Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 198

2000
‎" Kaixo, Brown naiz, edo zure semea naiz edo zuen neba edo zuen adiskidea...". Eszena hura irudikatze hutsak barre karkara batean jarri zuen, barre zergatik egiten zuen ulertzen ez bazuen ere. Baina kontraesan horiek normalak ziren:
‎Guretzat eta josteta hutsa besterik izan ez dena hasi zait xuxurlaka, Olgarentzat benetako sofrikarioa eta gurutze bidea gertatu da. Nonbait, ez oso aspaldi lankideren batekin abentura bat izan zuen eta, Xavierren isilpean gorde ahal izango zuela uste izan bazuen ere, gure epaiketaren kontu horrek zuzenean eragin dio; pertsonaiekiko identifikazio handia, oso handia izan omen du; ni orain konturatu naiz: haren hitz egiteko modua ez zen txantxetakoa.
‎Geroxeago, Dabid ere lotara joan zen, baina azken bi hilabeteetan bezala, gonbidatuentzako gelara (inork ezer aipatu ez bazuen ere, Dabidek berez hartu zuen han lo egiteko erabakia, errudunak egunerokotasunaren onura eta abantailetarako eskubidea galdua balu bezala). Baina erretiratu aurretik, komunetik bueltan, gure nire gelaren kanpoaldetik igarotzean, Dabidek agur gisa hatz koskoez jo zuen nik itxia izaten nuen atea, errukarri antzean jo ere, eta orduan negu gorriko izotza sentitu nuen berriro, bai orduan bai beraren" Gabon" xuxurla hura entzutean.
2001
‎Badakizue, noski (eta ez badakizue, aski duzue orduko paperak irakurtzea), nolako agortea, idortea eta lehortea eraman behar izan genuen, eta ez zazpi urte ezerezekoa ijito zoriontsuek behiala jasan zuten gisara. Halaz guztiz, izan genuen Buñuelen Robinson Crusoe ezagutzeko egokiera, hain aspaldi ez duela Donostia ingurukoren batek gure artean inoiz agertu ez zelako pregoia zabaldu bazuen ere.
‎Hizkuntzari dagokion aldetik, berriz, ez zen  berrizale –orduko zenbaitek nahi zuketen adina ez, behinik behin–, zaharzale baizik: ahoz eta izkribuz jaso zuen ondarearen zaintzaile leial, zaintzaile leial izate horrek garai hartako errepidetik baztertuko bazuen ere.
‎1 Euskaldunak (Zarautz, 1950) Orixeren poema nagusiaren ibilbide gorabeheratsuaz ari da; izan ere, gerra aurretik bukatua bazuen ere, gerra sortu zenean atxilotu egin zuten Orixe, eta gero, atzerrira ihesi joan beharrean gertatu zelarik, hamar bat urtez galdutzat jo baitzen eskuizkribua.
‎Eta ez zeukan beste eginbiderik, goragoko eginbideak baziren ere, hizkuntza lantzetik alde eragin ziezaiokeenik. Orixek egin zuen lehenbizi harako amets hura, Lizardik adierazi bazuen ere gero hitzez:
‎" Udazkenera" heldu gara. Berandu ohartu da Leturia, ez zitekeen lehenago ohar, sasi beharra zela, sasi premia, aldez aurretik guztizkotzat zeukan premia hura, ez zela dena gorputzik gabeko ametsa eta irudipen hutsa baizik; besterik nahi zuela, uste ez bazuen ere, bere bihotzak.
‎Karlista zelako idatzi ote zuen Garoa gipuzkeraz edota, alderantziz, Garoa gipuzkeraz idatzi zuelako ote zen karlista? Karlista zelako egin bazuen ere, beste muturren bat gelditzen zaigu egiaztatu beharrekorik: makur jokatu zuela, alegia, horrela, karlista gisa, jokatu zuenean.
‎Azkenik, kazeta informazioak euskal gatazkaren agerraldi eta plano guztietan parte hartu bazuen ere, Trantsizioko lehen urteetan, tentsio handiko uneak izan baziren ere (Ryan eta Arregiren hilketak, Otsailaren 23a...), informazio horren tonua eta tratamendua kazetaritza molde klasikoago bati zegozkion eta urrun zeuden, beraz, arestian aipatu dugun" salbuespen garaiko" kazetaritza molde hartatik (ondoko lerroetan ikusi ahal izango dugun bezala). EITBren informazio ereduak ekarri esanguratsu bat egiten zuen informazio molde patxadatsuago horren alorrera; hedabide berrien zailtasun guztiengatik ere, hedabide horien esparru sinbolikoa behin baino gehiagotan euskaldunen ikuspegi etnizista batek mugatzen bazuen ere, sorturiko informazio eredua ez zen horren manikeoa.
‎Azkenik, kazeta informazioak euskal gatazkaren agerraldi eta plano guztietan parte hartu bazuen ere, Trantsizioko lehen urteetan, tentsio handiko uneak izan baziren ere (Ryan eta Arregiren hilketak, Otsailaren 23a...), informazio horren tonua eta tratamendua kazetaritza molde klasikoago bati zegozkion eta urrun zeuden, beraz, arestian aipatu dugun" salbuespen garaiko" kazetaritza molde hartatik (ondoko lerroetan ikusi ahal izango dugun bezala). EITBren informazio ereduak ekarri esanguratsu bat egiten zuen informazio molde patxadatsuago horren alorrera; hedabide berrien zailtasun guztiengatik ere, hedabide horien esparru sinbolikoa behin baino gehiagotan euskaldunen ikuspegi etnizista batek mugatzen bazuen ere, sorturiko informazio eredua ez zen horren manikeoa.
‎Dei honek itxaropen handiko iritzi giroa zabaldu zuen ordurako, argi baitzegoen gizartean bazegoela Estatuak eta hedabideek uztaileko mobilizazioen gainean eginiko interpretazioaren arabera kontestu itogarria gainditzeko borondate argia. ETAk, beste atentatu batean, itxaropen horren aurka jo bazuen ere, Eginen iritzi orrialdeetan zabaldu zen eztabaidak argiro erakusten zuen ezker abertzalean berean sendotzen ari zela biraren aldeko apustua. Presoen hurbiltzearen alde indarrak batu eta sostengu ugari jaso zen (Ibaetako Foroa); urrats garrantzitsua izan zen dinamika hartan.
2002
‎Josu R, pantailara begiratzen bazuen ere, ez zegoen hartara. Filmaren ostekoak kezka  tzen zuen bera.
‎Julian Trekuren kasuan, esate baterako, ez zuela batere argi, nor zen on eta nor txar bahiketaren auzi hartan; edo bestela esanda, ez zekiela noraino ziren on eta noraino txar bahitzaileak eta bahitua. Zeren, alde batetik, Rikardoren aitaren zintzotasunari buruz dudarik egiten ez bazuen ere Julianen aita tailer txiki bateko ugazaba zen, bestetik, begi bistakoa baitzen, ETAk halako sinpatia sortzen zuela herriko jende askorengan. Hamalau hamabost urteko mutila ere erraz jabe zitekeen hartaz.
‎Handik itzuli zenean, ez zuen estudiatzen jarraitzeko kemenik izan, eta, ezagun batzuen laguntzari esker, delineatzaile gisa hasi zen gero bere bizitza osoan lantegi izango zuen bulegoan. Karrera bukatu ez bazuen ere, arkitektotzat jotzen zuen bere burua jendearen aurrean, eta, halakoetan, bost axola zitzaizkion amaren gaitzespeneko begiradak edo jendearen ageriko isekak. Hala ere, oso maite zuten denek, aitaren fantasiek ez baitzion kalterik egiten inori.
‎Dena zuten hutsala bai koadroak eta baita erretratuko gizonak ere. Lehen begiratu batera kikildu egiten bazuen ere, aski zen berriro begiratzea, konturatzeko koadroak dena zuela indarrik gabea eta indarrik gabeko koloreetan emana.
‎Kontua da, ordea, Euskaltzaindiak hori inoiz ere esan ez bazuen ere, argitaletxeek, itzultzaileek, idazleek (idazle batzuek bederen) eta irakasleek nahi zutela jakin paperean zer jarri, alde batera begiratu eta" ohizko"," kanta" edo" diska" aurkitzen baitzuten, baina bestera begiratu eta" ohiko"," kantu" eta" disko" agertzen baitzitzaizkien. Eta ez zitzaien batere eroso egoera hori, EGA ateratzera joan eta batek" disko" jarri eta zuzentzaileak hutsa apuntatzen zuen, eta ondokoan" diska" jarri, eskarmentuaren ondorio, eta orduan beste zuzentzaile bat izaki, honek ere hutsa jartzen zien, ez dakit zuk ere izan duzun esperientzia hau.
2003
‎Anitzen gisa. Aratxek Txoko otoiztu zuen, Bozekin harremanetan jar zedila Eusko Armadaren ekintza sail honen geldiarazteko, ezegonkortasun handiegia zela errefuxiatuentzat, nork zekien zein helbururekin zebilen hainbat poliziaren presentziak lanjer gehiegi zekarrela, kaltegarria zela funtsean egoeraren uhertasuna, garai batean ATEk uhertasun hori ederki baliatu baldin bazuen ere. Txokok nagusiarekin mintzatuko zela ihardetsi zion:
‎katedraduna,  egundoko lata eman zuena niri behar bezalako izen bat jar ziezadaten, eta bere lehenen  go helburua lortu ez bazuen ere (Agamenon), iritsi zuen, ordea, Ulisesentzat brontzezko domina.
‎Lehenago, ama eta seme alabak elkarrengandik bereiztea askoz ere gauza ulergarriagotzat jotzen zen. Legearen arabera, esaterako, ezkon  tzatik kanpo jaiotako umeak amak elikatu behar zituen hiru urte betetzen zituen arte, baina hortik aurrera, amak hala nahi izanez gero, aitarekin bizitzera joan behar zuten, baita hark beste familia bat osatua bazuen ere. Lege horiek alda  tzen hasi ziren, ordea, XVIII. mende bukaeran.
‎Larramendi izan zen 1764an Mendiburuk idatzi zuen (eta galdu egin den) Catecismo luzea ebaluatzeko ardura izan zuen zentsorea. Oro har katixima goraipatu egin bazuen ere, bertan azaltzen zen dantzei buruzko dotrina gogor kritikatu zuen. Aita Probintzialari txosten bat idatzi zion liburuaren argitalpena ontzat emanez baldin eta zati hori autoreak aldatzen bazuen (Larramendi, 1990: 351).
‎" Las danzas de Bizcaya y de las provincias bascas conservan aún el carácter guerrero y terrible que establecieron aquellos antiguos bascos que lidiaron tantas veces con los romanos y que fueron terror y espanto de sus águilas imperiales" (t.III: 92). Ideia honen hazia utzi bazuen ere, Iztueta izango zen hazi hori jaso, garatu eta Gipuzkoako dantzei egokitu ziona argudio beteekin, Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historian (1824).
‎Agustin Xaho zuberotarrak jada 1836an Lehen Gerrate Karlista euskaldunek espainiarren aurka ekindakotzat erretratatu bazuen ere, ez dago halakorik inondik ere, hura, hurrengo gerra bezalaxe, gerra zibila izan baitzen. Euskal probintzietako herritarrak zeharo espainiarrak sentitzen ziren, garrantzizkoena guzti guztiak Errege eta Eliza beraren mendeko izatea baitzen azken finean, eta ez erreinuko toki batean eta bestean ohitura, hizkuntza edo lege ezberdinak egotea.
‎Sistema millarista kritikatzen zuten muturreko ilustratuek –Ibañez RenterÃa, Fausto Elhuyar edo ValentÃn Forondak–, esaterako, ez zuten ia laguntzarik edo aldeko jarrerarik aurkitu Adiskideen Elkartean. Saiatu ere ez ziren asko saiatu diglosia zaharra gainditzen (Munibek euskara dezente landu bazuen ere), gaztelania goretsi baitzuten beraiek ere eliteen hizkuntzatzat; euskal hiztunak berriz ere analfabeto funtzional moduan geratu ziren. Larramendiri sinesten badiogu (1882: 282), bere garaiko (1754) gipuzkoarren hiru laurdenek ez zuten gaztelania uler  tzen, eta gainerako euskal probintzietan ere euskaraz baizik hitz egiten ez zutenen kopurua handia zela badakigu.
‎Salutatorea edo salutatzailea da on egiteko erritu hitzez eta konjuruez baliatzen den figura tipikoenetarikoa. 1590etik aurrera hainbat Apezpikutegik debekatu egin bazuen ere haren jarduna, XIX. mendearen hasierako Euskal Herrian oraindik ondo arrunta da. Datu gehienen arabera, salutatzaileak gurutze bat izan ohi du mihi azpian edo gainean, eta bere dohain ezagunena zakurren amorrua sendatzearena bada ere, bere gaitasunak ez dira hor amaitzen inondik ere.
‎Berak idatzi zituen, halaber, lehenengo hutsegite zerrendak, estoikoen antzeko zerrenden ildotik. Bestalde, Paulok iradoki bazuen ere, San Agustin da, V. mendearen hasieran," jatorriz  ko bekatua" ren teoria sartzen duena kristautasunean. Bera da era sistematiko eta dramatikoan interpretatzen duena lehenengo gizakien desobedientzia:
2005
‎Hala ere, Adelaren ibaia zabala eta sakona zen, eta hondoan zeramana ezin nuen ikusi; biziki kezkatzen ninduen horrek. Idoiari ez nion ezer gehiagorik esan Adelaz nituen kezkei buruz, ez bainuen nahi nire neskaren bizitasuna geldotu, lehendik ere bazeukan-eta nahikoa buruhauste etxean, bere aiurri gozoa ez mikaztea harrigarriro lortzen bazuen ere. Erizaintza Eskolan matrikulatu zen, eta ilusio handiz hasi zituen ikasketak.
‎Lantalde haren lanaren emaitza gisa, 1972an Meadows Txostena atera zen argitara," Hazkundearen mugak" izenburu adierazgarriaz, mezu garbia baitzuen, Txostenaren aurretiko azken 20 urteetan zehar gertatzen ari zen hazkunde ekonomiko kontrol gabearentzako muga fisikoak badirela alegia. Txosten hura, zenbaitek katastrofistatzat jo bazuen ere, gizarte osoari zabaldutako arreta dei garrantzitsu bat izan zen. Planeta mugadun batean hazkunde ekonomiko mugagabe baten bideragarritasuna zalantzan jartzen hasi ziren.
2006
‎Maite nuen hoteleko logelatxoa, kaleko leihorik ez bazuen ere. Koadro zahar bat zeukan eskegita hormatik, Golden Gateren irudi gaizki egindako bat, kolore gorriminez pintatua.
‎Udaberriaren amaiera zen eta Moskuko hiribideak eta monumentuak ezin ederragoak iruditu zitzaizkion Oskarri. Itzuli zenean sendatuta zegoen, geratzen zitzaion denboran dieta gogor bat egin bazuen ere.
‎Prospektuak argi eta garbi ohartarazten zuen argindar instalazioaren matxuren kontra, eta aparailuaren bateria osagarriaren zainketaren garrantzia azpimarratzen zuen: makina ustekabean deskonektatuz gero gerta zitekeenaren deskripzio kasik danteskoak eskaintzen zituen, arduragabearen heriotza latza bat batean berragertutako hormaren barruan, gorputz adarrak han hemenka xartatuta...?; gero, halakorik sekula gertatu ez dela gehitzen bazuen ere. Aipatu bezala, Tetra logelatzat erabiltzearen kontrako aholkua, letra txikiagoan eta ondorioen deskribapen zehatzik gabe zetorrena, arrazoi berean oinarritzen zela pentsatu nuen.
‎Baina ez zen hala gertatu: Ainhoaren itxaropen guztien aurka, eta egun hartan lana bazuen ere, Antonio ondoan izan zuen erditze guztian zehar, eta susmatu ezineko samurtasun batez jaso zuen jaioberria, begiei distira berezia zeriela, edo hori iruditu zitzaion behintzat Ainhoari ebakuntza gelako ohatilan etzanda jarraitzen zuela.
‎muturreko firmak, eta oharrak abisatzen zidan ez zela eguerdia arte etorriko. Abisuak hartaz ezer esaten ez bazuen ere, giltzak etxekoa behar zuen. Patrikan sartu nuen.
‎Kanpoan bero egiten bazuen ere, ikaztegia fresko zegoen. Argi bakarra atetik sartzen zena baitzen, denbora dezente behar izan nuen begiak hango erdi ilunpera ohitzeko.
‎Elurrak atertu bazuen ere, ipar haize zorrotza zebilen, eta arin arin abiatu ginen, lagunek aspaldi behar zuten eta billar aretoan. Ama semeen arteko eszenaren tentsioa nuen buruan, Hermannen hitzak belarrietan.
2007
‎Eskutitz hartan irakurritakoa gogoan ibili zuen tarte luzean. Sekretu baten berri ematen bazuen ere, erresumin punttu batek habia egina zion barrenean: agurearen azken idazki horrek ez zuen erabat berdintzen berak istorio haren inguruan sentitzen zuen jakin min guztia.
‎Jesusek burua gora jaso zuen. Eguzkiak sortaldean etzana segitzen bazuen ere, egunaren argiak eskua begi gainera eramanarazi zion, zapelatzaren presentzia geldiari hobeto antzemateko. Bertan iraun zuen tarte batean kieto, haizeari errenditurik, txopera aldera desagertu zen arte.
‎Ohean ematen zuen tarte hura pasatutakoan, sukaldera agertzen zen agurea, betaurrekoen marka oraindik sudur gainean zuela, eta menuaz galdetzen zion, egiten ari zenagatik, lekak moztu, patatak zuritu...? askotan asmatzen bazuen ere. Bazekien barazkiak zirela, astojana, bere hitzetan?
‎Astebete edo geroago agurea flakiak jo zuen. Bizarra eginda eta ongi orraztuta aurkitu bazuen ere, pijama erantzi gabe zegoen. Salatik komunera, eta komunetik logelara egin zuen, tirriki tarraka, batere liburu edo egunkaririk hartu gabe.
‎Leherketa gertatu eta biharamunean, egunkarietako lehen orrialdeko argazkian etxearen puskak ageri ziren anabasan, eta ondoan, tamaina txikiagoan, Igorren NANeko argazkia. Hura gogoratzen bazuen ere, fotomatoi etxolan bertan esan zion itsusi mortala zegoela, eta barre egin zuten horren kontura?, semea erabat arrotz begitandu zitzaion, aspaldiko partez ikusi zuen hartan. " Ezagutu gabe, pentsatu zuen?, argazkiko morroi hura kapaz zen, ez bakarrik Mediterraneoko hondartzetan han hemen lehergailuak jartzeko, baizik eta, baita, orrialde berean, eta lerro batzuk beherago esaten zen bezala, Orioko zinegotzi edadeko hari buruan bi bala sartzeko ere".
‎Tuteran (Fontellasen hobeki esanda) badute ikastola, Zarrakaztelun ez. Susmatzen dut Iruñeko agintarien egiazko arrazoia, baina ezin aitortuzkoa, 1982an Foruaren Hobekuntzaz erreferendum bat ez antolatzeko izan zela Nafarroa osoan dudarik gabe baiezkoak irabaziko bazuen ere, tradizio abertzaleko eremuetan ezezkoak irabaziko zuela eta agerian geldituko zela Nafarroa zatitzeko arriskua. Lau urte geroago, beste erreferendum bat egin zen NATOri buruz, eta horixe gertatu zen:
2008
‎Jai batean ezagutu genuen elkar goizeko seiak aldera, jadanik aurpegi guztiak eta ordura arteko txoko ezkutu guztiak ikusgarriak zirenean. Gau guztian gogotik euria egin bazuen ere, goizaldeko argia leuna zen. Han eta hemen lurrean utzitako garagardo botila hutsak biltzen nenbilen.
‎Euria bortizki ari bazuen ere, sukaldeko leihoa irekita utzi zuten ohera joan zirenean, eta, goizean, fresko fresko dago sukaldea. Mahai gainean daude garagardo botila guztiak.
‎Hiltzeko forma guztien gainetik, ordea, Inaziok proposatutakoa nagusitzen zitzaion. Pentsamendua hartantxe lotzen zuen, eta batzuetan hura burutik kentzeko ahalegina egiten bazuen ere, gero eta normalagoa irizten zion buruan zerabilenari.
‎Ez nuen gau osoan begirik bildu, pentsaturik pikutara joango zi  tzaigula dena, pentsaturik Pilarikako zubia baliatzen ez bagenuen ez genuela beste abagunerik izango, pentsaturik Apezak mingaina dantzatuko zuela eta dantzatzen ez bazuen ere Inaziok pazientzia galduko zuela eta ez zuela gehiago itxaron nahiko, zer egin?, ordea, eta galdera hori buruan nuelako egon nintzen begiak bildu ezinik, naufrago bat baino galduago gauaren erdian, eta errezatu ere egin nuen, Jainko maitea, Apezak ez diezaiola ezer esan Tomasi, Tomasek eraman nazala Villa Mariara, eta erlojuaren txirrinak bostak jo baino minutu batzuk lehenago, senarrari arri... danba!
‎Berehala nabaritzen zitzaion, ordea, ez zela ikasia. Hamalau urterekin utzi zuen eskola, eta jario handiko hizketa modua baldin bazuen ere, sarritan esaldiak bukatu gabe uzten zituen, edo esan nahi zuena esantzat ematen zuen, edo ez zituen hitzak behar bezala ahoskatzen eta hainbat hitzen silabak nahasten zituen. Hala ere, zehaztasuna bilatzen zuen, ez zitzaion ez zenik esatea gustatzen, ezta lagunarteko txantxa giroan ere.
‎hormaren estruktura entzungorra urtu ez bazuen ere;
‎Hori gutxi balitz, hegazkina leporaino zihoan eta ez zegoen asko mugitzerik. Lo eginarazten saiatu ginen –ekialderantz gindoazenez gau iluna berehala agertu zen–, baina lo kuluxka txikiren bat egin bazuen ere, ez genuen arrakasta handirik izan. Imajina dezakezuenez, Txinako aireko espazioan sartu ginenerako Garazi edonori oparitzeko moduan ginen, ea zorte pixka batekin hegazkinaren beste puntara eramaten zuen...
‎Haatik, hurrengo egunean hoteletik berrogeita hamar bat metrora edo, taberna txikitxo bat aurkitu genuen zeinak pasta eta plater konbinatuak ematen zituen eta, halabeharrez, hamar bat lagunentzako gela bereizi bat zuen. Handik aurrera, ia gauero jaitsi ginen taberna hartara afaltzera eta gehienetan familiaren batek huts egiten bazuen ere –haurren ordutegiek agintzen zituzten gure urratsak–, guretzako eta solasaldirako tartetxo bat topatzen genuen han. Beijingen finkatu genuen lehenengo ohitura izan zen eta niri neuri, behintzat, garrantzitsua iruditu zitzaidan, hain garrantzitsua ezen, orain Beijing hitza entzuten dudanean, oroimenak tabernako gela bereizi eta txiki hartara eramaten bainau.
2009
‎Dariok engainatu izan bazuen ere, primeran zekien Clarak beste inork inoiz izango ez zuena eman ziola: bere samurtasunik benetakoena.
‎Salto batez altxatu zen eta, txikitan sekula jo ez zuenak, han eman zion masaileko bat ahalik eta indartsuen, indar handirik ez bazuen ere, eta semearen ohe gainean erori zen zabuka. Istant bat igaro ondoren, Daniel amarenganantz makurtu zen, eskua, masailekoa eman berri ziona, hartu eta musu eman zion.
‎Gorroto zituen ekialdetar hatz luze haiek. Dariok inoiz lurrinik botatzen ez bazuen ere, mutikoak, amorraturik sumatzen zuen beti, aitaren ondoan zegoenean, nola zerion halako" emakume usain bat" arropa ezin hobeto zaindu hari, larru azal ilun hari, eraztun mardularekiko esku hari.
‎Ezer erantzun ez bazuen ere, Clarak bazekien leher eginda zegoela.
‎Emakume heldua zen, bai, Danielen begietara. Emakume harenganako miresmen ia erlijiosoa sentitzen bazuen ere, hautematen zituen berak ere haren hazpegi eta jarrera eder bezain nobleak, bera baino lehen aita seduzitu zutenak, Danielek halakorik ez jakin arren. Seme batena eta maitemindu batena zen aldi berean Sylvierenganako sentitzen zuen miresmen samurra.
‎bezeroak galduz, alegia. Banatzailearen enpresa ordezkoak egoera nolabait orekatzea lortu bazuen ere, eta normaltasun puntu bat erdietsi, ezinezkoa zen liburu batzuk eskuratzea, kiebra egoerari zegozkion zirrikitu legalak gorabehera. Gehienetan argitaletxeen arteko tirabirak izaten ziren, batak bestea jan nahi zuelako.
‎Jende gutxi zebilen kalean, gehienak metro zuloetara bidean, zeru gero eta grisagoaren euri arriskua saihestu nahian. Negarrez hasteko gogoa bazuen ere, barrezka hasi zen, malkoekin nahasian. Ezin zuen zehaztu zer sentitzen zuen.
‎Bere baitan bildua zegoen, galderei erantzun monosilabikoak eskainiz, marmar batean ia gehienetan. Harrigarria ematen bazuen ere, ez zuen liburu konturik aipatu.
‎Pena puntu bat ematen zion gizon bakarti hark, bere mania xelebreekin, hildakoak gogoratzeko bere erritual ibaitarrekin. Orduantxe konturatu zen bazuela nolabaiteko antzekotasun fisikoa Tolstoirekin, bizar zuri luzexka apur bat txukunagoa bazuen ere. Eta begirada ere beiratsuagoa, ganduz bustiagoa.
‎Eskuetan jausten zitzaion edozer irakurtzen zuen, izan abenturazko liburu merkea, izan goi mailako literatura. Geroztik, ez zion irakurtzeari utzi, modu diskriminatzaileago batez egin bazuen ere. Aurrerago, unibertsitate garaian, antzezle lanetan engaiatu ostean, bolada batez, batera eta bestera ibili zen furgonetan hirugarren mailako hainbat antzerki konpainiarekin.
‎Hamasei urteko gazteak Eibartik joandakoan baino hobeto aurkitu zituen gauzak, hala etxean nola herrian. Amak josten segitzen bazuen ere, familiaren diru egoera ez zen larria. Aita integratuago zegoen herrian.
‎Ni, mobidan, lagun batzuekin; bera, leial, aitaren bidetik. Guk yoghi zaharrarekin izandako harremanak azken gaiztoa izan bazuen ere, ez zakiat, ez nengoan gustura zaharra mundu honetatik hala joaten ikusita, bizkarrean orban hura zeramala. Yoga utzia zuten lagunak elkartu nitian, eta esan niean zerbait egin beharra geneukala, Josetxorekin gertatua argitu beharra zegoela; ez baitzen ezer gertatu.
‎matrize energetikoa aldatu beharra, hasi baita erregai fosilen amaiera; nagusiki, petrolioaren urritzea. Aipaturiko desafioa ondo baino hobeto laburbiltzen du euskal karrika bateko horman ikusi nuen lelo lotsagabeak, energia hizpide ez bazuen ere: " Esan ezetz drogari:
‎Baina euskara ikusezina zen munduarentzat, hedabideentzat, baita bertako askorentzat ere. Eta ni xehetasun txiki batzuei erreparatzen hasi nintzen, hemen bati, han beste bati, eta jabetu nintzen euskarak ere ikusi, sentitu eta esan egiten zuela, munduak entzun nahi ez bazuen ere euskarak ikusi, sentitu eta esandakoa.
‎Egia esan, Grup de Folk taldeak aparteko arreta merezi du gure aldetik, kantari eta talde asko bildu baitziren haren babesera. Iraupen laburra izan bazuen ere? 1967 urtetik 1969 urtera?, kalitate handiko erreferentziez beterik utzi zuen Herrialde Katalanetako musika panorama: Ia & Batise, Toti Soler, Sisa, Els tres tambors, Riba, Oriol Tramvia...
‎Hau da: corpusa Sabino Aranak teorizatu bazuen ere, XX. mendearen hasieran, hark erabili zituen elementu guztiak kontuan hartuak ziren lehendik ere. Euskal arrazan Europako azken aborigenak ikusten zituen europar antropologiaren diskurtsoetatik datozen elementuak dira.
‎[17]" Ens calen cançons d’ara", Germinà bit, Bartzelona, 1959 Nova Canço izeneko mugimendu katalanaren sortze testua LluÃs Serrahima k idatzi bazuen ere, Josep Benet ek inspiratua dela uste da.
‎Halere, bezperako ilunabarra izan nuen mingotsena. Ez alferrik, Amezketako erretoreak, kriston txapa (orduan halako izenik ez bazuen ere) eman zidan, honantz etorriz egin behar nuen disparate itxuragabekoa nire barruan iltzatzen saiatuz.
2010
‎Hirurogeita hamar urte pasatuak ziren arren dena gogoratzen zuen oso ondo, non zegoen etxe bakoitza eta nor bizi zen bertan, desagertutako etxeak eta eraikitakoak. " Begira", esan zidan Larrauleko baserriaren parean," harraska honetan bertan garbitzen nuen aurpegia goizero, elurra egiten bazuen ere". Emozioz beteta zegoen.
‎Terrorismoak kalte handia egin dio Euskal Herriaren eta euskararen imajinari, eta okerragoa dena, jendearen euskal imajinarioari. Hala ere, lehengusuak ez du inoiz guztiz utzi bere euskaltzaletasuna, eta doktorego tesia ingelesez egin bazuen ere, gaia euskarari buruzkoa izan zen. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta bere espezialitateak linguistika eta informatika dira, bat bateko itzulpen digitala besteak beste, zeinean berak eta bere lankideek aurrerapen handiak egin dituzten.
‎El DÃa izeneko egunkaria sortu zuen, sormenerako erakusleiho gisa erabili zuena. Olerkarien jarrera elitistak Aitzolek literaturaz zuen ikuspegiarekin hainbatetan bat egin ez bazuen ere, olerkariak laudatu eta errespetatu zituen; alabaina, ez zen hori eragozgarri gertatu euskal lirikaz inoiz izan diren eztabaidarik sutsuenak garai hartan plazaratzeko.
‎Garrasi egiteko gogoak kiskaltzen bazuen ere, azken unean kalera iristeko sasoia eta patxada izan zuen. Txoferrak akaso zerbait entzungo zuenez, kale gorrian sentitu zenean, lasterka biziari eman zitzaion zorigaitzeko leku hartatik urruti zegoela ziur egon zen arte.
‎Txano Gorritxoren ipuina zen. Ipuina aspalditik ezagutzen bazuen ere, irakurtzen zuen lehenengo aldia zela esan zidan, berriki ikasi baitzuen irakurtzen.
‎Manuelak gauza guztien gainetik Raimundoren memoriak lehenbailehen argitaratzea nahi zuen. Manuelak berak horrelakorik esaten ez bazuen ere, semeak uste zuen amari heriotzaren ikara sartu zitzaiola, senarraren liburua bizirik ez ezagutzeko beldurra. Horregatik, eta Raimundok aurreztutako diruaz baliaturik, alkatearekin hitz egiteko asmoa omen zuen, lana aurrera ateratzeko kudeaketez udala arduratzen bazen, dirua berak jarriko zuela esateko.
‎Erresidentziako biztanle gehienak idazten oso trebatuak ez zirenez, gaitasun hau lantzea bere lanaren helburuetako bat izan zitekeela bururatu zitzaion eta zaharren entretenimendua modurik errazenean betetzera jotzen zuten betiko jarduerez gainera (karta jokoa, dantza saioa, gimnasia, abesbatza...) nahi zuten guztiei idazten ikasteko jarduera proposatu zien. Deialdiak beste munduko arrakastarik izan ez bazuen ere, lau lagunek oso serio hartu zuten eskaintza eta sortu zuten tailerrari Pio Baroja izena jarri zioten.
‎Gustura jango nukeela erantzun nion. Salto batean Frontoiraino iristeko gogoa sartu zitzaidan, aldrebeskeria ematen bazuen ere. Yohimbearena lasai kontatu behar zidala esan nion.
‎Gazte informazio bulegora hurbildu eta hango mutila ezagutu zuenean, zerbait aurkitu zuen haren hitz egiteko eran, eskaini zion arretan eta itxuran lurralde hartan errotzeko arrazoi bat gehiago bilaka zitekeela esaten ziona. Gustatu egin zitzaion, hitz batean, enamoratu zenik inolaz ere esango ez bazuen ere.
‎Ipuin luze edo nobela labur honetan hilzorian dagoen emakume batek bere seme bakarra izan zenaren aitari eskutitz bat idazten dio. Kontatzen dizkion hamaika gauzen artean oso gaztetan ezagutu zuenetik berarekin seko maiteminduta gelditu zela kontatzen dio; denboraldi batean ikusterik izan ez bazuen ere, aurrerago elkar topatu eta abentura bat izan zutela, honen ondorioz haurdun gelditu eta berari ezer esan gabe aurrera nola egin zuen semearekin eta nolako bizimodu latza egin zuen, semea nola oso gazterik hiltzen zaion eta bera baino askoz zaharragoa den gizon baten anparoan bizitzera pasatzen den xehatzen dio, beste gauza askoren artean.
‎Euskaldun sentitzen al zen galdetu zion Danielari. Ez zuen galdera espero eta, egia esanda, ez zitzaion inoiz burutik pasatu, baina baietz erantzun zion, batez ere Euskal Herrian egon zenetik odolean zeraman euskaldun zatia erraz identifikatzen zuela, ordu arte bere burua beti italiar jatorrikotzat jo bazuen ere. Bedaiopen egin zuen lanari buruzko xehetasun batzuk eman zizkion orduan.
‎Ezetz erantzun zion Albertok, Loinaz zela etxean pianoa jotzen zuen bakarra Graciela emaztea hil zenetik. Publiko zabalaren aurrean kontzerturik inoiz eman ez bazuen ere, emaztea zenak makina bat kontzertu eman omen zuen piano harekin senide edo lagunen aurrean. Kontzertuen hasierakoa beti Aita Donostiaren Euskal Preludioek osatzen zutela erantsi zuen.
‎Danielak berak nahi zuen guztia egiteko prest etorri zela erantzun zion eta bere pausoari jarraitu zion, inolako eragozpenik jarri gabe. Bidean hamar aldiz esan zion Nicolasek maite zuela bere errairik sakonenetatik, esperantza inoiz galdu ez bazuen ere, inauguraziora etorri eta izan zuen jokaera espero zuen azkena izango zela eta, hasierako aztorapena bortitz samarra egin baldin bazitzaion ere, berehala egokitu zela sortu zion egoera berrira baina hauxe zela gogoak eskatzen zion bakarra, atso eta agure ustel koadrilaz aldendu eta berarekin bakarrik egon, galdutako denbora irabazi, berarekin bat egin ahalik eta azkarren eta gehien....
‎Joxe Ferminek zakur samarra zela erakutsi zidan bazkari hartan. Izan ere, galdeketa formala azkenerako utziko zuela esan bazuen ere, bazkari guztian zehar aritu zen bikotea behatu eta aztertzen, berari komeni zitzaizkion irizpideen arabera, noski. Janaren eta edanaren laudorio eta goraipamenak ez ziren falta izan, baina bi ezkongaien arteko harremanaz balorazio propioa egiteko behar zituen datuak ateratzeko azpi jokotan jarduteari ez zion uko egin.
‎xie xie esaten ongi ikasia bazuen ere.
‎Ibarretxek bere egitasmoa eskuan, eztabaida politikoa planteatu zuen metodotzat, debatea jo zuen gizartearen lorpentzat eta Euskal Herriaren irudia garbitu zuen pistolazalekeria sistematikoa baztertuta, izan ere, zenbat min ekarri dien izurri horrek pertsonei eta ondasunei, nola saiatu zen gizarte oso bat orbaintzen. Zorionez lortu ez bazuen ere.
‎Lehen lehenak Aita Donostia eta R.M. Azkue erraldoiek bildutakoak dira. Aita Donostiak berea 1912an jaso bazuen ere Azkuek ordurako bildua izango zuen noski, bera baino lehenago hasia baitzen herri kantuen bilketan.
‎Horra hor abokatuen eta eskribauen mauka, eta zorioneko lau pleituen gaineko Echo Ajustado delakoa, gero moldeko letratan inprimarazia izan zena. Eta orduan herria zorpean utzi bazuen ere, Goizuetak inprimaki hauxe erabiliko zuen gero, edozein auzi zuela ere, kontsultarako iturri.
‎Egun, Kepler deritzan teleskopioa darabilte izar berriei begiratzeko. Garaiak ere ez ziren lasai ikastekoak eta inbento berrietan ibiltzekoak, Inkisizioa galga serioa baitzen sasoi haietan, eta bere burua babestea lortu bazuen ere, amarentzakoa lortzen lan latzagoa izan zuen, sorgintzat salatu baitzuten.
2011
‎Fran zauria garbitzen hasi zitzaion, emeki emeki eta kontu handiz. Annak mina sentitzen bazuen ere, egiten utzi zion, begirik kendu gabe. Ile luzea zeukan gizonak, eta begi ilunak betaurrekoen atzetik; esku politak zituen, fin finak, eta irribarre gozoa ezpainetan.
‎Mat, j Werfel da urkatuaren izena. Suteak sarraski handia eragin bazuen ere, poliziak, beste zenbait gauzaren artean, hiru martiri kristauren irudiak topatu zituen bertan, horietako bat, Santa Luziarena; horietaz gain, Werfel susmagarri egiten duten bestelako aztarna batzuk ere aurkitu zituen miaketan.
‎Etorri berria egurrezko gurutze handiaren kontra jarri zen, besoak zabaldu eta begiak itxi zituen. Musika gero eta ozenagoa zen eta ez zuen uzten gizonaren ahotik ateratzen ziren hitzak aditzen, ezpainen mugimenduagatik otoi egiten ari zela ematen bazuen ere. Une hartan, harekin zetozen hiru gizonek arku bana hartu zuten bazter bateko mahaiaren gainetik; geziak prestatu zituzten eta haren aurrean jarri ziren, bost bat metrora, jaurtiketa egiteko prest.
‎Kontua da 29 urte zituelarik Felice Bauer ezagutu zuela, eta harekin maitemindu zela. Felice Bauer Berlinen bizi zen, eta haien arteko erlazioak bost urte iraun bazuen ere, hamar aldiz besterik ez zuten elkar ikusi. Bost urte horietan, 300 bat gutun idatzi zizkion Kafkak; batzuetan, hiru eskutitz eguneko, eta horietako batzuk, 30 orrialdekoak baino luzeagoak.
‎–Beraz, zure ustez, Paradisuko sugea eta Argiaren Erreinuko Mezularia bat bera da. . Kardinala ez zela arriskutsua ikusirik, lepotik kendu zion labana Franek, begiekin hura zaintzen segitzen bazuen ere.
‎lo kuluxkatxoak egiten hasi ziren, katuen modukoak, baina Neskak esan bazuen ere bera arduratuko zela errepidea zaintzeaz, bi mutilek txandaka egiten zituzten loaldiok, batean Katxasek eta bestean Gorriyak, errepideko gorabeherak ondo zaintzeko. Ematen zuen ez zirela fidatzen, Neskaren arreta ez zela aski.
‎Txeloren ateraldiak txantxa bat ematen bazuen ere, kontuak eskatzen ari zitzaidan; abildade handia zuen horretarako. Emakume hesola tente tuntun hura oso xuxena zen kolaboratzaileoi buruzko juzku gaiztoak egiterakoan.
‎Hala ere, Hermengoak liskar eta ezinikusi handiak izan zituen inguruko zenbaitekin, batik bat Goardia eta Goardiola etxeekin. Borroka latza izan zen azkenean alde bien artean, eta Hermengoak irabazi bazuen ere, gudua izan zen lekuan eraiki zuen etxeari Matanza jarri zion izena, borrokan hildakoen oroigarri.
‎Ez zen denbora asko igaro, ordea, bando bien arteko borrokaren eguna iristeko. Zuiako lekuren batean izan zen eta, kronistek utzi diguten kantu zahar honek azaltzen duenez, Zaratearrek galdu zuten gudua, Errodrigok bizirik ihes egitea lortu bazuen ere.
‎Lehen lehenik alde bietako buru nagusiak, Juan Alonso Muxikako eta Juan Abendaño alegia, erbestera bidali zituen euren ondasun guztiak bahitu ondoren. Behin buruzagiak urrutiratu eta indargabetuta, Bizkaia osoa bereganatzeko lanari ekin zion, horretarako hainbat etxagun urkatu behar izan bazuen ere Bermeon, Durangon, Bilbon eta beste leku batzuetan.
‎Nonbait ere, aitak berehala pentsatu zuen nigan, baserriko nagusiarekin itzuli baitzen etxera, eta hark hileko hirurogei pezeta ordainduko zizkidala esan zidanean, niri, noski, asko iruditu zitzaidan, ezer ez kobratzetik hirurogei pezeta kobratzera aldea baitzegoen. Nire anaia Joxek ni etxetik joatea nahi ez bazuen ere, azkenean lortu nuen nik nahi nuena.
‎Musulmanen artean berdin aurki daitezke antzeko narratibak. Modernotasunak mitoen desagertzea planteatu bazuen ere arrazionalismoa ikur bihurtuz, mito politikoak areagotzen ari dira mundu modernoak aurrera egin ahala, baita politizatzen ere (Ekuador izan zen Pacha Mamaren eskubideak Konstituzio moderno batean aitortzen lehena). Iragana, etorkizuneko proiektu politikoaren oinarri bihurtzen ari da ez toki gutxitan.
‎Gaurko munduaren gaineko irakurketa baikorrak datuekin alderatu ostean, gaurko datuekin eta, batez ere, tendentziak seinalatzen dituztenekin?, irudi luke baikorren territorio emozionalean halako xalotasun aingerutar batek inbaditzen duela zerua. Azken hamarkadatako pronostiko guztien kontra, Berlingo harresia erori eta garaile atera zenak egiturazko krisia bizi du, orgia ordenazale erraldoia antolatu bazuen ere" Historiaren Amaiera" letreropean. Eta, itxura guztien arabera, porrota nabarmenagoa izango da etorkizunean.
2012
‎Inasek, jakina, hastapenetatik abiatu behar izan zuen biolinarekin. Asteak eta asteak eman zituen ezkerreko eskuko atzamarrek nota bakoitzaren arabera sokak egoki zanpatzen ikasi arte eta eskuineko eskuaz arkua maila onargarrian erabiltzen trebatu arte; ikaskideek laster hasi ziren esaten, Inas biolin entseguak egiten ari zela adituz gero (batik bat aurreneko hilabeteetan)," han, itsasontziak portura sartzen", entsaiatzeko gela berezia bazuen ere biolinaren urruma aspergarri haiek nahikoa urruti heltzen baitziren ikastetxean barrena. Aita Ambrosiok lantzean behin beste aita bat eramaten zien entsegu gelara, haien aurrerapenak ikus zitzan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia