa orok huts eginen ziola, eta, oinak zein eskuak gatibu izaki, ez zuela ihes egiteko modurik, eta are gutiago bere burua babesteko, ez zuen erremedio hoberik kausitu ezpada bilatzea ea gizonarengan ba ote zen oraino lehen amodio haren errorik batere, zeinaren ohoretan uzten ahal zuen alde batera bere krudeltasuna; hortaz, erran zion:
‎bazter uzten ahal zaituztet.
2022
‎Jainkoari gorazarre egiten diot, jauna, atsegin izan zaiolako zuk eneganakoa galtzea, hain baita arina eta ahula, ezen gizonen manupean hartu edo uzten ahal baituzu. Ene aldetik, ez diot nehoiz baimenik eskatu ez nagusi andereari ez senarrari, ezta ene buruari ere, zu maitatzeko; zeren Amodiok, zure edertasuna eta onestasuna lagun, halako indarra ukan du enegan, non ez baitut bera ez bertze jainko edo erregerik ezagutu.
‎Errespetatuko ahal dute, behingoagatik, herritarren gogoa. Poz hau legez kontrakoa bada ere, utziko ahal dituzte bakean. Ez ahal dio inork helegiterik jarriko erabakiari.
‎Ur handia xehatua zen, erreketan ere baziren ulertezinak ziren desmasiak, mututurik egoten zen nola holako zirripa txar batek potxa uzten ahal zuen manera horretan biluzirik, arraildurik, hondoa karraskatua, nola handitasun horretako arrokak eramaten ahal zituen halako distantzia batzuetan. Baziren ur handian betidanik ezagutu etxola baten heineko harkaitzak ez baitziren ikusten beherago ere, lauzpabost kilometrotan bederen.
‎Armak utzi ahal dituzue?
2023
‎" Ikuskariak enpatia handia erakutsi zigun. Guk azaldu genien konponbidea erraza dela, haurrak Elizondora eramaten dituen autobus berak uzten ahal dituelako gure ikasleak Iruritan; jangela ere bada han", kontatu du Oteitzak.
‎«Alde nabarmenak daude soldatari eta lanorduei dagozkien puntuetan, baina baita patronalak hitzarmenean erantsi nahi zuen klausula batean ere: funtsean, puntu horretan esaten dutena da, egoki ikusten duten unean, bertan behera uzten ahal dutela hitzarmenaren aplikazioa. Horrek bidea ematen die patronalei erabakitzeko noiz aplikatu nahi duten hitzarmena eta noiz ez».
‎Alde egitea erabaki du Daliak, eta alaba hartu du etxerantz, koinatari entzun behar ez izateko: ea zelan utzi ahal duen kalean alaba beste neskekin berbetan, mutilekin ere berba egin dezakeela eta ez zaiola komeni, alferrik galdu daitekeela. Domekaro domekaro.
Uzten ahal dugu hemen elkarrizketa, mesedez?
‎India sorpresaz beteriko lurralde bat da. Hango jendeak, hango kulturak, aho zabalik uzten ahal zaitu edozein mementotan. Kalarippayattuarekin ere berdina gertatu zitzaidan.
‎• Gobernadore Zibilek ezin izango zuten Udalburuek hartutako erabakiak bertan behera utzi eta, ondorioz, bakarrik aurkaratu eta bertan behera utzi ahal zituen Udalbatzek hartutako erabakiak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia