2000
|
|
Bai,
|
badakit
ezen aita ere, bere sasoinean, etxeko lehena izan zela bere anaia bakarraren —osaba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak ... Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
|
|
Eta han ez zitzaizkidan Fortunaz mintzatu, baina Probidentziaz. Bai,
|
badakit
ezen solasaldi hura ulermolde zabalago batean hartu beharra nuela, eta enea zela hobena, ez zurea, baina jakin badakizu ezen gizon bakoitzak buruan duela bere gartzela, eta nik neure buruari Iruñako kolejioan ipini nizkion burdinak ez ziren nolanahikoak. Eta buruan preso nuen usoa —libertatearen usoa— ezin zitekeen buruko kaiola hartarik jalgi, ez hegalda.
|
|
Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina
|
badakit
ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure buruari nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zor ziona hautsi zuen bezala, bertzalde; baina baita halako alegrantzia eta halako satisfazionea ere, bertzetik, ene kezkaren gainetik zegoena mementu hartan, zeren bidaia oso hartan osabaren erranetarat egon bainintzen, sekula erabaki bat hartu gabe, eta zeren hura baitzen, hain zuzen ere, ene lehen deliberamendua, adierazten zidana ezen gizon egiten ari nintzela, zinez... eta zeren noiznahi den etortzen baitzitzaidan bururat osabaren iduri hura, hark Bolognan ukabila jaso zuenekoa eta nik mehatxu bat bezala sentitu nuena, nik irri egin niolako, lohitan blai ikusi nuenean; izan ere, hargatik atera ote zitzaizkidan hitz haiek, zeren lege naturala baitzen mendekuari mendekuarekin ihardetsi nahi izaitea?
|
|
Nik ez dakit napolitarrak vesubio tipi bat ote zuen bere baitan eta bere erraietan, baina jakin
|
badakit
ezen, hitz haiek aditu bezain fite, ez nekièn su batek hartu ninduela barrendik, eta su hark bihotza bizkortu eta masailak garretan jarri zizkidala.
|
|
—Sosega zaitez, seme. Badakit nik ere zer den imajinazinoa, eta
|
badakit
ezen imajinazinoak gal gaitzakeela. Eta segur nago ezen ni ez nintzela horretan zu baino gutiago izan.
|
|
Eta gehiago erranen dizuet:
|
badakit
ezen Joanikot baztertu nahian zabiltzatela, eta alde batetik ulertzen dut, baina jakizue, halaber, ezen, Joanikot bakarrik utziko bagenu, gaitzago litzatekeela... zeren eta jauregiaren iduria baita jauregiaren funtsa.
|
|
heroi sentitu nintzen... denbora ezin laburragoan, ordea, zeren, haren jarraikian, bere lekutik altxatu baitzen aita, odola sutan, haragia eta biandak ebakitzeko labana eskuan... Bai,
|
badakit
ezen oharkabean zeramala labana eskuan, mementu hartan zerbaitetan erabiltzen ari zelako... baina, bertze deusetarako betarik gabe, ikusi nuena ikusi nuen nik orduan, eta hala agertu zitzaidan hura, Abraham erresuzitatu bat balitz bezala, ustekabeko hark itsutua, bere seme Isaak semearen gibeletik, haren sastatzeko disposizionean.
|
|
Baliteke, baina ez naiz errai ten ari naizenaz fido. Izan ere ni ere zahartua nago, eta ezagutzen ditut eta ezagutu izan ditut zahar jendeak, eta
|
badakit
ezen zahar jende batzuen logikak anitzetan ez duela logikarik... zeren batzuetan ariman edo adimenduan zulo eta hutsune izugarri batzuk bezala egiten baitzaizkie —eta ni ez nago, ez, horietarik libre! —, eta zeren, hutsune haietarik, ez bururik ez buztanik duen edozein zentzugabekeriarekin atera baitaitezke.
|
|
—Jauna, osaba Joanikotek erraiten du ezen fedeak salba gaitzakeela, eta, halatan, fede osoz natorkizu erraiterat ezen batzuetan ez dakidala non dagoen egia, non gezurra, baina arras egin nahi nukeela egiaren alderat, baldin non dagoen baneki; eta, batzuetan, galdua bezala sentitzen naiz, baina
|
badakit
ezen zure semetzat gaituzula, eta egunen batean argiren bat igorriko didazula, nola igorri baitzenion etxetik alde egin zuen parabolako seme xahutzaileari, etxerako bidean ipintzen zenuela. Eta nik ere guztiz nahi bainuke egiaren bidetik joan, zure betiko etxerat, amen.
|
|
—Ez ahantz, ama, ezen bihar berean izan nintekeela jauregiko jauna, ezkonduko banintz, jauregiko herederoa nihaur naizenez... Bai,
|
badakit
ezen zuk ere zeure usufrutuzko eskubideak dituzula eta eskubide horien arabera jauregian bizi ahal izanen zinatekeela, baina jakizu ezen ez zenukeela enekin onik izanen...
|
|
Eta ez al dakizu ezen bere dorretxerat bakartu zenetik ez dela mezatarat behin ere joan, eta ez duela Pazkoarekin konplitzen? Bai,
|
badakit
ezen hori ez dela aski arrazoin Joanikot luthertartzat hartzeko, eta froga agerikoago bat genukeela, baina hori ere etorriko da. Eta, hala bada, bere ordaina izanen du...
|