Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 139

2000
‎Egiaztatu nahi izan zuen eta testinfaliblea egin. Tradizioak diosku apezak badutela bide bat jakiteko nor den sorgina: meza ondoan, aldarearen gainean liburua zabalik utziz geroz, elizan dauden sorginakparalizatu bezala gelditzen dira, ezin mugituz. Hori egin ziokeen superioreak* Marcosi, eta testak positibo emanik, berehala bota zuen frailea komentutik.
‎Su etenaren aurretik atergabeko prediku sorgorgarrian aritzen zitzaizkigun denak, esanez: armak utziz gero, su etena emanez gero, dena izango da posible, edozertaz hitz egin ahal izango da, edozer konpon liteke; beraz... zertarako luzatu! Orain, ETAren su etena eta urtebetera, hurbilketa egin digute preso politikooi.
2001
‎Gero argituko dugu zehazkiago berbaitango gauzak ezagutzeko ezintasuna. Begiespenaren baldintza subjektiboa alde batera utziz gero, ezin da gauzen ezaugarririk ezagutu a priori. Espazioa ez da gauzen ahalgarritasunaren baldintza, baizik eta agerpenen edo objektuen ahalbidearen ezinbesteko baldintza.
2002
‎Kanpoan utziz gero, euri eta hezetasun ugari behar da oxidoak erabat estal dezan.
‎Altzatik San Markorako eta Txoritokietarako bidean bada, Bordaxar baserria atzean utzita gero, puntu bat, non bidea bitan banatzen den: eskuinekoak Txoritokietako gainera jotzen du, ezkerrekoak San Markora.
2003
‎Iduri luke menturaz populuen autodeterminazio eskubideak nazionalitateen printzipioa gainditu duen unetik hona, mundu osoko bakearen oinarriak finkatuak ditugula eta, eskubide horren aplikazioa Nazio Batuen Erakundearen kontu utziz geroz, gaurko mundua bide onetik daramagula.
‎Nitaz beste bat liteke ordea Euskaltzaindiaren Jagon Sailak galdezkatu behar lukeena, aipatuko ditugun gaiez. Herenegunez geroz, hots, laurogei urteak bete dituenez geroztik, bere kargu orotarik erretiratu baita Roger Etxegarai kardinalea eta menturaz gertatu baitzaio, beste kargudun batzuei bezala, kargua utziz geroz mihia luzatzea edo bederen elea askatzea. Baluke ziur zer konta.
‎Politikazko eskuliburu klasikoetan gobernu ezberdin motak bereizten ziren, bakarraren, zenbaitzuen ala herriaren eskuetan boterea emaiten zen arabera, hots, monarkia, oligarkia, demokrazia bereiziz; are, hiru aginte modu klasikoei eratxikitzen badiegu laugarren aginte modu bat, azkena eta menturaz orotarik txarrena, erran nahi baita Burokrazia, bazter guztietan sartzera utziz geroz belar gaiztoak bezala hedatzen dena eta maiz izenik gabeko izurrite anonimoa bilakatzen, ez gara horrengatik nehoiz aterako boterearen kontzepzio gaiztoenetik.
‎Kasu horietan, ezinbestekoa da osasun kontrola normaltasunera itzultzeko. Tentazioa urte osoan Hala ere, adituek gogorarazten dute Gabonak alde batera utzita gero eta maizago jaten direla. Opor horiek parentesi bat besterik ez dira urtean zehar aurkezten diren dozenaka jai eta salbuespenetan, eta gehiegikeriak dira luzaroan gehiegizko pisua eragiten dutenak.
2004
‎Ikuspegi neoliberalarentzat, merkatuen zenbait hutsegite (monopolio naturala, kanpo ondorioak, ondasun publikoak...) alde batera utziz gero, merkatu libreetandagoen lehiak segurtatzen du, berak bakarrik, berez, eta alde guztietan, interesindibidualen eta interes orokorraren arteko lotura hertsia eta berehalakoa. Boteredesberdintasunik eta instituziorik gabeko mundu honetan espazio sozioekonomikoaeremu garden eta neutro moduan agertzen da, momentu guztietan autorregulatzekogaitasuna duen merkatu baten gidaritzapean.
‎Zulo handi samarrak dira, igual beste eskarabajoren bat ari da kirri karra hor. Hori dena, ondo utziz geroz, fumigatu egin litzateke."
2005
‎«Paretako zuloak kontatu eta izenak jartzen gaur, bihar eta beste egunean». Alberdik berak aipatu digunez, 22 orduz bakean utziz gero litzateke, baina funtzionarioen jarrera kontuan hartu behar da: «Etortzen bada egun txarragaz... izorrai!».
‎Koronelak jesarrita maleta mahai gainean jarri, konbinazioa sartu, ireki, eta orri multzoa atera du, maleta itxi eta lurrean bere ondoan uzteko gero.
2006
‎Air Madrid konpainiari txartelaren zenbateko osoa itzultzeko eskatzea edo beste edozein hegazkin konpainiaren hegaldi alternatiboa egiteko eskatzea. Kasu jakin batzuetan, eta distantziaren arabera, Europar Batasuneko araudiak hegazkineko bidaiariei konpentsazioa eta laguntza emateari buruz ezartzen dituen konpentsazio ekonomikoak, ontziratzea ukatuz gero eta hegaldiak bertan behera utziz gero edo asko atzeratuz gero. Ukituek frogatzen ahal dituzten kalte galeren kalte ordainak.
‎Fakultateko kafetegira jo genuen beraz. Toki serioa, tontakeriak egiten zebiltzan gaztetxoak alde batera utziz gero. Egoera nahasi eta susmagarrietarako biderik ematen ez zuen tokia zela esan nahi dut, ni ebakia eta zu garagardo bat hartzen geundela.
‎Ona izatearen propietatea identifikatzeko sentimendu morala ezinbestekoa da, Humeren ikuspegiaren arabera. Ona izatearen propietatea zertan den jakin al dezakegu sentimendu moralak bazterrean utziz gero. Moralki sentitzeko era aldatuko balitz, propietate edo balio moralak aldatuko al lirateke?
2007
‎Green Alliancekoek emandako zifretan, berogailuetan ezkutatzen da energiatan xahutzen dugun dirutzaren parte handi bat. Britainia Handiko zifretan, garraioak alde batera utziz gero, gastatzen den energia guztiaren %76 bizilekuak eta lantokiak berotzeko erretzen da. Etxeetako energi fakturaren %90 kalefakzioak, ur beroak eta sukaldeak eragin dute.
‎Aipatutako maila hauek erabat erlazionatuta daude; ezinezkoa izango litzateke horietariko bat ulertu nahi izatea besteak alde batera utziz gero: bizitza eta gorputzaren definizioa; izaera kolektiboa kontrolpean izateko erabilitako estrategiadiskurtsiboak; eta, azkenik, subjektibazioaren prozesua.
‎Baina arazoa sortzen da erarik gabeko bizitza, hau da, zoea ekoizten saiatzen denean. Biosak testuingurua eskatzen du eta ezinezkoa izango litzateke bere izaera ulertzea, testuinguru hori alde batera utziz gero. Zoeak, berriz, jokaleku bat irekitzen du:
‎Hurrengo urratsa tokatzen da orain. Argi dago zein den zure egoera, eta, hitz batez laburtzearren, utzidazu ezaugarritzen ez dela erraza esanda; eta, bigarren adjektibo baterako tartea utziz gero, utzidazu esaten latza ere badela. Baina, bizitza ez da hor amaitzen, ezta kazetari berri batena ere.
‎konpainiak garraio alternatiboa eskaini du. Bidaia bertan behera utziz gero, bezeroak eskubidea izango du nahitaezko egonaldiaren ondoriozko gastuak itzultzeko. Overbooking:
2008
‎2 Likidatzaile bakarra, likidatzaile solidarioak, batera jardun behar dutenen arteko bat edota kidego organo moduan dihardutenen artean gehienak hilez gero edo kargua utziz gero ordezkorik izan gabe, sozietatearen egoitzako lehen auzialdiko epaileak batza orokorrerako deialdia egin dezake, edozein bazkidek edo legebidezko interesa duen edozein pertsonak hala eskatzen dionean, batza horretan likidatzaileak izenda daitezen. Horrez gain, karguari eutsi dioten likidatzaileetarik edozeinek ere batza orokorrerako deialdia egin dezake, helburu horrekin.
‎Txomin Nagore Osasunaren harrobiko jokalaria da, baina oso gazte utzi zuen kluba Bigarren mailan zenean, Athleticekin Lehen Mailan aritzeko. 1997an Osasuna utziz gerotik Athleticen, Atletico Madrilen, Mallorcan, Celtan eta Levanten aritu da Numantzian aritzeaz gain. Hain zuzen ere, Nagorek Bilborako bidea hartu zuen unean egin zuen kontrako bidea Felipe Gurendezek, Athleticeko harrobiko atzelari gasteiztarra 1997 sasoian utzita aritu baizen Osasunarekin Bigarren Mailan.
‎Haietako batekin, gainera?. Don Aquileo Cañizares? esan zion markes jaunak aurkezpenean?, konfiantza handia egin zuen, gero eta konfiantza handiagoa zurrutari ekin ziotenetik, gai serioak alde batera utzita gero.
‎Niri hanka kendu zidan metraila andana berberak kendu zioan Pew zaharrari begietako argia. Primerako zirujaua zuan, hanka moztu zidan hura, kolegiatua eta dena, latina hitzetik hortzera, eta zer ez; baina zakur bat bezala urkatu zitean, eta eguzkitan ontzen utzi gero, beste guztiak bezalaxe, Corso Castlen. Roberten gizonak zituan haiek, eta ontziei izena aldatzeagatik etorri zitzaiean dena, Royal Fortune eta horrelakoak jartzeagatik.
‎Gainera, mailegua hein batean edo osorik bertan behera uzteko aukera ere badago. Zati bat bertan behera utziz gero, amortizazio epea edo kuoten zenbatekoa murriztu daiteke. Donostiako Kutxak antzeko prestazioak dituen beste mailegu bat du, gehienez ere 50.000 eurokoa, eta itzultzeko gehienezko epea 10 urtekoa da.
‎Irudia: CONSUMER EROSKI Espainiako Kontsumitzaileen Batasunak (UCE) azaltzen duenez, txartela bertan behera utziz gero, erabiltzaileak eskubidea du txartela edo bidaia berreskuratzeko, edo abiaburuko lehen puntura itzultzeko hegaldi bat egiteko edo, geroago, komeni den egun batean, azken helmugara eramateko. Laguntza jasotzeko eskubidea ere badu (bazkaria, hotel batean ostatu hartzea, etab.).).
‎Nazario, bestalde, markes jaunak aurkeztutako lauzpabost gizonekin aritu zen lehenik eta behin... geratu ere, geratu ziren haietako hiru Nazarioren fabrika bisitatzekotan. Haietako batekin, gainera –" Don Aquileo Cañizares" esan zion markes jaunak aurkezpenean–, konfiantza handia egin zuen, gero eta konfiantza handiagoa zurrutari ekin ziotenetik, gai serioak alde batera utzita gero.
‎Beijingen ez bezala, Chongqingen ez genuen apenas bizikletarik ikusi, hiria hain da aldapatsua. Baina bizikletak alde batera utziz gero, munduko garraio mota ia guztiak ikusi ahal izan genituen hango errepideetan: luxuzko autoak, historia-aurreko autoak, taxi horiak, berdeak zein gorriak, bakoitzak bere tarifa zuelarik?, motor arruntak, moto taxiak, sidekarrak, aterik gabeko kamionetak, kamioi handiak, kamioi txikiak, gurea bezalako mikrobusak, lineako autobusak, den denak modu ezberdin batez margotuak?, gurdiak... ez zuen inporta nola, kontua zerbait edo norbait garraiatzea zen, eta ibilgailu haiek guztiak hango errepideetan elkartzen ziren, aldapetan gora eta behera, ikaratzeko moduko koktel bat sortuz.
‎Jendeak alkuetarik xutitu eta txalokaldi eder bat egin du. Musikariek ufatu dute balitzandarrek berena daukaten herriko" Himo" saindu hori," Sor lekua utziz geroz" airean denek kantatuz:
2009
‎Zentzu horretan, elkartetik esan dutenez, aipatu Legegintzako Errege dekretuaren 87 artikuluan kontsumitzaile eta erabiltzaileari, bidaia bertan behera utziz gero, ordaindutako kopurua ez itzultzea eta enpresak bidaia bertan behera utziz gero kalte ordaina baliokidea ez egotea gehiegizko klausula da, ez baitago elkarrekikotasunik.
‎Zentzu horretan, elkartetik esan dutenez, aipatu Legegintzako Errege dekretuaren 87 artikuluan kontsumitzaile eta erabiltzaileari, bidaia bertan behera utziz gero, ordaindutako kopurua ez itzultzea eta enpresak bidaia bertan behera utziz gero kalte ordaina baliokidea ez egotea gehiegizko klausula da, ez baitago elkarrekikotasunik.
‎Niretzat Osasuna Xerez kanporaketa bat besterik ez da, beste gauza bat da Ziganda hemen egon dela jakitea, ni beste talde batzuetan egon naizen bezalaxe, esan du gaur Jose Antonio Camachok Espainiako Kopan Xerezen kontra jokatu behar duten kanporaketak Iruñean eragin duen ikusmina gogoratu diotenean. Osasuna utziz gerotik lehendabiziko aldiz Jose Angel Ziganda aurkari izan dezake Osasunak Kopan, eta horrek ikusmin berezia eragin duela ukatzerik ez dago. Hargatik, Camachok nahiago izan du kanporaketaren zailtasuna azpimarratzea:
‎Horrez gain, gizarteak bere osotasunean bake prozesu batean duen papera defendatu du. Herria kanpo utziz gero, izan ere, zailtasunak sortzen direnean herritarrei laguntza eskatzeko oso berandu izango dela gaineratu du.
‎Berriztagarrien artean, garrantzitsuena energia eolikoa da. Hain juxtu, berriztagarrietan instalatuta dagoen potentziaren% 75 mota horretakoa da, zentral hidroelektriko handiak eta biomasa alde batera utziz gero. Eolikoa gehien hedatu den herrialdeak, berriz, Alemania, Espainia eta Danimarka dira, eta hiruren artean Europako Batasunean instalatuta dagoen potentzia eolikoaren% 74 osatzen dute.
‎Gure txandakoa, berrogei urte inguruko gizonezko zimel eta beltzarana zen. Langile amorratua, hitz gutxikoa eta arazorik sortzen ez zizuna bakean utziz gero. Jose Ramon zuen izena eta ermuarra zen.
‎hasi zen Ada urduri jartzen, espaloian aurrera eta atzera ibiltzeari ekin zion bederen, metro karratu gutxi batzuetan harrapatutako hartz temosoa iduri?, itxaron zion hogei minutu, hogeita bat? hartu zuen azkenean ospitalerako bidea, eta orduan gertatu zitzaion ezustea, plaza bat zeharkatzera zihoanean, mahai batzuk kalean zituèn kafetegi batean, kiosko bat atzean utzita gero, ikusi ez zuen, bada, Txaro Goiri kafesne bat zirudiena hartzen, zigarreta eskuan eta Txaro baino gaztexeagoa zirudièn gizon batekin hizketan!; une hartan Txaro Goiri ari zitzaion hizketan gizonari: sutsuki ari zitzaion, gainera, munduan beste ezer ez balego bezala, gizonarekin lotzen zuèn kontuaz aparte; horregatik, beharbada. Txaro elkarrizketan buru belarri sartuta zegoelako, baita Ada aurrez aurre joan ez zitzaiolako ere, zeharka baizik?, Txaro ez zen konturatu ere egin Ada bospasei metrora zuela; baina Ada bai, primeran ohartu zen, eta lehenengo erreakzioan, moztuta sentitu zelako edo, ezusteko egoerari aurre egiteko ezgai?, hantxe gelditu zen, ez arre eta ez so; trantze hartan, ordea, bi aukera zituen egoerari ihes egiteko:
‎Amezaga, Arana eta Azpillagak diotenaren arabera (2010: ork. gabe), ETB bazter utziz gero, gaur egun Ipar Euskal Herrian «euskara [ohiko] telebista zirkuitutik kanpo dago, France 3 Euskal Herrik eguneroko albistegian euskaraz ematen duen erreportajetxoa kenduta». Haatik, digitalizazioarekin batera iritsitako telebista berrietan leku gehiago topatu du euskarak (Amezaga et al., 2010:
‎Beraz, zaleek bost euro inguru gastatu behar dituzte hirietatik. Bertan behera utziz gero, sarreraren dirua itzultzea ziurtatuta egongo litzateke, baina araudiak ez du argitzen zer gertatzen den gastu gehigarri horiek itzultzearekin, sarritan kontzertu bat ikusi behar izaten baita. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako uztailaren 19ko 26/ 1984 Lege Orokorraren 25 artikuluak ezartzen du kontsumitzaileek eskubidea dutela" ondasun kontsumoak edo produktu edo zerbitzuak erabiltzeak eragiten dizkien kalte eta galera frogatuengatik kalte ordainak jasotzeko".
‎Seinalea berme bat da maizterrarentzat, adostutako egunetan apartamentua edo etxea erreserbatuko dela eta errentatzailearentzat. Izan ere, azken orduan bertan behera utziz gero, seinalearen zenbatekoarekin gera daiteke, beste bezero bati etxebizitza alokatzea eragotz diezaiokeen uko horren konpentsazio gisa. Seinalea ordaindu aurretik, maizterrak ziurtatu behar du kontuaren titularra eta etxearen jabea pertsona bera direla.
‎Ondoren, salda gatz puntuan jarri. Salda unean bertan har daiteke edo hozkailuan hozten utzi gero erabiltzeko. Baserriko ogi txigortuarekin batera, baratxuri muselina eta galeper arrautza galdarraztatuak jarriko ditugu.
‎Azken urtean bizi dugun eta eguneroko albiste den krisialdia alde batera utziz gero, azken aste hauetako berririk nagusiena ez da izan Patxi Lopez Eusko Jaurlaritza berriko Lehendakaria izendatua izan dela, edo datorren igandeko hauteskunde europarrak direla eta izandako kanpaina aspergarria, edota Realak beste urtebetez bigarren mailan jarraitu duela. Keba!
‎Sri Lankak amnistia emango die gerrillari tamilei armak utziz gero
‎...ordu laurden bat... hasi zen Ada urduri jartzen –espaloian aurrera eta atzera ibiltzeari ekin zion bederen, metro karratu gutxi batzuetan harrapatutako hartz temosoa iduri–, itxaron zion hogei minutu, hogeita bat... hartu zuen azkenean ospitalerako bidea, eta orduan gertatu zitzaion ezustea, plaza bat zeharkatzera zihoanean, mahai batzuk kalean zituèn kafetegi batean, kiosko bat atzean utzita gero, ikusi ez zuen, bada, Txaro Goiri kafesne bat zirudiena hartzen, zigarreta eskuan eta Txaro baino gaztexeagoa zirudièn gizon batekin hizketan!; une hartan Txaro Goiri ari zitzaion hizketan gizonari: sutsuki ari zitzaion, gainera, munduan beste ezer ez balego bezala, gizonarekin lotzen zuèn kontuaz aparte; horregatik, beharbada –Txaro elkarrizketan buru belarri sartuta zegoelako, baita Ada aurrez aurre joan ez zitzaiolako ere, zeharka baizik–, Txaro ez zen konturatu ere egin Ada bospasei metrora zuela; baina Ada bai, primeran ohartu zen, eta lehenengo erreakzioan –moztuta sentitu zelako edo, ezusteko egoerari aurre egiteko ezgai–, hantxe gelditu zen, ez arre eta ez so; trantze hartan, ordea, bi aukera zituen egoerari ihes egiteko:
2010
‎...tzentraturik, nire adimenak atzera egin zuen eta harriturik argi ikusi ahal izan nuen gaurko euskal literaturak pairatzen duen gaitzetako bat, ez bakarra baina bai dirudien baino garrantzia handiagokoa, horixe dela, euskal idazle ustez zein urtez gazteok hartu dugun esaldi sinplearen aldeko hautu itsua, zeinaren arrazoiak bilatu nahi izatekotan euskararen ezgaitasuna, altura honetara, behin bazter utziz gero, euskal literatura jakin batek, nagusitu den ereduak, hain zuzen, haur eta gazte literaturarantz egin duen eta beste kontuetan ere sumatzen diodan tendentzian bilatu baikenuke edo, bestela, gure irakurleriaren profil soziolinguistikoa aintzat hartuta, ikastetxe eta euskaltegietatik ateratzen diren euskaldun berrien hordek eskatzen diguten euskara erraza delakoaren eraginean (nahiz eta, azken...
‎Neurri horren arabera, Txina bakarrik kontuan hartuz, bertan pobreziatik irtendiren 600 milioi pertsona bizi dira, herrialde horretan denboran zehar eman diren aurrerapausoak gorabeheratsuak izan diren arren. Aldiz, Txina garapen bideko mundukodatuetatik kanpo utziz gero, pobrezia tasa 1,25 AEB$ etan neurtuta% 40tik% 29ramurriztu zen 1981etik 2005era doan epealdian, baina hori ez da nahikoa izan txiroenguztizko kopurua murrizteko, berau 1.200 milioi pertsonen inguruan mantendu baita.Hegoaldeko Asian, pobrezia tasa% 60tik% 40ra jaitsi zen 1981 eta 2005 artean.Halere, berau ez da pertsona txiroen zenbatekoa murrizteko nahikoa izan.
‎Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Elkarteko (Inverco) Inbertsio Kolektiboaren Behatokiaren arabera, inbertsio funtsen batez besteko errentagarritasuna% 5,2 hazi zen azken urtean. Bertan behera utziz gero, abantaila bakarra da saldutako ondarea inbertsio produktu oso onuragarri batera eramatea. Ez da erraza:
‎Irratiko esatari nahiz telebistetako, zuentzat da eskaria: utzi gero aparte, eta betiko ahantzita," tenpora kontuak", horiek" superstizio" engainagarri besterik ez dira eta. Grafiti deitu Radio Euskadiko irratsaioari lihoakioke oraingoa hau zuzenean, bertako lagunak izan zirelako" erbi zuria" altxatu zutenak.
‎Pedro Nabarrok Velez de Gomerako haitza, Oran, Bugia, Tripoli eta enparauak konkistatu zituen 1508 aldean, moro berberiskoen eskuetan uzteko gero handik laster. Baina ez da Pedro Nabarro edo Pedro Bereterra delako hori pertsonaia egokiena historiografia espainolarentzako.
‎Karga utziz geroz, ez dun gehiago zamarik.
2011
‎Klusterrak kontuan izan ditu webgune horrek komunikatzeko ematen dituen esparru guztiak, soslaia, egoera, horma, argazki iruzkinak?, eta mezuen edukiak ere sailkatu ditu, agurrak, zorion mezuak, irainak, txantxak, informazioa hedatzekoak, maitasunezkoak eta bestelakoak?. Hala, bildutako datuak etsigarriak dira; ia esparru eta eduki guztietan, gaztelaniaren presentziak txiki uzten du euskararena. Agur eta zorion mezuak albo batera utziz gero, gaztelaniazko mezuen presentziak %80 gainditzen du arlo guztietan, eta euskaraz daudenena ez da %15era iristen. Euskaraz elkar agurtzekoak %35, 7 dira, eta zorion mezuak dira argi izpiak bistarazten dituen datu bakarra:
‎Eta erraten zuen, halaber, maiz entzun izan ziola amari ur suge handiak zirela ibaiak, benetako sugeak bezain biziak, eta, hauek bezalaxe, ez zutela deus egiten bakean utziz gero, bai ordea haiek samurtu edo haserrearaziz gero, eta horregatik izaten zirela tarteka uholdeak, edo bekatu ugari egiteagatik ere bai, eta horregatik bidali zuela Jainkoak uholde izugarri hura mundura, zeinetik Noe eta bereak soilik salbatu baitziren.
‎Horietako bat gama altuko kreditu txartel batzuen bidez egitea da, bidaia ordaintzeko modu honekin ordaintzen bada, mota horretako polizak baitituzte. Bidaia bertan behera utziz gero, asegururik gabe, erabiltzaileak ordaindu lituzke txartela emateko eta bidaia kudeatzeko gastuak. Aseguru batekin, bidaiaria prezio onean sartuta dago.
‎Finalean, 39 galtzen gindoazela, Fermin Altuna entrenatzaileari komentatu nion sakean bi paretak egitera ausartuko nintzela, atzelaria ezkerra baitzen. Saiatu eta bitan egin nuen tanto segidan, pilota txaparen gain gainean jarri eta gero. Itzultzeko tentaziorik ez al duzu izan pala utziz gerotik. J.M.B.: Tarteka bai, baina erabakia hartuta dago eta ez naiz damutzen.
‎—Egon lasai, etorriko dituk. Bakean utziz gero, berandu baino lehen aspertuko dituk, eta itzuliko dituk. Ez akitu sosa alferrik.
2012
‎Itxuraz, Valentzia baino aurkari sendoagoa da, baina ez du iraganeko beldurrik ematen. Gainera, arabarrak bide bazterrean utziz gero, Bartzelona saihestuko lukete, eta Real Madrilen aurka jokatu finalerdietan. Ze bide da onena?
‎Oroitarazi behar da aitzineko hauteskundeetan ezker abertzalea ez zela aurkezten ahal. Egoera politiko berezi batean gara, ETAk ekintza armatuak utziz geroz lehen autonomikoak direlako. Interes handia dute emazte bat presentatzen delako ezker abertzalearen izenean, eta espero dut lehendakari izanen dela!
‎Natura eremu batzuetan izaten dira edukiontziak, baina halakorik ez badago edo zalantza sortzen bazaigu gero birziklatuko dituzten edo ez, hobe da norberak aldean eramatea eta birziklatuko dituzten lekuan uztea gero.
‎Mexikon bilduta, Greziako hauteskundeen lehen emaitzak helduko dira. Europako liderrek jada ohartarazi dutenez, Greziak Europar Batasunarekin hitzartutako doikuntzak bertan behera utziz gero, EBk gainontzeko diru-laguntzak etengo lituzke.
‎Egindako ikerketan, M 13 deritzen birusetan aberatsa zen gatz disoluzio bat eta xafla bat erabili zituzten ikertzaileek hasieran. Xafla disoluzioan sartu eta atera egin zuten, eta lehortzen utzi gero, birus geruza sor zedin. Ikusi zutenez, zenbat eta handiagoa izan disoluzioaren birus kontzentrazioa, orduan eta konplexuagoa zen birusek xaflan eratzen zuten egitura.
‎minbizi honi uztea geroz eta gaizkiagotzen?
‎Ertzetatik harria kulunkatu eta belaunekin eutsi, azpi azpitik heldu, eta lepo zainekin gora tira zion Irazuk. Kendu zion harriari lurra, aire zentimetro batzuk eman, eta erortzen utzi gero. Kolpe lehor bat entzun zen, pneumatikorik ez, harria lur idorraren kontra.
‎honek desegin egiten du literatur obrak jatorrizkoan duen indar adierazkor estilistikoa, zenbaitetan kontzeptuak berak ere murriztuz eta soilduz. Jakina, alboan dagoen latina alde batera utziz gero eta euskarazkoa bere horretan irakurriz gero testu erraz, atsegin eta ulergarria gertatzen da, baina latinez irakurtzen duenak alde nabarmenak aurkitzen ditu bien artean (Mendiguren 1988: 39).
‎Europar Batasuneko arauek konpentsazioak aurreikusten dituzte hegaldia bertan behera utziz gero.
‎“Atzeratutako hegaldietako bidaiariek konpentsazio eskubidea argudia dezakete, hegaldiari dagokionez, hiru orduko edo gehiagoko denbora galera jasaten dutenean, hau da, aire garraiolariak hasieran aurreikusitako iriste ordua baino hiru ordu edo gehiago geroago helmugara iristen direnean”, adierazi du irizpenak. Europar Batasuneko arauen arabera, hegaldi bat bertan behera utziz gero, bidaiariek 250 euroko konpentsazioa jaso dezakete. Aldiz, ez da berariaz aurreikusten hegaldi atzeratuek ukitutakoek ere eskubide hori izatea.
‎Hiri ezezagun batera etorri da eta oraingoan ez da Madrilera ikasle gisa joan zen bezala. Han, aldamenean aurkitu zuen bere adineko jendea; hemen, ikasleak alde batera utziz gero, adinekoak dira ondoan egokitzen zaizkion ia guztiak. Txapelak koska bat dauka eskuinaldean, eta beste bat ezkerraldean.
‎Euskal Herria utziz geroz, abantxu hiru urte, ez naiz dantza toki batean ere sartu. Orain Frantsesez polliki trebatzen hasia, Ingles perpaus batzu ere arras ongi moldatzen, nahi nuke ikusi heian neskatxoen aldera beti berdin uzkur nagoenez.
2013
‎alde batetik, biziki maite zituen bere gaixoak eta biziki ospitalea, honek zer hobeturik bazuen ere, ez guti; Omarrek, gainera, etsai politikotzat zituen AEBak, eta nola joanen zen, bada, etsaiaren etxera, mesede baten eske? Bertze alde batetik, baina, bere bizitzako aukera zen, aurreiritziak bazterrera utziz gero?
‎Orain, berriz, zuzenbidea zatikatutako sistema bihurtu zen, eta, gainera, probintziaz probintziako zehaztasunak barruratzen zituen. Aldaeren hedadura zehatza finkatzea zail gertatzen da, batik bat, aniztasun horren lekukotzak osatugabeak direlako, Egiptoren kasua alde batera utziz gero bederen. Egiptoko klima lehorra denez gero, horrek ahalbidetu du hainbat papiro iraunaraztea, eta papiro horietatik askok transakzio juridikoak jasotzen dituzte.
‎alde batetik, biziki maite zituen bere gaixoak eta biziki ospitalea, honek zer hobeturik bazuen ere, ez guti; Omarrek, gainera, etsai politikotzat zituen AEBak, eta nola joanen zen, bada, etsaiaren etxera, mesede baten eske? Bertze alde batetik, baina, bere bizitzako aukera zen, aurreiritziak bazterrera utziz gero...
‎—Hi ez joan nire ondotik, Xalene. Ez nazan bakarrik utz gero, e, arren! erregutzen zion behin eta berriro nerabeak, eta hotzikarak dardarka ari zelarik, beste eztul bolada batek astindu zuen.
2014
‎Zortzi lagun jarri zituen atzean. Baina guk gureari erreparatu behar diogu, eta, azken minutuak alde batera utziz gero, gure beharra ondo egin genuela uste dut. Laugarren postua poltsikoan daukazue.
‎Hegoaldean eta Espainian den kostumarentzako gustua da libertimendura sartzen. (Jaunartzeetan ageri dena konparazione.) Ihaute garaia utziz geroz, balio politikoa urtzen da, sinesmenak ahanzten dira, funtzioak ere eta bertsolariak ez dira gehiago gomitatu, bolanta mutu utzirik. Orduan erudito lokal bat ezartzen da aurkezle, eta turismoan sartzen da edo barne turismoan, parada da diasporaren biltzeko eta pastoralak dituen arazo berak jasaten ditu bestak.
‎Sor-lekua utziz geroz ondikotz hala beharrez.
‎(Airea: Sorlekua utziz geroz)
2015
‎Edonola ere, zifra absolutuak alde batera utziz gero, Afrikan dago pertsona azpielikatuen prebalentziarik handiena: bost lagunetatik batek desnutrizioa daukan han.
‎«Garai hartan ez zen telefonorik, eta pilotariek ere ez zuten autorik. Asko mendian bizi ziren, baserrian, eta partidaren bat bertan behera utziz gero, elurragatik, lesio batengatik edo zernahirengatik, aitak soluzio bila abiatu behar zuen. Eta ez zen erraza izaten.
‎Etxebizitzaren jabeari edo haren familiari gertatzen zaion istripu bat ez da lanekoa, baina ezbehar hori etxeko langilearentzat bai, lan egiten duen bitartean gertatzen bada. 6 Kaleratzea Langilearekin pozik ez badago eta diziplinazko kaleratze bat gertatzen bada (bere betebeharrak modu larrian bete gabe utziz gero, bere betebeharren errudun eta errudun izan behar du) idatziz jakinarazi behar da, gertakariak zehaztuz eta kaleratzearen ondorioak adieraziz. Enplegatuak jurisdikzio sozialaren aurrean aurkatzen badu eta arrazoia ematen badio, kalte ordaina dirutan ordaindu behar da, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko epean, 12 hileko mugarekin.
‎Sorlekua utziz geroz Donostiako zinegelan estreinatu eta bi aste berantago Baigorrin, Josu Martinez-en azken dokumentala" Gure sorlekuaren bila" pasatuko da Bil Etxea zinegelan, urriaren 4an, arratsaldeko 5.00etan. Hazparnen, 1956an, ikusmin haundia zagon bertako zinegelan Euskal Herriari buruzko dokumental bat estreinatu zenean, euskaraz.
‎Kalterik aitortu nahi ez dutenek aldiz hogei urte artinoko zigorra arriskatzen dute. Bi parteak aspektu militar honetan adosturik ere, armen itzultzea eta borroka utziz geroz eztabaidatzeko gelditzen diren bi gerrillarien bilakaera, hara negoziatzeko gelditzen diren puntu zailak.
2016
‎Estimu handitan zeukan nire adiskidetasuna, horixe zen dena, jabetasun sentimendu gehiegizkoarekin beharbada. Gainera, bene benetan, ni baino gehiago Alberto eduki zuen gogoan, berriketaldi bat egiteko inor gabe geratua baitzen, Giampiero Malnate alde batera utziz gero. Alberto gaixoa!, suspiriatu zuen.
‎Bai bitxia hainbeste kointzidentzia! Xehetasunak alde batera utziz gero, helburu bera genuen leku hartan ostatu hartu genuen guztiok: istorioak asmatzea, alegiazko kontakizunak sortzea edo beste hizkuntza batera aldatzea, hori ere sormen era bat baita.
‎Hebrearren Testamentu zaharra eta bereziki Testamentu berria ikertzen bertan ikasi nuen. Eta badut uste, Baionako seminario handia utziz geroz
‎GARTZELA GIZARTEA (Doinua: sorlekua utziz geroz)
‎Haien lan ikusgarriez ez dioskuten jentilen ia mito guztiak, haien arteko harremanez mintzo zaizkigu. Geruza berriek ezarritako jentilen gaitzespeneko kontakizunak albo batera utziz gero, ondorengo geruza kulturala meharrago den dolmenismoaren esparruaren zenbait unetan Euskal Herrian, Britainiar eta Faroe Irlatan, Holanda eta Alemania iparraldeko eta Eskandinabiako hainbat leku bazterretan, auzoko harremanetarako jokabide eredugarriak erakusten ageri zaizkigu: dauden gaixoei bisita egiten, auzoari tresnaren bat uzten, auzoarekin tresna bakarra txandaka erabiltzen, lanerako elkartzen, e.a.
‎Suitzara joan zen eta Frantziarat etorri zen gerra bukatu zenean. Ez zuten ateratzerat uzten gero! Galdegiten zuten nola pasatua zen han
‎Suisara phasatu zen eta Frantziarat jin zen gerla finitu eta. Ez zuten atheratzerat uzten gero. Galdegiten zuten hea nola phasatia zen han eta ixtorio.
‎lehendakari gisa, urte batentzat. Frantxua Maitiak postu hori utziz geroz, ez zelakotz gehiago lurralde hautetsi, Jean Claude Iriartek zuen anartekoa segurtatzen. Orain, beraz, Baionako hautetsi sozialista da buru jarri, sahetsean dituela Lurraldetik Frédérique Espagnac eta Sylvie Durruty (ordezko Alice Leizeagezahar eta Charline Claveau Abadie), Departamendutik Vincent Bru, Max Brisson eta Marie Christine Aragon (ordezko Benedicte Luberriaga eta Henri Etcheto), Euskal Kulturaren Aldeko Herriarteko Sindikatutik Jean Claude Iriart, Hautetsien Kontseilutik Iker Elizalde.
2017
‎Pauso bat harago eman nahi dute, ordea: lokalean konponketak egin nahi dituzte aretoak erosoagoak eta erabilgarriagoak izateko; eta baliabide gehiago eskuratu nahi dituzte, han biltzen diren eragileen esku uzteko gero.
‎Saussure-k postulatutako hizkuntz sistemen izaera diferentzialari heltzen dio Derridak. Hasteko, Saussure-k dioenez," [p] sikologikoki, gure pentsamendua, hitzen bidezko adieraztea alde batera utziz gero, masa formagabe eta bereizgabea baizik ez da." 13 Zentzu horretan, dio Saussure-k," [e] z dago aldez aurretik finkaturiko ideiarik, eta ezer ez zen bereizgarria, hizkuntza azaldu baino lehen." 14 Baieztapen honek berak erabateko erronka egiten dio errealitatea eta hizkuntzaren arteko harremana azaltzeko modu metafisiko tradizionalari. Ondoren, Saussure-k iradokitzen du hizkuntza gure pentsamenduaren masa formagabean ebakitako elkarren ondoko xafletan egituratuta irudika daitekeela.
‎Supplicii expectatio non sinit praesentium voluptatum sensum capere. Kartzelan dagoenari ez dio uzten geroko gaztiguaren beldurrak atsegin hartzen eta ez eskuen artean dituen plazer apurrak gozatzen.
‎Baina kupoa jartzea ez da legezkoa. Erakunde batek adingabe baten zaindaritza hartzen duenean, legeak ez du uzten beste erakunde baten esku uztea gero. Kupoak jartzeak badu logika, baina adingabeekin ezin da hori egin.
‎– Utzi gero alde batera jakintsukeria madarikatu horiek, esan zuen Martinsek?. Ez zara konturatzen maite zaitudala?
‎–Ardura herritarrena da? mezu hori alde batera utziz gero, niri jendea prestatzea ondo iruditzen zait, beste edozein arlotan prestatzea ondo iruditzen zaidan bezala?. Hala ere, ez du lehentasun moduan ikusten.
‎(airea: sorlekua utziz geroz)
‎Jaurlaritzak ez du batere onartzen horrelako asmoa, erranez Gernikako Estatutuaren edukian dela segurtasun indarren konpententzia. ETAk armak duela 5 urte utziz geroz, poliza indar behar gutiago dela eta ertzaintzari dagokiola lan horren egitea. Gaur egun 8 milako bat ertzain bada Hegoaldean eta 2.370 guardia zibil eta 1.407 polizia nazional.
2018
‎Gerard Collomb barne minixtroak bere kargua utziz geroz denbora asko joan da ordaina izendatua izan aitzin. Zonbat ixtorio eta zonbat jestu!
‎Aurkikuntza izugarri handia egin dut, edozein momentutan edonorekin gerta litekeela xamur kilikatsu sentitzea konturatzean; amore sakon batekin batera, hein berean, instant bateko ilusio zirtak bizi litezkeela ere jakitean. Burua, baldin eta libre, zuri utziz geroz, bata eta besterekin, gustuko denarekin, behin eta berriro gozatu litekeela bizi izan dut neure buruan; bai Edhenekin bezala ipar mendebal urakanean, zein Christianekin hego haize epel narean, manantiala dariola bota ahalean, soin guztia berdin berdin uriolatu diezaguketela arima jarriz plazer ezteian.
‎Apezek bazuten modu bat sorgina nor den jakiteko: meza eman ondoan liburua zabalik utziz geroz, elizan diren sorginak ezin dira mugitu, paralisiaturik bezala gelditzen dira. Horixe egin zuen gure apezak:
‎Apezaren ama sorgina istorioan azaldu da(" Emazteak I" kapituluan) herri batean haur anitz eri zirela apezaren amak begizkoa bota zielako; eta apezak bazuela manera egia zenez igartzeko, meza eman ondoan aldare gainean liburua zabalik utziz geroz, elizan zeuden sorginak ezin mugiturik gelditzen zirelako; hala egin zuenean, haren ama geratu zen paralesiatu bezala: hura zen sorgina; orduan benedikazioen benedikazioaz apezak sorgingabetu zuela dio Azkuek, eta Orozkon, aldiz, errearazi zuela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
utziz 111 (0,73)
utzi 9 (0,06)
utzita 6 (0,04)
uzteko 4 (0,03)
uztea 3 (0,02)
uzten 3 (0,02)
Utzi 1 (0,01)
utz 1 (0,01)
utziko 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia