Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2001
‎Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburu berriari buruz ezer gutxi esan daiteke momentuz, nahiz eta iragan zapal eta oparoko emakumea izan. Eta kulturarekin batera, berea duen bigarren betebeharrean ere, hizkuntz politikari dagokionean ere, zer egingo ote duen jakitea ez da erraza, baina niri behintzat, nondik datorren ikusita, itxaropen apur bat piztu zait. Hala ere —zilegi bekit transgresio koxkor hau— ezin dut burutik kendu, Euskaltzaindiaren eraginez, edo akademiaren erabakiak gizarteratzeaz arduratzen direnen eraginez, nire burua askotan eta askotan analfabeto gisa ikusten dudala euskaraz, ez dakidala ziur zuzen idazten dudan, ez ditudala ulertzen hainbat eta hainbat erabaki, eta iruditzen zaidala, gainera, ez naizela honetan bakarra.
2002
‎Par. Bainan nik behintzat, hauxe erran dezaket: gauza bat bertzea baino zaharrago denean, sortzapenetik den baino zaharrago ezin bilhakatu diteke, eta kantitaez aldatu ere ez.
2003
‎Egia esan, ez dut kritika negatibo handiegirik jaso, eta hori ere kezkagarria da, zeren zer edo zer edukiko du txarra, ez? Baina niri behintzat balio izan dit ikusteko irakurlego bat badela eta gainera kalitatezkoa dela: benetan segitzen ditu horko gauzak, eta batzuetan nik baino hobeto aztertu ere bai.
‎Txsss, alde horretatik ez arduratu, ikusiko dozu zelan mozkortzen diran kinitoan jolastu eta gero... Zu leloa bazara, ez egin ezer, baina nik behintzat Karmele hartu eta ohera eroango dot, badot gogoa behingoz estrenatzeko!..., zuk ixten badeustazu, jakina, etxea zeurea da eta besteak barre egin zuen.
2004
‎Ez dakit zenbat gauza ikus daitezkeen batera, hamar ikus daitezkeen edo hamabost edo berrogeita bost, baina nik behintzat basotik errota zaharreraino jaitsi eta ikaragarri gauza pila ikusi nituen. Ilargia ikusi nuen arratseko zeru garbian, eta mendi handi bat urruti, ordurako erdi itzaletan zegoena; eta mendi horren aurrean, beste bat, ttikiagoa; eta mendi ttikiago horren aurrean, beste bat, are eta ttikiagoa; eta mendi are eta ttikiago horren aurrean, muino lerro luze bat.
2006
‎Bestalde, ba ote dago" zuzena" ez den araurik? Tira, ez dakit zuei, baina niri behintzat garai bateko kontuak eta jarrerak gogorarazten dizkit, gainditu samartzat jotzen nituenak.
2008
‎GERMAN. Eskerrik asko, baina nik behintzat gosaldu diat eta lana pilatuta zaukaat bulegoan.
‎Ezin dut ulertu bere jarrera, Nekane. Baina nik behintzat argi eta garbi esan diot pentsatzen dudana. Ea gogoeta egiten duen.
‎Horixe ote da Europak ekarri diguna? Merkataritza liberalaren etsenplu txiki bat besterik ez da izango, baina niri behintzat erakusten dit iparra galduta gabiltzala.
2009
‎Costa Ricakoan nekazari itxurako dantzariak eta leku batetik bestera eramandako fardel handiak izan dira protagonistak, eta soinu bandan oratorio barrokoak, indiar kantuak, perkusioa, piano musika eta gaizki sintonizatutako irratiak entzun ditugu. Bitartean, dantzariek ekintza sinbolikoak eta irudi plastiko interesgarriak osatu dituzte, baina nik behintzat ezin izan dut harrapatu diseinu koreografikoaren zentzu ezkutua.
‎Proposamenaren abstrakzio maila handia izan da, eta soinu bandak bete du hari eroalearen funtzioa, baina niri behintzat nahasia egin zait, seguruenik sortzailearen baitako emozio konplexuen isla delako. Gauzak horrela, emanaldian zehar perkusioa, ahotsak, txalaparta, soinu elektronikoak, irrintziak, interferentziak eta Kerobia taldearen kanta zati bat entzun dugu, baina, beste ezeren gainetik, Laboaren Baga, biga, higa nagusitu da, bere bertsio sinfoniko ederrean.
2010
‎–Gero zuek ikusi zer egin sobreekin; nahi izanez gero zuen amaginarrebei edo Medicus Mundiri eman, baina nik behintzat ez dut lekukorik nahi.
‎Eta hauexek dira inguruotan bildu ditugunak. Segur aski, diskoak atera baino lehenago gaztaro edo haurtzaroan ikasitakorik beste inor ere izango da, baina niri behintzat ihes egin dit! Oraindik ere gureganatzerik izango ote? [6]
‎" Erantzuteko zaila da, baina nik behintzat pentsatzen dut baietz, ondo egin genuela, zeren irautearen ikuspegitik ere egokiagoa baita borroka egin eta derrotatua izatea, borroka egiteko gauza izan gabe errenditzea baino".
2011
‎Entzule askok kontzertuaren ideia finkoa edukitzen jarraitu nahi dutela imajinatzen dut, erosoagoa dela. Baina niri behintzat ertzetan gertatzen dena egiten zait interesgarrien, pentsatzeko aukera ematen didana, zalantzak sortzen dizkidana, ezeroso sentiarazten nauena. John Mausen kontzertuak halako eztabaida sortzen badu, nolabait kontzertuaren ideia aldaezin hori zabaltzen duelako sortuko du.
‎Miren, berriz, karrikan behera doa. Ez da haren aurpegian sentimendurik irakurtzen, edo beharbada bai, baina nik behintzat ez.
‎Zure aita da eta zuk ezagutzen duzu ondoen. Baina nigatik behintzat, ez kezkatu, ez nuke zuen harremana hondatu nahi.
2012
‎Badago konfiantza falta handia. Bitxia da, baina nik behintzat nabari dut Gipuzkoan hobeki egiten dutela ingelesez. Agian itsasoaren aldamenean daudelako.
2013
‎Lan erreformak eragindako lan hitzarmenen galera, soldaten jaitsiera orokorrak, Bárcenas eta PP ren korrupzioa, Snowden, Egipto, Garoña, Trebiñu, Euskal Herriko prozesua, epaiketak eta politikak… Munduak aurrera darrai, batzuetan okerrera agian, eta ni geldirik, udako beroaren eraginez ezin mugi. Gai garrantzitsu horietaz idatzi nuke oraingoan, zuek horietaz ere pentsatu, irakurri, idatzi, eta eragin, baina nik behintzat gaur gogorik ez. Nik udako nagia buruan.
2014
‎Joan nahiko nuke baina halere hemen segitzen dut eta isilpean madarikatzen dut hasieran neure inpultsibotasun demonioa, guztia bulkadaka egin behar izate hori ondorioak irudikatzeko eta neurtzeko tarterik hartu gabe, eta ondoren gauzak bururaino eramateko ezgaitasun hau, mantsokeria hau, Y rengana joan eta besterik gabe banoala esateko ezintasuna, banoala eta nahi badu etortzeko baina ni behintzat ez naizela bere esperoan geldituko berak nire txiklezko mendekotasuna luzarazten duen bitartean, egoera kontrolpean edukitzearen basa gozoan iraulkatzen den bitartean, jaun eta jabe sentiarazten duelako. Ekin nahiko nuke baina inoiz baino minago nabaritzen ditut taupaka jaio ostean automatikoki zulatu zizkidaten belarriak, behin hazten hasita inertziaz moztu ez zizkidaten ile luze motots arrosetan bilduak eta areago koskortzean titiburuetatik zintzilikatu zidaten berunezko uztarria, neure buruarekiko estimua lurrazpiaren hondoan ehorztera naramana, askatzerik lortu ez dudana, nahiz eta Berlinen hasia zen jada laxatzen, nahiz eta Berlinen hasia nintzen jada kokotsa jasotzen, zamaz jabetzen eta pausoka baina etenik gabe kontraerasotzen, etxera itzultze hau bizio zaharretan erortze gupidagabe bat izan da, duela lau hilabete laga zituen Ni bridatua antzez dezadan exijitu didate (teorian) baldintzarik gabe maite nauten eta nik ondorioz ezinbestean gorroto ditudan pertsonek, eskatu didate izan nadila ni kaltegabe bat, kamuts bat, kartoizko bat.
‎Gogor egin behar denean gogor egin behar da, geure buruaren etsaiak ugarituko baditugu ere. Baina nik behintzat ez nuke behar baino etsai bat gehiago kontra jarriko, beharrik ez delarik. Eta etsai ezagunaren eskuetan ez nuke harmarik ipiniko.
2015
‎–Ez dakit. Baina nik behintzat joan egin behar dut. Etorriko zara nirekin?
‎Eguna okupatua izaten genuela esan dut, baina nik behintzat ez dut ondoegi oroitzen zertan pasatzen genuen denbora: batzuetan hitzaldiak ematen zizkiguten, beste batzuetan gai jakin baten inguruan taldetxoetan bilduta hitz egin behar genuen, edo bakarka hausnartu, edo denok bilduta eztabaidatu.
‎Ia bat ere ez. Ikastola antzeko batzuk bazeudek, Calandreta edo izenekoak, baina nik behintzat gutxi sumatu nian kalean.
‎–Nahi duzuena egin, baina nik behintzat ez dut ezer jakin nahi?.
‎Gaur goizean esnatu naizenean izugarrizko burukomiña neuken, atzoko hatxurragatik, baiño okerragoa zan tripa barruan sentitzen nun lotsa, nere jokaeragatik. Zuri igual onek ez dizu ezertarako balioko etxean jasotzen dezunean, bainan nik beintzat ikasi dut lagun jatorrak eta kabroiak bereizten. Espero dut ni ez izatea zutzat bigarren talde hortakoa.
‎Noam Chomsky, Daniel Dennett, Hubert Dreyfus, John Searle, Bruno Latour, Andrew Pickering edota Dona Haraway bezalako izenak, eta zientzia kognitiboa, filosofia, robotika, prostetika, zibernetika, 8 informatika, adimen artifiziala, literatura edota azterketa feministak eta kulturalak bezalako diziplinak, ustez hain desberdinak, bilduma oso zabala ari dira osatzen gure garuna sustatu nahian. Ez dakit zurekin lortu edo lortuko duten, baina ni behintzat animatzen naute auzi horietan arreta jartzera. Horregatik esaten nuen, Rortyri erantzunez, testu ezliterario asko daudela literarioak baino gauza gehiago, eta askotan hobeki, esaten dizkigutenak.
2016
‎Egiten genuen gauza ororen berri zuten nagusiek. Beste leku batzuetan ez dakit garbitzaileekin hala jokatzen den, baina niri behintzat beldurgarria iruditu zitzaidan salatarien sistema. Egunero urduri joaten nintzen lanera, presiopean baikeunden etengabe.
‎Montagnonera, adibidez, edo piazza d. Armira, akueduktu aldetik, edota, konprometitzeko gogorik ez baduzu, piazza della Certosara, via Borso aldetik. Hara joan izan dira beti bikoteak elkarrekin ibiltzera (zure gurasoak ez dakit, baina nireak behintzat hara joaten ziren beren garaian). Eta elkarrekin ibiltzea, aizu, gauza txarra al da?
‎Ohera joan nintzenean, banekien berdin zuela zenbat kostako zen, baina nire aldetik behintzat amaituak zirela azaleko sendabideak eta aringarriak: gaitzaren iturburua bilatzea erabaki nuen; amen patua aldatze aldera zerbait egin behar nuela erabaki nuen, zerua bezain zabala baitzen haien miseria.
‎Baliteke. Baina niri behintzat ez didate kontatzen.
2017
‎IKAn argi bereizten ditugu norbanako elebiduna eta gizarte elebidunaren kontzeptuak. Guk garbi egiten dugu norbanako elebidunaren alde; bi, hiru edo lau hizkuntza jakitea aberasgarria da, baina nik behintzat gizarte elebidun gutxi ezagutzen dut. Euskararen aldeko mugimenduan 90eko hamarkadan honako esaldi hau erabili genuen:
‎Matrailezur baten zatia, lauzpabost hortzekin, topatu dute Etiopian, eta esan digute 500.000 urte zaharragoa dela gure arraza. Ez du gure bizimodua deus aldatuko, baina ni behintzat liluratu nau. Esan digute, halaber, Martitzen 1.500 milioi urtez urak estali zuela planeta, baina ez zela bizitzarik sortu, Lurrean denbora gutxiagoan gertatu bezala (konparazioa nire terrenora ekarriz:
‎–Merkea da? dio gure adostasun unanimea lortzeko, baina ni behintzat ez naiz prezioari begira ari, nire aurrean, errepidea enmarkatzen ikusten dudan paisaia gero eta horiztatuagoari baizik. Laua bihurtzen ari da guztia, orografia alfer bat, zutik jartzeko gogorik ez duten lur eremu handiz osatua.
‎Kooperatiba pare horretara iritsi ginenean, udaltzain batek mozorrotuta gindoazela esan zigun. Itxuraz, inauteriak ziren, baina nik behintzat ez nekien inauteriak zirenik ere.
2018
‎Hezkuntza sisteman egin dira, zalantza barik, aurrerapen handienak, eta horretan arrazoia duzu. Baina ni behintzat, ezin naiteke bat etorri esaten duzunean akabuko 50 urtean ikastolek eta ereduko hezkuntza sistemak euskaldun osoen lehenengo belaunaldiak ekarri dituztela. Nire begi eta belarriek behintzat ez dute hori aditzen.
‎–Ez omen zara ohartu. Zuk ez dakit, baina nik behintzat zerbait egin behar dut. Aita bizirik balego, zerbait egingo luke hau gerarazteko.
2019
‎Maria Sarak irribarre arina egin zuen, Begi bistakoa da, eta aldaezina, eta, dirudienez, horrek biziki kezkatzen zaitu, Ez nau biziki kezkatzen, norberaren adinak besteren adinaren erlazioan baizik ez du egiazko esanahirik, hirurogeita hamar urteko batek gaztea naizela iritziko dio, ausaz, hogei urteko gazte batentzat agure bat naiz, ezbairik gabe, Eta nirekin alderatuz, zer zara, Zuk zure urdin gutxi horiek tindatu dituzu, eta ni neureak erakusten hasi naiz, hortaz, hogei urteko neskatxa baten aurrean dagoen hirurogeita hamarreko gizona naiz, Zure kontuak ez dira zuzenak, elkarren arteko diferentzia hamabostekoa da, Orduan hogeita hamabost urte dauzkat. ...tuta, Ni orain hemendik zutitu eta musu ematera hurbilduko banintzaizu, agian, Ez egin horrelakorik, baina, egitekotan, egin ezazu aldez aurretik gaztigatu gabe, Gero eta okerrago ari naiz, beste batek jakingo luke gauzak behar bezala egiten, Beste batek beste emakume bat edukiko luke hemen, Amore ematen dut, Esan dizut hau bisita bat baino ez zela, itxaroteko eskatu nizun, Horixe egiten ari naiz, baina nik behintzat badakit zer nahi dudan, Egia da garrantzizkoa dela norberak zer nahi duen jakitea, jende guztiak esaten ditu horrelako gauzak, baina nik uste dut askoz hobe dela jakiten dena nahi izatea, denbora gehiago behar da, egia da, jendeak ez du hainbeste itxaron nahi izaten, Amore ematen dut berriz, zer egin dezaket, orduan, Zure etxea erakutsi, adibidez, normalean hortik hasten da, Esadazu... Raimundo Silva zutitu egin zen, baita Maria Sara ere, gizonak mahaia inguratu zuen, hurbildu zen, baina ez gehiegi, beso bat arinki ukitzeko lain, bisita hastear zegoela adierazteko bezala edo, hala ere emakumea geroratzen zen, mahaiari begiratzen zion, mahai gaineko objektuak, lanpara, paperak, bi hiztegi, Beraz, hemen egiten duzu lan, galdetu zuen, Bai, hemen egiten dut lan, Ez dut setio famatu baten aztarnarik ikusten, Ikusiko duzu, gaztelua bulego hau baino gehiago da.
2020
‎Egia da Japoniako eskualde batean, ehun urte baino gehiagoko atso eta agure ugari bizi direla, eta hauek arraina eta barazkiak besterik ez dituztela jaten, eta horiek ere kopuru murritzetan. Baina nik behintzat ez nuke nahi adin horretara heltzea horrela bizitzeko. Ez dut nahi bizitzak eskaintzen duen gozamen gutxienetako bati uko egitea, bizitza bera zalantzazko epe labur bat luzatzearren.
‎Gainera, beste bizilekuren bat bilatu dugula iragartzen diguzuenean Fidelek, eskertzekoa da oharra, baina nik behintzat ez dut ongi ulertzen. Etxearen jabeak Alain eta Elene baziren, eta hauek desagertu badira, nork botako gaitu kalera?
‎Kolapsoaz hitz egiten du, etorkizunaren bideraezintasunez, eta, batez ere, eskatzen du komunitate zientifikoari kasu egiteko. Ez dira galtzen Mendebaldeko pribilegioetan, baizik eta klima iheslariez hitz egiten dute, kontsumoaren murrizketaz eta bizimodu apalagoez, eta uste dut oraindik hasten ari den mugimendu bat dela, baina niri behintzat sekulako indarra eman dit".
‎Zalditeria, infanteriako konpainiak, artilleria. Baina niri behintzat martxen musika barruraino sartzen zitzaidan, eta, itxura militar hura guztia gorabehera, soldadu baino gehiago dantzari sentitu izan naiz beti, desfilatu dudanetan. Lesakako ezpata dantzarien konpartsa zetorkidan burura, itxuraz arras desberdinak izan arren.
2021
‎■Orduan geuri buruz izan luke, eta gu ezkara liburu batean agertzeko modukoak, ez? Bo, zuek agian bai, baina ni behintzat ez. ‣ Ehadi hoinbesteraino beheratu, ttotto.
2022
‎Borroka asko egingo dugu elkarren artean soinuari itxura eman arte, eta hori egingo dugu aurreko grabaketa egin zigun estudiokoak baino bitarteko pobreagoekin. Baina nik behintzat ilusio eta hasteko gogo handiak ditut. Eta aurrerapen gisa, diskoa pixka bat moñas izango da, hala aterako zitzaigula komentatzen genuen aurreko batean.
‎Hesia gurutzatzeko ahalegina egiten duten bakoitzean horrelako zerbait gertatzen da. Ulertzen dut penintsulan bizi den jendearentzat harrigarria dela, baina ni behintzat ez nau harritzen».
‎Gizartea matxista bada, sareetan hori islatuko da. Ez dira berdinak kaleko eraso bat eta sareetan aurki dezakezun bat, baina nik behintzat jasaten ditut.
‎" Gizartea matxista bada, sareetan hori islatuko da. Ez dira berdinak kaleko eraso bat eta sareetan aurki dezakezun bat, baina nik behintzat jasaten ditut"
‎Oso gaizki portatu/ antolatu gara. Ni Jainkoa banintz (ez naiz, baina ni behintzat existitzen naiz), ez nuke bitan pentsatuko. Itzali eta kitto.
2023
‎Izan ere, irmoak dira erabat, aberats eta jostariak instrumentuekin eta giroak sortzen ere maisuak. Ez, ez dira belarri guztietarako goxoak izango, baina nik behintzat sorpresa galanta hartu dut, sorpresa ederra.
‎Latza izan zen baina ez dena. Izan ere, ez dakit Reginak zer egin zuen, baina nik behintzat, erretzeari utzi nion.
‎Santuak kokoteraino dauzkagu gure txoro kontuekin eta greba egiten hasiko direla uste dut. Ez naiz santua, baina nik behintzat egingo nuke. Aginduta:
‎Bere familiak Frantziako gizartean izan zuen kokaleku bazterrekoak sakonki markatu zuen Annie Ernaux, eta horri buruz idatzi zuen Lekua liburuan. Liburu hori ez da Ernauxen aipatuena, esango nuke, baina niretzat behintzat, idazlea ulertzeko giltza ematen du. Zorionez, euskaraz Joseba Urteagaren itzulpen ederra daukagu, Igela argitaletxean.
‎Bai; asko, gainera. Nik beti entzun izan dut papera hiltzera doala, baina niri behintzat gero eta gehiago eskatzen dizkidate mapak paperean. Turismo azoketan dena papera da oraindik.
‎Gero, sakondu duzu beste bide batzuetatik. Adibidez, Google Maps en informazio andana izan dezakezu, baina nik behintzat bisitatu nahi dudan tokira iristeko baino ez dut erabiltzen. Informazio osagarri gehiegi dago, eta informazio esanguratsua aurkitzea zaildu egiten dizu.
‎–Zuek ez dakit, baina ni behintzat ez naiz lasai egongo buru gainean zerua ikusi arte –Kotte jentilarekin ados zegoen, bera ere itolarrian zegoen eta inguru osoan ura zeukatela ikusirik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia