Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 743

2000
Lehen Mundu Gerrarako soldadu hartu bazuten ere, pleuresia gaitzak salbatu zuen. Gerratea amaitzean hurbildu zen lehenaldikotz Kanbora, biriketako gaitza zuen anaiari bisita egitera, Lapurdiko herriska ospetsua zen-eta bere urberotegi eta osategiei esker.
Lehen Mundu Gerraren osteak herri europarren autodeterminazioa eta nazionalitateen arazoa agerraraztea ere ekarri zuen. Esate baterako, HansburgotarrenInperioaren desagerpenarekin, Europako erdiguneko mapa osoa aldatu zen, nazio estatu berrien agerpena ekarriz.
‎Frantzian, Lehen Mundu Gerraren ostean, telefoniaren aurrerakuntzak telegrafiaren esparruari atxikiago joan ziren irrati hedapenaren alorrari baino;, gainera, helburu militarrak eta distantzia handitara egindako komunikazio partikularrak ziren helburu nagusiak Compagnie Générale de TSF bezalako enpresa handientzat? (Albert, 1982, 30).
‎2) Kanpo jardueraren bultzada eta garapen nabarmenak: 1910eko hamarkadaren bigarren erdian eta 1920ko hamarkadaren hasieran aurrerapauso handiak eman ziren kanpo jarduera mailan, Lehen Mundu Gerraren eta gerraren ondoko gertaeren eraginez. Buruzagi nazionalistak kanpora jotzeko beharraz jabetu ziren; horrek ahalegin teorikoak ekarri zituen berekin, eta ahalegin horiek zenbait ekimenetan islatu ziren.
‎Lehenengo eta behin, historia ekonomikoari buruzko bere idazkiak, lehen mundu gerra gertatu baino arinago, Otto Bauer eta Max Adler austromarxista ezagunek gomendatzen zituzten. Geroago, gerran zehar, Neurath sozialismoarekin identifikatu zen estuago.
‎( Lehen Mundu Gerran Wittgensteinek idatzi zuen egunkariari atxikirik dago testu hau, gaztelaniazko edizioan, Alianza argitaletxean).
2001
‎Mende hasierakoa edo dirudien eraikuntza zahar bat da. Lehen Mundu Gerrako osaketa etxe horien aire bat gordetzen duena oraindik ere. Barrualdera begira dagoen terraza horregatik, edo aurrealdeko aspa moduko apaingarriengatik, ez daki zergatik, baina Tasiori Gary Cooper-en gaztetako film hura gogorarazi izan dio beti, erizain batez maitemintzen zena eta hori dena.
2002
‎Konpromiso soziala derrigorrezkoa da. Ez genukeen onartu behar bonba atomikorik egotea, edo Lehen Mundu Gerran arma kimikoak erabiltzea, edo orain arma biologikoetara iristea. Konpromiso sozial «ezkertiarrak» giza lan hori babestu behar du.
Lehen Mundu Gerraren amaieran sortu zen ideia.
‎Hona hemen beheraldihorren arrazoiak: jaiotze tasaren beherakada, Lehen Mundu Gerrako belaunaldihutsak ugaltzeko adinera iristea, hamarkadaren hasierako urteetako gerra egoerabera, eta emigrazioa. Hurrengo hamarkadetan, populazioa hazi egin zen, oro har, baina barnealdea erorialdi demografiko geldiezin batean sartzen hasi zen.
‎Egin dezagun guk, bada, aurrerago! Komunikazio masiboaren nazioartekotze modernoa, XX. mendean jar dezakegu; izan ere, lehen mundu gerrak ekarri baitzuen gure artera komunikazioa handika eta lau haizetara egiteko joera berria, propagandarekin lotuta, gerra arma legez. Eta XX. mende horretan, azken hamarkada izan da benetan globalizazioaren eztabaida piztu duena.
‎Baina nazioartekotzerako bidean emandako urratsik handiena Estatu Batuek egin zuten lehen mundu gerra zela eta. 1914 urtean, munduan erakutsi ziren film guztietatik %85 Estatu Batuen diruaz ekoitzi ziren.
Lehen mundu gerrak moteldu egin zuen Europako zinemagintza; Estatu Batuetakoa izugarri indartu zen, ostera. Hollywood-ek aurrea hartu zion Europari; behin hartu eta berriro itzuli ez.
‎Nolanahi den, masek, masa erraldoiek? lehen mundu gerrako urteetan erosi zuten modu masiboan egunkaria lehen aldiz.
‎" Zera... Bakarrik zera jakin nahi nuen, ea kanoi hauek schneiderrak ote diren... alemanek lehen mundu gerran erabili zituzten bezalakoak...". Espioitzat hartu zuten hasieratik.
‎Ikusi dugunez, Lehen Mundu Gerraren ondoren Iranen Pahlavitarren dinastiak hartu zuen boterea, eta derrigorrezko mendebaldetzea ezarri zuten. 1953tik erregimena munduko diktadurarik latzenetakoa bihurtu zen.
‎Inperio zabala, baina erabat ahuldua, potentzia handien arteko mesfidantzei esker soilik irauten du zutik. Lehen Mundu Gerra pizten denean, Alemaniar eta Austrohungariar Inperioekin aliatzen da. Ekialde Hurbileko arabiar herrialdeek aspalditik jasaten zuten otomandar turkiarren menperaldia.
‎3 1971n, Lord Balfour britainiar Atzerri ministroak xede hori babestu zuen, baldin eta palestinar biztanleei kalterik ekartzen ez bazien. Deklarazio horrekin, Iparr amerikako komunitate judu itzaltsuak AEBek Lehen Mundu Gerran esku hartzeari babesa ematea lortu zuen Lord Balfourrek. Doktrina horrek Turkiar Inperioaren banaketa koloniala baldintzatu zuen:
‎Eskerrak Tharsis, Rio Tinto eta beste enpresa batzuek bussines egiten duten! Lehen Mundu Gerran ere ez zenuten parte hartu!
‎Zorriketan ibili beharrean gengozan. Lehen Mundu Gerrako lubakietan lez, sekula ez dakizu noiz urtengo dozun edo, urten ezkero, zelan urtengo dozun. Eta, bien bitartean, astiro usteltzen zara.
2003
‎Hosto horiek hostodun beste barazki batzuk bezala ere kontsumi daitezke, A probitamina ugari baitute. Lehen Mundu Gerran(), jukak garrantzi handia hartu zuen Europan, handik lortutako irina kontinenteko ogi eskasiaren arazoa arintzeko erabili baitzen. Kontuz Juka oro toxikoa da uzta bildu ondoren.
‎Zeren, geltokian erosi dudan aldizkaria irakurtzen hasi naizenean, bitxikerien ataleko albiste batek huraxe oroitarazi baitit: antza, Austrian jaiotako Paul Wittgenstein izeneko piano jotzaile ospetsuak, eskuin eskua galdu zuen Lehen Mundu Gerran; baina, piano jotzaile batentzat halako galera ikaragarria izan arren, etsi ez, nola edo hala pianoa jotzen jarraitu behar, eta laguntza eskatu zien Ravel, Prokofiev edo Strauss bezalako konposatzaileei, berarentzat, esku ezkerrerako kontzertuak sor zitzaten.
‎Prometeo izango da gero Marxen, etab., XIX. mende progresista ausart guztiaren heroia. Mary ShelleyrenP rometeoaz Lehen Mundu Gerraren ostean bakarrik oroitu gara. Eta nortzuk ditugu Cenci horiek?
‎Bestalde, Cromwellen Prefazioaz gero (1827), bera da Frantzian 1789ko iraultza literaturan egin nahi duten erromantiko gazteen zenakuluaren buruzagi. Iraultza mitikoaren ondoren, XIX. mendeko literatura frantsesa" iraultzaz" beterik dago (gero pintura egongo den bezala) Lehen Mundu Gerra arte, eta aitzinean Hugo doa banderari. Iraultza literarioa berak iraultza sozial eta politiko bezala ulertzen du, horien osagarria, Hernaniren bataila eta garaitiaz jardut erakoan geroago juzgatuko duenez (piska bat bere buruarenaldera, memoriak beti izaten diren eran).
‎Historia orokorra. Greziatik lehen mundu gerra arte. (i).
‎Albizu, Xabier; Gonzalez Garai, Iñaki; Iriondo, Ramon: Historia orokorra (Greziatik lehen mundu gerra arte), Donostia, Gaiak, 2001.
2004
‎Larrungo tren ttipiak 80 urte beteko ditu aurten, 1924 urtean gailurrera igotzeari ekin zionetik. Azpiegitura honen eraikuntza, aldiz, 1912 urtean hasi zen Midi Departamenduko trenbidearen konpainiaren eskutik, baina Lehen Mundu Gerrak geldiagotu zituen lanak. Azkenean, 12 urte beranduago, 1924ko ekainaren 30ean gailurrera iristen zen burdin-bidea ireki zen.
‎Baina 1918an, lehen mundu gerraren ondotik sortzen den errepresio­ giroan, erakundeari beren egoitzak itxi zizkioten, berriro handik urte ter­ dira irekitzeko. Familia nazionalistaren barruan jadanik desadostasunak agertzen hasiak baziren ere Gasteizen 1917ko abenduan egindako Batzarre­ an, erabateko etena 1921eti k aurrera gertatuko da, beste arrazoien artean, gazte hauek Comunión ekoak baino jarrera abertzaleagoak eta sozialistago­ ak sostengatzen dituztelako, garbiki euskal independentzia aldarrikatuz eta atzerriko mugimendu antikolonialisten lerroan kokatuz.
‎Mundu mailan, lehen mundu gerraz geroztik, ekonomia kapitalistaren zuzendaritza, Ingalaterraren eskutik, Ipar Ameriketara pasatu zen. Ondorioz, AEBetako Depresioak herrialde industrializatu guztietan izan zuen eragina; eragin are gogorragoa AEBen ekonomiaren menpekotasunean bizi ziren lurraldeetan.
‎Adibidez, definitiboa izateko asmorik gabe, honako epeketa proposa liteke: 1914/ 18tik 1936/ 45era, gerra eta gerrarte epe ezegonkorra( lehen mundu gerraren ondoren Europa osoan, XIXtik zetozen sistema liberal kontserbadoreak krisian sartu baitziren, alternatiba liberal demokratiko, komunista, zein faxistak agertuz; eta giro ezegonkor hau azkenean gerra berrietan lehertu zen. Hor koka ditzakegu Euskal Herrian eragin zuten diktadura desberdinak, errepublikak zein gerra zibil eta mundialak); 1945etik gure egunetara, atlantismoa eta Europaren eraikuntza aldia (gerra ostean mendebaldeko Europa estatubatuar orbita atlantiarraren pean geratu zelarik, multzo honen baitan zati batek, Alemania Frantziak gidatuta, europar eraikuntza abiatu zuen, Ipar Euskal Herria barne hartuz; eta beste zati bat, Espainia frankista kasu, atlantiar orbitan egon arren europar eraikuntza eta dinamika demokratikotik kanpo geratu zen 1975/ 86 arte; eta hola zenbait azpiatal bereiz litezke...).
‎Raymond Aron filosofoaren arabera, XX. mendea Alemaniaren mendea izan zitekeen Lehen Mundu Gerrak lurraldearen norabidea okertu izan ez balu. Ikuspegi horrekin bat dator Fritz Stern, eta halaxe azaltzen du El mundo alemán de Einstein liburuan.
‎bi mundu gerren arteko epean nabarmendu ziren zientzilari juduen biografietan sakontzen du, gertakizunen aurrean komunitate zientifikoak agertu zuen jarrerak asko esaten baitu orduko egoeraz. Modu horretan, kimioterapia asmatu zuen Paul Ehrlich, Lehen Mundu Gerran gas toxikoarekin esperimentatu zuen Fritz Haber, zein erlatibitatearen teoriari esker ospea lortu zuen Einstein, protagonista bihurtzen dira bi Mundu Gerren artean jazotakoa aztertzea xede duen obra honetan.
Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan Alemaniako komunitate zientifikoa begirunez tratatzen zuten gainerako herrialdeek. Kaiserrak aurrerapen zientifikoa mesfidantzaz ikusten bazuen ere (arrazoi erlijiosoak zituen horrela pentsatzeko), jakin bazekien arlo horretan emandako urratsek lurraldea indartzen lagunduko zutela.
‎1914an, Lehen Mundu Gerraren atarian, abertzaletasun sentimenduak goia jo zuen. Komunitate zientifikoko 93 jakintsuk (haien artean zientzialari judu aski ospetsuak zeuden), Alemaniaren aldeko manifestua izenpetu zuten.
‎Haber, berriz, pertsona iluna izan zen. Aberriari zion errespetuagatik bere erlijioa ukatzera eta gas toxikoarekin esperimentatzera iritsi zen( Lehen Mundu Gerran hildako ugari eragin zituen gasak, eta agintariek horregatik zoriondu zuten Haber). Alabaina, Stern en ustez bada bi pertsonaiak lotzen dituen zerbait:
‎Normalean, bizpahiru egunetan gainditzen da; ordura arte, pertsona sentikorrenek arazo arinak izan ditzakete, hala nola lo egiteko zailtasunak eta abar. Historia Ordu aldaketa Lehen Mundu Gerran hasi zen hartzen. Herrialde aliatuek energia aurrezteko erabili zuten ideia hori, baina ez zen uniformea izan, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik utzi zen.
‎Mistikoagoak ere bai, zalantzarik gabe. Gainera, han eta hemen ageri diren datuen arabera, 1916an( lehen Mundu Gerraren erdian, beraz) Wittgensteinek bizipen erlijioso sakonak izan zituen, eta oso litekeena da orduan Jainkoan sinetsi izana errealitate transzendente bat bezala eta Harekin komunikatu (nahi) izana.
2005
‎Baina Koldo Mitxelenak esaten zuen' Ze harrigarria ezta? sasoi horretan ordurako Lehen Mundu Gerra pasata, abangoardia, korronte guztiak. eta gizon hau horrelako gauzak idazten'. Gu mundu horretan bizi ginen, eta Txomin Agirre zen oraindik eredu.
2006
‎Bigarrenean, Aro Modernoan eman zen garapen politiko instituzionala. Eta azken honetan, Lehen Mundu Gerra arteko Aro Modernoko, Frantziako Iraultzako eta geroztiko sozio ekonomia.
‎Hemengo gerran artileria eta tankeak erabili ziren. Aditu batzuek azpimarratzen dute Lehen Mundu Gerra gogorarazten zuela, trintxeretako borroka eta guzti. Hein handi batean «posizio gerra» izan baitzen 1998.
Lehen Mundu Gerran soldadu izan ondoren, froga pilotu eta pieza fabrikatzaile moduan hasi zen, Turinen lehenik eta Milango Construzioni Meccaniche Nazionali mendiko autoen enpresan geroago. 1919an Parma Berceto lasterketa izan zen bere lehen lehia ofiziala.
Lehen Mundu Gerran fusilatutako gazte haiek
‎Jakina da Lehen Mundu Gerrako gudu zelaietako borroketan parte hartu behar izan zuten gazteen artean gerra hark eragin zuen triskantza. Milaka eta milakaren heriotza edota betirako elbarri gelditu behar izana.
‎1898an jaio zen Berlinen (Alemania). Lehen Mundu Gerran Alemaniako armadan hartu zuen parte. Friburgoko Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan Literaturan doktoratu zen 1922an.
‎1911n, 16 urterekin, ikasketak utzi zituen ofizio bat ikasi eta aitari bere fabrikan laguntzeko. Lehen Mundu Gerran esku hartu zuen, eta gerra bukatutakoan, batxilergoa amaitu eta Filosofia eta Psikologia ikastea deliberatu zuen, Munich-en, Friburgo-n eta Frankfurt-en. Frankfurten ezagutu zuen Theodor Adorno, bere biki intelektuala.
‎Alemaniako Alderdi Demokrata sortzen lagundu zuen. Lehen Mundu Gerran bere herrialdeak izan zuen helburu eta entusiasmo espantsionista gogor salatu zuen. Alemaniak gerran izandako porrotaren ostean, politikan eragiteko gaitasuna irabazi zuen.
‎Itsaspekoak detektatzeko Lehen Mundu Gerran garatutako ultrasoinuen teknologiak hainbat aplikazio ditu gaur egun elikagaietan. Ultrasoinuak 20 kHz-etik gorako frekuentzia duten soinu uhin entzunezinak dira.
‎Baina horiek soziologoak dira. Bestalde, garai berean hainbat artista eta literatok faxismoan erroldatua bukatu duela gomutatzen gara; eta barra atzetik beha gelditu den anitzek ere, Valery, etc., Lehen Mundu Gerra osteko errepublika" kaotikoekin" baino errazago Salazar eta Franco bezalako" diktadura paternalistekin" sinpatizatu du. Dena dela, Ortega ez poeta surrealista eta ez soziologoa, filosofoa da; eta –batez ere– arazoa, Ortega-ren kasuan (eta hemen, saio honetan), hori problematiko askoa izanik ere, gizartearen eta historiaren teoria elitista bat, oligarkikoa, profesatu izatean baino gehiago, hori arrazaren teoriarekin datza.
‎Badakigu" gizonen zitalkeriak gerra ankerra piztu zuenean" ihesi joan zela familia osoa. Lehen Mundu Gerraz ari dela dirudi, eta halako erokeria batean parte hartu nahi ezik ihes egin zutela dirudi. Gero, dio," bizitzaren zurrunbiloak beste hainbat lekutara eraman ninduen, eta bost umeren ardura duenak ez du ametsetan egiteko denbora gehiegirik hartzen".
‎Etsaiak etsai, Rasputinek eta tsarinak bideratzen zuten Errusiako politika. Errusia Lehen Mundu Gerran murgildu eta gauzak okertzen hasi bezain laster, Nikolas tsarrak –Rasputin eta Alexandraren eraginez– armadako agintaria, Barne Ministroa, Sinodoko ordezkari nagusia eta polizia burua aldatu zituen. Eskuinak estatu kolpetzat jo zituen aldaketa horiek, eta Alexandra tsarina kolpearen egiletzat, Rasputinen laguntzarekin.
‎ehun metrotik ehun metrora, mila kanoi kolpe, 70 bonbardero, 50 kaza, 10.000 gizon. Guk, berriz, Lehen Mundu Gerran erabilitako kanoiak geneuzkan, bigarren eskukoak, eta hegazkinik bat ere ez. Atzera egin behar izan genuen.
Lehena Mundu Gerren arteko aroari dagokio, eta nazionalitateen irizpideak markatzen du, zeinaren arabera Ekialdeko eta Erdialdeko Europako hainbat estatu berri sortu baitzen. Hala ere, autodeterminazioa ez zen bihurtu lege irizpide orokor, eta bere eragina gutxituz joan zen.
‎Ameriketako Estatu Batuetan Veterans Day delakoa ospatzen dute azaroaren 11n, Lehen Mundu Gerraren amaierako bake ituna sinatu zen egunaren urteurrenean, alegia. Gerra hura izan zen sarraskian parte hartutako inor orain bizirik egotea kasik ezinezkoa bada ere.
2007
‎Egipto, 1914 Sarajevoko atentatuak Lehen Mundu Gerra leherrarazi zuen unean, Marga Andurain eta bere senar Anduraingo kondea Egipton ziren, plazer bidaian. Margaren bizitza zeharo aldatuko zen une horretatik aurrera.
‎urteko ia milioi erdi arma ekoizten zituzten armagintzan aritzen ziren mila eta gehiago beharginek. Lehen Mundu Gerrak eskaera puztu zuen, baita gerraosteak beherakada nabarmena ekarri ere; ekoizle asko beste alor batzuk jorratzen hasi ziren josteko makinak Alfak, eta bizikletak Orbeak, esaterako.
‎Alemania naziaren garaia da. Lehen Mundu Gerraren osteko zauriak artean sendatu gabe, Bigarren Mundu Gerraren atarian gaude. Lindemann familiako kideak dira Anjel Lertxundi idazlearen istorioko protagonistak.
‎Bestea, barne aldean," Burdinazko Hesia" deiturikoa, Bilbo ingurua defendatu behar omen zuena. Horien eredua, ordurarte izandako gudak ziren, eta bereziki Lehen Mundu Gerran martxan jarritako defentsa egonkorraren estrategia. Eredu horri jarraiki, porlanezko babesak, bunkerrak, metraileta habiak, lur zakuekin eta enborrekin babesturiko lubaki luze eta bihurriak...
Lehen Mundu Gerran, 1914 eta 1918 bitartean, Espainia neutrala izan zen. Urte horietan, Datoren Gobernu kontserbadoreek eta Romanonesgo kondearen eta García Prietoren Gobernu liberalek arazo larriei aurre egin behar izan zieten, politika eta gizarte arloetan:
‎Ziklo antzinatarreko herri erromatarra, prusiarra da Spengler entzat kultura mendebaldarraren azken fase honetan, gainbeheraren kontsumatzailea. Mendebaldearen gainbehera ren aurreneko bolumena 1918an kaleratu da, Lehen Mundu Gerra bukatu berritan; bigarrena 1922an, Weimar ko Errepublikako zirimoletan.
‎–La morphologie spenglérienne de l, histoire sert d, infrastructure à une doctrine politique qui fait de Spengler l, un des premiers représentants de la pensée antidémocratique sous Weimar, l, un des pères spirituels de ce qu, il est convenu d, appeler la «Révolution conservatrice»? 944 (Spengler hau, baina, esate baterako Ortega-ren miretsia eta kiderik hurbilenetakoa da historiaren gogaketa politikoan). Spengler, Versaillesko bakearen eta Lehen Mundu Gerraren inguruan ernetako pazifismoaren aurka dago, demokrazia ororen aurka, Weimar ko Errepublikaren aurka, Nazioen Elkartearen aurka. Gerra loriatzen du eta Estatu indartsua, inperialismoa.
‎710 Are gehiago Lehen Mundu Gerraren ostean, Weimar ko Errepublika, jende askok aliatuek inposaturiko Estatutzat du eta, völkisch/ nazionalera, itzuliko da, ik. BROSZAT, M.,. Die völkische Ideologie und der Nazionalsozialismus?, in:
‎Estatua hori, anekdotekin jarraitzeko? 1871tik Lehen Mundu Gerra ostera arte Gobernuak belo beltz batekin burua estalita eduki du, Alsazia (Frantziaren alaba!) Prusiak bahitu izanaren dolu seinale. Volksgeistarekin harritu eta eskandalizatu?
‎Berriro fase diferenteak nabaritzen dira: lehenbiziko Schopenhauer-en atakea historiari eta izpirituari, Nietzsche-k jarraitu du eta antihistorizismoa bere pentsaeran zentrala bihurtu; mendearen bururako eta Lehen Mundu Gerraren inguruan bera da garaiko filosofia eta giroa: historiaren aurka bizi filosofia.
‎biek, ordea, funtsean katolikoago azken finean?, bizia arrazoimenari kontrajarri adina, bion harmonizazio moduko bat astalkatu dute, arrazoimen bizidun edo bizi interesez bilduarekin933 Azkenik, Nietzsche eta haren jarraitzaileak biziaren filosofoak: halakoak dira, atalaren hasieran esanera itzuliz, Heidegger-ek aipatzen dituen lau autoreak (obrak), laginak omen ditugunak Lehen Mundu Gerraren osteko gogaldiaren interpretazioarentzat,, bizitza (arima) eta izpirituaren arteko kontraesana bezala?: O.
‎Zer da hemen arima, zer da izpiritua?? Lehen Mundu Gerraren ostean Heidegger-ek behin, bere filosofiako lezioetan, orduko giro intelektuala arimaren eta izpirituaren aurkaritzarena legez karakterizatu du: arima borrokan izpirituaren aurka, horrek definitzen du aroa, garaiko sentiera.
‎1919an Baionako Apaizgaitegi Handian sartu zen batxilergoa iragan arte. Lehen Mundu Gerraren garaia baitzen, apaizgaiek espero zuten baino lehen hasi zuten ikasturtea, Gobernuak ez zezan eraikina eritetxe bihur. La, ttek, osasun txarra zela eta, ez zuen Lehen Mundu Gerran parte hartu; gerlari ohiak41 taldeko kide izan zen, ordea.
‎Lehen Mundu Gerraren garaia baitzen, apaizgaiek espero zuten baino lehen hasi zuten ikasturtea, Gobernuak ez zezan eraikina eritetxe bihur. La, ttek, osasun txarra zela eta, ez zuen Lehen Mundu Gerran parte hartu; gerlari ohiak41 taldeko kide izan zen, ordea.
‎1919an Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, gerlari ohien pentsamoldea hedatu zen Frantzian zehar:
‎Hain zuzen ere, Lehen Mundu Gerraren osteko Frantziako lehenengo hauteskundeetan, 1919ko azaroaren 16an, Jean Ybarnegaray gerlari ohia aurkeztu zen, Union> Républicaine> Démocratique> eskuineko partiduaren buru. Garai hartan ohikoa zen eskuindarrak edo xuriak eta ezkertiarrak edo gorriak elkarren aurrez aurre izatea.
‎Laburbilduz, hona hemen Behe Pirinioetan buruturiko hauteskundeen emaitzak77, Lehen Mundu Gerra amaitu zenetik Bigarren Mundu Gerra piztu zen arte; eskuindarrak azpimarraturik agertzen dira eta ezkertiarrak ez, eskuineko eta ezkerreko alderdi eta politikoak bereiztearren:
‎Urte berean, Lehen Mundu Gerra piztu zelarik, Ybarnégary soldadu joan zen. 1918an gerra amaitzean, soldadu ohiak heroitzat hartuak izan ziren; Ybarnégarayri gerlari ohienganako mirespen hori lagungarri gertatu zitzaion hurrengo hauteskundeetan.
‎Lehenago azaldu dugun bezala, Lehen Mundu Gerra bukaturik, gerlatik itzuli ziren gerlari ohiek Eskualduna> eta honen zuzendaria zen Jean Blaise Adémarengandik urrundu egin ziren eta Gure> Herria> aldizkaria prestatzeari ekin zioten300.
Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, elkarte sozietate ugari sortu ziren, gerrak erakarritako apurketari erantzun bezala; gizarte mailako apurketa izan zen, hiru gizonetatik bat ez zen gerratik bueltatu?, baita kultura mailakoa ere. Emakumeek oso betebehar garrantzitsua izan zuten garai hartan, frontean parte ez izatean, kultura eta ohitura zaharren zaindari eta igorle bilakatu baitziren erretagoardian.
Lehen Mundu Gerraren ostean garatu ziren elkarteez gain, eskautismoak ere bultzada handia ezagutu zuen Frantzian, Britainia Handiko ereduari jarraituz.
‎1880 eta 1890 hamarkadetan prezioek jasan zuten gorakadaren ondoren garestiegia zen prozesu komertziala bihurtzeko. Metalaren etengabeko igoeragatik, 1914 urtearen ondoren( Lehen Mundu Gerra hasi zen urtea), prozesua erabiltzeari utzi behar izan zitzaion.
‎beti gu da. Hala ere orain oso zabaldu baita gure artean, demokraziaren defentsan (abertzaletasunari erasoan, hobe), gizon emakumearen kontzeptu indibidualista erradikal bat, liberala baino gehiago metafisikoa, seguruena ordea XIX. mende eta Lehen Mundu Gerra aurreko indibidualismo/ kolektibismo konfrontazio amorratuetakoa baino ez dena berpizturik, eskubide komunitarioen edozein aldarritan zemai bat ikusten duena banakoarentzat, merezi du Martin Buber judu vienarra gomutatzea:
‎Atharratzeko talde horrek eginiko lan oparoen artean, Lehen Mundu Gerra zartatu aurretik —1910 eta 1912an, oker ez banago— antolatu zituen batzarrak aipatu beharrekoak dira, labur bada labur. Garai haietako kazetek —Eskualduna astekariak eta Ziberoko egunaria urtekariak esaterako— ziotenez, Zuberoako ehunka laborari bildu ziren Atharratzeko eskola katolikoaren gerizan, nekazaritzako gaiak sakon jorratzen zituzten hitzaldiak entzuteko.
‎Historian zehar5 gizatalde horietako batzuk estatu bihurtu dira, Manzinik XIX. mendean adierazi zuen printzipio nazionalistan oinarriturik (Wilson presidenteak Lehen Mundu Gerra eta gero aldarrikatu zuena): " nazio bakoitzari estatu bana dagokio".
‎Aro modernoan gizatalde horiek babesteko nazioartean egon zen lehen saioa Nazioen Sozietatearen baitan egindako Bitariko Itunak izan ziren, Lehen Mundu Gerra amaitu eta gero. Bitariko Itun horiek estatu irabazleen eta Versallesko 1919ko bake itunaren ondorioz sortutako nazionalitate berrien artean sinatu ziren.
2008
Lehen Mundu Gerrarekin batera, Moresnetek lurralde neutrala izateari utzi zion. Akabo prostituzioaren, jokoaren, alkohol merkearen, kontrabandoaren eta espioitzaren paradisua.
‎Hori gutxi balitz, Lehen Mundu Gerran liburua berriro galdu zen. Frantzian berragertu zen, 1930eko hamarkadan, dirudienez bertako bilduma egile batek Istanbuleko merkatari bati erosi eta gero.
‎Erabat garestitu zuen Lehen Mundu Gerrak ikatza Europan. Horren kausaz gora eta gora jo zuen energiaren salneurriak, behin eta berriro.
‎Beharbada horrexegatik utzi zuen albo batera Picassok muturreko kubismoaren bide hura eta bestelako koadroak pintatzen hasi, koloretsuagoak, biziagoak. Esaten zuen bide hori agortu zela Lehen Mundu Gerraren ondoren jendeak ez zuelako gauza ilunik ikusi nahi, bizipoza behar zuela jendeak. Eta bere egin zuen jendeak Picasso.
‎PAUL ROSE (V/ O) Lehen Mundu Gerran alemanek Lusitania ontzia hondoratu zutenetik, itsaspekoak ezinbestekoak zirela ohartu ziren itsas armadakoak.
‎1945eko otsailean, Lehen Mundu Gerra amaitzear zegoela, Alexandre Soljenitsin 26 urteko ofizial gaztea atxilotu egin zuten. Poliziak harrapatu zion gutun batean, zalantzan jartzen zuen Stalinen gaitasun militarra.
‎21.06.00 Inperio otomandarra Lehen Mundu Gerran sartu zen,
‎Ez pentsa, ordea, tradizio klasiko eta humanistiko hori izugarri aldentzen zenik mendebaleko beste nazioetan garai berean nagusi ziren ereduetatik. Gutxienez ez Lehen Mundu Gerra arte, ez eta geroxeagora arte ere. Arno J. Mayer ek bere La persistencia del Antiguo Régimen liburuan hauxe dio:
‎Sobietar psikologian, Lehen Mundu Gerraren garaian
‎Europar psikologian, Lehen Mundu Gerraren garaian.
‎Europan Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Arnold Lucius Gessell() bere lanak egiten ari zen AEBn. Haren ideia nagusiaren arabera, heldutasun prozesu biologikoa da gaitasun berriak agertzearen erantzulea, eta, prozesu horretan, inguruneko estimulazioak ez du inongo eraginik.
‎Mendebaldeko psikologia marxistaren ordezkari baten ekarpena hartu dugu gunetzat gai honetan zehar, hain zuzen ere, Henri Wallonena. Lehengo zatian, Lehen Mundu Gerrak bere lanetan izan zuen eragina zehaztuko da; horren ostean, Wallonek proposaturiko psikologia genetikoa eta ingurunearen psikologia kontzeptuak azalduko dira; ondoren, garapenaren aroak izendatu eta horien ezaugarriak azalduko dira. Horrez gain, gaian sakontzeko jarduera, gaia menderatzeko oinarrizko kontzeptuak, autoebaluazioari buruzko edukiak eta irakurgai osagarriak bilduko dira.
‎15). Are txikiagoa Lehen Mundu Gerrako enfrentamentuekin alderatuz gero (britainiarrek 24.000 lagun galdu zituzten Somme-n goiz bakar batean). Baina borrokan aritu zirenak ez ziren heriotza tresneriako pieza hutsak, pertsonak ziren, aurpegi eta ideia propioekin eta galera hondamendia izan zen lagun eta ahaideentzat.
‎Kanoiek, bitartean, gogor erasotu zuten Legutio eta goiz osoa iraun zuen bonbardaketak13 Arratsaldean ekin zitzaion erasoari bi norabide desberdinetatik, Durangoko eta Bilboko errepideetatik, alegia. Ibilaldiak XIX. mendeko eta Lehen Mundu Gerrako lehen borroken itxura gogorarazten digu:
‎Artean, ekonomian, astialdian. Lehen Mundu Gerraren ondorena zen, penak ahazteko sasoia. Jazzaren eta charlestonaren garaia.
‎Ziburuko potegintzako historia ezagutzeko aukera. 1919 urtetik honat, Lehen Mundu Gerraren biharamunetik, arte horren tradizioa dago Lapurdiko portu horretan. Erakusketan, estilo ezberdineko poteak agertzen dira, arte grekoak inspiraturik, edota Arrueren estiloko margoek.
‎Ordu kopuruaren antolaketaren bidez, posible zen astean egun eta erdiko atsedena hartzea. Lehen Mundu Gerratik landa, Lanaren Munduko Erakundea sortu zen, munduan zehar lan baldintza arau batzuk finkatzeko.
‎Hain zuzen ere, krisiak izan dira udako ordutegiaren historia gorabeheratsuaren katalizatzaile nagusiak: 1973ko petrolio krisia baino lehen, bigarren eta lehen mundu gerrek eragin zuten gerrako ordutegia ezartzea, eta kasu horietan ere, energia eskasiak bultzatuta hartu zuten erabakia.
‎Eta gai germanikoen inguruan aditu bilakatu zen haurra zela. Lehen Mundu Gerraren garaian amaitu zuen batxilergoa, eta armadako zerrendan izen ematen saiatu zen berriro ere. Baztertu egin zuten, ordea, bista laburrekoa izateagatik.
‎Margolanekin bat, serigrafia, inpresio, transferentzia eta argazkiak, eskulturak eta instalazioak daude.Jabier Villarrealek larruzko poltsa eta bota pare bat jarri ditu lurrean kokatutako inpresio baten gainean. Kartografia odoldu baten gainean galdutako ondasun xume batzuen presentziak efektu hunkigarria sortzen du, Lehen Mundu Gerrako irudien pareko.Morrasek berriz Germanen erretratuarekin lan egin du. Plumaz edo arkatzez egindako irudia kolore biziz zipriztindu du, bortitz eta leun aldi berean, bizitza eta heriotza gainjarriaz, nahastu gabe.Oso bestelakoa da Nerea de Diegok proposatzen duena.
‎Edonola ere, gatazka osteko berreskurapena mantsoa izan zen Euskal Herrian, eta Lehen Mundu Gerra hark utzi zituen zauriak ez ziren denbora luzean sendatu. Are gutxiago kontuan hartuta garai latzak ez zirela aurki amaitu:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Lehen 693 (4,56)
lehen 43 (0,28)
LEHEN 6 (0,04)
Lehena 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia