2000
|
|
–Erregeak behar ditu defendatu jendeak,/ hizkuntza batekoak hain ungi nola bertzeak?. Hor
|
ikusten
denez, esan genezake lehenago Martin Azpilkueta. Doktor Nabarro, hark emandako aholkuekin bateratsu datorrela.
|
|
Harantzago joanaz nioen, nik gazteleraren aurka ez nuela ezer, nire bigarren hizkuntza nuela eta maite ez ezik beharrezko; hala ere, etorkizunari begira, hirugarren baten premian geundela zientzia, teknika eta harreman zabalagoetarako, eta beharrezko
|
ikusten
nuela ingelesa, noski. Aurretik Quebec aipatu nionez eta ondotik ingelesaren baliapen hobea, nire erantzuna ez zuen hain gogoz hartu.
|
|
Kontseilu hau eratzen duen Foru Dekretuak dio: , bidezkoa
|
ikusten
da organo misto bat eratzea Administrazioaren eta gizarte nafarraren artean elkarretaratu, parte hartu eta elkarrizketatzeko foro modura, hizkuntza normalizazioaren kontzeptu berariazkoa osatzen duten alderdi batzuen gainean botere publikoei aholkua eman diezaieten?. Hala eta guztiz ere, garbi ikusten da Gobernuak ez zuela Kontseiluaren eskakizun eta aholkurik aintzat hartu nahi, eta beronen eginkizun garrantzitsuak (Foru Dekretuaren 4 artikuluan xedatzen direnak), hala nola, euskararen planifikazio, erabilera, sustapen eta normalizazioa?, saihesten aritu zela.
|
|
–bidezkoa ikusten da organo misto bat eratzea Administrazioaren eta gizarte nafarraren artean elkarretaratu, parte hartu eta elkarrizketatzeko foro modura, hizkuntza normalizazioaren kontzeptu berariazkoa osatzen duten alderdi batzuen gainean botere publikoei aholkua eman diezaieten?. Hala eta guztiz ere, garbi
|
ikusten
da Gobernuak ez zuela Kontseiluaren eskakizun eta aholkurik aintzat hartu nahi, eta beronen eginkizun garrantzitsuak (Foru Dekretuaren 4 artikuluan xedatzen direnak), hala nola, euskararen planifikazio, erabilera, sustapen eta normalizazioa?, saihesten aritu zela.
|
|
Eta bazirudienean helburu hori lortua zuela, Rocíoren begiek itxuraldaketa sakon bat jasaten zuten eta, automatikoki, ez soilik begiak baizik eta Eiderren aurpegi osoa ere agertzen zitzaion. Eta inongo arazorik gabe
|
ikusten
zuen Eider bere azpian, eta bera zast eta zast, eta benetan entzuten zituen txiliotxoak Eiderrenak izan zitezkeen, eta indarra eginda ere ez zuen lortzen irudi hori aldentzea. Eiderren aurpegia zen sufrimenduz gozatzen ari zena, eta haren gorputza, haren azal leuna, eta eskuek han edo hemen topatzen zuten atsedena, gehienetan bular edo ipurmasailetan, eta hankak ere Eiderrenak ziren.
|
|
Gau osoa eman zuen eztarriko lakarra kendu nahian, koj koj koj moduko zaratatxoekin. Eztarria findu nahi izan zuen bost arrautzaren zuringoak janez, baina bere aurpegian izua gailentzen hasi zen gero eta nabariago,
|
ikusten
baitzuen dena alferrik zela, ez zitzaiola kanturik irtengo eguneko hain une garrantzitsuan.
|
|
Zorabiatu egin zen bere begien aurrean zeru, itsaso eta lurrak bueltaka ikustean. hiltzera doazenek
|
ikusten
omen duten bezala, bere bizitza osoa agertu zitzaion argazkietan, edo diapositibetan, gustuen arabera beti ere. Baina laburtzeko:
|
|
Nire ametsak ez ziren gezurretakoak. Existitzen da, eta orain nagoen etxe honetatik itsasoa
|
ikusten
da, Bitakora. Ezkerretara itsaso bortitza dago, Atlantikoa.
|
|
Batzuetan Ralph izaten dut aurrean (edo gainean, edo...), baina besteetan Jabi
|
ikusten
dut nirekin. Ez dakit zer gertatuko den amets hau egun gutxi barru amaitu eta Euskal Herrira bueltatu dudanean.
|
|
Zer ote zen hura? Berak egunero
|
ikusten
zituen horma gorriztak, heste bihurriak, zain odoltsuak, kanpoan ere aurkituko ote zituen. Bai, zergatik ez ba?
|
|
Eta dena zen zirimola, eta zorabioa, eta kolore zuriak, eta jendea oihuka, eta bere amaren ahotsa" seguru
|
ikusten
nauela, seguru nago!" garrasika, eta esku batek altxatzen zuen ipurdiz gora jartzeko, eta trapu batez garbitu, eta dena eskuak eta argitasuna, denak izaki handi eta iletsuak; ezer ez, finean, bere munduarekin antzekoa zenik.
|
|
Ba tipoa, Duncan deitzen dena, nirekin geratu zen denbora luzean, atzean bere lagunak
|
ikusten
nituen bitartean, mahaiaren borobilean guri begira. Gorroto ditut egoera horiek.
|
|
Gauza horietaz hizketan geundela, zaratak entzun genituen gure atzean, eta nire aterpetxeko jendea (nirekin parrandan irten zena) oihuka eta arramaka. Gu geunden lekutik besoak, hankak eta buruak
|
ikusten
ziren mugimenduan, zirimola itzela sortuz. Segundo batzuk behar izan nituen erreakzionatzeko, ez bainuen ulertzen zer gertatzen zen (beharbada, eta ez da broma, edan nuen guztiagatik), eta zurrunbilo hartara hurbildu nintzenerako denboratxoa zeraman bertan Duncanek, borrokan zebiltzanak banatzeko ahaleginetan.
|
|
Bakar bakarrik. Tipo galdu bat
|
ikusten
zuen, edalontzi batez babestua, ispiluari begira.
|
|
" Neuk!", bota zuen Txemak dudazko une baten ondoren, esandakoa laster zuzenduko zioten susmoaz. Hiru irlandarrek txundiduraz begiratu zioten Txemari, txakur bat arraunean
|
ikusten
duenak bezala, eta Clay bibotedunak hartu zuen berriro hitza: " Mozkorti bi hauek badakite, eta ez zait ardura beste batek ere jakitea.
|
|
Ea ba, hemen naukazu, erruki zaitez nitaz. Azal iezadazu zer
|
ikusten
den hortik goitik; esaidazu egia: inmentsitatearena elizak asmatu du, ezta?
|
|
Eskolako neskatila hura pasilloetatik
|
ikusten
zuen egunero, bere lagunekin hizketan eta barrezka, eta berak, mutikoak, komunera joan behar izaten zuen, ileak ondo zituen egiaztatzera, eta berriz ere (etxean hainbestetan egin arren) Bogart en keinu autosufizientea entseiatzera.
|
|
Igual horrela
|
ikusten
naute errepidetik pasatzen diren autoetako gidariek, eta pentsatuko dute neska bakarti bat naizela, edo ausartegia bakarrik nabilenez. Ez bata ez bestea:
|
|
Zurrunbilo horretatik apur bat, apurrik txikiena, beldurragatik. Autoaren intermitentea da
|
ikusten
den lehen gauza: poza, norbait laguntzeko prest; beldurra, eta orain zer?, orain ezin diozu ezetzik esan, ez zaizula bere aurpegia gustatzen, orain dena eginda dago.
|
|
Arazo bakarra, esan dit, zenbait gidari obseso dira: neska bakarti bat egiten
|
ikusten
dutenean automatikoki pentsatzen dute neska horrek bidaiatzeko baino beste zerbaiterako gogo gehiago izan behar duela buruan. Ninfomaniatik beherako ezer ez zaie kabitzen astazakil horiei, baina hala ere lasaitzeko esan dit, oso gutxitan gertatzen dela.
|
|
Eta beno, andrearen azalpen horrek arrazoi handiagoak eman dizkit Ralph lasaitzeko: "
|
ikusten
–", esan diot," ez dute hauek lan makala IRAko horien bila. Zer uste duzu?
|
|
Baina gaur ez zegoen hodeirik Belfasteko aireportuaren gainean, eta hegazkinera igotzen ari nintzela Ralph
|
ikusten
nuen, urrutian, kristal batzuen atzean. Eta hegan hasi garenean bere autoa ikusi dut, hodeirik ez zegoelako.
|
|
Kontua ez da hori: une honetan, mundu guztia urruntzen ari zaidala
|
ikusten
dudan honetan, ez daukat inortxo ere nire benetako laguna dena. Ezta neure burua ere.
|
|
Eskaileratxoak igo eta goiko ohean etzan zen. Neskak behetik
|
ikusten
zuen bere gaineko koltxoiak nola irudikatzen zituen Txemaren besoak, ipurdia, belaunak. Behintzat hori pentsatu zuen Txemak, gora begira egongo zela azpiko oheko neska hura.
|
|
Eta gela honetako leihora irteten zen neska hura, goiz eta arratsalde. Beti
|
ikusten
nuen leihoan. Kasualitatea izango zen, baina kaletik pasatzen nintzen guztietan leihora begiratzen nuen, eta hantxe zegoen beti, niri begira.
|
|
Eta nik ere barre egiten nion etxe paretik pasatzean. Gero aurrera segitzen nuen, horko kaletik,
|
ikusten
–Hango horma hura kanposantua da.
|
|
doakoa dela eta turistek lortzen ez duten hurbiltasuna eskaintzen duela. Jakina baita turista batek guztia
|
ikusten
duela urrunetik (ohiturak, jendea, bizimodua) edo bestela hurbilegitik (monumentuak, museoko ordutegia, jatetxeko karta). Eta noski, ezezagunen autoetan sartzeak behartu egiten du bat, nahi eta nahi ez, mesedea egiten ari zaion gidariarekin berba egitera.
|
|
Txemak bazuen esperantza txiki bat, hain zuzen ere Maiteri, Eiderren amari zegokiona. Eider behin baino gehiagotan ahalegindu zen amari azaltzen elkarrekin erabaki garatu baten ondorioa zela, eta ez zutela beharrezko
|
ikusten
ezkontzaren pausoa. Maite ez zen berehala konforme geratzen, eta beraz Txemari ondo iruditu zitzaion Eiderrek bere denbora hartzea, hilabete osoa nahi bazuen, edo bi bestela.
|
|
Kostata baina, azkenean adinean sartutako bikote batek hartu gaitu. Motxila biak maletategian sartu eta Cork hirirantz abiatu gara Fiesta gorri zaharrak uzten zuen abiadan, edo, zehazkiago, bolantean zihoan atsoak (bai, bai, emakumea zen gidaria) komenigarri
|
ikusten
zituen 30 MPHetan. Mile per hour, Bitakoratxo, mile per hour.
|
|
Banekien ze arropa jantzi behar nuen, termostatoak hamar minutu behar zituela ura berotzeko, Seat zaharra estarterraren bidez jarri nuela martxan, inork errespetatzen ez duen stop seinalea ehun metro harago zegoela, bariante berria, bihurgune baten atzetik osaba Pedroren baserria. Bere ardiak
|
ikusten
banituen arratsaldean euririk egingo ez zuela ere banekien, eta gero egunero aurreratzen ninduen zoroa zegoen (kilometro batzuk lehenago edo geroago, beti erakusten zizkidan bere atzealdeko pegatinak: Pachá diskotekarena bata;" Salamanca es guay" dioena, bestea), eta banekien nor agurtu, zer esan, nondik joan eta nora heldu.
|
|
Baina eguneroko erlazioetan beti igartzen zen nork norekin zuen nahiago. Beste monitoreek erdi txantxetan esaten zutenez, Jabi eta ni lagunak baino gehiago omen ginen, eta askotan harritu egiten ziren gure arteko musurik
|
ikusten
ez zutenean. Guri, ordea, inoiz ez zitzaigun bururatu koadrilako lagun izatetik harago joatea.
|
|
Noski, ez genuen serio hartzen txantxa inozo hura, baina nik ez dakit hainbeste errepikatzearekin Jabik erdi sinetsi ote zuen. Edo bestela agian pentsatu zuen" koño, ba zergatik ez?", edo beharbada suposatu zuen ez zela hain txantxetakoa eta kanpotik (besteen begiradatik) argiago
|
ikusten
zela gure artean existitzen omen zen kimika berezia. Ez dakit nik ze arraio sartu zitzaion buruan, kontua da gau horretan (nahikoa hordituta, esan beharrik ez dago) bere ezpainen artean aurkitu nituela nireak.
|
|
Gero, hau guztia Rocíori kontatzean (eta gehiago orain, idaztean), iruditu zitzaidan nire esperientzia hura ere heriotza txiki bat izan zela. Hil egin zitzaidan Jabi lagun bezala ikustearen begirada errugabea (ordutik aurrera beste era batean
|
ikusten
baitut), hil egin zitzaidan nire mundu orekatua, errealitatearen gainean nuen kontrola, errespetua, konfiantza, eta Txemak gure harremanaren eternitatean sinesten zuen garaia ere hil zen. Zeren, noski, udalekutik etxera bueltatu eta ziplo bota bainion dena:
|
|
Eta nik mesedez Txema, barkatu. Baina nola barkatu, ez al duzu
|
ikusten
zer egin duzun. Mesedez Txema.
|
|
–Zergatik ez nuen izan behar? Ez dut horretarako arrazoirik
|
ikusten
.
|
|
Gero eta hurbilago nabaritzen zituen, era berean, Eiderren keinuak, irriak, hitz egiteko erak. Egunerokoa irakurtzearen esperientzia zoragarria bezain mingarria egiten zitzaion. Alde batetik Eider
|
ikusten
laguntzen ziolako, bizirik, Irlandara joan zeneko ilusio handiarekin; eta iruditzen zitzaion Eider bera ari zela hizketan egunerokoaren barrutik, eta horrek gehiago laguntzen zion Txemari oroitzen, xehetasun ia ahantzietan barneratzen, eta gero eszena konkretuagoetara jotzen, eta egun osoak gogoratzen. Beste alde batetik, ordea, pozteko balio zioten arrazoi berberek izugarri mintzen zuten Txema, zeren Eider hilda baitzegoen, ederki bota zionez bere neska izandakoaren amak.
|
|
Oreinaren begi galdu haien zirrararen eraginpean nengoen, beraz, hatsalboka, bigarren oreina atxiki zutenean —arra—, labana lepoan sartu... Eta, bat batean,
|
ikusten
ari nintzena ezin onarturik edo, ateskarat abiatu, hura ireki, eta barnerat sartu nintzen, oihuka, hirugarrenak —emeak— ihesari eman ziezaion. Eta jalgi zen oreina ate tipi hartarik, baita ni ere haren gibeletik, ezin alegerago, morroien garrasiei eta protestei entzungor egiten niela, neure buru bihotzetan biktorios...
|
|
" Ea, bada, seme, kondenatuen intzirietarik zentzatzen haizen. Eta etxeko ardi galdua
|
ikusten
baduk, emaizkiok goraintziak neure partetik". Eta gurekin zihoan morroiari, zeinak ni zaintzeaz eta begiratzeaz arduratu behar baitzuen, erran zion:
|
|
Eta ordu arte malkoei eutsi banien ere, handik aitzina ezin, eta nigar batean urtu nintzen. Eta, argiz gabeturik zirudien ziega hartan deus ere
|
ikusten
ez nuela, oihu egin nuen: " Aitaaa!", baina pareten oihartzun errepikatua bertzerik ez nuen aditu.
|
|
Eta ene isiltasunak bertze isiltasun bat ekarri zuen gibeletik, are isilagoa eta osoagoa, kondenatuen oihu ustezko haiek irentsi zituena. Eta malkoak xukatu, eta neurri tipi batean neure buruaren jabe egiten nintzela, ohartu nintzen ezen, ziega hura ezin ilunagoa zen arren, zerbait
|
ikusten
nuela, halaz guztiz ere. Bai, atearen azpitik zetozen errainu urri erdi itzaliak ziren barrena argitzen zutenak.
|
|
" Baina giro hertsi honetan beldur nauk erdirat egin dezanak ere muturrerat eginen ez ote duen...", eta, nahiz eta mementu hartan ez nion ulertu, aitzinago izanen nuen, bai, hitz haien argiak eta itzalak bereizteko parada: edo, ez al da egia ezen mutur batean itsuturik dagoenak halaxe
|
ikusten
ohi duela erdigunea bera ere, bertze muturrarekin bat eginik. Eta haren jarraikian erran zidan:
|
|
—erran zidan osaba Joanikotek, bihotza artean bero— Testamentaz ari gintuan, honetaz eta hartaz, noiz eta bat batean erran baitzidan: ‘So egiten diadan bakoitzean, ene arreba Joana
|
ikusten
diat, hire izeba Joana alegia. Emazteki ona zuan hura, nahiz eta... ’, eta erranaz damutu balitz bezala, gibela egin zian.
|
|
NOLA iritsi naiz honat, Mattini buruz kasik deus erran gabe...? Zeren, gutienean, zerbait errana behar bainuen honezkero, gure harremanak zer nolakoak izan ziren lehen urte haietan, konparazione, edo, hobeki, gaur nagoen talaiatik nola
|
ikusten
ditudan harreman haiek, haiei buruzko ideia xume bat izan dezazun oraingoz, geroko bertze anitz kontu geroko uzten ditudala.
|
|
Mattin harroina zen, eta ni etxean edo etxeko zoko batean galdu haizea, eta hargatik mintzatzen zen aita Mattinekin antsiatsu eta arduratsu, eta enekin epelki eta laxoki. Eta, nola aitak Mattinenean
|
ikusten
baitzituen bere burua eta etxearen etorkizuna, hala maitatzen zuen Mattin bere burua bezainbat. Eta Mattinendako zituen hitzak eta Mattinendako begiak; eta Mattinendako zituen irriak eskumenka, enetzat bihika, eta ni jelosiak joa egoiten nintzen.
|
|
Hil zen mutil hura, bada, eta gero, udan, Urbiainerat itzuli nintzen, non giro ezin gaixtoagoa ediren bainuen, mundu guztiak osaba Joanikoti hortzak eta haginak erakusteko asmotan. Eta nik ez dakit giroa halakoa zelako edo neure etorkizuna beltz
|
ikusten
nuelako, kontua da ezen, zelai batean etzanik nengoen egun batean, ikaskidearen gorputza imajinatu nuela, harrek jana eta desegina, lurraren barrenean usteltzen. Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen.
|
|
AITA Bartolomek familia oneko gizon ongi hazia eta ongi hezia zirudien, eta bere moduetan eta usantzetan ere, jendeari zor zion tratuaz denaz bezainbatean, halakoa zen... baina, aldi berean, gogorra eta hertsia zen, noiz eta erlijioneaz mintzatzen baitzen edo noiz eta bere sinestearen eta berak ikasi teologiaren zimenduak jokoan
|
ikusten
baitzituen; erran nahi baita ezen, egoera menerat zuen bitartean, igarri egiten zitzaiola zer kondizinotako gizona zen, baina guztiz aldatzen zela haren itxura egoerak bere menerat zuenean, begiak zorrozten, behakoa gogortzen eta ezpainak mutur iduriko batean aitzinatzen zituela. Ber tzenaz, gure aurkientza hartako anitz apez ez bezala, gizon jantzia zen... baina jantzi bakarrekoa.
|
|
Eta ni, nola jaun Marcelen eraginagatik edo biziki maite bainituen erretorika eta oratoria, gogara egoiten nintzen haien diskusioneak eta ateraldiak entzuten... edo, hobeki, gogara egoiten nintzen alde batetik, baina ez bertzetik, zeren eta, anitzetan, erdibitua bezala sentitzen bainintzen. Eta ez noren alde egin ez nekielako, zeren eta hamarretik bederatzitan osaba Joanikoten aldeko izaiten bainintzen, baina ama
|
ikusten
nuelako guztiz aita Bartolomeren alde, haren hitz neurtuak —neurriz beti ere gure ama! — eta haren keinu iheskorrak —zeinetaz arras jabetzen bainintzen ni, ez dakit bertzeak— testigu eta lekuko... Eta aita Bartolomez jeloskor sentitzen nintzen orduan, ikusten nuelako, halaber, ezen amaren bakardadea apezaren hitz suzkoetan sutzen zela eta deusezten.
|
|
Eta ez noren alde egin ez nekielako, zeren eta hamarretik bederatzitan osaba Joanikoten aldeko izaiten bainintzen, baina ama ikusten nuelako guztiz aita Bartolomeren alde, haren hitz neurtuak —neurriz beti ere gure ama! — eta haren keinu iheskorrak —zeinetaz arras jabetzen bainintzen ni, ez dakit bertzeak— testigu eta lekuko... Eta aita Bartolomez jeloskor sentitzen nintzen orduan,
|
ikusten
nuelako, halaber, ezen amaren bakardadea apezaren hitz suzkoetan sutzen zela eta deusezten.
|
|
Zeren, ote dakizu zenbat sufritu zuen anaiak, hark bere buruari egin zizkion zaurien gaizkoaduraren ondorez? Eta, halarik ere, bere irri harekin
|
ikusten
genuen beti, edo bere irri iduriko harekin, hobeki, zeren eta irri hura ez baitzen arraitasunarena, baina nigarrarena eta tristurarena, penarik penagarrienarena eta hortz haginen karraskotsena; eta trufarik krudelenaren irria zen, azpian eta bere maskarapean oinaze neurriz gaineko hura gordetzen zuelako, bizi bizia... Eta hura hala zen eta halatan egiten zigun oinaze oinazetsuak, finean, Mattinen betartetik bi aldiz irri.
|
|
Maiz adituko zenuen zuk ere, jaun André, ezen etorkizunaren beldurra dela gure anitz gaitzen iturri, eta gero eta sinetsiago nago ezen hala dela, batik bat etorkizun hori beltz azaltzen zaigunean. Zeren, gaiztasun eta zailtasun korapilatsu batzuen aitzinean, emaiten baitiogu su imajinazinoari, eta, handik harat, imajinatzen dugularik ezen gaitz dena bi aldiz gaitzago izan daitekeela, hiru aldiz gaitzago eta ehun aldiz gaitzago, egiten dugularik hondar ale batetik mendi handi bat, eta
|
ikusten
dugularik, finean, geure burua urkabean, korapilo haietarik batetik dilindan, orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat, egiten dugu geure baitan mila pentsu eta gogoeta, mila dorre eta gaztelu, eta halatan gaixotzen eta eritzen zaigu arima; eta, nola gorputza eta arima bat diren, gaixotzen eta eritzen zaigu, orobat, gor... Eta behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza, urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak, ahultzen eta flakatzen gara, galtzen dute humoreek beren berritzeko eta suspertzeko ahala, aitzinatzen zaigu heriotza, eta hala egiten dugu azkenean fin gaitza, behar baino lehenago eta legokigukeena baino fitezago.
|
|
Dorre gaineko talaia pribilegiatu hartarik, urruneko zeru urdinean, miru majestuos bat
|
ikusten
ahal genuen, hegaldi zirkularretan dantza eta dantza, osaba eta biok bizitzen ari ginen mementu biribil haien interpretazione doia eta zehatza eskaini nahi baligu bezala.
|
|
—Hala ere, ederki kostatu zitzaion Alessandrori sinestea
|
ikusten
ari zena...
|
|
—Zuen aita ikusi, eta gure aita
|
ikusten
diat batzuetan. Eta, doan bidetik, urrunagorat iritsiko duk, beharbada...
|
|
Izan ere, jauregiaren errespontsabilitatea gure aitaren esku utzi zuenetik, bere baitan zatiturik zegoen aitona, zeren, miretsirik bazegoen ere, alde batetik, gure aitaren kemenarekin eta haren suarekin, baita negozioen oihanean aitzina egiteko erakusten ari zen trebeziarekin ere, ez zituen, bertzetik, haren modu eta manera haiek guztiak guztiz azeptatzen eta ontzat hartzen. Eta bazkalorduan diskutitzen aritu ziren biak, aitona Nikolasek ez zuelako begi onez
|
ikusten
zein modu desegokian egotzi zuen aitak etxetik Xalbador lehengusua, urte erdiz jauregiko skribatzaile izan zena, oihuka eta ostikoka:
|
|
Eta nik hura
|
ikusten
nuen, begiak gero eta zabalago, eta, nola baitzirudien ezen guztiok ere amets batean sartuak geundela, zalantza egiten nuen etortzekoak ziren gizonak eta emaztekiak —dukea eta dukesa, kondea eta kondesa—, haragi hezurrezkoak ote ziren...
|
|
—Trufa egiten zieat nik, Joanes, halako ipuinei, zeren eta, deus izaitekotan, spiritu hutsa duk deabrua... eta spirituak ez dituk
|
ikusten
—zeren, bere inguruko jende gehienak ez bezala, osabak ez baitzituen aintzakotzat hartzen ipuinak, haietaz irri egiteko ez bazen edo haien bidez honi edo hari irri egiteko, nola egiten baitzuen, konparazione, Rabelaisek Pantagruel edo Gargantuari buruzko historietan.
|
|
Orain, berriz, ez hago geldi... Etxe aitzineko kanoiarekin hasi hintzen, eta
|
ikusten
diat ezen hura ez zela egun bakarreko haizea izan... zeren eta orain heure gain hartu nahi baituk koadroen ardura ere. Baina erradak, axola ez bazaik, zer darabilan buruan...
|
|
Ohartu ote zen, bada, osaba Joanikot, zalantzaz josia nengoela eta ez nekiela norat jo, nahiz eta iduri egin nezakeen ezen osabaren kide ezin leialago nintzela? Baina nik ez nuen gerlarik nahi, bertzalde... nahiz eta, osabaren hitzen bidetik, gero eta klarkiago
|
ikusten
nuen ezen ezin ekidin izanen nuela gerla hura ene hautua egin nezanean eta alde baterat edo bertzerat jo... zeren eta, Italiarantz abiatu aitzineko denboraldi laburrean, behin baino gehiagotan ikusi izan bainituen aita Bartolome etorri berria eta osaba Joanikot kontrakarrean, buruz buru, etsai ozpinduak balira bezala, nor bere muturrean, urrats bat bera ere gibelatu gabe, batek antsiarik ez zuena...
|
|
Baina nik ezin ahantzi nuen osabaren ukabil jasoa, ezin ahantzi haren mehatxua. Eta
|
ikusten
nuelarik ezen arimaren leiho batetik beldurraren itzala ihesi zihoakidala, bertze itzal bat sartzen ikusi nuen bertze leiho batetik, hiraren eta koleraren itzala izan zitekeena, eta belarrirat halaxe mintzatu zitzaidana: " Mattinek azpian eta bere menean hauka, osabak bere menean hauka, mundu guztiak hauka bere menean... eta hik ere noiz altxatu behar duk heure ukabila?"
|
|
Eta, nola manatzen duenaren etxean manatzen duenak baizik ez duen arrazoin, hala, gure artekoen falta eta hobena niri egotzi zidatean... egotzi ninditean, finean, gabrielitarren etxetik. Egia duk ezen ez zidatela Fulberto kalonjeak Abelardori egin ziona egin, noiz eta Fulbertok jakin baitzuen ezen Abelardo bere iloba Eloisarekin ibiltzen zela, eta neurekin daramatzadala oraino, halatan, neure gizonezkotasunaren frogak, nahiz eta zertarako ez dakidan, geroztikako haratuzte luzea kontuan izanik... baina
|
ikusten
duzue ene harreman haien ondore gaixtoa.
|
|
Zeren modu eta manera onik gabe eta gutieneko arau batzuk gabe ez baitago bizitza moldatzerik, eta zeren, zure ama Grazianak erraiten duen bezala, ez baitago goia behearekin nahasterik... —eta, aurpegia koadrotik urruntzen zuela eta behako luze batean
|
ikusten
ari zenaz laketzen zela, erran zuen—: Ba al dakik konbentzitzen hasia nagoela ezen, egiten ari naizen pinturaz denaz bezainbatean ere, ez nabilela bide zuzenetik urrun, bizitza osoan bertzela uste izan badut ere...?
|
|
Eta ez ote dira artezagoak eta xuxenagoak, baita erranahitsuagoak ere, hainbatetan, zeren eta keinuak, hitzak jaso ezin dituen ñabardurak izan baititzake, pertsonaren historiarekin eta haren izatasunarekin lotuak, pertsona bakoitzak bere keinuak dituelako eta bere keinuen adierazteko modua eta manera? Eta ez ote da horregatik keinua anitz koloretako fletxa, kolore bakoitzean arrazoin bat eraman lezakeena, eta ez ote du fletxa jaurtikitzaileak kolpean jotzen xedea eta helmuga, halako moldez, non keinua
|
ikusten
duenak ere kolpetik uler bailezake guztia, keinuaren azpian egon litezkeen ñabardurak eta bertze korapilo guztiak ere bat batean deskorapilatu balira bezala. Eta ez ote da, ondorez, mezurik bizkorrena eta eraginkorrena keinua, zeren hitz bakar batez —keinuaren hitz bakarraz— guztia signifika baitezake, erabili gabe, hartarakotz, bertzela erabili ohi ditugun hitzak eta eleak, zeinek, aldi berean, bertze mila hitzen beharra izan ohi baitute usu, haien argitzeko eta esplikatzeko?
|
|
Baina, bere irakaslearen merituak aipatzen hasi baino lehen, nola
|
ikusten
baitzuen ezen napolitar hura mutil jantzia zela, hala, erran behar ote dizut ezen, segidan, bere eremurat eraman zuela osabak solasa?, azaltzen ziolarik gitarra joleari nola gitarraren hots harmonikoen azpian —eta berak kantatu kanten azpian, azken finean— numeroen mundua zegoen, zeren notak eta soinuak harien luze lodien araberakoak baitziren, eta jotzailearen hatzen hariekiko posizio ...
|
|
Izan ere, osaba eta bion arteko anarterainoko harremanetan, hura beti izan zen irakasle eta ni ikasle, halako suertez, non arras egon izan bainintzen, urteetan, haren menerat eta erranetarat, guztiz ere gogara, hori bai... Baina ni hazten eta hazten ari nintzen, bertzalde, eta ez nuen jada isildu nahi, zeren, apurka, erran eta adierazi egin nahi bainuen nik ere neure begiz
|
ikusten
nuena, eta osabaren mundua ere neure baitarik juzkatu nahi nuen, neurtu eta erabaki, eta hari jakinarazi: zu orain hortik zoaz, baina ni hemendik; osaba eta bion arteko elkargo sekeretu hark bi pintore zituen, baina ordu arte osabak egin zuen elkargoaren koadro osoa, marraztu eta koloreztatu, eta nik neure ñabardurak erantsi nahi nizkion, eta neure mugak jarri haren munduari, muga batzuk haratago neramatzala, bertzeak honatago.
|
|
Eta ene bihotza ere bertze kanpai bat zen jada, bertzeekin batean jotzen ari zena, din dan, din dan, ene alegrantzia eta ene bizipoza adierazi nahi ziona mundu osoari. Eta jendeak ere arrai zirudien, eta anitz gizon emazteki
|
ikusten
zen, beren jantzi eta beztimendarik hoberenekin, festa handi hura koloreen festa ere balitz bezala.
|
|
Eta, orain, erabaki zuek, fundatzailearen arabera, nork duen arrazoin...", korua Credo aren bertset hari lotu zitzaionean, hain zuzen ere, zeinak dioen: et unam sanctam catholicam et apostolicam ecclesiam; eta hain eder eta hain paregabe iduritu zitzaidan
|
ikusten
eta aditzen ari nintzena, non bururatu baitzitzaidan ezen, egiaren eliza, eliza katolikoa baizik ez zitekeela izan; eta koruak errepikatu zuen: ... unam ecclesiam... eta napolitarraren hitzak oroitu nituen:
|
|
Eta, amaren babesean eta gerizan kaperarat joaiten nintzela, gero eta klarkiago
|
ikusten
nuen ezen heldu zitzaidala, aita Bartolomek erran bezala, bizitza serios hartzeko denbora eta aldia. Izan ere, zer ziren, bada, osabaren zientzia eta haren esperimentuak adimenduaren jokoak eta jostetak baizen, eta umekeria hutsak, azken finean, arimaren salbazionea perilean ipintzen zutenak?
|
|
Eta azkenean hura bezala hasi nintzen ni ere, zalantzak zetozkidanean: " Erromak erraiten duen bezala..." Ordea, zalantza ez zen Erromak erran zezakeena, baina ene baitan gertatzen zena, zeren kanpoan
|
ikusten
dugun soka korapilorik gabea bihur bailiteke gure barrenean mila korapiloko, eta zeren ez bainintzen, artean, neure buruaren jabe.
|
|
Gezurra erranen nizuke, jaun André, baldin erranen banizu ezen ez nuela ikuskizun hartaz gozatu, zeren gozatu egin bainuen, eta gogoz gozatu gainerat. Izan ere, gutitan
|
ikusten
nuen nik anaia beldur, eta orduan, zinez, beldur zen, ez dakit zeinen beldurrago, aitaren edo zigorraren, zeren ez baitakit zeini behatzenago zion, aitari edo zigorrari. Fortunak, eta neure azpikeriak batez ere, anaiaren gainetik jarri ninduten behingoz, eta arrano bat bezala sentitu nintzen txepetxaren aitzinean, nehoiz baino gogarago, lorios eta biktorios.
|
|
Eta zein urrun gertatu zitzazkidan aita Bartolomeren hitzak, noiz eta egun batean emaztekien munduaz aritu baitzitzaidan...! Zeren eta ongi baino hobeki baitzekien hark ere zer bertze piku izan nitzakeen nik gogoan, pikutan
|
ikusten
ninduen bakoitzean:
|
|
Eta Antoniok hura ikusi, eta desgustu ikaragarria hartu zuen, zeren
|
ikusten
ari zenak ez baitzuen zer ikusirik Tomas Mororen liburuak erakutsi zionarekin. Eta, orduan, zigorra zerabilten gizon zuri haiei ibaiertzetik xuxentzen zitzaiela, erran zien:
|
|
Nik Joxeri behatzen nion, eta bere onetik aterea
|
ikusten
nuen... eta Jain koari eskatzen nion ezen zaint zitzala eta begira zitzala haren humoreak eta haren moko zorrotza, zeren, hura bere onetik ateraz gero, galduak egon baikintezkeen.
|
|
edo neure hitza bete nuela eta behatza ohorezki eta dolorezki ebaki nuela, edo ez nuela ebaki? Baina zuek ere ez didazue sinetsiko, baldin froga zeuen begien aitzinean paratzen ez badizuet, eta laxa dezadan, bada, neure ezker oineko oinetakoa", eta laxatu nuen oinetakoa zirimonia handiz, eta
|
ikusten
zutelarik han zeudenek ezen pikaturik nuela behatza, sinesten hasi zitzaizkidan; edo, sinesten hasi ez bazitzaizkidan ere, begirunez behatu zidaten. Eta, haren jarraikian, halaxe mintzatu nintzaien gizon hilaren lagunei:
|
|
Eta neure gurdiko gurdizaina eta biok bidean aitzina gindoazen, eta nik baso haiek
|
ikusten
nituen ezker eskuin, baita ibai Bidasoa ere, non islatzen baitziren zuhaitzak eta harat eta honat zebiltzàn hodeiak, iduri ezin ederrago batzuetan.
|
|
—Jauregirik ez dut
|
ikusten
—erran zidan, adio egiterakoan—, baina hain gizon eskuzabalak jauregian jaioa izan behar du, eta sinesten diot berorri... —eta, konplimenduzko hitz haien ondotik zigorra airean inarrosten zuela eta zaldiei oihu egiten, itzulerako bidea hartu zuen.
|
|
Eta aita Bartolomek, apur bat urduri, erran zidan: " Nik eman nizun iritzia eta hobeki pentsatu zenuke, benturaz, zeren eta bihotzak hurbilerat
|
ikusten
baitu eta buruak urrunerat, eta erran nizun ezen Jesusen Konpainiak buru ezin burutsuagoak dituela..."
|
|
Eta, hala, nola
|
ikusten
bainuen ezen itsuturik eta ergeldurik zegoela Asiskoaren dotrinarekin, ihardetsi nion:
|
|
‘Nor ote da mutil hori? ’ ‘Ez dakit —ihardetsi zidan— Adinagatik, zure lehengusuren bat izan daiteke... ’ Handik aitzina, zenbat ordu ez ote nituen egin koadroko neure lehengusu ustezkoaren aitzinean! Eta, horrela, hainbertzeraino itsutu nintzen neure amorio harekin, non, batzuetan, nehork
|
ikusten
ez ninduela, paratzen bainintzen zutik aulki baten gainean, ene hatza haren ezpainetan ipini ahal izaiteko; eta, hain barrendik eta hain zintki eta fintki egiten nuen hura guztia, non iduritzen baitzitzaidan ezen ezpain haiek, ordainean, musu emaiten zidatela eta musuaren hezea ere nabari nezakeela neure hatzean. Harik eta amak egun batean erran zidan arte:
|
|
‘Hobeki pentsatu dut, eta uste dut nahiago dudala egunorozko ogia, egunorozko miseria baino’ Zer min eman zidaten haren hitzek, zeren zaldizainak promes egin baitzidan egun guti batzuk lehenago ezen zernahi egiteko prest zegoela, baita untzia hartu eta Espainiarat ihes egiteko ere, mila sakrifizio eta bertze hainbat buruhausteren artean, baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten! Ordea,
|
ikusten
duzu zertan geratu zen haren hitza eta haren promesa, eta asma dezakezu, halaber, nolakoa izan zitekeen ene dezepzinoa... halako moldez, non deliberatu bainuen ezen zuhurragoa izan behar nuela handik aitzina eta ezin gal nezakeela neure burua gizon bategatik... zeren pertsona bat behin eror baitaiteke traba edo behaztopa baten aitzinean, eror daiteke bi aldiz, baina ez hiru, eta ni hirugarrenerak...
|
|
Eta ekarri zidan, ondorez, bertze behako hura, gauzak bertze molde batean
|
ikusten
lagundu zidana.
|
|
Baina aita Bartolomek ez zuen
|
ikusten
ari zena ikusi nahi, eta ez zuen aditzen ari zena aditu nahi... eta, eskuak eta hatzak begien aitzinean eta belarri zuloetan paraturik, dantzalekutik alde egin zuen, bakarrik uzten ninduela.
|
|
Italiako bidaian jakin nuenez, Veronako jendeek ere infernua zuten aipagai, noiz eta
|
ikusten
baitzuten Dante handia Veronako karriketarik, erraiten zutela: ¡ Eccovi l’uomo ch’è stato all’Inferno!
|
|
¡ Eccovi l’uomo ch’è stato all’Inferno! , 32 eta, orduan, Urbiaingo karriketan
|
ikusten
nuen neure burua, eta imajinatzen nuen ezen halakoa izan zitekeela urbiaindarren komentarioa ere, baldin egun batean harat itzultzen banintzen, eta baldin ziega krudel haietarik iragana nintzela bazekiten: " Horra hor infernuan egon den gizona!" Baina ene ameskeriak ziren haiek, zeren eta, nola itzuliko nintzen ni, bada, Urbiainerat, baldin infernu hartan ez bazen reskat posiblerik ez libramendurik, Heriok presooi eskain ziezagukeena baino, eta baldin ene etorkizuna, halatan, lurrean eginikako zulo bat bazen, ene gorputzaren neurrikoa, norat egotzi eta non ehortziko baininduten berant baino lehen, presondegi hartan guztia jasangaitza zelako:
|
|
Eta nik ere otoitz egiten nuen, baina, otoitzean ari nintzela, burua joan egiten zitzaidan aterabide baten bila; ordea, noiz eta
|
ikusten
bainuen ezen aterabiderik ez zegoela, berriro hasten nintzen otoitzean.
|
|
—Ez hintzen horrela nehoiz mintzatuko, baldin Jainkoaren probidentzian sinetsiko bahu. Edo, ez al duk
|
ikusten
ezen probidentziak jarri zituela itsas lapurrak ere gure bidean, zeren haiek ekarri baikaituzte, finean, xuxen xuxen honaino...? —eta, bekokia zimurtu, behakoa zorroztu, eta hitzak baratx trenkatzen zituela, eratxiki zuen—:
|
|
Eta, ai, nola sufritzen nuen
|
ikusten
nuelako bere sosegu hartarik kanpoan, suge beltz hura denboraren gorputzean kiribildu balitzaio bezala eta ezin hertsikiago hertsiko balu bezala eta ito...!
|
|
—Zuk ba al dakizu zer den jantzia dagoen emazteki bat apur bana eranztea? —eta,
|
ikusten
zuelarik ezen begiak noraezean jartzen nituela, are fermuago erran zuen—: Edo, ez al dakizu ezen hortik datorkidala etxerat datorren emazteki bakoitzari bere soinekoa erosteko usantza?
|
|
—Zer
|
ikusten
duk hor eskaileran?
|
|
Izan ere, bazuen amak ahizpa bat, bera baino hogei urte gazteago zena eta Emiliani zeritzana. Kontatu dizut, bertzalde, nolakoa zen ama etxeko gobernuaz denaz bezainbatean, artatsu eta ordenazale itsu... halako moldez, non bere onetik ateratzen baitzen gauzaren bat lekuz
|
ikusten
zuenean. Ordea, bere onetik ateratzen zenean ere, ama ez zen keinuka ibiltzen —zeren barrengo sentimenduak sobera adieraztea lekuz kanpoko izan baitzitekeen, bere kasuan eta bere karguan—, erabakiak eta deliberamendu deliberatuak berehala hartuko bazituen ere, makur zegoena artez jartzeko.
|
|
Eta hortzak ere zuri zuriak zituen eta halakoak izan zituen gerora ere bizi izan zen artean; eta nik galdetzen nion zergatik zituen hortzak hain zuriak, zeren
|
ikusten
bainuen ezen adinean gora zihoan jende gehienak belzturik edo usteldurak jorik zituela, hainbat hortzen eskas ez zenean, eta Felisak ihardesten zidan ezen gauero gauero egiten ziola otoitz santa Apoloniari, 2 santa martiriak haren hortzak eta haginak zain zitzan.
|
|
Eta jauregian ere beharrezkoa duk. Izan ere, gizonari beldurra kentzen bazaio, puzten duk, harrotzen duk, berez dena baino gehiago sentitzen duk,
|
ikusten
dik bere burua goikoaren estatuan eta graduan, eta hartzen dik azkenean hura oinpean. Eta hik ere hori nahi ote duk, bada, guretzat...?
|
|
Eta orduan amak,
|
ikusten
zuelarik ezen aita erdi galdua zebilela, erran zuen:
|
|
Baina gauzak diren bezalakoak dira, eta aita halakoa zen, edo hala
|
ikusten
nuen nik, eta ez dago bertzerik. Ederki oroitzen naiz, konparazione, nola, Pirinioetako Bakea sinatu zen denbora hartan, ezin alegerago etxeratu zitzaigun, erraiten zigularik ezen lagun egin zuela Villagrandeko dukea, Espainiako Han dia, done Jakueren gurutzea eta ez dakit bertze zenbat kondekorazione zituen gizona:
|
|
Eta, geure ametsen gibeletik, diruz ongi horniturik gindoazen —Antoniok bere poltsan zeramatzan, izan ere, bere etxearen sal-erositik eskuetaratu diruak, baita eltzeitsu batean ezkutaturik zituen bizitza osoko irabaziak ere, poltsa batean gorde genituenak eltzeitsua hautsi ondoren, eta nihaur ere ez nindoan esku hutsik, ez horixe, merezi nuena baino hagitzez ere diru poltsa joriagoa jaso bainuen Piarres Oihartzabal kapitainaren eskuzabaltasunetik, han Donibane Lohizunen geure arteko kontuak zerratzen genituela—: diruz ongi horniturik gindoazen, beraz, ez diru hartaz diru gehiago egin nahi genuelako, zeren guztiz bertzelakoa baitzen gure xedea, baina
|
ikusten
genuelako ezen bidaia hartan beharrezkoa izanen genuela, hainbat gastutarako, geure azken porturat iritsi bitartean.
|
|
Eta nik gogo ezin gaixtoagoz
|
ikusten
nuen hura, zeren ez bainuen atsegin, eta zeren ezin bainuen deus ere egin... eta zeren buruan bainuen Antonio Ibarbia... eta buruan nuen, halaber, Joxe Aberasturi, eta buruan nerabilen orduko nola laxa nitzakeen neure bi lagunak eta nola egin genezakeen hirurok ihes.
|
|
Eta so egin nion Alain Coup d’Œil i, eta irri hura egin zidan, istant hartan ezin maltzurragoa iduritu zitzaidana, zeren eta, irriarekin baterat, begi keinu hura egin baitzidan, aditzerat eman nahi balit bezala ezen keinu hartaz sinatu zuela ene heriotzako sententzia. Eta neure burua galdurik
|
ikusten
nuen, guztiz galdurik... eta burua makurtzerat nindoan, noiz eta Alain Coup d’Œil ek enea baino mugimendu gaixtoagoa egin baitzuen bere damarekin, ene harridurarako... Eta arraitu eta alegeratu nintzen, zeren gauari berriro baitzerraion eguna, gaurik gabeko eguna eta sekula gabekoa...
|
|
Izan ere, nola hain baitzen kortsario haien mundua berezia, hala mintza nenkizukeen haien arteko harreman partikularrez, edo haiek egin ohi zituzten festez eta emaztekiei eman ohi zieten tratuaz. Eta horni nezakeen deskribatze bakoitza behako bikoitz batez, buruko begiek
|
ikusten
dutena gauza bat denez gero, eta bertzea, bihotzeko begiek... eta eman niezazkizukeen, halatan, nik ikusiaren eta ikusiak enegan eraginaren aitzin gibelak, on gaitzak eta bertze gorabehera guztiak, xehero baino xeheroago. Edo, uste al duzu, konparazione, ezen borzpasei lerro laburretan eman daitekeela, nola arestian eman baitizut, hain munta handiko gertakia, nola izan baitziren ene begien aitzinean ikusi nituen exekuzioneak —bortz beltz, bi indiar, eta bertze kortsario harena—, exekutatuen buruak lur gainean arrodaka zebiltzala, itsas lapurren oihu eta irrien artean?
|
|
Baina muturra okertzen sumatzen zaitut, jaun André, arestian erranak gehiegizkoak ez ote diren, eta ene imajinazinoaren ondore. Baina zuhaurk ere ulertuko duzu ezen gauzak ez direla izaiten, anitzetan, diren bezalakoak edo kanpotik
|
ikusten
diren bezalakoak, are gutiago amorioaren eta maitasunaren alorrean, baina idurikatzen ditugun bezalakoak, eta halatan emaiten diela imajinazinoak kontu horiei egiazko neurria. Baina, nahi baduzu, etsenplu baten bidez emanen dizkizut argibideak.
|
|
Eta, akabatzeko, erran zioan: " Tratu honen sinadura harrian ere nahi nuke, eta, beraz, jauregia berreraikitzen duzunean, austriarren arrano inperiala nahi dut zure etxeko armarriaren parean... edo gainean, hobeki", eta aitona Nikolasek hatzaz goiti seinalatu zuen, non baitzegoen, geunden lekutik
|
ikusten
ez genuen arren, zorioneko arranoa, goiko terrazaren ertzean, jauregiko aitzin paretako erlaitzaren gainean.
|
|
Aurki guztiak baitu bere ifrentzua, eta gutien uste dugunean mintzatzen baita beldurra balentasunaren ahotik, edo urguilua eta handinahia umiltasunaren mihitik —ustekabeko ederrak izan behar ditugu azken judizioko egunean, jaun André...! —, eta orduan bizitza ez da lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa. Eta horregatik
|
ikusten
du lehen behakoak azaletik eta kanpotik, eta bigarrenak barrendik...
|