Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2015
‎1 Hemen doan hau idazten hasi nintzenean, hasieran esaten dudan gogo txarrez izan bazen ere, amaitu dudanean egundoko poza eman dit eta ontzat ematen dut horretan izandako nekea, oso txikia izan dela aitortzen badut ere. Zuek duzuen itxitura handia eta entretenigarririk gutxi duzuela kontuan izanik, ene ahizpak, eta zuen monasterioetako batzuetan ez direla etxeak komeni den bezainbeste leku dutenak, uste dut pozgarri gertatuko zaizuela barne gaztelu honetan atsegin hartzea, nagusien baimenik gabe sartzeko eta edozein ordutan bertan paseatzeko aukera baituzue.
‎gure Jaunak bide horietatik eramaten duela, eta hasieretatik aurrera egin ondoren, hobe dela jainkotasunaren gauzetan aritzea eta gorputzezkoetatik ihes egitea, niri ez didate aitorraraziko bide ona denik. Baliteke ni oker egotea eta guztiok gauza bera esatea; hala ere deabruak hortik engainatu nahi izan ninduela ikusi dut, eta hain nago eskarmentua hartua, non, askotan esan badut ere, berriro hemen zuei esatea erabaki baitut, horretan arreta handiz ibil zaitezten; eta begira, kontrakoa esan diezazuenari ez sinesteko esatera ausartzen naiz. Eta beste lekuan egin nuen baino argiago aditzera ematen saiatuko naiz; izan ere, beharbada norbaitek honetaz idatzi badu, berak esan zuen bezala, luze eta zehatz azaltzea egoki litzateke; eta handi handika esateak hainbeste ulertzen ez dugunoi kalte handia egin diezaguke.
‎Bada, ez ote da arrazoi handiagoa gurutze bat edota gure Enperadorearen edozein erretratu ikus dezagunean begirunea agertzeko? Hau beste leku batean idatzi badut ere, hemen jartzea nahi izan dut, erremedio hau agindu zioten pertsona bat samindurik zebilela ikusi nuelako. Ez dakit nork asmatu zuen, obeditu baino besterik ezin duenari halako oinazea emateko bidea, aitor entzuleak hau egin ezik galdurik ibiliko dela uste izanik, aholku hau ematean; nire iritzia, berriz, hau da:
‎Ez dut esaten gezia denik, baina edozer izanda ere, argi ikusten da ezin etor daitekeela gure izaeratik. Kolpea ere ez da, kolpea esaten badut ere; baina sastada zorrotzez zauritzen du. Eta ez da sentitzen, nire iritziz, minak hemen sentitu ohi diren lekuan, arimaren barru barruan eta muinean baizik; eta han, berehala igarotzen den tximista honek hauts eginik uzten du gure berezkoaren lur honetan aurkitzen duen guztia; irauten duen denboran ezinezkoa da gure Jaunaren gauzarik gogoratzea; izan ere, bat batean lotzen ditu ahalmenak, min hau bizituko dionerako izan ezik, beste ezertarako askatasunik gabe uzteraino.
‎7 Ez dakit diodan honetan ongi ari naizen, entzun badut ere, ez baitakit hartaz ongi oroitzen naizen. Moisesek berak ere ez zuen jakin sasian ikusi zuen guztia esaten, Jainkoak esatea nahi zuena baizik; dena dela, Jainkoak haren arimari bere sekretuak ziurtasunez agertu ez balizkio Jainkoa dela ikus eta sinets zezan, nekez jarriko zen hainbeste lanetan eta hain astunetan; baina hain gauza handiak ulertuko zituen sasitza hartako arantza artean, non adore eman baitzioten Israel herriaren alde egin zuena egiteko.
‎lehenago baino askoz ere beldur [eta ardura] handiagoz ari dela Jainkoa iraintzeko edozein gauza txikitik gordetzeko eta Hura zerbitzatzeko geroago esango diren bezain desira handiez, eta gehienetan nahigabez eta nahasmenez, zein gutxi egin ahal duen eta zenbateraino behartua dagoen ikusten duelako; ez da hori gurutze txikia, penitentzia oso handia baizik, arima honi penitentzia egiteak, zenbat eta handiagoa izan, atsegin handiagoa ematen diolako. Benetako penitentzia Jainkoak penitentzia egiteko osasuna eta indarrak kentzen dizkionean da; honek ematen duen atsekabe handia beste leku batean aipatu badut ere, hemen askoz ere handiagoa da, eta guztia etorriko zaio bera landatua dagoen sustraitik; izan ere, ur korronte ondoan dagoen zuhaitza hezeago dagoenez eta fruitu ugariago ematen duenez, zer du harritzekorik arimak desirak izateak, haren egiazko espiritua aipatu genuen ur zerutarrarekin bat eginik baitago?
‎7 Hau beste batzuetan esan badut ere, hain garrantzitsua izanik, berriro esaten dut hemen: ez dezala kontuan har hasten den honetan esku erakutsiak daudenik, hain eraikin baliotsu eta handia egiten hasteko era oso kaskarra bailitzateke hori; hondar gainean eraikitzen hasten badira, behera etorriko da dena; ez dute sekula lortuko nahigabetuak eta tentatuak izan gabe egoterik.
‎1 Laugarren egoitzez hitz egiten hasteko oso beharrezkoa dut egin dudana, hau da, Espiritu Santuari neure burua gomendatzea eta hemendik aurrera nire ordez hitz egin dezala eskatzea, geratzen dena zuek ulertzeko eran esan dezadan; izan ere, naturaz gaindiko gauzak izaten hasten dira, eta oso zaila da aditzera ematea, Haren Maiestateak egiten ez badu, idatzi zen beste leku batean bezala, nik ulertzen nuen heinean, orain dela hamalau urte, gutxi gorabehera. Jaunak arima batzuei egiten dizkien mesede hauetaz pixka bat argi gehiago dudala uste badut ere, beste gauza bat da esaten jakitea. Egin beza Haren Maiestateak hortik onuraren bat etorriko bada, eta bestela, ez.
‎2 Eta, batzuk? esan badut ere, oso gutxi dira orain adieraziko dudan egoitza honetan sartuko ez direnak. Gehiagoa eta gutxiagoa dago, eta horregatik diot gehienak direla haietan sartzen direnak.
‎–Hemen doan hau idazten hasi nintzenean, hasieran esaten dudan gogo txarrez izan bazen ere, amaitu dudanean egundoko poza eman dit eta ontzat ematen dut horretan izandako nekea, oso txikia izan dela aitortzen badut ere. (?) Uste dut pozgarri gertatuko zaizuela barne gaztelu honetan atsegin hartzea, nagusien baimenik gabe sartzeko eta edozein ordutan bertan paseatzeko aukera baituzue?
‎4 Aipatu dudan andre harekin nengoenean, gertatu zitzaidan behin, bihotzeko gaitzaz nengoela (izan ere, esan dudanez, gaitz latza nuen, orain jada ez badut ere), karitate handikoa zenez gero, urrezko eta harri preziatuzko bitxiak atera zizkidan, balio handikoak baitzituen, batez ere estimu handitan zuen diamantezko bat. Asko poztuko nindutela uste zuen berak.
‎6 Hain alde handia dago eskatzeko bi era hauen artean, non ez baitakit nola azaldu; izan ere, batean eskatzen badut ere (Jaunari eskatzeko ahalegina egiten baitut, beste batzuetan bezalako gar hura sentitu ez arren, ni egiaz ukitzen nautenak badira ere), mihia lotuta duenaren antzera da, hitz egin nahi izan arren, ezin du, eta hitz egiten badu ere, ulertuko ez dioten eran egiten du; edota argi eta esna hitz egiten duenaren eta gogotsu entzuten diotela ikusten duenaren antzera. Bata eskatzen da, esan dezagun, ahozko otoitzean bezala; bestea, berriz, kontenplazio hain goratuan, non nabari baita Jaunak entzuten digula eta Haren Maiestatea poztu egiten dela guk eskatzeaz eta guri mesede egiteaz.
‎Izan ere, hemen entzun nahi ez dugunean, belarriak estal ditzakegu edota beste gauza batean jarri arreta; horrela, entzun arren, ez da ulertzen. Jainkoa arimari mintzatzen zaion honetan ez dago inolako erremediorik, baizik eta, nahi ez badut ere, entzunarazten dit eta adimena hain osorik edukiarazten digu, Jainkoak uler dezagula nahi duena ulertzeko, non ez baita aski nahi izatea edo nahi ez izatea. Bada, guztia dezakeenak uler dezagula nahi du, Hark nahi duena egin behar delaeta gure egiazko jaun eta jabe agertzen dela.
‎2 Nik nahi nuke agertzea, hemen izan daitezkeen engainuak (esperientzia handia duenarentzat ez dela engainu handirik edota batere ez dela izango uste badut ere, baina esperientzia handia izan behar) eta espiritu on eta txarraren artean dagoen aldea, edota nola izan daitekeen adimenaren beraren irudipena, litekeena baita, edota espiritu berak bere buruari hitz egitea.
‎Handiagoa eta txikiagoa izaten da. Handiagoa denekoa da orain azaldu nahi dudana, izan ere, Jaunak liluramenduak eman nahi izan zizkidanean izaten nituen oldar handi hauetaz geroago hitz egingo badut ere, nire iritziz, ez du zerikusirik erabat gorputzekoa den gauza batek erabat espiritukoa den gauza batekin, eta uste dut ez dudala gehiegizkorik esaten. Izan ere, min hura, dirudienez, arimak sentitzen badu ere, gorputzaren laguntzaz da; biek esku hartzen dute hartan, eta ez da honetan izan ohi den ezin gehiagoko babesgabetasunarekin.
‎17 Beraz, berriro ohartarazten dut, eta askotan esaten badut ere ez du axolarik, garrantzi handikoa baita lehortasun, artegatasun eta pentsamendua barreiatua izateagatik inor ez estutzea eta nahigabetzea.
‎benetan pozten nauen pertsonaren bat ikusten dudanean, oso osoan Jainkoari emanda ikusi nahi nukeela, batzuetan ezin eutsizko gogoaz. Eta guztiak Jainkoa zerbitza dezatela nahi badut ere, pozten nauten pertsonak direnean, bultzada bizi bizia sentitzen dut, eta horrela ekin eta ekin egiten diot Jaunari haien alde. Aipaturiko erlijiosoarekin ere horrela gertatu zitzaidan.
‎...gunen laguntza bilatzea erabaki nuen, toki hartan, Medinan, oso onartuak zirelako; lehenbiziko fundazioan idatzia dudanez, haien ardurapean izan nuen urte luzez neure arima, eta arimari on handia egin ziotelako, berariazko maitasuna diet. Gure aita jeneralak agindu zidana idatzi nion hango errektoreari; hain zuzen ere, urte askotan nire aitor entzulea izan zena zen, esanda dagoenez, izenik esan ez badut ere. Baltasar Alvarez zeritzan, une honetan probintziala dena.
‎Izan ere, aurkitu ditut batzuk, pentsamenduan datzala gorabehera guztia uste dutenak, eta hau Jainkoagan luzaro eduki ahal badute, indar handia eginik bada ere, pertsona espiritualak direla uste dute; eta, gehiago ezin, eta barreiatzen badira, nahigabe handiak hartzen ditu eta galduak direla iruditzen zaie. Gauza hauek eta ezjakintasun hauek ez dituzte izango letradunek, bat edo beste aurkitu badut ere; baina guri, emakumeoi, ezjakintasun hauetaz jakinaren gainean egotea komeni zaigu. Ez diot Jaunaren mesedea ez denik haren egintzak hausnartzen beti egon ahal duenarena, eta ongi da hori lortzen saiatzea; baina gogoan izan behar da irudimen guztiak ez direla berez trebeak horretarako, arima guztiak, ordea, trebeak dira maitatzeko.
‎–Badakizu ezkontza dagoela nire eta zure artean, eta hori bitarte dela, Nik dudana zurea da, eta horrela, igaro nituen neke eta samin guztiak ematen dizkizut, eta beraz, zeure gauza legez eska diezazkiokezu nire Aitari?. Nik horren erdikide garela esaten entzun badut ere, kasu honetan gauzak oso bestera izan ziren, eta nagusitasun handiaz geratu nintzela iruditu zitzaidan, zein maitasun handiaz egin zitzaidan mesede hau ezin delako esan hemen. Iruditu zitzaidan Aitak ontzat ematen zuela, eta harrezkero beste era batera ikusten dut Jaunak sufritu zuena, neure neurea balitz bezala, eta horrek asko gozatzen dit bihotza.
‎Fundazioak egin ziren urteen kontuari dagokionez, baten batean oker esan ote dudan nolabaiteko susmoa dut, gogora etor dakidan ahal dudan arreta izaten badut ere. Garrantzi handirik ez duenez, geroago zuzendu baitaiteke, gogoratzen ditudan bezala esaten ditut; hutsen bat balego ere, alde handirik ez da izango.
‎6 Noizbehinka norbaitekin harremana izateak zeharo nahigabetzen nau, negar handiak egiteraino, nire gogo bizia bakarrik egotea delako, eta batzuetan ez errezatu eta ez irakurri egiten ez badut ere, poztu egiten nau bakardadeak; eta batez ere senitarteko eta ahaideekin hitz egitea, astun egiten zait eta lekuz kanpo bezala ikusten dut neure burua, otoitzeko eta arimako gauzez hitz egiten dudanekin izan ezik, hauekin asaskatzen bainaiz eta pozten; baina batzuetan hauek ere gogaikarri gertatzen zaizkit eta ez nituzke ikusi nahi, bakarrik egongo naizen tokira joan baizik, baina hau gutxitan...
‎Pobretasun gogoa, inperfekzioz bada ere; baina altxor handiak edukiko banitu ere, ez nuke edukiko errenta partikularrik, ez dirurik ere neuretzat bakarrik, ezta ez zait batere axola; beharrezkoa eduki nahiko nuke soilik. Hala ere, bertute honetan akatsik nahikoa dut; izan ere, neuretzat nahi ez badut ere, emateko eduki nahiko nuke, neuretzat errentarik ez gauzarik nahi ez badut ere.
‎Pobretasun gogoa, inperfekzioz bada ere; baina altxor handiak edukiko banitu ere, ez nuke edukiko errenta partikularrik, ez dirurik ere neuretzat bakarrik, ezta ez zait batere axola; beharrezkoa eduki nahiko nuke soilik. Hala ere, bertute honetan akatsik nahikoa dut; izan ere, neuretzat nahi ez badut ere, emateko eduki nahiko nuke, neuretzat errentarik ez gauzarik nahi ez badut ere.
‎2 Frai Diego hemen dago, gutxi ikusi badut ere; ahal badu, horrantz joango da. Ama Priorea ongi dago, baita nire laguna ere; ni neu ere hobeki; harrituko nintzateke honek irauteaz.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Neure iritziz oso garrantzitsuak diren gauza batzuk esateko astia eta osasuna izan nahi nituzke; hain gaizki nengoenez gero, eta mutila joan zenetik askoz ere gaizkiago lehen baino?, nahiko egingo dut esango dudanaz; eta ni astuna izanik, laburtu nahi badut ere luze joango da. Argi ageri da Gizakundeko etxe honek gaitz handia egiten didala.
‎4 Aita Joan Montalvori buruz berri oso onak eman dizkidate, etorri nintzenez gero haren gutunik ikusi ez badut ere; handik izango zela uste nuen. Mesede handia egiten digu berorrek, kapilauari dagokionez, hain esku onetan uztean.
‎Diotenez, nuntzioa hil arren, ez da agortu eskumena; bisitariak lehenean jarraitzen du, alde batetik asko sentitzen badut ere.
‎Horrek berorren gorentasunari emango zion poza gogoan izanik, nire neke guztiak leundu dira poz honekin. Niretzat guztiz fidagarriak diren pertsonengandik jakin ez badut ere, zantzuek hala diote. Berorren gorentasunari eskatzen diot jakinaraz diezadala, guztiz pozik egon nadin.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin. Aspaldidanik gaizki egon naizelako, ez dut egin hau, berori nola dagoen osasunez jakiteko gogo handia badut ere. Ni, Jainkoari eskerrak, hobetuz noa honezkero, baina ahul nago eta burua oso kaskar dut, horregatik hau ez dut hau neure eskuz idazten.
‎Valladoliden den zorra orain jakingo dut, aita Nicolaok agiriak bidaltzen badizkit. Testamentuaren betearazlea naizen aldetik, nahi ez badut ere, kobra dadin saiatu behar dut. Horregatik, berorren agurgarritasunak eman beza aginduren bat; eta Ordenarako eta honetarako eman duenari dagokionez, ez litzateke gaizki moja bat hartzea, ona aurkituz gero.
‎4 Ni itxura batean nabil eta hainbeste bisita izanik, neure letraz idaztea nahi badut ere, ezin dut.
‎Eman biezazkio nire goraintzi asko berorren agurgarritasunak; idatzi nahiko nioke. Ama priore orde izateko ahizpa Sant Anjel daramat, eta Toledotik ama priore izatekoa, hango zein izango den erabaki ez badut ere. Eska biezaiote bihotzez Jaunari fundazio hau beraren zerbitzurako izan dadin.
‎Haren Maiestateagan itxaro dut, bizitza osoan obeditzeko grazia emango didala; bertan ez izateak ez dut uste askatasuna emango didanik, ezta ez dut nahi ere, hau desiratzean gauza berriak ikusi ditudalako; ona besterik ezin zaio etorri hemendik, berorrek eskutik uzten ez banau, eta ez du egingo. Honen berme gisa, gutuntxo hau gordetzeko asmoa dut, beste luzeago bat badut ere.
‎5 Ongi baderitzote, nik jakinaraziko diet noizko seinalatua den nire joatea; lehenago etorrita ere ez da ezer galtzen. Jakiteko gogoa badut ere, inoiz ez dut jakin nola dagoen osasunez Mayor anderea, ezta ez dut izan buruko hauek norekin bidalirik ere, hain astunak izanik, inork ez baitu eraman nahi. Berorrek bidal diezaiola mezu bat nire partez eta esan diezadala nola dagoen.
‎...in uste dut ezin saihestuzkoa izango dela Teresatxo eramatea, jakintsuari ongi iruditu baitzaio, eta berak ere nire joatea hain biziki sentitu du, beste moja horiek ere joan direnez gero?, non, uste baitut beharrezkoa izango dela, goibel samar dabilelako, eta horrez gainera tentaldiren bat etortzen bazaio, ez dakit zer egingo duen, eta niri itxaropen pitin bat ematea iruditu zait, biziki sentitzen badut ere. Jainkoari eskerrak, guztia nire gainera eror dadila nahi duelako.
‎Nik diotsot berorri, zer janik ez badakar, nahigabe handia izango duela, ez baita izango jaten emango dionik, eta niretzat nahigabe handia izango da ezin erremediatu izana. Dagoeneko etorri da erregeordea, eta aita frai García ongi dago, ikusi ez badut ere. Gauza gogorra da halako adinean hain bide arriskutsuan jartzea ondare kontuagatik, zerurako prestatzeari baizik eman behar ez genionean.
‎2 Ofizioa errezatzen dudanean arreta galtzea, beharbada, nahikoa erru badut ere, buruaren ahultasuna dela pentsatu nahi nuke; eta berorrek ere pentsa beza halaxe, Jaunak ongi baitaki, errezatzen dugunez gero, albait hobekien errezatu nahi dugula. Gaur aitortu diot aita frai Domingo maisuari, eta kasurik ez egiteko horri esan dit, eta hala eskatzen diot berorri ere, gaitz sendaezintzat baitut.
‎Berak nahi beza uste askotarako izatea, berorren mendeko guztiok eskatzen diogunez. Badut haiengan, mesede hau egingo digulako uste ona, arima zintzoak direlako, neure buruagan ez baitut konfiantza handirik hain kaskarra naizelako, berorren jauntasun txit argia gogo gogoan badut ere, batez ere egunero Jaunaren aurrean nagoenean.
‎7 Dorpetasun horiei ez jaramonik egin, berori konturatzen denean; nik halakorik izan ez badut ere. Jainkoak bere ontasunagatik grina horietatik beti gorde nauelako?, uste dut, arimaren gozotasuna hain handia izanik, eragina duela izaera naturalean; Jainkoaren laguntzaz desagertuz joango da, jaramonik egiten ez badio. Pertsona batzuek nirekin tratatu dute hori.
‎Jainkoak gorde gaitzala, eta uste dut hala egingo duela; baina guk geure buruari lagun diezagula nahi du. Honek, berorri idatzi nizkion beste gauzekin batera, bultzatzen nau honantz ez etortzeko eskatzera, gogo bizia badut ere.
‎Nik diotsot, berezko izaera hain bigun ez balego, arrazoiak argi adierazten duela zein motibo handia dugun alai egoteko. Lasai nago berorren aitatasuna eskumiku susmotik aske dagoelako, nik halako susmorik inoiz izan ez badut ere.
‎2 Lehendik handia izan bada ere, biziki hazi da nigan beroriei nien maitasuna, eta berorrenganakoa, gehien sufritu duena izan baita; hala ere, jakin bezate, ahotsa, tokia eta kargua kendu zizkiotela jakin nuenean, aparteko poza izan nuela; izan ere, ene alaba Josepa nahiko kaskarra dela ikusten badut ere, buruan sarturik dut Jainkoaren beldur dela eta ez zuela egingo ezer Haren Maiestatearen aurka, horrelako zigorra merezi izatekorik.
‎7 Aita frai Gabrielen bitartez idatzi nion lehengo egunean horko aita errektoreari berorren agurgarritasunak nire berri jakin zezan, ez bainintzen ausartu berorri idazten, idatzi ahal nuela uste badut ere. Aita hau etorri zen hona eta ez dakit ongi zertara, Villanuevako monasterioarena zekarren baina; orain haren berri ongi jakin dudanez, munduko zentzugabekeriarik handiena litzateke hura onartzea, eta aita frai Antonio Jesusena fundazioa egitearen alde dago.
‎Eta sinets biezat egia hau (eta ni hil banendi, ez beza ahantz), deabruak ez duela nahi itxituran dagoen jenderik, bere iritzira gauza bat egin daitekeenean izan ezik. Honetaz gauza asko daude esateko; izan ere, nik gure aita jeneralaren baimena badut ere, norbaiti klima kaltegarri zaionean beste batera alda dadin eskatu bainion, gero eragozpen handiak ikusi ditut, eta Ordenaren onerako izan ezik, ez deritzat onar daitekeenik. Alderantziz, hobe da batzuk hil daitezen, guztiei kalte egitea baino.
‎2 Gainerakoan nik ez dut botorik hor, interesduna naizelako; era berean nire berezko joera beti da bakardadearen aldekoa (merezi ez badut ere), eta gure Ordenaren ezaugarria ere horixe denez gero, neure interesen arabera eta ez berorri komeni zaionaren arabera aholkatzeko arriskua izan nezake. Trata beza argi argi aita errektorearekin, eta ikusiko du berorrek zer den hoberena, eta bihoa ikusiz berorren espirituak norantz jotzen duen.
‎2 Haren Maiestateak ordain biezaio berorren jauntasunari, eskatu diodan guztian egin duen lan ona; azken batean, uste dut Andre Mariak hartu duela berorren jauntasuna bere Ordenaren babesle izateko. Pozten nau, berorrentzat eskatzen badut ere, nik eskatzen dakidana baino hobeki ordainduko diola.
‎4 Peru da nire neba dagoen lekua, orain aurrerantz joan dela uste badut ere. Lorenzogandik jakingo dut.
‎Oi, bai samina eman didala gutun honetan haren gauzarik ez esateak! Madrilera etorri omen da; hala esan didate, eta horregatik ez diot idazten, gogo bizia badut ere, baita ikusteko ere; baina harri eta zur geratuko litzateke zer zor diodan jakingo balu.
‎Ulertzen duen baino gehiago esan badu ere, haien bidez eman digun jostaldiagatik barkatzen diogu bere erantzunean agertzen duen bezalako goi goiko gaietan sartuz erakutsi duen apaltasun falta; eta inork eskatu gabe, gelditasunezko otoitza izateko ematen duen aholkuagatik (norbere esku balego bezala), badaki zer zigor izango duen hori egiten duenak. Jainkoak nahi beza, eztiaren ondoan egonaren egonez zerbait itsats dakiola berari; asko pozten nau horrek, lotsatzeko bazuela nahiko arrazoi ikusten badut ere. Hemen ezin da antzeman hobekuntzarik, bidegabekeriarik egin gabe guztian baitaude hutsak.
‎1 Lehenik aitortzen dut, obedientziari dagokionez, honi ekitean izan dudan inperfekzioa; izan ere, bertute hau izatea nik ezer baino nahiago badut ere, oso gogor eta oso gogoz kontra gertatu zait.
‎Merezi ez badut ere,
‎Otoitz honen bidez ere laburtuko zaizue, eta geratzen den gainerakoa, gera dadila. Eta niri zer, epai egunera arte garbitokian egon behar badut ere, nire otoitzaren bidez arima bakar bat salbatuko balitz. Zenbat gehiago arima askoren probetxua eta Jaunaren ohorea dakartzanean!
‎Hau da zuen bokazioa, hauek izan behar dute zuen ardurak, hauek zuen desirak, hemen zuen negarrak, hauek izan behar dute zuen eskariak; ez, ene ahizpak, munduko arazoetarako; barre egiten dut nik eta atsekabetu ere egiten naiz Jainkoari halako gauzak eskatzeko arrenka datozkigunean, hau da, Haren Maiestateari errentak eta ondasunak eska diezazkiogula; haietako batzuek ondasun guztiak behin eta berriro hankapera ditzatela Jainkoari eskatzea nahiko nuke nik. Haiek asmo onez ari dira eta, azken batean, haien debozioa aintzat hartzearren egiten da, nik halako gauzetan Jaunak sekula ere ez didala entzuten uste badut ere. Sugarretan dago mundua; esan ohi denez, Kristo berriro auziperatu nahi dute, hainbeste gezur ezartzen baitizkiote; haren Eliza lurrera bota nahi dute; eta oraindik horrelako gauzetan eman behar dugu denbora, beharbada, Jainkoak eskaturikoa emango balie, zeruan arima bat gutxiago izateko?
‎4 Esan dudan honetan guztian ez naiz ari gaitz larriez, sukar handiez eta, neurriz jokatzea eta beti sufritzea eskatzen badut ere; ez, zutik igaro daitezkeen gaitz txikiez ari naiz. Eta hori etxe honetatik kanpo ikusiko balitz, zer izango ote litzateke?
‎Hiru gauza baizik ez dira izango zabal azalduko ditudanak, eta hauek ere Konstituzioan bertan datozenak; oso garrantzitsua da, izan ere, haiek gordetzea hainbeste doakiguna dela uler dezagun, Jaunak biziki gomendatu zigun bakea izateko, bai barrutik eta bai kanpotik: bata elkarrenganako maitasuna da; bestea, sorkari guztietatik askaturik egotea; bestea, berriz, benetako apaltasuna; eta azken aipatu badut ere, berau da garrantzitsuena eta beste biak biltzen dituena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia