2007
|
|
Gainerat, gauak ere zuen gure putikoa baretzen, noiz nahi gauerdi edo goizalderat entzuten zirelarik xori hixtu eta ttiuttiukak, zakurrak berak ixiltzen baitziren holako arrabots bitxiak ezagun zirelarik. Emeki emeki, gauzak makurtu ere baziren, herritarrek asetzeko jokabidetzat zauzkaten jestu horiek, burrasoer ogen
|
emanez
holako haur bitxia sortu izan gatik. Eta hauek, gaizo aitama eta haurrideak, ez zakiten bururik nora eraman ez zutelakotz deus ere ulertzen beren haurraren egoera eta eginbidetan.
|
|
Eta hauek, gaizo aitama eta haurrideak, ez zakiten bururik nora eraman ez zutelakotz deus ere ulertzen beren haurraren egoera eta eginbidetan. Arras etsituak ziren eta beren egoera Jainkoaren eskuetan
|
emaiten
zuten, besterik ezinez.
|
|
Bere haur lagunak ere, azkenik, galduak bezala ziren, ez zakitelakotz gehiago zer pentsa beren maltzurkerien gehitzeko, jakinez Xanok ez zeiela gehiago kasutik ere
|
emaiten
. Eta bukatzeko, herrian ziren abere arrado eta bakarrek ere beren pentsa-moldea agertu zuten, ez jendakiak dakien moldean, ez, bainan behiek esne guttiago emanez, ardiek beren marrakak ixilduz, zerriek ezkur alhak utziz eta mehatuz, zakurrek zinkuriak azalduz egunaz gauaz bezala.
|
|
Eta hola egina izan zen. Xano hartu zuten, esku zangoak estekatu, garbitu ere hain zen zikina eta bereber utzia aspaldi hartan, eta herri beherean zen etxe zahar batetako borda erdi lurreratu batean zerratu zuten, janari gisa arto edo ogi bihiz ohatutako talo meta bat
|
emanez
ondoan. Eta Xanok, horiek guzien artean, ttiuttiuka eta hixtuz segitzen zuen, beti atxikiz ezpain xokoan, bere irri ezti eta umila.
|
|
Alkatea, burgoi eta papo hantuz laudatzen zutena ordu artean, ahaparkatua izan zen, laidostatua, mehatxatua, eta zerbaiten egiterat manatua. Orduan bildu zituen berriz bere herriko eta nihunezko jende aditu guziak, bai emazte, bai gizon, erranez eliza aintzinean eginen zutela biltzar orokor bat, nun bakoitzak
|
emanen
zuen bere pentsa-moldea, guzien izenean hartuko delibero bat, eta azkenean, xori haurra harrapatu eta, haren kasua konponduko ahal bezain garbi eta laster.
|
|
— Erran Xana, zer lotzen zaio gure aitunari gaur? Bon, ez nakon ez sobera serioski mintzatu, bainan, zerbaitetaz arduratua dela
|
emaiten
din. Hik badakin zertaz?
|
|
Haurrak izan zizkion ikusten duela zonbait egun, bainan hauek ere ez zuten jakin zertako gonbidatu zituen, tutik ez baitzuen entzun arazi. Bakarrik, kasik ixilka, gordeka, prekozionez beterik
|
eman
zeien burdin untsi gorrista bat, arras zahartua, elaztikazko zinta zahar batez inguratua, erranez" ene denbora badoa, orduan hau zuentzat da... ni hil ondoan bakarrik ez zabal, he. Arnega zazue kristoren kurutze seinalea eginez" eta arnegatu zuten, pentsatuz behar bada opari zerbait zitakela.
|
|
Bidetan zehar zabilen jende kasta hori ez zen lekukoetaz hainbat maitatua, bainan zaldi tratuetan ezagutuak zirenez eta gainerat komerzio ganbaran fixatuak, nehork ez zeien deus trabarik egin nahi. Egia erran, ez ziren arras beti bidetan gaindi kurritzen, bainan ingurumenetako merkatu eta feria guzitan parte hartzen zuten edozoin tratularien gisa, eta beren bizi moldea bitxia izan gatik, partikulazki beztimendu eta mintzaira mailan, herabeki onhartuak ziren zaldi edo beste kabala mota zerbait erosten zuten ber. Biziki pobreak
|
emaiten
zuten, iduriz bakarrik, zeren eta ongi kasu egiten zelarik beren ontasunak gordetzen bazituzten ere, kurritzeko kamioi eta berebilak arras dirdirant eta berriak zituzten, denbora hetako marka hoberenetako arnesen barnean agertzen zirelarik harro eta bufant. Beren urguilua zen iduripenezko pobretasun baten azaltzea hobeki enganatzeko lekuko xalantak.
|
|
" leba tusquet, echa bisquet, le apelinguet, taberamente". Gero, mahai ttipi baten gibelean eserita, oihal urdinhoriz estalitako berinazko borobil bat agertzen zuen eta eskuak gainean
|
emanik
" zeren bila zaitezte, hor nauzue azti suhar eta samurra". Harat heldu ziren bikote edo emazteek jakin nahi zutenez beren geroko esperoaren berri, Maritzak bere eskuak pausatzen zituen emearen sabelaren gainean eta hasten zen kanta gisako litania batzuen errezitatzen, mintzaira bitxi batean, begiak hetsirik, artetik galdera xume bezain xinple batzu eginez, hala nola:
|
|
Bakarrik dakitana duk burraso guzien kezka beroena dela norbaitek aipatzea zer izanen duten eta itxaropenez beterik entzutea hura izanen dela. Bainan, errantzun hori
|
emaiten
delarik, jakin behar duk" huts edo kausi" errantzun bat dela. Edozoin gisaz, bat edo bestea izanen duk, erran nahi baita, semea edo alaba, ados?
|
|
Bainan, alaba etortzen bazaio, segur izan hadi ondoko urtean hemen izanen dukala, kexu, denak hausteko prest, izorratu dukala erranez, ezbeharrezko dirua bilduz, eta nik dakita zer ixtorio. Orduan, ainhitz estakuru
|
emanez
, bai adina, bai aroa, osagarria edo nahi dukana, aitortzen duk bakarrik ez dukala gogoan ordu hetan errana, bainan, beharrik, kuadernoan idatzia huela errantzun xuxen eta ezin ukatuzkoa. Orduan, kaierra zabaltzen duk berer erakusteko zer idatzia huen eta" alaba" hitza ikusiko die...
|
|
Orduan, kaierra zabaltzen duk berer erakusteko zer idatzia huen eta" alaba" hitza ikusiko die... Eta, hori ikusiz, ez badira ere arras ziur, idatziaren indarra ez die ukatzen, eta beren buruari
|
emanen
die ogena. Orai, ulertzen duk zer den ene sekretu famatu hura!
|
|
...biltzerat ere uzten, beren eremua ebatsiko diotelako lotsarekin, goizetik arrats ate sahetsean etzanik baitagozte, denmendren hezur edo salda ondar baten esperoan, beren lana ongi egin dutelako sariaren beha, larruari lotu kadena lepoan ez baitira paretetarik hiru urhats baino gehiago urruntzen ahal, halere beti kontent jana loa eta pereka zonbait aski baitzaiote beren biziari zer erran nahi baten
|
emaiteko
...
|
|
...ek gibel, buztana beheiti, dirudi herrestan ibiltzen direla, alde guzitarat so, ez jakin zer eta nola egin, xanpaka ez baitute ikasi ere, iledun izakiak iziturik atxikiz hain dira faltsuak, ixilak, zitalak, ustelak, aurpegi biko eta xanpa zuri, beren bi hankadun jabeari kausitzeko... hobeko baitzuken, hunek, labrika xume eta bizi bat ezinez eta" colley" bastart zikin horietan konfidantza
|
eman
.
|
|
Eta, orduan galdezka nindagon nihauri, zer da ixtorio hau, ez jakin nun zer begira, hostotza sasitu hartan ez baitzen deus antzemaiten, zer erranen nion aitari ikusiko zuelarik bere zakuaren falta, noiz ere — bena, bena, zer da berriz hori? — begiak fretatuz ikusten nuena segurtatzeko egia zenez, suge baten antza gizon gazte bat jautsi zen platana barnetik, tiroaren hixtuan karrosan sartu eta, erhi bat ezpain muturretan
|
emanez
, ixiltzeko agindua eman apalapala.
|
|
Eta, orduan galdezka nindagon nihauri, zer da ixtorio hau, ez jakin nun zer begira, hostotza sasitu hartan ez baitzen deus antzemaiten, zer erranen nion aitari ikusiko zuelarik bere zakuaren falta, noiz ere — bena, bena, zer da berriz hori? — begiak fretatuz ikusten nuena segurtatzeko egia zenez, suge baten antza gizon gazte bat jautsi zen platana barnetik, tiroaren hixtuan karrosan sartu eta, erhi bat ezpain muturretan emanez, ixiltzeko agindua
|
eman
apalapala.
|
|
Hauxe zen ixtorioa! ...inbeste denbora gutiz hainbeste gauza bitxi gertatzen zen ene begien bixtan eta lotsadura edo harridurak harturik, deus ezin erran ez egin, nigarrak kasik begietan nintuen, ahalge, beldur, zerbaitetan huts egiten nuela eta nik dakita zer sendimendu nahasten baitzauzkitan barnean, abantxu dolutua zertarako debru merkaturat jin nintzan, daldaran zaldiari lotu nintzan, hura bederen ez zautala berekin
|
emanen
— nor debru da gizon zikin eta itsusi hori, zer behar du gure karrosan sarturik... — enbeiak tiraka aihertzen ninduen ostaturat aitaren ikusteko lehiarekin, bederen zerbaitetaz ohartaraziko nuela — eta sekulan zaldia ere ereman baleza!
|
|
Jeiki nintzelarik gauza guziak beren lekuan kausitu nintuen, aita, ama eta ni ginauden bakarrik etxean, zaldia behortegian zen eta gainerat, aitaren zaku beltz famatu hura dilingo zagon usatuzko lekuan, sukaldeko borta sahetsean den lotgailuan emana. Eta kasik segur izan naiz, geroztik eta oraiko denbora guzian, aments bat egin nuela merkatu ixtorio horrekin, ez aitak, ez amak ez zuelakotz gehiago ateraldi horren berri
|
eman
, nun ez zen — sobera ttipia hintzen zerbaitetaz orhoitzeko — eta nakielakotz bat edo bestea aski tematuak zirela egiaren gordetzeko beharrean, baita zerbaiten gezur batez beztitzeko bortxatuak baziren, ez nuen gehiagoko kasurik eman orduko ibilera heier.
|
|
Jeiki nintzelarik gauza guziak beren lekuan kausitu nintuen, aita, ama eta ni ginauden bakarrik etxean, zaldia behortegian zen eta gainerat, aitaren zaku beltz famatu hura dilingo zagon usatuzko lekuan, sukaldeko borta sahetsean den lotgailuan emana. ...r izan naiz, geroztik eta oraiko denbora guzian, aments bat egin nuela merkatu ixtorio horrekin, ez aitak, ez amak ez zuelakotz gehiago ateraldi horren berri eman, nun ez zen — sobera ttipia hintzen zerbaitetaz orhoitzeko — eta nakielakotz bat edo bestea aski tematuak zirela egiaren gordetzeko beharrean, baita zerbaiten gezur batez beztitzeko bortxatuak baziren, ez nuen gehiagoko kasurik
|
eman orduko
ibilera heier.
|
|
Emekiemeki, etxe gibeleko larre agortu harritsua dena zilo eta lur harrotuz azaldu zen eta etxeko paretak gora abiatu: Pettanek zituen harriak lekuan
|
emaiten
, gisuz eraunsten, ederrenak eta hoberenak agerian utziz, txarpil eta xeheek barnea asetzen zutelarik.
|
|
Azkenik, sasietan zurkaitz ondo meta bat mozturik, esparru baten xutitzen hasi zen, argazkietan ikusten den bezalako zerrailu pollit bat eginez baratzearen inguruan. Dena zain eta larru zen gure gizona, ahate zango bat bezain seko, hatsa labur, bainan bazakien behar baino gehiago indar ez zela
|
eman
behar irauteko. Eta iraun zuen, nun egun batez, sekulan ez bezala, goizean goiz jeiki zen, askaldu zalu zalua, igandetako jauntziak emanik, karrosa eta zaldia atelatu, eta merkatura abiatu zen nehori deus erran gabe.
|
|
Dena zain eta larru zen gure gizona, ahate zango bat bezain seko, hatsa labur, bainan bazakien behar baino gehiago indar ez zela eman behar irauteko. Eta iraun zuen, nun egun batez, sekulan ez bezala, goizean goiz jeiki zen, askaldu zalu zalua, igandetako jauntziak
|
emanik
, karrosa eta zaldia atelatu, eta merkatura abiatu zen nehori deus erran gabe.
|
|
— Oi zortea! Lastoz estali eta
|
eman
zazu oiloer arroltzeak han errun ditzazten!
|
|
— Ene haurren loa babestu duen seaska oiloer
|
emanen
dutala uste duzu?
|
|
Irriz zagon gure aitona, ahoaren erdian erakutsiz lukinka dirudiko mihi arrosa borobil bat, eta hain zuen irus eta zoriontsu
|
ematen
nun, Maddik baimenaren ukatzeko arrazoinik ez zuen kausitu:
|
|
Ez, ni artzai xakur bat naiz, edo maleruski, nintzen, zeren eta azken denbora hauetan, neke zait lehen bezala lasterka kurritzea, ardiek ez dautate gehiago kasurik ere
|
emaiten
, adina bildua dut eta lur huntako gauzetaz doi bat baztertzen hasia naiz, ene denbora egina banu bezala. Ardura, bi hankadun arrak ez nau gehiago deitzen ene lanetarat manatzeko, ahalak guttituak dituztala ohartua baita bera ere.
|
|
Ez ditu ardiak atera, bainan dilingo zen makila beltz bat hartu du, zaku handi bat bizkarretik ereman eta joan gira biak oihanari buruz. Nekez segitzen nizaiola, bi hankaduna aintzinean bazoan, burua apal eta haritzondo baten albora helduta, han plantatu da, niri buruz itzuli eta orduan dut ikusi, espaldari kontra
|
emaiten
zuen makila luze eta beltz harek bi begi zulo bazituela, beltzak heiek ere, eni so zirela azkar, eta handik, su, pindar eta danbadak
|
|
Sekulan ez nintzen, goiz hartan bezala, hain zalu eta erne jeiki, amak deitu ninduelarik — Eñaut... — jautzian ohetik ateratu, galtzerdi motxak trabeska ezarriz — ez, ez horiek ez, egun... — beste pare bat," igandetakoak"
|
eman
zauzkitalarik — badakik norat ari hizan egun, ez? — jaunzten nintuela ahal bezain laster, beldurrez ez nintzela aski fite preparatuko — ba, ama, merkaturat...
|
|
— lui, mon fils... — eta aintzina goatzin, Donapaleurat heltzeko ordu bat hurbil
|
emaiten
baiginuen.
|
|
— baietz, ba emaztea, enekin izanen dun — eta hortan finkatu zen, ene atsegin handian, beren deliberoa. Eta, gero, goizeko argi xirrintak agertzeari eta hiritik hurbiltzeari sukar beroenean nintzen aita hasi zaitalarik" kontseilu"
|
emaiten
— hemendik goiti ez haiz gehiago haur bat, ene laguntzale bezala nahi baduk onhartua izan, jakin behar duk, lehen lehenik, ulertzen ez den aferetan ixiltzea dela hoberena. Hola segur izaten ahal haiz ez haizela tronpatuko eta ez nehori kalterik egingo.
|
|
Inkesta hau bururatua nuenez geroztik, Bordelen ezagutu nuen Kamila ixtudiante gazte lagun bateri errantzutera behartua nintzan eta bere galderari aterabide baten
|
emaiteko
, mahainean jarrita, idazten hasi nintzan:
|
|
Pettan hasi zen lanean berehala, mimenez egin zuen seaska, sahetsak urritzez eta hain zen arina eta usaintsua nun guzier haur bilakatzeko eta han etzateko gura
|
ematen
zuen. Maddik berak aitortu zuen, ederra eta dotorea zela, bere haurraren errezebitzeko arras egokia.
|
|
Maddik berak aitortu zuen, ederra eta dotorea zela, bere haurraren errezebitzeko arras egokia. Sekulan ez eta, bihotzeko bultza bat ezin gaindituz, potta
|
eman
zion Aitatxiri, hau ez baitzen guti harritu, bainan ere, harro senditu.
|
|
Medikua etorri zen, desmartxen egiteko paper eta gomenduak
|
eman
, eta erran zuen:
|
|
Auzoak ez zituzten hain urrun eta Arkaitzerat heltzeko oren laurden bat ibilaldi aski zeien, frango sanoki ibiliz halere. Lastagak, soldado izana, lurraren entretenitzeko asko denbora
|
emaiten
zuen, beti edo usutan kanpoan, eta neguan han hemenka langile kondu segitzen zuen. Haurrik ez zuten eta iduriz, mokokatzen ziren ardura, auzoek eta inkestak bildu erranen arabera.
|
|
Noiz eta nola deliberatu zuten geroko ekintza, nehork ez daki eta auzoek diotenez, errejistroetan ikusi dugun bezala," laster hasi ziren Lastagaren goaitatzen edo elgarri keinuka ere beraren bixtan, hunek ez baitzuen deus entzuten ez ikusten, alta hainbeste duda zuelarik Olate jin aintzin". Zalantzak ere izan zituztela erraiten ahal da, zeren eta bi sasitar amorosek, paperretan emanak diren lekukotasunen arabera," denbora
|
eman
zuten ekintzaren burutzeko, aspaldi hartan ari ziren, kasik gorde gabe, beren lanaren prestatzen".
|
|
Auziko txostena irakurtuz, ohartzen gira Olatek berak xehetasun gutti
|
eman
zuela, dudarik gabe beldurrez horregatik irriskuak hartzen zituela, bainan aitortu zuen, egia edo ez," ez nuen nahi nik hortaratu, Maddik nau enganatu", eta" zertako ez duzu errefusatu" galdegin ziolarik jujeak," ez nakien zertan nintzen eta nun nintzen.." errantzun omen zuen. Bainan, beherago, eiherazainaren lekukotasuna agertzen da berriz eta harek dio" Olatek du Maddi enganatu, hori ez bazuen egiten, berak ere etxe hartarik kanpoa zuken, eta norat joanen zen?".
|
|
" ez, jauna, ez nuen horretarako arrazoinik, biek elgarrekin bizi berri baten muntatzea ginuen hitzartua" zion jujearen galdeeri. Beraz, auziak segitu zuen bere bidea Maddi gabe eta hilketa horren protagonista bat falta izan gatik, Olatek pairatu zuen ondorioa, urkabiarat kondenatua izan zen eta mila zortzi ehun eta hogoita bederatziko azaroaren lauean, soka
|
eman
zioten lepotik eta, gaizo mutikoak," nigarrez amari deika", azken jautzia egin zuen.
|
|
Xantianak hamabortz urte zituen ordu hetan, ttipia zegoen, eme bihurtzen ari zelako tankera agertzen hasia zitzaion, itxura borobiltsuak azaltzen zizkiola fruitu debekatu baten antza
|
emanez
. Apez berriak ez zuen nihundik ere hartaz begien baztertzeko xederik izan, dudarik gabe.
|
|
Orduan nuen jakin ene amaren iritzia, eta ez zen segur aldekoa," apeza izanik ere, sotana azpian besteak bezala dun!". Xantianak ez zuen gehiagoko kasurik
|
eman
erran horreri buruz, bainan, ni harrituta nengon: " besteak bezalakoak dira apezak, gizonak beraz!
|
|
Apezpikutegitik manuak etorri ziren eta apez gaztea desagertu zen erabat, apez xaharrak ez baitzuen hain malerus iduri bere lagunak holako hutsa eginik. Azken batean, hamabost urtez berak buru
|
eman
zuen herri hartan eta ez zuen laguntza baten beharrik, bereziki hainbeste ahuleziaz hornitua zen apez gazte jilufri baten ganik. Bixtan dena, koralak sofritu zuen eta kasik gelditu ere, bainan ene arrebak bere lekua berriz hartu zuen eta eliza guzian berriz ezagun ziren" te deum" eta beste litaniak, hauek gure apez xaharra loriatzen baizuten, bere beharri tutek ez bazuten ere deus ezagutzen musika mailan, bederen igandetako oilaskoaren berri izanen zuela berriz handik goiti.
|
|
" eta deitu zuen eztiki" Xantiana! " ikusiz hunek ez zaigula kasurik ere
|
eman
" zer debru ari haiz ba, ergela! ".
|
|
Bainan, nahiz eta borondatez egin ahalak eginik ere, gure apez gazteak lehen meza
|
eman
zuelarik, gaitzeko ahalgea bildu zuen: predikua ezin zuen egin ahal izan, hitz bat ez zitzaiola ateratzen ahotik, lotsadura eta herabearen eraginez, dudarik gabe.
|
|
Horra beraz, gure Santesteban bere jaun apezpikuaren aintzinean, hipaka nigarrez, ez zela apez on bat, ez zela jainkoaren konfidantzaren merezitan, ez zakiela zer egin, utzi ala segitu,, Jaun apezpikua harritua zagon, damu zela holako apez gaztearen gastatzea, semenarioko erakaskuntzak ez zuela, dudarik gabe, aski indar eta garrantzia
|
emaiten
elizako publikoaren aintzinean mintzatzeko, formakuntza bereziak plantatuko zituela bere diosesan geroari buruz holakorik ez zedin berriz gerta, eta beste...
|
|
gure Jaunaren biden zabaltzeko eta haren Hitzak trabarik ez dezan jasan zuganat heltzeko, bada Dohain Berezia deitzen den gauza bat. Hau da nik
|
emanen
dauzutan kontseilu bat, sekretuzkoa baina eraginkorra izan ditekena, nihaurek frogatu baitut zure adin bertsuan nintzelata. Meza hasi aintzin, Jainkoak barka dezadala, edan itzatzu bi ttortta vodka basotarat urekin, eta ikusiko duzu nola aisezia eta ausartziak etorriko zauzkitzun.
|
|
Eta hau gertatu zen orduan: Dohain Bereziari esker ala mirakuilu zonbaiten eragina, Santestebanek meza laburra bainan alegera
|
eman
zuen, kantu eta alaitasunez betetako giroan, prediku luze bezain airos bat eginez nun, denek gogoan dute oraino elizatiarrek eskaini txaloak meza bukatzean, sekulan ez baitzen holakorik ikusi ez entzun eliza hartan.
|
|
1 Kalitzaren ertzean limoi xerra baten
|
ematea
ez da beharrezkoa.
|
|
— Kamelua ez duk barnean atxikitzen den abere bat, gainerat ez altzoan
|
ematen
den horietarik ere... ez are miau miauka ari denetarik...
|
|
—.. baina... jatera ere
|
eman
behar zaiok, eta non aurki zezaken gure eskualdetan horrendako bazka. Kamelu batek... ago... zer deabru jan behar dik?
|
|
—
|
Demagun
gaizki ulertu dudala... baina orain... iduri zaitak kameleoia zuela etxean, baratzean bai...
|
|
—.. eta ez duela arrazoirik
|
eman
non eta nola bildua zuen, berak ez bazekien bezala.
|
|
—
|
Eman
dezagun! Beraz, azken berrietan... kamamila zikean bere baratzean... eta ez beste zerbait... eta horren gaitik preso altxatu die gure gizona... jes... Ostaler, agortuak gara!
|
|
— Ba, milesker... Hi, kasu
|
emak
mutikoa nori eta nola mintzo haizen, kanabisa erretzen duenak preso joateaz beste ez dik merezi.
|
|
— Ostaler,
|
emadazu
otoi tisana xorta bat... alkoleak nahasten nauenez nago!
|
|
Nehork ez daki. Bakarrik, ene amak esku zapia pausatu zuela mahai gainean, dabantala kendu eta bere hilabete saria kutxatik altxatu ondoan, xofurrari eskua
|
eman
eta berarekin joan zela. Hola kontatu zigun bederen ostatuko nagusiak.
|
|
Etxeko gauza ttipiekin lapurtze ikasketak egin nituen eta inguruko haur lagunekin gaizkintza ezpezializazioa. Emeki emeki, eskolako bidea ahantzi ere arbasoen ez jakinean, eta han ibiltzen nintzen bakarretan, sekulako zozokeriak ene gain ziren, errientak ez baitzuen bururik
|
ematen
ahal ere, bereziki etxean ebatsi supizteko batzuekin ene aurreko mutiko pixtolet baten dabantalari su eman nioenan, baizik eta ene ama laidoztatu zuelako. Hori izan zen eltzea gainditu zuen ttorta, eskolako aitzindariak ene aitatxi amatxi galdekatu zituen" ez da posible, ez du hola segitzen ahal, ez hemen hasteko" eta ene arbasoek segidan, hain ziren despitatuak, ene balentriak kontatu ene aitari:
|
|
Etxeko gauza ttipiekin lapurtze ikasketak egin nituen eta inguruko haur lagunekin gaizkintza ezpezializazioa. Emeki emeki, eskolako bidea ahantzi ere arbasoen ez jakinean, eta han ibiltzen nintzen bakarretan, sekulako zozokeriak ene gain ziren, errientak ez baitzuen bururik ematen ahal ere, bereziki etxean ebatsi supizteko batzuekin ene aurreko mutiko pixtolet baten dabantalari su
|
eman
nioenan, baizik eta ene ama laidoztatu zuelako. Hori izan zen eltzea gainditu zuen ttorta, eskolako aitzindariak ene aitatxi amatxi galdekatu zituen" ez da posible, ez du hola segitzen ahal, ez hemen hasteko" eta ene arbasoek segidan, hain ziren despitatuak, ene balentriak kontatu ene aitari:
|
|
Orduan, balizan sar ahala puska
|
emanik
, pleguan edo ez, taxi bat deitu zuen eta joan ginen hitz bat gabe Betharrameko eskolategira, hango diziplinak ongik baizik ez zatala egiten ahal erranik. Ikusi behar zen zer etxea zen Betharramisten komentia, kartzelan sartu aitzin norbaitek nahi badu jakin askatasun gabeko bizi moldea zer den, joan bedi Betarramisten etxera, berehala jakinean izango da.
|
|
Sei urteren buruan jakin ezazue behar bezala moldaturik ateratuko nintzela hortik, hipokrita, gorrotoz hanturik, zentzu gabea, ero etxean sartzeko prest segidan. Beharrik kiroletan despeditzen nituen ene indar bultak, eta han
|
emaiten
nintzan buru gorputz, ase artino.
|
|
Azken urtean, ikas buruko etsamina pasatzeko momentuan, apez nagusiari imintzio eskarnio bat eginik eta eskolako mutil tzar bateri paperak ebatsiz, ihes egin nuen, muga pasatu eta... han ninduten harrapatu, eta gazteegi nintzela kartzelan
|
emateko
, aitak Domintxineko eskola diziplinatuan sakatu ninduen abantxu bi urtez. Handik elkitzeko ere ihesi joan behar izan dut Bordaleko hiri beterat, zenbait urtez han bizi izan naiz karriketan, gorderik, isilean, sasitar bat bezala.
|
|
Eta bestea aldiz, ez bada nehoiz ez nihoate joan, ez du sekulan jakin enekin zer eta nola egin. Haurra delarik, aita batengandik espero dugu gure eskolako bizian interes hartzea, adiskideek
|
eman
kanikak miratzea, xokolet puska bat askaritzat ematea, kartabla pisuegi bada garraiatzen laguntzea, xoriek habian dituzten umeen erakustea, eta abar. Ez, bera ez da joan!
|
|
Eta bestea aldiz, ez bada nehoiz ez nihoate joan, ez du sekulan jakin enekin zer eta nola egin. Haurra delarik, aita batengandik espero dugu gure eskolako bizian interes hartzea, adiskideek eman kanikak miratzea, xokolet puska bat askaritzat
|
ematea
, kartabla pisuegi bada garraiatzen laguntzea, xoriek habian dituzten umeen erakustea, eta abar. Ez, bera ez da joan!
|
|
Jende guti bildu da, hogei bat gorenez, denak ere zahartuak, ezagutzen ez ditudanak gehienbat, salbu aitatxi eta amatxi, gaizoak, negarrez urtuak, batek besteari besoa
|
emanez
. Beren aitzinean, kutxa bi xibaleten gainean pausatua, emazte bat beltzez beztitua, berrogei bat urtekoa iduriz, berria izan behar daiteke, ene aitak laguntzat hartu zuena bere mozkor garaiak utzi zituenetik.
|
|
—... begozte, urrun dituk oraino. Kasu
|
emak
suari, ahultzen ari duk... eta so egiezak orain nola deitzen diren goi begiraleak... gure izpiritu sakratuak... hau, hixtu egiteko arnesa duk, Abak aurtiki arrano baten luma hezurrarekin egina duk, hautatua, leundua, zulatua eta ufatuz soinu bereziak ateratzen ikasi diat... xarmagarriko soinuak... hegaztien pareko histuak... beraz, honekin egiten ditiat ene eskariak, baina ere uros naizelarik Aba...
|
|
— Beraz, atzo biharko hitzeman zenidan oñoñak egun
|
emanen
dizkidazu...
|
|
Oraingo eskalarrak,
|
demagun
, lehengoak baino goragoak egiten ditie. Mailak handiagoak dituk eta gehiago baduk.
|
|
Ez gitin ahantzi eta nik bazkaria ez prest! Zer
|
eman
behar zionat! Ba, ez dun ez delikatu hoitarik... ahate gizen puska bat eta ensalada... hori bederen laster egina dikenat...
|
|
... ago... nun nintzen... ba, bazkaria... berriz ere erasiak eginen ditin ba sobera jaterat
|
emaiten
diotala... hau bitxikeria... iduri din bere gerriari kasu egiten diela... alta, ez tun ez baitezpada lodia... untsa ekartzen ba... halere... kasu puttil!... gazte eta lerden izan nahi... norbaiti gustatu nahi... jakin dinat ba bazuela norbait... nunbait... xarmanta omen, xinplea eta aise mintzatzen denetarik... baratzegintzan ezagut dena... dinau ba egun batez hortaz elhestatu...
|
|
... egia dun, ikusten ez direlarik hobekiago ohartzen gaitun nola profitatzen duten... edo haurrek edo kabalek, funtsean, batera heldu dun. Garbiki erraiteko, aitortu behar dinat ontsa kontent ginela berak proposatu zaukularik etxearen antolakuntzaz arduratuko zela... ez gindinan auzo edo beste kanpoko bateri hori galdetzen ahal... ordaindu behar baita gero... ez... ez zutenan ez errefusatuko bainan... hola hobeki iduritu zaukun... gakoak
|
eman
diazkonau eta... aire joan gitun... zer aisaldi goxoan ginen... eta denak bere gain utzi... baratzeaz ere arduratu dun, uste’una?...
|
|
... leher egin baleza! Berantegi duk... alta badakiat ez duela pipa usain hori senditzen ahal... estakurua Argitxuren osagarriari
|
emanez
... to, Jakes, hi ta ni biak zoin zozoak gaituk...
|
|
— Ene ttipia, ene maitaxe ttipia,
|
emaiteko
banu bezala! Eta zer oraino?
|
|
— Hau ideia! ttipia
|
emanen
diotala! Ez duk holakorik!
|
|
Haurrak ezetz egin zion keinu batez, gizonak aitzurra lurrerat utzi zuen, ogi eta gasna zerra baten bila joan eta
|
eman
zion.
|
|
— Bagoaz haurrak, erran zuen geroxago, ekarri haxota suan
|
eman gabe
. Bide hemendik!
|
|
Hauk malurra! Nexkak emazte dituk jadanik, eta amak zer etsenplua deien
|
emaiten
...
|
|
Eske zoan:
|
emaiten
bazaioten, hobe; deus ez bazaioten emaiten, haurrak uzten zituen gaztainondoetako fruituetaz asetzen, edota miñardetan, sagardoietan, gosearen hiltzen eta edonor molde batez edo bestez bere ohantzekumeak hunkitu nahiz abiatzen balinbazen, lehoi eme errabiatu baten gisa bazakien oihukatzen.
|
|
Eske zoan: emaiten bazaioten, hobe; deus ez bazaioten
|
emaiten
, haurrak uzten zituen gaztainondoetako fruituetaz asetzen, edota miñardetan, sagardoietan, gosearen hiltzen eta edonor molde batez edo bestez bere ohantzekumeak hunkitu nahiz abiatzen balinbazen, lehoi eme errabiatu baten gisa bazakien oihukatzen.
|
|
Hauxe da ixtoria! Hobe zinuke oihal puska bat
|
emanik
bezti dezatan bederen. Sehi?
|
|
Josefinak ez zion begirik ere
|
eman
Ximuni. Sabela borobiltzen hasia zuen Gillenen gatik, bestaldeko herri batetakoa, eta Ximunek, besteak bezala, ez zuen berarentzat gehiago deus balio, ez deus, bere orhoitzapenean.
|
|
— Haurrak kendu eta ospitalean
|
eman
!
|
|
Xano ttipia zen bakarra erakasleak aditzerat
|
eman
ixtoriekin amentsetan galtzen zena, bereziki hegaztin kontuetan. Bere lagun guziek xoro batentzat hartu zuten, goiz batez, kondatu zuelarik nola ohazpian gordetzen zituen zapetak atzartu eta xori bilakatu ziren eta airean abiatu kanporateko leihoak zeharkatuz, gaua han eraman jostaketan, berriz zapeta erarat itzuli artean, azkorrian.
|
|
Hiru aste pasatu ziren beragertzeari
|
eman
zuelarik, mehatua, lerdotsua, zikina, gosetua, zarramikatua, uspelez emukatua, bainan hixtuz ttiuttiuka, irri ergel bat ezpainetan, besoak zafraka erabiliz hegalka dirudi mogimendu batean. Orduz geroztik, Xanok hitza galdu zuen, xori kantuak bakarrik eramaiten zituela, bai kaxkabeltz edo pika oihuak, bai bele edo urtxo kantak.
|
|
— Antton, zer ari haiz,
|
emak
arrapostu!
|
|
Hau huna duk! Hobeki lerratzen ba, bena patarrak bestalderat
|
emaiten
zian eta gu zolarat lerratu orduko, funtsian ez beti lerren gainean bena ipurdi gainean ere, berriz goiti jin behar ez ginelakotz eskolarat buruz ari! Hauxe duk ba balentria!
|
|
— Ba ba bixtan duk, zolako erreka hartan sartu eta urak ez bagintu urruntxago
|
eman
, xahu gintian ba! Eta ze trenpaldia!
|
|
Ze ahalgea! Jauntziak xehatiak, zapetak falta, trenpan eta hola atzeman gitik apez zozo horrek eta beharrietatik loturik eskolarat
|
eman
! Antxu eguerdi zelarik gainera!
|
|
", jan aintzineko otoitza hasi zuen Kaietek, denak xutik zaudela eta azken hitza erran orduko, guziek" halabiz" erran eta jarri ziren mahainean. Maixanek salda bero beroa ekarri zuen, pausatu eta gizkeia hartuz
|
eman
zion lehen partea Kaieti. Antton eta Ximun ixil ixila ziren, burua apal, sudurra kasik azitaren barnean, beha hea nondik aterako zen ekaitza.
|
|
—GoardiakhexakatxemanditinereOlaberriko treflan, eta ez nola nahikoak! Zerbait herrestaka ibili balitz bezala eta denek behererat
|
emaiten
zutenan. Hixtuka ari izanik, ez din arraposturik ukan eta berriz etorri delarik, bidea hartu din gain behera.
|
|
Apeza aldiz, samur, Joanesen atzemaiterat, nolaz afera ttipi batentzat herri guzia airean ezarri zuen, seila zahar usteldu batek ez zuela hainbeste ixtorio merexi. Oldarturik, hunek berriz Piarresi bi paso
|
eman
dizkion, bestaldian hobeki kasu eginen zuela nor zertaz akusatu gabe! Eta azkenik, Piarresek Olaberri papotik hartu din eta arroilan sartu, baizik eta berak egina zukela kolpea beren auzo harremanen arregelatzea gatik!
|
|
Kanporat joan zen" ez tuk posible, zerbait entzun diat, zerbait bauk nunbait" gogoan iraganez, ingurumenari behako bat
|
emanez
. Xakurra jin zitzaion lasterka oinetarat, hats hantua, buztana apal, trenpan" zer debru ari izana hiz hi?
|
|
Xinkoa! nork daki nun den, nork joan daukun!" makila hartu zuen, boneta ezarri, palto zahar bat bizkarretik
|
eman
eta zanpa zanpa abiatu zen kanporat buruz.
|
|
Pairatu behar tuk ba aldi huntan..." Urratsa eztitu zuen orduan Pettanek, behar zuela ez ustean heldu eta harrapatu bere ohoina. Samatsan sartu zen ixil ixila, behako bat
|
eman
, goaitatuz nun atxemanen zuen Battitta. Laster barruki aldetik hauteman zuen azantz bat eta berehala joan zen aterat:
|
|
— Jandarmak igorriko dezteat, eztuk besteik merexi! oihu egin zion Pettanek, hizan bezalako trixte paketa hi, gezurtia, Tribunalerat herrestan
|
emanen
haute gaizo tetelia hi! Hanbat gaxto hiretzat!
|
|
Grefierrak deitu zituelarik, Pettanek hartu zuen boneta eskuan, besoa
|
eman
Kattalineri eta sartu ziren biak tribunaleko gela handian, banka baten puntan jarri beste jende zonbaiten artean eta ixil ixila, burua apal, beha egon zer nola pasatuko zen. Jaun juje arropadun bat han zagon jendeari buruz jarria, bi epaile lagun aldean zituela berarekin solasean ari.
|
|
Pettan xutitu zen oldarturik" hori sobera duk..." bainan Kattalinek besotik tirako bat
|
eman
eta berriz jarri zen" urde ustela, faltsia... merexi dik hemen izaitea azkenean..."
|
|
— Pettanen bertza ebatsi duzu ala ez? Otoi kalma zite eta
|
eman
arrapostu bat!
|
|
Eta nigarrez hipaka joan zen alkirat buruz, han jarri bi eskuak papoan
|
emanez
, bihotz joandura bat ukan balu bezala.
|
|
...ertza galdu duela eta jandarmek ez dutela nihun ere atzeman, ikusiz ez dela frogarik nola zuk ebatsi duzun, bakarrik Pettanek dituela ikusi hexak zure etxerat buruz joaiten eta hortaz ez dela frogatzen ahal zuk egin duzula ohointza, ikusiz zure kasua, zure familiaren egoera eta gainerat bihurtuak zauzkitzun egintzak ukatzen ditutzula zin eginez, guk epaileek, erabaki dugu kondenarik ezin dauzugula
|
eman
eta libro uzten zaitugula, bainan kasu haatik beste gisa hortako afera bat azaltzen balin bazauzu! Hortan bukatua da zure auzia eta orai zoazi zure etxekoen ganat!
|
|
...talarik, armada egitea izan zian ene lehiarik handiena, ene etxetik eta ene herritik jalgitzia, beste mundu baten ezagutzaren egitea, beste eremu batzuen kurritzia, beste jende mota baten kausitzia... bainan han ere ez die ene beharrik izan, jaun kasketadun kaskoin bat ari zautalarik gorputz guzian ikerka, entzuten nian beste bati ziokala" bla bla bla deficient mental... (zigarreta buhako bat
|
emanez
)... bla bla bla debilite marquee... (beste buhako bat)... bla bla bla de plus a les pieds plats... (zer debru erran nahi zian horiekin?) eta arrunt etxerat igorri nindutean"... libre de toute incorporation..." ziotela...
|
|
Berehala erran dezatan, hamabost egunez ari izan naiz pentsaketan, gogoa kitzikatuz, karkulan eta nik dakita zertan, hea zer mila debru erranen nuen gauza hortaz. Eta bi oren, bakarrik,
|
eman
ditut idazteko... gogoratu ez zautana! Nire izpiritua bihurdikatu orde jakiteko zer ikuspundu agertu behar nuen, ikusle ala jokolari, erromantiko ala egikor, teknikari ala olerkari, edo sinboliko ere, nahiago izan dut utzi ene arkatza zorrokatzerat, eta berarekin ene gogoa, orai artean nik bakarrik aditzen nintuen" ezkil zeinu" batzu zueri (eta gain gainetik, ene arduradungaldazaleer, nunbaitik ere!) entzunarazteko eta azaltzeko.
|