Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2000
‎Hainbat urtetan bizirik eta osasuntsu darrai bere 82 urterekin bizi eta nozitu dituen abenturek, ezustekoek, etsipenek eta desgraziek oro ez dute batere kikildu eta azkenaldi honetan egindako adierazpen batzuetan inoiz baino baikorrago zegoela adierazi zigun Euskal Herriaren egoerari buruzko galdera bati erantzunez, nahiz eta ikusitakoak eta ikasitakoak ziniko samar bilakatu omen duten bere burua. Liburua aho zabalik irakurtzen den horietakoa da, erabat harrituta uzten baikaitu lehen orrietatik, ikusirik zer nolako bizimodu barojianoa eraman behar izan duen patuak hala nahita noski. Izatez errebeldea eta outsider bat izan da:
2002
‎Arrazoi ezberdinetatik bideratuta abiapuntu berbera dute. PPk argi dakusa zer nolako zailtasunak gainditu dituen EAEko gobernua eskuratzeko, estrategi «finalaren» bila baitabil. Bide bat baino ez du praktikan:
‎Hizkuntza serio guztiei gustatzen zaie" sukaldetara" aritzea: aski da ikustea zer nolako arau zehatzak, Euskaltzaindiak inoiz ere emango ez dituenak baino askoz ere zehatzagoak, dituzten aldizkariek zerbait ingelesez ateratzeko, esate baterako. Eta bai dela hizkuntza askea ingelesa!
2006
‎–Lacuadrilla?. Hori, beharbada, ikusirik zer nolako irudia ematen dugun kanporabegira, ez da oso harritzekoa. Nik esango nuke euskal idazle guztiok, den denok, aurrena, euskal?
2009
‎Biktimentzako argia eta justizia ekar dezakeen aldetik da garrantzitsua Karadzicen aurkako epaiketa. Hala ere, zaila da ikustea zer nolako eragina izango duen epaiketak hemen bizi direnentzat. Genozidiotik hamabost urtera, justizia egiteko beranduegi dela pentsatzen dute gehienek.
2010
‎Guk geuk esparru horri lehentasuna eman izana, bai enfasian bai zehaztasunean, ez da arrazoirik gabea, ze finean hizkuntza ikerketa" praktikoak" —bere zati handienean bederen— hortxe kokatzen diren aztergaiekin eta metodoekin du zerikusia. Eta ikusirik zer nolako lan amaigabea den hizkuntza bakoitzaren ikerketa, bada, erabakigarria da ere ikertzailearen eta ikaslearen jarduera ikuspuntu zuzenetik abian jartzea. Ezin dugu ukatu, ez, hizkuntzalaritza oraindik oso urrun dagoela eginkizun horien soluzio idealetik.
‎Ofizioz ari nintzela jada, eta ez afizioz, lukeen moduan. Eta ez zela harritzekoa, ikusita zer nolako bizitza neraman. Idazteko zerbait bizi behar dela irizten dutenetakoa izan naiz beti eta ez nuen jada deus ere bizi.
2011
‎Sarreran ez naiz ausartu etakideei ezer aholkatzen. Orain, amaitzeko orduan, beren ametsak ezagutu ondoren, pertsonaia amesgileon psikologoa banintz, ikusita zer nolako nagusitasuna duten ametsotan erortzeak, etzateak, ixteak, galtzeak, erretzeak, itotzeak eta hiltzeak, Robert Desoilleren metodoa gomendatuko nieke, neure buruari bezalaxe bestalde, ametsetako beheranzko norabideari ziaboga eginarazteko besterik ez bada ere.
‎Baina arabarrek ez zioten jaramonik egin, izan ere, hiri berri hura harresiz inguratuta eraikitzean, abendañotarren gehiegikeriei aurre egiten lagunduko ziela agindu baitzien erregeak. Eta, ikusirik zer nolako arriskuak lekarzkiekeen hiri berriaren eraikuntzak, Abendañokoak hasi ziren gauez desegiten egunez arabarrek jasotzen zutena. Erregea ez zegoen lotsagabekeria hori jasateko prest, eta gau batez bere arma-gizonak bildurik, Abendañoko herria suntsitzeko asmoz atera zen, bertako biztanleak, zahar eta gazte, ar eta eme, labanaz garbitzeko, bat bera ere bizirik utzi gabe.
‎Mindu egiten naiz gure ereserki nazionala jotzen dutenean atletismoko zeinahi ikuskizunetan. Laborria sentitzen dut ikusita zer nolako fetitxismoarekin jartzen diren izarrak eta barrak pegatinetan, elastikoetan eta are bizepsetako tatuajeetan: bidenabar, erabilera legez kanpokoak, guztiak, legeria amerikar (ez behartzaile) aren arabera.
2012
Ikusi ondoren zer nolako ikuskizun tamalgarria sorrarazi zenuten Villavesaren entzierroan, bihozmina, lotsa eta amorrua sentitu ditut denengatik, eta baita zuengatik ere. Ikuskizun negargarria sorrarazi zenutela diot, zeren eta, zuek ez baldin bazenieten agindua eman polizia guztiei han egoteko, nork deituta agertuko ziren, ba, Estafeta kalearen erdian modu hartan jantzita eta armatuta?
‎Kontrolatu egin behar dira egoera emozionalak, eta ikusi zer nolako egoerek sor dezaketen antsietatea eta zer egoerak eduki ohi duten eragin gehien jaterakoan; horrek lagundu egingo du ikusten ea antsiaz jaten dugun, antsietateak garamatzan jatera edo bietatik gertatzen den.
‎Niri (neuk ere badudalako eskarmentu dexente horrelakoetan) ez zaizkit hain arrotz suertatu. Komeni da liburua irakurtzea ikusteko zer nolako giroa izan dezakegun hemendik ez askora gure artean, gauzak ez badira hobetoxeago lehendik antolatzen.
‎Hasieran sei lagun, gero zazpi eta orain badira bi dozena ere biltzen direnak. Pio Barojaren heriotza dela-eta, esate baterako, oso kezkatuta daude ikusirik zer nolako isiltasuna eskaini dioten, zer nolako hutsunea egin zaion medio eta erakunde askotan. Horrela gaurkoan, udazkeneko egun ezin barojiarrago batez, Aztirioko bentan bildu dira denak Barojaren omenez.
‎Askotan saiatu naiz imajinatzen bizimodu hura, orduen joatea, bakardadearen zama, iluntze eta gau ezin luzeagoak bakar bakarrik dagoen hamaika urteko mutil batentzat... Gaur, ostera, ikusi inguruan dauzkagun hamaika urteko neska mutilak eta ikusi zer nolako bizimodua duten, eta ezin da ia sinistu ere egin, nola dauden super babestuak, zenbait gauza eta tramankuluz dauden inguratuta, nola ez diren ezer sakelako telefonorik edo telebistarik edo musika entzuteko ez dakit nik nolako tresnarik ez badute.
2013
‎Garrantzia du ikusteak zer nolako tratamendua eskaintzen dion medio bakoitzak euskarari edota euskal gaiari: lerro-buru nagusia edo bestelakoa den, kutsu baikorra edo ezkorra duen, baloratiboa edo neutroa den eta abar.
‎Norbaitek pisua kontrolatu nahi duenean eta elikatzeko ohitura osasungarriei jarraitu nahi dienean, funtsezkoa da aurrez diagnostiko bat egitea eta ikustea zer nolako nutrizio egoeran dagoen eta zer bizimodu egiten duen.
2015
‎Aski da ikustea zer nolako gomendioak ematen dituen Nutrizio, Elikadura eta Dietetika Elkarteen Espainiako Federazioak (FESNAD), eta gomendio horiek Espainiako familiek egun duten egoerarekin alderatzea.
‎Horregatik, Madrilen instalatu beharrean, beste askotan egina zuen moduan, Bartzelonara joan zen urte hasieran, 1933a zen, eta Oriente hotelean, Rambla erdian kokatuta dagoen hartan, erreserbatu zuen logela bat betiko. Esan zuen boxeoa ez zuela uztea pentsatzen, lagun askoren lasaitasunerako, edozein gauzaren beldur baitziren ikusirik zer nolako etsipena hartua zuen pugilak New Yorken, baina, bai, alde batera lagako zuela denboraldi batean.
‎Ezkutuko arrazoi bat zegoen Joe Louisen managerrak iritzia aldatuz Paulino eta ez Isidoro, aukeratzeko bere boxeolariaren aurkako borroka horretan, eta hori izan zen managerrak Max Schmelling pugil alemanarekin izandako bilera pribatu hura. Schmelling Berlinen izan zen Isidoro Gaztañagaren konbatea ikusten, eta guztiz harrituta, erabat txundituta, geratu zen ikustean zer nolako nagusitasunaz irabazi zion Hans Schoenrath boxeolari alemanari. Hori ikusita, Schmellingek Joe Louisen managerra konbentzitu egin zuen esanez bere boxeolariari ez zitzaiola batere komeni hurrengo kontrarioa Isidoro Gaztañaga izan zedin.
‎Ortuzarrek (PNV) deklaratu du" Franco bera etzela menturatu kontziertoaren ezabatzera". Ikusiz zer nolako ekaitza pizten ari duen gaiak, sozialistek beren liderren ahotik jakinarazi dute ez jakinean izana gatik dutela sozialista buru zenbaitek kontziertoaren ezabatzea galdatzen. Ondoko egunetan mintzagai izanen den lema bainan PP ala PSOEk ez dute surik piztu nahi Hegoaldean, Kataluniakaorekin lanik aski izanez.
2016
‎Oso ondo dago, denontzako lekua izan behar da gure auzoetan. Baina, ikusita zer nolako langabezia eta pobrezia tasa dauzkagun, eta, etorkinak etorri bai, baina lanik ez dutela lortzen, beste baliabide batzuk behar ditugu. Izan ere, gure auzoan bizirik irautea bera da artea.
‎Aldiz, interesgarria da ikustea zer nolako emaitzak izan zituzten glutenik gabeko pizzak egiteko oinarriek; horiek gorantz egin dute, nahiz eta ez den nahikoa izan sektore guztiaren beheranzko joera iraultzeko.
2017
‎Amaitzeko, Kataluniaren independentziak, zalantzarik gabe, ikusita zer nolako eragin ekonomiko negatiboa izango duen Espainiako Estatuan, diru iturri garrantzitsua galtzea ekarriko du, eta ondorioz gure Hitzarmen Ekonomikoa ere arrisku egoeran sartuko litzatekeela deritzot. Orduan ikusiko dugu noraino den aldebikoa euskal zerga sistema edo Hitzarmen Ekonomikoa.
‎Beste behin ere, funtsezkoa da etiketa irakurtzea ikusteko zer nolako gantzak dituen eta zer kopurutan.
‎Lortu zituzten datuekin, Deustuko Unibertsitateko Analisi, ikerkuntza eta datu komunikazioa graduondoko programak analisi bat egin zuen 2015ean, ikusteko zer nolako bilakaera izan duen zaborrak Estatuko hondartza eta erriberetan, eta, zehazki, plastikozko poltsek eta nekazaritza intentsibotik datozen materialek.
‎Hori dela eta, munduan alarma guztiak piztu ziren Trumpek 2016ko azaroko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituenean, noiz eta klimari buruzko Marrakexko nazioarteko goi bilera egiten ari zirela, Parisko Akordiotik urtebetera. Bilera hartan parte hartzen ari ziren herrialdeen ordezkariak ere harri eta zur geratu ziren ikusirik zer nolako laino beltza ari zen hurbiltzen Nazio Batuek klimaren inguruan hain kostata eta luzaroan eratutako egituraren gain gainera. Laino hura, izan ere, ez zen asmazio bat:
‎Seguru asko, hauexek izan dira gertakaririk harrigarrienak liberalentzat eta progresistentzat: batetik, ikustea zer nolako joera arrazista eta etorkinen kontrakoa izan duten hasierako immigrante laidoztatuen ondorengo langile klaseko ugarik, eta, bestetik, ohartzea nola azken mende erdiko eskubide zibilen aldeko mugimenduak lurperatu soilik egin duen arrazismoa, ezen ez guztiz erauzi. Gaur egun, egunkari nagusietan honelako tituluak agertzen dira maiz, honelako albisteak azalean:
‎Prestatu zion bidea Jean Baptiste semeari Parisera ikasketak egitera igorriz, baina ez zuen ikusiko zer nolako pertsonaia bilakatuko zen.
2018
Ikusirik zer nolako botere berebizikoak atxikitzen zaizkien gizonei patriarkalismo klasikoan, aproposa da aita izenak barnean hartzea botere horiek, aitatasunaren aginpidean bildurik. Filmerren idazkietan, apenas aipatzen den ezkoneskubidea; izan ere (hein batean ohartua behar zuen), Adamen jatorrizko eskubide politikoa aitatasunaren boterearen barruan dago.
‎Harri eta zur samarrik geratu naiz ikusirik zer nolako zirrara sorrarazi dieten hitzok nire entzuleei. Halako izu batek hartu ditu.
‎Hasieratik erreparatu zion alardearen gaiari. . Garrantzitsua da ikustea zer nolako emakumeak izan ziren aldarrikapena hasi zutenak. Zergatik ikusi zituzten halako beldurrarekin.
‎Alderdikide bezala oso gustora nago akordio honetan, erabakitzeko eskubidearen aldekoa naiz, jelkidea naizelako, eta autodeterminazioaren aldekoa naiz. Baina nik, alkate bezala, ikusita zer nolako egoera soziopolitikoa dugun Gasteizen edo EAE mailan, uste dut beharrezkoa dela akordio hori zabalagoa izatea, eta malgutasunez jokatzea denok. Alde horretatik, beraz, bat nator Lehendakariaren hitzekin.
‎Honaino iritsita, aitortu nuke txit mirarituta gelditu nintzela haren hitzetan esandaUriarteren traiektoriari erreparatuta, ikusirik zer nolako iraulketa korpernikarra gertatu zen frai Joseren egiteko moduan Bonaparte printzeagaz topo egin eta gero. Gorago adierazi dugunez, Uriarte, arrazoiak arrazoi, Markinako eredu literariora lerratu zen bere kabuz aritu zen bitartean, eta halakoxeak ditugu haren lehen liburu biak.
‎Ukaezina dena da oraindik ere Euskal Herri kontinentaleko antzokiak mukuru betetzeko gaitasuna dutela. Aski da ikustea zer nolako arrakasta izan zuten Iduzkilore taldearen" Hazparneko Anderea" obraren emanaldiek.
2019
‎Haiek ez baitzuten ez minbiziaren eta ez inpotentziaren tratamenduan espezializatua zegoèn erietxerik ez ospitale berezirik? nahiz eta hartan zebilen mediku talde bat, antza, ikusirik zer nolako arrakasta zuen Athletic Klinik Klubak, errealzaleak athleticzaleen atzetik orduan ere.
‎Antonio predikatzen hasi zen, Katoliko guztien txalo eta miresmenarekin, are eta gehiago zeren, Atzerritarra zela bazekitelarik, bertako hizkuntza hain dotore, hain jori eta hain berezko mintzatzen zela ikusirik, ematen baitzuen hizkuntza horretan naturalizatu zela, zeinak, hark bera bezala, arima guztietan egin baitzuen habia. Bere Hitzaren eraginkortasunak Arimetan egiten zituen produktu miresgarrien Ospeak hegan egin zuen, eta Heretiko Predikariek, hasiak baitziren ikusten zer nolako kaltea zetorkien prediku emaile berriarengandik, beren errakuntzez konturatzen ziren askorengan sinesgarritasuna galtzen baitzuten, jendaila honen artean hain ohikoak diren harrokeria eta buruiritzitasunezko bizioekin, erabaki zuten Antoniorekin eztabaida Merkurial batean sartzea, beren hausnarketa sofistikoen bidez garaipen erabatekoa lortuko zutela ustez....
‎Lerro lerro, oin hutsek marea gorak eta olatuek fresko eta beratz gordetzen duten lehen lohi zerrenda ukitzen dutela, hildakoak, adarbeetatik begira dauden mairu garaileen begirada eta trufen pean, txaluparatzeko orduaren zain daude. Atzerapenaren arrazoia da garraiorako behar direnak baino boluntario gehiago dagoela, hau harrigarria irudi lekiguke ikusirik zer nolako lan nekeza eta goibela den, bai eta zenbait jantzi eskuratzeko ordaina izanik ere, baina kontua da mundu guztiak joan nahi duela txalupari edo anda eramaile, zeren, hilerriaren ondoan, hor nonbait, egunotan paratu berri baita puten auzoa, orain arte emakumeak barreiatuta zeuden txaboletan eta kale arte ezkutuetan, gerra nola bukatzen zen begira, gerra hau iritsi, ikusi eta irabaztea iz... Ez dira beharrezkoak erudizioaren neurri handiak ohartarazi ahal izateko, orain, eta Erdi Aroko garai haietan ere, Elizak konparazio klasikoen aurka egin arren, Eros eta Tanatos nahasian zebiltzala, kasu honetan Hermes bitarteko zela, hainbat kasutan emakumeen zerbitzu onak hildakoen jantziez ordaintzen baitziren, emakume hauek, beren lanbidearen haurtzaroan zeudenez, eta gainera hasiberri baizik ez zen herri batean, oraindik pozaz eta egiaz laguntzen baitzituzten beren bezeroen beroaldiak.
‎Urte hauetan, askotan gertatu zait guraso erdaldunei hitzaldiak ematea, eta batzuetan harrigarria da ikustea zer nolako beldurrak eta aurreiritziak dituzten, etxeko lanak direla eta, edo ikasketen jarraipenaren inguruan. Uste dut eskoletan pedagogia lan ikaragarria eta sistematikoa egin beharra dagoela guraso horiekin, euskararen gaia modu motibagarrian azalduz, dituzten kezkak eta beldurrak argituz, eta beraiek ere seme alaben ikasketan inplika daitezen lortuz.
‎Gure seme alabek bestelako heziketa jaso dute etxean, ez guk jaso genuen heziketa frankista, kastrantea, erlijiosoa... Alabarengandik izugarri ikasi dut, ikustean zer nolako naturaltasunez tratatzen duen bere gorputza, bere biluztasuna. Niri deserosoa izan zait beti gorputza.
2020
‎" Konpositore moduan, argitara eman dituen bals eta dantza batzuengatik gomendatuta dago, eta pieza arinak izan arren, nahikoa dira arte jainkotiarraz daukan ezagutzaz eta bere gustuaz ideia egokia emateko. Instrumentista gisara, akordeoia jotzen entzun dioten guztiak harrituta bezain txundituta geratu dira, ikusirik zer nolako zukua ateratzen dion instrumentu honi, zeina erabiltzen jakinez gero adierazkorrenetako bat den, eta nekez izango da Erezuma jaunak bezain ondo erabiltzen duenik. Baina gizon horrek, bide batez, bilbotarra denak eta bilbotar izan behar oztopoak gainditzen ez jakiteko musika adina ezagutzen ditu marrazkigintza, historia eta geografia; gainera, dohaina dauka bere lanei onerako buru-argitasuna duten gizonei baino ez dagokien originaltasun zigilua emateko".
‎Munduko tenpluetan zure oinetan belauniko dituzun gorputz askok bitxiak ekartzen dituzte areto eta kaletik, aurpegiak hauts berarekin koloreztaturik, zapiak usain berberekin lurrindurik, begi niniak jakin minez eta debozioz dir dir, liburu santuaren eta bekatuaren bibotearen artean. Ikus zer nolako irrikaz edo axolagabekeriaz, behintzat kaleratzen dituen jaun horrek liberalki zabalduriko onurak, izan jantziak edo oinetakoak, edo txanponak, edo bizitzeko beharrezkoak diren gai horietako zeinahi... Baina ez nuke nahi pentsatzerik kontu txikietan geratzen naizela; ez naiz ari, konparazio batera, anaiarteko epaile honek prozesioetan zure maitasuna eta mandatu bat bularrean errukitsu kargatzeko atseginaz...
‎Ez dute espero era zuzenean horri buruz mintzatuko garenik. Dena den, gero oso interesgarria da ikustea zer nolako gaitasuna duten horri buruz hausnartzeko eta detektatzeko zer dagoen gaizki eta zer ondo.
‎Laugarren bat ere etortzen da astean hirutan, eta gero beste astean behin.Urtetik urtera, hobeto doala baratzea zehaztu du Lorazaintza zinegotziak: «Iaz jarri genuen negutegia, eta ikusita zer nolako tomate eta piper lortzen dituzten, eta neguan egiten duten ekoizpenarekin, ongi amortizatutako kostua izan da zalantzarik gabe». Udala inbertsio horrekin «harro» sentitzen dela gaineratu du, eta eskerrak eman dizkie boluntarioei.
2021
‎«Botere judiziala nolabaiteko ofentsiba bat helarazten ari da euskaldunon hizkuntza eskubideen arloan. Kezkatzen gaitu afera hauek judizializatzeak; are, ikusita zer nolako irakurketa murritzak egiten ari diren epaitegietan».
‎Aztertuz Europan dauden joerak, lor daitezkeen helburuak dira. Emakumeen kasuan, %50era hel daiteke, ikusita zer nolako delituak egiten dituzten eta delitu horien atzean zer inguruabar dauden.
‎2020ko otsailaren 28an baieztatu zituzten aurreneko kasu ofizialak, bat Araban eta beste bat Gipuzkoan. Urtea joan da, beraz, eta balantzea egiteko parada da, ikusteko zer nolako eragina izan duen koronabirusak Euskal Herrian.
2022
‎Liburuko berezitasun bat da kronikak bi orrialdetan ematen ditugula, ezke rreko orrian jatorrizkoak agertzen dira eskaneatuta, orduko ortografian, eta, eskuinean, guk geuk eman ditugu egungo idazkeran. Horrek aukera ematen du ikusteko zer nolako aldeak izan diren euskara idazteko moldean. Gero, euskara polita da, aberatsa baina herrikoia; gaur egun ere atzematen diren esamolde batzuk ere badira, eta hori aberasgarria da.
‎Behin barruan Gorri, bere lekura joan zen txintxo samar, ganbelara. Aitak une hura aprobetxatu zuen zekorra berriro ere katearekin lotzeko bere jantokian, eta, ikusita zer nolako gorabeherak izan zituzten kamioira igotzerakoan, orduan erabaki zuen beste modu batez probatzea, alegia, zapi ilun batekin lauhankakoaren begiak estali eta muturreko lehengo soka lodiari, beste luzeago bat erantsi zioten, lasaiago eta hobeki maniobratzeko.
‎Aditua da hezkuntza inklusiboan, eta eskolaratzean berariazko premiak dituzten ikasleen artan. «Buruko osasuna kudeatzeko zailtasunak dituzten ikasleak askotarikoak dira, eta planteamendu orokorrak izan behar du ikustea zer nolako beharrak dituzten hezkuntzaren ikuspegitik». Erantzuna beti, ahal dela, ingurumari «naturalean» eman behar zaie; «eskolan», eta «etiketak» saihestuta.
‎Gaur dauzkagun bitartekoekin eta teknologiarekin. Mozart gaur egunera etorriko balitz, ikusita zer nolako baliabideak ditugun, erotu egingo litzateke. Bere musika beste modu batera egingo luke.
‎Historialari gutxi lotu zaizkio zapalduen, gizartean ia ikusezinak direnen berri emateko lan zailari, eta gutxik aditu diote pergaminoetan eta paperetan mutu dirauen gehiengo horri. Bereziki deigarria da ikustea zer nolako indarra duen paradigma positibistak gure historiografian, anakronismo epistemologiko bat baita; hau da, harrigarria da egun, XXI. mende betean, euskal diasporaren historiografia positibista, inperialista eta espainiazale hori hegemonikoa izatea oraindik ere. Eta, gainera, bakanak dira kontakizun hori ezbaian paratzen duten ikerketa kritiko, zientifiko eta akademikoak, nahiz eta, partez behintzat, diskurtso negazionista bat izan, euskaldunek inperioaren konkista prozesuan izandako erantzukizuna lorpen gisa ikusaraziz eta aldarrikatuz kamuflatua.
‎Halere, adierazi du lehen urratsak «argi eta garbi» definitu dituela presidenteordeak: «Estatuko ahalik eta puntu gehienetara joatea, bertako pertsonen iritziak jasotzea, eta ikustea zer nolako oinarriak dauden horrelako proiektu bat aurrera eramateko».
‎Berbarako, Jean Etxepareren Buruxkak (1910) liburu malurusak nolabaiteko" bahiketa" jasan zuen, eta horrenbestez liburua ez zen batere zabaldu, soilik egilearen hurbileko lagun batzuen artean. Kasuari buruzko zenbait xehetasun aurki daitezke Piarres Broussainen 1913ko eskutitz batean, zeinean izen deiturarekin irakur baitezakezu zerrendatuta nortzuk ziratekeen liburuaren behin behineko irakurleak(" benficiaires eventuels"), eta behin ikusita zer nolako pertsonak diren (adibidez," 1°— Sr Dr Irigaray, Irurita, porElizondo (Navarra)[...]; 2° M. Garmendia, a Sare, par Saint Jean de Luz. [...]", pentsa dezakezu Piarres Broussainek inplizituki dioena dela mediku saiogilearen irakurketa probetxugarri baterako behar beharrezkoa zela eskolatua izatea eta liburuzalea, alegia, ez zela nahikoa leitzen jakitea, derrigorrezkoa zela beste plus bat.
2023
‎Urriaren 7az geroztik behin baino gehiagotan entzundako" gerraren zabalpenaren" arriskua gora doa, baina (oraingoz) ez hasiera batean pentsatzen zen bezala Hezbollahren baseetatik. Ikusirik zer nolako garrantzia duen Itsaso Gorriak bakoitzaren ekonomian, argi da luze baino lehen Mendebaldeak erantzunen diela Huthien erasoei. Azkenean, Mendebaldetik ikusirik, palestinar baten bizitzak baino gehiago balio duelako kargaontzi batek.
‎Surfari dagokionez, orokorrean, asko jaitsi da diru kopurua, egokitua izan ala ez. Bere garaian dirua egingo zuten batzuek, baina orain, ikusita zer nolako jendea dagoen, eta gastuak ordaintzeko lain dutela, imajinatu surf egokituan. Batzuek lortzen dituzte babesle batzuk; Instagramen edo enpresa ahaltsuen bitartez.
Ikusi zer nolako jendetza bildu duen oilasko biltzaileen irteerak. Bidali berri digute albiste honi atxikitako argazkia.
‎Jokoa aukera dibertigarri bezain eraginkorra izan daiteke. Azkenik, beste behin aproposa ikusten dugu elkarrekin ikustea zer nolako ondorio lazgarriak ekarri izan dituen fake newsak zabaltzeak eta sinesteak. Hamaika adibide daude, baina agian Covid arekin bizi izan direnak nahiko esanguratsuak dira, adibidez, lixiba sendatzailearen gezurra eta horrek ekarritako ondorioak.
‎Zein da plan horren helburua. Aukera hori baliatzea irudikatzeko, 20 edo 30 urte barruko Garai zer nolakoa izatea gura dugun izan behar du helburutzat. Bestetik, gaur egungo beharrizanetatik abiatuta ikustea zer nolako erronkei egin behar diegun aurre etorkizun hurbilean. Prozesua ez da kontu formal bat izango.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia