Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2.965

2000
‎Ez eta probintziako toponimiaz eta arabarren euskarazko deiturez ere. Baina nik neuk ere aitona nuen arabar euskalduna, eta arbasoen jatorriak etsi ezinezkoak ditut.
‎Behintzat lehen zu zintudan. Zure engainu eta guzti, konfiantza falta eta guzti, baina nire ondoan zeunden, egiaren muturrik ageriena ere ezagutzen ez nuelarik. Nirekin zinen, eta nik horrela maite zintudan, min egingo zidan egia ezagutu gabe, baina nirekin.
‎Zure engainu eta guzti, konfiantza falta eta guzti, baina nire ondoan zeunden, egiaren muturrik ageriena ere ezagutzen ez nuelarik. Nirekin zinen, eta nik horrela maite zintudan, min egingo zidan egia ezagutu gabe, baina nirekin. Horregatik diot ez ninduzula sekula engainatu, nik ez baitut inoiz engainurik sumatu.
Baina niri ez zait inoiz buruan kabitu ihesalditxoek kolorea hartzeko izan behar dutenik, eta gusturago nabil euriaren mehatxua gordetzen duten hodeien azpietatik. Itxura bakartiagoa ematen diote bati; iheslariagoa, nahi bada.
‎Entzuten nituen, noski, nire gelakideen joan etorriak, eta kanpoko trafikoaren hotsak, sirena eta klaxonez hornituta. Baina nik lasai segitu nuen ohetxoaren babes epelean. Eta berandu esnatze horren erruz, egun erdia galtzeagatik, atzo heldu beharrean gaur heldu naiz Cashelera.
Baina nik ez dut abortatu nahi. Esango didazu, Bitakora, badirudiela gauzak nahastearen zalea naizela.
Baina nik zer egiten dut hemen. Zertan nabil?
‎horrekin jartzen naiz topera, eta ni pozik. Badira bost urte ez dudala emaztearekin txortan egin, baina nire gorputza emakumezkoa dela pentsatzearekin soilik kristoren kanpaikadak egiten ditut: din don din don...
‎Txema aipatu nion. Badakit ergelkeria izan zela, baina ni zeharo harrituta nengoen bere bizitzako pasarteekin, pertsona arrunta baino gehiago Hollywoodeko gidoilaria ematen baitzuen Rocíok. Beno, ba hori:
‎Kasualitatez udaleku berean lan egitea egokitu zitzaigun koadrilako bi. Noski, ez genuen serio hartzen txantxa inozo hura, baina nik ez dakit hainbeste errepikatzearekin Jabik erdi sinetsi ote zuen. Edo bestela agian pentsatu zuen" koño, ba zergatik ez?", edo beharbada suposatu zuen ez zela hain txantxetakoa eta kanpotik (besteen begiradatik) argiago ikusten zela gure artean existitzen omen zen kimika berezia.
‎–Eiderrek orduak pasatzen zituen bere osaba Pedroren baserrian, eta gero etxera etorri eta gelan sartuta ematen zuen denbora guztia, eta ia jan ere ez zuen egiten. Ez dakit zer, Txema, ez dakit zer izango zen, baina nire alabak zerbait zuen barruan. Eta barruko gauza horrek ez zion bizitzen utzi nahi.
‎Eskola emaiten zidanenan disimulatzerat entseiatzen zen, baina ni garbi ohartzen nintzen ezen hura ez zela nik ordu arte ezagutu nuen jaun Marcel bera. Eta, batzuetan, hizketan eta eleketan ari zitzaidala, isildu egiten zen, hutsuneren batek guztiz hartu balu bezala... eta, egun batean, isilaldiaren ondotik hitza berreskuratzen zuela, erran zidan:
‎Zaldi gaineko eserzizio haietarik batean, ipintzen zioten lurrean Mattini oilo bat, zeina kaxoi tipi batean sarturik egoiten baitzen, zulo estu batetik burua soilik erakusten zuela, eta Mattinek zaldia lasterka jarri, gorputza alde baterat makurtu, eta ezpataz trenkatu behar izaiten zion lepoa oiloari, baina nik ez dakit zer gertatu zen egun hartan, zeinean zalditik beherat egin baitzuen.
Baina ni ez nengoen hain segur, ulu hark bertzerik erran nahi izan balit bezala. Eta aita ez zen itzultzen, eta belarriak adi nituen, neure presagio gaixto hura gezurzta zezakeen berriaren aiduru, alferrik.
Baina nik gehien igurikitzen nuena, zeren, bai aita Bartolomek jauregian, eta bai jesuitek Iruñako kolejioan, bertzerik ez baitzidaten irakatsi, ez zenuen aipatu ere egin. Eklesiastikoan ez ezik Erran Zaharretan eta Salmoetan ere azaltzen denaz ari natzaizu:
‎eror eta jaiki, jaiki eta eror, berriro jaikitzeko...? Zeren eta hi letratua izanen haiz, edo pintorea, edo hik nahi duana, baina ni astronomoa, eta astronomo bezala erraiten diat, taroteko kartetarik harat, ezen gau bakoitzak dituela bere izarrak eta ez dagoela izarrik gabeko gaurik —eta, bere boza apaltzen zuela eta misteriotsu bihurtzen, erran zuen—: Eta Joanes eta biok bizi gaituen gauak ere badik bere izarra:
‎Urkabean, ordea, erortzen da burua, eta itzaltzen da buruko barren argia. Bai, onartzen dut nik ere ezen argi iraungi horretarik bertze mila piztu, eta argi berretua mundurat heda daitekeela eta barreia, heroi eta martirien etsenpluaren bidetik, nahiz eta batzuetan, osaba Joanikotek erraiten zuen bezala, ahantziak ere izan daitezkeen; eta onartzen dut, halaber, ezen haien odola emankorra eta ezin naroagoa izan daitekeela... baina nik nahiago ditut bere buruaz eta buruko gogoetez eta pentsuez baliatzen eta aitzinatzen diren pertsonak ezen ez bertzeen odoletik xurgaka eta hurrupaka dabiltzanak, nola izainak eta parasitoak. Eta ez ote dugu guztiok ere izainetarik eta parasitoetarik zerbait, noiz eta martiriak miresten baititugu, jaun André...?
‎Zeren, aitzin-solasean erran dizudan bezala, aurki orok baitu bere ifrentzua, eta zeren, ondorez, bizitza ez baita anitzetan lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa. Izan ere, umetan, baita gaztetan ere, itzalik gabeak eta kutsurik gabeak dira, artean, mundua izendatzeko erabiltzen eta manaiatzen ditugun hitzak, zeren argi ezabatzen baititu subjektuaren eta objektuaren arteko distantziak —mundua hor dago, baina ni naiz mundua, eta munduaren baitan nago—, objektuaren izena subjektuaren izanarekin loturik dagoen hotsezko ezaugarri ezin doiagoa eta ezin zehatzagoa balitz bezala, eta etxea etxe da, eta amorioa amorio, eta lehen behakoan edo objektuak eragiten digun lehen ukitu guztizkoan agortzen zaigu hitzen erranahia; aitzinago, aldiz, adinean gorat goazela, subjektuaren eta objektuaren artean distan... Eta orduan ikasten dugu ezen etxea desterru ere bihur litekeela, amorioa desamorio.
‎Zeren, aitzin-solasean erran dizudan bezala, aurki orok baitu bere ifrentzua, eta zeren, ondorez, bizitza ez baita anitzetan lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa. ...nago—, objektuaren izena subjektuaren izanarekin loturik dagoen hotsezko ezaugarri ezin doiagoa eta ezin zehatzagoa balitz bezala, eta etxea etxe da, eta amorioa amorio, eta lehen behakoan edo objektuak eragiten digun lehen ukitu guztizkoan agortzen zaigu hitzen erranahia; aitzinago, aldiz, adinean gorat goazela, subjektuaren eta objektuaren artean distantzia bat sortu —mundua hor dago, baina ni bertze mundu bat naiz, eta mundutik apart nago—, perspektiba aldatu, eta ohartzen gara, bertze behako baten bidez, ezen objektu bakoitzak bere itzala duela, zeina bihurtzen baita objektuaren osagarri ere, eta ohartzen gara, halaber, ezen, handik aitzina, ez dugula aski, objektuaren izendatzeko eta mugatzeko, etorkiko hitza —haurtzaroko eta gaztaroko hitz itzalik gabea, alegia—, ... Eta orduan ikasten dugu ezen etxea desterru ere bihur litekeela, amorioa desamorio.
‎Soilik erranen dizut ezen, burtziak sartu ondoren, izter zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura. Eta, aitzinekoan bezala, deitu zituen ikusleak, baina ni gogaiturik eta urgoiturik nengoen orduko eta tribunatik alde egin nuen.
‎Zeren Pedrok berak erran baitzidan harako hura: " Gure aita letratua duk eta ni ere letratu nahi naik, baina nik ez diat bizitza usteltzerat utzi nahi. Eta hik ere ez huke nehoiz utzi behar..." Eta ni aho zabalik geratzen ninduan, zeren ez bainuen, arestian erran bezala, Pedrok aditzen zuèn jainkozko barren dei hura aditzen.
‎Eta iritsi nintzenean, solasean hasi zen. Baina enekin baino areago, bere buruarekin ari zen, eta hala erran zuen:
‎Ohartu ote zen, bada, osaba Joanikot, zalantzaz josia nengoela eta ez nekiela norat jo, nahiz eta iduri egin nezakeen ezen osabaren kide ezin leialago nintzela? Baina nik ez nuen gerlarik nahi, bertzalde... nahiz eta, osabaren hitzen bidetik, gero eta klarkiago ikusten nuen ezen ezin ekidin izanen nuela gerla hura ene hautua egin nezanean eta alde baterat edo bertzerat jo... zeren eta, Italiarantz abiatu aitzineko denboraldi laburrean, behin baino gehiagotan ikusi izan bainituen aita Bartolome etorri berria eta osaba Joanikot kontrakarrean, buruz buru, etsai o...
‎Baina, lerro urri hauetan erran dizudanetik harat, ote du zentzurik hitzak hitzen gibeletik paratzeak, dakidanean ezen munduko poetarik onenaren lumak ere —ez Danterenak, bizirik balego, ez Petrarcarenak ez bertze nehorenak— nekez islatuko lukeela nik han ikusi nuen ederra...? Zeren haietarik anitz mintzatu izan baitira Veneziaz eta skribatu izan dituzte poema ederrak eta hitz laudoriozkoak, baina nik ikusi nuen Venezia hura beti izanen da haien gainetik.
Baina nik ezin ahantzi nuen osabaren ukabil jasoa, ezin ahantzi haren mehatxua. Eta ikusten nuelarik ezen arimaren leiho batetik beldurraren itzala ihesi zihoakidala, bertze itzal bat sartzen ikusi nuen bertze leiho batetik, hiraren eta koleraren itzala izan zitekeena, eta belarrirat halaxe mintzatu zitzaidana:
‎Eta ez al da, bertzalde, don Frantzisko ene aita spirituala eta ene lagun mina... eta konfiantzazko gizona, beraz? Eta egia da ez dakiela frantsesez eta ez dakiela bertze anitz gauza, arrazoin duzue, baina ni ere hemen nago, haren hutsen betetzeko... Ez.
Baina nik ikusiaren ederrak ez zuen osabaren eta Maddalenen kezka estaltzen, jakina, eta haien kezkaz kezkatzen hasi nintzen. Zeren baitzirudien ezen gure amak izeba Emilianirekin ezkondu nahi zuela osaba Joanikot, baina honek ez zuela nahi; eta amak zerbaiten susmoa eta sospetxa zuen, bertzalde, eta hargatik debekatzen zion Maddaleni osaba Joanikoten dorretxerat joaitea...
‎Eta aita jesuitak galdetzen zidan ea zer gertatzen zitzaidan, baina nik ez nion argibiderik emaiten, zeren neuretzat baineukan sekeretu hura...
‎—Aizak, Joanes: hik laket duk, baina nik ere laket diat. Eta anaia zaharra eta etxeko herederoa ni nauk, eta badakik:
‎Eta, ondoren, osaba eta biok nor bere ohean sartu ginen eta Arkimedes zoruan etzan zen. Baina ni ez ninduen loak hartzen. Eta gero eta okerrago iduritzen zitzaidan nola osabak, gitarra jolea gonbidatuz gero, antzarak ferratzerat igorri zuen.
‎Izan ere, osaba eta bion arteko anarterainoko harremanetan, hura beti izan zen irakasle eta ni ikasle, halako suertez, non arras egon izan bainintzen, urteetan, haren menerat eta erranetarat, guztiz ere gogara, hori bai... Baina ni hazten eta hazten ari nintzen, bertzalde, eta ez nuen jada isildu nahi, zeren, apurka, erran eta adierazi egin nahi bainuen nik ere neure begiz ikusten nuena, eta osabaren mundua ere neure baitarik juzkatu nahi nuen, neurtu eta erabaki, eta hari jakinarazi: zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago.
‎Baina ni hazten eta hazten ari nintzen, bertzalde, eta ez nuen jada isildu nahi, zeren, apurka, erran eta adierazi egin nahi bainuen nik ere neure begiz ikusten nuena, eta osabaren mundua ere neure baitarik juzkatu nahi nuen, neurtu eta erabaki, eta hari jakinarazi: zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago. Baina koadroa aldatuko ez ote nion beldur zen osaba, eta horregatik zegoen jeloskor... nahiz eta gero irri egin zidan, zeren eta hark libertatea baitzuen maite, eta ikusi zuen ezen ni ere libertatearen aldeko hautuan nenbilela eta hartarako eskubidea nuela, harik eta ene deliberamenduak, finean, haren jelosiazko sentimendua aldarazi zuen arte, osaba harrotasunerako bidean ipintzen zuela.
‎Eta azkenean hura bezala hasi nintzen ni ere, zalantzak zetozkidanean: " Erromak erraiten duen bezala..." Ordea, zalantza ez zen Erromak erran zezakeena, baina ene baitan gertatzen zena, zeren kanpoan ikusten dugun soka korapilorik gabea bihur bailiteke gure barrenean mila korapiloko, eta zeren ez bainintzen, artean, neure buruaren jabe.
‎Eta orduan izan zen, orduantxe bai, noiz eta biak salatu behar nituela bururatu baitzitzaidan. Zeren eta anaiak bihotza hautsi baitzidan, baina nik moneda bertsuan pagaraz niezaiokeen, ordainez ordain, Mattini bizkarrean ederrak emanez, konparazione, neure eskua mugitu ere gabe gainera, baldin hariak behar bezala mugitzen banituen...
Baina ni ez nengoen, ez, mementu haietan apez izaiteko gogoz, bortxaz ez bazen bederen!
‎Eta esku batekin bata eta bertzearekin bertzea ferekatu nituen, eta ikusi nuenean ezen sosegurat eta baretasunerat egin zutela, bi bularren arteko habian ipini nuen, amoltsuki, neure burua, nola osaba Joanikotek jarri baitzuen Maddalenenean, urroztarren bordan ikusi nituenean. Eta, hala geundela, ene ezpainak aitzinatu nizkion apur bat, eta hark ere aitzinatu zizkidan bertze apur bat, baina nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, zeren gibela egin bainuen... Eta, jauzi batean zutitzen nintzela eta lasterrari emaiten niola, erran nion:
‎—eta, hitzak irri maltzur batez laguntzen zituela, segitu zuen—: Baina enekin ere ibili zuan, hirekin baino lehenago... eta ezin gogarago gainerat! Galde iezaiok hihaurk berari...
‎—Hori damu duk, baina ni ez...
‎Zeren harat agertzen zitzaigùn pertsona bakarretarik apeza baitzen, don Lu zio, aldian behin etortzen zitzaiguna, ez ene bekatuen kontua hartzeko, baina enekin ehizaz mintzatzeko. Eta nik, ehiza zalea ez nintzen arren, nekiena erraiten nion, eta, ez nekienean, jakin iduri egiten nuen eta asmatu egiten nuen, eta batean erraiten nion ezen Indietako oihanetan zentauro bat ikusi nuela, eta bertzean, amazona bat, eta, noiz eta don Luziok galdegin baitzidan egia zenetz amazonek bular bakarra zutela, nik, ezin seriosago, ihardetsi nion:
‎Eta haur batek bezala egin nuen nigar, luzaroan. Eta nigar haren ondotik bertze emazteki bat nintzen jada... zeren etxeko ardi beltz hura guztiz beltza izan baitzitekeen, baina nik baino zabalagoa zuen bihotza. Eta ulertu nuen ezen nihaurk ere ireki eta zabaldu egin behar nituela neure bihotzeko ateak, ordu arte zazpi giltzaz hertsiak.
‎" Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean. Eta hire amak hura guztia erran zidaan, eta bertze zerbait ere erraiterat zihoakidaan, baina nik ere hartua nian neure erabakia orduko, zeren, hasteko, itsasoa utzi nuenetik bortz hilabete baineramatzan lehorrean, gogait gaixto eginik, halako suertez, non itsasorat berriro itzultzeko asmotan bainengoen, eta zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko... eta zeren erakutsi nahi bainion neure buruari ezen ez nengoela artea... " Andere Graziana, berorren semea ene semea ere izan zen, borzpasei urtez, Itsasoko Aman izan nuen bitartean, eta nihaur joanen naiz haren bila..."
‎Gizona eta piztia bat batean solasean...? Hori ez duk zientzia, horiek ipuinak dituk, mutila!" Baina nik hura ikusi nuen, eta ikusi bezala eta ikusiaren arabera kontatzen ari natzaizu, jaun André... Hotzean pentsaturik, ordea, bertze arrazoin bat ere bila daiteke, zeren, nola tigrea jan berria izan baitzitekeen, ase egon baitzitekeen mementu hartan, halako moldez, non, jateko beharrik ezean, ez baitzitzaigun gainerat oldartu.
‎Zeren Antoniok neskatxa haren salbatzeko eskaini baitzuen bere bizia, nik neurea haren zerbitzuan jar dezadan. Neskatxa horrek beso bat ezindua dik, baina ni izanen nauk hemendik aitzina haren besoa eta haren eskua.
Baina nik gau hartan bertan trazatu nuen neure etorkizuna, eta erabaki nuen, ondorez, ezen hiru soineko erosi behar nituela, ez bi.
‎Zeren eta erran baitzidan: " Ez, umea nintzen, eta ez naiz oroitzen, baina ni oroitzen ez banaiz ere, san Jose oroituko da, bai, zeruan, eta hori da inportantena". Eta galdetu nionean ea ba ote zekien nondik zetorkion erranari san Joseren aipua, ezetz ihardetsi zidan, deus ere ez zekiela hari buruz.
Baina ni kezkatzen hasia nintzen, uretan ikusi nuelako, eta neure kezka jakinarazi nion, bertze deusi lotu aitzin:
‎Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. Eta gogoan nituen, halaber, untzian ordu arte entzunak, zeren eta kontatu baitzigun, konparazione, gurekin Sibilian itsasoratu zèn kapitain espainiar batek, zeina ekaitzaren ondorez hil baitzen, itsas kolpe batek eramanik, ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak; halako moldez non erraiten baitzuen ezen bazegoela filibustero bat, Jean David Nau zeritzana, Frantziako Olonnen jaioa eta hargatik L’Olonnais deitua, zeinak egun batean bere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
‎Eta neure parean osaba nuen... Ez dakit zer sentituko zuen osabak istant hartan, baina nik bai: hura emozionea eta hura zirrara, noiz eta Espainiako Handi hark bere galtzak laxatu baitzituen!
‎Eta nolako gogoa etorri zitzaidan orduan, amaganat joaiteko eta hari erraiteko: " Zaude lasai, ama, aitak huts egin dizu, hipokrita hutsa denez gero, baina nik ez, eta besarka nazazu!" Eta oroitu nuen amaren bertze behako hura, noiz eta oreinaren amoriozko historia hura kontatu bainion, erraiten zidala: " Halakoa da guti batzuetan amorioa".
‎—Pedro, hire koadro horiek hemengo jauntxoentzat dituk atsegin, baina nik surik gabeko eta inspirazinorik gabeko pintura ez diat atsegin...
‎Eta, segidan, nola bainekusan ezen gizon hura egiazkotasun handiz ari zitzaidala, egiazki solastatzerat deliberatu nintzen nihaur ere, neure asmoen berri emaiten niola: nola nik ere libre izan nahi nuen, eta nola ene gutizia gutiziatsua zen Urbiaindik ahalik eta urrunen joaitea eta, hargatik, kapitainaren untzian itsasoratzea, ez bidaiari gisa, Italiako hartan bezala, baina marinel bezala eta marinel bat gehiago bezala, tratu berezirik gabe, zeren eta nik ez bainuen kapitaina neure zerbitzurat nahi, nola erran baitzidan hark jauregirat etorri zèn egun hartan, baina ni harenerat.
‎—Ene jauregiaren kontra...? Esker mila, baina nik ez dut neuretzat aitortzen jauregirik, austriarren arrano inperialak atzaparretan duenik! Edo, ez al dakizu ezen osabak arranoari egin diola tiro, baina huts egin duela?
‎Beren orazinoei esker salbatu zela untzia, eta orazino haietan gogoan izan zituztela Jainkoa, Ama Birjina eta saindu guztiak... baita aita saindua ere! Baina ni ez ninditean engainatu eta, samurtzen eta muturtzen nintzaiela, ihardetsi niean: " Untzi baten barruan kapitaina duk, ordea, kapitain eta aita saindu, eta niri zor zenidaten obedientzia, eta nola ez didazuen obeditu, badakizue...!" Bai, biei pikatu behar niean oina; edo, biak urkatu, hobeki, prometatu bezala...
‎Harri eta zur behatzen zidaten, bai, untzikideek, baina ni ere haiek bezain harritua nengoen neure buruarekin. Zeren, egia bazen ere osaba Joanikotek umetarik ohitu ninduela gauzen gordetzerat eta disimulatzerat, bertze zerbait baitzen hura:
‎Eta erlikiontzi bat zen, zinez! ...n lignum crucis aren zur zati bat gordetzen, nola gordetzen baitzuen aitak erosi eta aitona Nikolasi eman zionak, ezta saindu baten gorpuzkiak ere —ez Avilako santaren ilerik, Pedro Huizik Florentziako karriketan behin ikusi omen zuen bezala, eta are gutiago san Frantziskoren galtzoinik, zeren bistan dena bistan baita, eta zeren ez baitago ermita tipi batean eliza handi baten sartzerik—, baina nik itsasoan galdu nituen behatzezurrak! Eta, erlikiontzi iduriko hura lepotik esekitzen zidala, kapitainak erran zidan:
‎Hartara, guti faltan ez nituen galdu, bidegurutze batean semaforoa bat batean gorritzean. Bertzaldean ateratzeko prest zeuden ibilgailuei kasurik eman gabe, Ximurrak aitzina egin zuen ziztu bizian, baina niri burua debalde hiltzearen pareko iduritu zitzaidan. Beharrik semaforoen arteko sinkronizazioa zientzia arrotza den hiri honetako biztanleen bizia erosoago egiteko nekea bere gain hartu duten argi iturrien buruan:
‎ondoko pabiloi batetik, zakur bat saingaka ari zitzaidan. Ez nuen ikusten ahal, hesi batek bereizten baininduen harengandik, baina niganaino ailegatzen zen haren oldartu beharraren mina. Neure burua distantziaren bidez babesteko sen irrazionalari amore emanez, kontrako espaloira jo nuen urrats bizi urdurian, eta hortik txartelperaino segitu nuen, aitzin gaueko kolpearen ondoriozko maingueria herrestan neramala.
‎Oker juzkatu nuen hasieran, baina ohartu naiz benetan nolakoa den. Salaketa maneran egitera adoretu nahi izan ninduen, giltzak itzultzera etorri zitzaidanean, baina ni, orduko, ezezkoan egon...
‎Ez nuen belarria itsatsi behar izan Josuren boza ezagutzeko, ganberako ateaz bertzaldera. Bortz egun baizik ez ziren lan aferek anaia urrutiratu zidatenetik, baina niretako mende bat iragana zen: atzendua nintzen haren bidaiak joan etorriko txartela zuela.
‎Nire papera hartu zuen, baina begiak idatzian pausatu beharrean haren eskuin eskuak atxikitzen zuen bolaluma zirriborroak egiten hasi zen nik txukun lerrokatutako hitzen gainean. Zerbait idatzi zuen gero, letra larriak erabilita, baina nik, mahaitik tarte handixkora jarria, ez nuen klarki bereizten ahal zer zen, bakarrik zazpi zortzi letra zituela eta" A" zela lehenbizikoa.
‎3.000 agindu zizkidan, baina nire burmuinetatik eta Ttipirenean hartutako ohar urrietatik gehiagorik erauzterik ez nuen. Azken zuzenketak egin, ohiko klabea idatzi eta behar baino indar handiagoaz zanpatu nuen itzulera tekla.
‎Hainbertze jenderi jatekoa eman beharrak zekarzkion nekeen zerrenda etorri zen gero, baina ni ez nintzen arrosario hori aditzeko. Unai ikusiko ez nuela jakiteak porru eginda nengoen.
‎Ahoz beheiti emateko eskatu zidan, eta haur bat bezain manukor izan nintzaion. Egoera berriak ez zuen eztitu, aitzitik baizik, galtzontziloen gaineko zalantza, baina nire erizaina atal horretako larruazalaren gainean haztaka hasi zenean, hatz zoli eta beratz horien ibileretan, ez bertze deusetan, kontzentratzera deliberatu nintzen. Alde zafratuan zanpatu zuenean, oihu egin nuen.
‎Kontra egin nahi izan nion, baina nire gorputz zafratua ez zen oraino halako ahaleginik egiteko gauza. Doi doi izan nuen denbora gerripe hanpatua Edurneren begietatik mihise mutur batean gerizatzeko.
‎Galderak ditxolari segitzeko parada ematen zidan, topaketa gaizto bat eta pisu larrien munduko txapeldunarekin, baina nire andrearen begitarte larrituak garbi adierazten zidan ez zuela zapart egin gabe jasanen. Irribarre ergela utzi eta irmotasun bortxatu batez apaindu nituen hitzak.
‎—.. Bai, dena ukatzekotan hago —gezurra. Ez nuen solasa luzatzeko estakururik erantsi nahi— Baina nirekin ez haiteke ezkutukerietan ibil. Nola zuen izena ipurtaundi beltzaran horrek, nik egunkaritik martxa egin baino urtebete lehenago etorri baitzitzaigun...?
‎Haren espantuek bere oroimena lanean zela adierazi nahi bide zuten, baina nire ezpainek ez zioten laguntzarik eskaini. Alferrik.
‎Nabarmendu, bederen, ederki nabarmendu hintzen, abuztu hondarrean kontratua luza ziezaioten. " Erredaktore espeziala da" aditu nian behin zuzendariarekin ari hintzela, baina nik uste diat, kazetaritzan baino areago, bertzetan zela" espeziala"...
‎Anari haren xerka lagunduko nuela hitz emana nintzen aste hasieratik, baina nire promesa, Rosario bera bezala, airean lurrindua zen honezkero. Ortzegun gaueko nire erretreta destenorekoak alderdi abantailos bat bazuen, bederen.
‎Afalondo batean, Ximurrarekin joka lotzeko puntuan egon zen Charly, hain luze, hain estu eta hain nabarmen dantzatu baitzen Josefinarekin. Kristinarekin ere egina zuen inoiz, baina ni ez nintzen horrela sutu. Zibilizatua naiz.
‎—Hortxe izan duk, gaueko hamaika eta erdiak aldera —Ximurrari izerdia lerratzen zitzaion buru oihanberritutik beheiti— Guri so zeudean, beren kamioneta zahar berdetik, eta ez zaidak gustatu. Barnean gelditzekotan egon nauk, baina ni ere haurrak eta andrea bezain amorraturik nengoan. Seiehun kilometro eginda pixa egiteko ere gelditu gabe, horrenbertze zor nioan neure buruari.
‎Batxilergoan nengoenean, elkarrekin joaten ginen goizero fraideenera, baina nik, aldean barik, aparte nahi nuen eta gibelera bidaltzen, neuregandik hamar metrora. Tarte hori gure" segurtasun distantzia" zen.
‎" Bai, gorroto diat. Munduko lanik zerrienetariko bat duk, baina nire lana duk", adierazi nahi zidan. Bat bateko jakin minak jota, forentsearekikoak akitu arte itxoin eta gero hurbildu nintzaion.
‎Hori ere falta denean, narda eta nekea nagusitzen zaizkigu. Hain segur ere, gauza bera da gainerako lanbideetan, baina nik ez dut horien berri.
‎Beharbada zuzen zegoen, baina niri kosta egiten zitzaidan lanbidez kideturik geundela pentsatze hutsa.
‎Karrerako azken kurtsoko ikaslea, Ana praktiketan genuen egunkarian joan den uztailetik. Badakit ez dela aparteko etorriaren marka, baina nik" Ilegorri" deitzen nuen. Arrazoiak, begien bistan.
‎Ondoan jarri nintzaion, ohe gainean, baina nire aita su sasikoak makinatxoa nire eskuetara ekartzea baizik ez zuen lortu. Hitz bakar bat ere ez.
‎—Bai, telefonoz egon nauk —boza goratuz arrazoitu zuen bere baieztapena— Izugarri sutu duk. Artxibora bidali nahi hinduen, baina nik konbentzitu diat ez egiteko...
‎—adituaren keinua— Hortaz, zuen inspektoreordeak aholkatu bezala, adi adi egon naiz egun hauetan, susmagarririk sartzen ote zen, bereziki hilketaren aurreko egunetan hemendik ibilitako inor, baina oraingoz ez dut halakorik ikusi. Jakina, lana da barrandan ibiltzea, baina nik gogoz egiten dut...
‎Giltzak nire eskutik kentzera egin zuen, baina ni azkarragoa suertatu nintzen. Ganibeta gurinaren bihotzean nola, halaxe hozkaduna zerrailaren barnean.
‎Marikoiak bai, baina ergelak ez. Etxe multzo hantuste honi" hiri" erraten diozue harro harro, baina nik bezain ongi dakik herri puta bat baizik ez dela. Alegia, hemen kristo guztiak dakiela auzoaren berri.
‎Zainetan ematen naiz egitekoak pilatzen zaizkidanean, eta bizkar gainera etorri berri zitzaidana desatsegin gerta zitekeen alderdi bat baino gehiagotatik begiratuta. Beharbada ez da jendetasun handiko, baina nik, Klararekiko istorioari, ahanzturari ematen zaion lekua baizik ez nion opa neure baitan. Areago, delako sentipena elkarrekikoa izatea ez zitzaidakeen itsusi.
‎Gisako jendailak ez dik adinik izaten. Ez dituk nabala faltan egonen, baina nik badiat horiek baino burdin puska hoberik.
‎Lehenbizi, Ximurrarekin mintzatzen da, eta gero erraten dit" Taldearen" bilera duela. Orduan, Maite etortzen da eta nirekin gelditzen da gauaz, baina niri ez zait inporta, Maiterekin kukuketan aritzen ahal naizelako eta amak ez duelako inoiz horretarako gogorik izaten.
2001
‎–Bai, baina ni oso traketsa naiz.
‎Gogoan dudala, amaren izterrak ikusten nituen lehen aldia zen. Nik imajinatu baino lodixeagoak ziren, nik amestu baino motzagoak, baina nik irudikatu baino askozaz ederragoak eta perfektuagoak ziren amaren benetako izterrak. Belaunalde haragitsua eta orkatila finak zituen, haurrek dituzten bezain oin txikiak, jostalariak.
‎Lantokitik beti ekartzen zituen zikinak, eta makinetako iluna sekula ez zitzaion joaten azazkaletatik, ez xaboiz, ez lixibaz ezta amoniakoz garbituta ere. Baina niri izugarri gustatzen zitzaizkidan zure aitaren eskuak. Handiak eta beltzak zirelako.
‎Banekien normalean ez zirela plantxatzen, baina niri izugarri gustatzen zitzaidan. Horregatik, larunbatero, goizean goiz jaiki, gosaldu eta aste osoko plantxa egiten nuen.
‎Belarretan biraka eta jostari. Inguruan bildutako lore sortak eskaintzen zizkidan Aitzolek opari gisa, eta erreta zegoen borda zahar hura bere gaztelua zela kontatzen zidan belarrira, errege boteretsu bat zela, eta itsaso guztia berea zela, bistak eman ahala zerumugaraino, baina niri emango zidala muxu baten truke.
Baina ni horren maiteminduta nengoen. Bai.
‎Beti pailazoarena egiten dabilen tipo bat. Baina ni egoera bertsuan nago, pentsatu du Tasiok Fernandoren kezkak bereganatuz, eta hori ez ditudala 19 urte honek bezala. Baizik 27 dagoeneko.
‎Bai, Arantxak berak nahi zuen bezala erabili nahi zuen beti, esan du haserre, sarjentona horrek, baina nik bereak eta asto beltzarenak bota nizkion, ze uste zuen ba horrek, nire Jon horrela maneiatzen lagako niola nik. Tasiok ez daki nola moztu hura.
Baina nire" bizi-poza" kokakolaren iragarkietakoa zen, artifiziala. Bene benetan –eta orain ohartzen naiz horretaz– nahi nuen gauza bakarra Aitzoli ni ere edozeinekin joan nintekeela erakustea baitzen, nitaz zuen irudia okerra zela frogatzea.
‎Ondo pasa nuen. Armendariz ahobero bat zen eta txorakeriak baino ez zituen esaten, baina nik barre egiteko beharra nuen eta horretarako behintzat primerakoa zen. Hanka sagarrak minbera sumatu arte egin nuen dantza.
Baina nik, guretzat ez, erantzun diot, lasai agertu nahian, eskuak dardarka nabaritu arren. Eta bera, Arrillaga, berehala ohartu da nire hitzen arrazoiaz.
‎Aspergarria gertatzeraino beharbada zenbaitzuentzat. Baina ni orduan aurkitzen naiz gustura. Bai, atsegin dudan musika baxu baxu jarri eta irakurtzeko zerbait ateratzen dudanean.
‎kasu horretan, berriz, beraiek dira gizon berriak eta gizon zaharra ni. Eta erraz egiten didate burla baina nik ezin diet burla hori bihurtu. Edo bai.
‎Ordu eta erdi eman nuen zubian eta jendea hasi zen pasatzen, niri begira, baina ni gustura nengoen, harik eta dardarka hasi nintzen arte. Ostatu honetara etorri nintzen gero.
‎‘Umea zuria eta ilehoria suertatu da zorionez, baina nik badaezpadan odol froga egingo nioke mundu guztiari, familia horretan indioak eta beltzak baitira gehienak eta, gaur egun, klinikak ere ez baitira fidagarriak.’
Baina nik ilunegia eta ezezagunegia ikusten nuen dena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
baina 2.963 (19,51)
bainan 2 (0,01)
Lehen forma
baina 2.057 (13,54)
Baina 906 (5,96)
bainan 2 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina ni ez 527 (3,47)
baina ni ere 105 (0,69)
baina ni jakin 79 (0,52)
baina ni uste 78 (0,51)
baina ni neu 52 (0,34)
baina ni ezin 49 (0,32)
baina ni bai 36 (0,24)
baina ni esan 28 (0,18)
baina ni baino 21 (0,14)
baina ni ama 19 (0,13)
baina ni behintzat 19 (0,13)
baina ni beste 17 (0,11)
baina ni aita 15 (0,10)
baina ni nahiago izan 15 (0,10)
baina ni oso 15 (0,10)
baina ni buru 13 (0,09)
baina ni hitz 13 (0,09)
baina ni ikusi 13 (0,09)
baina ni lan 13 (0,09)
baina ni nahi 13 (0,09)
baina ni ukan 13 (0,09)
baina ni zu 13 (0,09)
baina ni beti 12 (0,08)
baina ni gorputz 12 (0,08)
baina ni kasu 12 (0,08)
baina ni bizitza 11 (0,07)
baina ni egin 11 (0,07)
baina ni ezagutu 11 (0,07)
baina ni gehiago 11 (0,07)
baina ni herri 11 (0,07)
baina ni hori 11 (0,07)
baina ni hura 11 (0,07)
baina ni lagun 11 (0,07)
baina ni bera 10 (0,07)
baina ni den 10 (0,07)
baina ni gogo 10 (0,07)
baina ni ordu 10 (0,07)
baina ni zer 10 (0,07)
baina ni begi 9 (0,06)
baina ni bi 9 (0,06)
baina ni egon 9 (0,06)
baina ni ni 9 (0,06)
baina ni argi 8 (0,05)
baina ni ezetz 8 (0,05)
baina ni hartu 8 (0,05)
baina ni zerbait 8 (0,05)
baina ni asmo 7 (0,05)
baina ni beldur 7 (0,05)
baina ni bost 7 (0,05)
baina ni emazte 7 (0,05)
baina ni erantzun 7 (0,05)
baina ni galde 7 (0,05)
baina ni gero 7 (0,05)
baina ni hala 7 (0,05)
baina ni orduan 7 (0,05)
baina ni seme 7 (0,05)
baina ni bat 6 (0,04)
baina ni eman 6 (0,04)
baina ni etxe 6 (0,04)
baina ni euskara 6 (0,04)
baina ni gauza 6 (0,04)
baina ni hemen 6 (0,04)
baina ni joan 6 (0,04)
baina ni seguru 6 (0,04)
baina ni adiskide 5 (0,03)
baina ni ahalegin 5 (0,03)
baina ni asko 5 (0,03)
baina ni baietz 5 (0,03)
baina ni bakarrik 5 (0,03)
baina ni begiratu 5 (0,03)
baina ni bezain 5 (0,03)
baina ni esku 5 (0,03)
baina ni guraso 5 (0,03)
baina ni gustatu 5 (0,03)
baina ni hi 5 (0,03)
baina ni izen 5 (0,03)
baina ni ohe 5 (0,03)
baina ni aho 4 (0,03)
baina ni alaba 4 (0,03)
baina ni are 4 (0,03)
baina ni arreba 4 (0,03)
baina ni aurpegi 4 (0,03)
baina ni aurre 4 (0,03)
baina ni balio 4 (0,03)
baina ni beso 4 (0,03)
baina ni bizi 4 (0,03)
baina ni denbora 4 (0,03)
baina ni erabat 4 (0,03)
baina ni gogor 4 (0,03)
baina ni gozatu 4 (0,03)
baina ni guzti 4 (0,03)
baina ni hantxe 4 (0,03)
baina ni hasiera 4 (0,03)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia