2000
|
|
Albistegien azterketarako saio guztiak ez ditugu kontuan hartu, eta egunerokoalbistegi orokorretan eta bertan hedatzen diren saioak beren artean orekatzen dira, herrialde baten edo beste baten agerpenaren aldeko joerarik sortu gabe. Horrela,
|
badakigu
ezen bizkaitarra Bizkaiko albisteak jasotzen ari den bitartean, arabarra Arabakoakjasotzen ari dela. Baina Euskal Herriaren irudia albistegi orokorrak eskainiko dio.
|
|
Eta egun hartan ere, horixe gertatu zitzaidan, zeren, erran nahi nuena erranik, noiz eta baitzirudien ezen ausartziaren zaldiak beldurrarena garaitu zuela, aldiz, nola ez bainuen nik erabakitzen noiz akabatzen zen lasterraldia baina bertze bazkaldar guztien usteak eta aburuak, eta nola susmatzen bainuen ezen aburu hura ez zela ene aldeko izanen, aitzinatu zitzaidan beldurraren zaldia, eta jaundu zen hura nitaz, finean. Eta, eskuak bururat eramanik, bekoz beko nuèn don Frantziskoren begi kanporatuei beha geratu nintzen, ekaitza eta tormenta noiz lehertuko, zeren
|
bainekien
ezen munduan ez zegoela ekaitz hura geldiaraziko zuen santabarbararik... Baina ez, ekaitza ez zetorkidan aitzinaldetik, baina albotik eta saihetsetik, noiz eta aitak sekulako zaflakoa eman baitzidan.
|
|
Banekien, bai, norekin konparatzen ninduen aitak, eta
|
banekien
ezen bere erran harekin heresetzat hartu ninduela, nihaur banintz bezala, jaun Esteban Etxegoienen ondotik, etxeko bigarren protestanta. Baina ez, orduan ere oker nenbilen...
|
|
Baina ez, orduan ere oker nenbilen... Zeren eta, hau nekien, hura nekien, baina ez
|
nekien
ezen neure bizitzako ustekabekorik ustekabetsuenaren aitzinean nengoela. Izan ere, ni ezin nintekeen familiako bigarren protestanta izan, nola idaroki baitzidan aitak, zeren leku hura beterik baitzegoen jada... eta, izaitekotan, etxeko hirugarren protestanta baizik ezin izan nintekeen, edo laugarrena, benturaz, edo auskalo zenbatgarrena...!
|
|
Baina denbora batean amets bat baino hagitzez gehiago izan zuan... Edo ez al
|
dakik
ezen jaun Esteban Etxegoien —gure etxeko ardi beltza— eta haren bi anaiak —jaun Eusebio Etxegoein eta jaun Pedro Etxegoien— ezin anaikiroago konpondu zirela, hura protestant zen arren eta bertze biak katoliko, ezkutuan eta isil gordean ibili behar izan gabe?"
|
|
Bai,
|
badakit
ezen aita ere, bere sasoinean, etxeko lehena izan zela bere anaia bakarraren —osaba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak ... Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
|
|
" Eta orain, hautatu, Joanes"! Haurra nintzen arren,
|
banekien
ezen ene esperantza banoa eta ezinezkoa zela, baina, haurra nintzelako ere, ez nuen esperantza guztiz hiltzerat uzten. Eta, hala, aitaren hurrengo bidaian, berdin egonen nintzen, hura noiz itzuliko, gogo gogotsuz eta gutizia gutiziatsuz, nahiz eta jakin bi zati izanen zituela josteta hark:
|
|
...tsatu behar ezen gurea, stricto sensu, eliza bat izan zela, bere arauak eta bere egunorozko errituak zituena, edo gure xedea eta helburua atergabeko lana eta azpilana egitea zela, urbiaindarren artean gure sinesteen eta gure ideien hedatzeko eta propagatzeko... zeren eta osaba ez baitzen hain inozenta, ikusirik zein zen, erlijioneaz denaz bezainbatean, Urbiaingo eta Nafarroa osoko giroa, eta zeren
|
baitzekien
ezen egitekorik eta trabailurik aski izanen genuela, bertzenaz ere, geure untzi tipiaren nabigazioneari eta geure egiari eusten eta hartan irauten: gure elizak eta gure untzi tipiak, halatan, gehiago zuten, alde horretarik, izenetik izanetik baino...
|
|
Baina, gaian sartzen naizela,
|
jakizu
ezen, XVI. mendearen erdi azken aldean, jaun Albert Etxegoienen arreba bat Dibarsorotar batekin Baionarat ezkondu zela eta haien biloba zela jaun Marcel, zeina baikenuen, halatan, geure familiako ahaide urrun bat. Eta jakizu, aldi berean, ezen gure aita ahaidetasun urrun hartaz baliatu zela, hain zuzen ere, bai jaun Marcel gure prezeptore izendatzeko, harekin erlijionea eta erretorika ikas genitzan —baita musika apur bat ere, zeren eta lauta jotzen baitzekien—, eta bai Baionako merkatariekin eta negozio gizonekin harremanetan jartzeko ere, zeren dibarsorotarrak Baionako jauntxoetarik baitziren, bertze familia aberats batzuekin arnoaren monopolioa gidatzen eta irioiten zutenak, Baionako portutik Frantziako eta Europako hainbat herritako portuetarat.
|
|
—Zerua eskaintzen didazu, etxeko andere, eta eskertzen dizut, baina
|
badakizu
ezen, obligazinoak hertsatzen gaituenean, lurreko zeru guztiak bazterrerat utzi behar izaiten ditugula, betikoaren igurikitzan —eta, eneganat jiraturik, segitu zuen—: Horrek, bertzalde, nik baino behar handiagoa du, bistan da...
|
|
Ai, jaun André, nola adierazi hitz batzuetan nigar hura? Guztiok
|
dakigu
ezen malkoen bidez egiten dela nigar, eta malkoen ur gazia dela nigarra, baina suzkoa ere ote zen ur hura. Zeren neguak bizi baininduen eta neguko izotzak urtzen hasi baitzitzaizkidan...
|
|
Arestian mintzatu natzaizu nigarraz, baina nola adieraziko nizuke zer nolakoa izan zen nigarraren gaineko bertze nigar hura? Nik baino hobeki
|
dakizu
ezen gorputzean mila zain ditugula, odolaren irioiteko eta bideratzeko, geure organoak eta bertze gorputz zati guztiak behar bezala trabaila daitezen eta berrizta; eta berdin eta orobat dakizu ezen bertze hainbertze gertatzen dela arimaren lurretan, nondik joaiten baitira hemendik harat eta handik honat mila erreka eta errekasto, adimenduaren pentsuak eta bihotzaren sentimenduak iturburu dituzten... erreka haien urak, haatik, lohitsuak eta istiltsuak ziren ene baitan, zeren, aspaldi hartan, ubideei mugak eta hesiak ipini izan bainizkien, hormak eta kontrahormak, uren abiada geldiarazi zutenak eta haien galtzerat eta usteltzerat utzi; nigar hark, ordea, uholde bortitz batek bezala, aitzinetik eraman zituen hesiak eta mugak, baita ene pentsu eta sentimendurik lohienak ere, eta hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen biziberriturik eta hats berriturik.
|
|
Arestian mintzatu natzaizu nigarraz, baina nola adieraziko nizuke zer nolakoa izan zen nigarraren gaineko bertze nigar hura? Nik baino hobeki dakizu ezen gorputzean mila zain ditugula, odolaren irioiteko eta bideratzeko, geure organoak eta bertze gorputz zati guztiak behar bezala trabaila daitezen eta berrizta; eta berdin eta orobat
|
dakizu
ezen bertze hainbertze gertatzen dela arimaren lurretan, nondik joaiten baitira hemendik harat eta handik honat mila erreka eta errekasto, adimenduaren pentsuak eta bihotzaren sentimenduak iturburu dituztenak: erreka haien urak, haatik, lohitsuak eta istiltsuak ziren ene baitan, zeren, aspaldi hartan, ubideei mugak eta hesiak ipini izan bainizkien, hormak eta kontrahormak, uren abiada geldiarazi zutenak eta haien galtzerat eta usteltzerat utzi; nigar hark, ordea, uholde bortitz batek bezala, aitzinetik eraman zituen hesiak eta mugak, baita ene pentsu eta sentimendurik lohienak ere, eta hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen biziberriturik eta hats berriturik.
|
|
—Zergatik bilatu, bada, oinazea, zergatik eta zertarako, baldin
|
badakigu
ezen oinazea gure bila dabilela dagoeneko eta, nahi badugu eta nahi ez badugu ere, orain ez bada gero, edozein kale kantoitan edirenen gaituela. Eta zergatik, bitartean, oinazearen beldur izan, baldin beldur horrek oinazea areagotzen badigu, alde batetik, eta baldin badakigu, bertzetik, zer errepuesta eman zion Kristok nekeari eta sufrimenduari, eta guk haren etsenplua atxiki behar dugula, eta ez dugula bertze aterabiderik?
|
|
—Ba al
|
dakizu
ezen Axularren prediku bat baino gehiago aditua izan naizela umetan. Zeren eta Urdazubin iragan bainuen nik neure haurtzaroa, Bidarrain jaioa izan arren, eta hura noizik behin etortzen zen Urdazubirat ere.
|
|
—Ba al
|
dakizu
ezen, zure aitzinetik, osaba ere salatu nahi izan nuela, nahiz eta ezin izan nuen, zeren eta bertze zin batek behartzen baininduen.... Baina damu naiz, jaun André, damu naiz... halako suertez, non zin baitegizut ezen Urbiainerat itzuli bezain fite barkamendua eskatuko diodala...
|
|
—eta, irri batek zure bisaia argitzen zuela, erantsi zenuen— Ordea, zertarako aingeru bihurtu, baldin haiek ere mafrundia harrapa badezakete...? —eta, aipatu ez zenuen arren, guztiok
|
genekien
ezen Salamancako Magdalenako elizako haize orratzean zegoèn aingeru jigantaz ari zinela, zeinaz erraiten baitzen mafrundia harrapatu zuen lehen aingerua zela, mila haizeren eragina jasan ondoren.
|
|
nola espainiarrentzat izanen bainaiz frantses hemen Salamancan gauzak okertzen bazaizkit, zaude segur, Jainkoak ez dezala nahi, Doctor Navarrus ekin gertatu zen bezala. Eta horrela, bada —segitu zenuen—, nola
|
bainekien
ezen Miguel de Sandoval Salamancan zegoela, zeren kartazko harremanak bainituen harekin, hura Bordeleko unibertsitatetik Espainiarat itzuli zenetik, eta nola geratua bainintzen harekin ezen elkarri lagunduko geniola edozein hersturaren aitzinean, hala, Espainiarako bidea hartzen nuela, haren etxerat joan nintzen, non egin bainuen denbora bat, harik eta, Miguel de Sandovalen beraren esku luzeari e...
|
|
Zeren aitortzen baitizut, jaun André, ezen —oreinarekin edo korridako azken zezenarekin senti nezakeen urrikalmenduzko sentimendutik haratago, zeren eta haiek bertze historia batzuk izan baitziren, eta lehenagokoak— ni ere aitaren ustekoa nintzela eta halaxe sentitzen nuela sasoin hartan, gazte nintzelako, eta laket eta plazent zitzaizkidalako animalien arteko borrokak eta batzuek bertzeak meneratzeko egiten zituztèn mugimenduak, nor gehiago, eta ene mirespena zela, gehienetan, garailearen aldekoa, halako tailuz, non, egun hartan ere, tigrea izaitea gutiziatu bainuen, basurdea tigrearen atzaparretan ikusi nuenean. Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta
|
badakidan
ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen. Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean.
|
|
—Dilubioaren begira bageunden, dilubioa heldu duk, zeren aita Bartolome Ziaurrizkoa baita dilubioa! Eta, dudos bahengoen, Joanes, orain
|
badakik
ezen errege faltsua eta hiltzailea izan zela gure salbatzailea... —eta, apezaren izena hanpuruski trenkatzen zuela, txantxetan bezala, eratxiki zuen—:
|
|
Osaba ez zen bazkalorduan apezak sermoian predikatuaz aritu, zeren
|
baitzekien
ezen gure aita ere, puntu hartaz denaz bezainbatean, apezak aldarrikatu ideiekin bat zetorrela eta arrazoin pisutsuak zituela hartarakotz, zeren eta komenientziaren arrazoinak betidanik izan ohi baitira halakoak, eta aita ez baitzegoen, konparazione, Villagrandeko dukearekin zituen tratuen hausteko eta negozioen bazterrerat uzteko disposizionean, arbasoek aspaldi galdu zuten gerla baten izenean e... Haatik, Ziaurrizkoaren sermoiko hitz pairaezinak pairatu ondoren, osaba ezin gera zitekeen hura zirikatu gabe, ez horixe...!, eta, hala, berehala ediren zuen hartarako parada eta okasionea.
|
|
Behatu nuen goiti, eta istant hartan hodei bat ari zen eguzkia estaltzen. Eta, ez dakit zergatik, baina hil kanpai haiek anaiaren heriotza iragartzen ari zirela iduritu zitzaidan, nahiz eta
|
banekien
ezen ezinezkoa zela, harekin egon berria nintzelako... Eta, segidan, belauniko jarri nintzen, eguzki estaliari beha, eta, erdi nigarrez, erran nuen:
|
|
—Amesgaizto bat izan duk, eta badakik nolakoak izaiten diren amesgaiztoak: lehengoan tigreak morroia akometatu zian, eta iduri hori geratu zaik gogoan; gero,
|
badakik
ezen, lotan gaudela, ez garela geure buruaren jabe, eta halatan nahasten zaizkigula iduriak nahi bezala, edo nahi ez bezala. Baina hiri ez zaik deus ere gertatu... ezta gertatuko ere!
|
|
Ordea, zuek anitz dakizue arauez, deus ere ez maitasunaz! Zeren
|
jakizue
ezen zintki maite dudala nik Maddalen, zintki eta fintki! Eta ni urroztarren dorretxeko jauna naiz, eta Maddalenekin ezkonduko naiz!
|
|
Borondate onez ari ote zen, bada, osaba, eta amorosturik zegoelako agertu ote zigun bere ezkontzeko asmoa, pentsaturik ezen aitari edo amari bihotza beratuko zitzaiola eta haien kontsentimenduarekin eraman zezakeela aitzina bere asmo hura? Zeren eta erdibide baten bila ibil baitzitekeen orduan ere osaba Joanikot, ezkontza harekin urrats bat aitzina egiteko asmoz, baina inguruko jendearekin hautsi gabe, nahiz eta
|
bazekien
ezen milatik behin gerta zitezkeela horrelako gauzak...
|
|
Ez dakit. Soilik
|
dakit
ezen goiz osoan urduri egon nintzela, osaba Joanikot noiz agertuko, bere ezpatarekin edo bere eskopetarekin, zeren eta huraxe izan baitzitekeen haien erabiltzeko mementua, bertzenaz kasik nehoiz erabiltzen ez bazituen ere... Baina hura ez zen agertu.
|
|
BURUA irakiten nuen, Salamancatik etxerako bidean nentorrela. Izan ere, amak skribatu zidan hondar gutunaren arabera,
|
banekien
ezen, amaren eta osaba
|
|
Eta han ez zitzaizkidan Fortunaz mintzatu, baina Probidentziaz. Bai,
|
badakit
ezen solasaldi hura ulermolde zabalago batean hartu beharra nuela, eta enea zela hobena, ez zurea, baina jakin badakizu ezen gizon bakoitzak buruan duela bere gartzela, eta nik neure buruari Iruñako kolejioan ipini nizkion burdinak ez ziren nolanahikoak. Eta buruan preso nuen usoa —libertatearen usoa— ezin zitekeen buruko kaiola hartarik jalgi, ez hegalda.
|
|
Baina utzi esplikatzen. Bai,
|
bazekiat
ezen nik baino hobeki dakiala orain erranen diadana, baina oroitzea ez zaik gaizki etorriko, eta Joanesi ere, bide batez, ez ziok kalterik eginen. Izan ere, mundu zaharrean, urrezko numeroa zuan edertasunaren proportzioak arautzen eta erabakitzen zituena, eta koadroari neurria emaiten ziona, finean, neurria eta harroina; eta urrezko numero horren baitan goia eta behea, ezkerra eta eskuina, koadroaren alde guztiak elkartzen zituan, oreka baten barrenean beti ere eta koloreen kidetasunean, argi itzalen arteko etenik gabe, argiaren itzala bertze argi bat balitz bezala.
|
|
—Nik
|
bazekiat
ezen geure egiteko honetan ezin ibil gaitezkeela bertze guztien kontra buruz buru, eta bazekiat, berdinzki, ezen, geure kasuan, biderik luzeena dugula biderik laburren. Baina, nola izotzak, urteen eta mendeen buruan, harkaitzak ere hausten dituen, hala, libertatearen alde egin dezakegun gutia ere ez duk alferrikakoa izanen.
|
|
—Ez kezkatu —ihardetsi zion osabak—
|
Bazekiat
ezen florentziarrak bankari arrazakoak direla, eta ni ez nauk gutiago —eta eskua barrengo patrikarat eraman eta, ateratzen zuelarik poltsatxo bat urrezko ezkutuz betea, erran zuen—: Bai, banku ibiltari bat nauk, Pedro... eta hire babeslea izanen nauk egunotan, nola izan baitzen Mezenas Horaziorena eta Virgiliorena erromatarren denboran —eta, hamar ezkutu luzatzen zizkiola, erantsi zuen—:
|
|
Osaba, ordea, ez zen haren beldur. Baina, mundu berri ezezagun haren beldur ez bazen ere, beldur zirenen beldur zen, zeren eta
|
baitzekien
ezen haiek nekez urrikalduko zirela bera bezalako jendeekin eta pertsegitu ere eginen zituztela, hala behar izanez gero, nola gertatu baitzen Galileoren kasuan.
|
|
Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina
|
badakit
ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea?
|
|
—Badakit zer ari den pentsatzen berori, jaun Nikolas, baina ez dut neure erabakia gibelat uzteko asmorik. Zeren berori ene jaun eta nagusi izan daiteke, baina berorrek ere
|
badaki
ezen, erran komunak dioen bezala, apezak duela azken hitza bere... eta zeren Jainkoak bakoitza bere lekuan nahi baikaitu: ni artzain egin ninduen eta, halatan, ardien zaintzea eta begiratzea da ene obligazinoa.
|
|
—Aita, berorrek
|
badaki
ezen behin baino gehiagotan joan behar izan dudala, berorrek hala manaturik, hango eta hemengo itsas portuetarat —Pasaiarat, Donibane Lohizunerat eta Baionarat—, hainbat kargamenduren begiratzeko eta haien bideratzeko, untzi batean zein bertzean, orain Ingalaterrarat, orain Flandriarat, gure oletako produktuen kanporatzeko asmoz... Eta jakin beza ezen itsas portuen mugimenduak finantzen jin joanei buruzko bertze ikusmolde bat eman didala, hagitzez ere zabalagoa, zeren eta itsas portuak baitira, hain zuzen, munduan dauden tratuen eta negozioen bidegurutze...
|
|
Hura ez baitzen bere desirkundeetan ihartzen eta iraungitzen zen gizona, baina lehiatuki lehiatzen zena eta bere gogoa gogor atxikitzen zuena, azkeneraino. Eta, bitartean, haren inguruan ez zen bake handirik izanen, halako moldez, non, bere xede eta helburuen erdiesteko eta bidean aitzina egiteko, zernahiz eta nornahiz baliaturik, bide eragozkarri guztiez libratuko baitzen, baina ez nolanahika, zeren
|
baitzekien
ezen gizartea goiti beheiti moldaturikako edifizio bat zela, bere mailak eta graduak zituena, eta edifizio hartan lege eta arau batzuk bete beharra zegoela, eta horrela izan zen tipiagoen oinkatzaile bezain handiagoen meneko eta manuko.
|
|
Baina bertze zerbait ere erran nahi nioke, berori haserretzen ez bada..." Eta aitak aitzina egiteko keinua egin zioan, eta Pedrok erran zioan: " Izan ere, atsegin nuke neure eskubide horiek Timoteori saltzea, ez dilista plater baten truke, nola egin baitzion Esauk Jakobi, baina Italiarako bidaia horren truke, zeren berorrek
|
baitaki
ezen pintorea izan nahi dudala eta ez bertzerik". Eta aitak, muturra okertu zuen arren, ez zioan ez baietz ez ezetz erran, eta isilik geratu zuan.
|
|
" Datorren hilean noak, Joanikot!" Eta, hatsa bereganatzen zuela, esplikazioneak eman zizkidaan: "
|
Badakik
ezen gure etxean, zorionez, aitak manatu, bai, baina amak deliberatzen duela, eta ama beti izan diat alde, eskuko marketan eta taro teko kartetan izar bat pizten ikusi zuenetik Italiako zeruan..." Eta Pedroren hitzak eta Pedroren erabakia haize bildu bat bezala sartu zitzaizkidaan, ustekabean, bihotzean, halako tailuz, non zainetako su tipia su handi bihurtu, eta suak arras hartu baininduen.... Eta hegaldatu egin nahi nian, bai, zinez hegaldatu nahi nian nik ere, mementu hartan, berdin zitzaidaan jada norat.
|
|
—eta, behakoa are gehiago zorrozten zuela, eran tsi zuen—: Ba al
|
dakik
ezen bere denborako greziarrek fedegabetzat izan zutela hura ere. Zeren baitirudi planetak bezala gabiltzala gu ere, biraka, iragan puntuetarik berriro iragaiten garela...
|
|
Baina, kontatuko dizudanaren ulertzeko,
|
jakizu
ezen osaba, alde batetik, zuhurra zela eta buru argia, baina zuhurra zen neurrian zela, bertzetik, jostetari emana, zeren eta biziki maite baitzuen josteta, halako moldez, non zuhurtziak osaba periletik itzurtzerat eramaiten zuen neurri berean eramaiten zuen jostetak perilaren ontzat hartzerat eta perilaren mugetan ibiltzerat, muga iragaiteko arriskuan jartzen zelarik, ez noiznahi den, baina bai ... Hala erranik, kontradikzione bat lidurike, baina kondizione bikoitz hura osabaren baitaren baitakoa zen.
|
|
—Kopernikok Samosko Aristarkoren teoriak oroitarazi zizkigunetik eta haren sistema heliozentrikoa berriro agerian jarri,
|
badakik
ezen Eguzkia ez dabilela Lurraren inguruan biraka, baina Lurra Eguzkiaren inguruan, eta erran genezakek, hortik aitzina, ezen mundu berri baten atarian gaudela. Zeren eta Eguzkia argia duk, baina bertze argi baten metafora ere duk:
|
|
Hango ubideak eta hango zubiak, hango gondolak, hango piazzak — san Markokoa baino ederragorik...! — eta hango jauregiak...! Baina, lerro urri hauetan erran dizudanetik harat, ote du zentzurik hitzak hitzen gibeletik paratzeak,
|
dakidanean
ezen munduko poetarik onenaren lumak ere —ez Danterenak, bizirik balego, ez Petrarcarenak ez bertze nehorenak— nekez islatuko lukeela nik han ikusi nuen ederra.... Zeren haietarik anitz mintzatu izan baitira Veneziaz eta skribatu izan dituzte poema ederrak eta hitz laudoriozkoak, baina nik ikusi nuen Venezia hura beti izanen da haien gainetik.
|
|
Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat. Behar ote zuten urbiaindarrek hura baino seinale garbiagorik,
|
jakiteko
ezen san Mamerto kendu behar zutela aldare nagusitik eta santa Klara jarri haren orde, nola egin baitzuten herritarrek handik egun gutirat, artisau bati santa Klararen iduria egiteko mandatua emaiten ziotela...?
|
|
—Barka, Joanikot, baina Constanzarena probatu nuenetik
|
bazekiat
ezen haragi hotzak ez didala kalterik egiten, nola egin baitzidan beroak... —ihardetsi zion Pedrok umoretsu; eta segidan erran zuen—:
|
|
Osabak bidaian kontatuetarik
|
banekien
ezen adinkideak zirela bera eta Pedro. Haatik, Pedrok anitzez ere zaharragoa zirudien, osabari ez bezala orduak eta urteak neurrigabeki juntatu eta pilatu balitzaizkio bezala, eta horrek bietan bat erakusten zuen:
|
|
Eta nik ez ditiat ergelak jasaiten —eta, pintzela eragiteari utzi eta eneganat jiratzen zela, erran zidan—: Ba al
|
dakik
ezen Maddalenekin dabilela?
|
|
" Berriro hitz egin zenioke zeure anaiari, baina oraingoan gogorrago, zeren eta Emilianik hogeita bortz urte ditu jadaneko, eta, igurikitzearen igurikitzeaz, joan zaio ezkontzeko adina... Ala zure anaia horrek ez
|
daki
ezen emazteki batek ezin duela seme alabarik izan behin zahartuz gero, zeren Emiliani ez baita santa Isabel...?" Eta aitak ihardetsi zion: " Ez al duzu anaia ezagutzen?
|
|
Jauregian, morroi eta neskameen artean, dozena pare bat zerbitzari izanen genituen orotarat... guztiak ere aitaren beldur, zeren baitzekiten zein izan zitekeen aitaganik jaso zezaketen zigorra, baldin jauregia urde urdangen aska bihurtzen bazuten. Eta, nola
|
baitzekiten
ezen aita kontu haietan gizon arduratsua eta jarraikia zela, bere manu eta ordenetan zorrotz baino zorrotzagoa, ildoa xuxen daraman goldelaria baino xuxenago ibiliko ziren guztiak, Kupidoren aldikako deiei entzungor eginik edo beren desiren konplimendua bertze leku baterako eta bertze okasino batzuetarako utzirik, ezkutuan eta isilpean beti ere.
|
|
Izan ere, napolitarra naiz eta, napolitar guztiak bezala, odol beroa eta suharra. Eta
|
badakizu
ezen gehiegizko suak liskarra dakarrela, halako moldez, non, hala ibili izan bainaiz ni, liskarrez liskar, bizitza osoan... eta ez amaren kontseilu faltaz! Izan ere, zenbatetan ez ote zidan erran hark:
|
|
—Sosega zaitez, seme. Badakit nik ere zer den imajinazinoa, eta
|
badakit
ezen imajinazinoak gal gaitzakeela. Eta segur nago ezen ni ez nintzela horretan zu baino gutiago izan.
|
|
Eta gehiago erranen dizuet:
|
badakit
ezen Joanikot baztertu nahian zabiltzatela, eta alde batetik ulertzen dut, baina jakizue, halaber, ezen, Joanikot bakarrik utziko bagenu, gaitzago litzatekeela... zeren eta jauregiaren iduria baita jauregiaren funtsa.
|
|
zure anaia, erlijioneaz denaz bezainbatean, leizearen ertzean dabil eta leizerat eginen du azkenean... eta Maddalenekin dabilen bezala ibiltzea, bertzalde, irain hutsa da etxegoiendar guztiontzat, zeren goia behearekin nahasten denean, badakizu...! Edo, ez al
|
dakizu
ezen zure anaia zaldiz ibiltzen irakasten ari zaiola Maddaleni, baita irakurtzen eta skribatzen ere, eta kasik emaztetzat balu bezala tratatzen duela han bere dorretxean...?
|
|
Ene bozkarioa, Elbira jauregitik modu hartan alde egiten ikusi nuenean, apaldua eta zapaldua!, zeren iduritzen baitzitzaidan ezen bihotza hautsi eta arrobatu zidala, eta haren traizioneak ez zuela bertze pagamendurik merezi; baina zer pena hartu nuen, aldi berean, zeren
|
bainekien
ezen jaio orduko ihartu eta hostogabetu zitzaidala Elbiraren begietako leihoetarik atzeman eta usaindu nuèn udaberri ezin ederrago hura...! Eta ene eskuei behatu nien lehenik, eta imajinazinoak lumarik gabeko bi usakume ekarri zizkidan haietarat, biak hatsik gabe; eta ene bihotzari behatu nion gero, eta barrenaldea harrak janik ediren nuen.
|
|
" Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama. Horregatik,
|
jakizu
ezen apez izaitea duzula gradurik gorena".
|
|
—Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama —erran zidan— Horregatik,
|
jakizu
ezen apez izaitea duzula gradurik gorena.
|
|
Eta Elbira eta bion arteko maitasuna, nik hain garbitzat eta hain txukuntzat jotzen nuena, lohiturik ote zen, bada, orduko...? Eta, nola
|
bainekien
ezen zalantzarik tipienak torturatu eta martirizatu eginen ninduela erremediorik gabe, eta nola bainekien, halaber, ezen ene pentsu eta erreflexione guztiak ezin izan zitezkeela sukai berriak baizen, ene barrengo sua areagotuko zutenak, hala permatu eta entseiatu nintzen, handik harat, anaiaren eta Elbiraren urratsen eta aztarnen isil gordean jarraikitzerat, egia neure begiz frogatu ahal izaiteko...
|
|
Baina orduan bizkaitarra oldartu zen, eta ez ez
|
zekielako
ezen ur irakinean ez zela eulirik pausatzen, baina harroegia zelako nehork eulitzat har zezan. Eta aulkitik altxatu, eta maginatik ezpata ateratzen zuela, erran zuen:
|
|
" Be hatza ez ezik, oin osoa ere bai";" Ez, ez", ihardetsi zidan hark," hatzarekin aski izanen duzu, zeren erlikiako gorpuzkiaren neurrikoa behar baitu, mirakuluaren eskertzeko, Jainkoari egin beharreko oferendak. Baina, hori bai", mehatxatu ninduen,"
|
jakizu
ezen hau kontu ezin seriosagoa dela eta, baldin orain eman hitza betetzen ez baduzu, zuhaur izanen zaitugula hilotz, berant baino lehen, eta infernurako bidean, ondorez, hitza jateagatik"; eta, erranaren arabera, iragan zuen gizonak gaua aitarekin, erlikia bi eskuen artean zeukala, Avilako santari otoitz eginez debozione osoz... —eta, neure behakoa zorrozten nuela eta boza goratzen, erran nuen—:
|
|
—Baina
|
badakizu
ezen zure nagusiaren alaba sendatzeko eta mirakuluaren egiteko, beharrezkoa dela norbaitek bere behatzaren oferendatzea... eta zu prest ez bazaude, eta nehor ez badago...
|
|
Zeren, orain arte erran ez badizut ere, ene nagusia jaun Santiago de Tapioles y Villarrín da, Zamoran jaioa eta hamaika titulu dituena —eta, emaiten zuelarik tituluen lista, zeinetarik azpimarratu baitzuen Calatravako gurutzearena, erantsi zuen—: Hala, bada,
|
jakizu
ezen hain dela ene jauna handien artean handi eta hain dela franko eta liberal, non segur bainago ezen, ororen buruan, merke aterako zaiola sakrifizioa bere behatzaren oferenda egin dezanari edo hartarako prest egon dadinari... —eta, boza jaisten zuela eta irri maliziatsua egiten zidala, segitu zuen—:
|
|
—Haatik, jaun Joanes Etxegoien, ez nuke nahi ergeltzat har nazazun, zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren, edo, hobeki, segur nago haietarik bat zarela... baina
|
jakizu
ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere, eta izugarria izanen litzatekeela baldin zeure egitekoan huts eginen bazenu... zeren neure lagunekin mintzatu bainaiz eta guztiok zuen kontra deklaratuko baikenuke, nagusiaren alaba sendatzeko entseiuan huts eginen bazenu, zeure erlikia horrekin iruzur egiteagatik eta Lorenzo hain modu gaixtoan hiltzeagatik...... Eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrín —eta bere tituluen lista eman zuen berriro... eta berriro hartu zuen atseden, jakina, harik eta berriro ekin zion arte, titulu haietarik bat errepikatzen zuela, mementu hartan bertzeak baino inportantago irizten ziolako edo—:
|
|
—eta, ezin garbiago adierazi ziguna are xeheroago eman nahi baligu bezala, erran zigun—: Eta, halarik ere,
|
jakizue
ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko...
|
|
Eta hala izan da ene bizitza eta halakoa da, jakin
|
dakidan arren
ezen mundu honetan ez dudala nehoiz ere libertatea guztiz eskuratzerik izanen, zeren mementuko libertatea mementuan agortzen baita, eta gaurkoak ez du biharko balio; eta zeren, uste dugunean ezen, zazpi itsasoak zeharkatu bezain sarri, iritsi garela eta atzeman dugula lur prometatua, aitzitik, oinak lurrean ipini orduko ohartzen baikara ezen han ez zegoela libertatearen fruituak emaiten dituen zu...
|
|
Halarik ere, ez nuen Urbiainen itzal bat bezala sartu nahi, zeren
|
bainekien
ezen bertzeen aitzinean itzal bat bezala agertzen dena bihurtzen dela, finean, bertzeen goganbeharraren iturri, eta nik ez nuen halakorik nahi. Hargatik, igandean amarekin eta sor Klara Uraitzekoarekin Urbiaingo elizarat joan nintzen, meza entzuteko asmoz, eta, horrela, apezarekin, alkatearekin eta bertze jende batzuekin egoiteko parada izan nuen, meza adituz gero.
|
|
Baina don Luziorekin banuen bertze kontu bat gehiago, zeren
|
bainekien
ezen elizak konfiskatu zizkiola osaba Joanikoti, honek Inksizionearekin izan zuen auziaren ondotik, dorretxea eta bertze ondasun guztiak, halako moldez, non dorretxe hura baitzuen apez hark bizileku, baita sakristauak —zeina baitzen apezaren anaia—, eta sakristauaren familiak ere... eta zeren nik bainuen ingurune hartan, bertzalde, kutxa lurrez estali bat, ene liburuak eta osaba Joaniko...
|
|
Zeren eta, Axularren itzaletik haratago, lehen ipuinaren kontu bati buruz mintzatu nahi bainizuke orain. Izan ere, nola koleratzen eta haserrarazten nauen
|
jakiteak
ezen deabrua zela Axular bezalako gizonen irakasle eta jakintasunaren zabaltzaile, jakintasuna deabruzko zerbait balitz bezala, nahiz eta gero Axu la rrek deabruaren kontrako borrokan erabiliko zuen bere jakintasun ustezko hura...! Eta ustezkoa diot, zeren bainago ezen Axularren jakintasuna ez zela egiazkoa hainbat alorretan:
|
|
—Ote
|
dakizu
ezen iheslariak gordetzen eta estaltzen dituenak heriotzako kondena duela...?
|
|
Eta gerla hartan guztia zen baliozko, baldin heresiaren uxatzeko edo haren aurizkitzeko bazen. Eta hala igorri nion egun batean Maddaleni gutun hura —zeren
|
bainekien
ezen osaba Joanikotek irakurtzen irakatsi ziola—, non osaba Joanikoten heriotzarekin mehatxatzen bainuen, baldin honen dorretxetik alde egiten ez bazuen. Eta hura egin nuen eta are gehiago eginen nuen, baldin egoerak hala eskatu izan balit, zeren Jainkoa eta Erroma baitzeuden jokoan, Erroma eta Jainkoa, eta Jainkoaren borondatea baitzen Ha ren ohorearen izenean nork bere ohorea ere galtzea, baita hartarakotz betiko laguna salatu behar bazen ere, heresea zelako —eta, isilune baten ondotik hats hartzen zuela, erran zuen—:
|
|
—Badakizu nola dauden gauzak, eta
|
badakizu
ezen isilpean bizitzea dagokizula urte batzuetan, kanporat joan nahi ez baduzu bederen, Kubarat, Perurat edo Espainiarat... Baina, zaude lasai, zeren bada hemendik bi egunetarat toki bat, mendi aldean dagoena, non bizi baitira indiar guti batzuk, guztiz fidatzekoak direnak, eta norat ez baita arimarik ere joaiten.
|
|
Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek
|
bazekien
ezen oihan hartarik ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora bat eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
|
|
Eta justifikazino baten bila abiatu zen, hartaraz gero, zeren sinesten zuena sinetsi nahi baitzuen eta sinetsi beharra baitzuen, are gehiago zirkunstantzia haietan, usterik ezen paradisu hura noiznahi den fina zitekeela eta akaba... zeren eta Gorukik aipatu zigùn mehatxu hura baikenuen, bertzalde, bi tokitatik iristen ahal zitzaiguna, indiar gorrien aurkako borrokan indiar horiak eta gizon zuriak bat eginik zeudenez gero; eta gizon zurien artean jaun Santiago de Tapioles y Vi llarrín nuen nik gogoan, zeren, jaun hartaz denaz bezainbatean, ezin ahantzi bainituen haren erranetarat trabailatzen zen zaldunaren hitzak, jaun Julián Arévalorenak, noiz eta gomendatu baitzigun ezen ez geniezaiola Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal hari ihes egin, erraiten zigula: " Eta, halarik ere,
|
jakizue
ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko..." Eta bazegoen, finean, bertze mehatxu bat ere, zeren armadako arduradunak ere gure xerka ibil baitzitezkeen, bi soldadu haiek akabatu ondoren......
|
|
—Zer bertze froga behar dut nik orain,
|
jakiteko
ezen Jainkoa Antonioz baliatu dela, nola Antoniok berak profetizatu baitzidan behin baino gehiagotan, nihaur ere hemen gera nadin. Zeren Antoniok neskatxa haren salbatzeko eskaini baitzuen bere bizia, nik neurea haren zerbitzuan jar dezadan.
|
|
" Jaun Joanes —erran zidan, handik egun guti batzuetarat, don Venancioren plantazionetik paseoan gindoazela, biok bakarrik—, gure artekoa erabaki baino lehen, neure berri eman nahi nizuke eta naizen bezalakoa agertu, zeren ez baitago egiazko zuhaitzik, erro egiazkorik ez duenik, eta nik sendo nahi nuke amorioaren zuhaitza... eta, hala, adarretarik ibili gabe,
|
jakizu
ezen enegan dakusazun bakea tenpestaren ondoko bakea dela, zeren eta halaxe ibili bainintzen denbora batean tenpestaz tenpesta. Eta ene lehen tenpesta ene lehen amorioa izan zen, eta amorio hura koadro bateko gazte segail bat izan zen.
|
|
" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren
|
bainekien
ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela.
|
|
" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren
|
jakizu
ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela. Eta, uste nuenean belarrondoko bat emanen zidala, zeren lehendanik ere bere onetik kanpoan baitzebilen ama historia harekin, zaldizain hura hutsaren hurrengoa zelakoan osoriotar batentzat, aitzitik, ihardetsi zidan:
|
|
Gero, argibideak eman nahi balizkit bezala, erran zidan: ‘Ez zara iduri batez amorosten den lehen pertsona, zeren hor berean baitugu Narzisoren historia, nahiz eta Narziso bere buruaz amorostu zen eta haren iduria ez zen olioz egina, baina urak islatua... zure aitak noizbait kontatuko zizun bezala, zeren
|
baitakit
ezen zure aitak literatura atsegin zuela eta etxean poema batzuk leitzen zizkizuela ozentki, edo autore handien hainbat obra. Eta ez zaude, bertzalde, ero, zeren sasoinez baitzabiltza... eta zureak badu erremediorik, eta berehala emanen dizut horren frogantza.
|
|
egun batean, jaun Ricardo Menesesekin ezkondu nintzen, bizi izan nintzen harekin sei urtetan seme alabarik izan gabe, alargundu nintzen..." Eta, isilune baten ondotik, erran zidan: " Beraz,
|
badakizu
ezen emazteki ezkondua izan nintzela eta ez zarela, halatan, ene bihotzeko ateak irekiko dituen lehen gizona izanen...", eta bertze irri hura egin zidan, zeinak baitzuen esperantzatik zuhurtziatik bezainbat. Eta nik, irri hartan harrapaturik, ihardetsi nion:
|
|
Eta hurrengoan orkidea bat ipiniko zuen, eta
|
banekien
ezen egun hartan sorpresa atseginen bat izanen nuela...
|
|
Ene espantua, jaun André...! Ordu artean mila lekutan ibili izan nintzen, eta mila bidaia egin nituen, halako moldez, non, anitzetan eta halabeharrez, arratoiak izan bainituen bizilagun, batik bat untziz ibili izan nintzenean denbora luzez, zeren
|
baitakizu
ezen arratoiak direla halakoetan untzietako ohiko izurri: ordea, bidaia haietan guztietan, ez zidan nehoiz arratoi batek ausikirik egin... nahiz eta behin baino gehiagotan itzarri behar izan nuen, haietarik bat edo bertze eskuan zebilkidalako, edo aurpegian edo buru gainean ere noizbait.
|
|
—eta, ikusten zuelarik ezen begiak noraezean jartzen nituela, are fermuago erran zuen—: Edo, ez al
|
dakizu
ezen hortik datorkidala etxerat datorren emazteki bakoitzari bere soinekoa erosteko usantza. Baina zu marinela izan zara, eta jakinen duzu, halatan, ezen ez dagoela deskarga on baten egiterik, baldin untzi azpiak behar bezala kargatzen ez badira...
|
|
Aitortzen dizut, jaun André: soinekoen kontu hark ustekabean harrapatu ninduen... zeren eta nik
|
bainekien
ezen don Fidelek, aldarte gaixtoan zegoenean, bere emaztekiak jotzen zituela, baina ez nekien ezen, haien jotzeaz apart, bazerabilela eta bazerakusala, bere desiren asetzeko, bertze modu eta bertze mundu partikular bat, hagitzez ere finagoa, baita adimendutsuagoa eta kilikagarriagoa ere, nik uste...
|
|
Aitortzen dizut, jaun André: soinekoen kontu hark ustekabean harrapatu ninduen... zeren eta nik bainekien ezen don Fidelek, aldarte gaixtoan zegoenean, bere emaztekiak jotzen zituela, baina ez
|
nekien
ezen, haien jotzeaz apart, bazerabilela eta bazerakusala, bere desiren asetzeko, bertze modu eta bertze mundu partikular bat, hagitzez ere finagoa, baita adimendutsuagoa eta kilikagarriagoa ere, nik uste...
|
|
—Beraz, orain
|
badakik
ezen gure arbasoak agramondarrak zirela, Albako dukearen eta Leringo kondearen aurka borrokatu zirenak: Nafarroaren alde, beraz, eta Gaztelaren aurka.
|
|
Haiek baino gutiago izan behar ote dugu guk? Bai,
|
bazekiat
ezen gure lana ez dela egun bakarrekoa izanen, zeren eta ez baitut pentsatu ere egin nahi zer gertatuko litzaidakeen, baldin mementu honetan etxean erranen banu protestant naizela... Baina, geldiro eta baratx bada ere, aitzina egin behar diagu...
|
|
Bertzenaz —eta natxekion behingoz gaiari—, nola aitaren anbizioneak eta handinahiak ez baitzuen neurririk, eta nola
|
baitzekien
ezen handikiek eta jende printzipalak beren erakustaldiak egin behar izaiten zituztela, beren jendeen eta bertze jauntxoen aitzinean, beren handitasunaren frogatzeko, hala, atsegin izaiten zuen jauregian festaren bat emaitea noizik behin...
|
|
Eta hausten da soka batzuetan, eta erortzen eta amiltzen gara zuloan beheiti, non herensugeak eta munstroak ditugun aiduru —izua eta bekaitza, herra eta zorigaitza—, ahutzak zabal eta hortzak zorrotz. Baina amets batek bertze amets bat dakar, eta amesten dugu orduan ezen ametsez bete dezakegula bertzela bete ezin dezakeguna eta hala edireiten diogu zulo bakoitzari bere estalkia... eta, hala eta halatan, baldin
|
badakigu
ezen zulo horietarik batean herensuge bat dagoela, amesten dugu ezen aitagure batez uxa dezakegula; baldin lamia badago, kandela piztuz uxa dezakegula; eta baldin Basajauna badago, ur benedikatuaz uxa dezakegula eta ohil. Eta gaitz bakoitzari edireiten diogu erremedioa, eta hala egiten dugu aitzina...
|
|
—Ba al
|
dakizue
ezen erregeren eta infantaren eztei zirimoniarako bertze ate bat eginarazi dutela Donibane Lohizuneko elizan eta zigiluz hertsi dutela hura, errege eta infanta bertatik iragan orduko.... Bada baldinba, nihaurk ere orobat eginen dut Villagrandeko dukearekin eta haren emaztearekin, eta, halatan, jauregian ate berri handi bat eginaraziko dut, haiek iragan orduko zigilatuko dudana.
|
|
Ordea, zergatik ez dugu dotrina giristinoa guztiz uzten, baldin iduritzen bazaigu ezen txantxa eta burla hutsa dela?" Aitzitik, han geunden Antonio eta biok, geure testigantza aitzina eramaiteko asmotan...! Eta guk
|
bagenekien
ezen In dietarat zihoazen giristinoek hutsaren hurrengotzat zituztela beltzak eta indiarrak, eta bagenekien, halaber, ezen bertze ikusmolde batetik abiatu behar genituela geure egiteko guztiak, zeren biok ere irakurria baikenuen orduko Bar to lo mé de las Casasen Brevísima historia eta zeren baikenekizkien, halatan, bertze historia batzuk ere, indiarren holokaustaren berri emaiten zigutenak:... Hatuey ren historia, konparazione, Kubako buruzagi edo cacique indiar harena, zeina giristinoenganik eta gizon zurienganik ihesi ibili baitzen, harik eta haien atzaparretan akabatu zuen arte; eta, hala, bada, kondenatu zuten giristinoek sutan hiltzerat, lotu zuten hura tronko bati... hurbildu zitzaion frantziskotar bat, erran ziona zer sinetsi behar zuen eta zer ez, baldin zerurat joan nahi bazuen, zeren, bertzenaz, infernurat joanen baitzen; eta, hura aditu bezain fite, kezkatu zen cacique a eta galdetu zion frantziskotarrari ea giristinoak zerurat joaiten ziren; eta ihardetsi zion frantziskotarrak baietz, eta buruzagi indiarrak erran zion, ordainean eta ustekabean, ezen berak orduan infernurat nahi zuela, zeren eta ez baitzuen hain jende krudelarekin zerurat joan nahi.
|
|
Eta guk geure mapari so egiten genion, eta
|
bagenekien
ezen Santo Tomáserat joan behar genuela, eta Santo Tomásetik haratago ere bai, Utopiako lurretarat iritsi nahi bagenuen behintzat...
|
|
Hurrengo urtean, edo handik bi urterat, aitak ezpata erregalatu zidan neuri ere. Baina iragana nuen sukarra orduko, zeren
|
bainekien
ezen, Mattinen aurka, ezpatari gisa, beti nintzela galtzeko eta haren azpiko izaiteko, ikusirik nola moldatzen zen hura arma harekin, aitarekin edo administratzailearekin ibiltzen zenean, trebetasun handiz, eta zeren, lerro batzuk lehenago adierazi dizudan bezala, bainuen orduko bertze mundu bat, edo bertze mundu batzuk, prezeptore jaun Marcelen eta osaba Joanikoten eskutik zetozkidanak eta gero ...
|
|
Ene kezka eta ene urduritasuna...! Bai,
|
banekien
ezen hura, orotarat, jolas bat zela, baina jolas hark bere arriskua izan zezakeen, eta arriskuak egiten zuen jolasa aldez arbuiagarriago eta aldez erakargarriago. Eta ihes egin nahi nuen, baina ihes egin gabe...
|
|
heroi sentitu nintzen... denbora ezin laburragoan, ordea, zeren, haren jarraikian, bere lekutik altxatu baitzen aita, odola sutan, haragia eta biandak ebakitzeko labana eskuan... Bai,
|
badakit
ezen oharkabean zeramala labana eskuan, mementu hartan zerbaitetan erabiltzen ari zelako... baina, bertze deusetarako betarik gabe, ikusi nuena ikusi nuen nik orduan, eta hala agertu zitzaidan hura, Abraham erresuzitatu bat balitz bezala, ustekabeko hark itsutua, bere seme Isaak semearen gibeletik, haren sastatzeko disposizionean.
|
|
Baina guztian zagok muga bat eta hik hautsi duk eta iragan duk muga. Edo ez ote
|
dakik
ezen gure arbasoen memoria lohitu behar duala, baldin ehundabatgarren kanoia Amaiurri beha paratzen baduk. Ordea, ez ote genuen guk ere haiek bezala jokatuko, haien kasuan bagina, nola haiek ere guk bezala jokatuko baitzuten, gure kasuan baleude?
|
|
Baliteke, baina ez naiz errai ten ari naizenaz fido. Izan ere ni ere zahartua nago, eta ezagutzen ditut eta ezagutu izan ditut zahar jendeak, eta
|
badakit
ezen zahar jende batzuen logikak anitzetan ez duela logikarik... zeren batzuetan ariman edo adimenduan zulo eta hutsune izugarri batzuk bezala egiten baitzaizkie —eta ni ez nago, ez, horietarik libre! —, eta zeren, hutsune haietarik, ez bururik ez buztanik duen edozein zentzugabekeriarekin atera baitaitezke.
|
|
—Jauna, osaba Joanikotek erraiten du ezen fedeak salba gaitzakeela, eta, halatan, fede osoz natorkizu erraiterat ezen batzuetan ez dakidala non dagoen egia, non gezurra, baina arras egin nahi nukeela egiaren alderat, baldin non dagoen baneki; eta, batzuetan, galdua bezala sentitzen naiz, baina
|
badakit
ezen zure semetzat gaituzula, eta egunen batean argiren bat igorriko didazula, nola igorri baitzenion etxetik alde egin zuen parabolako seme xahutzaileari, etxerako bidean ipintzen zenuela. Eta nik ere guztiz nahi bainuke egiaren bidetik joan, zure betiko etxerat, amen.
|
|
Ez dakit. Zeren eta
|
baitakizu
ezen ehiza dabilen lekuetan ehiztaririk onena dela jaun Gezur —emanen ahal dit Bertzeokoak honako izen propio hau erabiltzeko baimendua eta lizentzia, bere don Bildurren eredurat! — Baina, gezurra edo egia izan, dukearen hitzak buru buruan sartu zitzaizkion Mattini... are gehiago dukeak antzeko hitzak xuxendu zizkionean adio egiteko orduan, eta promes egin zionean ezen bere etxerat eram... Eta Mattinek, nola aita bezalakoa baitzen eta buruan gauzaren bat sartzen zitzaionean ez baitzuen etsiko, halaxe erran zuen:
|
|
Eta hik ere huts egin duk heure liburuarekin, eta ene buruaren gainean zentzatu huke, hutsetik hutserat ibili nahi ez baduk bederen... Baina
|
bazekiat
ezen ezinezkoa dela hi bezalako harri koskor bat konbentzitu nahi izaitea... eta bazekiat, halaber, ezen, muturka ere ha siko ginatekeela, baldin elkarrekin bizitzen segituko bagenu. Horregatik, gaurtik aitzina, kaperako zoko batean lo eginen diat, egunotan egiten ari naizen freskoaren aitzinean, zeren eta jaun Martin eta andere Grazianarekin mintzatu bainintzen atzo, eta haiek hartarako baimendua eman baitidate, freskoa akabatu bitartean.
|
|
Izan ere, hi famaz mintzo haiz, arteaz eta libertateaz mintzatu beharrean, eta ahalkea emaiten didak. Eta ez zagok, bertzalde, mahatsa eskatzerik elorriari —begiak zabalik zituen osabak, betzuloetarik ateratzerat balihoazkio bezala, ukabilak bularraren kontra hertsirik; eta uste izan nuenean ezen bere ukabil haiekin edozer egiteko gai izan zitekeela, aitzitik, lasaitu eta hedatu zituen eskuetako hatzak eta bigundu zuen apur bat bere behakoa, erraiten ziola—: Halarik ere,
|
bazekiat
ezen Italiatik enegatik etorri hintzela, eta, halatan, enea dela kulpa eta hobena, eta ez dudala desenkusarik... —eta, behakoa zorrozten ziola, artean guztiz etsitzerat egin ez balu bezala, akabatu zuen—:
|
|
—Zer signifikatzen du honek? Zeren
|
baitakit
ezen nik ez ditudala bi pare...
|
|
—galdetzen zigun aita Bartolomek harri eta zur— Bada baldinba, Italiarat joaiten denak ez du Italia ikusten, baldin ez badu Erroma bisitatzen... —eta nola oroitarazi zizkidaten hitz haiek, Pisan ezagutu nuen eta Maurice Ducreux zeritzan gizon printzipal harenak!, zeina hain sutsuki aritu baitzitzaigun osaba eta bioi Berniniz eta Molièrez, jakin
|
nekien arren
ezen aita Bartolomeren arrazoinak guztiz bertze alde batekoak zirela, zeren eta frantsesak, Hiri Sainduaz aritu zenean ere, Hiri Sainduko artea izan baitzuen gogoan, eta aita Bartolomek, aldiz, aita saindua eta eliza katolikoaren buruzagi spirituala.
|