Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2015
‎Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea. Eta bat batean hainbeste gauza erakusten dizkiote era batera, non, urteetan bere irudimen eta adimenaz haiek sailkatzen lan egingo balu ere, ez bailuke sailkatu ahal izango mila zatitik bat ere. Hau ez da adimenezko ikuskaria, irudizkoa baizik, arimako begiekin hemen gorputzeko begiekin baino askoz hobeki ikusten dena, eta hitzik gabe aditzera ematen zaizkio gauza batzuk; esaterako, santu batzuk ikusten baditu, haiekin harreman handia izan balu bezala ezagutzen ditu.
‎8 Gudu hauekin guztiekin, pertsonari berari zentzugabekeriak direla esango dionik izan arren (hau da, aitor entzuleak, gauza hauek haiekin tratatzen baitira), eta ezin daitezkeela bete adierazten duten gertakari txar guztiak tarteko izan arren, txinparta bat geratzen da, ez dakit non? beteko dela adieraziz hain bizia, non, gainerako esperantza guztiak hilak izan arren, ezin baita, nahi balu ere, bizirik gabe egon ziurtasunezko txinparta hura. Eta azken batean, esan dudanez?
‎2 Egia da, idazteko agindu didaten beste [lan] batzuetan esan ditudanak baino asko gehiago ez dudala asmatuko esaten; aitzitik, beldur naiz ez ote diren ia guztiak gauza berdinak izango; izan ere, hizketan irakasten dieten txoriek irakatsi dietena edo entzuten dutena baino besterik ez dakitenez, eta hura askotan errepikatzen dutenez, horrelaxe egiten dut nik ere, hitzez hitz. Jaunak ezer berririk esatea nahi badu, Haren Maiestateak emango du edota niri oroimenera ekartzea nahiko du beste batzuetan esan dudana; hauxe ere nahikotzat izango nuke, hain oroimen kaskarra izanik, zoriontsua nintzateke gauza batzuk, ziotenez ongi esanak zirenak, berriro esaten asmatuko banu, galduak balira ere badaezpada. Jaunak hau ere emango ez balit, obedientziagatik nekatuz eta nire buruko mina areagotuz, irabaziaz geratuko nintzateke, esan dezadanetik inork onurarik aterako ez balu ere.
‎...n bedi, ordea, hain mesede handiari buruz esker txarrekoa ez ote den izango, eta saia bedi zerbitzatzen eginahalak egiten eta gauza guztietan bere bizitza hobetzen, eta ikusiko du zertara joko duen eta nola jasoko duen gehiago eta gehiago; dena dela, hau izan zuen pertsona batek horrela igaro zituen urte batzuk eta mesede harekin pozarren zegoen; Jauna urte askoan sufrimendu askorekin zerbitzatuko balu ere, oso ongi ordaindutzat joko luke. Bedeinkatu izan bedi beti betiko, amen.
‎Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere, ezin du; dena dela, hau ez luke sekula ere nahi izango: gelditasunezko otoitzeko murgiltze gozo minik gabekoa baino nahiago du.
‎Eska biezaio berorrek Jainkoari, eraman nazala Berarekin, edota ager diezadala Bera nola zerbitzatu. Haren Maiestateak nahi dezala hemen idatzi dudanak berorri nolabaiteko probetxua egitea, asti gutxi izanik, neketsu gertatu baitzait; baina zorioneko nekea, Jauna behin bakarrik gorestera eragin dezan zerbait esaten asmatu badut; horrekin ongi ordaindutzat joko nuke, berorrek gero idazkia erreko balu ere.
‎8 Lehenago esan dugun hizketa eran, Jainkoak adimena kontura dadila egiten du eta, gogoko ez badu ere, uler dezala esaten dena; izan ere, han, dirudienez, arimak bestelako entzumena du entzuteko, entzunarazten diona eta arreta beste gauzetara barreiatzen uzten ez diona; ongi entzuten duen batek eta belarriak estaltzen uzten ez dioten eta oihuka hitz egiten dioten batek, nahi ez balu ere, entzun egingo luke; eta, azken batez, zerbait egiten du, esaten diotena ulertzeko arretaz baitago. Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio.
‎Gaurik ez duen argia da, beti argi dagoenez gero, ezerk asaldatzen ez duena. Laburbilduz, pertsona batek adimenik argiena balu ere, bere bizitzako egun guztietan nolakoa den ezin asmatu duen erakoa da. Eta Jainkoak hain bat batean jartzen du begien aurrean, non ez bailitzateke begiak irekitzerik ere izango, haiek ireki beharra balego; baina berdin da irekirik nahiz itxirik edukitzea, Jaunak nahi duenean; nahi ez badugu ere, ikusi egiten baita.
‎Horrela, zentzumenek ez diote ezertan laguntzen, bere atsegina alde batera ez uzten izan ezik; eta horrela, on baino gehiago kalte egiten diote. Hitz egitea alferrikakoa da, ez baitu asmatzen hitzik osatzen, eta, horretan asmatuko balu ere, ez du indarrik ahoskatu ahal izateko; izan ere, galdu egiten da kanpoko indar guztia, eta arimaren indarretan hazi, haren aintzaz hobeki goza ahal izateko. Sentitzen den kanpoko atsegina handia eta nabaria da.
‎Infernura joango zela esaten zioten; ea nola egin zezakeen egiten zuena, seme alabak izanik. Berak guztia egiten zuen jakintsuen iritzia kontutan harturik; izan ere, berak beste gauza bat nahi izan balu ere, lurreko ezergatik ez nukeen onartuko nik ezin zuen gauzarik, hori dela eta mila monasterio egin gabe geratuko balira ere, are gehiago monasterio bat egin gabe geraturik. Baina bitartekoa isilpekoa zenez gero, ez naiz harritzen hala pentsatzeaz; dena dela, emakumeak zentzuz erantzuten zuen, zentzu handikoa baita, eta onez eramaten; Jainkoak trebezia izaten irakasten ziola zirudien, batzuei poz emateko eta besteei sufritzeko, eta adorea ematen ziola guztia eramateko.
‎Eta begira bedi, elizara hura ixtera ere ez irteteko motu propioa bete beharra dagoen. Hori beteko da eroso gertatzen denean, gauzarik ziurrena delako, Aita Santuak aginduko ez balu ere; hala ere, egoki litzateke orain zehazturik geratzea; eta egin ezin denean etxea hasieretan dagoelako, zer egin behar den; eta uste dut etxe guztietan egingo dela, besterik ezin dela egin konturatzen direnean. Ez dezatela hau zehaztu gabe utz, mesedez.
‎Niri pena handia ematen dit, eta egiaz beste zereginik izan ezean, poztuko nintzateke hor berorri zerbitzu egin ahal izateko tokian egoteaz, eta bata bestearekin asaskatuko ginateke; izan ere, berorrek bere espirituaz baliatu nahi balu ere, osasunik ezaz dena asaldatzen da eta mina biziago bihurtzen. Horrela, handiagoa izango da merezimendua.
‎Benetan sentitu dut berorren agurgarritasuna osasunez eskas egotea ahizpa Gabrielak idazten didanez. Sufrimenduak hainbeste izanik, harrizko bihotza balu ere, kalte egingo zioketen. Nik sufrimendu horietan lagundu ez izatea nahiko nuke.
‎2 Frai Bartolomeren arrebez dioenari dagokienez, bat nator aurkitzen dien akatsaren gorabeheran; izan ere, haiekin etxea ordaintzea lortuko balu ere, onartezina da. Argiak ez badira, ez beza onar haietako bat ere, konstituzioaren aurka doalako eta gaitz sendaezina delako.
‎Hau ez da berorren kontua, Ordena osoarena baizik; izan ere, Jainkoaren zerbitzurako, etxe horren izen onerako eta gure aita Graciánen ohorerako hain komenigarria izanik, eginda ikusi nahi nuke. Eta berorren agurgarritasunak ofizio horretarako inolako gogorik ez balu ere, hala komeni zen, are gehiago, esan ohi denez, besterik ez denean,?
‎Ene Jainkoa, bai beharrezkoa izan dela berorren aitatasuna hara joatea! Besterik egingo ez balu ere, uste dut, kontzientzian behartua zegoela Ordenaren ohorerako. Ez dakit nik nola zabal daitezkeen hain testigantza larriak.
‎Izan ere, inork ezin ditu ulertu ikusi duenak izan ezik, hortik datozen eragozpen ikaragarriak eta tentaldietarako deabruari irekitzen zaion atea, beren etxetik irten daitezkeela uste badute, horretarako arrazoi handi handiak eman nahi badituzte ere. Eta egin behar balitz ere, ez lukete ulertuko, ezta nahi izateagatik dela ere ez lukete ulertuko, beste aitzakia batzuk ekarri baizik; izan ere, halakoa ez da inon ere ongi egokituko, eta kalte handia egingo zaie besteei; eta gogoan izan dezatela, bere etxetik irten nahi duen mojarengan ez duela izango inoiz konfiantzarik prioreak ezertarako ere, eta atera behar balu ere, ez luke egingo kasu horrengatik; atera premiaren baterako edo fundazioren baterako esan nahi dut; eta hala egitea komeni da, tentaldi hauek ez baitituzte sekula izaten malenkoniatsuek eta probetxu handiko gauzetarako ez diren izaerakoek baizik. Eta, beharbada, egoki litzateke, norbait horretan saiatu baino lehen, hitz egitea elkarrizketaren batean zein gaitz handia den eta zein gaizki sentituko litzatekeen tentaldi honetan legokeena eta arrazoiak eman eta honezkero ezin dela inor irten, orain arte irten beharra izan den kasuak izan badira ere.
‎Ardura handia du azterraldia egiten duena bera bakarrik lagunik gabe izan dadin; izan ere, ez du nahi, mojengan faltaren bat bada, hark jakiterik. Gauza ederra da mojen umekerien berri jakin ez dadin, orain Jainkoari eskerrak, halakoren bat balitz, kalte handirik egingo ez balu ere; izan ere, prelatuak aitak bezala begiratzen du eta halaxe gordetzen, eta Jainkoak agertzen dio arazoaren larritasuna, beraren ordez dagoelako. Haren ordez ez dagoenari, beharbada, ezer ez dena gauza larria irudituko zaio; eta hainbeste ez doakionez gero, ez dio asko axola ez esatea, eta motiborik gabe galduz doa monasterioaren izen ona.
‎Baina aitor entzulearengan hark esaten dizkien gauzetan huskeriaren baten atzetik dabilela aterako balute, susmagarritzat izan bezate guztia, eta inola ere ez dezatela harekin elkarrizketarik izan, otoitzari eta Jainkoari buruzkoak badira ere, albait lasterren aitortza egin eta amaitu baizik; eta ama prioreari esatea litzateke hoberena, harekin bere arima ez dabilela ongi eta beste batengana aldatzeko. Hau litzateke bidezkoena, horretarako erraztasunik balego, eta Jaunagan uste dut egongo dela; eta eginahalak egin harekin ez tratatzeko, herio mina sentituko balu ere. 15 zenbakian jarraitzen du.
‎Eta oraindik gehiago esatera ausartuko naiz: aitor entzuleak guztia balu ere, noizbehinka esan dudana egin da; izan ere, gerta daiteke bera oker egotea, eta ez da ongi beragatik guztiak okerrera eramatea; obedientziaren aurka izan ez dadin saiatuz betiere, guztirako bideak daude, eta arimei ongi datorkiena izanik, ahal den era guztietara lortu behar da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia