Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2008
‎Artean, ekonomian, astialdian. Lehen Mundu Gerraren ondorena zen, penak ahazteko sasoia. Jazzaren eta charlestonaren garaia.
‎Ziburuko potegintzako historia ezagutzeko aukera. 1919 urtetik honat, Lehen Mundu Gerraren biharamunetik, arte horren tradizioa dago Lapurdiko portu horretan. Erakusketan, estilo ezberdineko poteak agertzen dira, arte grekoak inspiraturik, edota Arrueren estiloko margoek.
‎Ordu kopuruaren antolaketaren bidez, posible zen astean egun eta erdiko atsedena hartzea. Lehen Mundu Gerratik landa, Lanaren Munduko Erakundea sortu zen, munduan zehar lan baldintza arau batzuk finkatzeko.
‎Hain zuzen ere, krisiak izan dira udako ordutegiaren historia gorabeheratsuaren katalizatzaile nagusiak: 1973ko petrolio krisia baino lehen, bigarren eta lehen mundu gerrek eragin zuten gerrako ordutegia ezartzea, eta kasu horietan ere, energia eskasiak bultzatuta hartu zuten erabakia.
‎Eta gai germanikoen inguruan aditu bilakatu zen haurra zela. Lehen Mundu Gerraren garaian amaitu zuen batxilergoa, eta armadako zerrendan izen ematen saiatu zen berriro ere. Baztertu egin zuten, ordea, bista laburrekoa izateagatik.
2009
Lehen Mundu Gerrako gutunak.
‎–Egoera ongi aztertzeko zorroztasuna ez zen Alemaniako juduen bertuteen artean. Anaiak uste zuen ez ziotela ezer egingo, Lehen Mundu Gerrako beteranoa zelako?.
‎Harley motoa AEBetako ikurretako bat bada, armadak eta poliziak eman dioten erabileragatik da. 1918 urtean sortu zen produkzio guztia armadarentzat izan zen, Lehen Mundu Gerran erabiltzeko: 20.000 moto.
‎1913ko Alemanian girotua, herrixka bateko biztanleen arteko erlazioak islatzen ditu. Lehen Mundu Gerra hastear dagoela, herrian istripu arraroak gertatzen dira, nolabaiteko zigor espiritualen antza dutenak. Guztiaren atzean nor dagoen asmatzen saiatuko dira.
2010
Lehen Mundu Gerraren() hastapenak ikertu ditu Eneko Bidegain kazetari eta idazle lapurtarrak Gerla Handia, muga sakona (Utriusque Vasconiae) liburuan, Eskualduna eta Euzkadi aldizkariak oinarri hartuta. Orain tesi baten egiten ari da, beti gerla bera eta Eskualduna oinarri.
Lehen Mundu Gerrako hastapenak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga zein sakonki markatu zuen aztertu berri du Bidegainek.
2011
‎Aurreko ostiralean egin zuten lehena, eta 17an eta 24an egingo dituzte hurrengoak.«Kasualitatea izan liteke, baina sanferminei lotuta daude Hemingwayren bizitzako hainbat pasarte», azaltzen du Idoia Ferraz gidak. «Uztailaren 8an zauritu zuten Lehen Mundu Gerran, 1918an, eta uztailaren 7an ehortzi zuten, 1961ean». Fisikoki, baina, 1923an heldu zen lehenengoz Iruñera, Toronto Star aldizkariak bidalita.
2012
‎«Gertaera horrek garai bateko deabruak eta mamuak berpizten ditu, eta azkenean narratzailea bera ere inplikatu egiten dute deabru eta mamu horiek». XX. mendeko 30eko hamarkadan daude kokatuta nobelako gertaerak, baina gertaera horien harira Lehen Mundu Gerrako kontuak ere agertzen dira. Herritarren hipokrisia, susmoak, begiratu gaiztoak?
‎Hizkuntza haietara itzulia egoteak Raemaekersen obraren zabalpen eta arrakastaren adierazle zen Allisonentzat, Ismael Manterola Ispizuak, Raemaekersen marrazkiak. Britaniar propaganda Espainian eta Euskal Herrian, Lehen Mundu Gerran liburuan azaldu duenez. 1916an plazaratu zuten, Londresen, Raemaekersen euskarazko lanen katalogoa, Raemaekers Olandi ar margolari antzetsu erostiaren Marku ostoak izenburupean.
2013
‎1913an argitaratutako obra honez gain, aldizkarietan publikatu zituen ipuinak idazle frantziarrak, baina klasiko bihurtu zuena Meaulnes pertsonaia da, argitaratze urtetik aurrera bost milioi aletik gora saldu baititu eleberriak poltsikorako edizioan, eta sokari tiraka, zinemarako bi bertsio ere iritsi ziren; 1967an lehena, Jean Gabriel Albicoccoren eskutik; 2006an bigarrena, Jean Daniel Verhaeqhek burutua. Hogeita zortzi urterekin Lehen Mundu Gerran bizia galdu izan ez balu zer beste herentzia utzi ote zigun Fournier-ek ezin jakin. Monika Etxebarria itzultzaileak hitzaurrean esaten digunari adituz, pertsonaia «idealista, zoritxarreko eta abenturazalea» dugu Meaulnes.
‎Haren lanetan ere presente dago herrialdea, izan ere, eleberri ugari kokatu ditu bizitoki izan zuen kontinentean. Lehen Mundu Gerran zauritutako Erresuma Batuko ofiziala zuen aita, eta hark gerrako zaurietatik artatzen ari zenean ezagutu zuen erizaina zuen, berriz, ama. Zorrotz hezi zuen amak alaba, baina, hamalau urterekin eskola utzi, eta etxetik alde egitea erabaki zuen Lessingek, haren autoritarismotik ihesi.
2014
‎Horren araberakoa izango da haren ekonomia hurrengo urteetan. Lehen Mundu Gerra aliatuek irabazi zuten. Orduko Apotheose Victoire, garaipenaren ospatzeko desfilea, Parisen egin zuten, Eliseoko Zelaien etorbidean.Tropak kalean behera ikusten dira, eta jendetza ikaragarria inguruan.
‎Baina besta hori hainbat gai lantzeko aitzakia izanen da Woolfentzat: maitasuna, homosexualitatea eta giza harremanak, gizarte egitura eta emakumeen rola, eromena eta hura artatzeko moduak, Lehen Mundu Gerra, kolonialismoa eta migrazioak. Itzulpenari buruzko xehetasunak ere eman zituen itzultzaileak.
‎Kezka hori abiapuntutzat hartuta idatzi du liburu berria. Somme eta Verdun Hasitako bide horretan aurrera egiteko bultzada erabakigarria jaso zuen Atxagak, ezustean, Londresen, Lehen Mundu Gerraren garaian Sommen eta Verdunen (Frantzia) izandako borroken inguruko erakusketa bat bisitatu zuenean. «Lawrence Arabiakoaren irudiaren eta Somme eta Verdunen hildako ia bi milioi gazteen heriotzaren artean lotura zuzen bat dago», Atxagaren ustez.
‎Mistralek okzitanieraz idatziz irabazitako Nobel saria itxaropenerako izar gidari izan zuten Jose Ariztimuño Aitzol ek eta Orixek, eta Aitzolek Orixeri Euskaldunak poema idazteko enkargua egin zionean ere itxaropen horrek bazuen indarrik eta itzalik. 36ko gerrak zapuztu zituen itxaropen haiek guztiak; 22 urte lehenago, 1914an, Lehen Mundu Gerrak okzitanierazko idazleen ametsak zapuztu zituen bezala. Mistralen garaia baino mende batzuk lehenago ere beste urrezko aro bat izana zuen okzitanierazko literaturak, trobadoreen garaian.
2015
‎Tsiprasek zin egin du «eskura duen oro» egingo duela Alemaniak esanikoa bete dezan.«Lege amarruak» erabiltzenLondresen 1953an izenpetutako hitzarmenari esker, Berlinek arnasa pixka bat hartu zuen. Lehen Mundu Gerratik ordura arte pilatutako zorren %62 barkatu zioten 23 herrialdek, eta Grezia ere tartean zegoen. Tsipras buru duen gobernua, ostera, kexu da.
‎Idazkera hautsia erabili zuen Doctorowk lan hartan, molde ezberdinetako piezaz osatua, AEBetako ezkertiar eta komunisten mundu ezkutuaren berri emateko.Lau urte geroago Ragtime argitaratu zuen, arrakasta komertzial ikaragarria eskuratu zuen eleberria. Fikzioa pertsonaia historiko errealekin nahastuz. Emma Goldman, Emiliano Zapata, Sigmund Freud eta Henry Ford, besteak beste?, Doctorowk Lehen Mundu Gerraren aurreko giro historikoaren berri eman zuen. Nobela hartan oinarrituta, Milos Forman zinemagileak izenburu bereko filma zuzendu zuen 1981ean, aktoreen artean James Cagney, Brad Dourif, Debbie Allen eta Donald Bisset zituela, besteak beste.World' s Fair nobelarekin, National Book Award saria irabazi zuen Doctorowk 1986an.
2017
‎Estonian dauden tatarrak gehiago dira Tatarstandik heldutakoak, Mendebalde osoan bezala. Deportazio ugari pairatu genituen, eta, horregatik, asko zabaldu gara munduan Lehen Mundu Gerraz geroztik.Tatarstango Errepublika Errusiako Federazioaren barruan dago gaur, ia lau milioi biztanle inguru ditu, erdia baino gehiago tatarrak dira. Tatarren eta errusiarren arteko harremanak beti izan dira zailak.
2019
‎Bertan biltzen ziren Tristan Tzara, Marcel Janco, Richard Huelsenbeck, Sophie Taeuber eta hirian babes hartu zuten beste hainbat artista. Han jaio zen dadaismoa, Lehen Mundu Gerra betean, artearen zimenduak hankaz gora jartzeko gogoz, eta laster zabaldu zen beste herrialde batzuetara, tokian tokiko hainbat artistak lekukoa hartuta. Mugimendu gisa ibilbide laburra izan bazuen ere, gaurdaino iritsi da haren eragina.
‎Baina hor daude, diraute, dabiltza, dautza; eta bitartean, Samosen berri ez du inork, ezta arratoien artean bizitzeko baimen eske dabiltzan taupada guzti horienik ere.Lagunak ekarritako istorio eta informazio parrastarekin euretako bat banintz bezala idatzi ditut poemak, euren azalean jartzea ia ezinezkoa dela jakitun, eta ez preseski koloreagatik?. Eta idazten nenbilela ikastolan Historiako eta Frantseseko klaseetan lantzen genituen olerkiak etorri zaizkit gogora, Lehen Mundu Gerrako trintxeretatik eta bigarreneko kontzentrazio esparruetatik izkiriaturikoak.Denbora asko pasatu da horiek sentitu eta papereratu zituztenetik, baina badirudi ez dugula ikasi. Berdin sufritzen eta sufriarazten segitzen dugu, eta gerok sorturiko desmasiak ikusten ditugu albistegietan afaltzen dugun bitartean, edo ez ikusiarena egiten.
2020
‎Drama gogorra da 1917 ere, baina oso bestelako istorio bat kontatu du Mendesek. Lehen Mundu Gerran egiteko arriskutsu bat duten bi soldadu ingeles gazte ditu protagonista, eta gudaren krudelkeria bere gordinean erakusten du. Hartze luzeak kateatuz, filmak plano sekuentzia bakar baten itxura lortu izana goraipatu diote zinemagileari, besteak beste.
Lehen Mundu Gerrako lubakietan lokaztuta
2021
‎Gimenez Bechek eta Hurtado de Saratxo Mendietak aho batez azaldu dute Natalia Ginzburg «idazle berezi berezia» izan zela, «bizi izan zuen garai bitxiaren testuinguruan». Izan ere, editoreak gogorarazi duenez, Lehen Mundu Gerra bete betean zegoela jaio zen idazlea, eta Berlingo harresia erori eta urte pare batera zendu. «Beraz, XX. mendearen ertz eta ondorio oro bizitzea suertatu zitzaion, garai hartako Italiako familia burges, sozialista eta judu bateko partaide baten traza literarioetan horrek sor litzakeen ondorio denekin».
‎Lehen geltokia, Paris. Han elkartuko dira Jake Barnes Lehen Mundu Gerrak zauritutako kazetaria —narratzailea— eta Brett Ashley, erizaina eta Barnesekin maite jokoetan aritutakoa. Beste estatubatuar batzuekin elkartu, eta boskotean eta festa gogoari tiraka helduko dira azken geltokira:
Lehen Mundu Gerran, Otomandar Inperioa suntsituta geratu zen, eta porrot ikaragarri haren erraietatik sortu zen Turkiako errepublika. Potentzia kolonialek inperioa zatikatu izanak nolabaiteko «galera sentipen» bat eragin zuen, baina sentipen hori ez zen islamistengan eta nazionalistengan bakarrik zabaldu, oro har baizik.
‎«Paralelismorik nabariena pandemia da, zalantzarik gabe». Lehen Mundu Gerrak eta 1918ko gripeak eragindako hondamendiari egin behar izan zien aurre duela mende bateko gizarteak. Hala eta guztiz ere, bi hamarkadek alde positibo «asko» ere badituztela azaldu du:
2022
‎Sardinian sortua, Turinen hazi zen Gramsci, zeina garaiko Italiako hiri industrializatuena zen, eta italiar politikako «toki nabarmenena» Lehen Mundu Gerrako ingurumarian, Hedoi Etxarte Katakrakeko kideak gogorarazi duenez. Hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen, baina gerra piztu zenez, ezin izan zituen akademikoki bukatu.
Lehen Mundu Gerraren ondotik, Italiak Ipar Adriatikoa bereganatu zuen, italiarrak eta eslaviarrak bizi ziren eremu bat, eta bortxazko italiartze politika bat inposatu zuen.
‎Estatu moderno orotan gertatu bezala, Ukrainaren estatu eratzearen jatorrian dago nazionalismoaren bultzada. Ukrainan, Lehen Mundu Gerraren ostean berpiztu zen indar nahikoarekin nazio sentimendua. Lurraldea Austria Hungariako Inperioaren eta Errusiako Inperioaren artean banatua zegoen, eta azken horretan 1917ko iraultzak sortu zuen botere hutsuneak eman zion bide Ukrainako estatuari; iraultza osteko Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federalaren parte izan zen lehenengo, eta, lau urteko gatazken ondoren, eta hainbat erakundek lurraldearen gaineko agintea aldarrikatu ostean, SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunarekin batu zen, 1922 urtean.
‎Ukraina Europako herrialderik tragikoenetako bat da, historian zehar izugarri sufritu duena. Estatu independente gisa jaio zen Lehen Mundu Gerrako izugarrikerien pean, eta Errusiako gerra zibilak Ukrainako lurretan izan zituen gertakizun odoltsuenak. Stalinek 1932 lurra nahitaez kolektibizatu zuenean, Ukrainan Holodomor izeneko gosetearen ondoren 7 eta 10 milioi pertsona artean hil izan zituen.
‎Beraz, inteligenteagoa litzateke umiliazioa saihestea. Ez genuen ikasi Lehen Mundu Gerran; ez dugu ikasi Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta ez dugu ikasi Gerra Hotzaren ondoren. Kasu horietan guztietan, irabazleek ez dute jakin izan bakea irabazten.
‎Donostiako Arte Ederrak eraikina Lehen Mundu Gerra baino lehenagoko Euskal Herriko zinema areto bakarrenetakoa da, eta 2014an mendea bete zuen. Hala eta guztiz ere, ia 40 urte daramatza hutsik.
‎Haren sen ona eta dotorezia ezagunak dira Kursaalean; izan ere, azken Musika Hamabostaldian ere entzun genuen Euskadiko Orkestrarekin batera, J. Haydnen Biolontxelorako kontzertua interpretatzen. Erromantizismo printzaz beteta, Polok bikaintasuna eskuratzen du aise, oraindik ere Lehen Mundu Gerraren triskantzak eta Elgarren emaztearen gaixotasunak eragindako oinazea gogoan. Hala lehen mugimenduaren errezitatiboan zein bigarrenaren kontrasteetan.
‎Sylvia Beach estatubatuarra hogeita zazpi urte zituela iritsi zen Parisa, Lehen Mundu Gerraren garaian, literatura frantsesa ikastera. Biblioteka Nazionalean lanean zebilela, ikerketa batean murgil, La Maison des Amis des Livres (Liburuen lagunen etxea) izeneko liburu denda baten berri izan zuen, zeina Parisko VI. Barrutiko Odeon kalean baitzegoen.
‎Bilkura horietako batean atera zen, hain justu, gerora Lehen Mundu Gerrak sakon markatutako idazleak izendatzeko geratuko zen Belaunaldi galdua kontzeptua. Steinek aurrean zituenei esan zien horixe zirela Gerra Handian borroka egin zuten gizon gazte horiek, belaunaldi galdua, alkoholetan itotzen ari zena —Fiesta.
‎Miguel Primo de Riveraren diktaduraren aurretik jaio zen San Martin, eta haren haurtzaroa gatazkak markatu zuen. Lehen Mundu Gerra amaitu eta gutxira jaio zen, beraz, eta 10 urte bete aurretik Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenak bete betean harrapatu zuen, Eibarren. Hala ere, Jakin aldizkarian egin zioten elkarrizketa batean aitortu zuen garai horretan ez zela asko jabetzen egoeraz:
‎Kasualitatea izanen da, baina fikzioaren paralelismo kezkagarri gehiegi erakutsi ditu errealitateak hil honetan. Duela hiru egun eskas, faxistek hauteskundeak irabazi zituzten Italian, Lehen Mundu Gerraren ondorengo olatu faxista abiarazi zuen herrialde berberean. Iragan astetik, berriz, arma nuklearrak erabiltzeko aukera Gerra Hotzeko krisi okerrenetatik ikusten ez zen arinkeriarekin izan dute ahotan Errusiako agintariek, mehatxuen hartzaileei zalantza sortzeraino disuasio soila intentzio erreal bihurtu ote den.
‎Aljeriakoaz? Lehen Mundu Gerraz. Zuloz betetako mapa bat du Euskal Herriko memoria historikoak.
‎Hala nola Marx eta Hegel irakurtzen osatu zuen Mitchellek bere ideologia, feminismoak biribildu zuen bere mundu ikuskera, eta anaiaren heriotzak bultzatu zuen gerraren aurkako iritzi irmoa izatera: Lehen Mundu Gerran, Erresuma Batuko abiazioan borrokatu zen Edward Mitchell, eta 1918an hil zen, hegazkin istripu batean.
‎Eneko Bidegain kazetari eta ikerlariak erran du adierazpenak «sekulako mina» egin diola. Lehen mundu gerra eta Euskal Herria (Elkar, 2014) liburuaren egileak «auzapez frantses militarista baten ikuspegia» deritze Urruñako auzapezaren hitzei. «Auzapez abertzale batek kritikotasun gehiago erakutsi luke Lehen Mundu Gerrari eta haren ospakizunei buruz», iritzi dio.
‎Tanzanian girotuta dago eleberria, Lehen Mundu Gerraren aurretxoan, eta Yusuf izeneko mutiko bat da kontakizunaren protagonista. Hautsak hartutako etxe eta inguru batean, zorpetutako familia batean.
2023
‎Europako potentziek Lehen Mundu Gerraren ondoren zituzten interesengatik izan ez balitz, Ekialde Hurbileko hainbat nazio estatu ez lirateke borrokan arituko gaur egun, eta kurduek aitortua edukiko zuten estatus bat. Azkenean, nazioarteko konspirazio bat saretzen ari da herri kurduaren kontra, eta, horregatik, Europak erantzukizun handia du kurduen auzia konpontzeari dagokionez.
‎Haren aita, Jakub, medikua eta judua zen, baina judaismotik aldendu zen emakume protestante batekin ezkontzeko. Lehen Mundu Gerran, Moskura eraman zuten han jardun zezan, eta, gatazka belikoaren ondotik, 1918 urtean, Polonia liberatura itzuli zen. Semea, ordurako Bruno Jasienski —aitak aldatu omen zion izena, jatorri judua ezkutatzeko—, filologia ikasten hasi zen Krakovian.
‎Yamashitak esker oneko hitzak izan ditu Donostiako jaialdiarentzat, eta «handienetako bat» dela iritzi dio. Halaber, bere herrialdean jazzak izandako bilakaeraren inguruan, azaldu du Lehen Mundu Gerraren aurretik ere nahiko ezaguna zela Japonian, gero eta jende gehiago zaletu dela urteotan, eta Japoniako musikarekin «nolabaiteko konexioa» ere baduela bere ustez, «inprobisazioaz gozatzeko ezaugarriagatik».
‎Orduan egin zuen eztanda Lehen Mundu Gerrak. Ingalaterrako armadarekin, Frantziara joan behar izan zuen soldadu, baina, larri zauritu zutenez, etxera itzuli zen.
‎Lanak 1913 urtean hasi ziren, baina, Lehen Mundu Gerraren ondorioz, asko moteldu ziren. Izan ere, garai hartan ekoizten zen altzairuaren zati handi bat gerrarako bideratzen zuten.
‎«Irekiera ofiziala atzeratzearen arrazoia Frantziarenganako errespetua izan zen. Lehen Mundu Gerran zehar eta haren ostean ez baitzegoen ospakizunetarako», aipatu du Puchek.
‎Elgarrek ezagutu zuen mundua birrintzen ari zen Biolontxelorako kontzertua idatzi zuenean, 1919an. Lehen Mundu Gerrak utzitako milioika hildakoen kontzientzia eta bere emazte eriaren oinazeak gogoan, esan omen zuen «ona, atsegina, garbia, freskoa eta goxoa den oro urruti» zegoela, eta ez zela «inoiz itzuliko». Kontzertu honek badu, hala ere, nahigabearen eta edertasunaren artean zubiak eraikitzea posible dela sinetsarazteko gaitasuna.
‎antzerkia, poesia, fikzioa, ez fikzioa, biografia... baita autobiografia ere. Lehen Mundu Gerran ez borrokatzeko modua egin zuen, bakezalea zelako. Bigarren Mundu Gerraren garaian, 1942an, bere buruaz beste egin zuen Brasilen, naziek mundua gobernatuko zuten beldurrez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia