2000
|
|
Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen,
|
baina
nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. Eta gogoan nituen, halaber, untzian ordu arte entzunak, zeren eta kontatu baitzigun, konparazione, gurekin Sibilian itsasoratu zèn kapitain espainiar batek, zeina ekaitzaren ondorez hil baitzen, itsas kolpe batek eramanik, ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak; halako moldez non erraiten baitzuen ezen bazegoela filibustero bat, Jean David Nau zeritzana, Frantziako Olonnen jaioa eta hargatik L’Olonnais deitua, zeinak egun batean bere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
|
|
—adituaren keinua— Hortaz, zuen inspektoreordeak aholkatu bezala, adi adi egon naiz egun hauetan, susmagarririk sartzen ote zen, bereziki hilketaren aurreko egunetan hemendik ibilitako inor, baina oraingoz ez dut halakorik ikusi. Jakina, lana da barrandan ibiltzea,
|
baina
nik gogoz egiten dut...
|
2001
|
|
Nire gogoak —nik gogoak— beti daki, nolabait, zer den bere gogoko eta zer sasigogo.
|
Baina
nire gogoa, ni maitagogo indargabetu egiten nau askotan sarkin horrek, sasigogo horri sasigogo hots egin eta gogotik uxatzeko nekez gauza naizela utziz. Eta zenbat eta sarkin hori nigan gehiago nagusitu, hainbat eta ilunago ikusten dut nire benetan gogoko dena, hainbat eta makalago geratzen naiz sarkin horren sasigogoei aurre egiteko.
|
2003
|
|
–Beharbada bai, beharbada ez –erantzun nion–
|
Baina
niri gogoak halaxe kontatzea ematen dit.
|
2005
|
|
Bai, betidanik. Esaldi batek irudi bat ematen dit, eta nik badakit hura zehatz mehatz ez dagokiola,
|
baina
niri gogoan hartzeko balio dit. Orduan, alboan, klank, segituan marrazkitxo bat egiten dut.
|
2008
|
|
Gauza bera gerta  tzen zitzaidan niri: barru barruan sartzen zitzaidan haren begirada, baina ez zidan nik nahi ez nuen ezer egiten, beti errespetuz begiratzen zidan, eta baita hitz egin ere, garbi esaten zidan zer nahi zuen, gaugiro polita du, goazen bueltatxo bat ematera,
|
baina
ni gogorik gabe banengoen, bera ez zen gehiago saiatzen, inork ez nau, azken momentuko zirkin itsusi baten gorabehera, Inaziok bezala tratatu, berorrek ez daki zer den trapuzar bat banintz bezala bizitzea, trapuzar bat naizela sentitzea; Inaziok, ordea, gozotasunez tratatzen ninduen beti eta laztana esaten zidan, edo kariño, baina ez gixon melenga bat delako, ez, ez da melenga, niri ez zaizkit...
|
|
Uda batez, oporrengatik herria erdi hustu zela baliatuz, negozioa egun batzuetarako itxi eta, Valladolideko errepidetik barrena, Tomasek Galiziara eraman ninduen. Ez genuen hitz askorik egin bidean, orduak eta orduak ematen genituen elkarri ezer esan gabe, baina momentu batean esku bat jarri zidan belaunean eta esan zidan asko maite ninduela, zuregatik ez balitz!, atera zitzaion, eta ez zuen gehiago erantsi,
|
baina
nik gogotik eskertu nizkion hitzok, nirekin zuen zorra aitortzen ari zitzaidan, eta ni pozik, oso pozik, eta Allariza iritsi ginenean, hoteltxo polit batean hartu genuen ostatu, ezagutzen du berorrek Allariz?, oso herri atsegina da, dena harrizkoa eta kale bihurriekin, oraindik gogoan dut zanburiñak probatu nituela bertako jatetxe batean, nik hasieran ez nituen jan nahi, ez zitzaidan haien itxur... esan zidan barrezka, eta niri ere karkailatxoa atera zitzaidan afaritakoak botatzeari utzi gabe, Tomasek harrerara deitu zuen kamamila bat eskatzeko, ez naiz gau hartako beste ezertaz gogoratzen, biharamunean Baionara abiatu ginen, itsasoa ikustera, ni pozez zoratzen nengoen Tomas pozik ikusten nuelako, eta autoan zer esango, eta, gaur ez dituzu zanburiñak eskatuko, ezta?, eta nik ezin barre egin sekulako orratzak neuzkan-eta buruan, Baionara iritsi ginen, hotela hondartzaren parez pare zegoen, eta Tomasek argazki bat ateratzeko eskatu zion han hurbil polaroid batekin erretratuak ateratzen ari zen gizon bati, Tomasek eskupeko polita eman zion argazkiagatik eta gizona kontentu, gu ere bai, gero tabernaz taberna ibili ginen Baionako kaleetan, alkohola usaintze hutsak botalarria eragiten zidan niri, baina Tomasek gogotik edan zuen egun osoan, eta hotelera itzuli ginenean harrerara joan zen, igotzeko xanpaina gure gelara, eta Tomasi gustatu ez zitzaion zerbait esango nion nik harrerako neskaren aurrean, ez dut gogoan zer, nahikoa edan zuela edo horrelakoren bat, baina kontua da alaitasunetik petralkeriara pasatu zela kolpean, eta gelako atea itxi bezain laster ukabila jaso eta sekulako ukabilkada eman zidan aho betean, zer haiz ba puta zahar ostia, hik ez dun erremediorik, beti izango haiz puta zorritsu bat, horixe esan zidan, eta ni ahoa odoletan nuela nengoen, begira nola utzi zidan ahoa, begira beza berorrek nazka ematen ez badio, hemen falta zaizkidan hortzak orduan galdutakoak dira...
|
2010
|
|
–Hemen aurrera egin beharra dago, ez baitago dena galduta, ezta gutxiagorik ere, doña Ernestina!?.
|
Baina
nik gogoan nuen pasilloan egindako ibilia, haren ondorioak nabaritzen bainituen artean ere neure gorputzean, nekearen eta ahuleziaren zama nagusi. –Egia nahi dut, don Braulio?
|
|
" Hemen aurrera egin beharra dago, ez baitago dena galduta, ezta gutxiagorik ere, doña Ernestina!".
|
Baina
nik gogoan nuen pasilloan egindako ibilia, haren ondorioak nabaritzen bainituen artean ere neure gorputzean, nekearen eta ahuleziaren zama nagusi. " Egia nahi dut, don Braulio" esan nion.
|
2012
|
|
–Begira, Dirk. Barkatu zuzenegia baldin banaiz,
|
baina
niri gogoak zer esaten zidan bost axola dit. Ez saiatu ni psikoanalizatzen.
|
2013
|
|
Eta ezin ahaztu, hainbat eta hainbat lagun ardozalerekin elkarrizket a luze eta amaigabeak izateko aukera. Zoritxarrez, aurten ere ezin izango naiz bertan izan,
|
baina
nire gogoa eta bihotza han izango dira.
|
2015
|
|
Handik bi hiru egunera itzuli nintzenean, gurasoek jakinarazi zidaten Beitia bota egin zutela, etxe berriak egitekoedo. Ez dakit 11n edo 12an izan ote zen,
|
baina
nire gogoan World Trade Center en erortzeari loturik geratu da betiko Beitiarena. Esajeratua, lekuz kanpokoa, bihotzik gabea irudi lezake alderaketak, baina hala da.
|
|
Gogoan dut nire haurtzaroko arratsalde bat: ni, ogi eta txokolatearekin, telebistaren aurrean eserita; artean oso txikia nintzela, pantailak gau eta egun egiten zuen dir dir,
|
baina
nire gogoan irudi bitxi bat geratu zen itsatsita: txanodun batzuk, beren armak gizaki izutu eta ahuspeztuen multzo bati destaturik.
|
|
Orduan ezagutu nuen Kepa Enbeita. Bera ez daiteke oroit,
|
baina
nik gogoan dut! Anekdota bezala, gogoan dut militantziaz ari izan ginela, bere egun luzeak aipatzen zituelarik, goizean goiz hasi eta arratsetan berandu bukatu...
|
2020
|
|
Bihotzeko gaitzak eta Caracasen 1967an gertaturiko lurrikarak eraman zuten hilobira Andima Ibinagabeitia elantxobearra,
|
baina
nire gogotik behintzat ez dute eraman.
|
|
|
Baina
niri gogoan geratu zitzaidan behin erakutsi zigun bideoa. 2003an egin zuen, gero maiatzean Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan jarri zuen erakusketan egon zena ikusgai.
|
2021
|
|
Nondik sortua zen diru hura? Obsesio bilakatu zitzaidan galdera,
|
baina
nire gogoan haizatzen bazitzaidan ere, ez nintzen gauza susmo haiekin diruaren bideak marrazteko, ez bazen loteria tokatu zitzaigula, jakinik, jakina, loteriaren kontu hura erridikulua zela. Gerora, nire irudimen falta hura Gomezekin izan nuen harremanari egotzi diot, emakumeok gure borondatea, eta borondatearekin irudimena, erabakimena eta ausardia, gizonen eskuetan uzteko dugun joerari.
|
|
Nik ere bihotz bihotzez gura nuen Francoren mairuen porrota;
|
baina
nire gogo pertsonala, ene haragiaren barru barruko zarrada hura, alegia, ezin nuen aintzakotzat hartu burkideei nire borondatea inposatzeko. Beste bat borrokan nahasi nahi izan, nire borrokan.
|
|
|
Baina
nire gogoa bestelako afera larriagoetan zegoen kontzentratuta. Argudio haiek guztiak... ez zegoen frogatzeko modurik, zerbait sendoagorik behar genuen.
|
2022
|
|
Ni 1963an egon nintzen Parisen... 68ko maiatza gero etorri zen,
|
baina
nik gogoan dut irratian lanean nola hartzen nituen teletipoetatik berriak, irratiko gainerako lankideek kasurik egiten ez zietenak... Ni bakarra nintzen; irakurtzen nituen, eta atentzioa ematen zidaten...
|
|
Ez dakit zer pasatu zitzaion burutik.
|
Baina
nire gogoan denetariko erreakzioak ikusten nituen: haserretu eta atea danba itxi, barre garratza egin eta atea danba itxi, oihuka hasi eta auzokoak gure atzetik jarri, atea danba itxi aurretik...
|
|
Gu ez gaituk hori. Andonik zuzenduko nau oker banago pluralean hitz eginda,
|
baina
nik gogoan dudanaren arabera, zalantzarik ez zigun sortu auziak. Aber, garai hartan guri sari hori emateko aukerak hutsaren hurrengoak ziren, egia esan.
|
2023
|
|
«Niretzat Pirinioetako ibairik ikusgarriena da Ara. Jende gehienak ezagutzen du beheko zatia, Bujarueloko aterpetik beherakoa,
|
baina
nik gogoa nuen ibaia sorburutik beretik esploratzeko. Oso jende gutxi igo da goraino piraguarekin, eta ia ez dago irudirik».
|