2015
|
|
arima bati otoitzean Jainkoak mesede handiak egingo balizkio ere, ez dadila bere buruaz fida, eror daitekeelako, ezta ez dadila arriskutan jar inola ere. ...zitsua da-eta; hemen deabruak gero sar dezakeen engainua, mesedea ziur Jainkoagandikoa izan arren, maltzurra halakoa mesedeaz beraz baliatzea da ahal duen adina, eta bertuteetan aurrera ez dauden, mortifikatu eta askatu gabe dauden pertsonei sartzen die engainua; izan ere, hemen ez dira geratzen erorbide eta arriskuetan jartzeko bezain sendoturik, geroago esango dudanez, desira eta erabaki handiak
|
badituzte
ere... Doktrina bikaina da hau, eta ez nirea, Jainkoak irakatsia baizik; eta honela nahiko nuke, pertsona ezjakinek, ni bezalakoek, jakitun egon daitezela.
|
|
Kontu handia izan bezate honelako gauzak ez komunikatzeko, oso Jainkoarenak badira ere, eta mirarizko mesede ezagunak badira ere?, kanpokoekin, ezta isilik egoteko zuhurtasunik ez duten aitor entzuleekin ere, hau oso garrantzitsua delako, uste duten baino garrantzitsuagoa, eta ez dezatela batzuek besteekin ere erabil. Eta prioreak, zuhurtziaz, joera handiagoa ager dezala apaltasunean, hilduran eta obedientzian nabarmentzen direnak goraipatzen, Jainkoak oso naturaz gaindiko otoitz bide honetatik daramatzanak goraipatzen baino, guztiek beste bertute haiek
|
badituzte
ere. Izan ere, Jaunaren espiritua bada, apaltasuna dakar berarekin batera, beheratua izatea atsegin duen apaltasuna, eta berari ez dio kalterik egingo, eta besteei bai mesedea.
|
|
Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz. Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala dagoenean ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten
|
badituzte
ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita. Eta horrela, ongi begiratzen badugu, haiengan gehien nabari dena beraiek nahi dutena egitea da eta ahora datorkien guztia esatea eta besteen hutsegiteei erreparatzea beraienak estaltzeko, eta atsegin ematen dienaz gozatzea; azken batean, erresistentzia jarriko dionik ezer ez duenaren antzera.
|
|
Gure Jaunaren maitasunagatik eskatzen diot, ene alaba, sufritzeko eta isilik egoteko, eta ez bitez saia aita hori hortik botatzen, berarekin neke eta nahigaberik handienak
|
badituzte
ere, Jainkoa iraintzera iristen ez den gauza bada behintzat. Ezin dudalako onartu mesede egin digunarekin esker txarreko ager gaitezen.
|
|
18 Norbaitek ahaleginak egiten baditu beste monasterio batera alda dezaten, bai berarentzat eta bai beste edonorentzat ezinezkoa dela betiko buruan sartzeko eran erantzun behar zaio. Izan ere, inork ezin ditu ulertu ikusi duenak izan ezik, hortik datozen eragozpen ikaragarriak eta tentaldietarako deabruari irekitzen zaion atea, beren etxetik irten daitezkeela uste badute, horretarako arrazoi handi handiak eman nahi
|
badituzte
ere. Eta egin behar balitz ere, ez lukete ulertuko, ezta nahi izateagatik dela ere ez lukete ulertuko, beste aitzakia batzuk ekarri baizik; izan ere, halakoa ez da inon ere ongi egokituko, eta kalte handia egingo zaie besteei; eta gogoan izan dezatela, bere etxetik irten nahi duen mojarengan ez duela izango inoiz konfiantzarik prioreak ezertarako ere, eta atera behar balu ere, ez luke egingo kasu horrengatik; atera premiaren baterako edo fundazioren baterako esan nahi dut; eta hala egitea komeni da, tentaldi hauek ez baitituzte sekula izaten malenkoniatsuek eta probetxu handiko gauzetarako ez diren izaerakoek baizik.
|
|
Faltak behatzeko zelatariak daudenez gero, gainerakoak ez bitez ardura, eta ikusten dituztenei ez ikusiarena egin biezaie, nork bere faltetan arreta jarriz. Ezta ez bezate muturra sar ofizioetan hutsak egiten
|
badituzte
ere, abisu ematera behartuak dauden gauza larriak ez badira, esanda geratu denez. Kontu handia izan bezate beren burua ez zuritzeko, beharrezko gauzetan izan ezik, honetan onura handia aurkituko baitute.
|
|
Lehen idazketan hau zioen: , goi goiko gauzei ukitu besterik ez diet egingo, diodanez, idatziak ditudalako (Bizitza Liburuan idatzi zituen); eta kentzen
|
badituzte
ere, dizue kendu hain liburu ona? –Azken esaldi honetan, duela gutxi egin zuten herri hizkuntzan idatzitako liburuen debekuaz ari da(? Índice de libros prohibidos??
|
|
4 Dena dela, Errege honen apaltasunagatik, nik, baldarra izanik, harekin hitz egiten ez badakit, ez da horregatik niri entzun gabe eta nigana etorri gabe geratzen, ezta ez naute kanpora botatzen ere haren zaintzaileek; izan ere, han dauden aingeruek ongi dakite nolakoa den beren Erregea, eta nahiago dituela artzaintxo apal baten arrunkeria hauek, gehiago baleki, gehiago esango lukeela ikusten baitu? oso jakintsuen eta letradunenak baino, arrazoirik dotoreenak ontzen
|
badituzte
ere, apaltasunez ez badoaz. Beraz, Hura ona delako, ez dugu guk eragabeak izan behar.
|
|
Jaunak nahi beza behar den bezala jakitea, eta bihotzean sartu sartua geratzea; bada, hori badakizue, ikusiko duzue ez dudala gezurrik esaten Jaunak honaino ekar dezanak halako maitasuna duela diodanean. Jainkoak egoera honetaraino ekar ditzan pertsonak bihotz handikoak, leinargizkoak dira; ez dira kontentatzen gorputz hauek bezalako gauza kaskarrak maitatzeaz, ederrenak badira ere, grazia ugari ere ugari
|
badituzte
ere; egia da, ikuste ederrekoak direla eta Kreatzailea goresten dute; baina horretan gelditzeko, ez. –Gelditu?
|