Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 70

2015
‎Fr. Luis Leongoak osorik onartu zuen lehen edizioan, testuaren barruan sartuz. 4 zenbakian Teresak Salomon jartzen zuen lekuan Graciánek Absalon jartzen du; Riberak ez du onartzen zuzenketa hau ere: –Salomon jarri behar da, Ama Teresak jarri duen bezala?.
‎4 Egoitzetako 3 kapituluan ere iritzi horri eusten zaio: hau ere naturaz gaindikoa delakoan nago (1 zenb.), baina 8 zenbakian dio,, bildutasunezko otoitza? –gelditasunezkoa?
‎2 Egia da, idazteko agindu didaten beste [lan] batzuetan esan ditudanak baino asko gehiago ez dudala asmatuko esaten; aitzitik, beldur naiz ez ote diren ia guztiak gauza berdinak izango; izan ere, hizketan irakasten dieten txoriek irakatsi dietena edo entzuten dutena baino besterik ez dakitenez, eta hura askotan errepikatzen dutenez, horrelaxe egiten dut nik ere, hitzez hitz. Jaunak ezer berririk esatea nahi badu, Haren Maiestateak emango du edota niri oroimenera ekartzea nahiko du beste batzuetan esan dudana; hauxe ere nahikotzat izango nuke, hain oroimen kaskarra izanik, zoriontsua nintzateke gauza batzuk, ziotenez ongi esanak zirenak, berriro esaten asmatuko banu, galduak balira ere badaezpada. Jaunak hau ere emango ez balit, obedientziagatik nekatuz eta nire buruko mina areagotuz, irabaziaz geratuko nintzateke, esan dezadanetik inork onurarik aterako ez balu ere.
‎Jainkoarekin elkartzen dena Harekin espiritu bat bera egiten da; ezkontza goren honi dagokiola dio, Haren Maiestatea bat egitearen bidez arimara etorri delakoa baitu. Eta beste hau ere badio: Mihi vivere Chistus est, mori lucrum; uste dut horrela esan dezakeela arimak ere hemen, hementxe hiltzen delako aipatu dugun tximeletatxoa, eta poz pozik hil ere, honezkero haren bizia Kristo baita.
‎haietako batzuk esango ditut, eta lehenik, ia beti honen aurretik hasten den beste otoitz era bat, eta beste leku batzuetan honetaz hitz egin dudalako, gutxi esango dut. Bildutasun bat, hau ere naturaz gaindikoa delakoan nago, izan ere, ez da ilunpean egotea ez begiak itxita, ezta ez datza kanpoko ezertan ere, begiak ixtea eta bakardadearen desira, nahi gabe gertatzen direlako; eta artifiziorik gabe, esandako otoitzerako eraikina landuz doala dirudi; izan ere, zentzumen hauek eta kanpoko gauzek ahalmena galduz doazela dirudi, arimak galdua zuen berea berreskura dezan....
‎Hemen Jaunak mesede handi handiko hitz berezi bat esan zidan. Nik ez dakit nola izan zen hau, ez bainuen ezer ikusi; hau ere ez dakit esaten nola, baina sendotasun handi handi batekin geratu nintzen, eta bene benetan Eskritura Santuko gauzarik txikiena neure indar guztiaz betetzeko erabakiarekin. Nik uste dut ez zitzaidakeela aurrean jarriko ezer, gaindituko ez nukeenik.
‎5 Behin Orduen Liturgian beste guztiekin nengoela, bat batean nire arima bere baitan bildu zen, eta guztia ispilu garbi baten antzekoa iruditu zitzaidan, ez atze, ez hegal, ez goi eta ez beherik ez zuena, guztia argi ez zegoenik; eta haren erdian Kristo gure Jauna irudikatu zitzaidan, ikusi ohi dudan bezala. Uste dut ispilu batean bezala argi ikusten nuela neure arimako alde guztietan, eta ispilu hau ere, ez dakit nik nola esan, guztia zizelkatzen zen Jaun berarengan, esaten jakingo ez nukeen bat egite guztiz maitetsu batez.
‎Izan ere, uste dut gutxi direla hainbeste gauzaren esperientziara iritsi direnak; eta hori ez badago, ezinezkoa da erremedioa aurkitzea inor estutu eta nekarazi gabe. Baina hau ere kontuan hartuko du Jaunak, eta horregatik hobe da norbaitekin tratatzea (beste batzuetan esan dudanez eta orain esaten dudan hau guztiau ere bai, kontua da ez naizela ongi gogoratzen, baina oso garrantzitsua dela ikusten dut), batez ere emakumeak badira, beren aitor entzulearekin, behar den bezalakoa denarekin; eta gizonezkoak baino askoz ere gehiago dira Jaunak mesede hauek egiten dizkienak,...
‎Txiki egiten zitzaidan etxea; halaxe zen izan ere, eta ez zirudien monasterioa izateko bidean zihoanik; beste bat erosi nahi nuen (ez zegoen zerekin, ez zegoen erosteko erarik, ezta ez nekien zer egin ere) haren ondoan zegoena, nahiko txikia hau ere, eliza egiteko; eta egun batean, Jauna hartu ondoren, esan zidan Jaunak: Esan dizut sartzeko ahal duzun bezala.
‎Esan dizut sartzeko ahal duzun bezala. Eta hau ere esan zidan oihu antzera: Oi gizadiaren gutizia, lurra ere faltako zaizula uste baituzu! Zenbat aldiz lo egin nuen nik atari zabalean non sarturik ez nuelako!.
‎Batzuk isilik zeuden, beste batzuk gaitzetsi egiten zuten; azken batean, fundazioa desegitea erabaki zuten. San Domingoren Ordenako Lizentziatu batek bakarrik esan zuen, hau ere kontra egon arren, ez, ordea, monasterioaren kontra, pobretasunean egitearen kontra baizik?, ez zela horrela desegin beharrekoa, ongi begiratu behar zela, gero ere izango zela astia horretarako, Gotzainari zegokiona zela, edota antzeko gauzak, on handia egin zutenak. Amorru giro hartan zorte ona izan zen erabakia ez gauzatzea.
‎Niretzat hitz eta gozotasun hauek hain lotsari handia dira, ni zer naizen oroitzen naizenean, non, beste batzuetan ustez esan dudanez eta orain neure aitor entzuleari batzuetan esaten diodanez, adore handiagoa behar baita mesede hauek hartzeko, neke handi handiak igarotzeko baino. Pasatzen denean, ia ahaztu egiten ditut neure egintzak; kaskarra naizelako irudipen antzekoa geratzen zait, adimenaren gogoetarik gabe, hau ere batzuetan naturaz gaindikoa iruditzen baitzait.
‎8 Deabruak beste hau ere jartzen zidan aurrean: ea nola nahi nuen etxe hain estuan neure burua itxi, eta hainbeste gaixorekin, ea nola eramango nituen hainbeste penitentzia, eta etxe hain eder eta atsegina, beti poz pozik bizi izan nintzen etxea, eta hainbeste adiskide uzten nituela; beharbada, hemengoak ez zirela izango nire gogokoak, asko behartzen nuela neure burua, beharbada, etsi gaiztoan eroriko nintzela, eta ziur asko deabruak nahi izango zuela hau, bake eta lasaitasuna niri kentzea, eta honela ezin izango nuela otoitzik eduki, sosegurik gabe egonik, eta arima galduko nuela.
‎9 zenbakian esan du hau ere.
‎deritzon batean aurkitu nuen, arimaren eta Jainkoaren arteko batasunari dagokionean, nik ezer ez pentsatze hartan nituen seinale guztiak, hauxe baitzen nik gehien batean esaten nuena: ...liburua, berak eta esan dudan beste elizgizonak, santu eta Jainkoaren zerbitzariak, begira zezaten eta esan ziezadaten zer egin; eta, horrela komeni zela uste bazuten, otoitza utzi egingo nuen guztiz, zertarako sartuko nintzen, bada, halako arriskuetan; izan ere, baziren ia hogei urte otoitz hura neukala, eta irabazirik gabe eta deabruaren engainuekin atera banintzen, hobe zen ez edukitzea; baina hau ere gogor egiten zitzaidan, otoitzik gabe nire arima nola zegoen ordurako probatua nintzelako.
‎16 Konparazio hau ere gogoan nerabilen nik: aurreratuak daudenei eta hasieretan daudenei ematen zaiena gauza bera denez gero, pertsona askok jaten duten jaki bat bezala da, eta gutxi gutxi jaten dutenei zapore ona une batean bakarrik gelditzen zaie; gehiago jaten dutenei mantentzen laguntzen die; asko jaten dutenei bizia eta indarra ematen dizkie; eta biziaren jaki honetatik hainbestetan eta hain oparo jan daitekeelarik, hartatik izan ezik ez dute zapore gozoa duen besterik jango; izan ere, ikusten du hark on egiten diola, eta jadanik hain egina du ahosabaia honen gozora, non nahiago bailuke bizia galtzea jaki hark utzi zion ahogozo ona kendu baizik egingo ez dioten beste jaki batzuk jatea baino.
‎Bada, bi ahalmenak mozkortzen eta jainkozko ardo haren ahogozoa hartzen has daitezenean, oso erraz galtzen dira berriro ere ahalmenak beren senera bete betean bihurtzeko, eta borondateari lagun egitera etortzen dira eta hirurek batera gozatzen dute. Baina ahalmenak guztiz geldiarazita eta irudimena ezertan pausatzen ez dela, nire iritziz hau ere erabat galtzen baita, egoten deneko tarte hau laburra dela diot; beren senera ez dira etortzen erabat, zentzugabe bezala ordu batzuk ezin egon izateraino, eta apurka apurka Jainkoak berarekin hartzen ditu berriro.
‎Izan ere, halakoxea baldin bada ere, ez da izango Jaunaren mesedeak hainbeste urtetan hartu ondoren. Eta nor mesfida daiteke, ni hainbesteraino jasan baldin banau, nirekin egon zedin toki eta une bat nahi eta bilatzen nuelako besterik gabe, eta hau ere askotan gogorik gabe, neure buruaren gain egin ohi nuen indarragatik edota Jaunak berak nire gain egin ohi zuenagatik. Izan ere, Hura zerbitzatu beharrean iraintzen dutenei hain ongi badatorkie otoitza eta hain beharrezkoa bazaie, eta hartan inork egiaz inolako gaitzik aurki ez badezake otoitza ez edukitzea baino handiagoa izango denik, Jainkoa zerbitzatzen dutenek eta zerbitzatu nahi dutenek zer dela-eta utzi behar dute?
‎Hura etorri zen lekutik ez zait buruan sartzen egunaren erdian halako zomorrorik izan zitekeenik ezta sekula izan denik ere, eta barruan egin zidan eragina, uste dut, ez zela misteriorik gabea izan. Eta hau ere ez zitzaidan sekula ahaztu. Oi Jainko handia, nolako arretaz eta errukiz niri abisuak ematen jarduten zenuen era guztietara, eta zein gutxi aprobetxatu nintzen ni!
‎4 Harako bidean nire aitaren anaia bat bizi zen, oso zentzuduna eta bertute handiak zituena, alarguna, hau ere Jaunak beretzat prestatzen ziharduena; izan ere, bere adin handian zeukan guztia utzi eta fraide sartu zen eta halako amaiera izan zuen, non Jaunarekin gozatzen egongo dela uste baitut. Egun batzuetan ni berarekin izatea nahi izan zuen.
‎Ni ez nintzen horretaz konturatu eta berari ere ez zion eraginik egin; izan ere, berari borondate hura ematen zionak, aurrera eramango zuen bere obra burutu arte; eta horrela, etxea atontzen eta ofizialeak ekartzen jartzen zuen arduran, uste dut, ez geniola guk aurrea hartzen. ...maileguz, eta ofiziale batekin joan ginen han etxe sartzea egiteko, ilunabarrean, sagaran Gure Jauna altxatzean erabili ohi den kanpaitxoarekin, besterik ez baikenuen; eta nire beldur handiz prestatu nahian aritu ginen gau osoan, eta ez genuen aurkitzen eliza non egin, sarrera haren ondoko beste etxetxo batetik zuen areto batean izan ezik; etxetxo hau emakume batzuek erabiltzen zuten; honen jabeak hau ere eman zigun errentan.
‎Gracián i] argi egitera niri argi diezadan, eta era berean Jesu Kristo gure Jaunak eman zidala hura; eta honekin belaunikatu nintzen eta neure bizi guztian hark esaten zidana egingo nuela hitzeman nuen, Jainkoaren eta nik obedientzia zor nien prelatuen aurka ez bazen. Jakinarazi nuen ez nuela neure burua behartzen gauza larrietan baizik, eskrupuluak saihestearren, esaterako, gauza bera behin eta berriro esanik, horretaz gehiago ez hitz egiteko esaten didanean edo nire atsegineko edota beraren atsegineko gauzak direnean, txikikeriak baitira, esana egin gabe utzi nahi ez direnak; neure hutsegite eta bekaturik ez diodala agertu gabe utziko, neuk dakidala, hau ere prelatuekin egiten dena baino gehiago baita; azken batean, Jainkoaren ordezkotzat izango nuela barrutik eta kanpotik.
‎Hirugarren hau ere, Ávilakoa eta Medinakoa bezala, San Joseren izenaz fundatu zen. –
‎Kapitulu hau ere JHS anagramaz hasten da eta kapituluaren zenbakirik gabe. –
‎Berak esan dit, pozaren pozez, zorabiaturik bezala geratu zela; Trianan monasterioa egin zutela entzun bazuen ere, ez zela konturatu beraiena zenik. Egun hartatik aita Graciánekin aitortzeko ahaleginetan ari zen, eta hau ere asko kosta gabe ez lortzea nahi izan zuen Jainkoak, gutxi gorabehera hamabi aldiz joan baitzen, eta ez zion egundo ere aitortzarik entzun nahi izan. Neska gaztea eta itxura onekoa zenez gero, orduan hogeita zazpi baizik ez zituena, halako pertsonekiko harremanak saihestu egiten zituen, oso modutsua baitzen.
‎Tamalgarria da, munduko gauzetan hainbesteko harropuzkeria egonik, nahiago izatea arimei argia ematen dien doktrina eta beste baliabiderik gabe diren leku txiki hauetako bakardadea, beraiek ohorea deitzen duten horretatik gradutxo bat ez galtzearren. Izan ere, Teresa Laiz jaio orduko beste lau alaba zituenez gero, nahigabe handia hartu zuten haren gurasoek hau ere alaba zela ikustean.
‎ez bainuen ulertzen zer zen alderik alde zulatzea. Gorputza hain hautsia geratu zen, non hau ere oso nekez idazten baitut gaur, eskuak uzkurtuak bezala eta minez geratu direlako.
‎1 Badirudi pertsona batzuk izuak hartzen dituela ikuskari eta errebelazioen izena entzuteaz besterik gabe. Ez dut ulertzen zer dela-eta duten hain arriskutsutzat Jainkoak arima bat hortik eramatea, ezta nondik etorri den izu ikara hau ere. Ez dut orain esan nahi zeintzuk diren onak eta zeintzuk txarrak, ezta hori ezagutzeko pertsona oso jakintsuei entzun dizkiedan seinaleak ere; bere burua halako egoeran ikus dezanari zer komeni zaion egitea esan nahi dut, aitor entzuleengana jotzen badu, haietako gutxi izango baitira beldurturik utziko ez dutenak; izan ere, ez du izutzen hainbeste deabruak hainbat eratako tentaldiak eta birao espiritua eta gauza zentzugabe eta lizunak ekartzen dizkiola burura esateak; gehiago eskandalizatuko du aingeruren bat ikusi duela edo hitz egin diola, edota Jesu Kristo gure Jauna irudikatu zaiola esateak.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin. Mezularia hainbesteko presaz ari da, ez baitakit hau ere nola idatzi dudan, baina nahi izateak eragin dit astia izatera. Zein sarri gogoratzen naizen berorretaz eta berorren nekeez!
‎9 Kontuan hartzekoa da hau ere: guk oraintxe bertatik bide hau onartzen badugu, horrela lotuta geraturik, oraingoz ez baita gauza ziurrik, baliteke aita bisitariak esatea ea zer?
‎2 Horrez gainera, beste hau ere esaten nion berorren aitatasunari: atsegin handia izan nuela aita Marianok bidali zizkidan gutunekin (nik eskatu bainizkion), berorren aitatasunak idatzi diola berari eta.
‎5 Emakume esklabotxo hori sartzeari dagokionez, ez kontra egin inola ere; izan ere, etxeak hasieretan daudenean, gauza asko egiten dira izan behar lukeenaz bestera, eta hari ez zaio eskatu behar perfekziorik, zerbitzu lana egin dezala baizik; belo zuriduna izateko ez baitu hainbeste axola, eta profesa egin gabe egon daiteke bizi osoan, horretarako ez balitz. Horren ahizpa txarrenetakoa da; baina hau ere ez utzi hartu gabe, eta Jainkoagandik lor beza ona izan dadila. Ez estutu bata ez bestea perfekzio kontuekin; oinarrizkoa ongi betetzeaz aski dute, asko zor baitie eta sufrimendu handitik ateratzen baitituzte.
‎9 Eta beste hau ere eskatzen diot berorri: nire izenean hitz egin diezaiola nuntzioa aitortzen duen aitari eta eman diezazkiola nire eskumuinak, eta berorrek egia osoa adieraz diezaiola, nuntzioa jakinean jar dezan eta ez dezan idatz kalte egitekorik harik eta informazio izan arte, eta esan diezaiola, oso kaskarra banaiz ere, ez esaten dituztenak egitera ausartzeko adina.
‎Ez omen da ausartu hori egiten. Poz handia litzateke niretzat berorren aitatasunarekin nik argi hitz egin ahal baneza; hala ere, paperez denez, ez naiz ausartzen, eta mezularia hain ziurra ez balitz, hau ere ez nuke esango.
‎Ongi dago begiratzea, baina ez halako irmotasunez, ezin baitut sinetsi apaltasunetik datorrenik, eta nirea da erru guztia hura nor zen informatu ez nintzelako. Bat ezin hobea eman zidalako, hau ere halakoa izango zela uste nuen. Guztia dator onerako, egia esan, asko zor zaiolako.
‎Baina uste da estu dauzkatela, eta beldur naiz gehiegikeriaren bat egingo ez ote den. Errege Kontseiluan da kexa hau ere. Jainkoak erremedia beza.
‎diote, Graciánek egiten duela guztia eta bisita egiten setatzen dela, horixe delako beraiek hondatzen dituena. Eta, egiaz, ez dago berorren jauntasunari esan diodana baino besterik; izan ere, ez dut atsedenik izan berorrek historia honen guztiaren berri jakin dezan arte, irakurtzen pixka bat nekatuko bada ere, Ordena honi laguntzera behartua delako; hau ere nahi nuen: berorren jauntasunak ikus dezala gu hara joateak dituen eragozpenak, orain esango dudanaz gainera, beste nahaspila bat baita.
‎4 Posta bidez idatzi nion belo zuriduna hartzeko, eta santatxo horren gorpua egon dadila koruan, klaustroan lur eman behar baitigute eta ez elizan. Beste hau ere idatzi nion: santa horrek aita amak zituenez gero, herentziari etxearen alde uko egin arren, haiek direla heredatzen dutenak.
‎Mojak iritzia eskatu zion eta doktoreak ez zion eman nahi izan; hau esan zion soilik: teatinoakmaite zituela eta etxe hau ere bai eta biei zetorkiela ongi; beste norbaiti galdetzeko. Nik esan nion, ez zela horretaz tratatu behar; izan ere, honako izan ezik ez genuen hartuko ogasunetik, ezta ez genion uko egingo ere, ongi baitzegoen.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin, ene andere eta adiskidea, batetik bestera asko ibiltzen bada ere, hala izango baita. Antoniari esan diot berorren gorentasunari idazteko gertatzen den guztia, bai nire osasun txarraz eta bai gainerakoaz, ni buruko gaitzaz nagoelako; horrela, hau ere Jainkoak daki nola idazten dudan. Baina berorren gorentasuna eta nire jaun on horiek badatozela jakitean halako poza harturik, ez da asko ahaleginak egitea.
‎Arren eskatzen diot berorren gorentasunari, konta diezaiola hemen gertatzen dena, Jaunari gomenda nazan ni eta baita hemengo arazo hauek guztiak ere, nik ere horrelaxe gomendatuko baitut hura. Eta era berean eskatzen diot berorren gorentasunari, ahizpa Antoniaren gutuna bidal diezaiola Malagóngo prioreari, eta hau ere bai, berorren gorentasunak agintzen badu; eta bestela, agindu biezaio berorren gorentasunak idatz dezala, Migeli idatzi nion kontu hartan ez nuen ezer esan, Jeneralak idatzi baitit berriro, eta, dirudienez, gauzak hobeki joan behar dute; gogoan izan, berri hau ematea garrantzitsua dela.
‎8 Hemengo zeregin ugarien artean, ez dakit nola idatzi dudan hau ere; hainbat tartetan egin dut, eta arrazoi honengatik ez diot idazten aita frai Gregoriori, asmoa banuen baina. Idatz biezaio berorrek nire partetik agur bero bidaliz, gerra honetan parte handia egokitu zaiolako pozik bainago; harrapakinetan ere halaxe egokituko zaio.
‎4 Nik susmoa dut, Erromako gutunekin ez ote duten lotzen baimen hauek eman ez ditzan, aita frai Antoniori erraz eman zizkiotelako, nire ustez. Baita hau ere pasatu zait burutik: Aita Santuari hauek egiazkoak ez diren informazioak ematen badizkiote, eta han ez badago inor erantzuteko, nahi dituzten Brebe guztiak emango dizkiete gure aurka, eta oso garrantzitsua litzatekeela batzuk bertan izatea; izan ere, nola bizi diren ikusiz konturatuko dira haien sufrimenduaz, eta uste dut ez dugula egin behar ezer ordura arte?
‎Aita frai Domingo maisuaren gutunean ikusiko du zer gertatzen den eta nola atondu dituen gauzak Jaunak berorrek ez ikusteko eran. Nik diotsot asko asko sentitzen dudala, orain poz eta atsegin handia emango lidakeen gauzetako bat delako; baina hau ere igaroko da, bizi honetako gauza guztiak igarotzen diren antzera, eta hau gogora datorkidanean, edozein atsekabe eramaten da ongi.
‎Trata beza argi argi aita errektorearekin, eta ikusiko du berorrek zer den hoberena, eta bihoa ikusiz berorren espirituak norantz jotzen duen. Jainkoak gorde beza; izan ere, hainbeste gutun idazten ditut, ez dakit nola esan ahal izan dudan hau ere, mezularia zain baitut.
‎Beatriz hau Joana Gurutzekoren alaba da, eta hau ere Sevillako karmelen dago moja.
‎Antonia Espiritu Santuarena, Ávilako San Josereneko lehenengoetakoa hau ere.
‎Ezezaguna; beharbada, Rodrigoren alaba izan daiteke hau ere.
‎Beatriz Jainkoaren Amarena (Chaves), Sevillako karmeldar oinutsa; honen ama Joana Gómez hil honetan sartuko zen Sevillako karmelen hau ere.
‎Aita Graciánen beste arreba bat hau ere, Madrilen frantziskotarretan profesa egin zuena().
‎Fraide karmeldar oinutsen fundazioa egiteko proiektua da Salamancako hau ere.
‎Maria Sakramentuarena, Gizakundeko monasteriotik zetorrena; Isabel Juárez: hau ere Gizakundeko monasterioan profesa eginikoa, hona itzuli zen Malagóngo komentutik, hango prioreak bidalirik. Nire haurrak:
‎Elena Quiroga, aurrekoaren ama; hau ere karmeldar sartuko da Medinan, 1581eko urriaren 4an.
‎Gracián: Jeronimo Gracián Jainkoaren Amarena, hau ere Pastranatik etorritakoa eta orain Madrilen dagoena. –
‎Frai Gaspar Nieto (Baltasar Nietoren anaia), karmeldar andaluziarren probintzial ohia; azpijokoetan trebea, Rubeok zigortutako hau ere (ik. Gut.
‎(345 gut., 2 zenb.): gutun hau ere galdua da.
‎Emakume flandestarra: Ana Wasteels da, San Josereneko moja; haren alaba Ana Aingeruena da, Santa Anako bernardotarretan urtebete egin ondoren, San Joserenean dagoena hau ere.
‎Santxo Dávilak bere amaren biografia idatzi du, Joana Enriquez Toledorena (Listeko Albako kondeen alaba eta Veladako markesen semearekin ezkondua, Santxo Dávila izenekoa hau ere).
‎–Bi egun hauetan ezin kontatuzkoak izan dira etorri zaizkidanak eta nahasirik naukate? (125 gut., 6 zenb.). Eta azkenik, hau ere Maria San Joserenari idatzia: Idazten hasten naizenean,, pena da ez dakidala amaitzen?
‎10 Oi ene Jaun eta Jainkoa, hau ere bada har batek bere Kreatzaileari esateko hitza! Bedeinkatua izan zaitezela, Jauna, hainbeste erara eskolatzen baikaituzu!
‎27 Ez, ez da hau ere Emazteak eskatzen duen adiskidetasuna; horregatik, ene alabak, begiratu ongi (hemen hasieran diodana egin duzuenez gero), bigarrenean huts egin dezazuen edota geldi ez zaitezten. Guztia da nekea zuentzat.
‎Izan ere, gauza hauek ezin dira gureak izan. Mesede hau egin diezagula eskatzea eta horren desira izatea bai guk egin dezakeguna da, eta hau ere beraren laguntzaz; gainerakoan, zer egin dezake bekatuak kikildurik eta miserian daukan har batek, bertute guztiak geure behe mailako izaeraren arabera era mugatuan imajinatzen baititugu?
‎Alba de Tormesen hil zenean Teresak otoitz liburuan zuen poematxoa (1582). Poematxo honen iruzkin poetiko zabala gordetzen da, baina iruzkin hau ere Teresarena dela baieztatzeko zantzurik ez dago.
‎Gabon arokoa hau ere. Errege eguna (Epifania) urtarrilaren 6an ospatzen da.
‎1571n eginiko poematxoa. Aurrekoa eskaini dion moja gazte berari eskaintzen dio hau ere; familia arteko oztopoetatik askatzearren, Medinatik Salamankara aldatu zen eta hemen egin zuen profesa 1571ko urriaren 21ean.
‎nahigabe hau ere.
‎Izan ere, nola esan diezaiokezue erregeari Gorentasuna, eta nola jakin goi mailako bati hitz egiteko ohikoak diren zeremoniak, hark zer maila duen eta zuk zer maila duzun ongi ez badakizu? Izan ere, horren arabera eta usadioak agintzen duenez egin behar da men egitea, hau ere jakin behar baituzue. Bestela, ezjakintzat botako zaituzte eta ez duzue ezer lortuko.
‎2 Dena dela, hau ere behe mailako erremedioa da, eta ez perfekzio handia. Hoberena honek irautea da, eta zu kaltetu eta eraitsia, eta zurekin dagoen Jaunagatik zuk hala egon nahi izatea.
‎Esaldi hau ere ezabatu egin zuten (bere Aitarentzat atseginena zenez gero) ezabatu egin zuten; lehen idazketan ez zetorren eta ez zen autoreak onarturiko ondorengo kopietara pasatu (Toledo, Salamanca, Madrid).
‎Eta Jainkoak halako aurrerakinak ematen dizkion arima, gauza handitarako nahi duen seinalea da; bere erruz ez bada, oso aurrera joango da. Baina zeruko erreinua [Jainkoak] haren etxean ezarrita lurrera itzultzen bada, ez bakarrik ez dizkio erakutsiko bere erreinuan dauden sekretuak, baizik eta mesede hau ere gutxitan eta une laburrez egingo dio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia