2000
|
|
Arestian mintzatu natzaizu nigarraz, baina nola adieraziko nizuke zer nolakoa izan zen nigarraren gaineko bertze nigar hura? Nik baino hobeki
|
dakizu
ezen gorputzean mila zain ditugula, odolaren irioiteko eta bideratzeko, geure organoak eta bertze gorputz zati guztiak behar bezala trabaila daitezen eta berrizta; eta berdin eta orobat dakizu ezen bertze hainbertze gertatzen dela arimaren lurretan, nondik joaiten baitira hemendik harat eta handik honat mila erreka eta errekasto, adimenduaren pentsuak eta bihotzaren sentimenduak iturburu dituzten... erreka haien urak, haatik, lohitsuak eta istiltsuak ziren ene baitan, zeren, aspaldi hartan, ubideei mugak eta hesiak ipini izan bainizkien, hormak eta kontrahormak, uren abiada geldiarazi zutenak eta haien galtzerat eta usteltzerat utzi; nigar hark, ordea, uholde bortitz batek bezala, aitzinetik eraman zituen hesiak eta mugak, baita ene pentsu eta sentimendurik lohienak ere, eta hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen biziberriturik eta hats berriturik.
|
|
Arestian mintzatu natzaizu nigarraz, baina nola adieraziko nizuke zer nolakoa izan zen nigarraren gaineko bertze nigar hura? Nik baino hobeki dakizu ezen gorputzean mila zain ditugula, odolaren irioiteko eta bideratzeko, geure organoak eta bertze gorputz zati guztiak behar bezala trabaila daitezen eta berrizta; eta berdin eta orobat
|
dakizu
ezen bertze hainbertze gertatzen dela arimaren lurretan, nondik joaiten baitira hemendik harat eta handik honat mila erreka eta errekasto, adimenduaren pentsuak eta bihotzaren sentimenduak iturburu dituztenak: erreka haien urak, haatik, lohitsuak eta istiltsuak ziren ene baitan, zeren, aspaldi hartan, ubideei mugak eta hesiak ipini izan bainizkien, hormak eta kontrahormak, uren abiada geldiarazi zutenak eta haien galtzerat eta usteltzerat utzi; nigar hark, ordea, uholde bortitz batek bezala, aitzinetik eraman zituen hesiak eta mugak, baita ene pentsu eta sentimendurik lohienak ere, eta hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen biziberriturik eta hats berriturik.
|
|
—Ba al
|
dakizu
ezen Axularren prediku bat baino gehiago aditua izan naizela umetan. Zeren eta Urdazubin iragan bainuen nik neure haurtzaroa, Bidarrain jaioa izan arren, eta hura noizik behin etortzen zen Urdazubirat ere.
|
|
—Ba al
|
dakizu
ezen, zure aitzinetik, osaba ere salatu nahi izan nuela, nahiz eta ezin izan nuen, zeren eta bertze zin batek behartzen baininduen.... Baina damu naiz, jaun André, damu naiz... halako suertez, non zin baitegizut ezen Urbiainerat itzuli bezain fite barkamendua eskatuko diodala...
|
|
zure anaia, erlijioneaz denaz bezainbatean, leizearen ertzean dabil eta leizerat eginen du azkenean... eta Maddalenekin dabilen bezala ibiltzea, bertzalde, irain hutsa da etxegoiendar guztiontzat, zeren goia behearekin nahasten denean, badakizu...! Edo, ez al
|
dakizu
ezen zure anaia zaldiz ibiltzen irakasten ari zaiola Maddaleni, baita irakurtzen eta skribatzen ere, eta kasik emaztetzat balu bezala tratatzen duela han bere dorretxean...?
|
|
—Ote
|
dakizu
ezen iheslariak gordetzen eta estaltzen dituenak heriotzako kondena duela...?
|
|
—eta, ikusten zuelarik ezen begiak noraezean jartzen nituela, are fermuago erran zuen—: Edo, ez al
|
dakizu
ezen hortik datorkidala etxerat datorren emazteki bakoitzari bere soinekoa erosteko usantza. Baina zu marinela izan zara, eta jakinen duzu, halatan, ezen ez dagoela deskarga on baten egiterik, baldin untzi azpiak behar bezala kargatzen ez badira...
|
|
—Nor zara zu, Elizako autoritatearen kontra horrela aritzeko? Edo, ez al
|
dakizu
ezen Eliza Spiritu Sainduaren emaztea dela, eta emazte hura lohitzen duenak ordaindu beharra duela. Ohitura hori ez bazenu, ordea, gauzak bidetik eta bere lekutik ateratzekoa, Jainkoaren donu eta dohaintzat hartuko zenuke, zeren zuri ere ez bailitzaizuke gaizki etorriko osabarenetik zentzatzea.
|
|
Edo, ez al dakizu nola mintzatzen zen etxean izaiten genituen solasetan, eta zer erran zion aita Bartolomeri, txakur madarikatuak aita jesuitaren parean hanka altxatu zuenean eta zera egin zionean...? Eta ez al
|
dakizu
ezen bere dorretxerat bakartu zenetik ez dela mezatarat behin ere joan, eta ez duela Pazkoarekin konplitzen. Bai, badakit ezen hori ez dela aski arrazoin Joanikot luthertartzat hartzeko, eta froga agerikoago bat genukeela, baina hori ere etorriko da.
|
|
Esker mila, baina nik ez dut neuretzat aitortzen jauregirik, austriarren arrano inperialak atzaparretan duenik! Edo, ez al
|
dakizu
ezen osabak arranoari egin diola tiro, baina huts egin duela. Izan ere, austriarren arrano inperiala da Nafarroaren menekotasunaren zeinua eta seinalea, eta libertatearen kontrakoa, beraz, lagun duzun jesuita fariseo horrek bertzerik erran badezake ere!
|