2001
|
|
Lurrera begiratzen zuen, negar eginaren seinaleak ez erakusteko, eta gizonak pentsatu zuen berak ikasi ez zuen nobedaderen bat ez ote zen gertatu. Emakumea mainguka mugitzen zen alde
|
batetik
bertzera. Zenaren berri jakiteko, hurbildu egin zitzaion polliki polliki.
|
|
Bertzeetan ez bezalako gorroto bat harrapatzen zioten euriteari. Aingeru lerroek
|
bata
bertzearen ondotik egiten zuten eraso, euren tximistazko ezpatekin, jende bekatariaren kontra, gupidarik gabe.
|
|
Ordurako bere burua etxekoandretako hartzen balu bezala. Niri irri murritz
|
bat
bertzerik ez zitzaidan ateratzen. " Hau saltsa antolatu dena gure kulpagatik!", pentsatzen nuen nire kolkorako.
|
|
Etxeko atarian edukitzen genituen karroa eta zamariak kanpora atera eta dena garbi garbia utzia zuten emakumeek. Mahaiak errelduan,
|
bata
bertzearen ondoan, eta haien gainean, denak estaltzen zituela, mantel zuri gorria. Ruiztarren seme gazteenak metalezko bi ontzi utzi zizkigun, fabrika berotzeko ibiltzen zituztenak.
|
|
Bazkariko kardoa, zerrikumea edo ardi zaharra, baita Monikaren etxean prestaturiko pastela ere, Lizarrako gozogile hoberenaren haretxenean alegia, aipatzea komeni da. Denak pasatzen ikusi bainituen, nire begien aitzinean, zeinek baino zeinek itxura hobea, nik pixar
|
bat
bertzerik jan ez banuen ere. Estomakan zerbaitek korapiloa egina zidan, eta alferrik zen zintzurretik beheiti deus pasarazten saiatzea ere.
|
|
Halako batean, portugesa serio jarri zen eta barren barrenetik atera zitzaion irrintzia bota zuen," Biba Tejerina eta Mayayo!!!", aitzineko urtean, diktaduraren kontra borrokatzera heldu zirela, muga pasatu ondotik Bidaso aldean garbitu zituzten bi anarkistez oroituz. Isiltasuna nagusitu zen ostatuan, baina sualo
|
bat
bertzerik ez zen izan, Kain erraten zioten xahar batek, boz urratuarekin, bere koplarik aldrebesena bota zuen arte.
|
|
Zazpi kortejatzaile baztertuak zituen,
|
bata
bertzearen ondotik, Txapeltegiko alaba gazteak. Ez zuen nahi baserri batean preso eta lotua gelditu, arbola lurrari bezala, ahizpa senar zakarrarekin zegoen moduan.
|
2004
|
|
Zenbat harea ez dugu garraiatzen herri
|
batetik
bertzera
|
|
|
bata
bertzearen ondoan
|
|
erran zion xinaurri
|
batek
bertze bati".
|
|
|
bat
bertzea hiltzen, odola isurtzen
|
2005
|
|
Jendea gibelerat eta aitzinat ibilki. Saltzeko puskak
|
batetik
bertzera. Baditiat hotela, etxeak, gasolindegia, jatetxeak, harginak, kamionak eta botikak.
|
2007
|
|
Alberto Josek eta Arseniok ispiluan begiratzen zioten elkarri eta, elkarrenganako adeitasuna erakutsiagatik, fidagaitz irudi zuten. Arrotz baten behakopean enbarazu egiten zioten
|
batak
bertzeari agi denez, eta bien arteko harremana beheitiagoko mailan gorderik bezala, Migelendako izan ziren galdera eta erantzun gehienak.
|
|
Argiak piztu behar izan zituen gidariak. Erauntsiak ez zuen, hala ere, une
|
bat
bertzerik iraun, eta etorri bezala egin zuen alde. Aldamenetara begira, espaloi gorria ematen zuen bide ertzetik at lurrak, eta inguruko mendi koxkorrak, urrunago, landaretzaren azpian zeuden osorik.
|
|
Apartamentu baten muga barnean grabatu omen zuen zuzendari potoloak bere" soga" osoa; beraz, pozik egoten ahal zen Aristotelesen epigonoa bere ausardiarekin. Etenik gabe, antzekorik ez duen kamera lana bitarteko, segidan filmatu eta josturarik ez zeukan sekuentzia luze
|
bat
bertzerik ez zuen behar izan eta, ondorioz, ekintzaren batasuna ere betetzen zuen; nahiz eta zazpikiren bat edo bertze azpijokoren bat nabarmentzen saiatu behin baino gehiagotan.
|
|
Aginte berriak errotik aldatu omen zuen egoera, eta Kuba bere buruaren jabe bihurtu zen, baina dena zegoen eginkizun, eta politikak harrapatu zuen bizimodu osoa edo, zehatzago errateko, lana, sormena, maitasuna, giza harremanak eta bizitzaren gainerako osagarriak ez zuten zentzurik politika deitzen zaion sare horretatik kanpo, eta hori, edozein iraultzaileri, Arseniori ere, gauzarik naturalena iruditzen zitzaion garai hartan. Asmo guziak biltzen zituen motorraren antzeko zerbait bilakatu zen politika handik harat, eta bizitzaren alderdi bakoitzari, atalez atal, ez zegokion hortz bakar
|
bat
bertzerik.
|
|
Ez zion lehenengo ahaleginean konprenitu. Baina, labur errateko, lente
|
bat
bertzerik ez omen zitzaion orduan baliagarri, hau da, politikarena; beraz, gainerako kontuak ere ez zituen kristal horretan barna baizik ikusten ahal. Alderdi bakoitzari, ordea, bere lente parea zegokion, eta aunitz ikuspuntutik ikusten ahal ziren, Arsenioren ustez, politika ez ezik, bertze alderdi guziak ere, zeren...
|
|
Jakin mina piztu zitzaion olerkariari. Urtean zenbat liburu berri argitaratzen ziren, ale batek zenbat balio zuen
|
batez
bertze, egilearen eskubideengatik zenbat jasotzen ahal zen eta bertze mila gauza azalarazi zizkion eta, azkenean, bigarren eskuko libururik saltzen ote zuten egin zion galde. Migelek erran zion apal batzuk bazituztela horretarako bereziki, baina eskaria murriztua zela, eta kentzekotan zeudela.
|
|
Migeli ohiz kanpoko adierazpena iruditu zitzaion osaba batendako, baina irri egin zion erizainak; solasean ongi konpontzen zen edozeini deitzen zitzaion modu horretan Kuban. Adieraren nahasteak eragindako giroan, maitasunari buruzko kontuak ere azaldu ziren eta, galdera zehatzetatik urrun eta erantzun garbirik gabe, bihotzean maizterrik ez zeukala adierazten saiatu zitzaion
|
bata
bertzeari. Aldamenekoaren gezurra sumatzen zuen Migelek, baina bera ere tranpi koxkorren bat gordetzen ari zen; egiak denbora behar izaten du azaleratzeko, eta zerbitzaria bueltan zetorrela probestu zuen denbora puska batean isiltzeko.
|
|
Nahiz urrun samarretik abiatu, Migelek ez zuen bere burua asmo ezkuturen baten aldeko sareetan nahasirik ikusi nahi, eta bere itzalaren azpian galdu zen ezarian. Istant
|
bat
bertzerik ez zuen behar izan Aleidak lagun berria zertan zebilen jabetzeko. Aspaldi zekien landareak ez direla tiratuagatik goizago heltzen; beraz, hedatu berri zuen jokaldia gibelera bildurik, No es fásil erran zion, zeren...
|
|
Ekialde urruneko irudiz apaindua zegoen bionbo zahar
|
baten
bertze aldean ezkutuka zebilen Aleida. Etxeko patioan arropa zintzilikatzen ari balitz bezala, blusa, galtzak, bularretakoa eta kuleroak paratu zituen bederazka bionboaren goiko ertzean eta, aldian behin, oin bat, belauna, ukondoa uzten zuen agerian.
|
|
Ateri egonagatik ohi ez bezalako hezetasuna zegoen giroan. Antxetak ihesi eta hodeiak gibeletik, ematen zuen une
|
batetik
bertzera lehertu behar zuela eguraldiak. Eta halako batean oinaztura zital batek pitzatu zuen zerua.
|
|
Ohantzean biluzik,
|
bata
bertzearen bazterretan ibili ziren atsedenik gabe eta, nor bere desiraren mende, izerdi mintz gozoan bildurik egin zuten bat. Ezarian, erne, amildegiaren ertzean zelatu gabeko zaldiaren gainean dabilenaren arretarekin, elkarrenganako irrika soseguz gobernatzen saiatu ziren luzaro eta, azkenean, atseginaren hondarretara ailegatu zirelarik, hutsaren gainean geratu ziren zintzilik.
|
|
Azterketa etorri zitzaion burura, gauzak agindu bezala gertatuz gero, gainean zeukan. Aristoteles, Castelvetro eta egun hartako saioaren ondotik azken solas
|
bat
bertzerik ez zitzaion falta. Maila emanen ote zuen?
|
|
Portuko garabi makurrak ikusi zituen urrunean, eta zuri gorriz margotutako tximinia luzea ere bai. Alde
|
batetik
bertzera zebilen jendea karrikan, baina indarrik gabe iristen zitzaion zalaparta. Inguruko terraza gehienetan arropa sailak zebiltzan haizearen mende idortzen, eta aldameneko balkoneko dortoka itzalaren eta eguzkiaren arteko muga ari zen ikertzen.
|
|
Desagerturik zegoen aspaldi zebraren larrua hormaren gainetik, eta pertsiana igo zuen poliki. Ilunabarrari hondar
|
bat
bertzerik ez zitzaion geratzen, eta karrikako argiak pizturik zeuden dagoeneko. Etxe baten gaineko terrazan ile horiko emazteki beltza ikusi zuen idortutako arropa biltzen, baina behatzen ari zitzaiola konturatu aitzin, aldendu egin zen leihotik.
|
|
Arestian erabilitako toalla busti eta aurpegia freskatu ondoren, ezpainak pintatu zituen ispiluaren aitzinean. Istant
|
bat
bertzerik ez zuen eman eta, Migelen gibelera hurbildurik, gerritik atxiki eta kopeta paratu zion soinburuan; oinetakoen gainera igan zen, eta gero soinekoari tiratu zion alde batetik eta bertzetik izterretako zimurrak egokitzeko.
|
|
Eskuko eskailera baten moduan makurtu eta ohorezko kilimusi baten ondoren, erreserban zeukaten mahaian paratu zituzten arduratsu. Etxarteko patio gordean zegoen jantokia, eta alde
|
batetik
bertzera zebilen mahai gaineko kandela txipiak pizten zerbitzari bat. Etxafuego moduan igan eta bortz edo sei metro goitiago leher egiten zuen palmondo sendoa egokitu zitzaien aldamenean.
|
|
Arazoa sasia bezala ari omen zen egun
|
batetik
bertzera korapilatzen, eta arraina harraskan harrapatzea baino errazagoa ematen zuena, itsasoa iraultzea bezain zaila bihurtzeko zorian zegoen. Espero baino franko jende gehiagok eman zuen izena eta, gainera, azterketaren gaia ere ez zegoen erabat garbi.
|
|
Aspaldi hartan, Maria Galanta eta bertze bi karabela haiek heldu zirelarik, hiruretan hogei mila biztanle inguru omen ziren Antilletako Perlan, baina ondoren gaizkilez betetako itsasontziak arribatu ziren
|
bata
bertzearen gibeletik eta, denboraren poderioz, ez zuten indigenetan alerik bizirik utzi.
|
|
Aleidak emandako helbidea atera zuen sakelatik Obispo karrikara heldutakoan. Atez ate eta espaloi
|
batetik
bertzera ibili ondoren, noizbait, zapata kaxez betetako kamion baten gibelean agertu zitzaion bila zebilen sotoa. Azken solairuko txirrinaren aldamenean Arsenio Cárdenas irakurri zuen inprentako letretan; bi aldiz sakatu zion sobera konfiantzarik gabe.
|
2013
|
|
Handik guttira, ostatuko atea kolpean ireki, eta jende multzo handi bat sartu zen
|
bata
bertzeari bulkaka. Lokala bete egin zen bat batean.
|
|
Argazkiak banaka banaka ikusi nituen atentzio handiz, tokiak eta aurpegiak ezagutzen ote nituen. Segoviako kartzelatik ihes egin ondotik harrapatu zuten mutil
|
bat
bertze orrialde batean heldu zen, ospitale bateko ohatzetik kamerari begira, gangrenaturiko eskua agerian.
|
|
Santiren eta Xabiren lagunak elkarrekin zeuden Gerendiaingo hiletan,
|
bata
bertzearen arrimuan, elkarren ondoan babesa bilatzen duten animalien gisara. Hitzik egiteko gauza ez.
|
|
Egun pare
|
bat
bertzerik ez zen falta Santiago egunerako, Alkasoroko bestetarako, eta termometroak marka egin zuen, egunik beroena. Bero egosia, hala erraten zuen Arraitzek.
|
|
bata more batean bildua gorputza, eta buruan eskuoihal batek ile osoa lotzen zion. Gerrikorik ez baitzuen, esku bakarrarekin behartzen zuen jauntziaren parte
|
bat
bertzearen gainean egotera, zirriturik ageri ez zedin. Inoiz baino ikusgarriagoa iruditu zitzaidan.
|
|
Aste
|
bat
bertzerik ez zen falta amaren laguna bere senarrarekin Parisera bueltatzeko, eta ama nerbiosten hasi zen nire pasaportea ez zelako ailegatzen. Ez zitzaion normala iruditzen, eta aitari galdetzera joateko erran zion:
|
|
Berak biltzen zituen zelaitik kanpora joaten ziren baloiak. Lehenago ez nuen sekula inor ikusia mainguka halako ziztuan ibiltzen
|
batetik
bertzera. Partida egunetan kirol poltsa horietako batean ura izaten zuen, jokalariei emateko, eta botikina ere bai:
|
|
Bera herri kozkorra zen gurearen ondoan, eta hangoek ez zuten alkasoroarrak mendratzeko batere kuidadorik izaten. Gurea herri kaxkar
|
bat
bertzerik ez zela erraten ziguten," Alkasoro, Alkasoro, bi etxe txar ta lau txoro!". Gainera, Gure Txokoak jokalari euren ustez onak zituen.
|
|
Egun
|
baten ondotik
bertzea, familiak eta lagunek ez zuten sekula esperantza galdu, baina, medikuek eta erizainek eginahalak eginagatik, Xabi joan egin zen abenduaren 17an. Bi operazio eginak zizkioten, makina bat odol transfusio ere bai.
|
|
Baina arrantzalerik hoberena, dudarik gabe, Mutua zen. Bere Vespino zurian ibiltzen zen
|
batetik
bertzera, eta hark bai, seguru zen hark beti zerbait biltzea saskira. Neska mutiko gehienek beldurra genion, hagitz jenio txarra zuela iruditzen zitzaigulako.
|
2014
|
|
Goizaldeko lauretan lotuko dira guziak. Herronkan jarririk
|
bata
bertzearen ondotik, su hegirat sartuko dira, herrestan, erreka arteetako lohiak oro bilduz jauntziekin, eta uros soldadu alemanen batek atzematen ez baditu bidean. Oren pare bateko bidea egin herrestan eta erreketarat sarturik zutituko dira berriz.
|
|
" Badut zerbait hemen". Kutxa irekiz, erretoreak sortu ditu jostorratz bat eta hari mutur batzuk,
|
bata
bertzeari lotu dituenak. Poincare presidentea eta Ingalaterrako erregea tropen ikusterat jinen direla kontatu die Lurori eta Bordagarairi.
|
|
Orai armak berotuak eta eskuak bolboraz belztuak dituzte 49.eko gizonek. Erauntsia amaitu delarik ohartu dira Mutrustegi anaietako bat, Xalbador, hilotz jausia dela; tiro batek garbi zeharkatu dio burua, kopetatik sartu eta garezurra zeharkatu; muinik ere ez agerian, odol xirripa
|
bat
bertzerik ez, eta kepia zulaturik gorpuaren ondoan. Begiak hetsi dizkio Luzien Laviellek.
|
|
Etxetik eraman medailak eskuetan dituztela otoiztu dute, aita saindu berriak izan dezan botere gerla bururatzeko eta Frantziaren interesak atxikitzeko. Handik hiru egunerat ezagutu dute Benedicto XV.a izanen dutela aita saindu berria, eta,
|
batak
bertzea eragin balu bezala, bi egunen buruan heldu da Joffre jeneralaren manua: hezur eta bizar baizik ez diren soldadu hauek osagarri guziekin dute aitzinatu biharamunean, alemanen fueratzeko beren lurretaraino.
|
|
Azken horietarik bat hurbildu zaio Achilleri, besotik heldu, giharrak aztertu, bazter batetarat eraman, eta" Aimez vous travailler?" galdegin dio. Achillek ez daki flamenkoz baizik; euskaraz ikasteko denborarik ez du izan, eta frantsesez doi
|
bat
bertzerik ez jakin. " Travailler" ulertu uste dio etxeko jaun horri, eta baietz egin dio buruarekin, baietz, nola erraten zen baietz frantsesez?
|
|
Belaskotarrekin etsaitua den sendi bateko aitak erran omen du, etxeko sukaldean hark ere," Lastima aitari ez jo izana". Hori aditurik, amatxi hasi da zeinuaren egiten," Aitaren, semearen eta...", baina oroituz eta belaskotarrez mintzo direla, tanpez isildu da, zeinua bururatu gabe, eta eskuak ezarri ditu,
|
bata
bertzearen gainean, magalean.
|
|
Eta finitu da film hori, kaiserrak deabruari medaila bat ezarri diolarik, zakur kate handi batez loturik. Filma ikustera jin diren gutiz gehienek irri karkailekin ospatu dituzte horma zuri horretan
|
bata
bertzearen gibeletik higitu diren irudi horiek, bai Etienek berak ere, baina filma finitu eta argiak piztu dituztelarik Manexek oraino ez du ulertu zer gertatu den areto horretan. Manexek baitarabil, izan ere, bertzelako burutazio bat, ikuskizuna behar zen gisaz ulertzen utzi ez diona:
|
|
Gerla irabaztea, hemen Verdunen, zulo honetan kukutu eta irautea da. Zulo batean edozeinetan, dagoeneko errekarik ere ez baita, obusek guziak suntsitu eta birrindu dituztenez gero; su zelai
|
bat
bertzerik ez baita soldaduek parean dutena, begiak heda ahala; su zelai bat, putzuz eta lohiz eta kez eta lur tontorrez eta obusek eraiki hobiz egina. Kukutu eta iraun, beraz.
|
|
Menturaz greba handi batean batuko balira langileak oro. Lortuko balu Baionako Herriko Etxean aurkeztea agiri
|
bat
bertze hautetsiekin. Pentsamenduen laino mehe horretan galdurik gogoa, Bokaleko Lafitte ostatu honetan garagarno edaten ari da Auguste Perrin ofizialea.
|
|
Ederreniako atarian, Etien Petit eta Jean Cazaux aulki luzean jarriak dira, adin handikoak baitira permititzen zaiena. Kontu berriak ezagutzen elkarrengandik, kontu zaharrak arraberritzen
|
batak
bertzeari, arno pitxer bat eskuraturik, kartetako lagunen esperoan. Jeani ez zaio oroimenerat heltzen, baina Etienek ekarri dio gogora hamalau baigorriarrena:
|
2018
|
|
|
bata
bertzea gabe ez daizkela bizi.
|
|
|
bata
bertzea gabe ez daizkela bizi.
|
2021
|
|
(KRISTOBAL eszenatokia zeharkatuz atera da. SHEPHERD JAUNA ohi baino aztoratuago mugitzen da alde
|
batetik
bertzera. Urduritasunez oihukatzen du.)
|
|
(MOTTELA abiadura bizian sartu da, alde
|
batetik
bertzera etengabe mugituz.)
|
|
(Isilunea) Ez gaituk betitik, baina betikotu gaituk… “hemengotu”. Ni, Toledoko mendietan baso
|
batetik
bertzera ikatza egiten aritzen zena, hemen ikazkin mugiezin bihurtua… eta hi, hire herrian musikari, hemengo txori… txori maingua.
|
|
Isilunea. MOTTELAk bere bilaketan eszenatokia alde
|
batetik
bertzera gurutzatu du.)
|
|
Argitu du. SHEPHERD JAUNA bere talaian urduri alde
|
batetik
bertzera.)
|
|
Ezin du ibaia gurutzatu! Ezin du haurrik bizkarrean eraman alde
|
batetik
bertzera. Ezin du haurrik eraman, ezta agurerik ere!
|
|
Ezin du haurrik eraman, ezta agurerik ere! Ezin du inor eraman ibaiaren alde
|
batetik
bertzera. Ez, hankarik gabe...
|
|
Ilundu du. SHEPHERD JAUNA alde
|
batetik
bertzera, noraezean. Jauzi batez, berriz ere bere talaiara igo da.
|
|
Jakin minez, bere talaiatik jaitsi eta tailerrera hurbildu da, zerbait ikusi nahian edo... Jauzika, alde
|
batetik
bertzera mugitzen hasi da, kolpeen erritmora. Bat batean mailukadak gelditu dira.
|