2000
|
|
Zeren aitortzen baitizut, jaun André, ezen —oreinarekin edo korridako azken zezenarekin senti nezakeen urrikalmenduzko sentimendutik haratago, zeren eta haiek bertze historia batzuk izan baitziren, eta lehenagokoak— ni ere aitaren ustekoa nintzela eta halaxe sentitzen nuela sasoin hartan, gazte nintzelako, eta laket eta plazent zitzaizkidalako animalien arteko borrokak eta batzuek bertzeak meneratzeko egiten zituztèn mugimenduak, nor gehiago, eta ene mirespena zela, gehienetan, garailearen aldekoa, halako tailuz, non, egun hartan ere, tigrea izaitea gutiziatu bainuen, basurdea tigrearen atzaparretan ikusi nuenean. Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta
|
badakidan
ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen. Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean.
|
|
...izela, ordea, badakizu, jaun André, ezen neure gogoak aise egiten duela jauzi leku batetik bertzerat, eta istant hartan ere egin zezakeela, Amsterdameko taberna hartarik Avignonerat, konparazione, nola azkenean egin baitzuen, zeren hark Mignon erran baitzuen eta neuri Avignon etorri baitzitzaidan bururat ezin xuxenago, umetan osaba Joanikotekin hitzekin jostetan aritzen ginenean bezala, nahiz eta
|
badakidan
ezen nekez ediren zitezkeela Mignonenak eta aita saindu zismatikoenak baino kezka eta ardura diferentagoak eta desberdinagoak, zuhaurk ere, ene argibiderik gabe, ederki uler dezakezun bezala.
|
|
Zeren beldur bainaiz kontatu behar ez ote nizun gau hartako hainbat kontu. Eta baietz iduritzen zait alde batetik, eta ezetz bertzetik... nahiz eta
|
badakidan
ezen azkenean guztia aditzerat emanen dizudala, deus ere ezabatu gabe, zeren, anitzetan erran dizudan bezala, zintzo eta onest jokatu nahi bainuke neure buruarekin, eta zure aitzinean naizen eta izan naizen bezalakoa agertu.
|
2011
|
|
Joan den astean zabaldutako bideari helduko diot atzera ere eta tabakoaren kontrako lege ospetsu eta txit osasungarriari buruzko Maratila sorta honen bigarren alea dakarkizuet gaurkoan. Jakin badakit nire lagun Felixen hitzek azkura itzela sortu zutela hainbatengan baina agindutako hitza betetzea dugu gizalegea eta nik emandakoari eutsiko diot kosta ahala kosta.Lehengo egunean, liburu bat itzuli behar nuela aprobetxatuz estimu handitan dudan pertsona batengana jo nuen, nahiz eta
|
badakidan
ezen txoko honetan agertzen den bakoitzean lotsak akabatzen egon ohi dela. Bai, asmatu duzue:
|