2000
|
|
XIV. mendearen hasieran Nafarroa ongi populaturik zegoen, baina erabateko aldaketa mende horren erdi aldean heldu zen, eguraldiaren laguntzaz ere bai (paleoklimatologia aztergai). Gosea sortu eta izurriteak etengabe eman ziren,
|
bata
bertzearen gibeletik. Eta garai hartan ez zegoen ihes egiterik.
|
|
Etxekoak ere hor daude, Iñaki seme bakarraren inguruan, ordu heietan hemen gaindi aurkitzen ziren hiru belaunaldiak orotarat: aitatxi ta amatxi xaharrak,
|
bat
bertzearen ondotik denbora laburrez itzaliko direnak, gero Matin, aita, eta Maite, Iñakiren ama. Semea aski herabea da berenaz, nahiz frango azkarra den adineko.
|
|
Eta, halarik ere, oroitzen dut ezen ene bizitzako lehen urte haietan gogotsu baino gogotsuago egoiten nintzela aitaren aiduru, hura bidaia haietarik noiz itzuliko, zeren eta beti ekarriko baitzigun Mattini eta bioi, present gisa, jostailu bana edo bertze edozein objektu, biak berdinak gehienetan, baina neurri edo material diferentekoak: zurezko zaldi bi, aitzin gibeletarat balantzaka ibiltzen zirenak,
|
bata
bertzea baino handiagoa; kanoi tipi bi, bata zurezkoa, bertzea brontzezkoa; berunezko bi soldadutxo, kolore biziz pintatuak, bata sarjentua, bertzea jenerala...
|
|
Eta aitak, irria ezpainetan, bi fardeltxo erakutsi, eta geldi eta baratx ekiten zion lokarri korapiloen laxatzeari,
|
bata
bertzearen ondotik.
|
|
—Eta orain, Joanes, zin egin behar diagu, gurutzefikatuaren aitzinean, eskua elkarri emanik eta odolak nahasturik, ezen ez dugula
|
batak
bertzea salatuko, ezta bertze nehor ere, ez lagun ez etsai, bizitza osoan, erlijione kontuagatik edo mendeku hutsagatik, nola nahiko bailuke Inkisizioneak.
|
|
—Zin egiten dizugu, Jauna, zure izenean eta Zientziaren Elizarenean, ezen ez dugula
|
batak
bertzea salatuko, ezta bertze nehor ere, ez lagun ez etsai, bizitza osoan, ez erlijione kontuagatik ez mendeku hutsagatik.
|
|
Den borak ere bere bihotza dik!" Eta nik, begiak hertsi, gogoa hots jarraiki haien konpasean kulunkatu, eta iduritu zitzaidan ezen denboraren bihotzean sartu nintzela. Gero, ordea, bat batean, haginetako min handi bat sentitu nuen, zeren eta baitakizu nolakoak izaiten diren usu ametsak, iduri
|
bati
bertze bat darraiola, nehongo loturarik gabe. Eta erlojuak diiin daaan, diiin daaan egiten segitzen zuen... baina beren laburrean zein luze egin zitzaizkidan dindan haiek!, harik eta amets hartarik haginetako minik gabe itzarri nintzen arte, bat batean orduan ere.
|
|
Eta hala jakin ahal izan nuen amets hartan, bizitzan behin baino gehiagotan sentitu izan dudana: alegia, denborak bere bihotza duen bezala, neure bihotzak ere bere denbora duela, eta ez duela denbora
|
batek
bertzearekin zerikusirik, zeren denbora bat baitzen makinarena, monotonoa eta beti berdina, eta bertzea odolarena, zentzuei eta sentimenduei lotua, eta barrendik bizi gaituena. Eta lehenak bere sekeretua gal bazezakeen ere, bertzeak ez, nehoiz ere ez, zeren gizonaren bihotza beti izan ohi baita sekeretu bat, zeinak bere baitan bertze sekeretu bat gordetzen duen, bertze bat eta bertze bat.
|
|
—Arrazoin zuen, bai, Koheletek, erran zuenean ezen osasuntsu dela gorputz arimentzat arnoa neurriz edatea —eta, autore
|
batek
bertze autore batenganat zinderamatzala, erantsi zenuen—: Eta arrazoin zuen, halaber, Senekak, noiz eta neurria eta neurrizko plazerrak kontseilatzen baitzituen.
|
|
Baina sendotasun hori fede itsu batetik edo pentsuaren sendotasunetik baizik ezin etor daiteke. Fede itsuak, ordea, itsutzen gaitu eta bertzeen salatzerat eta haien ezabatzerat eramaiten gaitu... eta pentsu
|
bategatik
bertzeen ezabatzea da, hain zuzen ere, ene pentsuak ezin onar dezakeena. Halarik ere, aitortzen dut ezen neke eta gaitz dela, pentsuaren bidetik, mundu sendo baten lantzea; izan ere, pentsua arrazoinaren esparrua da, bai, baina ezin ahantz daiteke ezen arrazoinak zalantza duela bere egunorozko ogi... halako tailuz, non segur dagoenean ere ez baitago segur, zeren arrazoinak, zalantza bat itzali orduko, pizten baitu bertze bat... pizten ditu bi, edo piz ditzake anitz, zalantzen katea infinituraino luzatuz.
|
|
Zin zinez zuen... eta zin zinez du gure bizitza honek zimendu flako eta eria, zeren eta egun batean Olinpo mendirat igan, eta hurrengoan Olinpo mendia bera bilaka baitaiteke gure hezurren tonba eta hilobi, deus ere ez... Eta, orduan, neure deusezaren kontzientziak estutu eta larritu ninduen, harik eta bertze egun
|
batean
bertze hura gertatu zen arte, zeina emanen baitizut aditzerat orain berean.
|
|
Akabatu dik! —erran zion morroi
|
batek
bertze bati, eta biak jauregi atarirat joan ziren, eta ni haiekin batean, aita noiz itzuliko...
|
|
Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! Baina bertze interpretazino honetan balegoke alderik, zeren nik ez bainuke gizona munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati
|
batek
bertzeak irensten baititu, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan itsuturik, hartzen baititu ondoren armak bertzeen hiltzeko, nola gertatu izan baita Europako lurrak urte luzeetan hondatu eta esteialdu izan dituzten gerla erlijionezkoetan.... Eta ez ote duzu uste, halaber, ezen, zenbatenaz zabaltzenago dugun bihotza eta adimendua, hainbatenaz gehiago uler dezakegula ezen hainbat partez eginik gaudela... eta parte batean garela ardi, bertze parte batean otso, eta gizon bakoitza bere ardiak bizi duela, nola otsoak ere bizi duen?
|
|
Ez al zuen berak ere merezi, merituen arabera ordain ziezaioten, bertze ostiko batekin, lehengusua hain itsuski eta krudelki tratatzeagatik? Eta, nola galdera
|
batek
bertze bat dakarren, hala, bertze anitz galdera egin ditzaket. Zer meritu du aberats jaiotzeak, noble edo aitonen seme?
|
|
—Hor dagoen zer hori ene izaitearen puska bat da, eta ez nago ene puska
|
bat
bertzeen eskuetan uzteko prest, bizirik nagoen artean: hilez gero, bai, ene puska guztiak sar ditzakezue kakontzian eta nahi duzuen tokirat egotz...
|
|
Ordea, adarretik adarrerat nabilkizu orain ere, eta ea betetzen dudan behingoz arestian eman dizudan hitza, bidaiari lotzekoa, aintzakotzat hartuz, lehenik eta behin, untziaren jaun eta jabea —Alessandro de Novara—, zeina baikenuen, aldi berean, kapitain eta bidaiburu, eta zeina baitzen genoarra sortzez, nahiz eta egun batean Veneziarat ezkondu eta han bizi izan zen handik aitzina. Baina" han bizi izan zelakoa" erraiteko modu
|
bat
bertzerik ez da, zeren Venezian hilabete inguru emaiten baitzuen urte osoan —egokitzen zitzaionean, itsasoaren eta negozioen arauaz—, eta gainerako hamaika hilabeteak Mediterraneo itsasoan barrena, handik Holandaraino eta Ingalaterraraino, Gibraltarko itsasartetik iragan eta Iberiar Penintsula inguratu ondoren. Bere ibilaldi edo itsasaldi haietan, zetak, oihalak, alfonbrak eta alkatifak kargatzen ohi zituen Turkian, gero Espainian, Frantzian, Holandan edo Ingalaterran deskargatzeko; eta Herri hauetan, berriz, bertze produktu batzuk untziratzen zituen —hauek artileari edo burdinaren eta altzairuaren industriari lotuak, eta haiek Ekialdeko Indietarik ekarriak— bertze portu batzuetan husteko.
|
|
" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. Eta abuztuaren lehen eguna iritsi zen eta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun
|
bat
bertze egun bati jarraitu zitzaion, eta saindu bat bertze saindu bati, baina alferrik... harik eta abuztuaren 11n, santa Klararen egunean doi, euria egiten hasi zen arte. Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
|
|
" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. ...ta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun bat bertze egun bati jarraitu zitzaion, eta saindu
|
bat
bertze saindu bati, baina alferrik... harik eta abuztuaren 11n, santa Klararen egunean doi, euria egiten hasi zen arte. Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
|
|
Aitona Nikolas ez zebilen, ez, oker, don Frantziskori buruzko iritzian, zeren eta halakoa baitzen gure herriko apeza, ez predikuetan soilik, baina guri emaiten zizkigun eskoletan ere. Anitzetan gauza
|
bat
bertze batekin nahasten zuen, baina erdiesten ere zuen azkenean, gehienetan bai bederen, bidean sortzen zitzaizkion gaiztasunen eta zailtasunen xitzea eta garaitzea. Eta, ezin zuenean, erran komun batekin, edo bururat zetorkion lehen hitzekin jalgitzen zen, airos baino airosago.
|
|
Bi kandelaren garrek argitzen zuten borda barrena, eta Maddalen eta osaba Joanikot lasto gainean jarririk zeuden,
|
bata
bertzearen alboan. Eta egin zuen osabak iduri bat airean bere hatzaz, eta Maddalenek erran zuen:
|
|
Eta, ai, nola igartzen nuen, bertzalde, ezen Elbiraganako amorioak anaiaganako herra eta aiherra areagotzen zidala, baita anaiaganako herrak Elbiraganako amorioa ere...! Zeren halakoak baitira, zinez, sentimenduak, elkarren aurkakoak, bai, baina elkarren beharra dutenak,
|
batak
bertzea baitu bazka eta alhapide.
|
|
San Jenarok napolitarrak izurritik libratu zituela...? Eta izurriak aitzinetik eraman zituen bertze gaixo haiek guztiek zer erranen lukete...?" Eta iritsi ginen gelarat, eta orduan ere, arrazoin
|
bati
bertze bat zerraiola, erran zidan: " Ba al dakik zer eginen nukeen nik, san Jenaro banintz eta napolitarrek katedraleko altxorrean gordetzen duten sainduaren buruan sarturik banengo...?
|
|
Eta ez osabaren zurrungengatik! Izan ere, hain izan zen betea bezperako eguna, eta hain iduriz eta gertakiz asea —katedraleko meza, Pisako karriketan barrena ikusi hainbat eszena koloretsu, osabaren fosila, Maurice Ducreuxekin izan genuen solas aberatsa... —, non haiek guztiak,
|
bata
bertzearen ondotik... harik eta iduri haien artean bat gailendu zitzaidan arte: Laura... eta Lauraren behakoa.
|
|
Eta hala ibili nintzen eternitate hartan, eguna joan eta eguna etorri, Elbiraren musu hura burutik kendu ezinik! Eta begiak hersten nituen, eta puntu bero eta heze hura errotzen zitzaidan bekokiaren erdian, eta hatsarrean puntu
|
bat
bertzerik ez zena handituz eta handituz joaiten zitzaidan, harik eta buru osoa hartzen zidan arte, gorputz osoa, mundu osoa... Eta begiak irekitzen nituen, eta oro zen amorio eta maitasun ene inguruan, oro udaberri!
|
|
Baina denbora
|
bati
bertze bat darraio: orain argirako bidean gaude, eta orain ilunerakoan...
|
|
Eta, arrazoin
|
bati
bertze bat darraiola, zergatik arbuiatu behar ditugu eta gutiagotzat hartu Urbiaindik ez hain urrun ditugun agotak, edo juduak eta mahometarrak... edo zientzilariak?
|
|
halarik ere, hain gogara nengoen neure estatu hartan eta neure alfertasunean —zeren ene alfertasun hura ez baitzen gauza gaixtoa, perilosa eta nork bereganik egoztekoa, baina guztiz kontrakoa—, non deliberatu bainuen ezen merezi zuela bertze egun baten igurikitzea, biharamuneko eguzkiaren zain; ez, ordea, antsiak harturik, baina ez antsiak eta nagiak, denboraz ohartu ere gabe, denboraren jabe.... Eta heldu zen biharamuna, eta biharamun hark bertze biharamun baterat eraman ninduen, eta eguzki
|
batek
bertze eguzki baterat...
|
|
Non dago gure nitasuna, eta non gure osotasuna, lotarat goazenean eta ametsetan hasten garenean, konparazione, eta gure arimak arima herratu baten antz handiagoa hartzen duenean, halako moldez, non hegaldatzen baita handik honat eta hemendik harat, espaziorik sinestezinenetan barrena, borondate orotarik kanpoan balego bezala, kaosaren indarren menerat? Non dago, bai, gure nitasuna eta gure osotasuna, gure bizitzako loaldi eta ametsaldi orotan, zeinak baitira,
|
bataz
bertze, gure bizitzaren herena. Baina zer erran dezakegu bertze bi herenez...?
|
|
Zeren eta halakoa baita libertatea: gose bat da eta egarri bat da, lur
|
batetik
bertze baterat garamatzana eta nekez ase dezakeguna, eskura dezakegun liberta tea libertatearen parte bat baizik ez denez gero... eta libertatea nehoiz konkistatzen ez den lurra denez gero, Piarres Oihartzabal kapitainak erraiten zidan moldean.
|
|
Zeren ene bihotza ez baita lehengoa, eta ez dabilkit gaztetan bezala, noiz eta eskatzen niòn guztia emaiten baitzidan, kolpe
|
bat
bertze bati zerraiola, neurri, justu eta doi. Ez, oinazerik ere ez dut, baina galdu zuen ene bihotzak neurria, galdu zuen konpasa, eta hala dirudi orain aitzina egin nahi duen eta aitzina egiten duen oinezkoa, baina etengabe ere behaztopa egiten duena.
|
|
Eta pentsatu eta deliberatu nuen ezen ez zegoela pertsona egokiagorik, suma honen administratzeko, aita Bartolome bera baino, zeina baitzen aldi hartan Iruñako ospizioko kaperau... eta zeina, ondorez, urtean bizpahiru aldiz etortzen hasi baitzen jauregirat, suma haren jasotzerat, eta ene aitorraren entzuterat, bide batez. Eta hala joan zitzaizkigun urte batzuk bakean, harik eta bertze urte
|
batean
bertze izurrite baten haize bortitzak inarrosi gintuen arte.
|
|
Jaun Esteban Etxegoienek, bai, etxegoiendarren leinuko ardi beltzak! Eta harekin
|
batean
bertze gutun bat zegoen, mezu edo manu bat zekarrena, jaun Eusebio Etxegoienena, Estebanen anaietarik batena, alegia! Eta biak larru honetan zetozen, kanabera puska baten barrenean bilduak eta biribilduak.
|
|
—Hala, bada, misione hartan erdietsi nian lehen hari muturra, eta hari hartarik tiraka laxatu nian lehen korapiloa... Eta, geroztik, hala ibili nauk, hari
|
batek
bertze hari baterat ninderamala eta korapilo batek bertze baterat, harik eta korapilo guztien laxatzea erdietsi dudan arte... ez trabailu eta izerdi gutirekin, zeren zazpi aldiz gutienez amore emaitekotan izan bainaiz, baina, gibelat egiteko puntuan eta tenorean izan naizen bakoitzean, beti ediren diat aztarna berriren bat, bidean aitzina egiteko kemena eman didana —eta, barrendik hats hartz... Eta, hala, azken hariak don Venanciorenganat eraman nindian eta hari esker laxatu ahal izan nian azken korapiloa eta etorri ahal izan nauk honaino...
|
|
—Hala, bada, misione hartan erdietsi nian lehen hari muturra, eta hari hartarik tiraka laxatu nian lehen korapiloa... Eta, geroztik, hala ibili nauk, hari batek bertze hari baterat ninderamala eta korapilo
|
batek
bertze baterat, harik eta korapilo guztien laxatzea erdietsi dudan arte... ez trabailu eta izerdi gutirekin, zeren zazpi aldiz gutienez amore emaitekotan izan bainaiz, baina, gibelat egiteko puntuan eta tenorean izan naizen bakoitzean, beti ediren diat aztarna berriren bat, bidean aitzina egiteko kemena eman didana —eta, barrendik hats hartzen zuela, gainearatu zuen—: Eta, hala, azken hariak don Venanciorenganat eraman nindian eta hari esker laxatu ahal izan nian azken korapiloa eta etorri ahal izan nauk honaino...
|
|
Eta oihu
|
bat
bertze bati zerraion, eta haiek, noiz eta tristeak baitziren, sufrimenduaren ubideetarik eramanak ziruditen, eta, noiz eta alegerak baitziren, munduaren bizigogotik.
|
|
Eta mugimendu haiek ziren, ororen buruan, gorputz
|
batek
bertze bati dei egiteko modu bat, menbro bakoitzetik eta gorputz zati bakoitzetik: esku oinetarik eta gerritik, begietarik eta bularretarik, bihotzetik eta humoreen baitarik...
|
|
Eta aita Zacaríasek hura erran zuen, eta ni, istant batez, damutu ere nintzen egiten ari nintzenaz, zeren, alde batetik, ene sinestea ez zen Antonio Ibarbiak izan zezakeenaren laurdena, eta zeren imajinatu bainituen, bertzetik, indiar haietarik batzuk neure gorputzaz oturuntza egiten, kentzen zidalarik batek belarri bat, bertze
|
batek
bertzea, honek beso bat, hark zangoa... eta, orduan, ezker oinean falta zitzaidan eriarekin kontsolatu nintzen... hura behintzat nekez kenduko zidatenez gero.
|
|
Eta segidan kontatu zidan ezen bera zuria eta indiarra sentitzen zela, biak baterat, zeren aita zuria izan baitzuen eta ama indiarra, eta bere ariman ere bi kolore haiek igartzen zituela, eta ez zuela nahi kolore
|
batek
bertzea uka zezan eta irents, baina eskutik joan zitezen.
|
|
Haatik, zer zen haren finezia hura, arestian erran zizkidan munstrokeria haien ondoan? Eta nik ezin ahantzi nituen haren munstrokeriak, eta ezin ahantzi nuen Goruki, zeren eta hango indiarrak, beltzak eta gainerako miserableak zinez baitziren esklaboak, eta halatan aritzen ziren egun osoan egiteko
|
batetik
bertze egiteko baterat, azukre kanaberen artean, atsedenik gabe, kapatazek eta guardiek makilaz zein zigorrez zafratzen zituztela...
|
|
—Ikusten al duzu zeure soineko gorria? Bada, egun hauetarik
|
batean
bertze bat erosiko dut, zurearen antzekoa edo zurearen berdina dena. Eta nik zuri emanen dizut, eta zuk Gorukiri emanen diozu, Gorukik berak azken egunean bezti dezan eta harekin ihes egin ahal izan dezadan.
|
|
Eskailera mailen eta zur nagusien arteko angeluetan, eskuineko aldean, bat, bi, hiru, lau, bortz eta sei habia kontatu nituen: hiru, hasi berriak ziruditenak, eta bertze hirurak, erdi eginak... eta haiek guztiak zeuden
|
bata
bertzearen gainean, posizino erlatibo berean.
|
|
—Bai, originala delako izan daitekek, horixe pentsatu diat nihaurk ere hatsarrean, nahiz eta gero eta gutiago sinesten dudan: izan ere, jende originalak eta bere gisakoak ez dik berdinetik berdinerat egiten, baina berdinetik hoberat, eta hori ez duk gure zozoaren kasua, zeren habiak egin baititu,
|
bata
bertzearen gainean, toki berdintsuetan; gero, jostalaria izan zitekeela pentsatu diat, baina habia, hegazti batentzat, den gauzarik seriosena duk, eta serios denarekin ez zagok josteta egiterik; eta, orduan, bertze zerbait bururatu zaidak —eta, hatza luzatzen zuela, erran zidan—: ez al haiz konturatzen, bada, ezen mailen arteko leihoak —edo errektanguluak, hobeki— berdinak direla, eta, berdinak direlako, zozoak ez dituela, beharbada, bereizi, ergela delako?
|
|
Eta ez nuen kontzientzian ezinegonik ez buruan buruhausterik izaiten, eta ez nintzen hargatik herstura hertsian bizi, zeren biak bainituen maisu eta irakasle, eta zeren irakaslearen erranetarat egoitea baitzen ikaslearen obligantza eta zeregina. Eta, komunionea egiten nuenean, gogoan izaiten nituen osabaren hitzak, hura ogi puska
|
bat
bertzerik ez zela, baina behin ogia ahoratuz gero, jaun Marcelek eman zidan kontseiluari jarraitzen nintzaion, eta kontseilu haren arabera bizitzen nituen neure baitan Kristoren oinazea eta Kristoren erresurrezionea.
|
|
Izan ere, neurtu ezin dena iluna da, eta arimaren gau iluna ezin da hitzen ilunetik baizik argitu, Joanes Gurutzekoak erranen lukeen bezala: izan ere, hitzak sukarriak bezalakoak izan daitezke, eta argi egin dezakete,
|
bata
bertzearen kontra marrusterakoan.
|
|
—Hitzari buruzko zure teoria hauek, anitzetan, Ptolomeoren planeta sistema oroitarazten didate: hark ere asmatu eta asmatu egin zuen, epiziklo
|
bati
bertze epiziklo bat eransten ziola, konplikazioneari konplikazionea, alegia, eta maskarari maskara, eta, zertarako, eta huts egiteko, ororen buruan! Eta ongi dago asmatzea, zeren ni ere asmatzearen alde bainago, baina asmatzen duguna ere adimenduaren galbahetik iraganarazi genuke, metaforak ere bai, baina beti ere jakinik ezen, metaforarik onena, ahal den neurrian, metaforaren ausentzia dela.
|
|
Eta, ideia
|
bat
bertze batekin lotzen eta estekatzen zuela, erran zidan:
|
|
Eta hausten da soka batzuetan, eta erortzen eta amiltzen gara zuloan beheiti, non herensugeak eta munstroak ditugun aiduru —izua eta bekaitza, herra eta zorigaitza—, ahutzak zabal eta hortzak zorrotz. Baina amets
|
batek
bertze amets bat dakar, eta amesten dugu orduan ezen ametsez bete dezakegula bertzela bete ezin dezakeguna eta hala edireiten diogu zulo bakoitzari bere estalkia... eta, hala eta halatan, baldin badakigu ezen zulo horietarik batean herensuge bat dagoela, amesten dugu ezen aitagure batez uxa dezakegula; baldin lamia badago, kandela piztuz uxa dezakegula; eta baldin Basajauna badago, ur benedikatua... Eta gaitz bakoitzari edireiten diogu erremedioa, eta hala egiten dugu aitzina...
|
|
Eta bertze uda
|
bateko
bertze egun batean —tigrea etxerat ekarri eta handik bi urterat izanen zen, Mattin etxeraturik genuela orduko, Villagrandeko dukearen etxean bere hirugarren eta azken urtea konplitu ondoren—, basurdea.
|
|
Eta nik Utopian sinesten diat eta hik ere bai, eta Utopiak gehiago lotzen gaitik, katoliko edo protestant izaiteak bereizten gaituena baino... —eta, arrazoin
|
bat
bertzeari zerraiola, ondotik erran zidan—: Katolikoak eta protestantak...
|
|
Eta mugitu nuen nik peoi bat, mugitu zuen hark bertze peoi bat... eta hala ibili ginen, mugimenduz mugimendu, egunari gaua zerraiola, eta gaua egunari... zeren eta nik hari peoi bat jan bainion eta hark niri bertze peoi bat... eta aitzinago nik zaldun bat jan nion eta hark niri alfila... Eta mugimendu
|
bati
bertze bat zerraion, eta taula gaineko piezak urrituz joan ziren, urrituz eta urrituz, harik eta guti batzuekin geratu ginen arte. Eta, joko hura erabakitzeko puntuan zegoela, geratzen zitzaidan alfilarekin mugimendu gaixto bat egin nuen.
|
|
Osaba Joanikot erretolika luze harekin mintzatu zitzaidan, jaun André! Eta, ongi uler dezakezun bezala, zenbatenaz hark hitz gehiago egin, hainbatenaz gehiago zabaldu zitzaizkidan neuri begiak, ustekabeko
|
batetik
bertze ustekabeko baterat. Haren hondar erranak, berriz, hitzik gabe utzi ninduen, kikildurik.
|
|
Ikusten duzu, jaun André, gertaki batek zenbat korapilo dituen, eta hala nabilkizu handik eta hemendik horien laxatzen... Bai, badakit ezen ez dudala nehoiz ikasiko ezen bi punturen arteko biderik laburrena marra zuzena dela, baina zer egin behar dut nik, baldin puntu batetik abiatu orduko ohartzen banaiz ezen puntu horrek bertze hamaika puntu biltzen dituela bere baitan, eta puntu
|
batetik
bertzerako bidea, halatan, hamaika puntutatik bertze hamaika puntutarako bide korapilatsu bihurtzen zaidala, ezinbertzean. Eta, hala, egia bada ezen jakintasuna ezjakintasunaren korapiloak laxatzea dela, egia da, halaber, ezen, korapilo bat laxatzerako, bertze zazpi asmatu behar izaiten ditugula... eta hala betetzen dugu filosofoak erran zuena, zeren, gehiago dakigularik, gutiago baitakigu, zinez.
|
|
Eta harritu egin nintzen... Nola ez nintzen harrituko, bada, baldin bizitza osoan, haren mintzairaz denaz bezainbatean, neurriz ibili bazitzaigun, nehoiz ere ez hitz
|
bat
bertzea baino ozenago. Eta harritu nintzen, halaber, ez zitzaiolako aitari berorika ari, ohi bezala, baina zuka.
|
|
—Liburuarekin edo libururik gabe, aitzina eginen diat... zeren libertatearen liburua hitzez duk, baina batik bat egitez, eta zeren hala egiten baita libertatea, kolpe
|
bati
bertze kolpe batez ihardetsiz.
|
|
Zeren ez uste ezen Mattini nion gorrotoa eta herrazko herra ni mundurat etorri orduko biribildu zitzaidala, ezta gorroto biribil balizko hark erabaki zituela ere ene handik aitzinako urratsak, halabeharrez; ez dizut erranen, halaber, maitatu baizik egin ez nuela, zeren baitakizu nolakoak izaiten diren umeen arteko harremanak, orain maite du
|
batak
bertzea eta orain gorrotatzen du, orain akort eta alegera daude eta orain eta haserre, eta, beraz, badirudi ezen badela aldi bat onerizkoarentzat eta bertze aldi bat gaitzerizkoarentzat, eta bata bertzeari darraiola, nola itzala gorputzari. Baina sentimendu hauen joan jinetan, edo joan jin hauen gainetik, uste dut, orobat, ezen beti ere mintza daitekeela jokamolde orokor batez, eta oker handirik gabe erran diezazuket ezen ene jokamolde hura maitasunezkoa izan zela.
|
|
...rk erabaki zituela ere ene handik aitzinako urratsak, halabeharrez; ez dizut erranen, halaber, maitatu baizik egin ez nuela, zeren baitakizu nolakoak izaiten diren umeen arteko harremanak, orain maite du batak bertzea eta orain gorrotatzen du, orain akort eta alegera daude eta orain eta haserre, eta, beraz, badirudi ezen badela aldi bat onerizkoarentzat eta bertze aldi bat gaitzerizkoarentzat, eta
|
bata
bertzeari darraiola, nola itzala gorputzari. Baina sentimendu hauen joan jinetan, edo joan jin hauen gainetik, uste dut, orobat, ezen beti ere mintza daitekeela jokamolde orokor batez, eta oker handirik gabe erran diezazuket ezen ene jokamolde hura maitasunezkoa izan zela.
|
|
Eta ni, berriz, egoera haren aitzinean, inkomodaturik sentitzen nintzen anitzetan. Baina, nola zuhaitz berekoak baikinen, bertzalde, hala, sentimendu horrek elkartzen gintuen, batik
|
bat
bertze etxe edo bertze jauregietako jendearen aitzinean, hala nola Ezpeldoiko jauregirat joaiten ginenean.
|
|
Eta, notizia
|
bat
bertze bati zerraiola, etxekoek etxean gertatuaren berri jakinarazten ziguten, eta guk geure bidaiaren berri emaiten genien. Eta, nola guk haratakoan ez baikenien jakinarazi norat joan behar genuen, Pisarako bidaian gertatuak kontatzen genizkien.
|
|
Ai, nola jarri zitzaidan bihotza taupaka, eta nola sentitu nituen bihotzean mila igel haiek,
|
bata
bertzearen gibeletik jauzika...! Zeren eta ene bihotza ezagutzen ez nuèn mundu eme urtsu haren egarri baitzen, eta igel guztiek nahi zuten mundu hartan murgildu, lehorretik uretarat jauzi eginik...
|
|
"... Badakizue ezen deabruak mila forma har ditzakeela, eta emakume baten iduripean ager daitekeela batean, herensuge
|
batenean
bertzean; edo katu beltzaren iduria har dezake gaur, eta bihar, berriz, txakur zuri baten gorputzean sar daiteke, hemen Urbiainen gertatu den bezala. Zeren Luthero hil zen, Jainkoak infernuratu zuen, eta orain harat eta honat dabilkigu hura, Luziferren legioekin deabru bihurturik eta jendea bereganatu nahirik.
|
|
Eta istant
|
bati
bertze bat zerraion, eta, osabak oihu egin bezain fite, berretu eta emendatu ziren jendearen irriak, irainak eta laidoak... harik eta begiak oro bertze toki baterat beha jarri ziren arte: behatu nuen nik ere harat, eta ikusi nuen ezen saskitik Luthero ateratzen ari zirela, eta egur metarantz zeramatela.
|
|
—Duintasunak, batzuetan, ez dik erdibiderik, Joanes —eta osabaren erran hura dardo bat bezalakoa izan zen, ene bihotza erdibitu zuena, eta orduan jakin nuen ezen ene bihotz hautsi hartarik ez nuela munduan deus ere maite bertze bihotz hautsi hura bezainbat; eta hurbildu nintzaion, eta besarkatu nuen, nola gau
|
batek
bertzea, su beltz batetik bertzerat.
|
|
Eta testigu batzuk zeuden, baina ez nekien testiguen berri. Eta zerbaiti heldu nahi nion, eta ez nuen heldulekurik, zeren sekeretuaren gorputza ikustezina baita, eta ohartu nintzen, azkenean, ezen harrointzat nuen lurra bera ere bertze amesgaizto bat zela, errealitatea zulo hondargabe
|
bat
bertzerik ez balitz bezala, non hondoratzen bainintzen atergabe eta etengabe.
|
|
zergatik eta zergatik... Eta nik, gertaki
|
bat
bertze batekin lotzen nuela, xehero esplikatu nion guztia, Kattalinek jatekoak ekarri —barazki batzuk eta legatz errea—, eta guk, jatekoarekin batean, bi pitxer arno husten genituela. Eta, bazkaria akabatu ondoren, utzi nion kapitainari osabak enetzat utzi zuen gutuna, eta hark harako komentario hura egin zidan, irakurri bezain fite:
|
|
Eta, egun
|
bati
bertze bat zerraion, eta osabak eta Maddalenek hiru gurdi prestatu zituzten, jantziekin eta beharrezkoa zuten guztiarekin, eta, horrela, guztia prest zegoela zirudienean gertatu zen gertatzekoa.
|
|
—Hobe, bai, bertzalde, sinaturik gabe uztea, zeren eta Ofizio Sainduko guardiak bertan baititugu, eta koadroa haien eskuetan eroriko balitz... —eta, irri
|
bati
bertze bat zerraiola, eratxiki zuen—: Erran nian nik ezen ni izanen nintzela hik behar huen haizea, eta ikusten duk...
|
|
Neskari Catherine zeritzan, baina bertze neska guztiek Mignon deitzen zioten, eta galdetu nionean nola nahi zuen nik deitzea, haren behakoari malizi puntu bat zeriola, ihardetsi zidan: " Oraingoz, Catherine; geroxeago, benturaz, Mignon...", adierazten zidalarik, gisa hartan, ezen izen
|
batetik
bertzerako jauziak prezio bat zuela.
|
|
Erran dizut, izan ere, nola ibili nintzen egun hartan, desiraren albardak karga karga eginik, imajinazinoaren labe gero eta beroagoan iduri lizun
|
bati
bertze bat zerraiola; eta nola, nengoen puntuan nengoela, otso gose sabel uzkur bat bainintzen, golos eta lamiti, Mignonen gorputza haginkatzeko prestik, zeren haren haragi giharrak bildots batenak izan baitzitezkeen, edo oreinkumearenak bezain samur, uxter eta sasoal, hala, iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikar... Eta are gehiago kilikatu ninduen, gelan sartu bezain sarri Mignonek ezpainetan eman zidàn musu luze hark —marrubiak edo mugurdiak ote ziren ezpain haien fruituak, jaun André? —, zeinak hatsaren estualdi hura eragin baitzidan.
|
|
izkina batean pareta zegoen, eta paretari itsatsirik ohea, non Mignon baitzetzan, ene begien gozagarri eta ene gorputz osoaren kilikagarri; ohearen ertza belaunez ukitzen nuela, berriz, zutik eta paretari beha, nihaur nengoen, hankarteko korapiloa laxatu ezinik, harik eta, bat batean, tiroka hasi nintzen arte, bihia bihitegitik ihes... Eta, atseginak guztiz hartzen ninduela eta guztiz itsutzen; eta, itsutasunak, aldi berean, ahalkearen gainetik ipintzen ninduela, kanoiari bi eskuz atxiki, eta halaxe joan zitzaizkidan tiro guztiak,
|
bata
bertzearen ondotik...! Eta ikustekoa zen nola ene balek ohearen gainetik egiten zuten, paretaren aurka bortizki jotzeko... halako suertez, non Mignon ez baitzitzaidan, uste dezakezun bezala, irriz hasi; aitzitik, miretsirik bezala zirudien; eta zazpigarren desarratik aitzina, kontatzen hasi zen:
|
|
Eta konbertsazione haiek kapitainaren gero eta lagunago egin ninduten, eta bertze egun
|
batean
bertze kontu bat izan genuen mintzagai. Izan ere, denbora hartan, buru buruan sarturik nituen zure hitz haiek, jaun André, noiz eta kontseilatzen baitzenizkidan, atsegintasunaz denaz bezainbatean, neurria eta moderazionea, zeren plazerrarekin itsutzen zenak edireiten baitzuen, finean, desplazerra.
|
|
Bide hura hamaika bider egina zen kapitaina, eta ekaitz eta tenpesta bat baino gehiago ere bildua izanen zuen bere memoriaren itsas libururat... Haatik, herstura hertsi hartan eta puntu gaitz hartan, alferrikakoak ziruditen haren manu eta ordenek, zeren intxaur azal
|
bat
bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean. Alferrikakoak ziruditen han bela eta oihalek, masta, soka eta lokarriek.
|
|
Zeren eta haragian ere ez baita gozorik, haragiaz ase denean. Eta hala ohartu nintzen egun batean ezen ene ihesaldi haiek bakardade
|
batetik
bertze bakardade handiago baterat ninderamatela, eta hala iragan nintzen arestian aipatu dizkizudan Senekaren hitzetarik haren bertze hitz haietarat: Voluptati indulgere initium omnium malorum est, 24 zeren plazer hura desplazer iturri gertatzen ari baitzitzaidan, haragizko atseginaren janari haiek guztiak denborarekin urdinduz joan izan balitzaizkit bezala, edariak zurminduz, eta zeren libertatea ez baitago diruz erosterik, finean.
|
|
Ttipiren eskuaren keinu hanpatu
|
batek
bertze sail batera aldatu gintuen, aldi gaiztoak eman baino lehen. Bat batean adiskidetsuago agertu zitzaidan.
|
|
Gorputza berez itzulikatu zitzaidan oheko mutur
|
batetik
bertzera: boz logaletu hori ez zen Josurena, emakume batena baizik.
|
|
Abuztuko ortzegun horretako goizean, aitzin gaueko irudiek uko egiten zioten ahanzturaren besarkada eztian lurrintzeari. Buru barnea pantaila eginik,
|
bata
bertzeari kateaturik ageri ziren, zuri beltzezko filme zahar bateko fotometrajeen gisara, eta haietan ni Buster Keaton nintzen, ziztu bizian emandako tren makina geldiarazi nahi eta ezinean.
|
|
Honi ausik eta horri hurrup hastandu nuen, bederen, hitzordua hitzartu izanaz bereganatu gogo ninduen damuaren itzala. Mahai gaina ogi apur tikienez ere xahutu arte ez genion
|
batak
bertzeari zehar so egin, eta orduan ere, laster batean pizturiko zigarroen kearen gibelean kukutu genituen geure pentsamenduak. Bokarta olioaren arrasto mehe bat distiratzen zen haren ezpainpean eta, aho itxitik, asots apal batzuek haren mihiaren borrokaren berri ematen zuten haginen arteko zirrituetan pausaturiko urdaiazpiko hondarren baten aurka.
|
|
Ez nituen zangoak erretiratu, ezta hark ere. Horretarainoko zentimetro urrien tartea gainditurik, bakoitza bere kontrarioa ukika ari zen orain, tribu afrikarren bateko esploratzaile ahalketiak iduri, aspaldi handian elkar ikusi gabe eta
|
bata
bertzearen azterrean. Leunak eta finak ziren harenak, latzagoak eta zailduagoak nireak.
|
|
—Denak hil ondokoak. Itsuski erabili zuten, harekin alde
|
batetik
bertzera ibili zirela eginen nuke... Kasik bi egunez, aizu!
|
|
Itogarria zitzaidan inguruko isiltasuna. Errazenera lerratuta, telebista piztu eta ene hatzak jauzika aritu ziren aldagailuarekin, kanal
|
batetik
bertzera. Ez nintzen luzatu aldez aurretik nekiena egiaztatzen:
|
|
Jaten hasteak ez zion mintzatzeko gogoa apaldu. Laneko goiti beheitiak —fisio terapeuta zegoen gimnasio batean—, Josu itzulita elkarrekin egin behar zuten bidaia, etxeko eskaileretako argia konpondu beharra,
|
batetik
bertzera ibili zen solas molas. Bizkitartean ni, ahoa bertzela lanpeturik, mahai gainekoei emana:
|
|
—Badakit izorramendu bat izan zela zuretzat eta zure arrebarentzat hain berandu ailegatu izana, Unairekin alde
|
batetik
bertzera ibili behar eta. Sentitzen dut.
|
|
Korridoreko argia ez zen aski etxe ezezagunean norabidetzeko. Harako ate guztiak itxita baitzeuden, nahi baino denbora gehiago egin nuen
|
batetik
bertzera, premiak akuilatutako miatze urdurian. Hirugarrena irekitzearekin aurkitu nuen komuna.
|
|
Nik ere banekien zerbait horretaz, baina ez nion lan aferez luzatzeko biderik eman nahi. Galdera saila kanporatu zitzaidan,
|
bata
bertzearen ondotik, hats hartzeko etenik gabe.
|
|
Zinemako porrotak muturtuxea ni, eta zabor janari emana semea, isiltasunak jo gintuen puska batean. Biharamunean igerilekura itzultzeko hitza emanarazi zidan,
|
bata
bertzearen kontra lasterketa bat egitera, eta hori lortuta elkarrekin solasteko guztiak agortuak zeudela ematen zuen. Erdia zorroratua zuela mintzatu zitzaidan berriz.
|
|
Ondoko urteak klase eta jite ugaritako lanbideen probaleku izan zituen, zein baino zein bereiziago: tailer bateko mekanikari lagun, obretako peoi edo pintore ikastun,
|
batetik
bertzera opor aldiak tartekatzen zituela.
|
2001
|
|
Unamuno jaunarekin izan zuen harremana. Eta are gehiago,
|
bata
bertzearen" alter ego" izan zela erraiten ahal dugu. Izan ere, biak 1864an jaio ziren, foruak eta guda karlisten eragin zuzenapean.
|
|
Lurrera begiratzen zuen, negar eginaren seinaleak ez erakusteko, eta gizonak pentsatu zuen berak ikasi ez zuen nobedaderen bat ez ote zen gertatu. Emakumea mainguka mugitzen zen alde
|
batetik
bertzera. Zenaren berri jakiteko, hurbildu egin zitzaion polliki polliki.
|
|
Bertzeetan ez bezalako gorroto bat harrapatzen zioten euriteari. Aingeru lerroek
|
bata
bertzearen ondotik egiten zuten eraso, euren tximistazko ezpatekin, jende bekatariaren kontra, gupidarik gabe.
|
|
Ordurako bere burua etxekoandretako hartzen balu bezala. Niri irri murritz
|
bat
bertzerik ez zitzaidan ateratzen. " Hau saltsa antolatu dena gure kulpagatik!", pentsatzen nuen nire kolkorako.
|
|
Etxeko atarian edukitzen genituen karroa eta zamariak kanpora atera eta dena garbi garbia utzia zuten emakumeek. Mahaiak errelduan,
|
bata
bertzearen ondoan, eta haien gainean, denak estaltzen zituela, mantel zuri gorria. Ruiztarren seme gazteenak metalezko bi ontzi utzi zizkigun, fabrika berotzeko ibiltzen zituztenak.
|
|
Bazkariko kardoa, zerrikumea edo ardi zaharra, baita Monikaren etxean prestaturiko pastela ere, Lizarrako gozogile hoberenaren haretxenean alegia, aipatzea komeni da. Denak pasatzen ikusi bainituen, nire begien aitzinean, zeinek baino zeinek itxura hobea, nik pixar
|
bat
bertzerik jan ez banuen ere. Estomakan zerbaitek korapiloa egina zidan, eta alferrik zen zintzurretik beheiti deus pasarazten saiatzea ere.
|
|
Halako batean, portugesa serio jarri zen eta barren barrenetik atera zitzaion irrintzia bota zuen," Biba Tejerina eta Mayayo!!!", aitzineko urtean, diktaduraren kontra borrokatzera heldu zirela, muga pasatu ondotik Bidaso aldean garbitu zituzten bi anarkistez oroituz. Isiltasuna nagusitu zen ostatuan, baina sualo
|
bat
bertzerik ez zen izan, Kain erraten zioten xahar batek, boz urratuarekin, bere koplarik aldrebesena bota zuen arte.
|
|
Zazpi kortejatzaile baztertuak zituen,
|
bata
bertzearen ondotik, Txapeltegiko alaba gazteak. Ez zuen nahi baserri batean preso eta lotua gelditu, arbola lurrari bezala, ahizpa senar zakarrarekin zegoen moduan.
|
2002
|
|
Nafarroan ez dago girorik. Euskararen ostartea aspaldi honetan ilun dago eta nonbaiteko patuaren zorigaitza legez, ekaitz
|
bati
bertze berri batek hartzen dio lekukoa, eta honi hurrengoaren erauntsiak: trafiko seinaleak direla, karrika eta administrazioaren bulegoetan zintzilikatzen den errotulazioa dela, udal agiriak igortzen dituztela... guztia, gaztelaniaz soilik.
|
|
Par. Batzu,
|
batari buruz
bertze ba dira, pluralitatearen edo anhitzaren indarrez izanen dira, bada; batasunarren ezpai ditezke izan, bata existitzen eztelakotz. Nabaski, gauza bakhoitza zenbatezin zathi dituen ore bat bezala da; eta hunelatan, asma diteken gauzarik tipiena atxiki dugula uste dugunean, hor dakusagu, ametsetarik bai litzen, batasuna atxiki uste genuenaren ordez, samalda bat; gauza tipi batenordez, gauza handia, hartaz ditekezan atalketari dagokunez.
|
|
Par. Berhain, bertze gauzak hekiekiko bertze izanen dira, natura hartuko oreen indarrez, ezten
|
bataz
bertze baldin ba dira.
|
|
Par. Gure oldozmenak ohar dezan izakia edozein delarik ere, halabeharrez banatzen eta suntzitzen ikhusiko dugu bethiere; batasun bageko ore
|
bat
bertzeri ezpaita.
|
|
Par. Hunela, bertze gauzetarik bakhoitza azkengabe eta mugatua bat eta anhitz ageri izaitea beharreko da, bata existitzen ez balin ba da, eta
|
bataz landa
bertze deusik ba da.
|
|
Par. Behin berriz ere, goazen hastapenera eta bata existitzen ezpa da, eta
|
batari buruz
bertze diren gauzak existi ba daitez, erragun zer gerthatuko den.30
|
|
Idea, bakharra eta berdina, osokiro eta batera,
|
bata
bertzeagandik bananduriko gauza anhitzetan edirenen liteke, eta beraz, berberagandik berezitua.
|