Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2015
‎Nik ezin dut hori jasan. Bere Ama guztiz Santuari ez zion esan halakorik, fedean sendo zegoelako; bazekien Jainkoa eta gizona zela, eta haiek baino maiteago bazuen ere, hain perfekzio handiz maite zuen, non Gizatasunak eragotzi gabe lagundu egiten baitzion. Apostoluak ez ziren egongo orduan gero egongo ziren bezain sendo fedean, eta guk badugu orain motiborik halaxe sendo egoteko.
‎12 Pertsona bati zortzi orduan hala egotea gertatzen zitzaion; hauek ez daude konorterik gabe, ezta ez dute sentitzen Jainkoaren gauzarik ere. Aipaturiko pertsona honi lo eginda eta janda eta penitentziarik egin gabe egonda kendu zitzaion, nork ulertua izan zuelako; izan ere, bere aitor entzulea eta beste pertsona batzuk eta bere burua ere engainatuak zituen, berak inor engainatzerik nahi ez bazuen ere. Benetan sinesten dut deabruak ahaleginik egingo zuela hortik irabaziren bat ateratzeko, eta hala, ez zen gutxi ateratzen hasi.
‎17 Hona hemen auzi handi bat hasita; izan ere, hiritik Gortera joan ziren, eta monasterioaren kontura joan behar izan zuten, eta ez zegoen dirurik, eta nik ere ez nekien zer egin. Jaunak erabaki zuen, aita probintzialak ez ziezadala sekula agindu gauza honekin ez arduratzeko; izan ere, bertute ororen maitale gartsua izanik, lagundu egingo ez bazuen ere, haren aurka egoterik behintzat ez zuen nahi. Ez zidan hona etortzeko baimenik eman, guztia zertan amaitzen zen ikusi arte.
‎...n, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik hartzen ez bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
‎15 Elizatik atsekabe honekin joan eta otoiztegi batean sartu nintzen, egun asko ziren Jauna hartu gabe, neure poza nuen bakardaderik gabe, harremanak norekin izanik ez nuela, guztiak nire aurka zeudelako: batzuek, horretaz hitz egiten zenean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi argi; aitor entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere, nik Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaidala, Jainkoari otoitz egiteko gartsu. Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta beste asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan.
‎bere miseria ikusten du. Hain kanpora bota du harropuzkeria, non izan dezakeenik ere ez baitu uste, esperientziaz dakielako oso gauza gutxi edo ezereza dela berez ahal duena; han ez zela ia baimenik, baizik eta, dirudienez, nahi ez bazuen ere, zentzumen guztiei atea itxi zieten, Jaunarekin gehiago goza zezan. Berarekin bakarrik gelditzen da, zer egingo du Bera maitatu baizik?
‎esan ziena aipatzen dute. Uste dut, Espiritu Santua etorri ondorengo fedea balute, hau da, Jainkoa eta gizona zela, ez litzaiekeela oztopo izango; izan ere, Jainkoaren Amari ez zitzaion esan hau, beste guztiek baino maiteago bazuen ere.
‎12 Bada, sermoietako sufrikarioa ez zen txikia, eta oso zalea nintzen haietara, eta horrela, norbaitek bihotz bihotzez eta ongi predikatzen zuela ikusiz gero, maitasun berezia hartzen nion, nik neuk bilatu gabe, nork jartzen zidan ez dakidala. Ia egundo ere ez zitzaidan pozikez entzuteko bezain sermoi txarra iruditzen, haren entzuleen arabera ongi predikatzen ez bazuen ere. Ona baldin bazen, berariazko gozamena zen niretzat.
‎Honek on handia egin zidan, eta San Agustinek dio: Emadazu, Jauna, agintzen didazuna, eta agindu nahi duzuna.Sarri pentsatzen nuen San Pedrok ez zuela galdu ezer itsasoan murgiltzeaz, gero beldurrak hartu bazuen ere. Lehenbiziko erabaki hauek gauza handia dira, lehen maila honetan gogoeta eginez joan behar bada ere eta maisuaren zentzu on eta iritziari loturik; baina kontu izan behar dute zapoak izaten irakats ez diezaien, ezta sugandilak harrapatzen soilik ere.
‎6 Orain dela gutxi berriro gertatu zitzaidan gauza bera, hainbeste iraun ez bazuen ere, eta ni bakarrik nengoen. Ur bedeinkatua eskatu nuen, eta haiek joan ondoren sartu zirenak (bi moja ziren, sinesgarritasun osokoak, gezurrik ezergatik ere esango ez luketenak), usain txar txarra hartu zuten, sufre harriaren antzekoa.
‎Nire arima hain poz handia beragan ezin eramanik zegoela, beretik irten eta galdu egin zen gehiago irabazteko. Galdu egin zituen pentsamenduak, eta Espiritu Santua mintzo zela zirudien jainkozko hizkuntzahura entzunez, liluramendu handi bat izan nuen, ia konortea galtzera eraman ninduena, denbora gutxi iraun bazuen ere. Kristo ikusi nuen maiestate eta aintza handi handitan, han gertatzen zenaz poz handia agertzen zuela; eta hala esan zidan, eta argi ikus nezala nahi izan zuen, halako solasaldietan beti izan ohi zela tarteko eta oso gogoko zuela horrela Berari buruz hitz egiten gozo gozo ikustea.
‎Urte batzuk lehenago sartu zen, eta haren arimak harri eta zur zeuzkan guztiak, Jaunak harengan agerrarazten zituen bertuteak ikusiz; eta mojek eta ama prioreak diote, bizi izan zen denbora guztian ez zutela harengan sumatu sekula inperfekziotzat izan zuten ezer, ezta ez zutela sekula ikusi zerbaitegatik begitarte desberdinezere, haren arimak barruan zuen poza argi adierazten zuen moduzko alaitasun batekin baizik. Atsekaberik gabeko isilik egote bat, isiltasuna ongi gordetzen bazuen ere, ez zitzaion gauza nabarmenik antzematen. Kargu hartzea merezi zuen hitzik ez zen sekula ere aurkitzen haren esanetan, ez eztabaidarik ezta bere burua zuritzerik ere, ama prioreak, probatzearren, egin ez zituen erruak egotzi nahi izaten bazizkion ere, etxe hauetan hilduratzeko egin ohi denez.
‎Ez zirudien kreaturekin zebilenik, hain askaturik zen guztitik! Gauzak era batera nahiz bestera izan, bake osoaz hartzen zituen, eta beti ikusten zuten sen batean; hainbesteraino, non ahizpa batek esan baitzion, denik eta zintzoenetakoa zirudiela, gosez hilko balira ere, kanpokoek ez sentitzea nahiago zutenetakoa zela; izan ere, ezin zuten sinetsi gauza batzuk sentituko ez zituenik, ez zituela sentitzen ematen bazuen ere.
‎Zu ez zaitez horretan ahalegindu?. Nirekin zihoan aitak, nire lagunak bezala pentsatzen bazuen ere, neure asmoak kontatu nizkionez gero, ez zidan kontra egin. Elizara joan ginen gaua igarotzera, baina oso nekaturik geunden eta genuen igaro nahi itzarrik.
‎21 Lehenik esan nion, askotan irakasten zidala horrela gure Jaunak, eta ordura arte ikusi zirela gauza asko, haren espiritutzat hartzen zirenak, eta gertatzen zena kontatu nion; baina nik berak uste zuena egingo nuela, niri samingarri gertatu arren. Bera oso argia eta santua da, eta edozein gaitan aholku ona ematen duena, gaztea izan arren; eta gauza nabarmena izango zela ikusi bazuen ere, ulertu zena egin gabe uztekorik ez zuen ebatzi. Nik mezulariak zer zioen itxaron genezala esan nion, eta ongi iruditu zitzaion; esan nion nik banuela ustea Jainkoagan Berak jarriko zuela erremedioa.
‎Baina Soriako Hirutasun Santuaren fundazioari hasiera eman ziona nor den jakin dadin eta bertan izango direnak poztu daitezen, ez da ezer galtzen esateaz, orain daudenek ongi baitakite. Berak errentarik eman ez bazuen ere, eliza eman zuen, eta bera izan zen, diodanez, andre hau horretara jarri zuena; hau, esan dudanez, kristautasun, bertute eta penitentzia handikoa da.
‎Honetan ordaindu beharra izan nuen, haranzkoan hain ongi ibili izana. Izan ere, gurekin zihoanak Segoviarainoko bidea ezagutzen bazuen ere, ez zuen ezagutzen karroaren bidea. Horregatik, gazte honek askotan jaitsi beharra izan genuen lekutik ginderamatzan, eta karroa ia airean zeraman amildegi handien artean zehar.
‎Ez etsitzeko esan zidan, eta aurrera egiteko fundazio hauetan. Esan ez bazuen ere, ulertu nuen berak laguntzen zidala Jainkoaren aurrean. Beste gauza bat ere esan zidan, zertan idatzi ez dena.
‎8 Nik hiri bereko kalonje bati idatzi nion, ezagutzen ez banuen ere; baina beraren adiskide batek esan zidan Jainkoaren zerbitzaria zela, eta niri buruak eman zidan asko lagunduko zigula, Jaunak berak, gainerako fundazioetan ikusi denez, tokian tokian hartzen baititu lagunduko diotenak, Haren Maiestateak badakielako zein gutxi ahal dudan nik. Nik, ahal zuenik eta era ezkutuenean, hustu ziezadala etxea eskatzera bidali nuen, bizilagun bat baitzen han, eta ez zezala esan zertarako zen; izan ere; izan ere, handikietako batzuek fundaziorako gogoa agertu bazuten ere eta Gotzainak gogo handia bazuen ere, nik uste nuen albistea ez zabaltzea zela gauzarik ziurrena.
‎9 Gogoan dut erlijioso batek kontatu zidala, nagusiak agintzen zion ezeri ezetzik ez esateko erabaki eta jarrera irmoa hartu zuela, neke handia emango balio ere; eta behin lanaren lanez leherturik, eta berandu, zutik egon ezin, eta atseden hartzera zihoan pixka batean eseriz, eta nagusiak aurkitu zuen eta esan aitzur handia hartu eta joateko aitzurrean egitera baratzera. Ez zuen ahorik ireki, barrua nahigabe handiz bazuen ere, gehiago ezin baitzuen; hartu zuen bere aitzur handia, eta pasabide batetik baratzean sartzera zihoala (hark kontatu zidanetik urte askora ikusi nuen nik, toki hartan etxe bat fundatzea egokitu baitzitzaidan), gure Jauna agertu zitzaion gurutzea zeramala, hain nekatua eta akitua, non argi eta garbi aditzera eman baitzion haren ondoan ezereza zela berak zuen lana.
‎...zela, jai honen bezpera batean gure Jaunagandik jaso zuen grazia handi batez gogoratuz, haren zerbitzurako oso aparteko gauza bat egin nahi eta, iruditu zitzaion egoki litzatekeela hutsegite konturik edo bekaturik ez ezkutatzeko promesa egitea, une hartan hasita bizi guztirako, Jainkoaren ordezkotzat izanik, eginbehar hau ez baita izaten prelatuekin; pertsona honek ordurako obedientzia botoa egina bazuen ere, bazirudien hau gauza handiagoa zela; eta hark esan ziezaion guztia egitea, hitzemana zuen obedientziaren aurka ez bazihoan, gauza larrietan noski. Eta hasieran gogor gertatu bazitzaion ere, egin zuen promesa hori.
‎5 Iritsi zen ezkonarazi nahi zuteneko garaia, baina berak ez zuen nahi, ezta ez zuen hartarako desirarik. Frantzisko Velázquez ek eskatzen zuela jakin zuen, berarekin batera etxe honen fundatzailea zenak, bere senarrak; eta, haren izena esan ziotenean, prest agertu zen harekin ezkontzeko ezkonarazten bazuten, bere bizian egundo ikusi ez bazuen ere; baina Jaunak ikusten zuen hori komeni zela, Haren Maiestatea zerbitzatzeko bien artean egin duten egintza ona burutu zedin. Izan ere, gizon bertutetsu eta aberatsa izanez gainera, hain maite zuen bere emaztea, non atsegin ematen baitzion guztian eta arrazoi osoz; izan ere, emakume ezkondu batengandik eska daitekeen guztia eta gehiago eman zion Jaunak.
‎Horrela, Cuevasko priore santuak esan zidan egundo ez zuela ikusi Sevilla horrela; hortik ateratzen da argi Jainkoaren egintza izan zela. Bera prozesioan joan zen, ohiturarik ez bazuen ere. Artzapezpikuak Sakramentu guztiz Santua ezarri zuen.
‎Berak abituz jantzirik, eta oinutsik ikusi zuenean, ikuskarian ikusi zuena iruditu zitzaion, abitua halakoxea baitzen, baina aurpegia eta adina desberdinak, aita Graciánek ez baitzituen oraindik hogeita hamar urte. Berak esan dit, pozaren pozez, zorabiaturik bezala geratu zela; Trianan monasterioa egin zutela entzun bazuen ere, ez zela konturatu beraiena zenik. Egun hartatik aita Graciánekin aitortzeko ahaleginetan ari zen, eta hau ere asko kosta gabe ez lortzea nahi izan zuen Jainkoak, gutxi gorabehera hamabi aldiz joan baitzen, eta ez zion egundo ere aitortzarik entzun nahi izan.
‎7 Pastranara iristean, bada, Ama Nagusiarekin hitz egitera joan zen, moja hura har zezan, eta bera Ordenan sartzeko gure Jaunaren aurrean ahaleginak egiteko esan ziola dirudi. Hark ikusiz batera, hain tratu gozokoa izanik, berarekin harremana duten gehienek maite baitute (gure Jaunak ematen duen grazia da), eta horrela bere mendeko gizonezko eta emakumezkoak biziki maite dute; izan ere, inolako faltarik barkatzen ez bazuen ere (honetan oso zorrotza baita, Ordenaren aurrerabideari begiratzean), halako leuntasun gozoz eginik, badirudi inor ezin dela hartaz kexatu.
‎Hark jasaten zuena ikusteaz nahiko atsekabe hartzen nuen nik. Izan ere, gehienetan ezkutuan gordetzen bazuen ere, beste batzuetan ezin izaten zuen disimulatu, batez ere kontzientzian ukitzen ziotenean; izan ere, berak hain kontzientzia fina du, non, pertsona batzuek hartarako okasio handiak eman bazizkioten ere, egundo ez baitiot entzun Jainkoa iraintzeko hitzik. Infernura joango zela esaten zioten; ea nola egin zezakeen egiten zuena, seme alabak izanik.
‎Ez zuela emango eta bazuten nahikoa beldur. Hala ere, Manso doktorea, aita probintzialaren aipaturiko beste adiskidea, oso hurbilekoa zuen berari gogoratu gabe eta ekin eta ekin egin gabe tarte luzean zain egoteko; nahigabe handia hartzen zuen, genbiltzan bezala ibiltzen gu ikusirik; etxe honek bere kapera bazuen ere, bertako jaun andreentzat meza emateko baino bestetarako erabiltzen ez zena, egundo ere ez zuen nahi izan guretzat etxean eman zezaten; horregatik, irten egin behar izaten genuen jaiegun eta igandeetan eliza batean entzutera joateko; gauza ona izan zen eliza hurbil izatea, baina etxera aldatu ginenetik fundazioa egin zen arte, hilabete igaro zen gutxi gorabehera. Hori nahikoa arrazoi zela zioten jakintsu guztiek.
‎Eta batzuetan honela kontsolatzen zen: berak bere bekatuengatik engainaturik egotea merezi bazuen ere, Jainkoak ez zuela baimenduko berari argi egin nahi zioten hainbeste pertsona zintzo engainaturik egotea.
‎14 Ez zuen nahi izan Jaunak halako amaren alaba eta halako neba ahizpen arreba eta ahizpa, haiek baino engainatuago geratzea, eta horrela gertatu zen orain esango dudana. Neska txikia munduko janzki eta apainduraz gozatzen hasi zen, pertsonari dagokionez, berak zuen bezain adin txikian gustagarriak izango baitziren; oraindik ez ziren igaro bi hilabete ezkon hitza eman zuenetik, eta Jauna argi egiten hasi zitzaion, berak orduan ulertzen ez bazuen ere. Eguna poz handiz igarorik beronen adinak eskatzen zuen baino gartsuago maite zuen senarrarekin, tristura handiak hartzen zuen egun hura amaitu zela, eta gainerakoak ere horrelaxe amaituko zirela konturatuz.
‎Dohatsua zahar askok amaitzen duten itsumenetik hain goiz irten zen arima! Borondatea libre zuela ohartu zenean, oso osorik Jainkoagan erabiltzeko erabakia hartu zuen, eta ordura arte isilean gorde bazuen ere, bere ahizparekin tratatzen hasi zen. Hark, umekeria zelakoan, desbideratu egiten zuen eta horretarako gauza batzuk esaten zizkion, esaterako, ezkonduta egonik ongi salba daitekeela.
‎20 Hemendik ulertu nuen gauzaren batean gure borondatea egitetik datorren kaltea, eta batez ere hain gauza handian gure borondatea egitetik; Jaunagana hain sarri hurreratzen dena, arrazoizkoa da bere duintasunik ezaz konturatzea, eta Harengana hurreratzea ez dadila izan nork bere iritziak eraginda, bestela baizik, hau da, hain Jaun handiagana hurreratzeko falta zaiona, eta asko izan behar nahitaez?, bete dezala Jaunagana aginduta joatearen obedientziak. ...bada, Jauna hartuz baino gehiago irabaziko zuen horrela, apaizak ez zuela errurik konturatuz, baizik eta Jaunak agindu zuela horrela egitea, hain ostatu kaskarrean sartzeko haren miseria eta inola ere ez zela duin ikusirik; pertsona batek egiten zuenez, hainbat aldiz kentzen baitzioten komunioa aitor entzule zentzudunek, sarri sarri Jauna hartzen zuelako; hark, alde batetik barru barruan sentitzen bazuen ere, bestetik nahiago zuen Jainkoaren ohorea berea baino, eta Jainkoa goretsi besterik ez zuen egiten, aitor entzulea iratzarri zuelako bera babesteko eta Haren Maiestatea hain ostatu kaskarrean sar ez zedin. Eta pentsakizun horiekin arimako bake handiaz obeditzen zuen, samin samur eta maitekorraz izan arren; dena dela, munduko gauza guztiengatik ere ez litzateke joango agintzen ziotenen aurka.
‎Oso kristau ona da eta sufrimenduz beterik dago, eta Joan Ovallek auzitara eramatea, bere seme alaben hondamendirako izango litzateke. Eta egiaz, berak uste duen adina ez da berak entzunda daukana, guztia oso gaizki saldu eta hondatu bazuen ere. Dena dela, Martin Guzmánek ere bere ahaleginak egin zituen (Jainkoak zeruan izan dezala) eta justiziak eman zion, baina ez ongi.
‎Beatrizek ez dut uste nik nahi nukeendohainik duenik, etxe hau bakez eraman badu ere. Hemengo arazoa konpontzea lortu bazuen ere, beste horrek estutzen nau.
‎Eta pena da, asko eta asko direlako monasterio hauetan moja sartu nahi dutenak, eta etxe gutxi direlako eta gehiago egiten ez direlako, ezin hartu izatea. Eta aurreko nuntzioak honen ondoren fundazio gehiago egiteari ez uzteko agindu bazuen ere eta bisitari apostolikoaren partetik fundatzeko agiri argiak baditut ere, erabaki sendoa hartua dut ez egiteko, gure aita jeneralak edo aita santuak besterik agintzen ez duten bitartean; izan ere, nire erruagatik geratzen ez denez, Jainkoak mesede egiten dit, ni nekatua bainengoen, beroren jauntasunari zerbitzatzea niretzat atseden besterik izango ez bazen ere, berorren jauntasuna gehiago ez ... Eta, kapitulu jeneraleko hau ez balego ere, nik gure aita jeneralagandik nituen agiriak Gaztelaren agindupeko erresumetan fundatzeko ziren soilik; beraz, agindu berria litzateke.
‎Kontua da, joan zen igandean, hil honen hiruan? aita Marianori brebe baten berri eman zioten, nire ustez, hara daramatena; Rokek azalpen gutxi eman bazuen ere. Hau dio soilik:
‎4 Beraz, ene aita, Angela poz pozik dago eta berarekin aitortu da; eta pozik handiena da, Paulorekin izan zenez gero, inorekin ez zuela haren arimak bihotz altxagarririk ez pozik. Orain, harekin zuena bezainbestekoa ez bada ere, soseguz eta pozik dago, eta arima haren esana egitera jarria dago, hori harentzat bihotz altxagarri handi handia baita; izan ere, bizi osoan horretara ohitua izanik, Paulo ondoan izan gabe, egiten duen ezerk ez du kontentu uzten, ez zuen uste ezertan asmatzen zuenik, eta nahi bazuen ere ezin zuen beste inoren mende jarri. Sinets beza, bata egin duenak bestea ere egin duela; bera ere izuak harturik dagoela berritasun honekin, aita priorea zebilen bezala loturik baitzegoen nahi zuena egin ezinik.
‎12 Nahigaberik ez ematearren, ez diot esan nahi izan ezer gure Malagóngo ama priorea dela-eta nik dudanaz, Jainkoak gutxiagotik egin bazuen ere. Diodan maitasuna kontuan hartu gabe ere, benetan falta handi handia egiten du garai honetan.
‎frai Gabriel Peñuela (edo Sortzez Garbiarena), iheslarietako bat, historia tristea zuena eta Rubeok 1566an zigortu zuena. Ez zuten bota fraide oinutsen artetik, Teresak bestelako iritzia bazuen ere.
‎On Francés Beamonte eta Navarra, ahizpa Leonorren senar ohia (aurreko urtean ezkontza baliogabetua izan zen). Senar ohiak berriro ez ezkontzeko botoa egin bazuen ere, ez zuen bete, geroago Joana Beamonte eta Navarrarekin ezkondu baitzen (1585).
‎Haren oinetan irudikatzen zuen bere burua eta negar egiten zuen Magdalenarekin, gorputzeko begiez fariseuaren etxean ikusiko balu bezalaxe. Eta deboziorik sentitzen ez bazuen ere, fedeak ziotson han ederki zegoela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia