Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 23

2000
‎Baina, gaian sartzen naizela, jakizu ezen, XVI. mendearen erdi azken aldean, jaun Albert Etxegoienen arreba bat Dibarsorotar batekin Baionarat ezkondu zela eta haien biloba zela jaun Marcel, zeina baikenuen, halatan, geure familiako ahaide urrun bat. Eta jakizu, aldi berean, ezen gure aita ahaidetasun urrun hartaz baliatu zela, hain zuzen ere, bai jaun Marcel gure prezeptore izendatzeko, harekin erlijionea eta erretorika ikas genitzan —baita musika apur bat ere, zeren eta lauta jotzen baitzekien—, eta bai Baionako merkatariekin eta negozio gizonekin harremanetan jartzeko ere, zeren dibarsorotarrak Baionako jauntxoetarik baitziren, bertze familia aberats batzuekin arnoaren monopolioa gidatzen eta irioiten zutenak, Baionako portutik Frantziako eta Europako hainbat herritako portuetarat.
‎Baina, kontatuko dizudanaren ulertzeko, jakizu ezen osaba, alde batetik, zuhurra zela eta buru argia, baina zuhurra zen neurrian zela, bertzetik, jostetari emana, zeren eta biziki maite baitzuen josteta, halako moldez, non zuhurtziak osaba periletik itzurtzerat eramaiten zuen neurri berean eramaiten zuen jostetak perilaren ontzat hartzerat eta perilaren mugetan ibiltzerat, muga iragaiteko arriskuan jartzen zelarik, ez noiznahi den, baina bai ... Hala erranik, kontradikzione bat lidurike, baina kondizione bikoitz hura osabaren baitaren baitakoa zen.
‎" Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama. Horregatik, jakizu ezen apez izaitea duzula gradurik gorena".
‎—Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik... eta Ama Birjinaren pareko emazteki guti batzuk izan ezik, nola baita zure ama —erran zidan— Horregatik, jakizu ezen apez izaitea duzula gradurik gorena.
‎" Be hatza ez ezik, oin osoa ere bai";" Ez, ez", ihardetsi zidan hark," hatzarekin aski izanen duzu, zeren erlikiako gorpuzkiaren neurrikoa behar baitu, mirakuluaren eskertzeko, Jainkoari egin beharreko oferendak. Baina, hori bai", mehatxatu ninduen," jakizu ezen hau kontu ezin seriosagoa dela eta, baldin orain eman hitza betetzen ez baduzu, zuhaur izanen zaitugula hilotz, berant baino lehen, eta infernurako bidean, ondorez, hitza jateagatik"; eta, erranaren arabera, iragan zuen gizonak gaua aitarekin, erlikia bi eskuen artean zeukala, Avilako santari otoitz eginez debozione osoz... —eta, neure behakoa zorrozten nuela eta boza goratzen, erran nuen—:
‎Zeren, orain arte erran ez badizut ere, ene nagusia jaun Santiago de Tapioles y Villarrín da, Zamoran jaioa eta hamaika titulu dituena —eta, emaiten zuelarik tituluen lista, zeinetarik azpimarratu baitzuen Calatravako gurutzearena, erantsi zuen—: Hala, bada, jakizu ezen hain dela ene jauna handien artean handi eta hain dela franko eta liberal, non segur bainago ezen, ororen buruan, merke aterako zaiola sakrifizioa bere behatzaren oferenda egin dezanari edo hartarako prest egon dadinari... —eta, boza jaisten zuela eta irri maliziatsua egiten zidala, segitu zuen—:
‎—Haatik, jaun Joanes Etxegoien, ez nuke nahi ergeltzat har nazazun, zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren, edo, hobeki, segur nago haietarik bat zarela... baina jakizu ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere, eta izugarria izanen litzatekeela baldin zeure egitekoan huts eginen bazenu... zeren neure lagunekin mintzatu bainaiz eta guztiok zuen kontra deklaratuko baikenuke, nagusiaren alaba sendatzeko entseiuan huts eginen bazenu, zeure erlikia horrekin iruzur egiteagatik eta Lorenzo hain modu gaixtoan hiltzeagatik...... Eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrín —eta bere tituluen lista eman zuen berriro... eta berriro hartu zuen atseden, jakina, harik eta berriro ekin zion arte, titulu haietarik bat errepikatzen zuela, mementu hartan bertzeak baino inportantago irizten ziolako edo—:
‎" Jaun Joanes —erran zidan, handik egun guti batzuetarat, don Venancioren plantazionetik paseoan gindoazela, biok bakarrik—, gure artekoa erabaki baino lehen, neure berri eman nahi nizuke eta naizen bezalakoa agertu, zeren ez baitago egiazko zuhaitzik, erro egiazkorik ez duenik, eta nik sendo nahi nuke amorioaren zuhaitza... eta, hala, adarretarik ibili gabe, jakizu ezen enegan dakusazun bakea tenpestaren ondoko bakea dela, zeren eta halaxe ibili bainintzen denbora batean tenpestaz tenpesta. Eta ene lehen tenpesta ene lehen amorioa izan zen, eta amorio hura koadro bateko gazte segail bat izan zen.
‎" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela. Eta, uste nuenean belarrondoko bat emanen zidala, zeren lehendanik ere bere onetik kanpoan baitzebilen ama historia harekin, zaldizain hura hutsaren hurrengoa zelakoan osoriotar batentzat, aitzitik, ihardetsi zidan:
‎—Eiheratik iragan ura ez da, ordea, eiherarat itzultzen... eta gaztigatu nizun hori bere mementuan —ihardetsi zidan amak hoztasunez; gero, gauzak bere tokian ipini nahi balitu bezala, erran zidan—: Eta jakizu ezen zure osabak auzi honetan galdu duena ez dela deus nik galdu dudanaren aldean. Zeren eta seme bat bainuen, Jainkoarentzat nahi nuena, eta seme hura galdu dut...
‎Hitz eginen diot aita Bartolomeri, baina ez dakit horrek nehongo eraginik izanen ote duen. Halarik ere, jakizu ezen gaizki egiten duenak nola edo hala ordaindu behar izaiten duela, eta osabak egina ez zela nolanahikoa izan... Zeren mundu honetan ordaintzen ez den bekatua bertzean ordaindu beharra baitago, eta hobe da honetan ezen ez bertzean...
‎Eta gure mundu honetan heresia da gaitza... Eta, baldin erraiten badidazu ezen Kristok lapur onari eskaini ziola paradisua, ez gaixtoari, jakizu ezen, lapurren artean onak eta gaixtoak egon daitezkeen bezala, hereseen artean ez, zeren guztiak baitira gaixto, berez eta izaitez, eta zeren guztiak bizi baitira deabruaren menerat, aita Bartolome jakintsuak ongi erraiten duen bezala. Eta Jesu Kristok garbi erran zuen:
‎Eta biak maite nahi zaituztet eta biak maitatzerat entseiatuko naiz, zeren eta lehen giristinoak ere amorioan bizi izan baitziren, Paradisua lurrean eraikitzen zutela —eta, pausa labur bat egin eta behakoa zorrozten niola, erantsi nuen—: Baina jakizu ezen, osaba are bazterrerago uzten baduzue, ez dudala bakarrik utziko, zeren, Ebanjelioak ezin klarkiago dioen bezala, Jainkoak atsegintasun handiagoa hartzen baitu bekatari bat zeruan sartzen denean, laurogeita hemeretzi onest sartzen direnean baino...
‎Baina urte batzuk badituzu, eta zuk ikusiko duzu zer egin... Zoaz haren etxerat nahi baduzu eta mintza zakizkio, baina jakizu ezen, ardi galdua salbatu nahi izaiteagatik, zuhaur ere gal zaitezkeela, eta hala balitz, izugarria izanen litzatekeela... bai zuretzat, eta bai enetzat ere, enetzat bere batez —eta keinu hura egin zidan, lehenago nehoiz ikusi izan ez niona, barrendik jaten zuen gorroto sendo haren azpian zerbait haustera balihoakio bezala.
2017
‎Hauek dira eta Jainkoari nahi dakiola aski izan daitezen! haragiaren bekatuan ez erortzeko eta, eroriz gero ere, jaikitzeko hartu behar diren erremediorik garrantzizkoenak. Zein baldin egun beretik, gerorako luzatu gabe hartzen eta kontsideratzen badituzu, jakizu ezen gorputzari aisia handi bat emango diozula eta arimari are handiagoa, eta halatan, munduan duzun etsairik handiena eta arriskutsuena, zein baita haragia, azpiratuko, garaituko eta errendatua ipiniko duzula.
‎Eta hala betiere, bai, baina guztiz ere zerori ezin mendeka zaitezkeenean, kontsola zaitez eta jakizu ezen Jainkoa mendekatuko dela, eta hark ez duela uzten eta ez utziko ere faltarik gaztigatu gabe; eta zuk zeuk egingo zenituen baino zinkiago eta finkiago gaztigatuko dituela.
‎Barkatu behar diozu, beraz, zeure etsaiari, eta barkatu ere, ez edozein moldez, ez hitzez, itxurapenez, kanpotik eta edergailuz, baina zin zinez eta gogotik, barrenetik eta bihotzetik. Zeren jakizu ezen, bestela, ez dizula Jainkoak barkatuko.
‎Baldin aitzinetik, eritu baino lehen bekatua uzten baduzu, intentzio ona hartzen baduzu eta, ahalez, zeure lehengo faltak erremediatzen ari zarela zeure azken eritasunak harrapatzen bazaitu, jakizu ezen orduan, munduko bekatorerik handiena izan bazara ere, salbatzeko bidean zarela eta salbatzeko esperantza handi bat ahal dukezula.
‎Bada, jakizu ezen gizon putazalea, gaztean beti hala izan dena, zahartzean ere eskuarki hala ohi dela, ez obraz, baina bai gogoz. Zeren gogoa beti da gazte, eta gaztetasuneko ohiturek zahartzean ere gogoa eskatzen dute.
‎Zeren bestela mintzatzen zaren bitartean, jakizu ezen arrisku handian bizi zarela, infernuko bide zabala daramazula eta, azken finean, egiteko handitan izango zarela.
‎Betiere, lehenbizitik hartu dugun xedeari ahal bezainbat aurtikitzen diogula, hari jarraikitzen gatzaizkiola, hartara destatzen eta aurre egiten diogula, aurkituko dugu gure gero honek pertsona herratsuen, errietatsuen eta haserrekorren artean ere baduela bere ostatua eta jarlekua, haietan ere kalte handiak egiten dituela. Zeren adiskide batekin hausten duzunean, baldin berehala osatzen eta bat egiten saiatzen ez bazara, jakizu ezen gero eta gero gaitziago izango zaizula, gibelatukoago, urrundukoago eta antsikabetukoago zarela. Halako moldez ezen, san Agustinek dioen bezala (5 hom. inter Homilias quinquaginta),
‎Beha iezaiozu, bada, halako bati eta zentza zaitez haren baitan. Zeren jakizu ezen zerori ere, haserre zarenean, hala zarela, ero zarela, itsu zarela, hordi bat bezala irrigarri zarela.
‎Ez dezazula gal esperantza! Zeren zure bekatuak anitz eta handiak badira ere, jakizu ezen Jainkoaren miserikordia are dela handiago, eta Jainkoak nahi duela salba zaitezen; eta faltarik izatekotan, zure aldetik izango dela, eta ez Jainkoarenetik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia