Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 636

2000
‎Ikuskatzaileak bosgarren aldiz txulatu zizkigun txartelak, eta mamu harrigarri baten antzera desagertu zen gero. Labur labur komentatu genuen desagertze txundigarria; biok, segur aski, gauza bera pentsatu genuen, ezer adierazi ez bagenuen ere. Binbilinketa apur bat baretu zen; ez, ordea, sargoria, eta agurea sortasun astun batek jo zuen.
‎Aurrera dezadan orain aste hartan ere hu  tsik egin gabe joan zela egunero egunero bulegora; hiru aste egin zituen, beraz, bulegora joanez eta bere diseinuak eginez, itxuraldaketa prozesua hasi eta gero. Eta hutsik egin gabe joan zela esan dugu, eta bere lana txukun bete zuela ere bai, azken baieztatze hau guztiz egia ez den arren. Eta ez da guztiz egia ezta guztiz gezurra ere, Brown jaunak, nozitu zituen barne aldaketen ondorioz, batik bat, ez baitzuen azkenerako gauza bat ondo egiten, ez baitzekien nola erabiltzen zen ordenagailua, zer zen marrazki bat, zertarako balio zuen arkatz batek.
‎" Kaixo, Brown naiz, edo zure semea naiz edo zuen neba edo zuen adiskidea...". Eszena hura irudikatze hutsak barre karkara batean jarri zuen, barre zergatik egiten zuen ulertzen ez bazuen ere. Baina kontraesan horiek normalak ziren:
‎Lagun guztien begiratuak neuri so zirela iruditzen zitzaidan, eta euli bat nerabilen inguruan. Migelen babesa ona banuen ere, ezin nuen egoera hari zerion gorrotoa jasan. Ni beldurtia?
‎Uste okerretan dabiltza hogeita hamaseian dena galdu genuela pentsatzen dutenak. Gauza bera, guztia irabazi zutela pentsa  tzen dutenak ere. Kuban hasi zen dena.
‎Nigan ipiniak zeudela iruditzen zitzaidan, eta, gainera, gizon  tzat jo nahi nuen neure burua, eta nahiago nuen gizatasunaren gurdian sartu. Baita munduko haize guztien sorgin hotsak entzun behar banituen ere!
‎Arratsaldeko bisita amaiturik, Danek kanpinera ekarri gaitu. Sarreran bertan, hobeki zegoen Adelak agurtu gaitu (ziurtasunik ez badut ere, egingo nuke ez duela oraindik apustua irabazi) eta aurreraxeago, ustekabean, denda guztiak muntatuak zeudela ikusi dugu! Hori lana, hori!
‎C’est incroyable! Zuk hala gurago baduzu ere, ez dut uste Ruben homosexuala denik, lepoa egingo nuke. D’ailleurs, Luisekin lasai egon ahal zara, ze ez dut uste Rakelen gustukoa izango denik.
‎Geroxeago, Dabid ere lotara joan zen, baina azken bi hilabeteetan bezala, gonbidatuentzako gelara (inork ezer aipatu ez bazuen ere, Dabidek berez hartu zuen han lo egiteko erabakia, errudunak egunerokotasunaren onura eta abantailetarako eskubidea galdua balu bezala). Baina erretiratu aurretik, komunetik bueltan, gure nire gelaren kanpoaldetik igarotzean, Dabidek agur gisa hatz koskoez jo zuen nik itxia izaten nuen atea, errukarri antzean jo ere, eta orduan negu gorriko izotza sentitu nuen berriro, bai orduan bai beraren" Gabon" xuxurla hura entzutean.
2001
‎Bestela esan, zordun gara zenbait kultura sailetan, duguntxo pixkaren zordun, nahiz euskaraz nahiz erdaraz mintza, eta zorrak aitortzea eta ezagutzea dagokio zordun onari, pagatuko ez baditu ere. Horrelako eginkizunetarako ez dugu gure artean ez gogorik ez girorik izan.
‎Badakigu behinik behin literaturak, eta edozein kultura lanek orobat? ez diola hizkuntza biziari, suspertuko ez badu ere, mesede besterik egingo. Probetxuzko denez gero, beraz, ez dago egiteko hori besterentzat uzterik, bestek ez baitu landuko gerok lantzen ez dugunik.
‎Badirudi gainera iratxo madarikaturen batek okertzen zituela –ezin zuzentzen esan– gure pausoak hitz eta esaera jatorren ordezko bila genbiltzanean. Gerraren edo gerlaren bila ez, baina ihesi genbiltzala, gudu  jatorra hautatu beharrean, besterik esan nahi badu ere, guda sasikoa aukeratu genuen; santu (saindu) eta fruituren ihesi genbiltzala, deun eta arnari gurasorik gabekoak hartu genituen; abuztua atsegin ez zitzaigulako, antzinako hitz galdu bat" ederturik" –zegoen zegoenean ezin utzi– dagonilla  sortu genuen3; eztakit hau zer dukan eta antzeko barrabaskeriak idazten hasiak gara (ez ote digu oraintsu gramatikari ezagun batek er... Batasunera bidean, gutxietsi dituzte Bizkaian Euskal Herri osoko ditu (z) eta bere kideak," giputzak direlako".
‎" Ipar Amerikan, dantza-leku eta jolas-tokiak ugariak izanagatik, ez da jendea, Martyk erakusten digunez, bestetan baino alaiago. Poz eta negar  iturria, uste ez badugu ere, bihotz barrenean dago, eta barrengo hutsa ez dezake kanpoko ezerk bete, ez han eta ez hemen". Franko garaiko zine-klubetako jokabidea gogorarazten du Mitxelenaren zine kritiketako jardunak:
‎Ez, alajaina, Lartzabalen, Seven Sea, s Spray7 zelakoaren bodegan baizik. Eta Jones ezaguna (Potato Jones8 ala bere anaia?) bagenuen ere kapitain pilotu, ez gintuen urrutira eraman, halabeharrez. Onerako edo gaitzerako, nork daki?
‎Seven Sea, s Spray eta Boby. Haien sotoak gudariz bete bazituzten ere, azken buruan, hutsean geratu zen saioa, frankisten aginduz.
‎Eta nire nortasun hutsa janzten duten" zer" hauek ez dira nire buruari erantsi dizkiodan gauzak, nolanahi erantzi ditzakedan janzkiak. Geurekoikeriak maitasun hori maiz lainotzen  badu ere, maiteago ditut –nireago alegia– nire nortasun berezia baino eta, hala behar bada, geure bizi bakar ezin berrituzkoa galbidean jarri ez ezik, galdu ere egingo dugu ezinbestean zorigaiztoa onarturik, aurrekoengandik ondorengoengana doan" lokarri zaharra1" eten ez dadin.
‎–bizibeharrak nahiz ahultasunak eraginda? uko eta iruzur egitea ere gerta daiteke, baina ez dugu heriotzaraino etengo, nahi dugularik ere, haurtzaroak eho zuen liluraren sare argala.
‎ez dutela ziurrenik euskara bakarrik erabiliko beti eta nonahi. Ez guretzako, ez beste inorentzako estalki edo gozagarririk gabe aitortu eta esan dugu euskararen geroa badela baita ere erantzukizun guztia abertzaleon eskuetan utzi nahi luketen erdaltzale erosoen arazoa; are gehiago, hizkuntzen bilakaerak naturaren halabeharrak gobernatzen dituela sinesteko joera susmagarria dutenek ere gure hizkuntzaren etorkizuna finkatzerakoan badutela zer eginik.
‎Honako hau, ordea, Laborantzako liburu hau, ez da bestetarik hartua, handik eta hemendikako maileguak izango dituen arren, zalantzarik gabe. Gisa horretako liburuak ez baititu inork oso osoan bere burutik eta baitarik ateratzen, ezta gaia norberak asmatua duenean ere. Eta Duvoisin kapitaina, aditu baino adituago bihurtu zelarik sail horretan, nekez zen nekazaria eta inondik ere ez nekazaritzaren sortzailea.
‎Lanak ez zuen, gainera, luzea izatea beste gaitzik. Kontaketa irekia da, hasiera itxia badu ere. Hasiera eman zaigunean, Piarres eta kontatzailea, garaia, lekua eta gainerakoak, kontaketa luza daiteke nahi adina kontakizuna poliki poliki, bideak eskaini ahala, taxutuaz.
‎Orain, ez edukitzeaz gainera, ez dakigu hagitz ongi zeren beharrean garen berehalako batean eta zeren premian geroxeagoko. Hobeki esan, badakiela uste badu ere zenbaitek, jakitunen iritziak ez datoz beti bat, are punturik nagusienetan.
‎Gogoan hartu behar dugu ere, eta bere egiazko indarrean neurtu, euskararen sarrera lehen –agerian nahiz isilean– debekatuak zituen toki, ataka eta barrutietan. Hau nabariagoa da, eta honela aitortu, hiz  kuntza idatziari gagozkiola.
‎zernahi diren, Â oroimen irudimenetan ditugu, noiz axal axalean kanpoalderantz irauliak, noiz barrurantz. Batzu nahiz beste ezagutu behar azken buruan, lehengo eta geroko markak hautsi nahi ez baditugu ere hiztegigintzan. Aldez aurretik ez badakizkigu (gehiegixko izaki, damurik, erdaren gisan), badauzkagu liburuak, lagun adiskideez gainera, gure ezjakina asebete dezaten.
‎Hor agertu ziren baita Antonio Arrue zenak (G.B.), Eganeko zuzendarietakoak, eta Gurutz Ansolak argitara zituztenak ere.
‎Ikasi eta aditu bihurtzeko egokierarik izan ez banuen ere, ez nuen horrenbestez zinemarako gogoa galdu. Gero, zenbait hilabetez ez genuen irrika hori berdintzeko modu errazik izan:
‎Ipar Amerikan, dantza-leku eta jolas-tokiak ugariak izanagatik, ez da jendea, Martyk erakusten digunez, bestetan baino alaiago. Poz eta negar iturria, uste ez badugu ere, bihotz barrenean dago, eta barrengo hutsa ez dezake kanpoko ezerk bete, ez han eta ez hemen. Mickey Spillane ren nobelak ez dira gainera betegarririk onenak.
‎Oker nengoen beharbada eta artikulutxo horren berria, gutxi axola badu ere, gehiago barreiatuko zen euskaraz egin baldin banu. Zorioneko zenbaki horretan, adibidez, bada Tovar jaunaren erantzun bat; Corominas  jaunari zuzendua dago.
‎Zenbait puntu nagusiri dagozkien ohar batzuk agertuko ditut hemen. Eta ea," nitanoz" mintzatu behar badut ere, neure burua edertzeko grinari amore larregirik ematen ez diodan.
‎Xabier Lizardi, olerkari eta prosista1, eta Lauaxetaren Olerkiak2 Bai batean eta bai bestean, idazle horien prosa lanak ez dira ahazturik gelditu, gure artean gertatu ohi den bezala. Zelaietari eskerrak, lehenbizikoan, eta honen eskuetara etorri den bilduma (Itz lauz, alegia) argitara zutenei eta dutenei3 Bestean, berriz, artikulurik bildu ez badute ere, Aita Onaindiak eman duen hitza jaso dugu: " bizkaitar idazle leun onek itz lauz be ugari be ugari idatzi euskun, eta itz lauzko osto sakabanatu orreik be jaso ta esku maitekorrez liburu mardul bat eratzea egoki litzakigukela otu yat.
‎Gainerakoak gorabehera, eta gainerakoak ez dira hutsaren hurrengoak, ez dut uste, ez dugu uste, euskararik gabe deus denik euskal kulturaren izena eskubide osoz har dezakeenik. Eta Euskal Herriko Unibertsitatean, geure eskuan bagenu ere, ikas eta irakasgai izan daiteke euskara: hala behar luke izan aurren aurrenetik, hobeki esan.
‎Egia da, ahorik zabaldu ez banuen ere, delako unificación goitar hori azaldu daitekeela euskaraz. Aski genuke, adibidez, batze edota nik neronek usatu izan dudan bateratze.
‎Zinetako gizakirik, pertsonarik, ere ez da poema horretan, egileak berak aitortzen duenez: " Euskalerri osoa dut kanta gai, ez biko bat edo beste, gure gauzeri lokarri bat ezartzeko asmatu ba dut ere. Lepazintzailu eder batean, arri pitxiak dira bearrenik, bein. Lizardi?
‎Orixek, gainera, eta zertxobait ezagutzen zuenak ikus zezakeen hori aldez aurretik, ez zuen amorerik eman. Bigundu eta samurtu beharrean, gogortzen hasi zitzaigun, gero eta gogorrago, nahiz eta horretarako inoiz higuindu zituenak berak onetsi behar bazituen ere. Nahiago zuen hark zaharzale agertu berrizaleen aldian; lehengo bateko berrizaleak bezain berrizale, ordea, zaharzaleak eta herrizaleak gailenduxe zaizkigun garaian.
‎1 Euskaldunak (Zarautz, 1950) Orixeren poema nagusiaren ibilbide gorabeheratsuaz ari da; izan ere, gerra aurretik bukatua bazuen ere, gerra sortu zenean atxilotu egin zuten Orixe, eta gero, atzerrira ihesi joan beharrean gertatu zelarik, hamar bat urtez galdutzat jo baitzen eskuizkribua.
‎Halaz guztiz ere, irakurlegai bakoitza errugabe agertzen baldin bada ere, banan banan hartuz gero, ez da horrenbestez esan euskal irakurleok erabat errudun –eta errudun larri, gainera– ez garenik. Nolanahi ere, irakurgairen bat zailtzat jotzen dugunean, esan behar genuke ere norentzat den zail, gure ustean. Gerta baitaiteke, eta maiz gertatzen baita, zailtasun horren hobena idazlearena ez izatea.
‎Lokarri hori, dena den? hausten duzunean, ordea, mintzo ozena eta sarkorra duzu, ala nola eskaintza honetan eta zeure aita zenaren oroitzapenetan hemen argitara zenuen artikulu ederrean3 Ez ote litzaizuke komeni hainbeste sailetan lan gaitzak egin ondoren, arlo berri horri ekitea, zeure burua gehiago nabarmendu behar baduzu ere. Jostaketa atsegina izango litzateke agian zuretzat, eta bide batez irakurleentzat?
‎Eta oraindik orain, esate baterako, hasia baldin badugu ere, ez zaigu, ez hurrik eman ere, esku hutsik azaltzen. Hor dugu hiru liburu lodi eta aberatsen (tesia barne dela) lekukotasuna, lekukorik behar bagenu, bata bestearen lehian bezala plazaratuak:
‎guttiegi daude, izatekotan ere. Ez dut ere uste kreatzaile gehiegirik erakuts dezakegunik. Euskaltzaindiko eta Euskaltzaindia inguruko guztiok kreatzaile ala filologo bagina, gaitz erdi.
‎Zenbaitek esan dezake eta zenbaitek esango du euskal idazle kaxkarra izan genuela andoaindarra, euskara ia isil gordean baizik erabili ez zuena,  testu zaharrei Telletxeak gehitu dizkienak aintzakotzat hartzen baditugu ere. Erdaraz idatzi zuen gehienbat, guztiok dakigunez, eta ausarki bezain ederki, gaztelaniaz batez ere2 Alde horretarik idazle bezala zor zitzaion zorra, egia esan, ez zaio oraindik aitortu, baina hori beharbada  askok Barojari ukatu dionaren pareko arrazoiengatik gertatu da:
‎Bazekien, ordea, dudarik gabe, inoiz aitortu ez badu ere, bere buruaren aurrean zuritu behar zuela, zuzenbideari dagokiona ematekotan, arrotzen aurrean zalaparta bizian aldarrikatu zuen euskararen berri ona. Â Frogatu behar zuen, bestela esan, bera, Larramendi, gauza zela hitzez eta izkribuz aditzera emateko euskara eta euskara goitarrez erdaraz hain era dotorean, Salamancan eta bestetan, adierazten zituenak.
‎–Gai batzuentzat sail bereziak ditugu, dakizunez. Sail horiek batek edo besteak bete ohi baditu ere, irekiak daude edozeinentzat, lehen eta orain. Sail jakin horietatik kanpora, zenbait gai ezin uki ditzake Eganek, dena delako.
‎" Udazkenera" heldu gara. Berandu ohartu da Leturia, ez zitekeen lehenago ohar, sasi beharra zela, sasi premia, aldez aurretik guztizkotzat zeukan premia hura, ez zela dena gorputzik gabeko ametsa eta irudipen hutsa baizik; besterik nahi zuela, uste ez bazuen ere, bere bihotzak.
‎Ez dio maitasunak ernatu zion zorion nahiari ukorik egingo. Kontuak zeharo garbitu behar ditu bere buruarekin, horretarako etxetik ihes egin behar badu ere. Eta bere buruarekin bakarrik hasiko du" Neguko" hizketaldi larria, hil ala bizi, bide bila, nahigabez inguraturik eta ilunpetan haztamuka.
‎Mintzatu berriak dira Donostiako egunerokoetan horrelakoek gure artean maiz jasotzen dituzten zehar begiratu eta susmo txarrez. Baina, nahi ez baditugu ere, behar ditugu eta gaur, gainerakoei ezer kendu gabe, inoiz baino gehiago. Ur lasterraren erdian goaz, ez gaude ia ertzetik begira.
‎Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango: kendu da, soildu, idoki, ebaki, ezinbestean baita maiteen duguna ere. Zuzen ikusteko eta zuzen erabakitzeko, burua bezain bihotz garbiko jendea behar, nahitaez.
‎Zeruetaraino goretsi behar ez badugu ere, ez da, bada, Etxepare, dagokion lekuan daukagula, euskaldun garen aldetik diogun zorra nahiz gogotik aldendu, gutxiets genezakeen olerkaria. Poeta gazte baten, maiz zaharragoak gogor hartzen dituen baten, hitzak aldatuko ditut hona, Ibon Sarasolarenak, Jakinen (24, 1967, 13 or.):
‎Baina ibilera horiek, aski zoroak izanik, arretaz ohartarazten digu, gaztarokoak dira, ez geroztikoak. Neurtitzak emaztea hil arte argitara eman ez zituela ere esan dezagun.
‎Eta, aditzea dudanez, ohiturazko eta are legezko omen da honelako okasio larrietan sartzen denaren merezimenduak banan banan aipatzea eta goraipatzea. Eta hortik hasiko naiz, prediku mota horietarako eztarri bajuxta badut ere.
‎Izango da gure artean ere bakoitzari  berea, urteen buruan bederen, aitortuko dion joera. Aldiko agintariek besterik uste badute ere, hor gelditzen dira, luzaroan gainera, nolanahiko  lekukoak: gizakumeen oroitzapenak eta gure bizia baino gehiago irauten duten paper zaharrak1.
‎Ez da horrela izan, inondik ere, eta euskararen onerako ez da horrelakorik gertatu. Gogoan baitzuen lehengo asmo hura, presak eta premiak berantarazia bazuten ere, Altertumswissenschaft delakoaren ziztadak  sortua eta ernatua zeramana: hori inoiz erraietan sumatu dugunok ez baitugu aise berdinduko Filologiaren egarria.
‎Ezin ditzaket, ordea, gogorik ez badut ere, medikuak bakean utz, Hipokratesen zina gogorarazi digun Arenaza jauna dela medio: " lenengo eta bein, ez [eriari] kalte aundiagorik egin" 7 Garbi dago hori xehetasunetan sartzen ez garen bitartean, baina ilun, arras ilun, horrelako erabateko oinarriekin gertatu ohi den bezala, aurrean daukagun eri hau edo hori gogoan dugunean.
‎Mintzatu berriak dira Donostiako egunerokoetan horrelakoek gure artean maiz jasotzen dituzten zehar begiratu eta susmo txarrez. Baina, nahi ez baditugu ere, behar ditugu eta gaur, gainerakoei ezer kendu gabe, inoiz baino gehiago. Ur lasterraren erdian goaz, ez gaude ia ertzetik begira.
‎Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango: kendu da, soildu, idoki, ebaki, ezinbestean baita maiteen duguna ere".
‎Karismadunen artean bizi direlarik beti, karisma apurren bat lortu nahi lukete, nondik edo handik. Ebanjelioa irakurri ez badute ere, badakite, zeruetakoari ez ezen, lurreko erresumari ere" bortxa egiten zaiola, eta kexuek harrapatzen dutela hura".
‎Azken buruan, ez ninduten bulkatu, nerau sartu nintzen neure baitarik. Nahi ez nuelarik ere, sartu behar nuelako ustetan abiatu nintzen. Eguzkiaren argia baino argiago agertzen baitzen norbaitek abiatu behar zuela eta, inor sartzekotan, nola egingo nion neronek uko deiari?
‎Haren gogo erne, beratx eta irrikor, bare eta aldartetsuak, eguzki eta laino, eta hodei ñabarrak zeruan barrena lasterka? opa zuen bizi eta heriotza hortxe dago, hitz gutxitan emana," Urte giro" en azken hogeita sei bertsoetan, eta ez luke inork, burdinaz eta tupikiz ondu nahi balu ere, irudi sendoagorik sortuko.
‎Mutil koxkor ginela, eskuetaratu zitzaigun, ez dakit nola, adiskide batzuei eta niri, Segaláren erdal itzulpen bikaina. Eta poema zahar hark, artean Buffalo Bill, Wild Bill Hickock eta Billy the Kid en ibilerak besterik irakurtzen ez bagenituen ere, zeharo bereganatu gintuen. Geroago, apaiz eta fraidegai ez direnek ere batzuetan grekoz ikasi edo erdi ikasi behar izaten baitute Unibertsitatean?
‎Esandakoak, motz eta laburkiro esana izanik ere, garbi adierazten du lan egokia aukeratu duela Aita Barandiaranek. Eta hartu eta burutu duen lanaren nekea zenbaterainokoa den, eskarmenturik duenak badaki, eta ez duenak ere errazki igarriko dio. Itzultzeko ez ezik, liburua argitararazteko ere lanak eta nekeak eramana da noski.
‎Norbaitek nobelaren bat egin nahi baldin balu garai horretaz, hobeko du Auspoakoei eskerrak eskuetara dizkiguten josturarik gabeko ohar hauek irakurri bestelako liburu lodi asko baino. Eta historia egin nahi duenari ere, barrengo eta zinezko historia baldin bada, ez dio kalterik egingo horiek astiro astiro ikuskatzeak.
‎urriak eta berandu etorriak bestalde. Eta idazleak ez ezik, ez dela haziegia euskal irakurleen samalda, oraintsu gehitzen hasia badugu ere. Eta, hau dela eta, darabilgun hariari zeharka baizik ez dagokion oharren bat bitartekatu nahi nuke, urrutirago baino lehen.
‎Bestela adierazten saiatuko naiz, adarrak(" con perdón de clérigos", esan ohi zuen Góngorak) aipatu behar baditut ere. Zezena adarduna da, maizenik (Mazzantini elgoibartarraren denboran bederen), baina adarmotz ere izan daiteke.
‎12 Guipúzcoa, obra editada por la Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, Donostian argitara emana, 1968an, dirudienez, ez baitio ez non eta ez noiz atera zuten; noren  tzat argitara zuten ere ez dakigu ongi. Dena den, 219 or. dator pasarte hori (K.M.O.).
‎Gogora dezagun ere ez dela egundaino izan bestetan jardun jakinetarako erabili ohi den hizkuntza komun edo delako hori. Ez dugu, bestela esan, hizkuntza baturik ezagutu, berezko lurraldearen mugak gainditzen zituzten koinaà batzuk izan diren arren –eta beharbada gehiegi–, oraingo zenbaitek ahaztuxea badu ere.
‎Ondoren 1872 gerra zibila dator eta azken urte honetako lege deuseztatzailea; berez Nafarroa ukitzen ez badu ere (eta Ipar Euskal Herria ere noski), honek izan zituen ondorioak, behetik jota, ez omen ziren hizkuntzarentzako mesede handiegia izan. Hortik Bizkaiko meatzeak, lehengo neurririk gabe, hondarreraino zulatzea etorri zen, industria larriaren finkatzea eta etorkinen lehen uholde gaitza.
‎Badakit okerrak, ni bezalakoxeak, gero eta gehiago ari direla agertzen gure artean eta horiekin ari nahi nuke eskuz esku pilotan. Badaiteke, haa  tik, bi begien bista osorik dutenak ere izatea, eta ugari gainera, baina orain  arte baino maizago zokotik plazara irteten ez diren bitartean, hobeki ezagutzen ez dituguino, lasai samar jardun dezakegu geure lan honetan, nola edo hala, goragokoen beldurrik gabe.
‎Aski aldrebes azaltzen zaigu beste hau ere:
‎Zehazkiago, giro horren barrenean, horrela uste du idazleak, badira franko uler ditzaketenak; hortik kanpora, berriz, ustekabean baizik ez da aurkituko jakinaren gainean dagoenik. Zenbaitek badakite, Chaucer irakurri ez badute ere, nor zen Bath eko andrea; beste zenbaitek badute Camachoren ezteien aditzea. Baten batek, azkenik, igarriko dio adierazi nahi duzunari Maisu Juanek ostatuan kontu larregia kitatzeko erabili zuen burubideaz.
‎Hedabideetan eskainitako irudien munta hartu ez bazuten ere, gizarte enfrentamendu batzuk hasi ziren gertatzen; lazo urdinekoek Cosme Delclaux industrialariaren eta Jose Antonio Lara kartzela funtzionarioaren askapenaren alde (ETAk bahituta zeuzkan biak) bildu, eta haien aurrean ezker abertzaleak deituriko kontramanifestazioak izan ziren enfrentamendu horien eszenatoki, eta halakoxeak izan ziren halaber kale borroka gogorragoaren pasarte batzuk.... Ezker abertzalearen lerroetan" oinazearen sozializazioa" nagusitu zen jarduerarako ildo politiko gisa, gizartera zabaldu behar zen Estatuaren errepresioak ezker abertzaleari eragiten zion sufrimendua.
‎Ulertzen erraza den moduan, jendeak gatazkan duen esperientzia eta esperientzia horren sozializazio maila, pertsonen arteko harremanen edo harreman sozioestrukturalen bidez?, Euskadin baino askoz ahulagoa da. Gainera, Euskadin gizarte zibileko beste instituzio batzuen interbentzioak gizarte errealitatearen kazetari sorkuntzaren boterearen gainean zuzen zuzeneko eragina badu ere, prozesu hori oso bestelakoa da Espainian. Euskal Eliza katolikoaren jarrerek (oso moderatuak eta orekatuak, hedabideen jarrerekin alderatuz gero) eragina dute, zalantzarik gabe, gatazkaren aurreko esperientziaren sozializazio horretan; beste hainbeste gertatzen da hezkuntza sistemarekin, non egunoroko praktikaren atala baita hizkuntz normalizazioa; ezker abertzalearen bakartze politikoa edo soziala etengabe aldarrikatu arren, kirol, kultura, gizarte eta molde asko instituzioak ditugu, bertsolaritzaren adibidea ekar genezake berriro?
2002
‎Julian Trekuren kasuan, esate baterako, ez zuela batere argi, nor zen on eta nor txar bahiketaren auzi hartan; edo bestela esanda, ez zekiela noraino ziren on eta noraino txar bahitzaileak eta bahitua. Zeren, alde batetik, Rikardoren aitaren zintzotasunari buruz dudarik egiten ez bazuen ere Julianen aita tailer txiki bateko ugazaba zen, bestetik, begi bistakoa baitzen, ETAk halako sinpatia sortzen zuela herriko jende askorengan. Hamalau hamabost urteko mutila ere erraz jabe zitekeen hartaz.
‎Baina, beraiek ez zieten zekiten dena kontatzen. Ihesarena egia zela bai, jakina, baina Manuel Tabiran zela ez, eta lehenago edo geroago berarekin egotea espero zutela ere ez.
‎Nire soldaduek, ohi denez, neronen kontra jotzen dute lehenbizi, beren arma zorrotzak erakutsiz. Bizia kentzea lortzen ez badute ere, zauriek erabat ahuldu naute  batailarako. Zure aurrera presentatzen naizenean, hain da desorekatua indarren korrelazioa, non hitzarmen bat eskatzera ere deliberatzen ez naizen.
‎Eta azken bat, agerian uzten zuena bulegoan ez bakarrik jaso eta irakurri egiten zituela gutunak, baizik inoiz eran  tzun ere bai: " Nire hiru zuzendari nagusiak gainean banitu ere, beren begiak nire idazlumara jarrita, ezin izango lidakete zuri idaztea galarazi, bada zure eskutitza zerutik bezala erori da arestian nire eskuetara".
‎Handik itzuli zenean, ez zuen estudiatzen jarraitzeko kemenik izan, eta, ezagun batzuen laguntzari esker, delineatzaile gisa hasi zen gero bere bizitza osoan lantegi izango zuen bulegoan. Karrera bukatu ez bazuen ere, arkitektotzat jotzen zuen bere burua jendearen aurrean, eta, halakoetan, bost axola zitzaizkion amaren gaitzespeneko begiradak edo jendearen ageriko isekak. Hala ere, oso maite zuten denek, aitaren fantasiek ez baitzion kalterik egiten inori.
‎Gauza askoren itxura ahaztua badut ere, ondo gogoan dut egunkariko itxarongelan zegoen koadro handi hura. Egunkaria fundatu zuen notarioaren erretratuak horma oso bat hartzen zuen ia.
‎Pertik burua jaisten du eta ikusi egiten nau. Begiak dizdizka eta larri baditu ere, ez du ematen oso edanda dagoenik.
‎Amorrazioa ematen dit negar egiteak, baita inork ikusten ez nauenean ere. Ahuldadea iruditzen zait, kontrarioari kartak erakustea bezala.
‎Ni, berriz, lehengora itzuli naiz. Zaila da bakardadea, baina segurtasuna ematen du, gizonezkoek besterik uste badute ere.
‎Gustatu nahiz ez, neurri politikoak hartu, esate baterako, jendeak" pneumatiko" hitz landu eta dotorea, eta ez" neumatiko" herriko hitz kaxkarra, erabil dezan, azken honek, aurrekoak ez bezala, euskararen fonetika legeak askoz ere hobeki betetzen baldin baditu ere. Baina horretaz, hitz horien kontuaz esan nahi dut, lehenago mintzatua naiz, aitortu behar badut ere zenbatenaz irakurriago hanbatenaz ederrago atzematen ditudala holako hitzak.
‎Euskal idazle onak ditugu egun, eta edozein gauzaren gainean idazten dute, normalean ordenagailua maite badute ere. Inoiz ez bezalako idazleak, nahiz oraingoz denei aski ongi etorriko litzaigukeen behin edo beste tradizioko gure idazleen liburuak apaletatik hartu, errautsa astindu eta esku artean erabiltzea.
‎Baina badakigu, nik ez dut zalantzarik horretan, ez dela hau guk dugun hizkuntza bakarra. Nik, behintzat, gaztelania ere badut aldamenean, eta ez dut batere gogorik hizkuntza hau gutxiesteko, hizkuntza bat goraipatzeak ez baitakar berarekin bestea apalestea, batzuek kontrako iritzia baldin badute ere. Gogora datorkit orain kontu honetaz Gotzon Garate adiskideak idatzi duena, gorago beste nonbait aipatu dudan lan berean.
‎Barkatuko didazu, bide batez," Euskal Herri" izena erabiltzen badut hemen, eta ez" Euskadi", azken hitz honek aise zama politiko handiagoa baitu niretako besteak baino. Eta ez da politika kontuetan sartu nahi ez dudala edo sartzeak beldurra ematen didala, baizik berriz ere ekarri nahi dudala lerro hauetara azkeneko mendeetan, ez azkeneko urteetan (azken urteetan batzuk ahalegindu dira izena zikintzen), euskaldunok hitzetik hortzera erabili izan dugun aspaldiko deitura zaharra, ezjakin batzuek, bere ezjakinean tematuak, kontrakoa uste badute ere.
‎Barka, gaztelaniaren ñabardurak esan nahi dut. Hain segur ere, horregatik ditugu hain gogoko ordenamendu juridikoak, lur azaleko herri guztiek araubidea nahiago badute ere.
‎batzuetan, gazte, aipatzen ditudan goiti beheiti hauetan behin edo behin usteketan edo ezjakintasunez itzuli zaidan gurasokeriaren bat ikusten baldin baduzu, espero ez zenuen doinuan edo gogoko izango ez zenituzkeen hitzetan egia esan, hori gure adinekoei erraz gertatzen ahal zaigunez gaztigatzen dizut aitzinetik, ez egin kasurik, eta ez norabaiteratu, ez du merezi eta, arrisku hori beti dago gainean. Gutun luze hau zuri egin dizut, baina aldi berean tartekotzat ere hartzen zaitut, zu eta zure adiskideek ez ezik, bizkarrean zuk baino urte batzuk gehiago dituztenek ere ongi ulertuko baitute, eta zuzen aditu, hemen diodan gehiena, zeren euskararen etxeko istorio hauek denen sorbaldak, gazteenak nola zaharrenak, markaturik utzi baitituzte, zein bere eran.
‎Horregatik ezin deitu haragijale. Hori da erabiltzen den argumentazioa, nahiz, egia aitortu behar baldin badizut, nik ez dudan argi ikusten argumentazioaren funtsa, niretzat karniboro ere haragia jaten duen zerbait baita, berez, talde horretan zientzialariek hala esanik panda hartzen sartzeko inolako eragozpenik ez badut ere. Hori, eta etxean urteetan zehar ikusi izan ditudan behi guztiak ere, ez baitakit ongi aski ematen zitzaien pentsuan bazen haragi puskarik, beste herrialde batzuetan gertatu den gisa.
‎Nahiz, hau ere esan behar da, euskarak aurrera egitekotan baldintza hori bete behar duen. Ez dakit nik zein den honen konponbidea, ez dakit baduenik ere. Alabaina, badut uste kontu hauetaz hitz egiteko garaia den.
‎Beste hau ere unibertsitateko liburu batetik bildu dut, eta ez da itzulpena, jatorrizko testua baizik: " Tesser ek (1978), bere ereduen adierazletzat aurkezten dituen esperimentuetan, eskema kognitiboaren konplexutasuna manipulatzen da, subjektuei denbora luzeago eta laburragoa emanaz, geroztik ebaluatua izango den objektuei buruz pentsa dezaten.
‎Bazirudien ezpatarat atera nahi zuela gurekin, sainduak diren handienak ez baitira orotan saindu. Lana izan genuen, eta hau sinesgaitza da denboraren buruan ere, diru publikoz horniturik dagoen egunkari batek, euskaraz arduratzen dena hau ere, gure gutun irekia argitara eman zezan. Ez dakit, Peru Abarkan irakurritako hura datorkit gogora:
‎Hain segur, toki guztietan daude ortutsik zakurrak. Eta aitortu behar dut ere eredu horren alde egin izan dutela behin baino gehiagotan nire muturren aurrean beren umeak ikastola ez den eskola pribatu batera bidaltzen dituzten guraso batzuek, ikastola aldamenean izaki gainera. Baina tira, hori nire itsukeriaren ondorioa izan daiteke, eta kontraesanak toki guztietan daude.
‎Esaten dute hoberena batzuetan azkenerako utzi behar dela, eta segur naiz egun horretan hori pentsatu zutela arduradunek eta horrexegatik egin zutela egin zutena. Zeren, ez nuke pentsatu ere egin nahi, nire errespetu guztiak baldin badituzte ere, Dollyren bosgarren urtebetetzeak edo Eibarko taldearen entrenamenduak baino garrantzi gutxiago duela Euskaltzaindian sarrera hitzaldia irakurtzeak. Edo erakunde honen lanak, ez eguneroko lanak baizik egun horretako lan bereziak, garrantzi gutxiago duela euskaltzale batendako edo bere jardueran euskararen alde egin behar duen komunikabide batendako, Europako bisoiak baino.
‎Bego horretan kontua. Eta bego hautatu dut, ez gero, biek, begok eta gerok gauza bera esan nahi badute ere gehienetan, gero da bego.
‎Kontua da, ordea, Euskaltzaindiak hori inoiz ere esan ez bazuen ere, argitaletxeek, itzultzaileek, idazleek (idazle batzuek bederen) eta irakasleek nahi zutela jakin paperean zer jarri, alde batera begiratu eta" ohizko"," kanta" edo" diska" aurkitzen baitzuten, baina bestera begiratu eta" ohiko"," kantu" eta" disko" agertzen baitzitzaizkien. Eta ez zitzaien batere eroso egoera hori, EGA ateratzera joan eta batek" disko" jarri eta zuzentzaileak hutsa apuntatzen zuen, eta ondokoan" diska" jarri, eskarmentuaren ondorio, eta orduan beste zuzentzaile bat izaki, honek ere hutsa jartzen zien, ez dakit zuk ere izan duzun esperientzia hau.
‎Joxean Sagastizabali oraindik produkzio gehiena motzegi gera  tzen zaio. Aingeru Epaltza, Harkaitz Cano edota Juan Luis Zabalarenak oraindik ez dute erabat bide hau hartu, potentzialik badute ere. Beraz, badirudi best selleraren mundua hutsik geratzen dela euskal literaturan oraingoz.
‎Smashing Pump  kins taldeak bi egunetan jotzen zuen Madison Square Garden ezagunean, Garbage rekin batera. Smashing Pumpkins ez da inoiz nire talde kutuna izan, kanta interesgarriak badituzte ere, euren soinua komertzialegia eta hantusteegia iruditu zait beti, baina, besterik ezean, ez da New Yorken gaua pasatzeko aukera txarra.
‎Bigarren aukera hau lehenengoa baino kilikagarriagoa zen niretzat: autoz egin beharreko ibilaldia apur bat atzeratu behar bagenuen ere, New York ezagutzeko parada ematen zidan horrek.
2003
‎Ez dut nik horoskopoan sinesten. Hala ere, sinesten ez dudala ere ez nuke esango, eta beharbada horrexegatik ikusmiratu dut aldizkariaren atal hori: urte honetan zehar, Calvo Sotelo presidenteak hauteskundeak aurreratu, eta Felipe Gonzà ¡ lez gobernuburu izatera helduko omen da; Ronald Reaganek Etxe Zuria utziko omen du; Philipe Junot Monakoko  Carolinarekin bakezkoak egiten saiatuko omen da...
‎Ez da komeni olgetan ibiltzea ingurukoek hainbeste sufritu dutenean. Errespetua zor zaie, arrazoia falta bazuten ere. Nola egin ote zuten bat bere lagunek, nazionalista horiek, gorri astakirten haiekin?
‎Halatan, populazioaren zati baten kaskoetan, jarduera naturala bilakatu da ilegaltasuna. Biktimen bortizkeria nolabait zuzena, kondena ezina zela eta dela (palestinar komando suizidena) iritziz, euskaldun dela dioenak ez ditu demagun, atentatuak kondenatzen, arras arraiki txalotzen ez baldin baditu ere. Irudi luke, beste edozein testuingurutan egin litekeen eran, terrorismoaren estalpean ongia eta gaizkiaren artean egoeraren moralki ikertzeko eta jujatzeko kapazitatea galtzen dela, hala nola borroka armatuak finkatu eta kutsu heren mundutar eta etnizistaz hanpatu ideologian ito helburu argi eta zehatzak.
‎Libertatea premiazkoa zaigu, askatasunik ez baldin badugu ere. Noizbait ikasiko dugu arauz borroka armatua, salbat makila gisa baliatu gabe, ibiltzen.
‎Uste dut B. n mila hoteletik gora dagoela, den denek ez badute ere lurpeko aparkalekurik ez igerilekurik, jakina.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bazuen 84 (0,55)
badu 55 (0,36)
badute 39 (0,26)
hau 38 (0,25)
badut 33 (0,22)
banuen 29 (0,19)
bazuten 28 (0,18)
badugu 20 (0,13)
baduzu 19 (0,13)
bagenuen 15 (0,10)
bazituen 13 (0,09)
baditu 10 (0,07)
dutenak 10 (0,07)
baditugu 9 (0,06)
banituen 8 (0,05)
zuen 8 (0,05)
baditut 7 (0,05)
banu 6 (0,04)
duenak 6 (0,04)
badituzte 5 (0,03)
bagenituen 5 (0,03)
duen 5 (0,03)
duenari 5 (0,03)
duenean 5 (0,03)
zutenak 5 (0,03)
dituztenak 4 (0,03)
duena 4 (0,03)
duguna 4 (0,03)
dutenek 4 (0,03)
zuena 4 (0,03)
zuenik 4 (0,03)
zutela 4 (0,03)
balu 3 (0,02)
banaute 3 (0,02)
bazituzten 3 (0,02)
dudala 3 (0,02)
dut 3 (0,02)
dutelako 3 (0,02)
duzuna 3 (0,02)
genuela 3 (0,02)
zituela 3 (0,02)
zuela 3 (0,02)
zuten 3 (0,02)
baduzue 2 (0,01)
bagenu 2 (0,01)
banitu 2 (0,01)
bazaitut 2 (0,01)
ditudanak 2 (0,01)
dituen 2 (0,01)
dituena 2 (0,01)
duelako 2 (0,01)
duelarik 2 (0,01)
duenik 2 (0,01)
dugu 2 (0,01)
dugun 2 (0,01)
dugunean 2 (0,01)
dutela 2 (0,01)
dutenei 2 (0,01)
dutenik 2 (0,01)
nuela 2 (0,01)
zituenak 2 (0,01)
zuelako 2 (0,01)
Baditu 1 (0,01)
Zuenean 1 (0,01)
baduenik 1 (0,01)
baduk 1 (0,01)
badun 1 (0,01)
bagaitu 1 (0,01)
bagenitu 1 (0,01)
bahau 1 (0,01)
bahaut 1 (0,01)
baitzuten 1 (0,01)
balitu 1 (0,01)
balituzte 1 (0,01)
balute 1 (0,01)
banauk 1 (0,01)
banindu 1 (0,01)
baninduen 1 (0,01)
banindute 1 (0,01)
bazaitu 1 (0,01)
bazenu 1 (0,01)
bazenuten 1 (0,01)
bazintuzten 1 (0,01)
bazuela 1 (0,01)
ditudanekin 1 (0,01)
dituenak 1 (0,01)
dituenari 1 (0,01)
dituenean 1 (0,01)
dituenekin 1 (0,01)
ditugun 1 (0,01)
dituztenek 1 (0,01)
dituzun 1 (0,01)
dudalako 1 (0,01)
dudan 1 (0,01)
duela 1 (0,01)
duenarentzat 1 (0,01)
dugularik 1 (0,01)
dugunak 1 (0,01)
dugunetik 1 (0,01)
dutelarik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan ere bai 21 (0,14)
ukan ere ez 10 (0,07)
ukan ere esan 6 (0,04)
ukan ere adierazi 2 (0,01)
ukan ere aitortu 2 (0,01)
ukan ere argitaratu 2 (0,01)
ukan ere bera 2 (0,01)
ukan ere egon 2 (0,01)
ukan ere erantsi 2 (0,01)
ukan ere ezpal 2 (0,01)
ukan ere gu 2 (0,01)
ukan ere idatzi 2 (0,01)
ukan ere jakin 2 (0,01)
ukan ere ni 2 (0,01)
ukan ere ukan 2 (0,01)
ukan ere zer 2 (0,01)
ukan ere aditu 1 (0,01)
ukan ere ahaztu 1 (0,01)
ukan ere alde 1 (0,01)
ukan ere altzari 1 (0,01)
ukan ere amona 1 (0,01)
ukan ere asko 1 (0,01)
ukan ere atze 1 (0,01)
ukan ere aukera 1 (0,01)
ukan ere ausartu 1 (0,01)
ukan ere ba 1 (0,01)
ukan ere baratu 1 (0,01)
ukan ere bide 1 (0,01)
ukan ere biolin 1 (0,01)
ukan ere denboraldi 1 (0,01)
ukan ere Donibane 1 (0,01)
ukan ere ekarri 1 (0,01)
ukan ere elkarrizketatu 1 (0,01)
ukan ere eredu 1 (0,01)
ukan ere errazki 1 (0,01)
ukan ere erreforma 1 (0,01)
ukan ere etxe 1 (0,01)
ukan ere euskal 1 (0,01)
ukan ere euskara 1 (0,01)
ukan ere ezin 1 (0,01)
ukan ere familia 1 (0,01)
ukan ere forma 1 (0,01)
ukan ere gaineratiko 1 (0,01)
ukan ere gaurko 1 (0,01)
ukan ere gehien 1 (0,01)
ukan ere gehitu 1 (0,01)
ukan ere gidatu 1 (0,01)
ukan ere gogo 1 (0,01)
ukan ere gorde 1 (0,01)
ukan ere hamahiru 1 (0,01)
ukan ere HB 1 (0,01)
ukan ere historiografia 1 (0,01)
ukan ere hiztegigintza 1 (0,01)
ukan ere hori 1 (0,01)
ukan ere horma 1 (0,01)
ukan ere ikusi 1 (0,01)
ukan ere Inazio 1 (0,01)
ukan ere jainko 1 (0,01)
ukan ere jarri 1 (0,01)
ukan ere Julian 1 (0,01)
ukan ere kabitu 1 (0,01)
ukan ere kalkulatu 1 (0,01)
ukan ere kapitain 1 (0,01)
ukan ere kasko 1 (0,01)
ukan ere kontatu 1 (0,01)
ukan ere literatura 1 (0,01)
ukan ere lurpeko 1 (0,01)
ukan ere Nafarroa 1 (0,01)
ukan ere nor 1 (0,01)
ukan ere noski 1 (0,01)
ukan ere oker 1 (0,01)
ukan ere onartu 1 (0,01)
ukan ere ongi 1 (0,01)
ukan ere oraindik 1 (0,01)
ukan ere orri 1 (0,01)
ukan ere otu 1 (0,01)
ukan ere pilaka 1 (0,01)
ukan ere polit 1 (0,01)
ukan ere proletalgo 1 (0,01)
ukan ere sekretu 1 (0,01)
ukan ere unibertsitate 1 (0,01)
ukan ere uste 1 (0,01)
ukan ere zehatz 1 (0,01)
ukan ere zenbait 1 (0,01)
ukan ere zenbat 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia