Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 290

2015
‎Oi ene Jainko ahaltsua! Nahi ez badugu ere epaituko gaituzuna, zer dela eta ez dugu kontuan hartzen, ordu hartarako Zu pozik edukitzeko hainbeste doakiguna. Baina nork ez du nahi izango hain Epaile zuzena?
‎Badirudi zentzugabekeria bat diodala; izan ere, gaztelu hau arima bera bada, argi dago ez dela horra sartu beharrik, bata eta bestea gauza bera direnez gero; erokeria litzatekeen bezala gela barruan dagoen bati barrura sartzeko esatea. . Baina egotetik egotera alde handia dagoela jakin behar duzue; arima asko gazteluaren inguruan gelditzen dira, gazteluzainak egon ohi diren lekuan, eta ez dira batere arduratzen barrura sartzen, eta ez dakite hain toki zoragarrian zer dagoen, ez nor dagoen barruan, ezta nolako gelak dituen ere. Honezkero entzuna izango duzue otoitz liburu batzuetan arimari ematen zaion aholkua:
‎2 Egia da, duzuela sartu egoitza guztietan zeuen indarrez, handia duzuela uste baduzue ere, gazteluko Jaunak berak sartzen ez bazaituzte. Horregatik abisu ematen dizuet, inolako erresistentziarik aurkituz gero, ez egiteko indarrik, haserrearaz ez dezazuen, sekula haietan sartzen ez uzteraino.
‎Egia hau da: su ematen diotenean arkabuz batetik pilota irteten den bezain azkar, jaikitzen dela barrualdean hegaldi bat (ez baitakit beste zer izen eman diezaiokedan), zaratarik egiten ez badu ere, hain mugimendu argia egiten du, non ez baitaiteke izan inola ere gure irudipena; eta, uler dezakeen guztirako, beretik erabat irtenda, gauza handiak erakusten zaizkio; eta bere burua berriro senera datorrela sumatzen duenean, irabazi handiekin da eta lurreko gauzak hain gutxitzat ditu ikusi dituenen ondoan, non zaborra iruditzen baitzaizkio; eta geroztik samin handiaz bizi da lurrean, eta ez... Jaunak joatekoa den lurraren zertxobait erakutsi nahi izan diola dirudi, bide latz honetako nekeak igaro ditzan, atseden hartzera nora doan jakinik, Israel herrikoak agindutako lurraldera bidali zituztenek seinaleak eraman zituzten bezala.
‎Guztia zaio nekagarri han dagoen bitartean; bakarrik dagoenean kontsolatzen da pixka bat, baina laster etortzen zaio pena hori, eta hura gabe, ezin da moldatu. ...batean, tximeletatxo honek ezin du iraungo duen pausalekurik aurkitu; alderantziz, arima maiteminez samur samur dabilenez gero, su horri indar emateko aukerarik txikienak darama hegan egitera; eta, beraz, egoitza honetan liluramenduak etengabeak dira, eta jendaurrean bada ere, ez dago horiek saihesteko erremediorik, eta berehala datoz jazarpen eta gaizki esateak, eta berak beldurrik gabe egon nahi badu ere, ez diote uzten, pertsona asko baitira beldurra sartzen diotenak, batez ere aitor entzuleak.
‎4 Nik ez nuke ziurtzat joko, arima batek Jainkoaren laguntzarik handienak baditu ere, noizbait egoera errukarrian izan zela ahaztea; izan ere, gauza samingarria bada ere, onura handiak dakartza. Beharbada, ni hain kaskarra izan naizenez gero, hala dela uste dut, eta horregatik ekarri ohi dut etengabe oroimenera.
‎12 Eta hau egiten ez badu, komeni da egiten saiatzea, horrek ez baitio eragotziko otoitzik gorena, eta ez dut ontzat horretan askotan jardun ez izatea. Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola, nahi ez badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena. Eta ziurtzat dut jokaera hau ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste dut ezin izango duela gehiagora iritsi denak.
‎Eta horrela, kontuz ibili beharra dago, agerkari hauek zer fruitu ematen duten ikusteko denbora hartuz, eta ariman nolako apaltasuna eta bertutezko sendotasuna uzten duten apurka apurka aztertuz; izan ere, deabruarena bada, laster utziko du seinalea eta milaka gezurretan harrapatuko dute. Aitor entzuleak esperientziarik badu eta gauza hauetatik igaro bada, denbora gutxi du hori ezagutzeko, kontatzean berehala ikusiko baitu Jainkoa, edo irudimena, edota deabrua den, batez ere Haren Maiestateak espirituak ezagutzeko dohaina eman badio; eta hori eta letrak baditu, esperientziarik ez badu ere, oso ongi ezagutuko du.
‎Ez dago ez hari kontra egiterik!, sugarretan sarturik, suak erretzeko berorik ez dezala izan nahi izatea bezala da. Ez da disimuluan, ingurukoak zer arriskutan dagoen konturatu gabe, igaro daitekeen sentimendua, barrukoaren lekuko izaterik ez badute ere; egia da, nolabait lagun egiten diotela, itzalak balira bezala, eta lurreko gauza guztiak ere halakoxeak iruditzen zaizkio.
‎8 Gudu hauekin guztiekin, pertsonari berari zentzugabekeriak direla esango dionik izan arren (hau da, aitor entzuleak, gauza hauek haiekin tratatzen baitira), eta ezin daitezkeela bete adierazten duten gertakari txar guztiak tarteko izan arren, txinparta bat geratzen da, ez dakit non? beteko dela adieraziz hain bizia, non, gainerako esperantza guztiak hilak izan arren, ezin baita, nahi balu ere, bizirik gabe egon ziurtasunezko txinparta hura. Eta azken batean, esan dudanez?
‎...ritua geratzen da eta, sinets daiteke kristau pietateak dioskunez, haren erruak barkatuak direla; (hau da, arima honek izango zituen jarrera eta baliabideak erabiliz, Elizak irakasten duenez), eta horrela, garbi dagoela, Jaunak bat egiten du arima bere buruarekin, biek izan ezik beste inork jakin gabe; eta arimak berak ere ez du ulertzen, gero esan ahal izateko eran, barruko zentzumena galdurik ez badu ere; izan ere, ez da zorabioak edota paroxismoak ematen dionean bezala, orduan ez baita ulertzen ez barruko gauzarik ezta kanpokorik ere.
‎(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). Honela hemen ere, arima Jainkoarekin guztiz bat eginik, geure arimen barruan eduki behar dugun zeru goreneko gelan sarturik dagoela (izan ere, argi dago Jainkoa haietan dagoela, egoitza hauetako bat duela), eta, arima honela estasian dagoenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan gela hartan dagoena, eta horrela geratzen da, bere senera etorri denean, ikusi zituen handitasunak irudikatzen zaizkiola; hala ere, ezin du adierazi haietako bat ere, eta ez da iristen haren izaera Jainkoak natur...
‎luzea da bizia, eta askotariko nekez betea, eta Kristo geure ereduari begiratu beharra dugu, nola eraman zituen nekeak, eta baita haren apostolu eta santuei ere, perfekzioaz eraman ditzagun. Oso lagun ona dugu Jesus laguntza honetatik urrundu ez gaitezen, ezta haren Ama guztiz Santuarenetik ere, eta gogoko izan dezagun haren oinazeez guk min hartzea, geure poz eta gozotasuna une batzuetan alde batera utzi behar badugu ere. Arrazoi handiagoz, ene alabak, gozotasuna otoitzean hain ohikoa ez denean, askotariko uneak baitaude; eta beti egoera berean dagoela, hau da, esanda geratu dena ezin duela egundo ere egin dioena, nik susmagarritzat joko nuke; eta zuek ere halakotzat izan eta saiatu engainu horretatik eta liluralditik irteten zeuen indar guztiekin; eta hori nahiko izan ezik, esan prioreari, arrisku hori baztertu dezakeen ardura handiko ofizioren bat eman diezazuen; horrek luze iraungo balu, zentzuarentzat eta buruarentzat arrisku hori oso handia izango bailitzateke.
‎Nik ezin dut hori jasan. Bere Ama guztiz Santuari ez zion esan halakorik, fedean sendo zegoelako; bazekien Jainkoa eta gizona zela, eta haiek baino maiteago bazuen ere, hain perfekzio handiz maite zuen, non Gizatasunak eragotzi gabe lagundu egiten baitzion. Apostoluak ez ziren egongo orduan gero egongo ziren bezain sendo fedean, eta guk badugu orain motiborik halaxe sendo egoteko.
‎2 Orain begira dezagun, aurreko kapituluan esan dizuedanez, nola dagoen Jaun hau, urrezko gauza batean balio eta bertute handi handiko harribitxi preziatua edukiko bagenu bezala baita; sekula ikusi ez arren, ziur ziur dakigu han dagoela; baina harribitxiaren bertuteek ez gaituzte onurarik gabe uzten, aldean badaramagu. Sekula ikusi ez badugu ere, ez du horratik gure estimua galtzen, esperientziaz ikusi dugulako, hartarakoa izanik, gaitz batzuetatik sendatu gaituela; baina ez gara ausartzen hari begiratzen, ezta erlikia ontzia irekitzen ere, eta gainera ezin dugu, hura irekitzeko modua bitxiaren jabeak dakielako soilik, eta hartaz balia gaitezen utzi bazigun ere, giltzarekin bera geratu zen eta, berea duenez gero, erakutsi nahi digune...
‎Jainkoarekin elkartzen dena Harekin espiritu bat bera egiten da; ezkontza goren honi dagokiola dio, Haren Maiestatea bat egitearen bidez arimara etorri delakoa baitu. Eta beste hau ere badio: Mihi vivere Chistus est, mori lucrum; uste dut horrela esan dezakeela arimak ere hemen, hementxe hiltzen delako aipatu dugun tximeletatxoa, eta poz pozik hil ere, honezkero haren bizia Kristo baita.
‎Hau hain ohikoa eta hainbeste aldiz gertatzen dena izanik, arretaz begiratu da: suterik handiena piztu nahi badute ere, suak garra beherantz ez baina gorantz botatzen duenez, horrela ulertu behar da hemen ere, hau da, barruko mugimendu hau arimaren erdigunetik datorrela eta ahalmenak iratzartzen dituela.
‎Hauek, alde batetik, lehenbizikoek baino hainbat lan gehiago dute, haiek adinako arriskurik ez badute ere, honezkero ezagunak zaizkiela baitirudi, eta barrurago sartuko diren itxaropena dago. Lan gehiago dutela diot, lehenbizikoak entzuten ez duten mutuak bezala direlako, eta horrela hitzik ez egitearen zama hobeki daramate; entzun bai eta hitzik egin ezin dutenek, ordea, ez lukete horrela eramango, askoz ere gaizkiago baizik.
‎Zer itxaropen izan dezakegu beste gauza batzuetan bakea aurkitzeko, geureetan ez badugu baretasunik? Bestalde, hain adiskide handi eta benetakoek eta senitartekoek eta, nahi ez badugu ere, bizikide ditugunek, hau da, ahalmenek, horiek egiten digutela gerra ematen du, gure grina txarrek beraiei egin dien gerraz minbera baleude bezala. Bakea, bakea!, ene ahizpak, zioen Jaunak, eta hainbeste aldiz ohartarazi zien Jaunak bere Apostoluei.
‎10 Izan ere, hasieran esan nuenez?, idatzia dizuet nola jokatu behar duzuen deabruak jartzen dituen nahaspila hauetan, eta nola norbere baitan biltzen hasteak ez duen izan behar besoen indarrez egitekoa, emeki emeki baizik, horretan luzaroago iraun dezazuen; beraz, ez dut hemen esango, nire iritziz kasu honetarako oso ongi datorrela horretan eskarmentua duten pertsonekin harremanak izatea baino besterik; izan ere, egin beharreko gauzetan haustura handia dagoela uste izango duzue. Alde batera uzten ez bada, Jaunak gidatuko du guztia gure onerako, nork irakatsi ez badugu ere; baina gaitz honentzat ez dago erremediorik berriro hasten ez bada, egunetik egunera apurka apurka arima gehiago galduz joatea baizik, eta oraindik Jainkoak nahi beza uler dezala.
‎4 Baina gauza bat jakinarazten dizuet: zaretenak zaretelako eta halako ama duzuelako ez ditzazuela zeuen buruak ziur ikus, oso santua izan baitzen David, eta gogoan duzue zer izan zen Salomon; ez jaramonik egin bizi duzuen itxitura eta penitentziari, ezta ez egon ziur beti Jainkoaz ari zaretelako eta etengabe otoitzari emanak zaudetelako eta munduko gauzak hain bazterrera utziak eta zeuen ustez hain higuinduak dituzuelako ere. Ona da hori guztiori, baina ez da nahiko, esan dudanez?
‎Guztiok diogu nahi dugula; baina Jaunak arima oso osoan berea izan dezan, ez da nahiko esatea, gazteari ere nahiko izan ez zitzaionez guztiz ona izan nahi ote zuen Jaunak galdetu zionean. ...itz egiten hasi nintzenetik gogo gogoan dut; izan ere, horrelakoak gara bete betean, eta gehienetan hemendik datoz otoitzeko lehortasun handiak, beste arrazoi batzuk ere badira baina; eta ez ditut aipatzen arima on askok dituzten barruko proba batzuk, ezin jasanezkoak eta beren errurik gabe dituztenak; horietatik beti ateratzen du Jaunak irabazi handia, baita malenkonia eta beste gaixotasun batzuk dituztenengandik ere. Azken batean, gauza guztietan bereiz utzi behar ditugu Jainkoaren erabakiak.
‎Nik neuk uste dut, gehien gehienetan esan dudana gertatzen dela; bada, arima hauek ezergatik ere bekaturik ez luketenez egingo, ezta konturaturik bekatu arinik ere, eta beren bizitza eta beren ondasunak ongi erabiltzen dituztenez gero, ezin dute onez eraman gure Erregea dagoen lekurako atea beraiei ixterik, haren zerbitzaritzat baitute beren burua, eta badira, izan ere. Baina munduko erregeak hemen zerbitzari ugari baditu ere, ez dira guztiak sartzen haren egonlekuraino. Sar, sar zaitezte, ene alabak, barrura; jo zeuen egintza txikiak baino aurrerago, kristau izateagatik hori eta gehiago ere egin behar baituzue eta nahikoa duzue Jainkoaren zerbitzariak izatea; ez izan gehiagoren gutiziarik, ezer gabe gera ez zaitezten.
‎Aipaturiko barruko proba latzak alde batera uzten ditudala diot, haiek deboziorik eza baino askoz ere gehiago baitira. Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu?
‎Pertsona batek nahikoa janari du, baita sobera ere; ondasun gehiago eskuratu ahal izateko aukera du: ematen badiote hartzea, tira; baina eskuratzeko eginahalak egin eta, lortzen denean gehiago eta gehiagoren bila aritzea, nahi duenik eta asmorik onena badu ere (eta izango du, pertsona hauek, esan dudanez, otoitz zale eta bertutetsuak direlako), ez izan beldurrik Erregeagandik hurbileko egoitzetara igoko direnik.
‎Hau ezinezkoa denez gero, saia gaitezen ene ahizpak, Jaunaren maitasunagatik; utz ditzagun geure arrazoia eta geure beldurrak haren eskuetan; ahantz dezagun berezko ahultasun hau, lan handia eman baitiezaguke horrek. Gorputz hauen ardura har dezatela nagusiek; konpon daitezela; gu ardura gaitezen soilik arin arin ibiltzen Jaun hau ikusteko; erosotasun gutxi edo batere ez badugu ere, osasunaren ardurak engainatu egin gaitzake; zenbat gehiago, horregatik osasun hoberik ez baita izango, nik badakit hori; eta baita badakit kontua ez dela gorputzari dagokiona, hori gutxiena baita; esaten ari naizen bide hau apaltasun handi batez ibiltzekoa da; ulertu baduzue, hemen dagoela uste dut aurrera ez doazenen gaitza; aitzitik, pauso gutxi eman ditugulako irudipena izan eta hala sine...
‎1 Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan; izan ere, naturaz gaindiko gauzak izaten hasten dira, eta oso zaila da aditzera ematea, Haren Maiestateak egiten ez badu, idatzi zen beste leku batean bezala, nik ulertzen nuen heinean, orain dela hamalau urte, gutxi gorabehera. Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago dudala uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea. Egin beza Haren Maiestateak hortik onuraren bat etorriko bada, eta bestela, ez.
‎14 Oztopo honetan gehiagoa eta gutxiagoa dago, osasunaren eta denboren arabera. Sufri beza arima gaixoak, oraingoan errurik ez badu ere, beste batzuetan motiboa izanik pazientzia izan baitugu. Eta pentsamendu hauei jaramonik ez egiteko irakurtzen dugunaz eta aholkatzen digutenaz nahiko ez denez gero, gutxi dakigunontzat ez dut uste denbora galtzea denik gehiago azaltzen eta kasu honetan zuek kontsolatzen ematen dudan guztia; hala ere, Jaunak argia ematea nahi izan arte, ez dakar on handirik.
‎–Ez dugu guk sugarria jartzen, baizik eta badirudi sua jadanik pizturik dagoelarik, bat batean suaren barrura botatzen gaituztela erre gaitezen. ?, batzuetan gezi bat sartzen dute, ordea, erraien eta bihotzaren muin muinean, eta arimak ez daki zer duen ezta zer nahi duen ere?. –Bihotz zulatzearen deskripzio ezaguna dator gero (13 zenb.).
‎Bekatuak diodanean, bekatu arinak esan nahi dut, astunetatik, beraiek dakitela behintzat, aske baitaude, baina ez seguru; beraiek jakin gabe izango dituzte batzuk, eta ez die horrek samin txikia ekarriko. Galtzen ikusten dituzten arimek ere emango diete samina; eta nolabait beraien artekoak izango ez direlako itxaropen sendoa badute ere, Eskritura Santuak aipatzen dituen zenbaitez gogoratzen direnean, Jaunaren babesa zutela zirudien haietaz, esaterako Salomon batez, Haren Maiestatearekin hain harreman estua baitzuen, orduan ezin dira beldurrik gabe egon, esan dudanez; eta zuen artean bere burua ziurtasun handienaz ikus dezanak, beldur handiagoa izan dezala, zorionekoa Jainkoaren beldur den gizonabaitio Davidek.... Haren Maiestateak babes gaitzala beti; ez dezagula iraindu Hari eskatzea da guk izan dezakegun ziurtasunik handiena.
‎2 Nik badakit gure Jaunak pertsona bati agertu nahi izan ziola nola geratzen zen arima bekatu astuna egiten zuenean. Pertsona hark dio, hori ulertuko balute, ezinezkoa iruditzen zaiola haietako inork bekaturik egitea, erorbidetik ihes egitearren direnik eta probarik gogorrenak igaro behar balitu ere. Eta, horrela, gogo bizia jarri zuen guztiek uler dezaten; eta zuei ere halako gogoa eman diezazuela, ene alabak, Jainkoari bihotzez otoitz egiteko egoera honetan direnen alde, guztia ilunpea baita haiengan, eta haien egintzak ere halakoxeak.
‎Oi norbere buruaren ezagutzarako bada! Bai beharrezkoa zaiela hau (uler iezadazue), Jaunak Bera dagoen egoitza berean dituenei ere!; inoiz ere ez dagokio besterik eta nahi izanda ere ezin izango du, goi goian egon arren?; apaltasunak, erleak erlauntzean bezala, beti ontzen du eztia, eta hura gabe dena dago galdua. Baina gogora ekar dezagun erlea ez dela geratzen loreak ekartzeko hegan egitera irten gabe; horrela arimak ere bere buruaren ezagutzarako; sinets diezadala eta egin dezala hegan noizbehinka bere Jainkoaren handitasun eta gurentasunaz gogoeta egitera.
‎Noiz kenduko ote zaigu lur hau begietatik, noiz? Gure artean guztiz itsutzeko adina ez badugu ere, zamartxo batzuk, harri koskortxo batzuk bai ikusten ditut, hazten uzten baditugu, kalte handia egiteko nahiko izango direnak; Jainkoaren maitasunagatik, ene ahizpak, balia gaitezen akats hauetaz, geure miseria ezagutzeko eta haiek eman diezagutela ikusmen argiagoa, gure Senarrak sendatu zuen itsuaren lokatzak eman zuenez; eta honela, geure burua akatsez betea ikusirik, haz dadila gure miseri...
‎12 Pertsona bati zortzi orduan hala egotea gertatzen zitzaion; hauek ez daude konorterik gabe, ezta ez dute sentitzen Jainkoaren gauzarik ere. Aipaturiko pertsona honi lo eginda eta janda eta penitentziarik egin gabe egonda kendu zitzaion, nork ulertua izan zuelako; izan ere, bere aitor entzulea eta beste pertsona batzuk eta bere burua ere engainatuak zituen, berak inor engainatzerik nahi ez bazuen ere. Benetan sinesten dut deabruak ahaleginik egingo zuela hortik irabaziren bat ateratzeko, eta hala, ez zen gutxi ateratzen hasi.
‎Hemen guztiak munduko gauzetarako eta geure buruarentzat lokarturik gaude, ongi lokarturik egon ere (egia esan, horrek irauten duen une laburrean konorte gabe bezala geratzen da, ez baita pentsatzeko gaitasunik, nahi izanda ere), hemen ez dago pentsamendua artifizio bidez geldiarazi beharrik; [4] maitatzea bera ere, egintza hori burutzen badu? ez daki nola egiten duen, ez zer maitatzen duen ezta zer nahi lukeen ere; azken batean, mundurako guztiz hil den baten antzera Jainkoagan gehiago bizi ahal izateko, horrelaxe gertatzen baita: heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino.
‎Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai. Hobeki aditzera emateko, konparazio batez baliatu nahi dut; ongi dator horretarako eta baita, Jaunak burutzen duen egintza honetan guk zer eginik ez badugu ere, Jaunak mesede hau egin diezagun geure burua prestatuz, asko egin dezakegula ikus dezagun ere.
‎11 Oi Jainkoaren handitasuna!, orain dela urte gutxi, eta beharbada egun gutxi, zegoen arima hau bere buruaz soilik gogoratzen zela, eta nork sartu du hain ardura hain neketsuetan? Meditaziozko urte asko izan nahi baditugu ere, arima honek orain sentitzen duen baino samin handiagorik ezin senti dezakegu. Bada, ene Jainkoa!, egun eta urte askoan saiatzen banaiz ni pentsatzen Jainkoa iraindua izatea zein gaitz handia den eta gogora ekartzen kondenatzen diren hauek beraren seme alabak eta nire senideak direla, eta nolako arriskutan bizi garen, bizitza zorigaiztoko honetatik irtetea zein ongi datorkigun, ez ote litzateke nahiko izango?
‎Jaunak nahi beza halakorik sekula ez izatea; hau hala balitz, nik diotsuet, ez etsi Haren Maiestateagandik esandako bat egite hori lortzeko ahaleginean. Zeuen buruak hori gabe ikusten badituzue, debozioa eta gozotasunak badituzue ere, hara iritsi zaretelako ustea sortzen dizuetenak, eta gelditasunezko otoitzean halako liluralditxoren bat (orduan batzuei guztia eginda dagoela begitanduko zaie), bada, sinets iezadazue ez zaretela iritsi bat egitera, eta otoitz egiozue Jaunari eman diezazuela perfekzioz lagun hurkoaganako maitasun hau, eta utzi Haren Maiestateari nahi duena egiten, Berak emango baitizue zuek nahi dezakezuena... Ez uste izan kosta gabe izango denik eta eginda aurkituko duzuenik.
‎3 Honetaz aritzeko asmorik ez banuen ere, pentsatu dut, bere burua horretan ikusten duen arimari pozgarri izango zaiola Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienei zer gertatzen zaien jakitea, orduan egiaz galdua dela dena dirudielako. Ez ditut gertatzen diren ordenan agertuko, oroimenera datozkidan eran baizik.
‎irakur dezala Ama Teresak idatzi zuen bezala, hark ulertzen eta hobeki esaten baitu, eta utz dezala alde batera gehiturikoa eta Santaren testutik ezabatua har dezala ezabatua ez balitz bezala, bere eskuz zuzendua eta ezabatua dena izan ezik, baina gutxi dira halakoak. Eta arren eskatzen diot liburu hau irakur dezanari, begirunea erakuts diezaiela esku santu hark idatzitako hitzei eta letrei eta saia dadila haiek ongi ulertzen, eta argi ikusiko du ez dagoela zertan zuzendurik, eta ulertzen ez badu ere, sinets dezala idatzi zuenak hobeki zekiela; ez dagoela behar bezala zuzentzerik, haien esanahia guztiz ulertzen ez bada; izan ere, guztiz ulertzen ez badira, ongi esanda dagoena gaizki esandakotzat hartuko da, eta horrela, liburuak hondatzen dira eta alferrik galtzen?.
‎zeruak zabaltzen ikusi nituela iruditu zitzaidan, ez beste batzuetan bezala sarrera bat. Beste batzuetan berorri ikusi dudala esan nion tronua irudikatu zitzaidan, eta honen gainean beste bat eta, ikusi ez banuen ere, adierazten ez dakidan albiste baten arabera, Jainkotasuna zegoela ulertu nuen. Animalia batzuk eusten ziotela iruditu zitzaidan; uste dut entzun dudala animalia hauek duten irudia; ebanjelariak ez ote ziren izango pentsatu nuen.
‎4 Aipatu dudan andre harekin nengoenean, gertatu zitzaidan behin, bihotzeko gaitzaz nengoela (izan ere, esan dudanez, gaitz latza nuen, orain jada ez badut ere), karitate handikoa zenez gero, urrezko eta harri preziatuzko bitxiak atera zizkidan, balio handikoak baitzituen, batez ere estimu handitan zuen diamantezko bat. Asko poztuko nindutela uste zuen berak.
‎Arimak gorputzetik irten nahi zidala zirudien, han ez baitzen kabitzen ezta ez baitzen gai hain ondasun handia itxaroteko ere. Bultzada hain bortitza zen, non ezin bainintzen baliatu eta, nire iritziz, desberdina zen besteetakoarekin konparatuz; horrela, ez nekien zertan zen arima, ezta zer nahi zuen ere, hain zegoen nahasia. Arrimatu egin nintzen, eserita egoteko ere ez bainintzen gauza, berezko indarrak huts egiten zidalako guztiz.
‎Iltzea ateratzean haragia ere ateratzen zuela iruditu zitzaidan. Argi ikusten zen oinaze bizia, min handia eman zidana, eta esan zidan nigatik hura eraman zuenak, ez izateko zalantzarik errazago egingo zuela nik eskatzen niona; hitz ematen zidala ez zuela egin gabe utziko eska niezaionik; Berak bazekiela ez niola eskatuko bere aintzarako zena baizik, eta horrela egingo zuela orain eskatzen nion horretan ere; begira nezala, nik Bera zerbitzatzen ez nuenean ere, ezer eskatu ez banion nik eskatzen nekiena baino hobeki egin ez zuenik, zenbat hobeki ez ote zuen egingo orain, maite dudala dakienean; ez izateko horren zalantzarik.
‎17 Nik, diodanez, hura ez gauzatzea ezinezkoa zela uste banuen ere, Eskritura Santuaren eta betetzera behartuak gauden Elizaren legeen aurka ez doan heinean sinesten dut egiazko errebelazioa dela. Izan ere, jakintsu hark esango balit Jainkoa iraindu gabe egiterik ez dugula eta kontzientziaren aurka gindoazela, uste dut berehala utzieta beste bideren bat bilatuko nukeela.
‎17 Hona hemen auzi handi bat hasita; izan ere, hiritik Gortera joan ziren, eta monasterioaren kontura joan behar izan zuten, eta ez zegoen dirurik, eta nik ere ez nekien zer egin. Jaunak erabaki zuen, aita probintzialak ez ziezadala sekula agindu gauza honekin ez arduratzeko; izan ere, bertute ororen maitale gartsua izanik, lagundu egingo ez bazuen ere, haren aurka egoterik behintzat ez zuen nahi. Ez zidan hona etortzeko baimenik eman, guztia zertan amaitzen zen ikusi arte.
‎27 Uste dut ontzat jo daitezkeela igaro diren neke guztiak. Orain, nolabaiteko laztasuna badu ere, premiarik gabe ez delako jaten okelarik eta zortzi hilabetean barau egin eta beste gauza batzuk egiten direlako, hasierako Erregelan ageri denez, gauza askotan gutxi iruditzen zaie ahizpei eta hura perfekzio handiagoz betetzeko beharrezkoak direla iruditu zaizkigun beste gauza batzuk ere gordetzen dituzte. Eta Jaunagan itxaro dut hasitakoa aurrera joango dela, Haren Maiestateak esan didanez.
‎8 Deabruak beste hau ere jartzen zidan aurrean: ea nola nahi nuen etxe hain estuan neure burua itxi, eta hainbeste gaixorekin, ea nola eramango nituen hainbeste penitentzia, eta etxe hain eder eta atsegina, beti poz pozik bizi izan nintzen etxea, eta hainbeste adiskide uzten nituela; beharbada, hemengoak ez zirela izango nire gogokoak, asko behartzen nuela neure burua, beharbada, etsi gaiztoan eroriko nintzela, eta ziur asko deabruak nahi izango zuela hau, bake eta lasaitasuna niri kentzea, eta honela ezin izango nuela otoitzik eduki, sosegurik gabe egonik, eta arima galduko nuela.
‎Baieztapen berarekin amaitu zuen 20 kapitulua: . Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako?. Eta kapitulu honetako 5 zenbakian:
‎Ez al dakizu ahalguztiduna naizela? Nik beteko dut agindu dizudana (eta, izan ere, halaxe bete zen gero), eta bat batean halako sendotasunaz geratu nintzen, non beste gauza batzuei heltzeko gertu bainengoen haren zerbitzurako, neke handiagoak eraman eta berriro sufritzen hasi behar banuen ere.
‎Biziki mortifikatzen ninduen eta batzuetan atsekabea eta lan handia ematen zidan aitor entzule bat nuen nik, kezka bizitan erabiltzen baininduen, eta hala ere, bera izan zen, dirudienez, niri onik gehien egin zidana. Eta biziki maite banuen ere, uzteko tentaldi batzuk izaten nituen, eta berak ematen zizkidan otoitzeko nahigabeak eragozpen zitzaizkidala uste nuen. Horretarako erabakia hartzera nindoan bakoitzean, berehala aditu nuen ez nuela halakorik egin behar, eta agirakaldi bat, aitor entzuleak egiten zuenean baino gehiago desegiten ninduena.
‎8 Lehenago esan dugun hizketa eran, Jainkoak adimena kontura dadila egiten du eta, gogoko ez badu ere, uler dezala esaten dena; izan ere, han, dirudienez, arimak bestelako entzumena du entzuteko, entzunarazten diona eta arreta beste gauzetara barreiatzen uzten ez diona; ongi entzuten duen batek eta belarriak estaltzen uzten ez dioten eta oihuka hitz egiten dioten batek, nahi ez balu ere, entzun egingo luke; eta, azken batez, zerbait egiten du, esaten diotena ulertzeko arretaz baitago.... Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio.
‎Gizon santu hau garai honetakoa zen; espiritua sendo zen lehengo garaietan bezala, eta honela mundua hankapean zuen. Hura bezala oinutsik ez badabiltza ere, eta hark bezain penitentzia latza egiten ez badute ere, gauza asko daude, beste batzuetan esan dudanez, mundua gutxiesteko, eta Jaunak erakutsi egiten ditu bihotza prest ikusten duenean.
‎Nik baino gehiago dakitenek diote, aurrekoa hau baino osoagoa dela, eta hau gorputzeko begiez ikusten direnak baino askoz ere osoagoa. Hau dela diote beherengokoa eta deabruak ameskeriarik gehien sortaraz ditzakeena, nik orduan hala zenik ulertu ezin banuen ere; mesede hau egiten zitzaidanez gero, gorputzeko begiez ikusten dena izatea nahi nuen, aitor entzuleak esan ez diezadan neure irudipena izan dela. Eta ikuskaria izan ondoren gertatzen zitzaidan, hau gero zen?
‎Gaurik ez duen argia da, beti argi dagoenez gero, ezerk asaldatzen ez duena. Laburbilduz, pertsona batek adimenik argiena balu ere, bere bizitzako egun guztietan nolakoa den ezin asmatu duen erakoa da. Eta Jainkoak hain bat batean jartzen du begien aurrean, non ez bailitzateke begiak irekitzerik ere izango, haiek ireki beharra balego; baina berdin da irekirik nahiz itxirik edukitzea, Jaunak nahi duenean; nahi ez badugu ere, ikusi egiten baita.
‎Laburbilduz, pertsona batek adimenik argiena balu ere, bere bizitzako egun guztietan nolakoa den ezin asmatu duen erakoa da. Eta Jainkoak hain bat batean jartzen du begien aurrean, non ez bailitzateke begiak irekitzerik ere izango, haiek ireki beharra balego; baina berdin da irekirik nahiz itxirik edukitzea, Jaunak nahi duenean; nahi ez badugu ere, ikusi egiten baita. Ez dago nahikoa den oharkabetzerik, ez dago eragozteko ahalmenik, ezta hartarako nahikoa den ahalegin ez ardurarik ere.
‎Jaunak ez du nahi izan nola den niri aditzera ematerik, eta ni hain ezjakina naiz eta hain adimen kamutsekoa, non, behin eta berriro azaldu nahi izan didaten arren, ez baitut ulertzerik izan nola den. Eta hau egia da; berorrek adimen bizia dudala uste badu ere, ez dut; izan ere, gauza askotan ikusi dut nire adimenak ez duela ulertzen, esan ohi denez, jaten ematen diotena baizik. Batzuetan nire aitor entzulea harri eta zur geratzen zen nire ezjakintasunez; eta sekula ez nuen aditzera eman, ezta ez nuen nahi ere, Jainkoak nola egin zuen hau eta nola izan zitekeen hau, ezta ez nuen galdetu ere egiten, nahiz eta, esan dudanez?
‎Proba hauek egin nintzala eta hartan iraun nezala agintzen hasi zitzaizkidanean, askoz ere handiagoa zen mesedeen hazkundea. Arreta beste gauzetara barreiatzea nahi nuenean ere, ez nintzen sekula irteten otoitzetik. Lo nengoela ere otoitzean nengoela begitantzen zitzaidan.
‎Ez dugu guk sugarria jartzen, baizik eta badirudi sua jadanik pizturik dagoelarik, bat batean suaren barrura botatzen gaituztela erre gaitezen. Arimak ez du ahaleginik egiten Jaunaren absentziaren zauri honek min eman dezan; batzuetan gezi bat sartzen dute, ordea, erraien eta bihotzaren muin muinean, eta arimak ez daki zer duen ezta zer nahi duen ere. Argi ikusten du maite duela Jainkoa, eta geziak eztenean belarra zekarrela dirudi Jaun honen maitasunagatik bere burua gorrotatzeko, eta poz pozik galduko luke bizia Harengatik.
‎Deabruak jartzen duen beste apaltasun horretan, ordea, ez dago argirik inolako gauza onik burutzeko; Jainkoak guztia suz eta odolez jartzen duela dirudi. Justizia etortzen zaio burura, eta errukian fedea badu ere, fede hori galarazteko indarrik ez baitu deabruak, ez da ni kontsola nazakeen erakoa; bestera da: hain erruki handiari erreparatzea oinaze handiagorako zait, gehiagora beharturik nengoela uste nuelako.
‎Nik ulertu dudana hau da: Jaunak nahi duela eta baimena ematen diola, Job tentatzeko eman zion bezala, ni, kaskarra naizenez gero, hainbesteko zorroztasunez tentatzen ez banau ere.
‎...n, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik hartzen ez bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
‎1 Aitortza honen ondoren nire arima hain samur geratu zen, non uste bainuen ez zela ezer ni prest ez nengokeenik; eta honela, gauza askotan aldatzen hasi nintzen, aitor entzuleak horretarako estutzen ez baninduen ere; alderantziz: bazirudien ez ziola kasu handirik egiten ezeri.
‎Esaten zidan Jainkoa guztiz pozik edukitzeko ez dela egin gabe ezer utzi behar; era berean trebetasunez eta leun hartu ninduen, nire arima ez baitzegoen batere sendo, oso ahul baizik, batez ere nituen adiskidetasun batzuk hausteko. Haiekin Jainkoa iraintzen ez banuen ere, haiekin biziki loturik nengoen, eta esker gaiztokoa izatea iruditzen zitzaidan haiek uztea, eta honela esaten nion, Jainkoa iraintzen ez banuen, zer dela-eta izan behar nuen esker gaiztokoa. Berak esan zidan, egun batzuetan Jainkoaren eskuetan uzteko eta Veni, Creator himnoa errezatzeko, hoberena zein den erakutsiz argi egin ziezadan.
‎Izan ere, hemen entzun nahi ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela.
‎2 Nik nahi nuke agertzea, hemen izan daitezkeen engainuak (esperientzia handia duenarentzat ez dela engainu handirik edota batere ez dela izango uste badut ere, baina esperientzia handia izan behar) eta espiritu on eta txarraren artean dagoen aldea, edota nola izan daitekeen adimenaren beraren irudipena, litekeena baita, edota espiritu berak bere buruari hitz egitea.
‎batzuek, horretaz hitz egiten zenean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi argi; aitor entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere, nik Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaidala, Jainkoari otoitz egiteko gartsu. Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta beste asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan. Eta ez dakit bi urtean edo jardun nuen honetan, Jaunari eskatu eta eskatu.
‎6 Eta nik diot, arima trebatua bada eta erne badago, oso argi ikusiko du; izan ere, esan dudana ikusten den beste gauza batzuk alde batera utzita, ez dakar inolako ondoriorik, eta arimak ere ez du onartzen (beste hura, berriz, nahi ez badugu ere bai), eta ez zaio federik ematen; alderantziz: adimenaren desbideratzea dela uste du, ia eroaldia duela dakizuen pertsona bati kasurik egiten ez zaion bezala.
‎bere miseria ikusten du. Hain kanpora bota du harropuzkeria, non izan dezakeenik ere ez baitu uste, esperientziaz dakielako oso gauza gutxi edo ezereza dela berez ahal duena; han ez zela ia baimenik, baizik eta, dirudienez, nahi ez bazuen ere, zentzumen guztiei atea itxi zieten, Jaunarekin gehiago goza zezan. Berarekin bakarrik gelditzen da, zer egingo du Bera maitatu baizik?
‎arima bati otoitzean Jainkoak mesede handiak egingo balizkio ere, ez dadila bere buruaz fida, eror daitekeelako, ezta ez dadila arriskutan jar inola ere. ...zitsua da-eta; hemen deabruak gero sar dezakeen engainua, mesedea ziur Jainkoagandikoa izan arren, maltzurra halakoa mesedeaz beraz baliatzea da ahal duen adina, eta bertuteetan aurrera ez dauden, mortifikatu eta askatu gabe dauden pertsonei sartzen die engainua; izan ere, hemen ez dira geratzen erorbide eta arriskuetan jartzeko bezain sendoturik, geroago esango dudanez, desira eta erabaki handiak badituzte ere... Doktrina bikaina da hau, eta ez nirea, Jainkoak irakatsia baizik; eta honela nahiko nuke, pertsona ezjakinek, ni bezalakoek, jakitun egon daitezela.
‎Izan ere, atseginez gertatzen bada ere, geure berezko izaera argalak beldurra sartzen digu hasieran, eta bihotz ausart eta adoretsua behar da, esanda dagoenerako baino askoz ere handiagoa? guztia arriskatuz, datorrena datorrela, eta Jainkoaren eskuetan jarri eta garamatzaten lekura joan gogoz, nahi baduzu eta nahi ez baduzu ere eramango baitzaituzte. Eta hainbesterainokoa da, non askotan nik kontra egin nahi bainuke, eta neure indar guztiak jarri, batez ere agerian gertatzen den batzuetan eta beste askotan ezkutuan, engainatua izango naizen beldurrez.
‎lehenik, Jaunaren ahalmen handia agertzen da eta nola guk ez dugun parterik, Haren maiestateak nahi duenean, ez gorputza ez arima gelditzeko, ezta haren jabe izateko ere; bestera: nahi badugu eta nahi ez badugu ere, nagusia dagoela ikusten dugu eta guk ezin dugula ezertxo ere egin, eta apaltasun handia sartzen zaigu. Eta oraindik orain aitortzen dut nik, beldur handiak jo ninduela; hasieran oso handiak; izan ere, horrela gorputza lurretik altxatua ikustean, espirituak bere ondoren eramaten badu ere eta, gogor egin ezik, leuntasun handiz gertatzen bada ere, konortea ez da galtzen; ni behintzat neure senean nengoen, eramana nintzela konturatzeko eran.
‎ez diezaiotela enbarazu egin zentzumenek ere; eta horrela etenda egonarazten ditu, Jaunak halaxe nahi duelako. Eta gehienetan begiak itxita daude, itxi nahi ez baditugu ere; eta noizbait irekita badaude ere, esana dudanez, ez du asmatzen ez igartzen ikusten duena.
‎Nik ez dakit beste zer hitz erabili, ezta nola esan eta adierazi ere, ezta arimak ez daki orduan zer egin; bada, ez daki hitz egin behar duen, ez isilik egon behar duen, ezta barre edo negar egin behar duen ere. Zentzugabekeria aintzatsua da, zoramen zerutarra, egiazko jakinduria ikasten dena, eta arimak gozatzen duen era guztiz atsegingarria.
‎horrela dabil batetik bestera. Konparazio hau ezin hobeki datorkiola iruditzen zait, inolako gaitzik egiteko indarrik ez badu ere, bera ikusten dutenak nekarazten baititu.
‎esan ziena aipatzen dute. Uste dut, Espiritu Santua etorri ondorengo fedea balute, hau da, Jainkoa eta gizona zela, ez litzaiekeela oztopo izango; izan ere, Jainkoaren Amari ez zitzaion esan hau, beste guztiek baino maiteago bazuen ere.
‎9 Jainkoak ahalmen guztiak eten nahi dituenean, esanak diren otoitz moduetanikusi dugunez, argi dago, nahi ez badugu ere, kendu egiten da presentzia hau. Orduan joan bedi zorionean; zorioneko galtzea, galduz doala iruditzen zaigun hartaz gehiago gozatzeko baita; izan ere, orduan arimak, adimenaz ezagutzen bere ahaleginen jomuga izan duena, bete betean maitatzeari ekingo dio, eta ulertu ez duena maitatzen du, eta, diodanez, gehiago irabaztearren bere burua galduz baizik ongi goza ez daitekeenaz gozatzen du.
‎Uste dut, arimak bere aldetik zerbait egiten duenean bere buruari bat egitezko otoitz honetan laguntzeko, hasiera hasieran probetxugarri zaiola uste badu ere, oinarririk ez duen gauza bezala laster eroriko dela berriro; eta beldur naiz sekula ez dela iritsiko espirituaren egiazko pobretasunera, kontsolazio eta atseginik otoitzean ez bilatzea dena, lurrekoak alde batera utziak baitaude?, baizik eta Berarenganako maitasunagatik hartzen diren neke lanetan, Hura beti haien artean bizi baitzen, eta neke lan eta lehortasun artean geldi egotean.... Zerbait sentitzen bada ere, ez pertsona batzuei bezala egonezina eta pena sortzeko; hauek, beti lanean adimenarekin jarduten ez badute eta deboziorik ez badute, guztia galduta dagoela uste dute, hain ondasun handia beren lanak irabaziko balu bezala.
‎Bere buruaz ezer esaten badu, haren aintzarako da. Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako, eta, bere gogoz kontra bada ere, begiak itxiarazten dizkio munduko gauzei, eta irekita izan ditzala egiak ulertzeko.
‎Beraz, ez daki ez denbora ez gauzak ordenatzen egiaren arabera joan daitezen. Berak argia falta duelako, ez die ematen besteei nahi badu ere. Eta honetarako letrarik ez dela behar begitandu arren, nire iritzia beti izan da eta izango edozein kristauk saiatu behar duela letra onak dituenarekin harremana izaten, eta zenbat eta jantziagoa izan, hobeki; eta otoitz bidetik doazenek horren premia handiagoa dute, eta zenbat eta espiritualagoak izan, orduan eta premia handiagoa.
‎18 Eta ez beza bere burua engaina esanez, otoitzik gabeko letradunak ez direla onak otoitza duenarentzat. Nik halako askorekin izan dut harremana, urte batzuez honantz halakoen premia izan dudalako, eta beti izan naiz haien adiskidea; bada, batzuek esperientziarik ez badute ere, ez dute arbuiatzen espiritua ezta hura kontuan hartu gabe jokatu ere; izan ere, esku artean darabilten Eskritura Santuan beti aurkitzen dute espiritu onaren egia. Nik neure baitan uste dut, letradunekin harremana duen otoitz pertsona, berak burua engainatu nahi ez badu, ez duela engainatuko deabruak ameskeriekin, deabruak apaltasun eta bertutezko letren beldur direla uste baitut, eta badakite agerian geratuko direla eta galtzen irtengo.
‎Eta laguntza handia da haiekin harremanak izatea, bertutetsuak badira. Espiriturik ez badu ere, probetxu egingo dit, eta Jainkoak aditzera emango dio irakatsi behar duena eta are gehiago: espiritual ere egingo du guri probetxu egin diezagun.
‎Ohituz joan behar dute ikusteari nahiz entzuteari, eta are otoitz orduak egitez betetzeari garrantzirik batere ez ematen, bakardadean eta, aparte egonik, iraganeko bizitzaz pentsatzeari baizik. Hau hasierakoek eta azkenekoek guztiek sarri sarri egin behar badute ere, honetaz pentsatzean gehiagoa eta gutxiagoa dago, geroago esango dudanez. Hasieran oraindik tamalgarria da, ez baitute guztiz ulertzen bekatuez damutzen direnik; eta bai damutzen dira, hain benetan Jainkoazerbitzatzeko erabakia hartzen dutelako.
‎Niri egin dizkidan mesede hain handi hauetarako atea otoitza dela diot soilik. Ate hau itxiz gero, ez dakit nola egingo dituen mesedeak; izan ere, arima batekin gozatzera eta hari atsegin ematera sartu nahi badu ere, ez dago nondik sartu, bakarrean, garbi eta haiek hartzeko gogotsu nahi baitu. Oztopo ugari jartzen badizkiogu eta haiek kentzeko ezer egin ez, nola etorriko da gugana?
‎12 Bada, sermoietako sufrikarioa ez zen txikia, eta oso zalea nintzen haietara, eta horrela, norbaitek bihotz bihotzez eta ongi predikatzen zuela ikusiz gero, maitasun berezia hartzen nion, nik neuk bilatu gabe, nork jartzen zidan ez dakidala. Ia egundo ere ez zitzaidan pozikez entzuteko bezain sermoi txarra iruditzen, haren entzuleen arabera ongi predikatzen ez bazuen ere. Ona baldin bazen, berariazko gozamena zen niretzat.
‎Gizon bedeinkatua honekin etortzen zen eta, gogor egiten zitzaidan hain engainaturik ikustea, lehenago ohi nuenez, Jainkoarekin harremanetan nengoela uste baitzuen, eta orain ez neukala nik otoitzik esan nion, baina ez horren zergatia. Horretarako oztopotzat neure gaixotasunak jarri nizkion; izan ere, gaitz guztiz larri hartatik sendatu nintzen baina, beti izan ditut orain arte eta orain ere bai, oso larriak gainera, azkenaldian hain gordinki jotzen ez banaute ere, ez dira desagertzen eta era askotakoak dira. Batez ere hogei urtean zehar botaka egin ohi nuen goizetan, eta ezin izaten nuen gosaririk hartu eguerdia igaro arte; batzuetan beranduago arte.
‎Eta ez dut inorere ikusi horrelakorik, bide honetan behean gelditu denik; ezta arima koldarrik ere, apaltasunaren aitzakiaz, urte askoan beste haiek oso gutxian ibili diren adina ibili denik. Harri eta zur geratzen naiz zer egiten duen bide honetan gauza handietarako gogoa pizteak; arima, gero indarrik ez badu ere, hegaldia egin eta urrutira iristen da, lumaje eskasa duen hegaztitxoa bezala, nekatu eta gelditu beharra badu ere.
‎Eta ez dut inorere ikusi horrelakorik, bide honetan behean gelditu denik; ezta arima koldarrik ere, apaltasunaren aitzakiaz, urte askoan beste haiek oso gutxian ibili diren adina ibili denik. Harri eta zur geratzen naiz zer egiten duen bide honetan gauza handietarako gogoa pizteak; arima, gero indarrik ez badu ere, hegaldia egin eta urrutira iristen da, lumaje eskasa duen hegaztitxoa bezala, nekatu eta gelditu beharra badu ere.
‎Esan dudanez, nik bekatu astuntzat nuenik ez nukeen egingo orduan. Eta uste dut, nigan hori ikusteak ni maitatzen laguntzen ziola; gizonezko guztiak dira, nik uste, bertutera emanak direla ikusten dituzten emakumeen adiskideago; eta hemen nahi dutenerako ere hemendik irabazi handiagoa dute haiekin, geroago esango dudanez.
‎...ontua izatea; bekatu astunik ez egiteko banuen, eta Jaunak nahi izan beza beti izan dezadala; arinei ez nien kasu handirik egiten, eta hau izan zen hondatu ninduena...), bide honetatik Jauna dohain ugari egiten hasi zitzaidan, gelditasunezko otoitza ematearen mesedea egiteraino, eta noizean behin bat egitezkoraino ere iristen nintzen, nik bata ez bestea zer eta zein estimagarriak ziren ulertzen ez banuen ere, eta uste dut on handia zitzaidakeela hori ulertzea. Egia da bat egitezko honek gutxi gutxi irauten zuela, ez baitakit abemaria baten denbora zen ere; baina hain ondorio handiak uzten zituen, non, garai honetan hogei urte ere ez nituen baina, mundua neure oinpean nuela uste bainuen, eta horrela pena ematen zidaten, zilegizko gauzetan izanda ere, munduari jarraitzen ziotenek.
‎Argi neukan neuk dakidala ez nukeela halakorik egingo, ezta gezurrik esango ere, baina nire aldetik guztia zen beldurra. Haietako batek esan zidan behin, tentaldia zela igarririk, ez izateko nahigaberik, nik engainatzea nahi banu ere, berak bazuela zentzu ona engainatzen ez uzteko. Honek poz handia eman zidan.
‎6 Orain dela gutxi berriro gertatu zitzaidan gauza bera, hainbeste iraun ez bazuen ere, eta ni bakarrik nengoen. Ur bedeinkatua eskatu nuen, eta haiek joan ondoren sartu zirenak (bi moja ziren, sinesgarritasun osokoak, gezurrik ezergatik ere esango ez luketenak), usain txar txarra hartu zuten, sufre harriaren antzekoa.
‎Munduak, hasten ikusi orduko, nahi luke perfektua, eta mila legoara ikusten du hutsegite bat, beharbada, harengan bertutea dena, baina hura kondenatzen duenak biziotzat du eta bestearengan ere hala ikusten du. Ez da onartzen ez jaterik, ez lo egiterik, ezta arnasa hartzerik ere, esaten den bezala; eta zenbat eta iritzi handiagotan duten, hainbat gehiago ahazten dute oraindik gorputzean daudela, arima perfektua badute ere. Oraindik munduanbizi dira beren miserien mende, guztiz oinazpian badute ere.
‎Ez da onartzen ez jaterik, ez lo egiterik, ezta arnasa hartzerik ere, esaten den bezala; eta zenbat eta iritzi handiagotan duten, hainbat gehiago ahazten dute oraindik gorputzean daudela, arima perfektua badute ere. Oraindik munduanbizi dira beren miserien mende, guztiz oinazpian badute ere. Eta honela, diodanez, adore handia behar da, arima gaixoa oraindik ibiltzen ez baita hasi, eta hegan egin dezala nahi dute.
‎21 Sinets biezadate, sinets biezaiote Jaunaren maitasunagatik Jaunak hitz egin dezala nahi duen inurritxo honi, beldar hau kentzen ez badute, arbola osoa kaltetzen ez badu ere (beste bertuteren batzuk geratuko dira, baina pipiak jota), ez da arbola ederra, bera ez da hazten, ezta ez die uzten hazten bere ondoan direnei ere. Izan ere, ematen duen etsenplu onaren fruta ez da batere zindoa; gutxi iraungo du.
‎Nik erruki nion, eta erruki diot, askotan bere berezko joeraren arabera ez baina, bere giza mailarekikoa bete nahirik ari dela ikusiz. Zerbitzariekin ez dago asko fidatzerik, berak onak bazituen ere. Ez da hitz egin behar batekin beste batekin baino gehiago, mesede egin diozuna begitan hartua izango delako.
‎benetan pozten nauen pertsonaren bat ikusten dudanean, oso osoan Jainkoari emanda ikusi nahi nukeela, batzuetan ezin eutsizko gogoaz. Eta guztiak Jainkoa zerbitza dezatela nahi badut ere, pozten nauten pertsonak direnean, bultzada bizi bizia sentitzen dut, eta horrela ekin eta ekin egiten diot Jaunari haien alde. Aipaturiko erlijiosoarekin ere horrela gertatu zitzaidan.
‎Izan ere, Haren Maiestateak dion maitasunaz oharturik, maitasun horrek bere buruaz ahaztera darama eta Harengan dagoela iruditzen zaio eta, bien arteko distantziarik gabe, eta zentzugabeko gauzak esaten ditu. Gogoan dut hau esan niola, malko ugari isuriz arima hura bene benetan bere zerbitzuan jar zezala eskatu ondoren, nik ontzat banuen ere, ez nintzela asetzen, oso ona nahi nuela, eta honela esan nion: –Jauna, ez didazu ukatuko mesede hau; izan gogoan egokia dela pertsona hau gure adiskide izateko?.
‎atsegin hartu eta poztu eta alaitu ariman min ematen zidanarekin. Izan ere, ni kontsolaturik eta bareturik nengoen eta astia nuen otoitzari ordu asko emateko; ikusten nuen surtan sartzera nentorrela, Jaunak esan zidan jadanik gurutze astuna eramatera nentorrela, gero ikusi arte hain astuna izango zenik pentsatzen ez banuen ere. Eta hala ere, alai nentorren, eta deseginik nengoen berehala borrokari lotzen ez nintzaiolako, Jaunak borroka izatea nahi baitzuen; eta horrela Haren Maiestateak adorea bidaltzen zuen eta nire ahultasunaren gainean ezartzen.
‎11 Izan bedi bedeinkatua beti betiko! Poz ematen du oihal latzezko jantzi txirotan ikusteak, lehen oso jantzi apain eta aberatsen zale zena, jantzi latz haiek haren edertasuna estali ezin bazuten ere, berezko grazia hauek grazia espiritualekin batera Jaunak harengan banatu baitzituen, izaera eta adimen hain atseginak, guztiak Haren Maiestatea gorestera mugiarazten zituztenak. Jaunak nahi dezala asko izatea bere deiari honela erantzuten diotenak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
badu 67 (0,44)
badut 32 (0,21)
badute 27 (0,18)
bazuen 22 (0,14)
badugu 21 (0,14)
banuen 20 (0,13)
banu 11 (0,07)
baditu 7 (0,05)
balu 7 (0,05)
hau 7 (0,05)
duen 6 (0,04)
badituzte 5 (0,03)
bazuten 4 (0,03)
baditut 3 (0,02)
baduzue 3 (0,02)
banau 3 (0,02)
baninduen 3 (0,02)
baditugu 2 (0,01)
badituzue 2 (0,01)
bazituen 2 (0,01)
bazituzten 2 (0,01)
nuenean 2 (0,01)
badituzu 1 (0,01)
baduzu 1 (0,01)
bagaituzte 1 (0,01)
balitu 1 (0,01)
banaute 1 (0,01)
banituen 1 (0,01)
dituen 1 (0,01)
dituenei 1 (0,01)
ditugunak 1 (0,01)
dituztenengandik 1 (0,01)
dituztenik 1 (0,01)
dituzuelako 1 (0,01)
dudala 1 (0,01)
dudan 1 (0,01)
duela 1 (0,01)
duenak 1 (0,01)
duenik 1 (0,01)
dugunoi 1 (0,01)
dutela 1 (0,01)
dutenera 1 (0,01)
dutenerako 1 (0,01)
duzuen 1 (0,01)
lukeen 1 (0,01)
lukeenik 1 (0,01)
nituenak 1 (0,01)
nuelako 1 (0,01)
zituenik 1 (0,01)
zituztenek 1 (0,01)
zuela 1 (0,01)
zuen 1 (0,01)
zuenean 1 (0,01)
zutenei 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia