Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 13

2000
‎Eta egun hartan ere, horixe gertatu zitzaidan, zeren, erran nahi nuena erranik, noiz eta baitzirudien ezen ausartziaren zaldiak beldurrarena garaitu zuela, aldiz, nola ez bainuen nik erabakitzen noiz akabatzen zen lasterraldia baina bertze bazkaldar guztien usteak eta aburuak, eta nola susmatzen bainuen ezen aburu hura ez zela ene aldeko izanen, aitzinatu zitzaidan beldurraren zaldia, eta jaundu zen hura nitaz, finean. Eta, eskuak bururat eramanik, bekoz beko nuèn don Frantziskoren begi kanporatuei beha geratu nintzen, ekaitza eta tormenta noiz lehertuko, zeren bainekien ezen munduan ez zegoela ekaitz hura geldiaraziko zuen santabarbararik... Baina ez, ekaitza ez zetorkidan aitzinaldetik, baina albotik eta saihetsetik, noiz eta aitak sekulako zaflakoa eman baitzidan.
‎nola espainiarrentzat izanen bainaiz frantses hemen Salamancan gauzak okertzen bazaizkit, zaude segur, Jainkoak ez dezala nahi, Doctor Navarrus ekin gertatu zen bezala. Eta horrela, bada —segitu zenuen—, nola bainekien ezen Miguel de Sandoval Salamancan zegoela, zeren kartazko harremanak bainituen harekin, hura Bordeleko unibertsitatetik Espainiarat itzuli zenetik, eta nola geratua bainintzen harekin ezen elkarri lagunduko geniola edozein hersturaren aitzinean, hala, Espainiarako bidea hartzen nuela, haren etxerat joan nintzen, non egin bainuen denbora bat, harik eta, Miguel de Sandovalen beraren esku luzeari e...
‎Ene bozkarioa, Elbira jauregitik modu hartan alde egiten ikusi nuenean, apaldua eta zapaldua!, zeren iduritzen baitzitzaidan ezen bihotza hautsi eta arrobatu zidala, eta haren traizioneak ez zuela bertze pagamendurik merezi; baina zer pena hartu nuen, aldi berean, zeren bainekien ezen jaio orduko ihartu eta hostogabetu zitzaidala Elbiraren begietako leihoetarik atzeman eta usaindu nuèn udaberri ezin ederrago hura...! Eta ene eskuei behatu nien lehenik, eta imajinazinoak lumarik gabeko bi usakume ekarri zizkidan haietarat, biak hatsik gabe; eta ene bihotzari behatu nion gero, eta barrenaldea harrak janik ediren nuen.
‎Eta Elbira eta bion arteko maitasuna, nik hain garbitzat eta hain txukuntzat jotzen nuena, lohiturik ote zen, bada, orduko...? Eta, nola bainekien ezen zalantzarik tipienak torturatu eta martirizatu eginen ninduela erremediorik gabe, eta nola bainekien, halaber, ezen ene pentsu eta erreflexione guztiak ezin izan zitezkeela sukai berriak baizen, ene barrengo sua areagotuko zutenak, hala permatu eta entseiatu nintzen, handik harat, anaiaren eta Elbiraren urratsen eta aztarnen isil gordean jarraikitzerat, egia neure begiz frogatu ahal izaiteko...
‎Halarik ere, ez nuen Urbiainen itzal bat bezala sartu nahi, zeren bainekien ezen bertzeen aitzinean itzal bat bezala agertzen dena bihurtzen dela, finean, bertzeen goganbeharraren iturri, eta nik ez nuen halakorik nahi. Hargatik, igandean amarekin eta sor Klara Uraitzekoarekin Urbiaingo elizarat joan nintzen, meza entzuteko asmoz, eta, horrela, apezarekin, alkatearekin eta bertze jende batzuekin egoiteko parada izan nuen, meza adituz gero.
‎Baina don Luziorekin banuen bertze kontu bat gehiago, zeren bainekien ezen elizak konfiskatu zizkiola osaba Joanikoti, honek Inksizionearekin izan zuen auziaren ondotik, dorretxea eta bertze ondasun guztiak, halako moldez, non dorretxe hura baitzuen apez hark bizileku, baita sakristauak —zeina baitzen apezaren anaia—, eta sakristauaren familiak ere... eta zeren nik bainuen ingurune hartan, bertzalde, kutxa lurrez estali bat, ene liburuak eta osaba Joaniko...
‎Eta gerla hartan guztia zen baliozko, baldin heresiaren uxatzeko edo haren aurizkitzeko bazen. Eta hala igorri nion egun batean Maddaleni gutun hura —zeren bainekien ezen osaba Joanikotek irakurtzen irakatsi ziola—, non osaba Joanikoten heriotzarekin mehatxatzen bainuen, baldin honen dorretxetik alde egiten ez bazuen. Eta hura egin nuen eta are gehiago eginen nuen, baldin egoerak hala eskatu izan balit, zeren Jainkoa eta Erroma baitzeuden jokoan, Erroma eta Jainkoa, eta Jainkoaren borondatea baitzen Ha ren ohorearen izenean nork bere ohorea ere galtzea, baita hartarakotz betiko laguna salatu behar bazen ere, heresea zelako —eta, isilune baten ondotik hats hartzen zuela, erran zuen—:
‎" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela.
‎Aitortzen dizut, jaun André: soinekoen kontu hark ustekabean harrapatu ninduen... zeren eta nik bainekien ezen don Fidelek, aldarte gaixtoan zegoenean, bere emaztekiak jotzen zituela, baina ez nekien ezen, haien jotzeaz apart, bazerabilela eta bazerakusala, bere desiren asetzeko, bertze modu eta bertze mundu partikular bat, hagitzez ere finagoa, baita adimendutsuagoa eta kilikagarriagoa ere, nik uste...
‎Hurrengo urtean, edo handik bi urterat, aitak ezpata erregalatu zidan neuri ere. Baina iragana nuen sukarra orduko, zeren bainekien ezen, Mattinen aurka, ezpatari gisa, beti nintzela galtzeko eta haren azpiko izaiteko, ikusirik nola moldatzen zen hura arma harekin, aitarekin edo administratzailearekin ibiltzen zenean, trebetasun handiz, eta zeren, lerro batzuk lehenago adierazi dizudan bezala, bainuen orduko bertze mundu bat, edo bertze mundu batzuk, prezeptore jaun Marcelen eta osaba Joanikoten eskutik zetozkidanak eta gero ...
‎Biharamunean, loak indarberritu ninduelako edo, neure buruaren jabe itzarri nintzen —ez, halarik ere, arras sendaturik, baina bai egunari buru egiteko moduan—, bertze marinel guztiekin batean. Eta berriro loratu zitzaidan bihotzean itsasoari nion amorioa... baina ene amorioaren lore hark, bezperakoarekin konparaturik, petalo bat gutxiago zuen, zeren bainekien ezen itsasoak eneganaino luza zezakeela, noiznahi den, bere esku beltza —bezperako oinazeak memorian utzi zidan lorratz sakona lekuko—, eta esku beltz haren gerizpean ezin zitekeela ene amorio hura osoa eta guztizkoa izan, zeren itsasoa ez baitzen nik idurikatu nuen bezalakoa, baina zen bezalakoa.
‎Baina, hats har nezakeen arren, larri nengoen artean, deusetaz segur ez nengoela; eta ene larritasunean espainiarrei behatzen nien nik, zeren, nola bainekien ezen ezin oilarragoak eta ezin urguilutsuagoak zirela guztian, ohoreari loturik zeuden gaietan partikularzki, hala iguriki nuen istant batez ezen oldartu eginen zitzaizkiela guardiei, baina haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku.
2021
‎Iragarle honek erabilera ugaria izan du tradizioan, eta gaur ere ugari ageri da mota guztietako testuetan: Zeren bainekien ezen Mattinen aurka, ezpatari gisa, beti nintzela galtzeko eta haren azpiko izaiteko (Irigoien); Irakurleei behar diegu geure ustez gaztigatu ezen ez dugula bilduma honen egiazkotasuna bermatzen, eta badugula orobat garrantzizko arrazoirik nobela bat baizik ez dela uste izateko (Jon Muñoz); Eta, hala ere, badirudi frogaturik dagoela ezen gure arima sekretuen alderik sekretuenean gu, zuzentzaileo...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia