Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 79

2000
‎Baina osabak hura nahi zuen, eta Pedrok ez zuen hartarako ez indarrik ez kemenik aski... ez eta gogorik ere, zeren bizitzak maiz kolpatu eta zaurtu baitzuen, eta zeren, zokorik zokoeneko azken epela bilatzen duen or zigortuaren eredurat, ez baitzuen gutiziatzen eta amesten zoko epel hura baizen, non eman baitzitzakeen bere hondar urteak, bizitzako azken plazer apurren gozoan.
2002
‎Eta garbi zagon hirekin txora txora eginda dagoela. Eman ezan berarekin buelta bat, eta zorte pixka batekin Alex ahaztu egingo zain.
2005
‎Behin bat eskatu zidan norbaitek. Erran nion, meza eman nezakeela bere etsaia hobetzeko bainan Jainkoak ez zuela madarikatuko. tziako erregeren konfesore izendatua izan behar zuenak, sorginen baitan sinesten zuen.
‎OCUren asmoa da kontratu baldintza horiek “abusuzkoek” baliogabetzea eta Kontratazioaren Baldintza Orokorren Erregistroan inskribatzea, berriro aplikatu ezin izateko. Zehazki, erakundeak ezeztatu egin nahi du aseguratuari eskatzea polizaren jatorrizko alea eman dezala bere ordainketa eskaera tramitatzeko baldintza gisa, eta kontratuetan aseguruaren “erreskate balioa” kalkulatzeko eta kapitalaren balio handitzea saihesteko erabilitako metodoak alde batera utz ditzala. Halaber, autoen aseguruko ezbehar tarifa aldatzeko aukera ematen duten klausulak baliogabetzeko eskatu du, eta gehiegizkoa iruditzen zaio aseguratutako ibilgailuaren “salmenta balioari” dagokion kalte ordaina finkatzea, eta konpainiak kontratua bertan behera utz dezala, aseguratutako ezbeharra gertatzen bada.
2006
‎Jesusek galdetzen du zer gertatu den, eta esaten diote. Orduan tentatzen dute, eta galdetzen diote eman dezala bere iritzia, eta orduan berak, begirik jaso gabe, honela dio: –Zuetatik bekaturik ez duenak bota biezaio lehenengo harria?.
‎Bi kasuetan, jarduerak eskaintzen eta eskatzen dituzten erabiltzaileen zerrenda dago. Nolanahi ere, pertsona horrek ordu batzuk eskaintzen ditu eta eskatzen ditu laguntzeko edo esperientziak edo ezagutzak trukatzeko; adibidez, gustuko duen eta birziklatzen dakien pertsona batek zerbait konpondu edo ikasi behar duen norbaiti eman diezazkioke bere ezagutzak. Trukean, windsurfa eta abar ikasten laguntzeko eska dezakezu.
‎Occurrite Angeli Domini, suscipientes animam eius, otoitz egin zuen bere artean. Zeruko aingeruek eskua eman ziezaiotela bere arima izutuari, horrenbertzez.
2007
‎«bizi testamentua», «aurretiazko gidalerroak», «aurretiazko argibideak» edo «borondate aurreratua». Horiek direla bide, gizabanako bakoitzak argibideak eman ditzake bere medikuntza tratamenduaren inguruan zer egin nahi duen azalduz. Hori lege askok jaso zuten, bai Estatuan (azaroaren 14ko 41/ 2002 Oinarrizko Legea, gaixoen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoei lotuta dituzten eskubide eta betebeharrak arautzekoa), bai autonomia erkidegoetan.
‎Gizarte babeshorrek enpleguan daukan eragina ez da nahitaez kaltegarria doktrina ofizialak dioenlegez. Alderantziz, langabetuari gaitasuna eman diezaioke bere kualifikazioetaninbertitzeko (Conceicao et al., 2003). Hala ere, ortodoxoen arabera, lanik egingabe ere errentaren bat ziurtatuta edukitzeak langabetuaren lan bilaketa moteltzendu.
‎Sortzaile bakoitzak erabakitzen du lizentzia mota. Hala, askatasuna eman dezake bere lana aipatzeko, erreproduzitzeko, lan eratorriak sortzeko, publikoki edo murrizketa desberdinekin eskaintzeko, hala nola erabilera komertziala ez onartzeko edo jatorrizko egilea errespetatzeko.
2009
‎Askotan pentsatzen dut hori, baina bat batean harrotasunak dei egiten dit sabeletik, sastada eginez, eta atzera eginarazten dit. Etorri dadila bera nahi badu, esaten dit barrutik ahots erlats batek, eman dezala berak lehen pausoa. Etorri dadila bera, badaki ni ez naizela etxetik irteten eta.
2010
‎Protagonista nagusiaren semeak, Raulek, bizkar eman diezaioke bere amari, hirugarrenak.
‎Lehendakariaren esanetan, ETAk, beste behin ere, nahastu egin nahi gaitu ardura beste batzuk har dezagun, guk eman ditzagun berak eman nahi ez dituen pausoak, baina ez gara amarruan eroriko.
‎489 Honen harira, LPLren 85.3 artikuluak dio, oro har, «epaile edo auzitegiak beharrezko deritzon guztietan hartuko dutela hitza alderdiek». ...LPLren 87.3 art.). Era berean, demandatuak errekonbentzioa aurkezten badu edo salbuespen prozesalak aurkezten baditu, LPLk berariaz beraiei erantzuteko izapidetza ireki behar dela xedatzen du (LPLren 85.2 art.), eta ondorioen fasean, organo jurisdikzionalak eztabaidagairen baten gainean informazio aski ez duela uste badu, egoki deritzon denbora eskainiko die bi alderdiei, informazioa edo azalpenak eman ditzaten berak eskatutako gorabeherei buruz (LPLren 87.5 art.). Halaber, helegiteetan errekurtsoa jartzen ez duten alderdiei hura aurkaratzeko aukera ematen zaie (PZLren 453.1 art. berraztertze eta erregurako, LPLren 195 art. erregutzerako, LPLren 212.1 art. kasazio arrunterako eta LPLren 224.1 art. doktrina bateratzeko kasazio errekurtsorako), eta ad quem auzitegiak helegite berezia edo ezohikoa... Antzean, betearazpenean, alderdiei aurka egiten uzten zaie (PZLren 528 art. eta 556 art.) edo arazo intzidentalak ebazten direnean deitu egiten zaie beren iritzia entzuteko (LPLren 236 art.). Salbuespen moduan, ez zaio herritarrari entzuten bere aurka kautelazko neurri bat hartzen denean, neurri horren arrakastaren bermea baita.
‎Lehenengo demandatzaileak aurkeztuko ditu eta ondoren, demandatuak. Bi jarduera horiek epai organoak eztabaida argitzeko nahiko ez badira, egoki deritzon denbora eskainiko die bi alderdiei, informazioa edo azalpenak eman ditzaten berak eskatutako gorabeherei buruz (LPLren 87.5 art.).
2011
‎Datorren urteko abuztuaren 27an aukeratuko dute Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa, eta primarioen prozesua sei hilabete barru hasiko bada ere, dagoeneko abiatu da alderdikideen arteko borroka.Eskuin muturrekoa eta Tea Partyaren gertukoa izateaz gain, ebanjelikoa da Perry, Bush bezala. Horrek abantaila eman diezaioke bere aurkari gogorrenaren aurrean; izan ere, Mitt Romney Massachusettseko gobernadore ohia mormoia da. Hauteskundeetarako hautagaien kredoak berebiziko garrantzia du AEBetan, Alderdi Errepublikanoko 80.000 kide kristauak baitira.
‎Artista bat ondo imitatzeko bere baitan sartu behar duzu, bere nortasuna xurgatu, berak duen mundu ikuskera zeureganatu. Egunak eman ditzaket bere baitatik atera gabe, eta ateratzen naizenean heldulekurik gabe sentitu ohi naiz, nor naizen ez baneki bezala. Imitazioa lantegi gogorra da.
‎erosketaren kudeaketarekin zerikusia duen guztia (instalazioaren eta haren ingurunearen egoera, erabiliko diren elikagaien gamak, salgaien kontrola, biltegiratzea) eta ekoizpeneko lanak (elikagaien, langileen, tresnen eta ekipamenduen antolaketa, manipulazioa eta higienea, etab.).). Puntu horiek oso garrantzitsuak dira sukalde baten kudeaketan, eta berezitasun bat eskatzen dute haren garapenean eta kontrolean, eta hor eman dezake bere profesionaltasuna dietista nutrizionistak. Egoera horiek a priori kontrolatzen ez badira instalazioaren hasierako proiektuan, gero porrot egin duten proiektuen ondorio dira, eta birmoldaketak egitera eta enpresei karga ekonomikoak jartzera behartzen dute.
‎Jesusek galdetzen du zer gertatu den, eta esaten diote. Orduan tentatzen dute, eta galdetzen diote eman dezala bere iritzia. Jesus, ordea, isilik dago, eta hatzarekin lurrean marratzen ari da.
‎badugu, beraz, zeren jakinaren arabera ari. Ura eman dakioke behiari edan nahi duen bezain bero; neguan oroz gainetik, nahi duenak esne, bero eman diezaiela bere behier edaria.
2012
‎Bestetik, aldizkariak leku jakinetan (dendetan, etab.) uzten dira, nahi duenak har dezan. Hala ere, Galtzaundiko harpidetzen kopuruak ideia bat eman diezaguke bere errotzeari buruz. Hauek dira:
‎" Esan lainoari euri tantak zabal ditzan eta mahatsak eman beza bere mama goxoa; fereka ezazu palmondo antzeko gerruntze hori...".
2013
‎Oker etorri zen negoziorako eta merkatarien hiri txiki bateko bizimodurako; eta bata zein bestea utzita, bere etxekoekin batera aldatu zen Merytonetik milia batera edo zegoen etxe batera, zeinek handik aurrera Lucas Enea izena hartuko zuen. Han bere jasean eman ziezaiokeen bere handitasunaz pentsatzeari eta, negozioaren kateetatik aske, mundu guztiarekin gizalegetsu jokatzeko lanari bete betean lotu. Izanez ere, bere mailaz harro eta pozik zegoen arren, horrek ez zuen sudurzut bihurtu; kontrara, harengan dena zen beste guztientzako begiramena.
‎–Horregatik, eremu akademiko, kultural, sozial, heziketako eta sindikatu arloko pertsona askok eta askok eztabaida hau geure gizartera eramateko ekimena hartu dugu?, aitortu du Goddi bozeramaileak. Webgunea ere martxan jarri du herri ekimen honek (www.eh11kolore.org) eta bertan edonork eman dezake bere atxikimendua. –200 atxikimendu inguru bildu ditugu dagoeneko, jatorri askotakoak.
‎–Askotan amore ematea pentsatzen dugu, baina Nahiaren irribarrea ikustea nahikoa da indar guztia bildu eta borrokan jarraitzeko?. Borrokak eman dezala bere fruitua. Gaixotasun arraro ohikoenen zerrenda Ezagunak ez diren arren, honako hauek dira, beste batzuen artean, gehien ezagutzen diren gaixotasun arraroak:
2014
‎–Zoaz pikutara? dioen teletestuko pantaila batek eman lezake bere orainaren berri.
‎Makinaren ezkutuko bide ilunetan. Kolpeak eman ditzake berak, nekatu arte. Ez du mina besterik sentituko.
‎Igorleak hartzaile bati edo askori eman diezaioke bere iritzia. Horren adibidea duzu hemen.
Eman iezaiozu bere dirua.
2015
‎Nola jarraitzen diote hain pobrea denari, zeruko aberastasunetatik bota baitzuten? Zer eman dezake berarentzat ezer ez duenak, zorigaitz ikaragarria baino besterik. Zer da hau, ene Jainkoa?, zer da hau, ene Kreatzailea?
‎Hauek lur lehor hau ureztatua utziko dute, eta oso lagungarri izan ohi da fruitu emateko; zenbat eta haien ardura gutxiago izan, gehiago, zerutik erortzen den ura delako; lurra zulatzen nekaturik ateratzen dugunak ez du zerikusirik honekin, askotan zulatu eta zulatu lur jota geratuko gara, eta ez dugu aurkituko ur potxingo bat ere, are gutxiago iturburua den putzurik. Horregatik, ahizpak, hobetzat dut Jaunaren aurrean jarri eta begira diezaiegula haren errukiari eta handitasunari eta geure ezerezari, eta eman diezagula Berak nahi dezana, ura nahi badu ura eta lehortasuna nahi badu, lehortasuna: Berak daki inork baino hobeki zer komeni zaigun.
‎Arima, esan dudanez? ez da aldatzen erdigune hartatik ezta ez du galtzen bakea ere; izan ere, elkarrekin zeudela, apostoluei eman zienak eman diezaioke berari ere.
‎Egia esan, egoera guztietan da beharrezkoa Jainkoagandiko laguntza. Haren Maiestateak eman diezagula bere errukiagatik, amen.
‎Beraz, gauza guztietan esperientzia eta zuhurtzia behar dira. Jaunak eman diezagula bere ontasunagatik.
‎4 Jesusen Lagundiko apaiz bat, Ripalda maisua zeritzana, handik etortzea egokitu zen; ni harekin aitortzen nintzen garai batean, Jainkoaren zerbitzari handia zen. Nik zer egoeratan nengoen agertu nion; Jainkoaren ordezkotzat hartzen nuela eta eman ziezadala bere iritzia. Bera adore ematen hasi zitzaidan eta adore falta hori zaharra izatetik zetorkidala esan zidan.
‎halakoetan pozgarri zitzaigun hari entzutea. Hura joan baino lehen, Gotzaina (Alvaro Mendoza), Jainkoa perfekzio handiagoz zerbitzatu nahi zutenei laguntzeko prest prest izaten zen, eta horrela saiatu zen baimena eman ziezaion bere elizbarrutian hasierako Erregelako fraide oinutsen monasterio batzuk egin zitezen. Beste pertsona batzuek ere eskatu zioten.
‎Fraideentzat konstituzioak egin zituen, guk aita jeneral txit agurgarriak emanak baikenituen; horregatik, ez zituen guretzat egin, haientzat baizik, berak zuen ahalmen apostolikoa eta, esanak ditudan bezala, Jaunak eman dizkion dohain onak erabiliz. Lehenengoz bisitatu zituenean, gauza guztiak jarri zituen hain egoki eta hain ongi eraturik, non Jainkoak laguntzen ziola eta Andre Mariak bere Ordenaren erremediorako hautatu zuela baitzirudien; berari eskatzen diot nik bere Semea mugi dezala hari beti lagun egin eta grazia eman diezaion beraren zerbitzuan oso aurrera joateko. Amen.
‎1 Jesus. Espiritu Santua izan bedi beti berorren ariman eta eman biezaio bere maitasun eta beldur santua, amen. Aita Paulo Hernández doktoreak idatzi dit Ordena sakratu honetarako etxea egin nahi izatean berorrek egiten didan mesede eta limosna.
‎Zenbat eta informazio gehiago bidali Madrilekoek, gehiago dago poztekorik, batez ere zuhurtasunaz eta Orofrisiaren izaeraz, asko baitiote hartaz. Jainkoak on egin diezaiela eta grazia eman diezaiela Bera zerbitzatzeko, lurreko poz oro laster bukatzen baita.
‎Gomenda beza Jainkoari, ez baitabil ongi osasunez. Jaunak gorde beza berori eta eman biezaio bere espiritu santua.
‎biziki sentituko dudala lurrean santu bat falta izatea eta Jainkoa iraindu besterik egiten ez dutenak bizi izatea. Haren Maiestateak eman diezaiola beraren arimarentzat komenigarrien dena, hori eskatu behar baitugu hain zor handia diogunok, etxe horrek galtzen duena kontuan izan gabe. Guztiok eskatuko diogu Jainkoari bihotzez haren alde.
‎3 Magdaleno horrek esan du hemen, gauza ziurtzat, erregearen agindua zekarrela, hemen aurkituz gero, hura atxilotzeko, eta Madriletik bi legoara zetorrela agindu hori emateko deitu ziotenean, eta Tostadok eskumenak dituela fraide oinetakodunen eta oinutsen gain, eta aita frai Joan Gurutzeko dagoeneko Erromara bidali zuela. Jainkoak atera beza haien eskuetatik, Bera denagatik, eta berorri eman biezaio bere grazia santua.
‎Joan Ovalleri eskatzen dio, Beatrizi baimena eman diezaiola berarekin Burgosko fundaziora joateko. Goraintziak ilobei.
‎Berorrek esango du honetaz zer iritzi duen, ez baita izango haren jauntasun txit argia nekarazteko, eta eman biezazkio eskumuinak nire partetik. Jainkoak gorde beza berori urte askoan eta eman biezaio bere maitasuna, nik opa eta eskatzen diodan bezain handia.
‎2 Pena eman dit berorren gaitzak, eta une jakinetan purga hartze horri ez deritzat ongi. Eman biezat bere osasunaren berri. Gure Jaunak eman biezaio nik nahi dudan bezala eta baita ene alaba horiei ere.
‎13 Esan Teresari ez izateko beldurrik, beste inor bera baino maiteago izango dudanik; irudiak bana ditzala, eta ez nik neuretzat bereizi nituenak, eta bat edo beste eman diezaiela bere nebei. Bera ikusteko gogoa dut.
‎Prozesioren bat egin bezate eta Jaunari esan zerbait eskerrak emateko, oso santak izatea eta Jainkoa zerbitzatzea besterik ez baitzaigu falta mesede hauek eskertzeko. Izan bedi Bera berorrekin eta eman biezaio bere grazia.
‎Artzapezpikuak ematen dio. Jainkoak eman diezagula bere burua, absentzia hauek senti ez daitezen, eta berori gorde dezala santutasunean haziz. Hemen egoteko inongo apaizekin hitz egin aurretik, nirekin hitz egin behar du, baina norbait ikusiz gero alde batera utzi gabe.
‎2 Beharbada pentsatuko duzue, ene alabak, hori ez doala ongi, gauzak zuhurtasunez egitea oso goragarria delako. Gauza bat hartu behar duzue kontuan, eta zera da, Jaunak (uler dezakezuen heinean, noski, ziur ezin baita jakin) zuen eskaria entzunik, hau da, musu eman diezazuela bere ahoko musuaz, eta hau ondorioetatik ezagutzen da, ez duzue gelditu behar ezertan, zeuen buruaz ahaztu baizik Senar hain gozo honi poz ematearren. Haren Maiestateak seinale ugariz sentiarazten die bere presentzia grazia honetaz gozatzen dutenei.
‎Eska iezaiozue, ene alabak, zuei aholkatzen dizuedan bezala egin dezadala, asko falta baitzait. Haren Maiestateak eman dezala Bera den bezala.
‎Haiak.org. (e) n Adinekoen lagunak boluntarioak behar dituzte urte osoan, batez ere Gabonetan, baldin eta bakardade sentsazioa badute adineko pertsonak begi bistakoa da. Bartzelonan, Madrilen edo Valentzian erakunde horrekin lan egin nahi duenak informazio saio baterako izena eman dezake bere webgunearen bidez. Aktoreentzat, clownak Haurrekin lan egitea gustuko duten magoak Madrilgo Haur Elkarte Onkologikoaren proposamena dago ASIOIA. Artista bila dabil arratsaldeko ikuskizun txiki bat egiteko ospitaleetako instalazio onkologikoan. Txotxongiloak, antzerkia, ipuin kontalariak, dantza, errisoterapia, malabareak, breakdance edo beste edozein arte erabil daiteke. n Oxfam Intermón de Bilbaoren bidezko merkataritzako denda (Bizkaia) produktuen salmentan eta bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren balioak transmititzeko sentsibilizazioan laguntzen duten pertsona dinamiko eta konprometituen bila dabiltza.
‎Urmenetak kontsideratu zuen eskari hark, zeinak erroak baitzeuzkan aipaturiko atentatuaren saiakeran, Etxaluz kartzelara bidalia zuen berak, bide eman ziezaiokeela bere ekimenaren aurkezteko, zeinaren bitartez zubia heda baitzitekeen gerrako garaileen eta galtzaileen artean, horixe izan baitzuen arrangura politikoa Frankismo luzean; bai eta Trantsizioan bere doktrina gidatuko zuen iparra ere. Hainbestenarekin, testua landu zuen, eta hainbat diputatukideri aurkeztu:
‎Izan ere, zerbaitek ematen badie amaia oinaze guztiei, hori heriotza da. Ildo horretatik erabaki zuen Barrenetxea pairamen jasanezinean murgilduta zegoela baieztatuz gero, ongi burututzat eman zezakeela bere eginkizuna. Errematea behar zuen lantegiak.
‎Gurekin eman ditzake bere azken asteak.
2016
‎Norabideari buruzko eztabaida ireki daiteke, halaber. Nafarroan hauteskunde orokorretan izan dituzten emaitza onak tentaziorako izan daitezke, eta babes zabal hori parlamentura eramateak indar gehiago eman diezaioke bere politikak ezartzeko orduan. Haatik, hegemoniaren lehia ireki baita, lau alderdien arteko oreka hautsi egin dezake, eta ezbai horrek ezegonkortasuna eragin dezake, aurrera begira.
‎Zulotik irten da Satan, irrintzika eta jauzika, paderu bati joka. Musikari jarraikiz, eman dezake bere antzeko dantza zakar bat.
‎Esango nuke euskalgintzan ia tradizio bat dela hori, ez indartsuena. Pentsatzen dut datozen hamarraldietan tradizio horrek ere eman dezakeela berea, eta potentziala duela euskal hedabidegintzan. Horrek ez du esan nahi egon behar ez dutenik kultura politiko jakinen inguruko sentsibilitatea duten hedabideak.
‎Seguru zegoen Guiomarrek esaten zuenaren egiaz, baina albisteari bere garrantzia eman nahi zion: hitz egin zezala Guiomarrek, eman zitzala bere albiste onaren argibideak. Guztiarekin, kezka bat ere bazeukan.
‎Elorriren larrosa utziko nuke moztu gabe, ahal bezain luzaz atxik dezan berea duen kolore bizia eta usain goxoa... Marttaren pinpirina nahiago nuke libre utzi, maitasunaren dantza eman dezan bere gostura lilitik lilira... Eta Xantiren xitoa oilo amari utziko nioke. Segur naiz begiak triste zituela xitoa kendu diozularik.
2017
‎Entzun zuenean errege hark Semiramis haren edertasunaren fama, kilikatu zen, gutiziatu zen, erakarri zuen, ikusi zuen eta, ikusi zuen bezain azkar, atzeman zen, sua piztu zen eta amodio bero itsu batez onetsi zuen. Eta noiz eta amodio hura baitzegoen goren puntuan eta graduan, iruditurik ezen orduan zela okasiorik eta paradarik hoberena nahi zuena egiteko, egin zion emakume gaiztoak otoitz erregeri, arren, denbora apur batez, bost egunez, eman ziezaiola bere zuen eskua eta boterea, bitartean utz zezala erresuman agintzen.
‎Baldin merkatari batek eman baliezaio bere semeari diru suma bat bere eskuko, maneia lezan, enplega lezan, tratuan eta merkatalgoan erabil lezan, eta halatan, tratua ikasirik, berak bere buruz zerbait irabaz lezan; ordea, baldin seme hark bere aitaren eman haiek guztiak jokoan, jan edanean eta arlotekerian gasta balitza, arrazoirekin litzateke seme hura beldur ez liezaion bere aitak aitzinera gehiago eman eta ez fida.... Eta, are, lehen emanak ere ken liezazkion.
‎–Egin dezagun horrela, jolas baten antzera, esan zuen tarrapatan, sartu zèn esaldi arriskutsutik irteteko bezala?. Gutako bat hiltzeko arriskuan gertatuko balitz, eman dezala bere pentsamendua bestearengan, dagoen lekuan egonik ere hura ohartarazteko baino indartsuago... Ados?
‎◦ Mutikoari aholkuak eman iezazkiozu bere entzumena babes dezan.
2018
‎Ba omen dira bi" aztore" hauen lekuak hartzeko prest aspalditik eta begiak zuriturik. Biak osoki eskuintiarrak dira, eta bere aholkulariek Donald Trump presidenteari aholkatzen diote azaroaren 6ko bozetan irabazteko hitz lañoagoak eman ditzan bere twitter etan.
2019
‎Akordioak sinatzeko, nahikoa da sindikatu bakar batek babestea, hau da, gutxiengoak. Esaterako, UGTren ordezkaritza %11 izatera iristen ez den arren, akordio bati balioa eman diezaioke bere babesarekin.
‎baita hark berretsia izateko ere; gizonek berretsia izateko, aldiz, etengabe tentsioan egon behar du, parekoak dituenez gero: horregatik nahi izaten du kanpoko begirada batek balio absolutu bat eman diezaien bere bizitzari, bere zereginei, berari. Jainkoaren begirada ezkututaturik dago, arrotz, aztoragarri:
2020
‎Neska honi entzutera, Londresko tximinia garbitzaileak, Veneziako gondolariak, Japoniako geishak eta perla bilatzaileak dira munduan lan egiten duten pertsona bakarrak. Munduaren ikuspegi azalekoa izango du, baina orduak eman nitzake berari entzuten eta hala egongo nintzen aho zabalik Los Escudos jatetxeko terrazan tarteka zerbitzaria etorri izan ez balitzaigu. Eskerrak berehala ondoko mahaietatik deitzen zioten.
‎" Manuela Mena... Manuelak fede eman dezake berak hazi duela Sebastian lau urte bete zituenetik gaur arte".
‎• Kide bakoitzak idatziz eman ditzake bere emozioak eta sentimenduak, ondotik, taldekideekin trukatzeko. Nork bizi duena hitzetan ematen duelarik, saioaren barneratzeko manera bat da, adierazteak libratzen baitu.
‎Bettyri zuk eman ezin diozun zerbait eman badiezaioket berarentzat hobe.
2021
‎Entzun ezazue esan behar dizuedana, nire lagun ausartak. Bana gaitezen itsaso urdinaren bide guztietan zehar, ea horrela baretzen dugun Uretako Erregearen haserrea; eman diezaiogun bere ohorerako dakartzagun altxor hauetako puska bat, bota dezagun uretara daramagun zilar finenezko upelkada bat, ea Errege izugarri hori errukitzen zaigun.
‎Erraiten ahal da bera dela nire euskarazko bidearen lekuko nagusia, denboraz, lekukoa ez ezik, adiskide ere bai! Baimena eman iezadan berari buruzko nortasunaz gehi dezadan zera: bururatu zait bion arteko antzekotasun bat aipa nezakeela.
Eman diezaiogun berari!
2022
‎Kasu horretan, titular guztiek ados egon behar dute, eta titular guztien sinadura. Bietako bati sinatzea ezinezkoa bazaio, beste titular bati ahalordea eman diezaioke bere izenean sinatzeko. Nola jakin ezeztatu den?
‎Edonor izan daiteke organo emaile, baina baldintza berezi batzuetan soilik har ditzakete organoak medikuek. Bizirik den pertsona batek giltzurrun bat eman diezaioke bere familiako norbaiti, bateragarriak izanez gero. Haatik, beste organoak hartzeko, pazienteak garun heriotza izan behar du, eta aldez aitzinetik ez du desadostasunik agerrarazia izan behar.
‎Dagoeneko joan den denboraldian baino denbora gehiago jokatu du Peñak. Vila real utzi ondoren, «argi» zuen Arrasateren aginduetara eman zezakeela bere «onena».
‎...egin zezakeen baina ez zuen egin, ez zuen egin baina egin zukeen, kalteturik nengoelako zerbitzuz kanpo ezarri nindukeen, normal izateko aukera eman zidakeen, emakume baten bizia egiteko aukera eman gizon batekin, bakar batekin, ez milarekin, nire aita izango ez zatekeen gizon batekin eta tximetatik helduko ez nindukeena nik miazkateko erritmoa ez aldatzeko, amak berak ere bizi bat izateko aukera eman ziezaiokeen bere buruari, beste inork okupatzen ez zuen ohean egin maitasuna, eta nork daki, beharbada ni ez nintzatekeen puta izango, nola esan behar du inork ezer seguru, eta gainera ni han ez egonagatik ere aitak ez zukeen ama ukituko, ezta munduko emakume guztiak bat batean hil izan balira ere, eta nire ama bakarrik utziko zukeen gizonen desiren gainean erreinatzen, badakit, zeren toki hura l...
2023
‎" Alabaina, penitentzia gisa, joan gaitezen meza entzutera eta gure Jaunari otoitz egitera, eman diezagun bere manamenduak betetzeko nahia eta modua; eta gero, mana dezala gogoko duena".
‎Irizpide erabakigarria ez da ekonomikoa, ezta beste Administrazio publiko batzuen erabakia ere; udalaren borondatea bera da. Udalerriak adostasuna edo desadostasuna eman diezaioke bere zerbitzuak kudeatzeko modua baldintzatuko duen plan bati. Autonomia gal daiteke; izan ere, udalerria dagokion ‘koordinazio’ teknikaren mende gera daiteke, eta, kasu horretan, egoera irauli besterik ezin izango luke egin, baldintzarik gabeko kudeaketaren benetako kostu txikiagoa justifikatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia