2000
|
|
Bai Mallurketatik bai Erreparatzea aldetik, aise iritsiko gara Meateko lepora. Gaur egun aurriak besterik ez badira ere, lepoan ikusiko ditugun txabolak eta trikuharriak igarobide honek mendetan zehar izandako garrantziaz hitz
|
eginen
digute. Zenbat lagunek, zein garaitan eta egoeratan iragan zuten leku hau?
|
|
Aurrera jarraituz, pistatik Suspiruko lepora jaitsiko gara orain. Bertan Bertizko mugarekin topo
|
eginen
dugu harzara eta miraritsuki pistaren hondamenaz salbatu den Suspiruko trikuharriarekin ere.
|
|
Iparraldea geldi egoteko eta Hegoaldean
|
eginen
zela lana, eta gero euria bezala etorriko zela honera, eta nik ez dakita
|
|
Iparraldean behintzat, gure herri honen historiaz eta geroaz proposamen duin bat egin duen proiektu bakarra abertzalea da. Herrialde batean,% 10ak herri proiektu batean sinesten badu, herri horrek bide
|
eginen
du. Eta une honetan egoera horretan garela uste dut.
|
|
Maulen ere gazte horiek
|
eginen
dute herria, frantses nortasuna dutenak ez baitira militante ez aitzindari. Ez dute deusetan sinesten.
|
|
Plangintza berriaren lehen etapa batean, azken hogei urte hauetako proiektu ekonomikoen bilana
|
eginen
da eta datorren urtearen erditik aurrera aldiz, lanpostuen sorrera lehentasuna izanen da. Lortu behar diren seiehun enpleguetatik laurehun industriaren sailean kokatuko dira:
|
|
Bai, hori
|
eginen
dugu ekainaren hamazazpian Miarritzen. Goizean bat izanen da Europa eta bere aniztasunak gaitzat hartuta, partikularki hizkuntzen eta irakaskuntzen aldetik.
|
|
Gomitatuko ditugu Seaska egin duten guztiak, familia guziak, ikasle ohiak, irakasleak, bulego kide ohiak, lehendakari ohiak eta abar. Omenaldi bat
|
eginen
diegu, horien ametsik gabe eta utopiarik gabe ez baitzen ikastolarik izango.
|
|
Hil honen 24an
|
eginen
da Frantziako presidentearen agintaldia murriztea ahalbidetu dezakeen erreferemduma. Ipar Euskal Herriko ABk erreferendumari buruz bozkatu beharrean Euskal Departamenduaren eta euskararen ofizialtasunaren alde bozkatzera deitu du.
|
|
Agintaldia bost urtera murriztearen alde badaude ere, berdeek Errepublikako instituzioak zaharkituta daudela salatu nahi dute erreferendumean. Kanpaina Euskal Departamenduaren alde
|
eginen
dute, baina ABren ekimenarekin bat egin gabe. ABk erreferendumaren inguruan agertu duen" joera aderdikoia" salatu dute.
|
|
Alderdiak 300 bat hautetsi bilduko ditu eta beraiekin izango dira IBBko Iñaki Ibarloza eta EBBko Xabier Arzalluz presidentea. Jeltzaleek bilera hau Miarritzen egiteko asmoa zuten baina gailurraren segurtasun neurriak direla medio, Hendaiako Sokoburun
|
eginen
dute urriaren 12ko goizean.
|
|
Duela guti euskal kritiko batek izkiriatu du ipuin liburuei gai eta egitura batasuna eskatu behar zaiela, aurreiritzi absurdua ezarriaz. Martin Lezetak libururako narrazio gaiz eta egituraz apropos desberdinak moldatu zituelarik ipuinen batasuna bere idazkerak eta, modurik definitiboenean, irakurketak
|
eginen
zutela ondo zekien." (114 or.)
|
|
1995ean aldiz, Sarrionandiaren ustez" poemarik behinenak izkiriatzeke daude..." (Hnyi illa... Poemak, 147 or.)" Mezurik sakonenak ez dira oraindik esan" (Hnyi Poemak, 147 or.). Ez daki oraindik poemek zertarako balio duten, ezerk" ez du bermatzen poemok ezer aldatuko dutenik": " Ai sasoi makaleko poetok,/ zer
|
eginen
dugu,/ zer irekiko dugu poesiaren/ giltz tipiaz? (Nuyi illa, 153 or).
|
|
Honela adierazi zuen Alonsok bere jomuga: " Eleberriak bizi dugun egoeraz barre egiteko balio nahi izan du, eta beharbada, bigarren maila batean, inork horrekin gogoeta piska bat
|
eginen
balu askoz hobe, noski." (Larrion, Patxi: Argia 1548)
|
|
b) Hizkuntza plangintza eta normalizazioari dagokionez, Gobernuak
|
eginen
dizkion galderei erantzutea.
|
|
Deialdi bikoitzik ez zela inola ere
|
eginen
erantzun zuen Lehendakari jaunak, baina Eremu Mistoko programazioetan, euskara gehiago erabiltzeagatik balorazio handiagoa emanen zela, agindu zuen eta, euskararen aldeko diskriminazioa eginez jokatuko zuela?.
|
|
Era berean, utopia eta politikagintzaren arteko harremanaz zerbait esango dugu, politikagintzaren kontzepzio baten alde eginez, baina utopiaren zeregina inondik ere ukatugabe. Azkenik, aurretik burututako planteamenduen puntu ahulez, mugez eta horiekpraktikan eduki ditzaketen funtzioaz hitz
|
eginen
dugu.
|
|
Jose Luis nortasun handiko, pisutsuko gizonadugu. Alta, ez dut ene lerro xume hauetan hartaz deskribapenik
|
eginen
. Honetaz, aldezaurretik amore ematen dut, helburu ia ezinezkoa deritzodalako.
|
|
Tropa polita eta atsegina zen. Orduan, ez hark ez nik ezgenekien zenbait urte geroago barriro topo
|
eginen
genuela, bainan arrunt bertze alorbatean: EKIN erakunde berria elkarrekin sortzeko (1952), bai eta, geroago, ETAantolatu ere; eta, horrela, batera ari izana urte mordo batean zehar.
|
|
(C maila irrazionala). Pasarte hau berea
|
eginen
luke, dudarik gabe, V.Aleixandre batek, gogoan edukirik15 hainbestetan aipatua den bere, tu desnudez comoun rio escapandose?. Irudi honetan A maila, tu desnudez?
|
|
Nola ez zitzaizkion, osaba Joanikot bezalako gizon bati, hitz haiek buru buruan sartuko, eta nola ez zituen, bada, bere bizitzaren ardatz bihurtuko? Eta nola ez zuen amets
|
eginen
kartari zerion spiritu franko eta liberal harekin, baita hiru anaiek sinboliza zezaketèn Nafarroa harekin eta aro harekin ere, halako moldez, non azkenean idealizatu eta Nafarroako historiaren urrezko arotzat hartu baitzuen, bere baitarako bai behintzat...?
|
|
—Ez nikek mutur batetik bertzerat nahi, baina erdibide bat eta guztiondako tokitxo eta pausaleku bat. Baina giro hertsi honetan beldur nauk erdirat egin dezanak ere muturrerat
|
eginen
ez ote duen...
|
|
Handik harat, behin baino gehiagotan aditu ahal izan nion osabari erran misteriotsu hura: " Baina giro hertsi honetan beldur nauk erdirat egin dezanak ere muturrerat
|
eginen
ez ote duen...", eta, nahiz eta mementu hartan ez nion ulertu, aitzinago izanen nuen, bai, hitz haien argiak eta itzalak bereizteko parada: edo, ez al da egia ezen mutur batean itsuturik dagoenak halaxe ikusten ohi duela erdigunea bera ere, bertze muturrarekin bat eginik?
|
|
—Lasai, mutilak, zeren ehizak ez baitu saretik alde
|
eginen
...
|
|
—Baina ez al didazu oraintxe bertan erran ez didazula horrelako galdegiterik
|
eginen
...?
|
|
—Bigarren lezionea —erran zuen—: orain artean behin baino gehiagotan entzun izan didak ezen ilargiaren argia ez dela ilargiarena, baina eguzkiarena; ordea, hori erraitea eta deus ere ez erraitea berdin eta orobat dituk, frogarik ezean, lehen lezionearen arabera... eta, hala, bada, gaur frogatu
|
eginen
diat.
|
|
Baina nabilen zuhur eta nagoen adimenduan, zeren, baldin Bruno erre zuten bezala erre bazuten, zer ez lukete
|
eginen
nirekin, gauza hauen erraiten aurkituko banindute. Behin erreko nindukete edo bitan, jaun André?
|
|
Eta itxuraldatze hura eta mudantza hura obra zedin eta konpli, zer on egin zidan zure jokabideak...! Zeren, noiz eta uste bainuen ezen zapaldu
|
eginen
ninduzula, baita atzaparkatu eta larrutu ere, nola katuak txoria, gizon ezin miserableagoa nintzelako eta bertzerik merezi ez nuelako, aitzitik, eskua mahai meharraren bertzalderat luzaturik eta ene adatserat eramanik, erran zenidan:
|
|
Eta, zure desiraren ildotik, Urbiainerat joaiteko gonbita egin nizun. Eta, handik aitzina, behin baino gehiagotan amestu izan zintuztedan biak solasean, osabaren dorretxean edo jauregi aitzineko jarlekuan, nahiz eta azkenean konplitu gabe geratu ziren bai zure desira eta bai ene ametsa ere, zeren eta Urbiainen gauzak oker baitzeuden orduko, eta gero eta okerragora
|
eginen
zuten, dakizun bezala.
|
|
Nork erranen zuen, jaun André, ezen zure hitz haiek, erdi txantxetan erranak, bete
|
eginen
zirela, eta zuregatik skribatzen ari naizela, hain zuzen ere, liburu hau, finean...! Bai, egia da ezen munduak ez duela deus ere jakinen, nola nahi baitzuen Axularrek, zeren irakurle bakarra izanen zaitudan, baina, halarik ere, gogoan ditut osaba Joanikoten hitz haiek, Inkisizionearen ediktu baten ondotik erran zizkidanak, zeinak guztiz neureak egiten baititut mementu honetan:
|
|
Ainendi, bai, jaun André, ni ere zuhaitz bat jadaneko! Zeren, zuhaitz banintz, zeruko aireaz eta lurreko uraz alimentatuko bainintzateke, eta hala
|
eginen
lukete zeruak eta lurrak neure baitan bat; zuhaitz banintz, ilargiaren adatsa laztandu eta ferekatuko nuke gauero, adarrak beso bihurturik eta hostoak esku; zuhaitz banintz, mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro, izaki guztien begi betegarri eta aho-gozagarri; zuhaitz banintz, hostagabetuko nintzateke udazken eta negu oro, baina ametsak ma...
|
|
" Jauna: nik ez dakit non dagoen egia, jaun Marcelek ote zuen edo osaba Joanikotek ote duen, edo aita Bartolomek, baina badakizu dagoen lekurat
|
eginen
nukeela, baldin non dagoen baneki, eta, bitartean, egin bedi..."
|
|
" Hori ezinezkoa da, zeren, nola karnaba hala usoa, nola harri tipia hala harri handia, naturaleza bereko objektu guztiak abiadura berean erortzen baitira, baldin puntu beretik erortzerat uzten baditugu". Eta, handik harat, jauntxo guztiak eta aita Bartolome ere ezetz erraiten hasi zirtzaizkion, ezetz eta ezetz, zeren eta klar eta ebident baitzen ezen harkaitz bat —Mendai tze ko Harkaitza, konparazione— harri tipi bat baino fitezago eroriko zela, eta fitezago ere
|
eginen
zuela eta denbora laburragoan, ondorez, bi punturen arteko bide goiti beheitikoa. Eta osaba Joanikotek erran zien:
|
|
Eta erran zuen segidan ezen biktoria haren oroitzeko eta sekula ere ez ahanzteko, prozesione bat
|
eginen
zutela urtero Pagabasoko leizerat, eta hala sortu zen ohitura hura, Pagabasorat prozesionean joaitekoa. Eta iristen zen prozesionea harat, eta apezak leizeari beha paratzen zuen eskuetan zeraman gurutzea mila orazinoren artean, bertze partaide guztiek harri jaurtikika ekiten zioten bitartean, munduko deabru guztien kontra.
|
|
Nola aterako nintzen, bada, kontzientziaren gudu eta konbat haietarik garaile? Nola bentzutuko nituen haragiaren tormentak eta kontrak, eta nola
|
eginen
nuen, bada, soseguaren porturat, baldin tentamenduak behin eta berriro akometatzen baninduen, atsedenik gabe, baita konfesatzen nintzenean eta ustez porturatzen nintzenean ere, eta baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen, nola oina zur ezkoztatuaren gainean, baita erortzen ere, ezezko guztien arteko baiezko haietarik bat zela kausa, kontzientzia garbitu bezain fi... Nola lot eta amarra nezakeen neure imajinazinoa eta nola jar nezakeen hura neure menerat, baldin imajinazinoa haizea bezalakoa bazen eta baldin ez bazegoen hura lotzerik ez amarratzerik?
|
|
Eta aita Bartolomek bereari eutsiz, berriro erran zuen orduan ezen mutila exor tzizatu behar zela eta berak exortzizatuko zuela, zeren zalantzarik ez baitzuen ezen deabruak eragin izan zizkiola zalditik erori zenetik izan zituen dar dar haiek guztiak, eta zeren lehenbailehen egotzi behar baitzitzaion demonio gaixto hura gorputzetik, mutilak onerat
|
eginen
bazuen; eta amak baietz erran zion, eta aitak ez zuen ezetzik erran, muturra okertu bazuen ere.
|
|
—Aski da! Ubarneko dama damatxoekin mintzatuko naiz eta kontsulta
|
eginen
diet...
|
|
—Erromak ezin duena ez du Ubarnek
|
eginen
...
|
|
Baina utzi esplikatzen. Bai, bazekiat ezen nik baino hobeki dakiala orain erranen diadana, baina oroitzea ez zaik gaizki etorriko, eta Joanesi ere, bide batez, ez ziok kalterik
|
eginen
. Izan ere, mundu zaharrean, urrezko numeroa zuan edertasunaren proportzioak arautzen eta erabakitzen zituena, eta koadroari neurria emaiten ziona, finean, neurria eta harroina; eta urrezko numero horren baitan goia eta behea, ezkerra eta eskuina, koadroaren alde guztiak elkartzen zituan, oreka baten barrenean beti ere eta koloreen kidetasunean, argi itzalen arteko etenik gabe, argiaren itzala bertze argi bat balitz bezala.
|
|
Handik itzultzean erranen diat gurekin etortzea merezi duan ala ez —eta, behakoa zorrozten zuela, erran zion—: Eta, baldin gurekin bahator, igurikitzen dudan bezala, ez ahantz ezen koadro bat zor didaala —eta, nola Pedrok ez baitzion ulertu, osaba Joanikotek oroitarazi zion nola Urbiaindik adio egin baino lehen present bat egin zion, koadro bat, txakur batena, zeinari Leonardo baitzeritzan, eta nola orduantxe Pedrok promes egin zion ezen Urbiainerat itzultzean bertze koadro bat
|
eginen
ziola: erretratu bat —eta, behakoa are zorrotzenago zuela eta hatza goratzen, akabatu zuen—:
|
|
Osaba, ordea, ez zen haren beldur. Baina, mundu berri ezezagun haren beldur ez bazen ere, beldur zirenen beldur zen, zeren eta baitzekien ezen haiek nekez urrikalduko zirela bera bezalako jendeekin eta pertsegitu ere
|
eginen
zituztela, hala behar izanez gero, nola gertatu baitzen Galileoren kasuan.
|
|
—Zure bi seme horiek nik baino gehiago dakite, eta prezeptore berria ekarri zeniekete, baina prezeptore on bat. nuke nik ere halako sermoiak
|
eginen
banitu...! —eta gero, eni beha, erantsi zuen—:
|
|
—Probidentziak ez du deus ere
|
eginen
, aitzinetik guk deus ere egiten ez badugu... Eta uste dut badakidala zein izan daitekeen aterabidea...
|
|
Izan ere, aseezina zen gure aita, guztien gainetik eta guztien gaineko nahi baitzuen. Eta, muga bat hautsi orduko, aitzina
|
eginen
zuen, bertze muga baten hausteko gutizian. Hura ez baitzen bere desirkundeetan ihartzen eta iraungitzen zen gizona, baina lehiatuki lehiatzen zena eta bere gogoa gogor atxikitzen zuena, azkeneraino.
|
|
—Zin degizut ez dudala berriro huts
|
eginen
... —Xalbadorrek ez zuen etsi nahi.
|
|
Eta erran zuen: " Ez dut, bada, hemendik alde
|
eginen
, jarleku hauek probatu gabe..." Eta, bat batean halako ezinegona jaundu balitzaio bezala, gaineratu zuen: " Eta uste dut ezen orain berean probatu behar dudala".
|
|
Eta utzi genituen dukea eta kondea beren egiteko hartan, atera ziren bertatik denbora luzean egon ondoren, felizitatu zuen dukeak osaba, eta gero erran zuen: " Gaur etorri naiz, eta bihar ez dut huts
|
eginen
, zeren, hauek hemen daudela, soberan baitaude gure kakontziak ere"; eta osaba Joanikotek, nola baitzekusan ezen dukea txantxazalea zela, ihardetsi zion: " Pena bakarra dut, jaun dukea, zeren, Rabelaisek bere Gargantua n dioena egia bada, antzarakume lumatsuak bailirakete uzki garbitzailerik onenak, eta zuek, aldiz, oihal eta hosto horiekin konformatu behar izan duzue..."; eta dukeak, zeinak guztirako baitzuen errepuestaren bat, halaxe erran zion, irritsu:
|
|
Zenbatetan ez ote zidan aipatu Pedrok geroztik, Italiarat joaitea zela bere bizitzako ametsa, Errenazimentuko maisuen koadroen bertatik bertara ezagutu ahal izaiteko! Eta zin egiten zidaan noizbait ere joan
|
eginen
zela, zeren berak bai, bertze pintore hark izan ez zuen suertea izanen baitzuen. Ez zuela nehoren letratu izan nahi, alegia, letratu izaiteko studiatzen ari bazen ere, Oñatin, aitaren manuz!
|
|
Eta nik diotsuet: baldin gazte zelarik koadro horiek egiten bazituen, zer ez ote du
|
eginen
gaur egun, hainbertze urteren buruan.... Haren txakurrak koadrotik paseatzerat aterako dituk, segur...!
|
|
—eta, aitari beha paratzen zela, erran zuen—: Izan ere, aspaldi prometatu nioan Joanesi egunen batean bidaia luze bat
|
eginen
genuela, eta...
|
|
Eta naturan gertatuaren argibideak naturan aurki zitzakek, eta historiarenak historian. Eta argi horren bidetik eta egiaren bidetik, gizonak aitzina egin zezakek, aitzina
|
eginen
dik... Eta, bere arimaren geografian mundu berri hori sortuz eta osatuz doala, mundu zaharra eta mundu zaharraren gezurra baztertuko ditik, ezinbertzez.
|
|
Edo ez al dakik matematikak egiten duela filosofia naturala bera ere naturaz gaindiko...? Matematikak huts
|
eginen
balu, Jainkoak eginen luke, eta hori ezinezkoa duk...
|
|
Edo ez al dakik matematikak egiten duela filosofia naturala bera ere naturaz gaindiko...? Matematikak huts eginen balu, Jainkoak
|
eginen
luke, eta hori ezinezkoa duk...
|
|
Erretorika dakiena dea, eta mintzoaren jabe dena? Haatik, jakintsua izan ote daiteke gizon bat, munduko numero guztiak dakizkiena baina, oihanaren erdian bakarrik utziz gero, galdu
|
eginen
litzatekeena, nola behin baino gehiagotan ikusi behar izan nuen nik ibai Orinocok zeharkatzen zituen oihanetan. Eta nor ote jakintsuago:
|
|
Muga haien aitzinean, ordea, bazuen dohain bat, gizonen artean batere ohikoa ez dena, eta zen ezen bazekiela bere mailaren eta bere neurriaren berri, eta haren arauaz jokatzen zuela, itxurarik egin gabe. Gurasoak, izaitez, laborariak zituen, eta ez zen bere etorkia ezkutatzen ibiltzen; etxeko zamaria asto bat zuen, eta ez zen Kaligularen zaldiari beha bizi, bere asto hura ere kontsul noiz
|
eginen
ote zuten, halako moldez, non ez baitzuen zaldirik nahi izan, bai gurasoek eta bai aitona Nikolasek ere zaldi eder bat erregalatu nahi izan ziotenean, jende printzipalaren eredurat eta haien idurirat ibil zedin.
|
|
—Axola ez bazaio, garbi hitz
|
eginen
nioke berorri, aita. Don Frantzisko den bezalakoa da, eta ez dago garia eskatzerik zumarrari.
|
|
Dena den, baldin gure buruko minik handiena hori bada, zaldi bat eskain geniezaiokek apezari, eta kito... —ihardetsi zion aitona Nikolasek, jakin gabe artean don Frantziskok uko
|
eginen
ziola eskaintza hari.
|
|
Orain nehoiz baino gehiago, zeren eta aita hil baitzen eta ezin lohi baitezaket, halatan, aita hilaren memoria, orain nehoiz baino gutiago, neure heredentziari uko egin behar badiot ere. Zeren behin egin bainion uko neure heredentziari, aitak heredero izendatu ninduenean, eta zeren berriro
|
eginen
baitiot uko, aitari emanikako hitza bete ezean’".
|
|
Hango elizak eta hango palazioak, hango eliz orratzak, kupulak eta campanellak...! Venezia deskribaezinaren deskribatzeko erabili ditudan kalifikatibo bertsuak erabili nituzke, ordea, halakoa baita, izan ere, medicitarrek luzaroan gobernatu zuten hiriaren edertasun oroz gaindikoa eta, horregatik, arestian Veneziari buruz errana ez errepikatzearren, aitzina
|
eginen
dut.
|
|
Izan ere, aitaren hitzak gogoratzen nituen, noiz eta etxeko sehiei, edo guri ere, arau haiek emaiten baitzizkigun, amorioarekin eta haragiaren plazerrarekin lotuak zeudenak, etxeko sehiak etxetik egoztearekin mehatxatzen zituela, eta gu, berriz, Mattin eta biok, azotatzearekin: " Gauza horietarako lekuak eta lekuak zaudek, eta egunen batean harrapatzen bazaituztet, azotatu
|
eginen
zaituztet! Etxegoiendarren etxea sakratua duk!" Baina, aitarenarekin batean, osaba Joanikoten boza aditu nuen, neure kontzientziatik eta barrengo ganberatik oihuka, salatze mota ororen aurka mintzo zena eta erraiten zidana ezen salatzea bera zela bekatu mortalik zikinena eta lohitsuena, eta isilpean salatzea bi bekatu mortal:
|
|
Baina, neure zelataldiaren berri emaiteko, kontuan izan genuke oraintsu jakinarazi dizudan datua: izan ere, egun haietan doi, Pedro Huizi azken ukituak emaiten ari zitzaion santa Klararen erretratuari, han bere studioan, osabaren dorretxean, zeren eta Pedro ez baitzen artean osabarekin etsaitu, nahiz eta haien arteko harremanek okerrera egin zuten orduko... eta are okerragora
|
eginen
zuten handik gutirat, haiek hautsi eta eten arteino, Ubarnekoa, santa Klararen erretratuaren ondotik, kaperako freskoaren lanetan murgildu zenean.
|
|
Eta izurriak aitzinetik eraman zituen bertze gaixo haiek guztiek zer erranen lukete...?" Eta iritsi ginen gelarat, eta orduan ere, arrazoin bati bertze bat zerraiola, erran zidan: " Ba al dakik zer
|
eginen
nukeen nik, san Jenaro banintz eta napolitarrek katedraleko altxorrean gordetzen duten sainduaren buruan sarturik banengo.... Mihia aterako niekek egun batean, eta irri eginen niekek, zeren eta irri egiteko modukoa baita jendea hain inozenta eta hain ergela izaitea...!
|
|
" Ba al dakik zer eginen nukeen nik, san Jenaro banintz eta napolitarrek katedraleko altxorrean gordetzen duten sainduaren buruan sarturik banengo...? Mihia aterako niekek egun batean, eta irri
|
eginen
niekek, zeren eta irri egiteko modukoa baita jendea hain inozenta eta hain ergela izaitea...! Hori bai izanen litzatekeela mirakulu handi bat, Joanes!
|
|
Hori bai izanen litzatekeela mirakulu handi bat, Joanes! Eta mirakulu horrek san Jenaroren jarraitzaile sutsu
|
eginen
nindukek, benturaz..." Eta irri egin zuen, eta segidan Arkimedesi so egin zion, erraiten ziola: " Eta hi ere bai, ezta?" Eta Arkimedesek mihia luzatu eta eskua ferekatu zion.
|
|
Halaxe ihardetsi nion, bai, jaun André, erran biribil harekin...! Baina erran hark bazuen esplikazionerik, zeren, nola bainekien kasik segur ezen osabak galdegite hura
|
eginen
zidala, hala, osabak eta napolitarrak hitz egiten zuten bitartean, prestatzeko eta asmatzeko denbora izan nuen, buruko eltzean neure pentsuak eta neure injenioa egosten jartzen nituela, harik eta buruan egosia egotzi nion arte. Eta ez nuen, agi denez, gaizki asmatu, zeren Jainkoak asmatzeko dohain horretaz bederen hornitu baininduen, eta zeren esplikazione harekin kontent utzi bainuen, itxura batean, osaba.
|
|
—Hago lasai, zeren eta Pariserat
|
eginen
baitugu hurrengo bidaia...
|
|
—Berdin da. Gonbidatu
|
eginen
dut, halarik ere. Zeren eskatu bainion, azken bidaiari ekin baino lehen, ezen ez zedila Maddalenekin ibil, bazterren ez nahasteko eta ez aztoratzeko, ni kanpoan nengoen bitartean, eta, baldin bere hitza bete badu, hori da inportantena.
|
|
Eta aita jesuita mintzatzen zen han batik bat, eta osabak ere bere iritzia emaiten zuen noizbait —kurka luze batzuen ondotik, hori bai—, eta behin edo behin zerbait berotu ziren... eta osabak ez dakit noren aipua
|
eginen
zuen, eta aita jesuitak Trentoko kontzilioko ez dakit zenbatgarren kanona erabiliko zuen, eta horrela aritu ziren, harik eta, halako batean, apur bat gehiago berotu eta aita Bartolomek azken argumentua erakutsi behar izan zion arte: " Zeren eta Erromak erraiten duen bezala...", txakurrak osabaren altzotik jauzi egin zuen istant berean.
|
|
—Zu zaitugu etxeko jauna, Martin —ihardetsi zion amak—, eta zuhaurk erabaki behar duzu hori, baina ene iritzia jakin nahi baduzu, hauxe duzu: zure anaia, erlijioneaz denaz bezainbatean, leizearen ertzean dabil eta leizerat
|
eginen
du azkenean... eta Maddalenekin dabilen bezala ibiltzea, bertzalde, irain hutsa da etxegoiendar guztiontzat, zeren goia behearekin nahasten denean, badakizu...! Edo, ez al dakizu ezen zure anaia zaldiz ibiltzen irakasten ari zaiola Maddaleni, baita irakurtzen eta skribatzen ere, eta kasik emaztetzat balu bezala tratatzen duela han bere dorretxean...?
|
|
Anaia salatzea bururatzen zitzaidan bigarren aldia zen hura, baina, lehenengoan ez bezala, orain ez nuen gibela
|
eginen
, zeren, aldeko eta aurkako argudioak balantzan jarri baino lehen, makurturik baitzegoen balantza orduko, neure zalantzarik gabeko deliberamendu haren alderat; eta zeren ezin barkatu bainion anaiari, haren falta eta hobena barkakizun ez zenean; eta zeren, falta haren ondorez, finean, zordun bainuen anaia, eta haren zorra ez zen nik kitatzekoa, baina lehenbailehen koberatzekoa. Eta hain ziren guztizkoak ene pentsu haiek eta hain gibelaezina ene deliberamendua, non berehala abiatu bainintzen aitaganantz, oinazturak hartua bezala, Mattin eta Elbira beren atsegin lohian utzirik.
|
|
—Zer egin nuke, baldin anaia okerreko bidetik ikusiko banu, eta hari zernahi den erran arren kasurik
|
eginen
ez balit? —galdetu nion, neure buruaren jabe jadanik.
|
|
—Erranen diot, baina jakin beza berorrek ezen Mattinen onerako ari naizela eta horregatik etorri naizela, zeren hura bekatu mortalean baitago, eta infernuko garretarik libratu nahiko nuke... Baina gorrari hitz egitea alferrik da... eta, nola niri ez baitit kasurik
|
eginen
, eta bai berorri, halako obligazino morala sentitu dut...
|
|
Eta Elbira eta bion arteko maitasuna, nik hain garbitzat eta hain txukuntzat jotzen nuena, lohiturik ote zen, bada, orduko...? Eta, nola bainekien ezen zalantzarik tipienak torturatu eta martirizatu
|
eginen
ninduela erremediorik gabe, eta nola bainekien, halaber, ezen ene pentsu eta erreflexione guztiak ezin izan zitezkeela sukai berriak baizen, ene barrengo sua areagotuko zutenak, hala permatu eta entseiatu nintzen, handik harat, anaiaren eta Elbiraren urratsen eta aztarnen isil gordean jarraikitzerat, egia neure begiz frogatu ahal izaiteko.
|
|
—Haatik, jaun Joanes Etxegoien, ez nuke nahi ergeltzat har nazazun, zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren, edo, hobeki, segur nago haietarik bat zarela... baina jakizu ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere, eta izugarria izanen litzatekeela baldin zeure egitekoan huts
|
eginen
bazenu... zeren neure lagunekin mintzatu bainaiz eta guztiok zuen kontra deklaratuko baikenuke, nagusiaren alaba sendatzeko entseiuan huts eginen bazenu, zeure erlikia horrekin iruzur egiteagatik eta Lorenzo hain modu gaixtoan hiltzeagatik... Eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrín —eta bere tituluen lista eman zuen berriro... eta berriro hartu zuen atseden, jakina, harik eta berriro ekin zion arte, titulu haietarik bat errepikatzen zuela, mementu hartan bertzeak baino inportantago irizten ziolako edo—:
|
|
..., zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren, edo, hobeki, segur nago haietarik bat zarela... baina jakizu ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere, eta izugarria izanen litzatekeela baldin zeure egitekoan huts eginen bazenu... zeren neure lagunekin mintzatu bainaiz eta guztiok zuen kontra deklaratuko baikenuke, nagusiaren alaba sendatzeko entseiuan huts
|
eginen
bazenu, zeure erlikia horrekin iruzur egiteagatik eta Lorenzo hain modu gaixtoan hiltzeagatik... Eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrín —eta bere tituluen lista eman zuen berriro... eta berriro hartu zuen atseden, jakina, harik eta berriro ekin zion arte, titulu haietarik bat errepikatzen zuela, mementu hartan bertzeak baino inportantago irizten ziolako edo—:
|
|
—eta, ezin garbiago adierazi ziguna are xeheroago eman nahi baligu bezala, erran zigun—: Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes
|
eginen
bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko...
|
|
Izan ere, nola untzia galtzerat doan kapitainak bere bizia ere galtzerat uzten duen, untziaren eta untzikideen ohorea salbatzeagatik, hala salbatuko diat nik jauregiarena eta neure gizonena. Eta ziegetan preso ditudan zortzi beaumondarrak ere laxatu
|
eginen
ditiat, errendizionea neure eskuz sinatu ondoren. Gero, bihotza neure ezpatari eskaini, eta ene azken ametsaren orena izanen duk.
|
|
Eta norbaitek kartaren hausteko edo haren erretzeko tentamendurik balu, jakin beza ezen maradikatu egiten dudala lerro hauetarik eta fortuna gaixto guztiak desiratzen dizkiodala... eta hala
|
eginen
diodala gaurdanik otoitz Jainkoari gauero, ene desira horiek konpli daitezen amoreakatik.
|
|
—Gaur
|
eginen
dizudan aitorra, seme, denbora batean pentsaezina izanen zen, beti uste izan nuelako ezen nork bere tokia eta bere kargua zituela mundu honetan, eta ezin higi zitekeela nehor toki hartarik, inguruan kalapita eta nahaste borrastea sortzeko ez bazen... Umetarik hala irakatsi zidaten Ezpeldoiko jaun Christian Etxehandik eta haren emazte Graziana Larresorok, zeinak baitziren ene gurasoak eta zure aitona amonak, erraiten zidatelarik ezen, etxe printzipal bateko anderea izan nahi banuen, funtsezkoak izanen zitzaizkidala manera onak eta buru hoztasuna, eta hobe izanen nuela neure sentimenduen gordetzea eta itzalean mantentzea ezen ez haien agertzea.
|
|
Jainkoaren hitza zen hura, profezia baten iduria zuena... errebelazione bat!, edo hala sentitu nuen nik bederen. Eta, handik harat, hitz haietan jarri nuen neure fede osoa, halako suertez, non, Felisaren eskuetan uzten zintudala eta nihaurk lehen marratik eta lehen lerrotik bigarrenerat egiten nuela, urrunetik behatzen hasi bainintzaizun, igurikirik ezen Jainkoak egunen batean bere hitza bete eta dei
|
eginen
zizula, eta hala libratuko gintuela biok nik egin bekatutik... Eta, bitartean, ene barrengo hutsa mila arauz eta bertze hainbat ordenantzaz bete nuen, jauregiko kide guztiak eta gauza guztiak zein bere tokian paratzen nituela, gure mundu tipi hura osoki eta konplituki ibil zedin amoreakatik, akatsik gabeko makina bat bezala.
|
|
Eta hala igorri nion egun batean Maddaleni gutun hura —zeren bainekien ezen osaba Joanikotek irakurtzen irakatsi ziola—, non osaba Joanikoten heriotzarekin mehatxatzen bainuen, baldin honen dorretxetik alde egiten ez bazuen. Eta hura egin nuen eta are gehiago
|
eginen
nuen, baldin egoerak hala eskatu izan balit, zeren Jainkoa eta Erroma baitzeuden jokoan, Erroma eta Jainkoa, eta Jainkoaren borondatea baitzen Ha ren ohorearen izenean nork bere ohorea ere galtzea, baita hartarakotz betiko laguna salatu behar bazen ere, heresea zelako —eta, isilune baten ondotik hats hartzen zuela, erran zuen—: Gero, badakizu, aita hil zen, Mattin hil zen, eta zuk Iruñako jesuiten kolejiorako bidea hartu zenuen.
|
|
Eta justifikazino baten bila abiatu zen, hartaraz gero, zeren sinesten zuena sinetsi nahi baitzuen eta sinetsi beharra baitzuen, are gehiago zirkunstantzia haietan, usterik ezen paradisu hura noiznahi den fina zitekeela eta akaba... zeren eta Gorukik aipatu zigùn mehatxu hura baikenuen, bertzalde, bi tokitatik iristen ahal zitzaiguna, indiar gorrien aurkako borrokan indiar horiak eta gizon zuriak bat eginik zeudenez gero; eta gizon zurien artean jaun Santiago de Tapioles y Vi llarrín nuen nik gogoan, zeren, jaun hartaz denaz bezainbatean, ezin ahantzi bainituen haren erranetarat trabailatzen zen zaldunaren hitzak, jaun Julián Arévalorenak, noiz eta gomendatu baitzigun ezen ez geniezaiola Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal hari ihes egin, erraiten zigula: " Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes
|
eginen
bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko..." Eta bazegoen, finean, bertze mehatxu bat ere, zeren armadako arduradunak ere gure xerka ibil baitzitezkeen, bi soldadu haiek akabatu ondoren...
|
|
Antoniok anitzetan aipatzen zituen lehen giristinoak elkar maitatzearen etsenplu gisa, eta nork erranen zuen ezen azkenean haiekin bat
|
eginen
zuela, zeren, nola lehen giristinoek beren burua eskaini baitzieten erromatarren lehoiei, hala, hark ere kaimanari eskaini baitzion berea.
|
|
urte luzeetan studiatzen ibili nintzela, eta bortz sei urtez itsasoan barrena, marinel eta kontulari gisa. Eta hurrengo galdegitea gaztelaniaz egin zidan, nola
|
eginen
baitzidan beti handik aitzina. Eta galdegite hura zen ene egoerari buruzkoa, zeren jakin nahi baitzuen zer egiten nuen nik Indietan eta zertarat etorri nintzen.
|
|
...ezen, alargundu ondoren, hiru gizonek eskatu ziotela eskua, baina haiek guztiak gibelat bihurtu zitzaizkiola, noiz eta jakin baitzuten ezen etxea eta etxeko errentak miserikordietako obrentzat zituela, zeren hura izan baitzen haren senarraren —zeinari jaun Ricardo Meneses baitzeritzan— azken nahia, eta berak zin egin baitzion bai bere buruari eta bai bere senar izan zenari ere ezen bete
|
eginen
zuela haren hitza. Eta gero, txantxetan eta irria ezpainetan, solasaldi haietan biltzen ginenoi beha, erraiten zigun:
|
|
" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes
|
eginen
nuela. Eta, uste nuenean belarrondoko bat emanen zidala, zeren lehendanik ere bere onetik kanpoan baitzebilen ama historia harekin, zaldizain hura hutsaren hurrengoa zelakoan osoriotar batentzat, aitzitik, ihardetsi zidan:
|
|
Eta, uste nuenean belarrondoko bat emanen zidala, zeren lehendanik ere bere onetik kanpoan baitzebilen ama historia harekin, zaldizain hura hutsaren hurrengoa zelakoan osoriotar batentzat, aitzitik, ihardetsi zidan: ‘Mendozatarren zaldizainarekin ihes
|
eginen
dunala.... Goazen bada harenganat, ea egia den! ’ Eta eskutik atxiki eta mendozatarren egoitza eder hartarat eraman ninduen, xuxen xuxen.
|
|
Eta begietarat so egin nion, eta haren begi beltzak eraztun zuri distiratsu batek inguratu zituen, zeinak egiten baitzuen haren behakoa are distiratsuago, eta, hala, atseginak atseginari dei
|
eginen
balio bezala, begi eder haien distiran izan zuten ene atsegin guztiek junta eta bilkura.
|
|
Baina, patu gaixtoak eta halabeharrak ezarria zidan, bai, orduko bere marra eta bere muga, eta nekez
|
eginen
nuen marra eta muga hartarik harat...
|
|
Eta orduan kantatzen hasi zen, berak zekien modu berezi eta bere bere hartan, lurrak haren baitarik nigar
|
eginen
balu bezala...
|
|
Eta, hala eta halatan, zer erranen dizut nik gertaki hari buruz? Komentario ugari bezain luzeak egin diezazkizuket, baina bakarra eta laburra
|
eginen
dizut, denborari buruzkoa hau ere: nola erran, bada, sentsazio bortitz hura guztia istant ezin laburrago hartan iragan zela, baldin denbora bere baitarik atera bazen, ene bihotzean lehertu orduko, eta denbora hura bertze denbora bat bazen jada?
|
|
‘Esker mila, jaun Domingo Sastre, eta jaun Domingo Sastre diot, zeren, orainokoan Domingo edo Domingucho izan zaituguna, don Domingo Sastre izanen baitzaitugu hemendik aitzina. Eta zin degizut eta hitz emaiten ezen neure alabarekin ezkonduko zaitudala eta etxeko jaun
|
eginen
zaitudala, alaba sendatu ondoren eta zuk Jainkoari zure behatzaren oferenda egin ondoren. Eta, sendatuko ez balitz ere, berdin ezkonduko zintuzket, zeren, zuk guztia eman duzu eta ebanjelioak erakusten digu ezen emaiten duenari eman behar zaiola.
|
|
Eta ondoren zeruaz, lurraz edo Jainkoaz
|
eginen
zuen bizkaitarrak juramentu, usantza gaixto hartan sartua baitzegoen, eta Antoniok aitaren eginen zuen, eta hala ibiliko ziren, hartaraz gero, egun batzuetan bizkaitarra eta gipuzkoarra, txakurra eta katua balira bezala, harik eta bertze egun batean urak ubiderat egin zuen arte, berehala kontatuko dizut nola.
|
|
Eta ondoren zeruaz, lurraz edo Jainkoaz eginen zuen bizkaitarrak juramentu, usantza gaixto hartan sartua baitzegoen, eta Antoniok aitaren
|
eginen
zuen, eta hala ibiliko ziren, hartaraz gero, egun batzuetan bizkaitarra eta gipuzkoarra, txakurra eta katua balira bezala, harik eta bertze egun batean urak ubiderat egin zuen arte, berehala kontatuko dizut nola.
|
|
—eta, hondarrean, bere kontseilua eman zigun—: Nik ez nuke Santo Tomásetik aitzina
|
eginen
, zuen kasuan banengo...
|
|
—eta, barrendik hats hartzen zuela, amets baten ertzetik bezala, eratxiki zuen—: Zenbatetan iragan ez ote zitzaion hari burutik, Joanes, bere nekealdi hartan eta bere sukarraldi haietan, errege Filipe II.aren iduria gogoan, ezen nekeak eta sukarrak guztiz alferrikakoak izanen zitzaizkiola, baldin hartu beharreko neurria hartzen ez bazuen, zeren paradisu hark bidaia hasi aitzin baitzuen bere jabea, erregek, eskua mugitu gabe eta izerdi xorta bat isuri ere gabe, bere
|
eginen
zuenez gero, espedizioneak hura bere egin bezain fite...! Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria.
|
|
—Ez —argitu zidan osabak— Nola ibiliko nintzen, bada, eskaileran? Alerik ere ez zian
|
eginen
orduan! Ustekabean izan duk guztia, ez berariaz.
|
|
—Ordea, mundu errealean euritakoak eguzkitako bihur daitezke, eta eguzkitakoak euritako... eta hori hala bada, zergatik ez du eguzkiak euri
|
eginen
, eta euriak eguzki...? —erran zion jaun Marcelek, erdi txantxetan jada, irriz bera ere.
|
|
—Hauxe mundua hankaz gora, Joanes! Beraz, hire anaiak, hire aitak edo hire amak gure berri balekite eta salatuko ez bagintuzte, eta, beraz, Inkisizionearen esku jarriko ez bagintuzte, bekatu mortala
|
eginen
liketek... Eta karitatea deitzen ziotek horri...!
|
|
—Gauza horietarako lekuak eta lekuak zeudek, eta egunen batean harrapatzen bazaituztet, azotatu
|
eginen
zaituztet! Etxegoiendarren etxea sagaratua duk, eta ez putetxe bat!
|