2000
|
|
...tsatu behar ezen gurea, stricto sensu, eliza bat izan zela, bere arauak eta bere egunorozko errituak zituena, edo gure xedea eta helburua atergabeko lana eta azpilana egitea zela, urbiaindarren artean gure sinesteen eta gure ideien hedatzeko eta propagatzeko... zeren eta osaba ez baitzen hain inozenta, ikusirik zein zen, erlijioneaz denaz bezainbatean, Urbiaingo eta Nafarroa osoko giroa, eta zeren
|
baitzekien
ezen egitekorik eta trabailurik aski izanen genuela, bertzenaz ere, geure untzi tipiaren nabigazioneari eta geure egiari eusten eta hartan irauten: gure elizak eta gure untzi tipiak, halatan, gehiago zuten, alde horretarik, izenetik izanetik baino...
|
|
Osaba ez zen bazkalorduan apezak sermoian predikatuaz aritu, zeren
|
baitzekien
ezen gure aita ere, puntu hartaz denaz bezainbatean, apezak aldarrikatu ideiekin bat zetorrela eta arrazoin pisutsuak zituela hartarakotz, zeren eta komenientziaren arrazoinak betidanik izan ohi baitira halakoak, eta aita ez baitzegoen, konparazione, Villagrandeko dukearekin zituen tratuen hausteko eta negozioen bazterrerat uzteko disposizionean, arbasoek aspaldi galdu zuten gerla baten izenean e... Haatik, Ziaurrizkoaren sermoiko hitz pairaezinak pairatu ondoren, osaba ezin gera zitekeen hura zirikatu gabe, ez horixe...!, eta, hala, berehala ediren zuen hartarako parada eta okasionea.
|
|
Osaba, ordea, ez zen haren beldur. Baina, mundu berri ezezagun haren beldur ez bazen ere, beldur zirenen beldur zen, zeren eta
|
baitzekien
ezen haiek nekez urrikalduko zirela bera bezalako jendeekin eta pertsegitu ere eginen zituztela, hala behar izanez gero, nola gertatu baitzen Galileoren kasuan.
|
|
Hura ez baitzen bere desirkundeetan ihartzen eta iraungitzen zen gizona, baina lehiatuki lehiatzen zena eta bere gogoa gogor atxikitzen zuena, azkeneraino. Eta, bitartean, haren inguruan ez zen bake handirik izanen, halako moldez, non, bere xede eta helburuen erdiesteko eta bidean aitzina egiteko, zernahiz eta nornahiz baliaturik, bide eragozkarri guztiez libratuko baitzen, baina ez nolanahika, zeren
|
baitzekien
ezen gizartea goiti beheiti moldaturikako edifizio bat zela, bere mailak eta graduak zituena, eta edifizio hartan lege eta arau batzuk bete beharra zegoela, eta horrela izan zen tipiagoen oinkatzaile bezain handiagoen meneko eta manuko.
|
|
Bertzenaz —eta natxekion behingoz gaiari—, nola aitaren anbizioneak eta handinahiak ez baitzuen neurririk, eta nola
|
baitzekien
ezen handikiek eta jende printzipalak beren erakustaldiak egin behar izaiten zituztela, beren jendeen eta bertze jauntxoen aitzinean, beren handitasunaren frogatzeko, hala, atsegin izaiten zuen jauregian festaren bat emaitea noizik behin...
|
|
Herri arrotz batean nengoen, eta ez nengoen, halatan, hango bizimodurat usatua eta ohitua... baina gaztigatua eta ongi abisatua nengoen, bertzalde, zeren eta kapitainak behin eta birritan errana baitzidan —karrika haietan sartu aitzin eta bere portu hartako emaztekiaren bila joan aitzin—, uko egin niezaiela eta ezetz erran niezaiela auzo hartako putei eta ema mutiriei, baldin haien demanda bortz errealetik goitikoa bazen, salerosian zuten fruituaren eta merkatalgoaren prezioaz denaz bezainbatean. ...rtarik ihes egiteko asmorik, zeren, aitzitik, gero eta gutiziosago eta desirosago bainengoen, pentsaturik zer bertze zeru ikusten, dastatzen, entzuten, usnatzen eta ukitzen ahal nituen Mignonen eskutik, urrezko bi dukaten truke, laurdenarekin hain arrai eta alegera geratu banintzen lehenagoxe; eta nola, bertzetik, ez bainintzen De mostenes bezain buru argia, noiz eta Laisi uko egin baitzion, zeren
|
baitzekien
ezen ema mutiriak eskaini zion prezioaren ondotik damua baizik ezin etor zekiokeela; hala, amore eman nuen eta, baietz erraiten niola, gibeleko atetik atera ginen, nik neure lagunei deus ere jakinarazi gabe.
|
2009
|
|
Jaialdi itxurako hura. Primo de Riverak hilabete lehenago jo zuen estatu kolpea? ...zionean Reginak muturra okertu zuen arren, amak ere bere iritzia baitzuen musika tresnei buruz, markesen etxean zerbitzatu ondoren pianoa eta biolina lehenesten baitzituen txistuaren aurrean; Gabinok askotan entzun izan zituen txistuaren edo dultzainaren hotsak, baita beste musika tresna askorenak ere, klasikoak eta ez hain klasikoak?, bai diskoan eta bai bertatik bertara ere, halako eran, non bai
|
baitzekien
ezen hots haien aterpean sorgin bat gordetzen zela, entzulea liluratzeko gai izan zitekeena; bazekien, halaber, kanta batzuek edo nota batzuek nabarmen hunkitzen zuten batzuetan Gabino: Luzianok, aitaren herriko umetako lagunak, egin ziòn kanaberazko xirula hura ez zuen, ez, ahaztekoa!?, musika beste hizkuntza bat zela, sentimenduak jantziz eranzten zituena, edo erantziz janzten, auskalo, musikaren lilurapean ezin jakin baitzitekeen zehatz mehatz ezer, ezjakintasun hura jakituriaren mugak hausteko modurik eraginkorrena izan zitekeen arren, aldi berean; horregatik, Maria Bibianak bisitaren berri jakinarazi zionean?. Iritsi dira!?
|
|
...ginak muturra okertu zuen arren, amak ere bere iritzia baitzuen musika tresnei buruz, markesen etxean zerbitzatu ondoren pianoa eta biolina lehenesten baitzituen txistuaren aurrean; Gabinok askotan entzun izan zituen txistuaren edo dultzainaren hotsak, baita beste musika tresna askorenak ere –klasikoak eta ez hain klasikoak–, bai diskoan eta bai bertatik bertara ere, halako eran, non bai
|
baitzekien
ezen hots haien aterpean sorgin bat gordetzen zela, entzulea liluratzeko gai izan zitekeena; bazekien, halaber –kanta batzuek edo nota batzuek nabarmen hunkitzen zuten batzuetan Gabino: Luzianok, aitaren herriko umetako lagunak, egin ziòn kanaberazko xirula hura ez zuen, ez, ahaztekoa! –, musika beste hizkuntza bat zela, sentimenduak jantziz eranzten zituena, edo erantziz janzten, auskalo, musikaren lilurapean ezin jakin baitzitekeen zehatz mehatz ezer, ezjakintasun hura jakituriaren mugak hausteko modurik eraginkorrena izan zitekeen arren, aldi berean; horregatik, Maria Bibianak bisitaren berri jakinarazi zionean –" Iritsi dira!" esan zion–, Gabino –egun eguzkitsu bateko igande bateko goizerdia zen– poz pozik jarri zen; entzun zezakeèn musikaz aparte, baina, Gabinok beste motibo bat ere bazuen pozik egoteko; Gabinok, izan ere, goizetik meza entzun zuen, ohi baino debozio handiagoz entzun ere, medikuak bizpahiru egun lehenago operazioaren berri eman ziolako:
|
2017
|
|
Esan ziotenean Job santuari haren ardiak, gameluak eta beste ondasunak ere eraman zituztela ohoinek, ez zen batere haserretu eta ez arranguratu ohoinen kontra, zeren
|
baitzekien
ezen ohoin haiek Jainkoaren justiziaren mutilak zirela eta, zeren Jainkoak permititu baitzien, bere ardiak eta gainerako ondasunak ere eraman zizkiotela. Eta halatan, ohoinez kontu gutxi eginik esan zuen (Jb 1:21):
|