2001
|
|
Halaz guztiz ere, irakurlegai bakoitza errugabe agertzen baldin bada ere, banan banan hartuz gero, ez da horrenbestez esan euskal irakurleok erabat errudun âeta errudun larri, gaineraâ ez garenik. Nolanahi ere, irakurgairen bat zailtzat jotzen dugunean, esan behar
|
genuke
ere norentzat den zail, gure ustean. Gerta baitaiteke, eta maiz gertatzen baita, zailtasun horren hobena idazlearena ez izatea.
|
2007
|
|
Era berean, euskaldunak izanik erdal kulturan murgilduta bizi direnei euskaraz bizitzea posible dela eta gozagarria dela adierazteko behar beste zirrikitu eta aukera bilatu ditugu. Euskal Herri honetan euskaraz oraindik ikasi ez dutenei eta baita ikasiko ez
|
dutenei
ere nor garen eta zer nahi dugun adierazi diegu, euskaldunok ikusezinak izateari utziko badiogu. Gure hizkuntza komunitateak aurrera egingo badu, bertako erdal komunitateen konplizitatea eta aldekotasuna ere duelakoan nago eta hortik urrun samar gaude oraindik.
|
2011
|
|
Atzo auzoko erretore bat ibilirik, jendearen galdera, landaz landa, har horien galtzekotan, otoitz egiten, jin zait galdatzera ote nekien bertzerik zer egin haien leherrarazteko. Ezen, Jainkoak nahi badu otoitz egin diezaiogun, nahi
|
du
ere nor bederak bere aldetik egin dezan ahal duena.
|
2016
|
|
Begoñaren gurasoak errezeloz zeuden lehenik, horren presaka eta horren egoera berezian egindako ezkontza ez ote zen lotsagarri samarra gertatuko, eta elizkizunen osteko bazkaria famili bilera soilera mugatu nahiko zuketen; alabaina, barkuko euskaldun guztiek, eztei haren berri izan zutenean, halako jarrera jator, zabal eta baikorra hartu zutenez, aita ama haiek ere konturatu ziren Alsinako euskaldunen komunitateak jai giroko ospakizuna behar zuela beren bizipoza berritzeko, beren bizinahia lau haizeetara aldarrikatzeko; beraz, euskaldun guztiak bildu ziren ezteietara, eta gonbidaturik egon ziren, halaber, espainiar errepublikazaleen, juduen eta itsasontziko ofizialen ordezkaritza bana; eta ordura artean gizalegezko agur eta jendetasunezko diosal hitzetara mugaturik egon ohi ziren hiru komunitateetako kideek, edanaren ugariak edo unearen hunkimenduak hartaraturik, anaitasunezko uholde batek blaitu balitu bezala jokatu zuten: aurpegitik ezabatu ezinezko irribarreak izan ziren aurrena, sinpatiazko keinu eta buru makurtze etengabeak hurrena, eta batak besteari besotik helduta bukatu zuten azkena, batzuek beren mozkorrean euskarria bilatu eta ez erortzeko, beste batzuek dantza ero batean abaildurik erori arte jarduteko, eta gehienek elkarri beren penak eta atsekabeak kontatzeko, hurkoak hitzik ulertzen ez
|
bazuen
ere nork bere hizkuntzan, baina haien aditasuna eta adeitasuna ikusita dena konprenitzen zutela ere pentsa zitekeen; beharbada, esaten zutena esaten zutela, mezu bera zelako beti eta denen ahoetan: historiaren jopu izatearen sentimendu mingotsa, eta patuaren esku beltzaren aurrean bat eginik egotearen sentipena.
|