Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 490

2000
‎Aurrera jarraituz gero: " Maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean, zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten....." Hala ere, makina hotsak lanbro artean zer dagoen esaten digu eta behe lainoarekin ikusi ez arren hor daude haize errotak. Beruete eta Leitza artean 32 errota daude, 1996an eraikitakoak, bakoitzak 600 kilowatt eko potentzia du eta bere ekoizpena izugarria omen da.
2001
‎Baina hodei, zein ura, zein ilargi den ispiluak begiak ere lausotzen ditu, eta beste mundu zoragarria ikusten uzten du beste aldean.
‎Batetik, badago lainoaren aipamen bat, nahikoa esanguratsua. Jakina da lainoak begia lausotzen duela, begirada ilundu, eta ez dena ikusten uzten duela. Baina aipamena testuinguru garrantzitsu batean agertzen zaigu.
‎Baina, halaz ere, Magritte k ezinezko mundu baten aurrean jarri gaitu. Euklidesen paseoa gelako barnealdea leihotik ikusten den paisaiarekin batu egiten da kabailetearen gainean dagoen pinturaren bidez, pintura barneko pinturak(" Enperadore eroa" ortzi mugan?) leihotik ikusten den paisaia errepresentatu du, eta juxtu lientzoak ikusten uzten ez duen zatia da pintoreak han pintatu duena, errepresentaturikoa errealitatean txertatua agertzen da haren izaera balitz bezala. Uste gabeko erantzunean ate batean pertsona baten soslaiaren hutsunea pintatu da, norbait joan egin da atea zabaldu gabe, joan egin da.
‎Agian, Izuen... liburuko poema batean gertatzen denez, kartzelako horma eta poeman Lisboako kaleetan Pessoa-rekin ikusitako horma bera dira, irudimenaren mundua bihurturiko horma non ikusten ditugun muino izarez estaliak, pinturaren bat. Ispilua eta horma bera ikusten uzten duen mila aurpegiko horma da. Horma aldakorra, dena eta litekeena, gorputza kartzelaratzen duena baina irudimena ezin harrapa dezakeena.
‎Hau da, zu erabiltzen denean, testua irakurtzen duenari zuzentzen zaion elea dugu. Hurbiltasuna bilatzen duela espresabide honek aitortu behar, baina, era berean, kronika zaharren dei funtzioaren errepikazioa litzateke, bere lurrean geratu denaren irudimena pizteko elementua genuke hau, egunerokotasunak ikusten uzten ez duen berritasuna adierazten dio bidaiari nomadak lurrean erroturik dagoenari. Hona hemen horrenbestez euskal kanta ezaguna gogorarazten duen erabilpenaren adibide zolia:
‎Neskatoa autoaren atzealdera sartu da eta kristal ilunek ez dute barrua ikusten uzten, baina autoaren bolantean komandantea doa. Bele biboteko komandantea.
‎Padre Alvarezek argiak piztu eta filma amatatuz gero, zutitu eta alde egin beste erremediorik ez zegoen. Jendeak alferrik erregutuko zion, pelikula ematen jarraitzeko, gutxi falta zela eta amaiera ikusten uzteko, berak ez zuen kasurik egingo. Filmaren erroiloak latazko kaxa borobiletan sartu, latok besapean hartu eta alde egiten zuen, inori hitzik ez kasurik egin gabe, klaustroan barrura.
2002
‎Eskuinerantz biratzen duen lehenengo bihurgune itxian (920 m), ezkerrera hartu dugu. Pistak ez du altuerarik galtzen, beraz, berehala utzi eta beherantz egin dugu, tarteka zuhaitzek ikusten uzten duten bordaren bila zuzenean, borda Beltza deitua (880 m). Borda honetatik, bada zuzen zuzenean Sorogaingo etxera doan bidexka lauso bat.
‎Kontrako aldera, Atxuria. Dena den, gaur lainoak ez digu askorik ikusten utzi.
‎Kakoetako arroil ikusgarria barrutik bisitatzea merezi du, baina gaurkoan Infernuko zubia pasa eta bide hartan gora egingo dugu arroila ezkerrean utziz (GR). Baserriz baserriko bidea ederra omen da, baina laino hertsiak ez digu metro gutxitara ikusten uzten. Beti bide berari jarraiki, poliki poliki eta lainopean ia 1.000 metroko desnibela gainditu eta Anhaouko lepora iritsi gara.
‎Argi apur hark, ordea, ez zion nolako aurpegiak zituzten ikusten uzten, eta are gutxiago beste zenbait xehetasun bereizten. Ilaje luze urdinduak, bai; horiek ikus zitzakeen urrutitik.
‎Tindagaiak badu abantaila bat: zuraren testura errespetatu egiten du eta haren zainak ikusten uzten du, baina ez du behar adina babesten. Bernizak, aldiz, kanpoko agenteen aurrean babes handiagoa ematen du, baina ez ditu beti zuraren zainak areagotzen lortzen, eta estali ere egin ditzake.
2003
‎Hemendik orain hiria dakusat, hor behean, erdi lo, amets..., zahartuta, berritu nahi arren. Aspalditik lepoa emanda bizi naiz, eta ahotsen bat entzuten banuen, neure argiak berak ez zidan ikusten uzten. Baina gaur begiak zorrotzak dauzkat, edo beste era batera esanda:
‎Bai, susmagarria zen Idaren poza. Buelta erdi bat ohean, eta leihotik patioak ikusten uzten zion zeru zatiari begira jarri zen. Gau horretarako Idak ondo pasatzeko zerbait eskatu zion, eta berak asmatu zuen zer egin arrebaren nahiak, inoiz asetzen ez zirenak, betetzeko.
‎Jarraian, epaileak entzun egingo die Fiskaltzari eta adingabearen letraduari, frogaren balioespenari buruz, horren kalifikazio juridikoari buruz eta proposatutako neurrien egokitasunari buruz; azken puntu horren inguruan, talde teknikoari ere entzungo zaio. Azkenik, epaileak adingabeari entzungo dio, auzia epairako ikusita utziz.
‎Aldaketa ekonomiko eta soziala Martxoan jakinarazi zion Espainiako turismo sektoreari. Aurtengo lehen bi hilabeteetan Asiako destinoek Espainian zuten harrera ikusten utzi zuten bitartean, lehen zeinu negatiboak urteko hirugarren hilabetean agertu ziren. Okerrera egin zuen gauzak, udaberriko hilabeteetan diru sarreren %57ko jaitsiera “oso kezkagarria” izan baitzen.
‎Espezie hauek heskai bat osatzeko moduan landatu daitezke, baina tarteka ere jar daitezke. Horrela, muga ez da landare bloke trinkoa izango, eta lerro etena lortzen da, beste aldea ikusten uzten duena. Hala, lorategia iradokitzaileagoa izan daiteke eta bisitaria ibilbideari jarraitzera gonbida dezake.
‎Hau da, lurraren luzeran eta zabaleran banatuko diren landareak eta gainerako elementuak hartzen dira kontuan, baina ez garaiera handiagoko elementuek nola elkarreragin behar duten. Eta beste aldean dagoena ikusten uztea iradokitzailea denez, garrantzitsua da zati batzuk ezkutatzea, lorategi osoa ikusi ahal izateko. Horretarako, zuhaitzak zatitzaile gisa erabiltzea oso lagungarria izan daiteke.
‎Romain Garyren ipuinotan ere badago nolabaiteko strip tease bat, badago suspense bat, argitze pausokatu bat, baina dena ez da trama, ez da bukaeran sexuaren ikusmirak aseko gaituen esperantza bakarrik. Irakurtzen hasi eta sortzen duen atxikimendua eta lilura testuaren baitako ertz eta barren horietatik ikusten uzten dituen amildegietatik sortzen da. Ez dira, beraz, irensteko testuak, ahogozatzekoak baizik.
‎Erakusleihoa txikitxoa zuen aukeran baina bertan zeuden erakusgai mota, neurri eta kolore guztietako ileordeak. Oskarrek sudurra luzatu zuen ea erakusleihoak zerbait ikusten uzten zion. Barrura sartu aurretik Marleneren itxura zein zen jakin nahi zuen.
‎Batzuek lo, bapo egingo dute. Diglosiaren antiparrek ez dute ikusten uzten, zurezkoak dira. Bide berean:
‎Han zen Gipuzkoa bouko marinel bulartsuetakoa bat, kaboa bera; Juan de Dios Telletxea. Sendaturik ematen zuen, edo akaso iluntasunak ez zidan haren zauriak ikusten utzi. Ez ninduen ezagutu, eta astirik ere ez horretarako.
2004
‎gizakiaren lotsa, animalia baten aurrean; eta seguru asko orduantxe nabaritu nuen lehendabiziko aldiz sentimendu hori. Niri begiratzen eta ni ikusten utzi nion behiari, eta horrek berdindu egin gintuen, ni ere animalia bihurtu bainintzen. Baina animalia estrainioa sentitu nintzen, baita legez kanpoko animalia ere, zilegi bazait horrelakorik esatea".
‎Nola txonta hala zanpanaren baten kexu kolka periodikoren batean, erdararen batean, argitara ematen ez den arte: semaforoa edo turismo bulegoa zein paretan den adierazten duen txartela adarren batek ez duela behar bezala ikusten uzten edo atariko marmolean orbela osatuko den beldur dela edo pareko tabernako terrazan halakok zenbat zer edaten duen ezin garbi ikusi duela edo itzal ederregia zabaltzen duela udaren onenean edo...
‎–Nik uste jantzi duzun haserrearen mozorro horrek ez dizula errealitatea ikusten uzten, Joana. Lasaitu egin behar duzu, esan dizut lehen ere hamar aldiz.
‎Ni neu naiz horietako bat. Ez dago ukatzerik euskal kulturaren gainean badagoela beti itzal beltz bat, askotan eguzkia ikusten uzten ez diguna. Eta ez dago ukatzerik euskal kulturaren etorkizuna euskarari berari loturik dagoela ezinbestean.
‎Erruduntzat jotzen banaute, ez didate Doraemon berriz ikusten utziko. Ulertzen duzu?
‎erabiltzaileek idazmahaian agertzen diren elementuekin elkarreraginean jardun ahal izango dute, hiru dimentsioko objektu errealak balira bezala. Gainera, aplikazioak ordenagailuaren mahaigainean zabaltzen dituzten leihoek beren kokapen espaziala aldatu ahal izango dute, idazmahaiaren 3 D espazioan biratuz, eta pixkanaka garden bihurtu, bigarren mailan agertzen diren beste aplikazio batzuk ikusten uzteko. Sun Microsystem ek azpimarratzen du tresna horren komunikazio balioa ez dela interfaze grafiko ikusgarria eta deigarria, baizik eta erabiltzaileek modu natural eta sinpleagoan interakzioak izatea ekipoaren interfazearekin, idazmahaiaren gainean dauden eguneroko objektuekin egiten duten bezala.
‎Zubia zeharkatu behar duzu, beraz, herrira sartzeko. Eta errekaren beste ertzera helduta, lehenengo etxeak ikusiko dituzu, edo ez, ze, eguzkia badago, kordeletatik zintzilikatutako izara garbitu berriek ez dizute harago ikusten utziko, baldin eta Livornotik datorren haizeak ez baditu apur bat dantzarazten, eta orduan bai, berriz ere ikusiko dituzu etxe zuriak teilatu gorriekin, leihotik leihora berbetan ari diren gizon lodi bi, atso batzuk atarian marmarrean, umeak baloien eta uztaien atzetik korrika, eta bat edo beste Emarantz datorrena arrantzara.
‎Baina pixkanaka urrunduz joan ziren. Ia konturatu gabe elkar ikusteari utzi zioten arte.
‎–Ez ote gara ari Estatu arrazoi moduko batean erortzen? –galdetu zuen Feynmanek, gaztetasunak ikusten utzi ez zion enbarazua sortuz– Egoera bat defendatzeko edozein zapalkuntza egiteko prest egon behar dugu?
‎Mutilik ez. Lainoak ez dio ikusten uzten, baina ziur dago laster aterako dela lainotik bera ere, neskarekin batera joateko. Baina berriz geratu da izara zuri bati begira, iluntasun argian itsu, eta zuritasunak begiak mindu dizkio.
‎" Ez diguk ikusten utziko?" Jexus Marik.
‎" Mirenen titiak Sakanako titirik politenak" esaten zien Bazterri eta Fermini Institutuan zeudenean, Miren gehienez ere goitik beherako begirada batez Jexus Mariri erreparatuz pasillo luzeetatik igarotzen zenean. Bazter eta Ferminek barre egiten zutela ikustean utzi egin zion titien kontu hura aitatzeari, baina Mirenek, Institutua utzi eta luzera, iltzaturik jarraitzen zuen gogoan.
2005
‎Intimitatea gordetzeagatik aurpegia desenfokatu diote, konorterik gabe daramate poliziek. Zuri beltzak ez dit odola ikusten uzten, baina jipoi bat eta lau labankada daramatza gainean, eta 11 urteko alaba ondoan. Maria de Gracia du izena, eta orain Basurtoko ospitalean dago.
‎...rtatu gaituela, nolanahiko botere bideez mesfidatzen garela, ahaleginak egin beharrez gabiltzala inguruko eta eguneroko gizarte hau zuzenago eta jasangarriago bihurtzeko, ahantzi ezinez herioaz ala kartzelaz ala ihesaz joak izan diren herrikideak, pozik herrialde honetan berean hamaika keinu baikor agertzen baitira egunero, kezkati gizartearen aterabide globalagorik merkatuko legearen behe lainoak ikustera uzten ez digulako!
‎Halarik ere, denboraren eta gertakarien bilakaeraren poderioz, nolabaiteko aldaketa ikusten uzten duten esamolde batzuk txertatzen hasten da El Diario Vasco, hala nola Alarde tradizionalaren erreferentzia «emakumea bakarrik kantinerarenfiguran ordezkatuta dagoen arma erakustaldia» gisa; ofiziala, berriz, gizon etaemakumeei, berdintasunez, parte hartzen baimentzen diena da.
‎Idoiarekin neraman bizimodua etengabeko abentura zen; inoiz ohartu gabeko aldeak erakusten zizkidan, inoiz begiratu ez nuen amildegietara begiratzera bultzatzen ninduen, beldurragatik ikusi gabe utziak bainituen zirenik eta ikuspegirik ederrenak amildegiaren beste aldean. Idoiak zauriak zabaldu egiten zizkidan, trapua kolpetik kenduta, eta beldurrik gabe haiei begiratzeko esa  ten zidan, gauzak diren bezala direlako eta orbainak ere dauden lekuan daudelako.
‎Hutsik sentitzen da. Eta orduan ezkerrak are sakonago egiten du dantzan tekla beltzen gainean, eta orduan auzokoa geratu egiten da, eta kaleaz bestaldean hortentsiek ikusten uzten ez duten leiho bat zabaltzen da. Eta giroa, paretetako koadroak, sabaiko habeak, sarrailetako zuloak, hortentsien abar arteko zirrikituak, uretarako estoldak, lur azpiko zomorroak, Fryderyk izeneko batek noizbait papereratu zituen nota horiekin betetzen dira.
‎Argazkia berriro ikusten uzteko eskatu dit. Baietz, bera dela ikurrinarekin dagoen mozolo horietako bat.
‎Bakuninen biografia utzi behar zidan eta Florenen etxera joana nintzen, sukalde paretik pasatu ginen, atea zabalik zegoen. Belartxo beltzezko zipriztina ikusten utzi zidan beso altxatuak, eta haren distirak irmoago egin zituen bular begitanduaren harroa eta gila hezurrak bitan zatitzen zuen bizkarra. Atorra gonaren gainera askatuta ari zen lagunaren arreba harraskan galtzarbeak freskatzen.
2006
‎Eta, distira handieneko horrek badakizu zer egiten duen azkenean? Itsutu, itsutu egiten gaitu, ez digu ikusten uzten. Zer egiten dugu argi handi bat dugunean gure gainean, ikusten uzten ez diguna?
‎Itsutu, itsutu egiten gaitu, ez digu ikusten uzten. Zer egiten dugu argi handi bat dugunean gure gainean, ikusten uzten ez diguna. Itzali.
‎Hemen egurrezko banku moduko bat ikus genezake zuhaitz baten azpian orain ez dugu estimatuko, baina behera iritsi ondoren gustura hartuko dugu honen itzala. Eguraldi tristea egokitu zaigu, eta behe lainoak ez digu urrutira gauza handirik ikusten uzten. Hala ere, eguraldia lagun izanez gero, toki honetatik herria argi eta garbi ikus daiteke, itsaso berdeak inguratuta.
‎Hondurasko geografia menditsua da batez ere, baina baita haran txikiak daude luzeran. Bisitariak ezin du herrialdeak eskaintzen dituen mirarietako batzuk ikusteari utzi Yojoa lakua edo Tegucigalpa hiriburua. Nekazaritza, bizibidea Artoa eta babarrunak ezinbesteko elikagaiak dira.
‎Aurreko gene terapiako probetan, arazo asko izan ziren, eta paziente batzuk minbizia izatera iritsi ziren. Carl Juneren arabera, lehen helburu hori bete egin da, baina emaitzek “zerbait gehiago ikusten uzten dute”. Hala, saiakuntza horren ondorioek eremu berri bat irekitzen dute lentibirusean oinarritutako bektoreentzat, hala nola GIBarentzat, segurtasunez erabil daitezkeela erakusten baitute.
‎Haren sorbaldari begira dagoela, Nereari iruditu zaio izeko Doloresen armairuari ere pintura geruzaren bat jausi zaiola lurrera. Oraindik ez dio, ordea, barruko kolorea ikusten uzten. Eta hurrengo galdera egiterakoan kazetari ikertzaile baten antza hartu dio bere buruari.
‎Arretaz begiratu nizun, begi berriekin. Baina begi berriek ezin ikusi lehen ikusi gabekorik, edo ezin ikusi gabe utzi lehendik ere ikusiak zituztenak. Alegia, adin bat zeneukan, nirea ia biderkatzen zuena; adin horretarako ez zinen aldrebesa, baina urteen ekarria ezin ezkutatu.
‎1568ko urtarrilak egun batzuk baizik ez zituen eta neguak bere mutur itsusiena erakusten zuen goiz hartan. Behokaren gainean, ardi larru batek doi doi gerizatzen ninduen euri zakarretik eta lainoak ez zidan ikustera uzten zamariaren belarri xutetatik aise ere haratago.
‎Nire beharrik ez zuela eta oiloak ferratzera bidali ninduela ulertu nion. Sekula ez zidan dena esaten, argi izpiren bat besterik ez zidan ikusten uzten. Handik aurrerakoa neronek asmatu behar nuen, neronek bilatu behar nuen argitasuna.
‎Gora begiratu nuen, Bernaten berri jakiteko asmoz. Aurpegiko buztinak ez zidan bere arima ikusten utzi. Sinets ezina zirudien handik jaitsi beharra!
‎Ilunpeak ez zidan puxtarria ikusten utzi.
‎Itsas lamia zirudiela esan nuen, eta barre egin zidan Benantxiok. Baina soineko luzeak ez zion oinik ikusten uzten, eta isildu beharrean gertatu zen. Oskorria baino gorriago jarri zen barre egin genionean.
‎Kandelaren argitan, erreten sakonak bihurtzen zitzaizkion zimurrak aurpegian. Ilea zapi batez estaltzen zuen eta lurrerainoko gona luzeak ez zigun oinik ikusten uzten.
‎Horixe gertatu zitzaien, gogoan dudan 1981 hartan, institutuko patiotik atentatua gertatu zen aldera kuxkuxeatzera joan zirenei: ez zietela hondakinak ikusten utzi. Ez dietela utziko.
‎Mahaiaren beste aldean ez dago inor, oraingoz behintzat, eta une batez zalantza egin du Antoniok, eseri ala ez. Erabaki duenerako Edurne sartu eta, txintik atera gabe, besaulki loredunean eseri da; ezkerreko hanka eskuinekoaren gainera pasatu duela iruditu zaio Antoniori, baina ez dago guztiz seguru, mahaia estaltzen duen zapiak ez diolako ondo ikusten utzi. Baina hura zen Edurneren keinuetako bat, Antoniok gogoratzen duenez, eta asmatzeko aukera handiak dituela erabaki du.
‎Begira geratu zitzaidan. Atetik bete betean sartzen zen argiak ez zidan haren aurpegia ikusten uzten. Ezin jakin zein asmorekin zetorren, baina bi morroien presentziak ez zuen ezer onik iragartzen.
‎Geltoki aurreko plaza zabalari begiratu nion. Langar lainoak ez zuen ezer ikusten uzten hamar metro baino urrutiago. Inor gabe gogoratzen dut plaza; lanbroak guztiz hartua.
‎hodeiek ez omen zieten zerua ikusten uzten
2007
‎Beira arasa moduan kristal batzuk jarrita, barrualdea ikusten utziko da
‎–Itsasoa, Rubio! Ez zigutek itsasoa ikusten utziko kabroi horiek!
‎Altxatu egin zen. Distirak artean ez zion argazkia ongi ikusten uzten, bertan lagun talde bati antzeman baziezaiokeen ere. Eskuetan hartu, eta hurbilago ekarri zuen.
‎Koldo Izagirreren literatura basoa dela errana dizut jada. Basoaz ari garenean" zuhaitzek ez digute basoa ikusten uzten" esan ohi dugu sarri. Eta idazlea literatur zereginean, zuhaitzak inausi eta inausi ari da etengabe.
‎Zuhaitzak nolako, ipuinak halako. Hartara, basoa ikusten uzten ez diguten abarrak zanpez mozten ditu idazleak. Alegia, idazlearen basoa itsasoa ahalakoa izaki, biak ala biak izarigabeak izaki, oso zaila zaigu lehen kolpean bere basoa nahiz itsasoa geureganatzea.
‎• Polignotok anatomiaren ezagutza gorena erakusten du —begiradak, hortzak ikusten uzten dituzten ezpainak— eta giza izaeraren deskribapena borobiltzen du268.
‎Azken batean elkar ulertze oro —gerrate arriskuak saihesteko ahalegin oro— posible izateko, zera da ezinbestekoa: gizabanako bakoitzak —han eta hemen— bestea deabru gaizto bezala ikusteari uztea eta, aldiz, beste hori gizaki bezala onartzeko prest egotea, hain zuzen bere modura —berori kopiatzekoa ez bada ere, baina bai eskubide osoz— gizatasunaren errealizazioa ere bilatzen duen norbait bezala.
‎Hotz sartzen ari da larunbat goizeko eguzkia Martuteneko kartzelako lokutorioan. Kristal higatuetan eragiten duen dirdirak ez die bi gizonei ondo elkar ikusten uzten.
‎Eguna ezarian zetorren, nagiak atera ezinik, eta goizak, argitu ahala, leihatilaz kanpoko inguruak ez ezik automobilaren barneko aje txipiak ere erakutsi zizkion. Alde batetik, zebra larruzko tapizeria dotore hura ez zitzaion ilunpetan bezain naturala iruditu eta, bertzetik, errepidearen erdiko marra zuri etena ikusten uzten zion zulo beltz bat ere egokitu zitzaion oinetakoaren zolapean ezkutaturik. Akatsak akats, edozein etorriberri txunditzeko moduko trastea zen Chevroleta, katxarroa, eta plazer hutsa iruditu zitzaion Antilletako hiriburu nagusian horrela sartzea estreinakoz.
‎Izeberg tamainako izotz mokorra atera zuen harraskara, eta lauzpabortz puska kendu zizkion burdinazko gakotzarrarekin. Edaria ikusten uzten ez zuen botila iluna jaitsi zuen gero apaletik eta, ordaina jaso bezain fite, pertsianak ixtera abiatu zen.
‎Ez zekien zein ordutan bizi zen, baina ez zuen ematen hainbertze falta zenik eguna argitzeko. Leihoak ikusten uzten zuen zeru puskan beltzak urdin bihurtzeko zorian zeuden, eta distira galtzen ari zitzaion izarren zilarrari.
‎Aitzineko jarlekuan egokitu eta infernu hartan laketu ezinik, labean erretzen dagoen axuri gizajoa iruditu zitzaion bere burua eta, ibilian haize freskoagoa hartuko zuelakoan, kirtenari eragin zion leihatilako kristala beheitiraino eraman arte. Argiak, indar biziz, ez zion deus ikusten uzten, eta eskuineko ispilu txipian iltzatutako izpi distiragarri batek min ematen zion begietan.
2008
‎Bide osoa kostaldetik egin zuen ermuarrak, 101 izeneko errepide zaharretik hain zuzen. Hainbat hiri zeharkatu behar izan zituen, baina San Diegon eta Tijuanan (Mexiko) ikusitakoak utzi zion oroitzapenik biziena. Munduko mugarik handiena da bi hirien artekoa.
‎Izan ere, askotan topikoek ez digute basoa ikusten uzten. Zer euskaldunago pilotari bat baino?
‎Garbigailuak zarata handia ateratzen duenez, bozgorailuen bolumena igo eta telefonoak jo duenean ez da konturatu ere egin. Ane, une batez bere telesaila ikusteari utzi, eta egongelatik etorri zaio telefonoa jotzen ari dela esanez. Mikelek telefonoa hartu du, baina, afaria prestatzen ari zenez, korrika eta presaka hitz egin du bere gurasoekin.
‎Bat batean Hispaniolak abortzatu egin zuen. Nire atzean karrask egin zuten fokeek; lema danbadaka hasi zen; goleta osoa zorabiatzeko moduko astindu batek okertu zuen, eta une berean ezpeleta bestalderantz jira zen, kantoi lokarriak kurrink egiten zuela txirrika artean, eta txopako kubiertako haizebe aldea ikusten utzi zidan.
‎Bertan, soilgunea amaitzen eta ostera basoa zarratzen hasten den lekuan, kolore biziko elastiko bat ikusi du, eta elastikoa jantzita txirrindulari bat bizikletaren ondoan makurtuta, gurpilari begira. Gaztea ematen du atzetik ikusita, ez jakin neska ala mutila den, haren kaskoak eta janzkerak ez baitiote gehiago ikusten uzten.
‎Denboran atzera begiratu eta bat batean, ustekabean liluratu zuen unea gogoratu nahi izan zuen Macarenak: aurpegi beltzaran hark ikusten uzten zuen irribarre gozoa, betile beltz haien tartean zabaltzen ziren begi urdinak, soinean zeraman traje gris marengo hura, goian behean ari zuen euritik babesteko guardasolarekin kotxeraino nola lagundu zuen.
‎Kaixo berriro. Eskerrik asko zuen etxea ikusten uzteagatik.
‎sabindar gotorren itzulera eta beren eragina Akademiarengan. Kanpo­eragin horretan zentratzean ikusi gabe utzi dira Euskaltzaindiaren barruan landu ziren hainbat proiektu positibo, bai eta Akademiaren bilakaera baldintzatu zuten beste hainbat kanpo­eragin (askotan negatibo) ere (estatua, Diputazioen gestorak, etab.). Auzi horiek, jakina, banan­banan ikertzea lukete. Hemen, ordea, arlo bakar bat hautatu da.
‎Guztiz ados nago. Ezin dira haurrak, edozein adinetakoak izanik ere, telebista aurrean edozer gauza ikusten utzi. Gurasook horretaz ardura handia eduki genuke.
‎Barka beza berorrek, askotan errieta egin dit ez direla hemen esateko kontuak, baina detaileok kontatu badizkiot harira datozelako izan da, Inazio zein arretatsua den esateko, azken momentuko zirkin itsusiren bat gorabehera inor ez baita Inazio bezala portatu nirekin, inor ez, hori da nik garbi utzi nahi niona berorri... Noski, jauna, egia da mingainluze asko joan zitzaiola Tomasi ni zertan nenbilen esaka, joango ez zitzaion ba, hi, Tomas, erositako prezioan salduko diat, baina laguna haiz eta esan egingo diat, hire andrea auzoko hankarteak berotzen omen zebilek, eta Tomasek, onenean, kasurik ez, edo mingainluzearekin haserretu, bere harrokeriak ez zion-eta egia ikusten uzten, kontuan izan beza berorrek sasoi hartan pozik zebilela nik ez niolako ezertan ere kontra egiten, eta nirekin petraltzen zenean, jende aurrean izaten zen, berea nintzela demostratzeko, zer ostia egiten dun hemen, hoa ohera!, esaten zidan hika eta bezeroen aurrean, eta nik, buruan ez bainuen Inaziorekin erabakitakoa besterik, zaputz egin ordez, obeditu egiten nion apal apal eta ohean sartzen... Burua hartan nuela, Apeza deitzen dutena etorri zen tabernara eta ukondoak barra gainean jarririk eta irribarre gaiztoa erakutsiz, galdetzen ez dit ba Sanglasak gustatzen zaizkidan!, eta nik, tupustean eta tuntunarena eginez, San Blasak?, galdetu nion ahal nuen xaloen, urruti zeudela San Blas jaiak baina asko gustatzen zaidala egun hartako opilen anis puntua, eta Apeza zer esan ez zekiela gelditu zen, asmatu ezinik bezala adarra jotzen ari ote nintzen, Tomas mokadutxo bat jaten ari zen mahaira joan zenean, eta sekulako larritasuna sartu zitzaidan eta Pilarika ostiralez tokatzen baitzen eta asteburu osoa jai hartzekotan baikinen, erabaki nuen ezin genuela Tomas hiltzeko asmoa atzeratu...
2009
‎Beranduagoko idazki batean, Mikel Azurmendiren Tango de muerte liburuaren aurkezpenean, Iriondok Atxagaren Soinujolearen semea aipatzen zuen, eta baiki," ideologia nazionalistaren euskarri afektiboaren" erakusgarritzat jotzen zuen, eta hortaz, nobela honek ere ez du aski asebetetzen biolentzia terroristaren balizko salaketa beharra. Arazoa da Iriondoren euskal gatazkaren kontzepzio estuak eta bere posizionamendu politiko markatuak ez diola ikusten uzten gaiari erlazionatutako obra andana hori, eta azkenean, panfleto politikoa dela kontu honen inguruan onargarria zaion molde bakarra nahiz eta, jakina, berak halakorik ez aitortu. Euskal gatazkaren inguruko bere lerraketa hain da itsua, ezen kontraesanean sartzen baita Holokaustoaren inguruan egiten dituen kontsiderazioekin.
‎zerbait ikusten utzi, bai, baina
‎Tamalez, horrek guztiak ez dio jendeari ikusten uzten, orokorrean, txistuak beste gauza batzuk ere eskaini ditzakeela. Kasu honetan, sosegua, eta horrekin batera beste hainbat sentimendu:
‎Gionetik gertu, Higashiyamako zelai berdeek Kioto inguratzen dute ekialdetik, eta zelai horietan daude tenplu eta saindutegi ikusgarrienetako batzuk. Zaila da tenpluen artean baten bat nabarmentzea, dozenaka baitaude, baina bada bat inork ikusi gabe utzi behar ez lukeena: Kiyomizu dera.
‎Euskara planean parte hartu ez dutenen iritzia aurreikustea zailago egiten zitzaigun; ez, ordea, guztiz arrotz. Hainbat eragile eta arrazoi aurreikus genitzakeen, baina zuzen ote genbiltzan jakin nahi genuen, eta lanketak gakoak ikusten utziko zigun ere bai.
‎Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira espainiarren heren batentzat, egun arte ezagutu dugun telebista ikusteari utziko dio eta; izan ere, Lurreko Telebista Digitalak (LTD) ohiko seinale analogikoa ordezkatuko du.
‎Leku diferenteak. Akaso elkar ikusteari utziko geniola. Hitz egiteari.
‎Esan nien: Zuen ondorengoei emango diet. Zeure begiz ikusten utzi dizut, baina ez zara bertan sartuko». Han hil zen Moises, Jaunaren zerbitzaria, Moab lurraldean, Jaunak esanaren arabera.
‎Goizeko seietan altxatu behar nuen klasera garaiz iritsiko banintzen, ez zen txantxa. Mikelek beste pisu batean lortu zuen txokoa eta elkar ikusteari utzi genion. Tipo jatorra zen Mikel, lasaia.
‎Ilunabar aldean Madrilgo geltokira iritsi zirenean. Teofilo Maria biharamunean iritsiko zen, Frantziatik?, orbetarrek Damaso aurkitu zuten zain, amaren galdera zaparradari ahal moduan erantzun ziona: zer moduz dago?, begiak irekitzen al ditu?, medikuek Domingo ikusten utzi al dizute?, harik eta erabaki zuen arte ezen bera. Regina, ospitalera zihoala, minutu bat gehiago ere ezin aguantatu baitzuen semea ikusi gabe.
‎ezusteko ikaragarria jarraitu baitzitzaion, amesten zuèn haurraren ordez beste haur bat munduratu ez zitzaion, bada! Haurrak, izan ere, desitxuratua zuen gorputza, begi itxi itxurako batzuekin jaio baitzen, betazalak, zuririk gabeko begi txiki batzuk erdizka ikusten uzten zutenak, erdi itsatsita balitu bezala; besoak eta zangoak oker, eta azalean hiruzpalau ubelune, jaio aurretik norbaitek kolpekatu balu bezala: munstro txiki bat zen, haragi masa bat, bere garapenean ez formen betetasuna ez betetasunaren forma lortu ez zuena, aho ezpainen inguruan ez bazen, bide erdian gelditu zelako?
‎Zaiak eta zaiazpikoak herrestan neramatzan. Buru oihalak ez zidan ikustera uzten. Mainguka ibilarazten ninduten espartin erdizka egokituek.
‎Uste du besteen gainetik dagoela. Harrokeria horrek ez dio ikusten uzten kristautasuna giza irudimenak asmatu duela. Gizakiak sortu du Jainkoa, ez alderantziz.
‎Aitak ez omen die seme alabei Pakito ikusten uzten, eta, amaren esanetan, ondorioz depresio gogor batek jo omen du txori malerusa.
‎Eta gauak, datorrenean, ez duela ikusten utziko.
‎Ez al daude besteenbegiradek eta besten hitzek esango dutenaren menpe?». Eta kazetariak galdetuzienean zergatik senargaiari ez zioten ilea ikusten uzten, ez ote ziren ezkonduaurretik utziko ote zituzten beldur, hauxe erantzuten zuten: «Ez naiz burusoila.Senargaiak ilea ikusi ez didalako utzi nahi banau, horixe bada maitasun frogaezinbestekoa, hobe du joatea...».
‎besteak beste, logaletik ateratzen gaitu. Bozgorailua da mina, iratzargailua, geure gorputz, arima eta bizi garen munduaren egia sentitzen eta ikusten uzten diguna. Itsumenaren kontrako pilula da mina.
‎Thailandiak zin egin du ikerketari ekingo diola, baina NBE ez da fidatzen Bangkoken jarrerarekin. Izan ere, behin baino gehiagotan eskatu dio Thailandiako Poliziak atxilotuak dituen etorkinak ikusten uzteko, baina Bangkokeko gobernuak uko egin die eskakizun horiei.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ikusten 373 (2,46)
ikusteari 74 (0,49)
ikusi gabe 16 (0,11)
Ikusten 7 (0,05)
ikustera 7 (0,05)
Ikusteari 2 (0,01)
ikustea 2 (0,01)
ikusteko 2 (0,01)
Ikusi orduko 1 (0,01)
ikusiak 1 (0,01)
ikusita 1 (0,01)
ikusitakoak 1 (0,01)
ikusiz 1 (0,01)
ikustean 1 (0,01)
ikusterik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia