2015
|
|
4 Nik ez nuke ziurtzat joko, arima batek Jainkoaren laguntzarik handienak
|
baditu
ere, noizbait egoera errukarrian izan zela ahaztea; izan ere, gauza samingarria bada ere, onura handiak dakartza. Beharbada, ni hain kaskarra izan naizenez gero, hala dela uste dut, eta horregatik ekarri ohi dut etengabe oroimenera.
|
|
Nik neuk uste dut, gehien gehienetan esan dudana gertatzen dela; bada, arima hauek ezergatik ere bekaturik ez luketenez egingo, ezta konturaturik bekatu arinik ere, eta beren bizitza eta beren ondasunak ongi erabiltzen dituztenez gero, ezin dute onez eraman gure Erregea dagoen lekurako atea beraiei ixterik, haren zerbitzaritzat baitute beren burua, eta badira, izan ere. Baina munduko erregeak hemen zerbitzari ugari
|
baditu
ere, ez dira guztiak sartzen haren egonlekuraino. Sar, sar zaitezte, ene alabak, barrura; jo zeuen egintza txikiak baino aurrerago, kristau izateagatik hori eta gehiago ere egin behar baituzue eta nahikoa duzue Jainkoaren zerbitzariak izatea; ez izan gehiagoren gutiziarik, ezer gabe gera ez zaitezten.
|
|
6 Eta ahulaldi hauek ez
|
baditu
ere, irudimena gauza batean guztiz ezarria badu, otoitzeko gauza gorenetan izan arren, esandako hori egin behar da, batzuetan bere buruaren jabe ez baita izaten. Batez ere, Jaunagandik ohikoa ez den mesederen bat hartu dutenean edota ikuskariren bat ikusi dutenean, arimak beti hura ikusten ari dela uste izango du, eta ez da horrela, behin baino gehiagotan ez baitzen izan.
|
|
17 Jauna zerbaitetan zerbitzatzen badu eta Hark egiten dizkion mesedeak, laster joaten zaizkio oroimenetik, mesedeak askotan oroimenean gordetzen
|
baditu
ere, baina ezin da han luzaro gelditu, bekatuetan bezala, hauek etengabe oinazetzen baitute kirasdun lokatzak bezala. Hainbeste bekatu izateak eta Jainkoak hain gutxi zerbitzatu izateak, handikeriaz tentatua ez izateko arrazoia izan behar du.
|
|
Eta geratzen zaion esker onarekin, ez luke nahi hartaz gozatzerik ere, ez duela merezi uste duelako; zerbitzatzea nahi luke, sufrikario handiekin bada ere, eta batzuetan hemendik munduaren amaiera arte ere gutxi izango litzatekeela dirudi jabetza hau eman dionaren zerbitzuan emateko. Izan ere, egia esan, honezkero ez dago lehen egon ohi zen bezala mundu honetako miserien mende hein batean; bada, neke handiagoak igarotzen
|
baditu
ere, bakarrik arropan bezala dela dirudi, arima gaztelu batean bezala nagusitasunez baitago, eta horrela ez du bakea galtzen; dena dela, ziurtasun honek ez du kentzen Jainkoa iraintzeko duen beldur handia eta haren zerbitzurako eragozpen izan daitekeen guztia kentzea; alderantziz, kontu handiagoaz dabil, baina bere probetxuaz hain ahaztua, non hein batean izaera galdu baitu, bere buruaz hainbeste... Honetan guztia doa Jainkoaren aintzaren bila eta nola hobeki beteko haren borondatea eta izango Hura goretsia.
|
|
5 Gauza bat eskatzen diot, mesedez: ez nazala nahi izan ni munduko probetxurako, Jainkoari berori gomendatzeko baizik; izan ere, gainerako gauzetan (GodÃnez jaunak gauza handiak esaten
|
baditu
ere) ez dut nik ezer egingo, eta bihotzean sentitzen dut. Nik badut nork gobernatu nire arima, eta ez bakoitzak bere buruaz.
|
|
2 Orain aita probintziala hor badago eta kontsolatzen
|
baditu
ere, baliteke pertsona bat denen gustukoa ez izatea. Eta berorrek dohain horiek baditu ere, ez bedi kezkatu denak kontentatzen ez baditu.
|
|
2 Orain aita probintziala hor badago eta kontsolatzen baditu ere, baliteke pertsona bat denen gustukoa ez izatea. Eta berorrek dohain horiek
|
baditu
ere, ez bedi kezkatu denak kontentatzen ez baditu. Sentitzen dut nik, berorren dohainez goza nezakeen garaian ez izatea; gogotik eskatzen dizkiot otoitzak.
|
|
Berorrek asko zuritzen du, eta ez deritzat gaizki berorren, guztian, aitaren ofizioa egiteari, hori eta gehiago zor baitie berorrek mojei; izan ere, gauza handiak esaten dizkidate berorretaz. Azken batean, arima onak dira, eta une batzuetan deabruak kezkarazten
|
baditu
ere, Jainkoak ez ditu bere eskutik uzten. Bedeinkatua izan bedi haren izena, betiere bere sorkariekin errukiz jokatzen baitu.
|
|
Eta halakorik ez badago, errezelo handiz ibil bitez, pentsa bezate badutela beldur izateko motiborik, saia bitez zer den jakiten, eskariak egin bitzate, apaltasunez ibil bitez eta Jaunari otoitz egin tentaldian utz ez ditzan; izan ere, seinale hori ez badago, beldur naiz ez ote gabiltzan tentaldian sartuak. Hala ere, apaltasunean ibiliz, egia jakiten saiatuz, aitor entzulearen esanera eta harekin egiaz eta lau lau hitz eginez,, esanda dagoenez?, deabruak zuei heriotza ematekotan diharduela, hor erabilitako bitarteko berarekin bizia ematen dizue, diren eta ez diren mamu eta begitazioak zuengan eragin nahi
|
baditu
ere.
|
|
Eta bai gogo onez eramango nukeela nik sufrimendua, haietako bat zuzenduko balitz! Izan ere, horrelako bat dagoelako, gehienek ez diote inori sinesten, gaitz larri larriak
|
baditu
ere.
|
|
Gero hauek, maite badute, igaro egiten dira gorputzetatik eta arimetan jartzen dituzte begiak eta zer maitaturik dagoen begiratzen; ez badago, baina, aitzurtuz gero meatze honetan urrea aurkituko dutelako nolabaiteko seinale edo erarik ikusiko balute, maite badute, ez die minik emango lanak; ez zaie aurrean ezer jarriko gogo honez gaindituko ez dutenik arima haren onerako, beti hura maitatzen iraun nahi luketelako eta ongi dakitelako, barneko ondasunik ez badu eta Jainkoa bihotz bihotzez maite ez badu, ezinezkoa dela. Eta ezinezkoa dela diot, hartara behartzen badu eta maitasunaren maitasunez hilko balitz eta haren alde ahal dituen egintza on guztiak egiten baditu eta berezko dohain guztiak batera
|
baditu
ere; borondateak ez du indarrik izango ezta oinarri ona hartzerik ere. Badaki eta badu guztiaren esperientzia; ez diote iruzurrik egingo; ikusten du ez direla bata bestearentzat, eta ezinezkoa dela elkar maitatzen irautea; izan ere, biziaz batera agortzen den maitasuna da, besteak Jainkoaren legea gordetzen ez badu eta ikusten badu ez diola maitasunik eta alde desberdinetara doazela.
|