Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 164

2000
‎Irriño hilgarrian ezagutu nion ekialdeko nagusitasun komertzial zein filosofikoa agerian uzteko irrikan zegoela. Erakuspena nire aurpegian egiteko paradarik eman nahi ez, une hartantxe erabaki nuen gure janari moldeak maiteago nituela exotikoak baino. Ez zen, hain segur ere, jarrerarik aproposena xarmatu nahi duzun neskaren aitzinean.
2001
‎Oroitzapenen kutxan Ama, begira oihartzunen soinu atsegina irribarre eta milaka jolasen artean. Egoera hari bukaera eman nahi ez zion itxaropena zoriontasunez beteriko itzal argitsuez elikatua, oroitzapenak indartzean esperantza sendotuz. Gauak kolorez jazten zituen algarak, zuhaitzak, txantxangorriz, urmael tristeak, lumaia zuridun ahatez eta etxe haietako hormak, doinu atseginen oihartzunez.
‎Prem Gopal Nair, arrakasta handia zuen negozio gizon bat, eskolako lau mutikok hil egin zuten Delhin, oporretara joateko dirurik eduki ez eta gurasoek eman nahi ez zietelako.
‎Kultur alorrean zerbait sortzen duen herriak beretzat eta besterentzat sortzen du eta, orobat, besterentzat sortzen ez duenak ez du beretzat ere sortzen. Eta ezinbestean, besteri eman nahi eza dela medio, besteren mirabe eta mendeko bihurtuko da bai sail horretan eta bai bestetan. Hitz garratz bezain sonatuek diotenez," aizkora arbolen errora ezarria da; beraz, fruitu onik egiten ez duen arbola guzia ebakia izango da eta surtara egotzia2".
‎Demagun happy end a eman nahi diogula liburuari, eta Ministroaren bizia salbatu nahi dugula, salbatuko dela erabaki dugula. Orduan, nire aburuz, abisua eman nahi izatea eta ezin ematea baldin bada heroiaren heriotzaren baldintza –Zesarren kasuan bezala, esaterako–, abisua eman nahi ez izatea, itxuraz, baina ematea, benetan, izan behar da heroiaren salbazioarena. Baina, gainera, zure, edo nire, edo gure liburua originala izatea nahi badugu, kasu honetan, eta dena idatzita dagoenez, originaltasun posible bakarra jada idatzita dagoen pasarte batez baliatzea da.
2002
‎Belgradon hiru tigrekume jaio ziren. Amak irainik eman nahi ez. Umeak galduak zituen zakur bati bularrera bota, eta zakurrak hirurei titia ematen zien.
‎Itzuli da, eta hara!, emakumeak atzera eman nahi ez. Emakumea bera ere oso zaletua zegoen txakurarrekin.
‎" Zakurrari jaten eman nahi ez dionak, harrapatuko du aitzakiaren bat".
‎ausentziari eman nahi ez genizkion
2003
‎Edozein manipulaziok elikagaietako materia organikoa ukitzea eskatzen du. Eskularruek soilik prebeni dezakete materia organiko horrek, bakterioen «janariak», ugaritzeko behar diren mantenugaiak ematea nahi ez den helburua betetzea. Era berean, hori da kutsadura eskuetara eta hortik beste elikagai batzuetara zabal ez dadin mekanismo eraginkor bakarra.
‎Lorontziak apaintzeko teknikak eta diseinuak Pinturarekin lor daitezkeen formak eta diseinuak kontaezinak dira, noski. Batzuk oso sinpleak dira, bereziak lan horretan denbora gehiegi eman nahi ez dutenentzat edo horrelako eskulanetarako gaitasun handirik ez dutenentzat. Adibidez, kolore bereko lorontzi osoa margotu eta beste ontzi batzuen ondoan jarri, modu berean baina tonu desberdinekin apainduta.
‎Ezin dut hain erraz eman, ez lukete sinetsiko. Eman nahi ez banu bezala egiten dut, damutu egin banintz bezala.
2004
‎Ikusten den bezala, hiru polo nagusi lidergoa eskuratu nahian eta eszenategi politikoa baldintzatu nahian. Baina bakar batek dauka, Ibarretxek alegia, beste biak oraingoz eman nahi ez dituzten urratsak emanarazteko ahalmena. Elkarrizketa, distentsioa eta herri borondatearen errespetua dira giltzarri nagusiak gure gatazka konpontzeko, eta bai ezker abertzaleak, baita sozialistek ere, jakin behar dute Jaurlaritza babesten duten alderdiek ez dutela bere egitasmoaren ibilbidea aldatuko baldin eta hiru elementu horietan sakontzen ez baldin badute.
‎Hasiera hasieratik erantzuna emateari uko egin zioten ikastegi gehienek astirik eza argudiatu zuten arren, beste batzuek inolako interesik ez zutela edo horrelako informazioa ematerik nahi ez zutela aitortu zuten.
‎Jarraibiderik izan ezean edo ahalorde emaileak emandakoak nahiko ez badira, gaiaren izaeraren arabera beharrezkoa dena egingo du prokuradoreak.
‎hizkuntza nagusia izatetik, hori baitzen gure gurasoen mintzaira mota, bigarren mailako mintzaira kamutsa izatera igaro da euskaldunen aho ezpainetan. Horregatik, galera honen berri eman nahi ez duen ispiluan hobe dugu ez begiratu, erdi egiak esanez zinezko egoera lakaripean gordetzen digulako delako ideologia horrek. Balegoke, horretaz gainera, gaur bertan euskara galtzen ari den hiztunen gainean zer esan franko.168
‎Etxean hura kontatu ez kontatu egon nintzen, baina azkenean ez nien ezer esan, amona Sinforosari minik eman nahi ez niolako, nik uste.
‎(...) Besterentzat sortzen ez duenak ez du beretzat ere sortzen. Eta ezinbestean, besteri eman nahi eza dela medio, besteren mirabe eta mendeko bihurtzen da.6
2005
‎Eskubide bat da ala ez da. Euskaldunok esaten dugu, eskubide bat da, eskatu egiten dugulako; espainolek esaten dute, ez da eskubide bat, eman nahi ez dutelako; eta oso ondo ikusten da hor. Estatuaren ikuspegitik, noiz hasten da eskubide bat, eskubide bat izaten.
‎Koronelak begitartea uzkurtu du, serio. Emakumeak, ordea, garrantzi handiegirik eman nahi ez balio bezala, adatsa sorbaldara itzularazteko keinua egin du berriro, begiak gizon sartu berriarengandik bere aurrean dauden paperetara bideratzeko.
‎Ametsek garrantzirik eman nahi ez balio legez begiratu dio, eskutik helduta zutiaraziz.
‎Don Serapio oso apez berezia izan zen, sermoi sutsuak egiten zituen aldian behin arrantzaleei soldata duina eman nahi ez zieten armadoreen aurka, gero, lapur haiek bazkaritara gomitatzen zutenean, eta zalea zen, bekatu larri hura laguntza ekonomiko politen truke barkatu ahal izateko. Zerga haiei esker dantza musika euskara ikastaroak antolatu zituen, gazte langile katolikoen batzordea sortu zuen, mendizale taldea bildu zuen, gobernadoreak debekatu zion aldizkari bat abiatu zuen, abesbatza zuzendu zuen, zinema aretoa zabaldu zuen, eta festa estropada mendiko irteera karroza erakuste ontzi berrien itsasoratze, herriko gertatu nagusi guztiak filmatu zituen kordea emanda zebilen 16 mm-ko Boilieu kamerarekin, ni ere filmatu ninduen 1960ko haurren danborradan, hantxe ageri naiz, auskalo zergatik, kopetilun.
‎Ez da izugarri zaila asmatzea halere nolako solasak ibiliko zituzten itsasketa hartan," Frantsesek helikopteroak zauzkatek, gu non gabiltzan jakiteko bakarrik behar ote ditiztek?" eginen zuen marmar Atanasiok, baxurako arrantzan aritzen zen hura tarteka," Eskapadaren bat egin nahiko zitean eta haizeak eraman ditik, noroeste gogorrak jo zian bart", eta berehala Tomen aitak" Ez hain gogorra, eta orain bare zagok. ...me horiek ez!", eta arrazoi sendoagorik behar ez bazuen ere" Txalupa kalafateatu berria zegoan, ez duk posible hondoratzea itsaso honetan!", baina egoskorra Atanasio" Egarriak hil behar ditek bero honekin!", eta berehala" Isil hadi, Atanasio, neure onetik ateratzen nauk!", baina Atanasiok ez zeukan haurrik, laster minduko zuen ostera, ohartu ezin, semea galdutzat eman nahi ez zuen aita.
2006
‎Epaiketak aurrera egingo du, berebat, auzipetuak edo auzipetuek erantzuna eman nahi ez dietenean presidenteak egindako galderei.
‎Erromesen bidera ateratzen dira bi edo hiru astamakilarekin, zuzengabeko zergak indarrez kenduz. Eta ibiltariren batek, eskatzen dizkioten moduan eman nahi ez badizkie txanponak, astamakilez astintzen dute eta daukan guztia kentzen diote, mehatxatuz eta barruko galtzetaraino arakatuz. Izugarriak dira eurak eta izugarri, landugabe eta basatia bizi diren lurra; hauen begitartearen eta euren mintzaira basatiaren izugarritasunak ikaratu egiten ditu ikusten dituztenen bihotzak.
‎Oro har, PLOk ez dio ezer gai horren gainean. Egia da iragarleari komeni zaiola agentziak bere jarduera nagusiaz, edukiaz eta helburuez jakin dezala, kontuan harturik publizitate agentzia bezeroaren jarduera nagusiaren menpe dagoela; baina bezeroari ezin zaio eskatu eman nahi ez duen informazioa eskuragarri uzteko. Izan ere, jakinik agentziak publizitate emaitza soilik hartzen duela bere gain eta beraz ez dela etekin ekonomikoaren erantzulea, agentziak bere obligazioa betetzen du iragarleak eskaintzen dion informazioari bere trebetasuna eta teknika ardura profesionalarekin aplikatuz.
‎Programa edo web gune bereziak erabiltzen ez badira, bi guneetara zuzenean sartzea ezinezkoa da orain, kontsultatutako iturriek nabarmendu zutenez. Txinako Informazio Ministerioak Blogspot eta Wikipediaren blokeoari buruzko arrazoiak eman nahi ez dituen arren, badirudi bi edukietan Pekinentzako gai “kritikoei” (giza eskubideak, Tibet, Taiwan, etab.) buruzko gaiak daudela. Ministerio horrek erantzun gisa ziurtatu zituen Interneteko enpresek “txinatar legeak errespetatu behar dituzten” blokeoak.
‎Jamesonek ohi baino gogotsuago hitz egin zuen, José, Mexico txarteltxoa paparrean zeraman lagunari desplazerik eman nahi ez eta.
2007
‎Lehen hegaldia atzeratzearren bigarrena galduta, konpainiak indemnizaziorik eman nahi ez
‎Era berean, AAMk auzian jarri zu Figueroa jasotzen ari den tratamendua," itxura guztien arabera espetxeko medikuek ez dakitelako oso ondo berarekin zer egin: ez dute irizpide finkorik eta batetik bestera erabiltzen ari dira, gobernuaren erabaki politikoaren ondorioz hartu beharreko neurria hartu nahi gabe, hau da, espetxean horrela egon ezin dela eta kaleratzeko agindua eman nahi ez dutela".
‎– Escúcheme –ahalegindu zitzaion amore eman nahi ezik.
‎Antzekoa izaten ahal zen Kuba bera ere, eta ez zuen aurkitzen bere izaera azaltzeko irudi egokiagorik; gogoz kontrako kutsu dekadente xarmant hura ederra ere izaten ahal zen. Azken batean, amore eman nahi ez duenaren harrotasunak eta ezinbertzeko baliabideekin moldatu behar duenaren borondateak bihurtzen zuten duin eta zilegi.
2008
‎Ez. Baina jendeak beste zerbait pentsa dezan, ez dut eman nahi ez dudan irudia. Ez dut denetan jator eta sinpatika agertu nahi.
‎KANDIDO: Ulertzen diat ni ez onartzea, beren bizitzetan leku bat eman nahi ez izatea. Baina nik beren parte izan nahi diat!
‎Kezkatuta daude Donostiako hoteletako arduradunak. Gipuzkoako hiriburuko jaiak hastear zeudela, hotelak bete gabe zeuden eta aspaldiko betetze maila kaskarrenak zeuzkaten, gehienek datu zehatzak eman nahi ez badituzte ere.
2009
‎Lloydsek, berriz, aseguru diruen bermatzaile baita, 150.000 dolar, nehori larderia eman nahi ez izan arren.
‎Mira zuen, ordea, eta droga erosi behar. Amak dirurik eman nahi ez. Semeak ito.
‎–Kontuz hitz horiek, Teofilo Maria, anai arrebei etsenplu txarra eman nahi ez badiezu?! Eta zuek, ez barrerik egin!
‎Nork nori bidea emanen lotu ziren nire lekaioak orgazainarekin eta orga lagunarekin. Inork amore eman nahi ez, berotu zen eztabaida. Aserik, ni ere abiatu nintzen kalapitan:
‎–Ez nizun minik eman nahi ez zuri, ez zure familiakoei, Nafarroako nire erresumara itzultzeko libertatea erdietsi baizik.
‎Ostiral arratsalde arratsean, 2009ko urtarrilaren 2an hil zen Antonio Zavala jesulagun ezaguna, gure lagun eta adiskide mina eta Auspoa sail harrigarriaren hauspoa, arnasa eta bizi emailea berrogeita hamar urte emankor eta handi honetan.Ez beti gustura, gehienetan gure aitormen handirik gabe, iturriaren berririk eman nahi ez duen harrapakari askoren erasopean, baina berari gustatzen zitzaion lana egin du Antoniok joan deneko berrogeita hamar urte pasa honetan. Eta horren poza eraman du, ezbairik gabe.
‎Agintariek 10 egun balioduneko epea dute jaso izana adierazteko, gatazkari ebazpena emateko edo kexa artxibatzeko. Kontsumitzaileak orri horiek eman nahi ez dituen establezimenduren bat aurkitzen badu, edo orri horiek ez baditu ere, jakin behar du ez dagoela babestuta. Idatzizko kexa bat aurkez dezakezu, zure datu pertsonalak, gertatutakoaren deskribapena eta erreklamatzen dena adieraziz, eta horrekin batera, zure asmoan parte hartzen duen edozein proba grafiko.
‎Lourdes Fernandez azokako zuzendariak hedabideen aurrean atzo egindako balantzearen arabera, krisi ekonomikoa ez du nabaritu azokak, salmentak ohiko neurrian mantendu dira ohi baino merkeago saldu dira piezak, baina ohi baino erosle gehiago izan dira, eta bisitariak ere 200.000 inguru izan dira bost egunean, hau da, aurreko urteetan bezalatsu. Hala ere, salmenta datu zehatzik ez zuten aipatu antolatzaileek, galeristek daturik eman nahi ez dutela izaten argudiatuta: Guk eskatzen dizkiegu, baina ez dute beti erantzuten.
‎Egun arrunta dirudi gaurkoak, munduko edozein hiritan?. Hala deskribatu zuen atzo Teheran hiriburua (Iran) izena eman nahi ez zuen iraniar batek. –Poliziaz betetako kamioiak ikusten dira, ordea.
‎Ustez, Athletic da faboritoa hurrengo kanporaketetarako sailkatzeko, baina tentuz ibili du, Young Boysek muturrekoa ematea nahi ez badu. Suitzako taldea, behintzat, ez da kikilduta zelairatuko, ausart eta erasokor jokatzen baitu beti, are gehiago iazko udan Vladimir Petkovic entrenatzaile bosniarra taldera iritsi zenetik.
‎Larriena da gero eta tresna material eta legal gehiago dagoela klima aldaketari aurre egiteko, eta emaitzak justu kontrako bidean doazela. Nobel saridun bat ekarri zuten haien politikari aurpegia garbitzeko, baina datuak tematiak dira, eman nahi ez badituzte ere.
‎–Kontuz hitz horiek, Teofilo Maria, anai arrebei etsenplu txarra eman nahi ez badiezu...! Eta zuek, ez barrerik egin!
‎Zein diren? Ezezagun bat edo beste, eta bidali nien eskariari erantzunik eman nahi ez dioten argitaldari batzuk, egoitza sozial nagusia Euskal Herritik kanpo daukatenak gehienbat, baina bertoko bat edo beste ere bai. ISBNko informazioa bildu ondoren, fitxa bibliografikoak argitaletxe bakoitzari berea bidali diogu zuzenean, konfirmazio eske.
2010
‎Hain zuzen ere, transferentzia garrantzitsuena, Barne eta Justizia saila, poliziarena barne adostu gabe dago. Eta ez Londresek eman nahi ez duelako, baizik eta Ipar Irlandako alderdiak ez direlako ados jartzen.
‎1 Ondo pentsatu publikatu nahi diren datu pertsonalak eta aditzera eman nahi ez direnak.2 Adingabekoek ez dute beraien helbidea edo telefono zenbakia aditzera eman behar.3 Benetako izena erabili ordez, izengoitia erabili.4 Beste pertsona batzuen informazioa edo argazkiak publikatzerakoan arreta berezia jarri.5 Profilean argitaratutako datuen erabilera gehiago zaindu.
‎Lehendakariaren esanetan, ETAk, beste behin ere, nahastu egin nahi gaitu ardura beste batzuk har dezagun, guk eman ditzagun berak eman nahi ez dituen pausoak, baina ez gara amarruan eroriko.
‎Azaroaren 10ean itxi zirenez geroztik jendeak igerileku gosea zuen. Hala jakinarazi digu izenik eman nahi ez zuen gizon batek: " enplegu erregulazioan eman dut negu gehiena eta igerilekua itxita egotea asko sumatu dut".
‎Jakin, banekien Madrilen bazela horrelako zerbait, baina, Legazpiko Udalak jakinarazi didanez, Malagan eta beste nonbait ere hasiak dira. Hileta zibilak, bai, izan dira gutxienez lehen aipatu udaletan; berria, harrera zibilarena da; bitxia eta interesgarria deritzot, bide hori izan baitateke gaur egun seme alabei bataioa eman nahi ez dieten gurasoentzat, eta, halaber, apostasia eskatzen ari direnentzat laikotasunean bizi ahal izateko. Nolabait, talde edo komunitatearen parte diren kontzientzia lortzea litzateke.
‎Etorkizunean zer izango den ez dakigu. Ohar orokor moduan, ez jarri Interneten ezagutzera eman nahi ez duzun ezer.
‎Nola eta zergatik ez zion galdetu. Ahizpak arrazoi horien berri eman nahi ez bazion, berak ez zion mingainetik tirako. Nahikoa konfiantza bazuten bien artean konta zitekeen guztia elkarri esateko.
‎Alisiarentzat ere ezin ulertuzkoa zen bi ezagutu berri haiek Greziako agurerik atseginenari plazer eman nahi ez izatea. Zerk eragozten zien behin bakarrik lasterka egitea, egunero ikusten zituen modu berean, agure bati atsegin ematearren?
‎Gasteizko Radio Vitoria ordea zaharra zen, 1934ko urtean eraikia, eta Eusko Jaurlaritzak erosi egin zion Gasteizko Aurrezki Kutxari 1982an. Horrela, Madrilek eman nahi ez zigun Uhin Ertaineko frekuentzia izango genuen Radio Vitoriari esker. Araban, zenbaiten artean bazen kezka, aspaldiko Irrati hark ez ote zuen bere nortasuna galduko Eusko Irratian sartu ondoren.
‎Izena eman nahi ez duen euskaldun bat, Aljerian soldado, itsas bazterreko hondakin erromatar batzuk bisitatzen. Hark izkiriatua da argazki atzealdean:
‎Oskar zigarro bat pizten ari zen, eta txiskeroak sua eman nahi ez zionez astindu egin zuen, kolpetxo batzuk eman zizkion gero esku ahurraren kontra. Horrek adierazten zuen ez zegoela lur hartzeko tenorean eta berdin ziola, horrenbestez, Txarli gertu ote zebilen.
2011
‎Alegia, IRAk armak utziko zituen berme guztiak baieztatu arte. Espainiako Estatuak Brian Currin eta nazioarteko bitartekariei ez die arnasarik eman nahi, gatazka konpontzeko nazioarteko metodologia bati baietza eman nahi ez diolako. Espainiako agintariek ez diote prozesuari airerik eman nahi, auziari dimentsio politikoa ematen zaiolakoan.
‎...ziruditen mundu handi honetan, Elisak begiratzen zien igerilekuan atzerantz igeri urruntzen zela eta pentsatu zuen agian egunen batean poztu egingo zela, beste denbora batean, bainuetxean topatzen bazituen, beste guztiak baino ezagunago egingo zitzaizkiolako; beraiengatik errudun sentitzea hain erraza litzateke orain, abandonatu nahi zituelako, gezurra esan zielako, zen bezala onartzeko aukerarik eman nahi ez zielako, egiatia izango ez zelako. Ez zekien, berea?
‎Hainbat ekimenen ondoren mamuak agertu ziren. Arduradun ziren alkate eta zinegotziek mamuak jasan behar izan zituzten, Gazte Lokala ematerik nahi ez zutelako. Gero, isitiluak ere izan ziren, eta hainbat gazte zauritu zituzten orduko alkate eta beste zenbaitzuk... Gaztetxearen gaur egungo egoeraz eta etorkizunekoaz ere hitz egin genuen.
‎—Berorrek absoluzioa eman nahi ez badio, izanen da hor nonbait emanen dionik.
2012
‎" Nire gurasoek dibortziatzea erabaki zuten unean elkarrengandik aldendu izan balira, eta etxe ezberdinetan bizitzea lortu izan balute, gaur egun nire aitarekin dudan harremana askoz hobea izango litzateke, ziur", dio bere izena eman nahi ez duen 21 urteko alaba hernaniarrak. Gurasoak bananduta izan arren, etxe berean bizi dira hirurak, duela bi urtetik.
‎Baina Madrilek urteetan nola jokatu duen ikusita berdin Gernikako Estatutua, Ibarretxe Plana, ezker abertzalea edo orain bake prozesuarekin aitzakiaren kiratsa jasan ezina da. Urratsak eman nahi ez direnean beti dago aitzakiaren bat. Su eten garaietan, behin betikoa behar zuela; edo gaitzespena behar dela, edo barkamena, edo ETA desegitea… Urtebete denbora gutxi da bake prozesu bat bideratzeko, ados, baina ez dagozkion keinuak egiteko eta gizartea klabe horretan kokatzeko.
‎Txikituta daude. Agur hau inoiz eman nahiko ez zutena da.
‎Oro har, PLOk ez dio ezer gai horren gainean. Egia da iragarleari komeni zaiola agentziak bere jarduera nagusiaz, edukiaz eta helburuez jakin dezala, kontuan harturik publizitate agentzia bezeroaren jarduera nagusiaren menpe dagoela; baina bezeroari ezin zaio eskatu eman nahi ez duen informazioa eskuragarri uzteko. Izan ere, jakinik agentziak publizitate emaitza soilik hartzen duela bere gain eta beraz ez dela etekin ekonomikoaren erantzulea, agentziak bere obligazioa betetzen du iragarleak eskaintzen dion informazioari bere trebetasuna eta teknika ardura profesionalarekin aplikatuz.
‎Irtenbide egokiagoa da iraupen laburreko alokairuetarako, beren geletako altzariak aldatu beharrik ez baitute. Etxeko gelei ukitu pertsonala eman nahi ez dieten maizter konformistentzat ere aukera ona da. Egokiena da beste etxebizitza bat alokatzeko edo etxebizitza bat erosteko prozesuan egotea.
‎Infekzio mota bakoitzerako sendagai talde egoki bat dago. Tratamenduak huts egingo ez duela ziur egoteko “sendoago” erabili eta eman nahi ez izatea akats bat da; izan ere, medikazioarekiko gero eta erresistenteagoak diren germenak sor ditzake, eta horrek arriskua dakar, ez bakarrik gaixoarentzat, baita osasun publikoarentzat ere. Era berean, medikamentu garesti bat hobea dela pentsatzea ere okerra da:
‎Baina badira ikuspegi pesimistenekin ere amore eman nahi ez dutenak. Haiei esango nieke erantzukizun estrategikoz ari garela eta ezin daitekeela biolentziaren iraupena justifikatu kontzientzia agoniakoaren ondorioa bezala:
2013
‎Espainiako Gobernuak badu pausoak ematea, baina Barne ministroak ez dauka gogo handirik, antza. Barne ministroak pausorik eman nahi ez arren, ETAk eman lezake gehiago. Gobernuaren pausoak itxaron beharrean, Nazioarteko Egiaztapen Taldea deitu lezake armak entregatzeko, esaterako.
‎bazen garaia!). Haserre, ñoñostiar pico del lorotarrek eman nahi ez diotelako. Jakin ere ez horiek bigarrena lehenaren aberrazio hutsa besterik ez dela.
‎Antzera mintzatu da Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea. Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean, PPri eta PSOEri leporatu die ETAren «amaiera ordenatu bat» eman nahi ez izatea. «ETA indarrean zegoenean, su etenak iragartzen zituenean eseri egiten ziren hitz egitera», azaldu du.
‎Datu horiek eman nahi ez dituenak irtenbide erraza du: ez erabili gizarte sareak.
‎“ Esparru juridiko politikoa aldatu egingo dela gauza jakina da”. Hala ere, atsekabetuta hitz egin du" Espainiako alderdi politikoek normalizazio politikoan aurrerapausorik eman nahi ez dutelako". “ Lehen pausoa ematea kostatzen ari zaie, nahiz eta euren jarrera hain monolitikoa ez dela erakusten duten hainbat adibide egon”, gaineratu du.
‎Kontseiluak halaber balio lezake nork bere barnea azalarazteko gogoa pizten denean: apetari amorerik eman nahi ez badiozu, ahoa lotu, mihia estekatu, zelaira nahi duen zaldia bezala. Hobe hori guztia atzo pentsatu balu.
‎–Zure bitxiak nahi ditu. Deusen truke ere inori eman nahi ez dizkiozun horiek.
‎LEIRE: Pixa ematea nahi ez baduk?
‎Bitartean Xabi ospitalean zegoen, oraindik hari mehe batek bizirik kontzen ziola. Amore eman nahi ez. Tiro bat ez aski iruditu pistoleroari, bi disparatu zizkion gerrialdean.
‎Eta ulertuko dut laguntza gehiago eman nahi ez baduzu.
2014
‎Zuhurtzia da, ordea, korporazioko enpresa guztien leitmotiva, argi baitago Mondragonek ordezkatzen duen elkartasun eta batasun ereduak «segurtasun handia» eta nortasun propioa ematen duela, tarteka emaitza kontuetan zamak ere ekar ditzakeen arren. Izena eman nahi ez duen taldeko goi agintari ohi batek Europako Batasunean estatuen artean gertatzen denarekin alderatzen du Mondragonen egoera. «Batzuk eroso daude, motor handiak, eta beste batzuk ez; baina denek dute elkarren beharra, baita Alemaniak Frantzia, Italia eta Espainiarena ere.
‎Eta ez nuen jakin zergatik ez zidaten gehiago esne opilik eman: Ainhoa azterketak suspenditzen hasi zelako, edota okinak, jada, esne opil gehiago doan eman nahi ez zielako.
‎Denbora guzti honetan, aurrez salatu izan ditugun hainbat jazarpen bizi izan dugu: legeak dioenari muzin egin eta egoera ekonomikoaren transparentzia eza; heuren hitza sinetsi besterik ez zen egoera batean, soldata beherakadak eta 200 orduko lanaldi igoera ilegala ere aplikatuarazi nahi izatea; eseri eta negoziaketa erreal bat eman nahi ez izatea; batzarrak biziatuz langileon zatiketa bilatzea; langileon artean lanpostua galtzearen beldurra zabaltzea eta langileok indibidualki zuzendaritzaren alde jartzeko presionatuz eta mehatxatuz; zuzendaritzak berea lortzeko bidean, lanik ez zegoela argudiatuz bertako langileak Lana Erregulatzeko Txostenean (LET) ginela, lanaren deslokalizazioa Palentziako lantegira; lanik ez zegoela et... Esan beharrik ez dago, horiek gaian kokatzeko adibide soil batzuk besterik ez direla.
2015
‎Jendaurrean abiazio zibilari bezainbesteko garrantzi eman nahi ez dion arren, Txinako Gobernuarentzat hura bezain inportantea da gerra hegazkin ikusezin bat egiteko proiektua. Oraintsu arte zurrumurru bat besterik ez zenak, han eta hemen ateratako argazki txar batzuk baizik ez zeuden?, Shenyang J hegazkinak, Zhuhaiko aire azokan egin zuen lehen agerraldi ofiziala, iragan azaroan.Txinako armadaren modernizazioaren gakoetako bat da hegazkin hori, baina AEBen eta Errusiaren hegazkinekin zuzen zuzenean lehiatu nahi du Txinatik kanpo ere.
‎Gehienak erdiko klasekoak edo goikoak dira; enpresari txikiak eta hezkuntza on samarra dutenak. Beraz, gehiago da sentitutako bazterketa bat, edo zerbait galtzeko eta eman nahi ez izateko beldurra. Benetan baztertuta daudenak, hain justu, arbuiatzen dituztenak dira.Amadeu Antonio fundazioaren arabera, iaz 153 eraso baino gehiago egin zituzten etorkinen babes etxeen aurka.
‎Hau egia da. Bosgarrena, alferrik lan egingo dugulako; izan ere, ur hau aurrekoa bezala ubideen bitartez ekarri behar ez denez gero, iturburuak urik eman nahi ez badu, gutxi balioko digu nekatzeak. Esan nahi dudana da, meditazioari ekin eta burua hausten jardun eta malkoak isuri arren, ur hau ez datorrela hortik.
‎Karmeldarren Ordenakoa. Izenik eman nahi ez duela jarraitzen du. Ziur asko Valentziako Gizakundeko monasterioa zen, oso itxia omen zena.
‎Izan ere, hemengooknekez ulertzen dugula uste dut non den poz hau, beti dagoelako ezbaiko zerbait. Hemen guztia da baietza une hartan; ezetza gero dator, amaitu dela ikustean eta ezin duela berriro lortu eta nola lortu ez jakitean; izan ere, penitentziaz eta otoitz eginez eta beste gauzak eginez zati zati eginda ere, Jaunak eman nahi ez badu, gutxi aprobetxatzen da. Jainkoak nahi du bere handitasunagatik, arima honek uler dezala Haren Maiestatea beragandik hurbil dela eta honezkero ez duela mezulariak bidali beharrik, Berarekin hitz egin baizik, eta ez oihuka, honezkero hain hurbil izanik, ezpainak mugitzeaz soilik ulertzen baitio.
‎Gotzainari, geroago esan zidanez? zentzugabekeria handia iruditu zitzaion, une hartan aditzera eman ez bazidan ere eta eragozpenik jarri nahi ez bazidan ere, oso maite ninduelako eta nahigaberik eman nahi ez zidalako. Neure adiskideek hainbat gauza esan zizkidaten, baina nik ez nien jaramon handirik egiten; izan ere, haiek duda mudakotzat zutena niri erraza iruditzen zitzaidan eta ezin nuen buruan sartu ez zela ongi burutuko.
‎9 Bera ikuskari honekin izu ikaraz geraturik, bere senarrari esan zion, Jainkoak seme alabarik eman nahi ez zuenez gero, mojen monasterio bat egin zezatela. Senarrak, hain ona zenez gero eta emaztea hain maite zuena, pozik hartu zuen eta non egingo zuten tratatzen hasi ziren.
‎11 Inori ere agindurik eman nahi ez izateko eran geratu zen, baina bere aitaren etxean ardura zuenez gero, andreei aginduak eman zizkiela konturatzen zen, ezin baitzuen gutxiago egin; horrela, haiek noiz lokartuko zain egoten zen oinetan muin egiteko, nekagarri baitzitzaion haiek bera baino hobeak izanik, beraren zerbitzuan aritzea. Egunez bere gurasoekin okupaturik egoten zenez gero, gau osoa ematen zuen otoitzean; hain lo gutxi egiten zuen, non ezinezkoa baitzirudien hala irautea, naturaz gaindikoa ez balitz.
‎Nik idatzi nion ez nuela halakorik nahi, bildutasunezko pertsonen etxeetan ohikoa zela hori, eta halako itxura ez agertzearren, gurutze bat jartzen ere ez nintzela ausartu, eta hau egia da. Erakusten zuen borondate on eta guzti ere, baimena eman nahi ez zuela jarraitzen zuen.
‎Ezereza den gauza bat eman, eta gainera eutsi eta tati eginez haren lepotik barre egitea? ...tea erabaki dugun pixkatxo hau, tarte hura eman nahi diogunez gero, eman diezaiogun pentsamendua aske dela eta beste gauza batzuetatik hustuta, eta, horregatik etor daitezen neke, eragozpen eta lehortasunak gorabehera, ordu hura sekula berriro geuretzat ez hartzeko oso osoko erabakiaz; neurea ez dudan gauzatzat izan dezadala ordu hura eta pentsa dezadala eskatu egin diezadaketela justiziaz, guztiz ematerik nahi ez banu.
‎Ezereza den gauza bat eman, eta gainera eutsi eta tati eginez haren lepotik barre egitea? ...tea erabaki dugun pixkatxo hau, tarte hura eman nahi diogunez gero, eman diezaiogun pentsamendua aske dela eta beste gauza batzuetatik hustuta, eta, horregatik etor daitezen neke, eragozpen eta lehortasunak gorabehera, ordu hura sekula berriro geuretzat ez hartzeko oso osoko erabakiaz; neurea ez dudan gauzatzat izan dezadala ordu hura eta pentsa dezadala eskatu egin diezadaketela justiziaz, guztiz ematerik nahi ez banu.
‎Gotzainari, geroago esan zidanez? zentzugabekeria handia iruditu zitzaion, une hartan aditzera eman ez bazidan ere eta eragozpenik jarri nahi ez bazidan ere, oso maite ninduelako eta nahigaberik eman nahi ez zidalako. Neure adiskideek hainbat gauza esan zizkidaten, baina nik ez nien jaramon handirik egiten; izan ere, haiek duda mudakotzat zutena niri erraza iruditzen zitzaidan eta ezin nuen buruan sartu ez zela ongi burutuko.
‎Baina geure buruarekin eta eskertuko ez digunarekin ematen dugun denbora guztitik Hari ematea erabaki dugun pixkatxo hau, tarte hura eman nahi diogunez gero, eman diezaiogun pentsamendua aske dela eta beste gauza batzuetatik hustuta, eta, horregatik etor daitezen neke, eragozpen eta lehortasunak gorabehera, ordu hura sekula berriro geuretzat ez hartzeko oso osoko erabakiaz: neurea ez dudan gauzatzat izan dezadala ordu hura eta pentsa dezadala egin diezadaketela justiziaz, guztiz ematerik nahi ez banu. (?) Guztiz diot, bidezko zeregin batzuengatik edota era bateko edo besteko ondoezagatik egun batean edo batzuetan uztea ez baita ulertu behar besterik gabe emandakoa berriro hartzea denik.
‎Ohi bezala. Huraxe Honorio, esku erraldoi haiek agur esateko erabiltzen ez zituen gizona; bere izena eman nahi ez zidan osaba. Gerora aldi pare bat ikusiko nuen; ordurako ez zen garai bateko gizona.
‎Azokan ziharduten langileek atsedenaldia egiten zuten noizbehinka, kopa bat calvados gehiago edanez euren burua saritzearren. Sartzerakoan, artean gau festa amaitutzat eman nahi ez zutelako boite ren batetik zetozen parrandazale eta gautxoriekin aurkitzen ziren. Barra luzean bermaturik, gauak aurrera egitearekin batera bakarti geratutako mozkor solteek azken tragoaren adiskidantza nahi zuten.
‎—Hik egik irri tatagua ren gainean! erran, eta neurerantz abiatu nintzen, ardura bezala, kexu nintzelako Ñuñoren aldera, bada, nik amuak falta nituen eta berak eman nahi ez, bazeuzkala nik jakinagatik.
2016
‎Mirentxin Aurrekoetxeak preso zuen senarra, Algecirasko espetxean; ez zuen bisitan joateko modurik. Egoeraz jabeturik, Aurrekoetxea eta haren bi alabak Algecirasko espetxera eramateko prest azaldu zen izenik eman nahi ez duen boluntarioa; oraindik ere Mirentxineko gidaria da. " Beren laguntza jaso izan ez bagenu, bisita gutxi jasoko zukeen nire aitak", dio Mirentxin Aurrekoetxearen alaba Araide Legarreta Etxebarriak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia